"zergatik panpox?" pasarteak

35
2012, EKAINAK 14, ARRIAGAN ARANTXA URRETABIZKAIAREN: ZERGATIK PANPOXEN IRAKURKETA JARRAIKIA ETA OZENA 1.PASARTEA Gaur gauean amets arraro bat egin dut. Txemak alde eginez gero, amets asko egiten ditut. Amets erotiko franko. Larrubizi nengoen, aulki batean eserita, nire oheko burukoaren gainean, zaldi baten gainean bezala. Burukoa atzetik aurrera jarrita zegoen, luzean, eta hankartetik aurrerako zatian letra batzuk bordaturik zeuden, letra gorriak puntu urdin txiki batzuekin. Leitzen ari nintzen, eta liburuari bi eskuekin heltzen nion. Hankartean gauza bigun eta busti bat sentitu dut. Begiratu, eta pitilin bat nuela ikusi dut, pitilin haundi, bigun, more bat. Muki gorri -marroi bat zerion, ia solidoa zen muki bat. Blandiblup. Liburua burukoaren gainean utzi kontuz, letren gainean, azal ak bistan, eta poltsatik klinex bat hartu dut, kontuz, buruko honetan jarri beharko dut gauean burua, eta hau ez da emakume batentzako kuxidadea. Paineluarekin mukiari eutsi eta tira egin dut. Pitilinaren barruan zegoen mukiaren zatia ere atera dut, eta paineluaren barruan bildu. Utikan. Ondoez bat gainditu banu bezala, lasaitasuna, eskuak liburuaren gainean jarri ditut berriz, bi azalak ukitzen, lasaitasuna, baina ez poza. Painelua atzeraka bota dut, harrika. Orduan, pitilina begiratu eta sei urteko haur batena bezalakoa zen, arrosa-xuri -horia. Antxonena bezalakoa. Ama, zergatik gogortzen zait batzuetan piti ina, hautsi egingo zait agian, ama, neskek pitilina barruan dute, andereñoak esana. Baina traba egiten zidan, bustitasun fresko trakets bat, apur bat gorputza baino hotzagoa. Zangoak nolanahi jarrita ere, traba bat nabaritzen nuen, sobrako zerbait hankartean.

Upload: bilbo-zaharra-euskaltegia

Post on 19-Mar-2016

421 views

Category:

Documents


8 download

DESCRIPTION

2012ko ekainaren 14an Arriaga antzokian irakurriko dugun liburua.

TRANSCRIPT

Page 1: "Zergatik Panpox?" pasarteak

2012, EKAINAK 14, ARRIAGANARANTXA URRETABIZKAIAREN: ZERGATIK PANPOXEN

IRAKURKETA JARRAIKIA ETA OZENA

1 .PAS ARTEA

Gaur gauean amets arraro bat egin dut. Txemak alde eginez gero, amets asko egiten ditut. Amets erotiko franko. Larrubizi nengoen, aulki batean eserita, nire oheko burukoaren gainean, zaldi baten gainean bezala. Burukoa atzetik aurrera jarrita zegoen, luzean, eta hankartetik aurrerako zatian letra batzuk bordaturik zeuden, letra gorriak puntu urdin txiki batzuekin. Leitzen ari nintzen, eta liburuari bi eskuekin heltzen nion. Hankartean gauza bigun eta busti bat sentitu dut. Begiratu, eta pitilin bat nuela ikusi dut, pitilin haundi, bigun, more bat. Muki gorri-marroi bat zerion, ia solidoa zen muki bat. Blandiblup. Liburua burukoaren gainean utzi kontuz, letren gainean, azalak bistan, eta poltsatik klinex bat hartu dut, kontuz, buruko honetan jarri beharko dut gauean burua, eta hau ez da emakume batentzako kuxidadea. Paineluarekin mukiari eutsi eta tira egin dut. Pitilinaren barruan zegoen mukiaren zatia ere atera dut, eta paineluaren barruan bildu. Utikan. Ondoez bat gainditu banu bezala, lasaitasuna, eskuak liburuaren gainean jarri ditut berriz, bi azalak ukitzen, lasaitasuna, baina ez poza. Painelua atzeraka bota dut, harrika. Orduan, pitilina begiratu eta sei urteko haur batena bezalakoa zen, arrosa-xuri-horia. Antxonena bezalakoa. Ama, zergatik gogortzen zait batzuetan piti ina, hautsi egingo zait agian, ama, neskek pitilina barruan dute, andereñoak esana. Baina traba egiten zidan, bustitasun fresko trakets bat, apur bat gorputza baino hotzagoa. Zangoak nolanahi jarrita ere, traba bat nabaritzen nuen, sobrako zerbait hankartean.

Page 2: "Zergatik Panpox?" pasarteak

2012, EKAINAK 14, ARRIAGANARANTXA URRETABIZKAIAREN: ZERGATIK PANPOXEN

IRAKURKETA JARRAIKIA ETA OZENA

2 .PAS ARTEA

Burukoak bere hartan segitzen zuen, tente aulkiaren aurrean, baina liburua eta letra bordatuak ez ziren inondik ageri. Ohituko naiz, pentsatu dut, gizonezkoak ohitzen dira, ni zergatik ez. Ama, ezin dut pixa komunean egin, pitilina gogorra dago eta ukitzen badut hautsi egingo zait agian. Keba, panpox, begira, nik jaitsiko dizut pitilina, mantso-mantso. Ohituko naiz. Sabeleko ile bigun horiek laino bat bezala jartzen zuten pitilinaren aurrean, urrezko laino bat, kresal usain bat, ohituko naiz. Baina galtzak jartzerakoan, nola jarri pitilina, goraka ala beheraka. Txemak beti jartzen zuen. Orduan pentsatu dut haragizko mutur hura ez zela batere erosoa, gainera, odola ez, baina mukia dario, agian astero, jakina, gizonezkoek guk baino indar gehiago dute. Nahiago dut nire zuloa. Ama, ea nolakoa den zuk ezkutatzen duzun pitilin hori, andereñoak esana. Baina zulo bat edukitzea arriskutsua da: edozer gauza sar daiteke barrura, defentsarik gabeko tunel honetan, ez esfinter ez betazalik. Ama, Neretxuk karameloak sartzen ditu bere zuloan, bere pitilinari gustatzen omen zaizkio, baina ireak ez ditu jaten, ez du ahorik. Ez leihatilarik ez aterik. Ama, zureari ez zaizkio karameloak gustatzen, baina niri bai. Nola defenditu nire gorputza. Zakila, berriz, nirekin bizi piztia bat, burukoaren gainean lotan dagoen txitxarea. Poltsatik boligrafo bat hartu, eta muturrarekin ukitu egin dut, zen mugitzen, edo agian apur bat, baina oso gutxi. Ama, txitxareek ez didate nazkarik ematen, gainera, arrantzarako erabiltzen dira.

Page 3: "Zergatik Panpox?" pasarteak

2012, EKAINAK 14, ARRIAGANARANTXA URRETABIZKAIAREN: ZERGATIK PANPOXEN

IRAKURKETA JARRAIKIA ETA OZENA

3 .PAS ARTEA

Txemak alde eginez gero, gauero egiten dut ametsen bat eta esnatzerakoan, oraindik Antxonen arnasa pausatua baldin bada eta zazpi t’erdiak joak ez badira, ametsaren detaileak ordenatu egiten ditut. Pitilinaren kontua oraindik zertan zegoen erabaki baino lehen esnatu egin naiz. Antxonek eztula egin du, ez eztarrikoa, sakona baizik. Oraindik ez zaio katarroa erabat sendatu. Ama izateko diziplinaren lehen ikastaldia: eztul batek tronpeta batek baino soinu gehiago egiten du, puzker batek trumoi batek baino zarata haundiagoa. Ama izateko diziplina gogorra izan da niretzat. Axolagabekeria guztiak Antxonen irribarre baten truke. Diziplina gogor bat dohain miresgarri batzuk lortuko baditut, apaltasuna, xarmantasuna eta dohain hauek lortzen ez badituzu, jarrai, ez etsi, bestela ez duzu bizitzaren dastatzerik izango. Eztula eginda gero, arnasa ez zaio erabat pausatu. Jaiki eta komunera. Gorputza txukundu, ea kobratzerakoan erosten dudan zelulitisaren kontrako xaboia. Gaur gauean, haurra oheratu eta gero, burua garbitu beharko dut, pelukeriara joatea ere ez litzateke zorakeria, a ze tximak, ama, ilea zimela duzu, zortziak laurden gutxi. Aurpegian krema eman, zuritasun fresko hau nire barruan sar dadin, loaren bero mikatza uxa dezan. Aurpegia leun-leun edukitzeko da, panpox, baina ama, zurea beti suabe dago. Zure ama zaharra nekatuta dago, panpox, zu ez zara zaharra, zu berria zara, gauean dutxatuko naiz. Ea noiz datorkidan hilekoa. Galtzak jarriko ditut gaur, zangoetako bizarrak luzeegiak daude eta.

Page 4: "Zergatik Panpox?" pasarteak

2012, EKAINAK 14, ARRIAGANARANTXA URRETABIZKAIAREN: ZERGATIK PANPOXEN

IRAKURKETA JARRAIKIA ETA OZENA

4 .PAS ARTEA

Bueno, hauek kafesne mantxa bat dute, labadoran sartu, nahiko betea dago, xaboia bota, martxan jarri, horrela arratsaldean, etxerakoan, arropa zabalduko dut, zortziak. Tea egiteko ura berotzen jarri, tea erosi beharko dut, a, arroza eta fruta, Antxonen galtzerdi urdinak pasaratzeko haria ere bai, baina, kolore egokia aukeratzeko, galtzerdia eramango dut, kaka zaharra, labadoran dago, bueno, bihar erosiko dut. Antxonentzako arropa garbia atera, ea soinu pixka bat eginda esnatzen den, arnasa irregularra eta azalekoa, gaur goizago jaiki besterik ez, arropa plantxatzeko. Eguneroko bekatua, ume hau ez da sekula berez esnatzen, Antxon, lehoikumea, loaren bakea sudurreko hegaletatik sartzen zaionean, arnasa gero eta larriagoa. Ze eguraldi dugu gaur, anoraka jartzen badiot bero pasako du, hobe kaikua, ez dakit nondik harrapatzen duen ume honek hainbeste katarro, agian ez du nahikoa fruta jaten, goizero, baina gaur ez dut denborarik, laranja zumo bat. Orain ere botak urratuak, eskerrak uda datorrela, a, ura irakiten, tea pixka bat hoztu bitartean, egin dezaket gaur bertan laranja zumo bat, jangelan ez diote agian ume honi nahikoa fruta ematen, tira, panpox, meriendatzeko jan fruta pixka bat, nahikoa zik jan duzu eta, zortziak eta laurden, Antxon panpox, ikastolara joateko ordua da, usain, lore usaina, zigarro mutur itzaliek usain berezi bat duten bezala, esnatzen ari den loak ere usain bat du, batez ere ohean pixarik egiten ez duzunez gero, mutil haundi, tiraleak, ala, Antxon, berandutu egingo zaigu,

Page 5: "Zergatik Panpox?" pasarteak

2012, EKAINAK 14, ARRIAGANARANTXA URRETABIZKAIAREN: ZERGATIK PANPOXEN

IRAKURKETA JARRAIKIA ETA OZENA

5 .PAS ARTEA

zu jaiki bitartean gosaria antolatuko dizut, ala, panpox, ez tranparik egin, ireki begiak, kolakao berotu bitartean, ez du balio manta azpian sartzea, tira, gailetak bukatzen ari dira, tea, arroza, fruta, gailetak, zumoaren ontzia uretan jartzen ez badut, gero ezin garbiturik ibiliko naiz, Antxon, tira, alferrontzi, ikastolara joateko ordua dela, ez gero zapatilak eta bata jantzi gabe sukaldera etorri, oraindik fresko egiten du goizetan, maiatzeko goiz biziak, tira, nere, berandu da eta, zuk gosaldu bitartean ohea txukunduko dut, nirea, kuriosoa da, Txemak alde eginez gero ohea lehen baino gehiago sakabanatzen dut. Tea ahaztuta nuen, poltsako tea, hotza dagoenean ez du tutik balio, halako ontzi polita, urrez betetako katilua ahoa goxatzeko, tira, Antxon, gaur goizago oheratu beharko duzu, ez tele eta ez ezer, bestela, egunero komeria berdina, zure ohea zeuk txukundu, lagundu egin beharko diozu amatxori, bestela, ilunabarrean ez dugu jostatzeko denborarik izango. Ez dugula gurinarekin aritzeko denborarik, tira, panpox, ale, gauean loreei ura bota diegu, plantxa egin, ez dakit nola moldatzen naizen, baina plantxan egiten dut, arropa zabaldu, burua garbitu, bainatu, bueno, agian igande goizerako zerbait utziko dut, zer egun dugu gaur, osteguna, baina coleus-ari orain bertan bota behar diot ura, iluntzerako zimeldu egingo zait,

Page 6: "Zergatik Panpox?" pasarteak

2012, EKAINAK 14, ARRIAGANARANTXA URRETABIZKAIAREN: ZERGATIK PANPOXEN

IRAKURKETA JARRAIKIA ETA OZENA

6 .PAS ARTEA

Antxon, zortzi t’erdiak, bai, banator, bihar maindire hauek aldatu egin beharko ditut, eta urdinak jarri, baietz, banatorrela. Oso ondo, nere, bai mutil haundia egingo la horrela, laranja zumoak, gainera, bitamina asko ditu, gabe, kaxoitik dirua hartu behar dut erosketak egiteko, arroza, tea, fruta, gailetak, afaltzeko zerbait eta txikiaren oinetakoak zapatariarengandik jaso, tira, egin bada pixa, baina ezetz, panpox, nola galduko zitzaizun pitilinaren bolita baina ama, ez dut ukitzen, agian ohean galdu zait, ezetz, Antxon, begira, hementxe dago, panpox, zein da nire munduko lagunik haundiena, zu, panpox bihotzekoa, Antxon pirulero, gaur gauean sinfalta bainatu eta burua garbitu eta agian, aurretik, zorrien kontrako botika eman, aspaldian ez dugu egin eta, ez du axola pijamarengatik, labadorak garbituko du. Kolakao mantxa honek, ia-ia nire ametseko pitilinari zerion mukiaren kolorea du, agian apur bat ilunxeagoa. Tira, jantziko gara, zutik, panpox, aulkiaren gainean, nik arropa garbia ekarri bitartean, kendu zuk pijama, lo esnatuaren usain, ametsen arrastoek gozatutako azalaren ahotsa, gera dadila mundua minutu batez, bularreko azal leuna, udaren kolorea laster ikasiko duena, zu zara, panpox, noski baietz, tira, ez dugu jolasten aritzeko denborarik, bederatziak hogei gutxi laster, bai, badakit zuk ere badakizula bakarrik janzten, gizon txiki, baina ez dugu orain denborarik, igandean, galtza hauek ez dute ezer, pixka bat gogorrak daude, plantxatu gabe daudelako, baina bigunduko dira, benga, gaur goizago oheratuko zara, afalaurrean burua garbitu, bainatu, arropa plantxatu, loreei ura bota, berdurak egosten jarri, biharko, ume honek ez du jangelan nahikoa berdura jaten, tira,

Page 7: "Zergatik Panpox?" pasarteak

2012, EKAINAK 14, ARRIAGANARANTXA URRETABIZKAIAREN: ZERGATIK PANPOXEN

IRAKURKETA JARRAIKIA ETA OZENA

7 .PAS ARTEA

Antxon, ez dugula jolaserako denborarik, ez, zapatak konpontzen dituzu, gaur botak, bai, amonak erregalatutako aterkia ere bai, gero jasoko ditugu, bale, tira, panpox, bederatziak laurden gutxi dira, baietz, arratsaldean jasoko ditugula, bueno, ez orain galtzak kendu, atzo ikusi nuen grano hori, gauean zainduko dugu, pomada, ez diot labadorari suabizanterik bota, bueno, bigunduko zaizkizula gero galtzak, seguru, tira, goazen, deitu zuk igogailuari, neguan ez zinen oraindik botoira ailegatzen, ez eta boten puntan zutituta ere. Gaur ere kolatu egin beharko dugu semaforoan, ikastolara berandu joan nahi ez badugu, bai panpox, zuri gustatzen zaizu, baina niri ez, ai, eutsi igogailuaren ateari, ez dut dirua eta erosketarako poltsa hartu, tira, baietz, baina ez dugula jolaserako denborarik, bai, erakutsiko diogu aitatxori noraino ailegatzen zaren hanka puntetan jarri gabe, bai, panpox, igandean arrantzara gara, eguraldi onak hasiak dira eta zuk bakarrik jarriko dituzu txitxareak amuan. Goazen, Antxon, zure esku epela nirean, lo esnatuaren usaina galdua duzu, Txemak alde eginez gero, ez dakit zergatik, garrantzi haundia ematen diot usainari, baina ezin gogoratu naiz Txemaren usainarekin, lehen, hemen zenean zuen usainarekin, burua haren arropa zaharretan sartzen badut ere. Gogorarazi gero atezainari butanoa diogula, klaro, ez zaizu ahaztuko, mutil haundia zara eta, ale, potxolo, korri, azkenean euria egingo du eta ez dut arropa jaso, haur honi ez zaio oraindik katarroa erabat sendatu, agian datorren urterako txerto bat jarri beharko zaio.

Page 8: "Zergatik Panpox?" pasarteak

2012, EKAINAK 14, ARRIAGANARANTXA URRETABIZKAIAREN: ZERGATIK PANPOXEN

IRAKURKETA JARRAIKIA ETA OZENA

8 .PAS ARTEA

Bueno, besotan, baina kotxeraino bakarrik, bihotza, zu gehiegi mimatzeko beldurrik ez banu, nire bularraz zurea laztanduko nuke, biziaz lehertuko den artaburua, nire munduko lagunik haundiena, noski, zein izango da ba, esne epelaren usain xamurra, gehiegi pisatzen duzu niretzat, panpox, laster ezin hartuko zaitut besotan. Kontrolik ez badugu behintzat, gaur ere ailegatuko gara, bai, gris hil dituzte bolada honetan, baina hala ere ez dira segituan akabatuko, asko dira, nere, gehiegi, ikastolara amatxorekin joaten zarenez gero, ikasturte guztian behin bakarrik ailegatu gara ikastola itxita gero, noski, amatxo ez da batere aitatxo bai, apur bat, ez, ez dakit zergatik hiltzen duten gris baino zibil gehiago, auskalo. Gaur ni etorriko naiz zure bila, ez, amona bihar, iapa, autobusak frenatzen ez badu, kolatu gara, noski, bai trebea dela zure amatxo zahar-berria, ze uste zenuen ba, gizonezkoak bakarrik direla trebeak autoa gidatzen, jo, Txema, azkenean txorabiatuko gaituzu txikia eta ni, zure lore usainez berpizten den ama panpoxa, gaur izkina honetan utziko zaitut, panpox, tira, Antxon, mutil haundia zara eta, bueno, bale, bihar ikastolako ateraino, baina gaur hemendik, gainera, hor dator Neretxu bere amarekin, panpox, pirulo, mutil haundia, bai, gaur ni etorriko naiz zure bila, ni hablar, telebista bukatu arte ez, bederatzietarako ohean, eta goizago baldin bada hobe.

Page 9: "Zergatik Panpox?" pasarteak

2012, EKAINAK 14, ARRIAGANARANTXA URRETABIZKAIAREN: ZERGATIK PANPOXEN

IRAKURKETA JARRAIKIA ETA OZENA

9 .PAS ARTEA

Bueno, gauean burrukak egingo ditugu, ario, panpox, muxu, lehoikumea, artaburua, tira, panpox, muxu, berandu egingo zaigu bioi, bai, gaur nire txanda da, gauera arte, bai, ipuin bat kontatuko dizut, konforme, asko jan jangelan, mutil haundia eta izateko, tira, Neretxuk alde egingo dizu, gainera, deskuidatzen bazara, atea itxiko dute ikastolan, Antxon, mimoso, bere amatxorekin, ikastolara doa alai eta pozik. Muxu, panpox, Txemarik gabeko bihotza. Kotxetik jaitsi eta eskuarekin agur egin ondoren bizkarra ematen didanean, nola gustatzen zaidan Antxonen ibilera, gerriaren mugimendua, sorbaldak ia mugitu gabe, eta belaunak asko tolestu gabe, buelta berriz, bai, ario, gerriaren mugimendua zamarraren azpitik, eta hobe udan, zamarrarik ez daramanean. Landare bat naiz, eta nire sustraiak lurraren sabeleraino jaisten dira, lur lehorrak, bustiak, hondartsuak, ikatz kolore lurrean zehar, lurraren sabeleko bero usaintsuaren bila. Lurraren sabeleko suzko odola sustraien muturretatik sartzen zait, zuri sudurreko hegaletatik sartzen zaizun bezala, eta belaunean kilimakoak egiten dizkit. Sabeletik gora, odol-lore-kolore usainez egindako bola bat igotzen zait, eta ez du burukoaren gainean arrasto zikinik uzten. Muxu, potxolo. Ni, bizitza naiz, eta ukitzen dudan guztia bizirik egongo da. Ario, gauera arte, Antxon, nire beso artean estutzen dudanak ez du sekula hotzik izango, ario, panpox, zamarraren azpian gerria dantzari, lore-kolore usainezko bola bat gerritik gora, bularrean lehertzen zait, ni bizitza naiz. Gero arte, era arte, hankartetik kolakaozko mukirik ez, baina lore petalo zuriak. Gero arte, panpox, tximeleta txuriak dantza bat irakatsi na dio baleari, zuretzat bakarrik, baina baleak ezin du mugitu gerria uk bezala. Gauera arte, nere, asko jan gero jangelan.

Page 10: "Zergatik Panpox?" pasarteak

2012, EKAINAK 14, ARRIAGANARANTXA URRETABIZKAIAREN: ZERGATIK PANPOXEN

IRAKURKETA JARRAIKIA ETA OZENA

1 0 .PAS ARTEA

Atea itxi da, klak, arratsaldeko bostak arte. Kotxea martxan jarri, ez dut pentsatu nahi ere zer gertatuko den kotxea erabat izorratzen denean, honezkero baditu bost urte, bai, Antxon jaio eta gero erosia. Bederatziak eta bost, Txemak alde eginez gero diruz eskas nabil, jakina, lehengo sakeletik orain bi etxe. Ama, nik hiru etxe ditut, gurea, amonarena eta aitatxorena, baina zuk bi bakarrik, aitatxoren etxea ez da zurea, ezta. Akabo Antxon ikastolan dago, akabo arratsaldera arte. Txema galduz gero, egunek ez dute erritmo normal bat. Goizaren eta arratsaldearen artean dagoen denbora, tarte bat da, zulo bat. Goizeko bederatzietatik arratsaldeko bostetara doan zubia. Goizeko zortzietan, ordulariko minutu baten intentsitatea hamar aldiz haundiagoa da eguerdiko hamabietan baino, eztul batek trumoi batek baino soinu fuerteagoa egiten duen bezala, afariak bazkariak baino ehun aldiz garrantzi haundiagoa du. Agian ez dut nahiko denbora pasatzen haurrarekin, agian horregatik saiatzen naiz batzuetan laburtasun hori intentsitatearekin ordaintzen. Amatxo, muxera, muxontzi. Ez zaie haurrei hainbeste muxu eman behar, mutil ustel bat izango dugu hainbeste mimorekin, maritxika bat. Egunean zortzi orduz, Antxon ahaztu, lurrak jan du nire bihotza. Egunean 16 orduz, lana eta nire bizitza propioa ahaztu. Gimnasia nekagarria: bi, hiru, bihotza zabaldu. Lau, bost, sei, efikaziaren irribarrea. Zazpi, zortzi, bederatzi, kaixo, panpox, nola pasa da eguna.

Page 11: "Zergatik Panpox?" pasarteak

2012, EKAINAK 14, ARRIAGANARANTXA URRETABIZKAIAREN: ZERGATIK PANPOXEN

IRAKURKETA JARRAIKIA ETA OZENA

1 1 .PAS ARTEA

Lantokira joan baino lehen, gosaldu beharko nuke, burua pizkortuko didan kafesne bero bat, eta komunera joan, gaur, hilekoa etorri ote den. A, a, a, maite dut ama. e, e, txikiak hemen daude. Ea oraingo honetan hilekoa etorri zaidan. Erosketak arratsalderako utziko ditut, hobe dut orain trankil gosaldu, aparkatu eta gosaldu, kafesne hutsa, arinduko badut. Txema kafeterian topatuko banu, edo agian plazatik ateratzen. Ez dut uste bazkaria berak egingo duenik, ez da sekula arrautza bat frijitzeko gauza izan. Esango nioke: historia ez da bukatu, baina ahaztua dut zure lehengo usaina, parentesis bat ireki da, duzu, atea zabalik dago, krisketarik gabe, zure usaina ikasi behar dut, zure aurpegia galduko ez badut. Esango nioke: zatoz, nire ileari lore usaina dario, nire bizitza zure sabelaren truke, nire askatasuna zure ipurdiaren goxoaren truke. Esango nioke: zer moduz, zuk bakarrik nahi zenuen bizitza libre famatu hori, orain ere, lehengo lepotik burua, nire independentzia zurearen truke. Edo, hobe: txikia ikastolan utzi dut oraintxe, ikusiko bazenu ber gerria dantzan, eskuarekin agur egiten didanean, ez duzu horrelako semerik merezi, aitatasuna ez da gau batean zakila astinduz betiko irabazten den zerbait, zure meritu bakarra andrea ez izatea da, baina ez duzu usainik utzi etxean, aitatxo bai, pixka bat tardon da.

Page 12: "Zergatik Panpox?" pasarteak

2012, EKAINAK 14, ARRIAGANARANTXA URRETABIZKAIAREN: ZERGATIK PANPOXEN

IRAKURKETA JARRAIKIA ETA OZENA

1 2 .PAS ARTEA

Edo hobe: kontrolak egun hauetan, e?, irakurri al duzu EGINek dakarren editoriala? Distantzia, aspaldiko, Txema, edo hobe, kaixo, distantzia eta hotzikara, zertan zabiltza, zer moduz. Kafesne beroaren karizia, ez nuke hainbeste pentsatu behar Txemarekin, total, beste gimnasia bat, mikatza dago kafesnea, azukre pixka bat botako banio. Edo hobe, kasurik egin ez, urrutitik eskuari pixka bat eragin, irribarre hotz eta distante bat, distantzia. Txema, gizonik gabe bizitzen ohitzen ari naizen eran, zure usaina ahaztu zaidan eran, maitasunaren aurrean besoak nola zabaldu ere ahaztu egiten ari zait. Zu zara, panpox, nere, munduko lagunik haundiena. Ni, bizitza naiz, eta niregana hurbilduko denak bizirik iraungo du, beti. Edo, agian hobe: kaixo, ze ondo topo egiten diruz eskas nabil, badakizu, txikiari udako arropa erosi behar diot, eta oporrak, eskua urrutitik eragin, baina gerria dantzatu gabe. Txemak alde eginez gero sentitzen dudana analizatzen eman ditudan ordu pilak ez du ondorio ederrik ekarri. Txemak hutsik utzi zuen lekua amorruak bete du, sei hilabete, sei, kosta zitzaidan neure buruari hori aitortzen, a, ze hotza Antxonen gaueko negarra zainduta gero, beti katarro zikin horrek esnatzen du, ohera sartzen naizenean. Gure amodiozko gauen gainean botatako malko guztiek neure burua bustitzen zuten, amodiozko gauak, kartoizko zald baten gainean luzaroan paseatzen zen zaldun traketsa, kartoizkoa zaldia, kartoizkoa zalduna.

Page 13: "Zergatik Panpox?" pasarteak

2012, EKAINAK 14, ARRIAGANARANTXA URRETABIZKAIAREN: ZERGATIK PANPOXEN

IRAKURKETA JARRAIKIA ETA OZENA

1 3 .PAS ARTEA

Edo, hobe: ez ahaztu oraindik trasteria franko utzi duzula etxean, ea lehenbailehen ateratzen dituzun, a, eta, bide batez, ea noiz konpontzen ditugun gure paperak. Baina Txemak ez zekien bera ere paperezkoa zenik, eta ni ere berak alde eginez gero konturatu naiz ez naizela kartoizkoa. Baina non aurkitu titi batetik haur bat zintzilik duen emakumea maite dezakeenik, ahaztu egin zait nola ireki besoak atseginaren aurrean. Hainbeste negar, usainik ere utzi ez duten zazpi urteren gainean, hainbeste tristura, baina ez distantzia, ama, zergatik zaude triste, zazpi urtetako epeltasun babesgarriaren ordainean, ama, non bizi dira malkoak begietara azaltzen ez diren bitartean. Ni naiz etxeko jaunaren ongarri preziatuena, hau nire emaztea da, erreberentzia apal bat, batez ere goxoa eta apala. Ni etxeko jaunaren aitzakien giltza, andreak ez du nahiko, andreari igande honetan berarekin aterako nintzela agindu nion, gaur gauean andreari zinera joango garela agindu diot, eta ez dut bronkarako gogorik, larunbat goizean txikiarekin, nire, gure, baina batez ere bere Antxonekin, mendira joango naizela agindu diot andreari, eta ez dut haserrerako gogorik. Ni naiz etxeko jaunaren beldurren izen ofiziala, andrearengatik ez balitz. Ez dit inork irakatsi zein den bularrean jaiotzen ari zaidan txoriaren izena, ez dit inork sekula esplikatu nire gisako txoriei hego galduak berriro ateratzen zaizkien ala ez, ez dit inork hegalik gabe hegan egiten irakatsi, ez, panpox, hegoak kentzen badizkiozu, tximeletak ez du hegan egingo.

Page 14: "Zergatik Panpox?" pasarteak

2012, EKAINAK 14, ARRIAGANARANTXA URRETABIZKAIAREN: ZERGATIK PANPOXEN

IRAKURKETA JARRAIKIA ETA OZENA

1 4 .PAS ARTEA

Urdaileko zuloa haunditzen den eran, giltzurrunak pisatzen hasten diren eran, hondartzan, marea goran, olatuek lekua irabazten duten bezala, bi pauso aurrera eta bat atzera, ordubi t’erdiak, paperezko, tinta eta boligrafozko mundua itzaltzen hasten denean, tira, beste hogeita hamar minutu eta kito, arratsaldea jaio egiten da. Noraino galdu dudan buruaz arduratzeko ohitura. Hoberena, batere ez pentsatzea,gaixo bati edo hanka hautsi duen bati geldirik egotea agintzen zaion bezala. Hiruretan, zerbait jan, kafesne bat hartu, beroberoa uda izan arren, eta enkarguak egin. Porruak eta galtzetinak, gailetak eta botak zapatariarengandik. Txemaren emaztea Antxonen ama bilakatu denean, ez da bitartekorik jaio. Kafesnea hartuz, kafetegiko ispiluan neure aurpegia ikusterakoan, ezkerretan marrubi fuente bat, noski, laster uda, eskuinean, behealdean, portzelanazko arrai bat, madarikatua zimurrekin batera errespetagarritasuna lortzen ez duen emakumea, baina ni polita nintzen neska koskorretan. Hirurak eta hogei, justu bostak baino lehen pelukeriara joateko denbora, garbitu eta markatu, bueno, apur bat moztu ere bai, muturrak bakarrik kizkurtu ez oraingokoan, beste txanda baterako. Ama, ilea zimurra duzu, ama, zure ilea ez da horia, baina bai leuna, ni beti egongo nintzateke zure masailaren eta ilearen aldamenean, suabe, ama. Podemos darle un reflejo que no tiñe, pero que le tapará las canas, sí, sí, para las cinco seguro que termina. Zergatik dituzu ile txuri horiek, amonak bezala. Xaboia burua laztantzen, bainatu eta gorroto guztia azaletik joango balitz, akabo usainak eta nekeak, akabo izerdiak eta zimurrak, gauean, sinfalta, panpox bainatu eta gero ni.

Page 15: "Zergatik Panpox?" pasarteak

2012, EKAINAK 14, ARRIAGANARANTXA URRETABIZKAIAREN: ZERGATIK PANPOXEN

IRAKURKETA JARRAIKIA ETA OZENA

1 5 .PAS ARTEA

Zer egon daiteke emakume hauen kopetaren atzean, zahartzeko eta abandonatua izateko beldurrik ez duenak, bota dezala lehenengo harria. Lau t’erdiak. Todavía le faltan cinco minutos de secador. Berandu ailegatzen banaiz, Antxon larritu egingo da, ama, zu ez zara batere tardona, eta esperantzazko laino larri bat kopetatik begietara, betazalek ixterakoan uzten duten xirrikitutik, egun batean, Neretxuren amona berandu etorri zen eta ia-ia ijitoek eraman zuten. Benga, txotxolo, hori gezurra dela. Bostak hogei gutxi. Debería darse mechas, a su pelo le irían muy bien y le dulcificarían los rasgos. Hemendik ikastolara, bat, bi, hiru, bost, sei, ez, zazpi semaforo, abenidatik buelta emanez gero bi gutxiago, baina trafiko gehiago agian. Zaloaren ama beti berandu etortzen da, baina zu ez. Bostak laurden gutxi. Si le doy un golpe de tenacilla le quedará mucho mejor, más natural. Zazpi semaforoak gorriz egonda ere, zazpi minutu, eta beste hainbeste bidean, hamalau minutu guztira, baina jendea berriketan geldituko da ere ikastolako atearen aurrean. Es que tiene usted el pelo un poco quemado, y con la humedad se le levantará. Ama, zu ez zara batere tardona, laino grisak begietan. Como quiera, entonces le peino ya está. Bostak zortzi gutxi, zu ez zara batere tardona, ez zara andre bat, zu neska bat zara, Zaloaren ama bai dela tardona, eta aitatxo ere pixka bat. Bostak bost gutxi. Son seiscientas pesetas, señora. Señora. Bota pare baten erdia, baloi baterako baino gehiago, benga Antxon, baduzu orain ere jostailu franko.

Page 16: "Zergatik Panpox?" pasarteak

2012, EKAINAK 14, ARRIAGANARANTXA URRETABIZKAIAREN: ZERGATIK PANPOXEN

IRAKURKETA JARRAIKIA ETA OZENA

1 6 .PAS ARTEA

Bostak bi minutu gutxi arrankatzerakoan, bueno, ez da berandu, guztira ere bostak eta laurdenerako ailegatuko naiz, mierda, lehenengo semaforoa. Ez dit ilea gaizki utzi, ian pixka bat kizkurregia, baina presaka ibili da, son seiscientas pesetas, deposito erdi gasolina. ¿Señora de? Abenidatik buelta egin izan banu, agian hobe. Bostak eta hamar eta munduko semaforo guztiak nire kontra. Sabeleko taupadak, deskuidatzen banaiz etxera ailegatzerako, hilekoa. Neretxuren amona, edo ama, berandu etorri zeneko batean ama, ijitoak, edo aitatxoren kotxea ikusi zuelakoan, bidera atera eta, ama, nik gustura edukiko nuke beso bat igeltsatua, lagun bakoitzak marrazki bat egin zion bertan, nik gorriz, errotuladorea, semaforoen gorri lotsagabea, sabeletik laster aterako zaidan odol mukitsua bezala, bostak eta laurden, eta oraindik parkeraino bakarrik ailegatu naiz. Zaloaren ama bai de tardona, tele frantsesean, nik badakit frantsesez, ui, Iñigok esan dit automobilek hegan egiten dutela, salto bat eta semaforoen gainetik pasa, korri ama, kolatu zaitez semaforoan, berandu ailegatuko garela bestela, jo, eta atea itxiko digute, bai trebea zarela, zu ez zara batere tardona, ni ez naiz sekula berandu ibiltzen, ikasturte guztian behin bakarrik ailegatu gara atea itxita gero Neretxuren ama edo amona, bostak eta hogei eta oraindik beste semaforo bat.

Page 17: "Zergatik Panpox?" pasarteak

2012, EKAINAK 14, ARRIAGANARANTXA URRETABIZKAIAREN: ZERGATIK PANPOXEN

IRAKURKETA JARRAIKIA ETA OZENA

1 7 .PAS ARTEA

Eskerrak behintzat ilea ondo utzi didatela eta, total, ez da hain berandu, gainera, erloju honek askotan aurreratu giten du, el reloj de pedida, potxola, maite, omega bat, ia-ia zure eskumuturra bezain polita, betirako erloju bat. Gainera, askotan emakume pila gelditzen dira han berriketan, zainduko dute haurra pixka bat, nik ere eduki nahi nuke beso bat igeltsatua, gogor-gogorra, Mazingerren eskumuturrak bezain sendoa, betirako erloju bat, ia-ia zure eskumuturrak bezain polita, zain urdin horien taupadak potxola, betirako omega bat, Neretxuk uste zuen bere aitaren kotxea zela eta. kotxea, ¿señora de? Bostak eta hogeita hiru, azkeneko kaleari buelta eman eta kito, ni ez naiz batere tardona, kamioi zerri hori, Mazinger. Antxon, panpox, tira, ez da hain berandu eta, gainera ez zaude bakar-bakarrik. Bueno, nahikoa da, ez negarrik egin, tira, aski da. Lan asko nuen, jolin, nondik uste duzu aterako dugula dirua ba, eta gainera, kontrol bat zegoen. Benga, panpox, nahikoa dela, zotina eta guzti. Aski dela, bueno, ni ez naiz tardona, baina kontrol bat zegoen, grisen kulpa da, bueno, haserretuko naiz, mutil haundia zara eta pixka bat zain jarrita egoteagatik ez zaizu ezer gertatuko, askotan egoten naiz ni zure zain. Bueno, Antxon, isiltzen ez bazara, alde egingo dut eta kito.

Page 18: "Zergatik Panpox?" pasarteak

2012, EKAINAK 14, ARRIAGANARANTXA URRETABIZKAIAREN: ZERGATIK PANPOXEN

IRAKURKETA JARRAIKIA ETA OZENA

1 8 .PAS ARTEA

Bazenekien gainera seguru etorriko nintzela, baina nola ahaztuko zait, panpox, gariak euriaren azpian buruak makurtzen ditu, betazalen xirrikituetatik, bueno, aski dela negarra. Ezingo dugu orduan igandean arrantzara joan, txiki bat ematen duzulako, ez dakizu negarra besterik giten eta ume txikiek ezin dute arrantzarik egin, gariaren gainean laino beltzak eta semaforo gorriak, aski dela, panpox, nere, nola ahaztuko zitzaidan ba, errekak lehertzeko zorian. Ama, beti egongo nintzateke ni zure masailaren eta ilearen kontra, zuretzat, potxola, omega bat, betiko, ia zure eskumutu bezain polita, eta sendoa, a, zer egingo nuke nik zu gabe, lehertu dira errekak, garia, baina ez, ez da hori, baina neure bizitza bizi behar dut. Ni ez naizela tardona, Zaloaren ama bezala, bueno, aski da. Nondik uste duzu ba aterako dugula dirua, garia eguzkiaren zain, dardarka, eskua burua laztantzen, urrez distiratsu, zu bizitza zara, zotina susto bat emanda kentzen da. Amak baleki hilekoa gain-gainean dudalarik burua garbitu dudala, ikaratu egingo litzateke, edo auskalo, agian ez, auskalo non dauden amonaren ametsak. Nahikoa dela, panpox, ikusiko duzu zer gertatzen den zu haunditzerakoan, zuk lan egin eta nik deskantsatu egingo dugunean, bueno, bale, alferrik da mutil haundi bat izatea, gero edozein alukeriagatik ordu bete negarrez aritzen Aspertu egiten nauzu.

Page 19: "Zergatik Panpox?" pasarteak

2012, EKAINAK 14, ARRIAGANARANTXA URRETABIZKAIAREN: ZERGATIK PANPOXEN

IRAKURKETA JARRAIKIA ETA OZENA

1 9 .PAS ARTEA

Txemak alde eginez gero, aski dut Antxonen begietako kolorea ikustea, neure umorea zein den ulertzeko. Zutik, lurrean kondenatu zaren langile tristea. Antxonek ondo lo egingo badu, zazpi-zortzi-bederatzi, magia-boragia, zoriontsu behar dut izan. Barrutik hutsa eta ustela sentitzen naizenean, edo urduri eta agresibo sentitzen naizenean, erreibindikatzen baina ez bizitzen ikasi duen Txemarik gabeko ama, Antxonentzat trankil, baketsu eta bizirik azaldu behar. Ale-hop, zazpi-zortzi-bederatzi, Antxonek ukitzen duen guztia bizi bilakatzen da, panpox, ama nekatuta dago gaur, baina ez tristerik. Bainatu behar duzu gaur gauean, sinfalta. Aitatxori erakutsi behar diozu nola ari zaren igeri egiten ikasten. Ama, piszinan bezala eta zipriztinak bainuko lurrean ama, begira aurtengo udarako ikasiko, putzu bat lurrean, zapatilak bustitzen, ama, begira burua ur azpian. Xamurtasuna, ipurdiko azal txuri leuna, uraren poderioz brillante bat baino distiratsuagoa, oraindik eguzkiaren arrastorik ez duena. Lurreko putzua alfonbraraino heltzera doa, ez joan, ama, begira nola egiten dudan igeri, ama, aitatxori esan behar diot igeri egiten ikasi dudala. Zer egiten da haurren ipurdiarekin, non galtzen dira mutil koskorren ipurdiak, Txemak ba a zuen ipurdirik, oroit zaitez bere ipurdiaren epelaz, Antxonek gauean negar egiten zuelako jaikita gero, ohera berriz sartzen zinenean, Txema paretaren kontra, belaunak sabeleraino jasoak bere loa defenditzen, gizonezkoen loa inportanteegia baita haur baten negarraz ukitua izateko.

Page 20: "Zergatik Panpox?" pasarteak

2012, EKAINAK 14, ARRIAGANARANTXA URRETABIZKAIAREN: ZERGATIK PANPOXEN

IRAKURKETA JARRAIKIA ETA OZENA

2 0 .PAS ARTEA

Ur beroaren lanbroak bustitzen ditu begiak eta paretako baldosak, hoberena, ez pentsatu, kontuz, burua gaixorik bazenu bezala, ez pentsatu ez mugitu. Panpoxen ipurdi leuna, ama, muxontzi. Tira, potxolo, lehortu, afaldu eta ohera. Bueno, zuk beste pixka batean igeri egiten duzun bitartean, nik afaria egingo dut, arroz zopa eta arrain frijitua, baina burrukak egingo baditugu, bizkor ibili beharko duzu, ba okerrago lehen ere arraina jan baduzu, ez dago besterik, bueno, bale, arroza eta arrautza. Emakume baten maitasuna adierazteko, egunaren buruan leher egina dagoenean, afaria prestatzen ari denean argazki bat atera, klik, gaueroko amodio errepikatua, tortilak, zopak eta konpotak. Goazen, Antxon, zopa egina dago, zatoz, lehortuko nik, zuk ez sekula bukatuko eta, zein da ispiluan azaltzen den panpox kaskazuri hori? Bai, kontatuko ipuin bat oherakoan, bai, egingo maite-maite, eta zuk noiz egin behar didazu niri maite-maite, noiz etorriko zara niregana gauean deitzen badizut, behintzat panpoxen loa ez da sakratua izango, behintzat zuk, nere, jakingo duzu besteen loa zaintzen. Zopa jan bitartean, arrautza frijitu. Egun batean, bazen arrantzale bat Euskal Herriko herri txiki batean, eta arrantzale paneka polit bat harrapatu zuen Antxonentzat, baina Antxonek ez zuen jan nahi izan. Bale, egia da, ipuin honek ez du balio, baina hobe zenuen arraina arrautza baino, arrain asko jan behar duzu mutil haundia egingo bazara, bero baldin badago, bota haize pixka bat. Tira, pixa egin, hortzak garbitu eta lotara, bueno, arituko gara pixka bat burruketan, zerbait egin beharko arratsaldeko ikara pasako bazaio.

Page 21: "Zergatik Panpox?" pasarteak

2012, EKAINAK 14, ARRIAGANARANTXA URRETABIZKAIAREN: ZERGATIK PANPOXEN

IRAKURKETA JARRAIKIA ETA OZENA

2 1 .PAS ARTEA

Kabreoa, ez nuen arrazoirik. Ama, zurekin hobeto egiten dut burruketan aitatxorekin baino, aitatxok batzuetan min egiten zidan, noiz etorriko da aitatxo nire bila ikastolara. Tira, ohera, bai, kontatuko agindutako ipuina, ez zait ahaztu, baina txotxolo, esan dizut kontrol batek izan duela kulpa, ez gara berriro ere kontu horrekin hasiko, nola ahaztuko zitza ba zure bila joatea, nola ahaztuko zitzaidan nire munduko lagunik haundiena, nire panpox bihotzekoa, hurrengorako ez duzu hainbeste larritu behar, koska batean eseri eta segituan ailegatuko gara, amona edo ni. Egun batean, bazegoen Anton pirulero izeneko mutiko bat, eta atseginezko irribarre bat hortzetatik begietara, ekaitzaren ondoren gelditu diren laino bakarrak uxatzen, aurpegiko ile hori leunak, urrezko betileak itsaso baretu baten aurrean, garia burua makurtuz, zu haundia izaterakoan, panpox, lan egingo duzu eta nik deskantsatu, eta nik gauean egarria baldin badut zuk ekarriko didazu ur pixka bat, eta nik ez dut negarrik egingo nire bila etortzerakoan apur bat berandu etortzen bazara ere. Egun batean, bazegoen Antxon izeneko izar bat nire zeruan, bakar bateko zeru beltza, egun batean, eskuinarekin zure bizkarra, lepotik ipurdiraino laztantzen dudan bitartean, egun batean, bazegoen panpox izeneko lore bat, sanjose lorea, dudarik gabe, kaskazuri, edo agian otearen lorea, amildegi baten ertzean eta lore hori zen nire sostengu bakarra.

Page 22: "Zergatik Panpox?" pasarteak

2012, EKAINAK 14, ARRIAGANARANTXA URRETABIZKAIAREN: ZERGATIK PANPOXEN

IRAKURKETA JARRAIKIA ETA OZENA

2 2 .PAS ARTEA

Egun batean, bazegoen Antxon izeneko txori bat eta txori hori ez zen inolako hegaztiren semea, eta txori hura izar baten semea zen. Egun batean, lo, nere, eskua orain ipurditik gora, Antxonek bazuen ama bat, lo, panpox, leunki ezkerra, ezkutuan, eta ama horrek, klik, horra ama izatearen haunditasuna, bazuen aita bat, gerrari ausarta, zerutik erortzen den tximista justizieroa, gauean edo bazkalondoan huskeria batengatik loa galtzen ez duen horietakoa, ixo, ixo, aita lotan dago, eta ama horrek, lo, panpox, eskua lepoaren inguruan kizkur bigunen karizia, bazituen ametsak, Antxonik, eta Txemarik gabeko ametsak. Gau batean, lore zuriak gorriz tindaturik azaldu ziren batean, gorri-marroia, aitaren igandeetako zapaten kolorekoak, eskua gelditzen badut, zure bihotzaren taupadak sentitzen ditut, loa gerritik gora, gerri dantzaria, oraindik ez da bihotzera heldu, lore gorrien egun hartan, baretu da erabat itsasoa betazalen atzetik, panpox, karrakelak, egun hartan, bazen semerik gabeko ama bat ama horrek uste zuen zorionera iristeko egin behar den bidea, zoriona kontinente bat zen eta bertarako bidea itsasoz eta ekaitzez josia, lehertu dira errekak, ama hark uste zuen zorionerako bidea neketsua eta heroikoa zela, oso neketsua, eta ez hain heroikoa, diziplina guztiz aspergarri eta sendo baten ondoren lortu zitezkeela bakarrik munduko atseginerako ateak irekitzen dituzten giltzak, emakume apainduak, perfumatuak, hauskorrak, apalak, eztitsuak, baina gauez gizonaren loa altxor preziatu bat bezala zaindu dutenak, lo, seme, ez negarrik egin, aita esnatuko da, emakume miresgarriak, baina goiz gainean arropa plantxatzen, pasaratzen, logaleak akabatuko dituenean oraindik zerbait garbitu behar dutenak, lo, seme, ez dadin aita esna.

Page 23: "Zergatik Panpox?" pasarteak

2012, EKAINAK 14, ARRIAGANARANTXA URRETABIZKAIAREN: ZERGATIK PANPOXEN

IRAKURKETA JARRAIKIA ETA OZENA

2 3 .PAS ARTEA

Horregatik, lo, panpox, ezetz, seguru ez naizela sekula gehiago berandu ailegatuko, horregatik ama hark alaba bat nahi zuen. Odola bai, lotsaz eta ezkutuan. Eskua gelditzen badut, senti dezaket loa zure biriketan patxadaz pausatzen, bazter bakoitzean, txoko guztietan sartzen. Egun batean, bazen semerik eta senarrik gabeko ama bat, ez begiak eta ilea lurraren kolorekoak zituelako, aita justiziero baten alaba zelako eta beti arropa mendi bat plantxatzeko, arropa bat ametsen eta itsasoaren artean. Eskua zure lepoan, panpox, loa begietaraino eta sudurreraino bultzatzen, gainezka biriketatik, sudurra da nire panpoxori lokartzen zaion azken puntua, han egiten dute azken burruka loak eta erneak, sudurraren hegalak irabazi nahian, panpox, zure sudurra mugitzen den bitartean, ez da nire eskua pausatuko. Ama hura, seme bat mundura ekarri baino lehenagotik, gerria lirain, batez ere gerria lirain, kostarik kosta, gorputz osoa ezkerrak seinalatzen duen bidetik, ama zen seme bat izan baino lehen. O, o, o, ohean egiten dut lo, baretu da sudurra. Zergatik alde egin zuen Txemak, panpox. Egia bakarra zure aurpegiaren atsegina eta bakea da, gerritik gora, lepotik burura, ez dut inoren beharrik zure loa zaintzeko. Zergatik alde egin zuen Txemak, hoberena, ez pentsatu, kontuz, gaixotuko zara, ez dut inoren beharrik zure sudurra pausatzeko, panpox, aski da nire eskua, baina zergatik, gaixo dagoenak ez du mugitu behar. Hamar, hamaika, hamabi, lo hartu du Antxonek. Bederatziak eta laurden. Itoko naiz, panpox, lehertu dira errekak.

Page 24: "Zergatik Panpox?" pasarteak

2012, EKAINAK 14, ARRIAGANARANTXA URRETABIZKAIAREN: ZERGATIK PANPOXEN

IRAKURKETA JARRAIKIA ETA OZENA

2 4 .PAS ARTEA

Goizean egindako zerrenda betetzen saiatu, burua garbitu, dutxatu, arropa zabaldu, loreei ura bota, seguru zerbait ahaztu zaidala. Itoko naiz, geldirik, geldirik, hobe ez pentsatzea. Marrazkian azaltzen den saguak gazta dagoen lekuraino joan nahi du; zein da bide egokia? Gainetik, bide egoki bakar bat lapitzarentzat. Gaztaren usainak erakusten du bidea, nola ahaztu ahal izan dut Txemaren usaina, ez duzu usainik ere utzi, panpox, honaino ailegatzen da zure loaren usaina. Nolakoa da espermak eta izerdiak nahasturik egiten duten usaina. Saguak gazta dagoen lekuraino joan nahi Aspaldi honetan, agian Txemak alde egin baino lehenagotik ere, ez naiz ezertan pentsatzeko gauza, bitartean etxeko lanetan xirriki-xarraka ari ez banaiz. Galdua dut eserita patxadan egoteko ohitura. Ezertan pentsatuko badut, hariari jarraituko badiot, zerbait txukundu, pasaratu, plantxatu egin behar dut. Kuerda ematen zaion jostailu bat, burdinazko katuak buruari eskuinetara eta ezkerretara eragin, miau-miau egin eta salto txiki batzuk ematen ditu batera. Mekanismoak ez dio hirutatik bat edo bi bakarrik egiten uzten. Ama izateko diziplinak mekanismo berdina du, agian sortuko da, halako batean, mekanismoa bentzutu duen emakumerik, burua eragin eta saltoak eman bitartean irribarrerik egin nahi ez duen emakume bat, bere loa inoren kontra defenditu gabe lo egin dezakeen emakume bat, eskua manten gainean ahazturik. Txemaren historia hasieratik berreraikiko banu, agian zerbait aurreratuko nuke, agian ez nago hain gaixo eta mugi dezaket apur bat sistematikoki, plantxaren laguntzaz, neure burua.

Page 25: "Zergatik Panpox?" pasarteak

2012, EKAINAK 14, ARRIAGANARANTXA URRETABIZKAIAREN: ZERGATIK PANPOXEN

IRAKURKETA JARRAIKIA ETA OZENA

2 5 .PAS ARTEA

Asko maite zaituztet txikia eta zu, potxola, baina neu ere pertsona bat naizela frogatu behar dut, ez dut hirukote baten atal hutsa izan nahi. Lehen ez nuen sekula Txemaren historia esango, gure historia. Uste nuen guk-gure esaterakoan ez nuela ezer interpretatzen, egia hutsa. H2 + O = ura, batasun kimiko bat. Gu, Txema, Antxon eta ni, batez ere Txema ni. Uste nuen historia kontatzeko bide bakar bat zegoela, eta gutako edozeinek hitz eginda ere historia berdin-berdina izango zela. Agian nik xamurkiago kontatua, jakina, emakumeon sentsibilitatea. Eztia. Baina ez derrigorrez. Orain duela sei, agian bost urte, Txemak bazekien goxo izaten. Beti pentsatu nahi izan dut egun batean Txemak gizonezkoen disfraza kenduko zuela, alamierda koraza eta armadura guztia, goizean goiz oraindik lotan zegoenean, haren aurpegia espiatzen, non daude armaduraren zirrikituak, eskua koltxaren gainean abandonaturik. Agian orduan ulertu nuen, intuitu, Antxonen suertea ez zela beste mundukoa. Panpox jaio baino lehen esperantzatan nengoenean, neska bat nahi nuen, ni ez bezalakoa izango zen neska bat, txikitatik bere gorputza maitatzen ikasiko zuena. Nola maita dezake inork bere burua maite ez duen pertsona, nola maite dezake inor bere burua maite ez duen pertsonak. Nik amestu ere ezin ditudanak egingo zituena, zelulitisaren kontrako xaboirik zegoenik ere jakingo ez zuena. Eta mutil bat jaio zen, Txemaren pozerako, garaileen kastako kide bat, loa beste norbaiti lapurtu gabe lo egiten ez dakitenetako bat.

Page 26: "Zergatik Panpox?" pasarteak

2012, EKAINAK 14, ARRIAGANARANTXA URRETABIZKAIAREN: ZERGATIK PANPOXEN

IRAKURKETA JARRAIKIA ETA OZENA

2 6 .PAS ARTEA

Hala ere, panpox, nik baino gutxiago sofrituko zenuen, zu izango zinen lehenengo gizon korazagabea, zuregan gaindituko genituen, Txemak eta biok, gure muga guztiak, ba al du muga defendigarririk munduko korazarik distiratsuena daraman zaldunak, zuri munduko ohore guztiak, biok. ¿Señora de? Biok esan beharrean hirurok esatera oraindik ere ohitu ez nintzenean, Txemak alde egin zuen. Bizi nahi bizi, hori ez da bekatu bat. Bainuontzia betetzen jarri, gero eta beroago, orduan eta hobeago. Agian, bainatu bitartean, asmatuko dut zerk hartuko duen eztularen lekua hemendik hamar urtetara, hemendik 3.650 gauetara. Ai, Antxon, bazeneki. Bainurako arropa kentzerakoan, madarikatua, mantxa gorrixka bat kuleroetan. Bi egun noizean behin eskua hankartetik pasatzen, ustekabean etor ez dadin, ezer zikindu baino lehen konturatzen banaiz, nire gorputza menderatzen dudala iruditzen zait, komunean ahaleginak egiten, odola lehenbailehen etor dadin, ea datorren iganderako libratzen naizen. Ez dago munduan gauza gorrotagarriagorik hilekoaren hasieran tokatzen den igande bat baino, Txemarik gabeko igande batean, gainetik, hilekoa. Depresioa, baina ez distantzia. Zu, Antxon pirulero, ez zara, koraza gorabehera, eskola honetatik pasako, ama zer duzu hor zintzilik, nola demontre esplikatu honi tanpax bat zer den? Ez du merezi oraindik tanpax bat jartzea, bihar arte ez da seguru asko jarioa hasiko. Ze egunetan gaude? Osteguna. Odolak ez oraindik lehertu nahi. Uretara sartzerakoan, laino gorrixka bat ateratzen da hankartetik eta uraren azalera heldu baino lehen desegin da.

Page 27: "Zergatik Panpox?" pasarteak

2012, EKAINAK 14, ARRIAGANARANTXA URRETABIZKAIAREN: ZERGATIK PANPOXEN

IRAKURKETA JARRAIKIA ETA OZENA

2 7 .PAS ARTEA

Halaz ere, gaur gauean, badaezpada ere, konpresa bat jarriko dut. Esterileta jarriz gero, badaki batzuetan odolak derrepentean ateratzen. Total, azkeneko urte honetan esteriletak egin didan mesedearengatik. Lehen behintzat, Txemarekin, hilekoak bazuen alderdi on bat, oraingoan, behintzat, libratu gara, auskalo, pastilak esterileta ino seguruagoak omen dira. Urte honetan egin didan mesedearengatik. Baina ez dut sekula, ez eta orduan ere, hilekoa onartu, beti sentitu dut amorrazio apur bat eta, gehienetan, depresio baten hastapenak, igandea ez bazen ere. Gainera, Txemak ere ez zuen hilekoa onartzen, sekula aitortuko ez badu ere, hilekoa nuen egunetan nire gorputzak atzera egiten zion, niri ere atzera egiten didan bezala, lotara segituan, potxola, aurpegi txarra duzu, tripako mina. gero ilea bainuontzira sartzearekin, pelukeriako lan guztiak alferrik galduko ditut. Eztula egiterakoan, beste laino gorrixka bat zabaltzen da uretan, eta oraingo honetan ez da aza ailegatzerakoan desegiten, muki gorrixka baten izpiak gelditzen dira ur beroaren azalean, dardarka, gaur gaueko ametsaren mukiak ere efektu berdina egingo luke, agian marroiagoa. Nire odolak mundua gorritu du, bainuontzia bera odol beroz bete duen bezala, atea itxi, mundua itoko dut, ezkutatu. Aitak eta anaiak ez dute odolaren arrastorik ikusi behar, hau emakumeen kontua da. Ez dezan inork jakin odolez betetako poltsa bat naizenik, sabela pitzatu zaidanik. Sabelaren bazter batean, nekea eta amorrua, ahulak, jaio berriak, oraindik kanta batek, Antxonen irribarre bate uxa ditzake. Bihar, odolarekin batera, gorputza bete eta gainezka egingo dute, gaur arratsaldean ikastolara beranduailegatzerakoan hartu dudan kabreoa ere. Ez nuen motiborik.

Page 28: "Zergatik Panpox?" pasarteak

2012, EKAINAK 14, ARRIAGANARANTXA URRETABIZKAIAREN: ZERGATIK PANPOXEN

IRAKURKETA JARRAIKIA ETA OZENA

2 8 .PAS ARTEA

Jarri eskuak sexuaren gainean, kontuz, mantso, bigunki, o, mina egiten didazu, kontuz, ez da oraindik sentitzen odolaren ahotsa. Gaur arratsaldeko kabreoaren sustraiak. Bata jarri eta salto bat, banator Antxon, ez minik egin, panpox. Non min, uxatuko dut, bai, nik ameskaizto hori, tripako mina bada, amatxo ere tripako minez dago, maite-maite eginda pasatuko da, ez, oraindik ez da eguna, keba, amatxo ez da oraindik oheratu. Falta zitzaidana, txikia gaixotzen bada ez dut bihar lanera joaterik izango, ondo jaiota nago. Tira, pirulero, ez da ezer, ameskaizto bat, ezetz, esan dizut lehen ere, ez zait sekula zure bila joaterik ahaztuko, baina nola ahaztuko zait bada, gainera ni ez naiz sekula berandu ailegatzen, amorrua, amorrazioa eta, belaunetatik behera, bainuontziko ur lehortu gabea, oraindik afariko tresnak garbitu gabe eta arropa plantxatu gabe. Itoko naiz. Tira, nere, malko lehorrek barakuiluaren arrastoak uzten dituzte zure aurpegian. Kilimakoak hankartean, ez da bainuontziko ura, bareagoa da, epelagoa. Lo, panpox, ez, zuk lo hartu arte ez dut hemendik alde egingo, baina ez berriz aipatu gaur arratsaldeko konturik. Odola. Antxonen ohea zikinduko O, nere, bai, bazen egun batez balea dantzari bat. Txemak alde egin bezain laster, udako egun bero eta busti batez, odola derrepentean hasi zeneko batean, galtza txuriak eta autobuseko eserlekua bera busti nituen.

Page 29: "Zergatik Panpox?" pasarteak

2012, EKAINAK 14, ARRIAGANARANTXA URRETABIZKAIAREN: ZERGATIK PANPOXEN

IRAKURKETA JARRAIKIA ETA OZENA

2 9 .PAS ARTEA

Nire geltokia ailegatua zelako zutitu nintzenean, katarata bat lehertu zen nire barruan, koagulo ilun txikien Niagara bat. Orduan ikusi nuen eserlekuarena, eta munduko dignitate eta lotsa guztiaz, kalera. Ez dakit zergatik kexatzen zaren, gainontzekoek zuk baino gehiago sofritzen dute, ez duzu larritu beharrik, neska, denok konta dezakegu horrelako historiaren bat, denok goaz eskola berdinera, odola ez da gauza lotsagarri bat, kontuz, aitak eta anaiak ez dezatela ikus. Zuk ere, panpox, ez duzu larritu behar, denok egiten ditugu ameskaiztoak, tira, potxolo, lotara, bart arratseko ametsa ez zen hain gaiztoa, auskalo zer esan nahi duen burukoarenak, eta letra bordatuak, amak bere amaren maindireetan bordatuta dituen letrak bezalakoak, punto-kruz, gorri eta urdina hari zuriaren gainean, eta puntilak. i bat behar dut. Benga, panpoxontzi, ezetz, ohera joateko bainatzen ari nintzela, ez dela jaikitzeko ordua, tori nire eskua, eta lo. Txikiak laster lo hartzen ez badu, goxoa jarriko dut albornoza. Ari da pausatzen arnasa, maite, maite, o, txuntxurrun berde, bihar goizean ezin jaikirik ibiliko zara eta, bihar, ostirala, gimnasia duzu ikastolan. Ale, bihotza, tximeleta txuriak ari dira zuretzat dantza bat ikasten, balea dantzariak oraindik amestu ez duen dantza bat, lore gorriak ari dira zuretzat jaiotzen gure etxeko leihoetan. Tapoi bat, tapoi bat, zure ama hustuko ez bada. Tximeleta txuri bat dantzan, eta balea dantzariak tximeletak maite zituen, tximeleta mendian, lore baten gainean, hegoak geldi zeuzkan gaixoturik zegoan. Hobe ez mugitu.

Page 30: "Zergatik Panpox?" pasarteak

2012, EKAINAK 14, ARRIAGANARANTXA URRETABIZKAIAREN: ZERGATIK PANPOXEN

IRAKURKETA JARRAIKIA ETA OZENA

3 0 .PAS ARTEA

Aspaldian ez du Antxonek gau txarrik pasa, gaur arratsaldean ez nuen arrazoirik. Txiki-txikitan, bai. O, Txemaren lo krispatua, niri eta panpoxi lapurtua, eta ni dardarka ohera bueltatzerakoan, bere bizkarraren goxotasuna nire sabelaren kontra. Txema bueltatuko balitz, baina zeren bila, baina zergatik, aise aurkituko ditu bazterretan hamaika neska, izterretan zelulitis izpi bat ere ez dutenak, besapeko ileak leun eta goxo eskaintzen dituztenak, alaitasuna kutsatzen ikasiak. Nire gizona bereganatu, lapurtu nahi duten emakumeak. Gerriak, lepoak, eskumuturrak. Emakumeen bularra, titiak, udare, sagar bero, epelak, tenteak, loratuak, elkartuak, irekiak, mardulak, zuriak, arrosak, moreak, kobrezkoak zain moreen azpitik. Sabelak, sehaskak, putzuak, itsasoa, magalak, orbelak. Emakumeen ileak, motzak, urrezkoak, kizkurrak, luzeak, leunak, usaintsuak, suabeak, eguzkizkoak. Ezpainak, zabalak, gorriak, arrosak, arrosak, mamitsuak, bustiak, arrosak, distiratsuak, finak, sentiberak, dardartiak, estuak, orbelezko laino baten azpian, gereziak, aranak, masustak, marrubiak, nork ez ditu dastatu nahi gerezi helduak. Emakumeen besoak, zangoak, oinak, behatzak, belaunak, zain urdinak ukalondorantz. Mugimendu leunak, biziak, itzaliak, dantzariak, arropak kentzen, txanbra burutik gora, bularrak eskaintzen, ukalondoak zainak babestu nahian, ohearen gainean eseri eta etzan, ileak ukitzen du lehendabizi maindirea, gerriak baino askoz lehenago, sexuaren ilea erne, titiak zabaldu eta eskaini. Emakumeak, hondartzak, mendiak, ibaiak, aranak, errekak, itsasoa, karrakelak, algak, akaziak. Flakatuko banintz, baina gerritik behera, kendu, ipurtaundi, ohearen hiru laurdenak ez dituzu aski, potola. Eta ni, gauez nekatuta eta beldurrez, kontuz, maite, atzera eta aurrera, kartoizkoa gerria, goizean presaka, tira, etxeko gizonezkoak, benga, panpox, ordua dela, jo, Txema.

Page 31: "Zergatik Panpox?" pasarteak

2012, EKAINAK 14, ARRIAGANARANTXA URRETABIZKAIAREN: ZERGATIK PANPOXEN

IRAKURKETA JARRAIKIA ETA OZENA

3 1 .PAS ARTEA

Behintzat esan dezatela, bai, baina zein gerri liraina duen, zein ibilera alaia, edo nolako esku gardenak, nolako i ederra. Agian, kontzentratuko banintz, ez dira energi mota guztiak ikertu, belaunak kopetan, besoak zangoak inguratzen, borondatez eta desioz egindako bola bat, kontzentratzen banaiz, zatoz, zatoz. Zertarako, zergatik, hobe gorputza analizatu gabe bizi dutenak, ez dabil sekula kartoizko zaldunik haragizko zaldi baten gainean, batez ere tiobiboak ahaztu dituzulako, masustak eta aranak, sagarrak eta marrubiak zimeldu direlako, orbela. Txema baletor, buruz ikasiko liburuetako trebetasun guztiak, orienteko jakinduria guztia berrogei durotan eta zazpi ordutan. Ez dago justiziarik idatzi eta aipatutako lege guztiak bete dituen emakume batentzat, behintzat esan dezatela zein irribarre gozoa duen, suabe, kontuz, madarikatua bere gizona gordetzen ikasi ez duen emakumea. A, mina egiten didazu, kontuz, amorrua Antxonen azal leunaren truke, edertasunaren norma betetzen duen andre batentzat. Baleak dantzatuko dira, zuretzat, panpox, tximeletek jazmin usaina zabalduko dute, zuretzat, nere, lizarrek ipuinak kontatuko dituzte, zuretzat, lo egiten baduzu. Niretzat, zaldiak kartoizkoak dira, niretzat, amodiozko gauak beldurrezko orduak izan dira, kontuz, maite, kontuz. Txema. Eta gimnasia eta ahalegin guztien ondoren, kontuz, kontuz, sexua bustia badago ere, a, akabo tiobiboen poza, kartoiaren alaitasuna, nork esan du kartoizko zaldiak triste direnik, kontuz, kontuz, atzera eta aurrera, niretzat, Antxon, kartoizkoak dira, kontuz, begi irekiak eta esku gogortuak.

Page 32: "Zergatik Panpox?" pasarteak

2012, EKAINAK 14, ARRIAGANARANTXA URRETABIZKAIAREN: ZERGATIK PANPOXEN

IRAKURKETA JARRAIKIA ETA OZENA

3 2 .PAS ARTEA

Horretarako hainbeste neke-lotsaz lortutako supositorio eta pastilak, horretarako hitzik gabe egindako galderak, gezurra egiaren kolorez pintatzeko trebetasuna lortu bitartean. Ez al da nahikoa kartoizko zaldia tiobiboan dabilen haurrarentzat, Txemaren besoak nire titiekin nahastuak, baina zein da zure usaina. Kontzentratuko banintz, seguru ez naizela kontzentratzen, nekatuegi, a, kezkatuegia, esku gogorrak eta begi irekiak, atzera eta aurrera, akabo orgasmoaren atzetik egindako karrera gimnastikoa, Txema bueltatuko balitz, erlaxatu eta burua hustu. Bai, ni ere oso ondo, zuk entzun nahi duzuna, zuk sinetsi nahi duzuna, beste zerbait esango banu ere zuk ulertuko zenukeena. Oso ondo edo, behintzat, niretzat nahiko ondo. Agian, hasieran kontu pixka bat gehiago izango bazenu, kontuz, minik eman gabe, poliki, bai, seguru errua nirea dela, kontzentratuko banintz. Txema gorrotatzen ahalegindu, baina Antxon zer, ez da lehenengo aldia. Bekatuen, hondamendien eta distantzien zerrenda luzea, eta bertara bildu indar guztiak. Edo Txema hilko balitz, o, tristuraren tristura gozoa, danborren taupada pausatuak, Antxon, zure aita hain zen zintzo eta ederra, hain bero eta samurra, begira, egun batez. Ai, zoritxarren edertasuna, egiazko oinaze baten deskantsua, hain zen familiara emana, hain eskuzabala, Antxon, bazeneki. Ni ez naiz gizona gordetzeko gauza ez den emakume baldarra, beltzaren dotoretasuna, danborraren taupada dardartiak, dotoreak, ulertzen dugu, bai, zure oinazearen sakona, zure bakardadearen hotzikara, ai, hain familia ona deseginda, erdibitu daitezela zeruak, egia esan, semeak haren aurpegi berdina du, danborraren ahotsa, bueno, behintzat sudurretik behera.

Page 33: "Zergatik Panpox?" pasarteak

2012, EKAINAK 14, ARRIAGANARANTXA URRETABIZKAIAREN: ZERGATIK PANPOXEN

IRAKURKETA JARRAIKIA ETA OZENA

3 3 .PAS ARTEA

Danborren taupada patxarosoa, malko zilegien arrastoak, nola ez entenditu sofritzen ari zarena, hain gazte eta alargun, a, agor daitezela iturriak, jela dadila sua. Baina ez da bizitza hemen bukatzen, orain, Antxonen onerako, eta zuri gogor egiten bazaizu ere, pentsatu ezin baduzu ere, beste gizon bat bilatu behar zenuke, hori bai, Antxonen onerako. Gorrotoaren ordez, ahalegin guztiak egin arren sortzen ez den gorrotoaren ordez, tristura biribil bat.

Txema bueltatuko balitz, urrezko akazia guztiak eztia la, leihotik sartzen. Horretarako udazkena izan behar, urriaren azkenerako egun bat. Udazkena, baina Antxonen eta nire buruaren gainean, iletik bizkarrera, oraindik udako olatuak, baina bularrean niretik Antxonenera, mendaren usain bizia, loretan, edo hobe sanjose lore apalak, burutik behera, ustekaberik gabe, baina horretarako udaberria izan behar. Ez, hobe, udazkena, ez naiz sekula beste udaberri batera helduko, sustraiak lurraren sabeleko suzko odolaren bila, zangoak eta eskuak eguzkiak lurrean egiten duen zirkuluaren gainean, eguzkia mugitzen den eran, beroaren atzetik. Orduan, berriz, akazien herdoilezko urrea leihotik, zuretzat, Txema, eta Antxon eta ni salako leihoaren aurrean, lurrean eserita, edo, hobe, leihoan marrubiak natarekin jaten, natarekin eta algarekin, sua elurra eta algarekin, nork esan du elurra eta sua ezin adiskidetu direnik, odola natarekin eta algarekin.

Page 34: "Zergatik Panpox?" pasarteak

2012, EKAINAK 14, ARRIAGANARANTXA URRETABIZKAIAREN: ZERGATIK PANPOXEN

IRAKURKETA JARRAIKIA ETA OZENA

3 4 .PAS ARTEA

Baina marrubiak jateko ere, aste santuraino itxaron behar, udaberria, ez naiz bizirik ailegatuko Txemarik gabeko beste negu baten muturrera, hotzak erreko nau, panpox, ez naiz osorik ailegatuko.

Orduan, berriz, leihoan kobrezko akazien eguzkiarekin batera, udazkena dariola, Antxon eta ni, ardo gorrizko kopa bat eskuan, musugorri eta algaraz, baina Antxonek ez du ardorik edaten, agian granadinazko freskagarri bat, panpoxek bi eskuekin eta nik eskuinekoarekin, akaziazko eguzkiak berotzen duen bazterrean, leihoaren gainean, ezkerra magalean, panpox eta biok aurrez aurre, haren eskuineko hanka nire belaunen kontra, udazkeneko igande arratsalde batean, Antxonen ile horia burutik behera dariola, eta algarak natarekin, biok zuriz jantzita, zuretzat, Txema, eta eskuetan sagar gorri bat, hortz zuriak algaratan, zangoak eguzkirantz luzatuak, akaziazko eguzkia kristalaren beste aldean sutan, eta pinu usaina, ez, hobe menda usaina. Orduan, Txema, gelara sartzerakoan, ustekaberik gabe, bihotza eguzkiz, nataz eta algaraz betea, orduan konturatuko litzateke Txema, zatoz, zatoz, alde eginez gero ezagutu dituen maitasunezko historiak gezurrezkoak direla gurearekin konparatzen badira, algarak bularretik behera, olatutan, txilborra urrez betetzen, oroit zaitez, nolako zoriona, zeure gorputza deskubritzen zenuenean, akorda zaitez, baina ustekaberik gabe, Txema, orduan konturatuko zinateke beste historiak kartoizkoak izan direla, kartoia akazien urrearen truke, diamante lainotuak zilarrezko algaren truke, lepoa inguratzen. Baina ustekaberik gabe.

Page 35: "Zergatik Panpox?" pasarteak

2012, EKAINAK 14, ARRIAGANARANTXA URRETABIZKAIAREN: ZERGATIK PANPOXEN

IRAKURKETA JARRAIKIA ETA OZENA

3 5 .PAS ARTEA

Horretarako, arratsaldearen azken ordua hobe, eguzki gehiegi ez badago hobe, eta algara isilak, ez dakit panpoxen barre zaratatsuek ez ote luketen udazkena uxatuko, ama, non jaiotzen dira algarak, non bizi dira ahoraino ateratzen ez direnean, ama, algarak eta puzkerrak berdinak al dira. Ustekaberik gabe, begietatik bihotzerainoko bidea luzea da Txemarengan. Bueltatuko balitz, orienteko jakinduria osoa berrogeita hamar durotan eta zortzi ordutan, ez naiz beste negu baten bukaerara arte heltzeko gauza izango. Agian, auskalo, kontzentratuko banintz, zatoz, zatoz. Aurtengo neguan ostoak erortzen zaizkidanean, ez zaizkit berriro aterako. Akabo. Ni bezalako landare nekatuei ez zaizkie ostoak ateratzen. Ama, negua asko gustatzen zait, trineoarekin trebea, ikusiko duzu aurten. Nire sustraiak lurraren sabeleraino jaisten dira, lokatza, hondarra, harkaitzetatik zehar, lurraren, sabeleko beroaren bila, ni bizitza naiz, ez naiz beste negu baten tontorreraino ailegatuko, madarikatua gizona gordetzen jakin ez duen andrea, betirako erloju bat, de pedida, betiko, potola, ipurdiaren goxoa ohera bueltatzerakoan, lo, panpox, zu gabe tximeletek ezin dute dantzatu. Nola ailegatu Txemarik gabeko negu baten azkenera, udako bero eta urre guztia sabelean gordetzen baditut ere, ama, ni beti egongo nintzateke zure masailaren kontra, hain suabe, ikusiko aurtengo neguan nola botako naizen trineoarekin malda behera, buruz behera, trineo bat erosten badidazu, nola ailegatuko naiz, panpox, beste negu hotz baten bukaeraraino.