zorion handiegia / alice munro

11
ZORION HANDIEGIA ALICE MUNRO Literatur Solasaldiak Errenteria, 2015 / 05 / 11 http://liburutegiak.blog.euskadi.net/errenterialiburutegia/

Upload: errenteriako-udal-liburutegia-liburutegia

Post on 21-Jul-2016

240 views

Category:

Documents


0 download

DESCRIPTION

 

TRANSCRIPT

Page 1: Zorion handiegia / Alice Munro

ZORIONHANDIEGIA

ALICE MUNRO

Literatur Solasaldiak

Errenteria, 2015 / 05 / 11

http://liburutegiak.blog.euskadi.net/errenterialiburutegia/

Page 2: Zorion handiegia / Alice Munro

Alice Munro

Alice Munro Winghamen (Ontario, Kanada)jaio zen eta Western Ontario Unibertsitateanikasi zuen. Hamaika ipuin-bilduma, ipuinhautatuen bi ale eta nobela bat argitaratu ditu.Sari asko eskuratu du bere idazle ibilbidean.Besteak beste, Kanadako GobernadoreNagusiaren Literatura Saria lortu du hiru aldizeta Giller Saria birritan. Irabaziak ditu baita erenarrazio labur onenarentzako Rea Saria, Lannan Literatura Saria, Ingalaterrako W.H. Smith Book Saria, Amerikako Estatu Batuetako Literatur Kritikaren Sari Nazionala, literaturako Edward MacDowell Domina eta Man Booker International Saria. Bere istorioak The New Yorker, The Atlantic Monthly, The Paris Review eta beste agerkari batzuetan atera izan dira eta bere bildumak hamahiru hizkuntzara itzuli dira. Alice Munro Clintonen (Ontario) bizi da, Huron lakuaren ondoan.

http://www.meettok.com/es/autores/alice-munro_19/

Page 3: Zorion handiegia / Alice Munro

Zorion handiegia

Hamar ipuin berri dakarzkigu gure idazle estimatu eta miretsienetakoak.

Lehenengo ipuinean, emazte eta ama gazte bat bere hiru haurrak galdu izanak sortzen dion min jasanezinetik libratzen saiatuko da ustekabeko bideetatik. Beste batean, emakume gazte batek, sedukzio ezohiko eta umiliagarri

baten aurrean, buru argiz baina modu desatseginean erantzungo du. Beste ipuin batzuk agerian utziko dituzte, besteak beste, senar-emazte batzuen “zulo-sakonak”, haurren krudelkeria susmatugabea nahiz mutil bati bere aurpegi desitxuratuak bizitzan dakarzkion alde onak, eta txarrak. Eta lanari izenburua ematen dion ipuin luzean, negu batean Sophia Kovalevskyrekin batera (XIX. mende amaierako errusiar atzerriratu eta matematikari bat) bidaiatuko dugu. Bidaia Rivieran hasiko du maitalea bisitatuko baitu han , Parisen, Alemanian eta ― ―

Danimarkan jarraituko bertako doktore batekin egingo du topo ―

zorigaiztoz , eta Suedian amaituko han irakatsiko baitu, emakumezko― ―

matematikari bati lana eman nahi dion Europako unibertsitate bakarrean .―

Argi eta aise, Alice Munrok berriz ere gertaera eta emozio konplexu

Page 4: Zorion handiegia / Alice Munro

eta zailak jasotzen ditu ipuin hauetan, gizon-emakumeak bizitzan gertatzen zaien horretara nola egokitzen diren eta nola bizipen horiek sarri buruz gain egiten dien erakusten baitu.

http://www.meettok.com/es/libros/zorion-handiegia_32/alice-munro_19/

Kritikak

Mina txikiak Iratxe Esnaola / Berria, 2013-02-10

Ipuingile famatua eta makina bat sari prestigiodun jasoa. Narratzailejoria, emankorra. Hamalau hizkuntzatara itzulia. Alice Munro idazle arrakastatsuaz ari naiz, 1931n Kanadako Ontarion jaiotako egileaz, euskarara ekarri baitigu Mettokek, 2009ko ipuin bilduma hauxe hautatuz. Idazlea estudiatu dutenek esana da umetako oroitzapenak, harreman pertsonalak eta egunerokoa tratatu ohi dituela bere narrazioetan Munrok.Hamar ipuin luzeotan hirugarren pertsona narratzailea eta lehenengoa tartekatzen dira, eta tonua, orobat, lehorra eta laua da. Tonu horixe behar du egileak, normaltasun itxura hori, landatzen dituen dispositibo eztanda arazleak zartatzean kontrasta dezaten. Minatxoak landatzen ditu, efektu kordokarazlea izan guran. Istripuzko gertakizuna, esate

Page 5: Zorion handiegia / Alice Munro

batera, edo halabeharrezko ustekabea, ezohikotasun handiren bat. Atsegin du Munrok espero gabeko gauzak egiten amaitzea pertsonaiek, zertarako, eta barruko jaidura ezezagunek zeinen sakon eragiten diguteniradokitzeko. Pertsonaien artean emakumeak dira nagusi, nahiz gizonen inguruan eraiki egunerokoa, eta senar-emazteak edo bikoteak izan tramagehienen bazka, baita berauen seme-alabak eta haiekiko gertaerak ere. Narratzailea bertute baten jabe da. Pertsonaienganako faboritismo trazarik ez du. Amatasunaren kasuan, adibide baterako, ageri dira askatasun gogoz umea utzi eta ospa egin duten amak, eta beste muturrean, haurrez arduratzeagatik enpleguari uko egin eta berentzako astirik ez duten amak. Bat ez dago bestearen gainetik, ez dakigu egileakzer hobesten duen. Emakume kategoriekin bezala. Agertzen dira klase arteko gatazkak, emakume arteko lehiakortasuna, baina baita elkartasuna ere. Egoera sortzaile aparta da Munro, narratzaile trebea, deskribatzaile fina, eta izaera arbitrario hori dohaintzat jo badut ere, egia da, halaber, hainbat kasutan pertsonaia zer motibaziok mugitzen duen asmatu ezinik geratu naizela. Beharbada, aparteegi eta urrunegi joan da narratzailea distantzia jartzean? Penatu nau ipuin hainbati esanahi zehaztuagoa ezin harrapatu ahal izanak.

Idazketari dagokionez oso berea du iraganaren eta orainaren plano nahasketa, ia beti, orainaldi batetik iragan denbora diferenteetara jauzi eginez. Askotan, klik batek pizten du iraganerako zubia. Bestetan, iraganak utzitako orbain baten zauria da oraina. Azkenean, ez dago argi iraganak oraina argitzeko edo orainak iragana argitzeko balio duen, baina harremanean daude, ziur. Kanadako hiri eta paisaiez gain, beste

Page 6: Zorion handiegia / Alice Munro

presentzia literaturarena da. Eleberriak, poemak, letra fakultateak pertsonaien bidaide dira modu anitzetan. Bildumari izenburua ematen dion Zorion handiegia ipuina da, beharbada, errutina hausten duen kontakizuna. Sofia Kovalevski matematikarian oinarritua, XIX. mendeko arau sozialak ekidinez bizitza intelektual zein harreman askeagoak eramaten saiatu zen figuraren biziaren azken urteak fikzionatu eta kontatzen dizkigu, esker oneko eskaintza eta miresmen ere baden ipuinean. Esfortzurik gabe jalgitzen zaiola dirudien prosaz orriak edertzeneta betetzen ditu Munrok, narratzeak dakarkion plazera agerian utziz. Esperientzia hori bizi izan dute seguruenera ere Nagore Tolosa, Naroa Zubillaga, Aiora Jaka eta Itziar Otegi itzultzaileek zortzi eskutara egindako itzulpen honetan, eta sentituko du irakurleak, aski ziur.

----

Literaturaren barruan Ander Irizar / eizie.org, 2012-12-31

Izen handia da Alice Munro ingelesezko literatura garaikidean. Ontarion jaiotako idazle kanadarra Nobel sarirako hautagai gisa ere aipatu izan da behin baino gehiagotan, eta albiste ona dugu, dudarik gabe, orain euskaraz ere irakurtzeko modua izatea. Zorion handiegia liburuak hamar kontakizun labur biltzen ditu, denak ere The New Yorker eta Harper’s aldizkarietan azken urteotan argitaratuak. “Egurra” izeneko istorio bikaina da salbuespen bakarra, 1980an agertu baitzen, nahiz eta hizpide dugun libururako —2009an argitaratu zen ingelesezkoa— moldatu

Page 7: Zorion handiegia / Alice Munro

egin zuen Munrok —beste kontakizunek ere ba omen dituzte ukituak—.Kontakizun laburrak: hori da Alice Munrok literatura egiteko nagusiki

erabiltzen duen baliabidea. Narrazio laburrak ia beti —nobela bakarra du—, jakitun horrekin ez dela bete-betean sartzen gaur egungo literaturkanonean. Liburu honetako “Fikzioa” kontakizunean, pertsonaietako batek ipuin-bilduma bat argitaratu duela-eta, narratzaileak hau esaten du: “Hori jada desengainua da. Badirudi liburuaren autoritatea murrizten duela, autorea Literaturaren atarian geratu dela ematen baitu, barruan eroso egon beharrean”. Dagoeneko laurogeita bat urtetik gora, Alice Munrok irmo eusten dio, ordea, literatura egiteko hasieratik hautatu zuen bideari.

Zorion handiegian topatuko ditugun narrazio labur hauek badute halako pisu bat, halako trinkotasun bat, eta ez da idazleak inolako erakustaldi ikusgarririk egiten duelako, hau da, bere idazkera artifizioz zamatzen duelako. Beste zerbaitek ematen die sendotasuna istorioei; seguru asko, pertsonaien konplexutasunak, haien arteko harremanen nolakotasunak, eta, paradoxikoki, baita kontakizunetan ageri diren detaile edo xehetasunek ere. Izan ere, gehien-gehienetan oso hurbileko errealitatea baliatzen du Munrok bere kontakizunen agertokiaeta pertsonaiak marrazteko: Ontarioko hegoaldeko herri, hiri eta parajeak, eta bertako jende arrunta. Kontakizunek, horregatik-edo, halako apaltasun moduko bat dute, eta bati, behin baino gehiagotan, kosta egin dakioke jabetzea zein gauza latzez ari zaigun idazlea: hilketak, indarkeria, bortxa, krudelkeria… Bestela bezala kontatzen dizkigu Munrok horien ingurukoak: apal, zaratarik gabe.

Page 8: Zorion handiegia / Alice Munro

Liburuan, kontakizun bakarra kokatzen du idazle kanadarrak bere ingurutik kanpo. Liburuko azkena da, eta horrek ematen dio gainera izena bildumari: “Zorion handiegia”. Sofia Kovalevski du protagonista, 1850ean jaiotako matematikari errusiar aparta (entziklopedietan, Kovalevskaia abizenarekin aurkituko dugu nagusiki); Munrok, amaierandagoen oharrean azaltzen duenez, kasualitatez izan omen zuen Kovalevskiren berri. Emakume faszinante hau 41 urterekin hil zen, gripeak jota, Stockholmen, eta haren azken egunak kontatzen ditu Munrok, baina protagonistaren bizimodu gorabeheratsuan atzera eta aurrera maisutasunez eginez, gertatutakoak deskubritzeko esperantzanagian; kontakizun asmatua, bai, baina ez, asko dokumentatu omen baitzen kasik nobelatxo bat den kontakizun hau idazteko.

Ipuinik gehienak Nagore Tolosak itzuli ditu, baina ale bana ere itzuli dituzte Aiora Jakak nahiz Itziar Otegik, eta Naroa Zubillagak beste bat ere bai gehi azkena erdi bana Nagore Tolosarekin. Azken horrek liburuaren aurkezpenean adierazi zuenez (bideoa ikusgai dago Youtuben) Amaia Apaolaza arduratu zen testuei halako batasun bat emateaz. Egia esateko, lortua dago hori, liburuan hainbeste esku ibili denik ez baita nabari. Eskatzen hasita, gauzaren bat edo beste leunxeago balego, ulerterrazago, eskertuko luke agian irakurleak, eta, beharbada, zuzentzailearen orrazia finxeagoa izatea ere eskertuko zukeen liburuak. Edozein modutan, Munroren estiloan diot: apal, zaratarik gabe.http://kritikak.armiarma.eus/

Page 9: Zorion handiegia / Alice Munro

Alice Munro ELSN-n

Munro, Alice (1931- ) Amistad de juventud / Alice Munro 1991

Munro, Alice (1931- ) Amistad de juventud / Alice Munro , traducción de Esperanza Pérez

2010

Munro, Alice (1931- ) Amistad de juventud / Alice Munro , traducción de Esperanza Pérez

2013

Munro, Alice (1931- ) Dear life : stories / Alice Munro 2013

Munro, Alice (1931- ) Dear life / Alice Munro 2012

Munro, Alice (1931- ) Demasiada felicidad / Alice Munro ; traducción de Flora Casas

2010

Munro, Alice (1931- ) Demasiada felicidad / Alice Munro ; traducción de Flora Casas

2012

Munro, Alice (1931- ) Demasiada felicidad / Alice Munro ; traducción de Flora Casas

2013

Munro, Alice (1931- ) El amor de una mujer generosa : relatos / Alice Munro ; [traducción de Javier Alfaya Bula, José Hamad, Javier Alfaya McShane]

2002

Munro, Alice (1931- ) El amor de una mujer generosa : relatos / Alice Munro ; [traducción de Javier Alfaya Bula, José Hamad, Javier Alfaya McShane]

2009

Munro, Alice (1931- ) El progreso del amor / Alice Munro ; versión castellana de Flora Casas

1991

Munro, Alice (1931- ) El progreso del amor / Alice Munro ; versión castellana de Flora Casas

2009

Munro, Alice (1931- ) El progreso del amor / Alice Munro ; versión castellana de Flora Casas

2012

Munro, Alice (1931- ) Escapada / Alice Munro ; traducción de CarmenAguilar

2005

Munro, Alice (1931- ) Escapada / Alice Munro ; traducción de CarmenAguilar

2009

Munro, Alice (1931- ) La vida de las mujeres / Alice Munro ; traducción de Aurora Echevarría

2011

Munro, Alice (1931- ) La vida de las mujeres / Alice Munro ; traducción de Aurora Echevarría

2012

Page 10: Zorion handiegia / Alice Munro

Munro, Alice (1931- ) La vida de las mujeres / Alice Munro ; traducción de Aurora Echevarría

2013

Munro, Alice (1931- ) La vista desde Castle Rock / Alice Munro ; traducción de Isabel Ferrer y Carlos Milla

2008

Munro, Alice (1931- ) La vista desde Castle Rock / Alice Munro ; traducción de Isabel Ferrer y Carlos Milla

2009

Munro, Alice (1931- ) Las lunas de Júpiter / Alice Munro ; traducción de Esperanza Pérez Moreno

1990

Munro, Alice (1931- ) Las lunas de Júpiter / Alice Munro ; traducción de Esperanza Pérez Moreno

2011

Munro, Alice (1931- ) Las lunas de Júpiter / Alice Munro ; traducción de Esperanza Pérez Moreno

2013

Lejos de ella [Vídeo], basada en el relato "The bear came over the mountain" de Alice Munro

2008

Munro, Alice (1931- ) Mi vida querida / Alice Munro ; traducción de Eugenia Vázquez Nacarino

2013

Munro, Alice (1931- ) Odio, amistad, noviazgo, amor, matrimonio / Alice Munro ; traducción de Marcelo Cohen

2003

Munro, Alice (1931- ) Odio, amistad, noviazgo, amor, matrimonio / Alice Munro ; traducción de Marcelo Cohen

2010

Munro, Alice (1931- ) Runaway : stories / Alice Munro 2004

Munro, Alice (1931- ) Secretos a voces / Alice Munro 1996

Munro, Alice (1931- ) Secretos a voces / Alice Munro ; traducción de Flora Casas

2008

Munro, Alice (1931- ) Secretos a voces / Alice Munro ; traducción de Flora Casas

2010

Munro, Alice (1931- ) Secretos a voces / Alice Munro ; traducción de Flora Casas

2014

Munro, Alice (1931- ) Selected stories / Alice Munro 1997

Munro, Alice (1931- ) The progress of love / Alice Munro. Death by landscape / Margaret Atwood

2010

Munro, Alice (1931- ) Todo queda en casa / Alice Munro 2014

Munro, Alice (1931- ) Too much happiness / Alice Munro 2009

Munro, Alice (1931- ) Too much happiness / Alice Munro 2010

Munro, Alice (1931- ) Zorion handiegia / Alice Munro ; itzulpenak, Nagore Tolosa ... [et al.]

2012