01 six pack (2016 ekaina_euskera)

6
Ekaina / Junio 2016 N. 01

Upload: six-pack

Post on 01-Aug-2016

238 views

Category:

Documents


7 download

DESCRIPTION

 

TRANSCRIPT

Page 1: 01 Six Pack (2016 Ekaina_Euskera)

Ekai

na /

Juni

o 20

16

N. 01

Page 2: 01 Six Pack (2016 Ekaina_Euskera)

SIX PACKSIX PACK kulturaren eta sormenaren munduarekin erlazionaturiko pertsona desberdinek osatzen duten kolektibo bat da, diziplina artistiko ugariren arteko topagunea. Faktoria Artistiko-Kultural honek musika, diseinua, ilustrazioa, artisautza eta ikus-entzunezko proiektu ugari babestu eta bultzatuko ditu. THE RIFF TRUCKERS, BACKBONE, TOOTH, SMOKE SIGNALS STUDIO, WIDELAND STUDIO, HODO eta oraindik batzear dauden beste talde eta proiektu batzuk osatzen dute SIX PACK familia. Bere kideek, euren proiektuak aurrera eramateko beharrezko bultzada emateko gogor lan egingo duen familia. Zerbeza eskuan ta ibili munduan.

What do they know about partyingOr anything else

SIX PACK

AURKIBIDEA THE RIFF TRUCKERS 1BACKBONE 2TOOTH 3WIDELAND STD. 4SMOKE SIGNALS 5

Page 3: 01 Six Pack (2016 Ekaina_Euskera)

1

Six Pack 01

THE RIFF TRUCKERSThe Riff Truckers 2005an sortu zen Gernikan. Hasieratik rock&roll-a izan zen euren ardatz nagusia, baina blues-a, country-a eta, nola ez, whisky-a, albo batera utzi gabe. 50 kontzertu baino gehiago eman eta gero, 2009an euren lehen lana kaleratu zuten “On route”. Honek “Bilbao Hiria” lehiaketa irabazteko balio izan zien “Pop-rock” atalean, eta baita Bilbao BBK Live eta Azkena Rock bezalako jaialdi garrantzitsuan jotzeko aukera ere izan zuten.

2013 “Healing the soul” -ren izenpean bereaien bigarren lana kaleratu zuten.

Denboralditxo bat lokalien lanien ibili ondoren berriro dekoguz errepidien!!!!!!

Page 4: 01 Six Pack (2016 Ekaina_Euskera)

2 3

Six Pack 01 Six Pack 01

BACKBONE TOOTHBackbone taldea 2011 urte bukaeran sortu zen Gernika. Martin (Ahotsa), Arza (Bateria), Dela (Gitarra), Zugadi (Gitarra) eta Arriaga (Baxua), osatzen dute gaur egun. Taldea metal pisutsua, Stoner edo eta Sludge doinueta murgiltzen da beraien influentziak direla medio, hala nola, DOWN, Kyuss, Fu Manchu edo Baroness, aipatuz.

2012ko udaran beraien lehen kontzertua eman eta gero hainbat zuzeneko eskaini dituzte Euskal Herriko hainbat tokitan, hainbat talde ezberdinekin eskenatokia elkarbanatuaz, Fermin Muguruza, Toundra edo Willis Drummond beraien artean izanik.

Honetaz gain, 2013an beraien lehenengo 4 abestiko demoa grabatu zuten Zabala (Sarkor) eta Edorta (Tooth) en gidaritzapean hauen lokalean. Ostean, beste bi kantu grabatu zituzten 2014ko abenduan Jon Badirekin batera, 2015eko martxoan argitaratuak izan zirenak.

Taldea, Edorta (Gitarra eta ahotsa), Arza (Bateria) eta Mirrik (Bajua eta ahotsa) osatua, 2009an sortu zen Gernikan, garai hartan Edorta, Mirri eta Hodeik zeuzkaten gustu musikal komunen ondorioz. Urte horretan (2009), lehen demoa kaleratu zuten.

2012an bere lehenengo EP-a grabatu zuten Arratzuko KORTUREC estudioetan Jon Urriolabeitia “Urri”-ren gidaritzapean. Lana kaleratzearekin batera, 2012 urtean zehar kontzertuak eskaintzen hasi ziren Euskal Herriko hainbat tokitan, hauekin batera Villa de Bilbao lehiaketako finalerdietarako sailkatuak izan ziren.

Gaur egun taldeak daukan formazioarekin, Euskal geografiako hainbat tokitan zehar 30 bat kontzertu eskaintzera iritsi ziren 2015eko udaran Mungiako MUXIKON estudioetan sartu zirenera arte. Hemen, Iñigo Etxebarrieta “Pitu”-ren gidaritzapean beraien azken lana grabatu zuten, “bi”. Hau 2015eko Azaroan kaleratu eta ordutik hona (Ekaina 2016) 25 bat kontzertu eskaini dituzte, bai Euskal Herrian zein Espainian, Asturias eta Madril aldetik ere ibilitakoak dira.

Euren estiloari dagokionez, Post-hardcore doinuetan mugitzen direla esan daiteke, honekin batera Noise rocka ere nahastuz. Hau argi geratzen da aipatzen dituzten influentziak kontutan izanik. Bidasoa aldeko Dut, Izaera edo Lisabö, eta mundu osoan ezagunak ezagunak diren Helmet edo Unsane aipatzen dituzte bere influentzien artean.

Page 5: 01 Six Pack (2016 Ekaina_Euskera)

4 5

Six Pack 01 Six Pack 01

WIDELAND STD. SMOKE SIGNALSWideland Studio gure ingurua ilustrazioaz diseinuaz eta musikaz atontzeko Martin Elgezabalek sortutako lan espazioa da.

Originaltasunez beharrizan grafikoak asez eta irudiak sortuz, denetariko lanak egin dituen arren, ilustrazio ilun, tetriko, surrealista eta psikodelikoen esparruan dago erosoen artista, eta honekin jokatuz sortzen ditu bere lanak.

Gernikako BHI-n arte batxilergoa egin ostean, diseinu grafikoari ekin zion Inedi Bilbaon, teknika digital berriak ezagutzeko asmoz. Honen ostean, Gasteizko EASD zentruan ilustrazioan ari da gaur egun, ikasitakoa irudigintzara bideratuz.

Markel Urrutia (1988), gaur egun Bilbon finkatutako irudigile gernikarra. Disko azalak, kartelak eta liburu eta aldizkarietarako ilustrazio lanak eginez musikaren eta sormenaren munduarekin harreman estua mantentzen du. Smoke Signals Studio-ren sorrerarekin, armarri beraren babesean sua, kea, misterioa, animalia, bere hezurrak, letaginak, ezkatak eta lumak elkartzen ditu soinuentzako eta hitzentzako irudiak sortuz.

Page 6: 01 Six Pack (2016 Ekaina_Euskera)

6

Six Pack 01

HODODiseinu grafikoa eta animazioa lantzen ditu. Gernikarra den arren, gaur egun Bartzelonan bizi da eta han darama aurrera bere bide profesionala. Edozein diseinu mota aurrera eramateko gai da, bai musika taldeentzako cd, poster, web orrialde... zein beste edozein euskarri.

Musika mundutik at ere bezero ezberdinentzako lanak egiten ditu, hala nola identitate korporatiboak, diseinu editoriala zein edozein motatako animazioak.