17 zio zergatik eboluzioa

52
Zergatik den egia eboluzioa JERRY A. COYNE

Upload: upvehu

Post on 15-Mar-2016

256 views

Category:

Documents


6 download

DESCRIPTION

2005eko abenduaren 20a. Beste zientzialari asko bezala, urduri esnatu nintzen egun hartan. John Jones III.a, Pennsylvaniako Harrisburg-eko epaile federala, epaia ematekoa zen Kitzmiller et al. eta Dover eskualdeko eskola-barrutia et al. elkarren aurkari zituen auzian. Epaiketa mugarri halako bat gertatu zen, eta Jones-en epaiak erabakiko zuen zer ikasiko zuten Estatu Batuetako eskola-umeek eboluzioari buruz.

TRANSCRIPT

Page 1: 17 zio zergatik eboluzioa

Zergatik den egia eboluzioa

JERRY A.

COYNE

Page 2: 17 zio zergatik eboluzioa
Page 3: 17 zio zergatik eboluzioa

ZERGATIK DEN EGIA EBOLUZIOA

JERRY A. COYNE

ZIENTZIAIRAKURLEORORENTZAT

Page 4: 17 zio zergatik eboluzioa

Galarazita dago liburu honen kopia egitea, osoa nahiz zatikakoa, eta, halaber, informazioa berreskuratzeko baliabide mekaniko, fotokimiko, magnetiko, elektrooptiko edo fotokopiak erabiliz

erregistratzea eta zabaltzea, jabeek aldez aurretik eta idatziz emandako baimenik gabe.

Babesleak

Diseinua eta azala: Antton OlariagaBildumaren zuzendaria: Juan Garzia Garmendia

Begirale teknikoa: Arturo Elosegi IrurtiaHizkuntza-begiralea: Iñigo Roque Eguzkitza

Copyright © Jerry A. Coyne, 2009Why Evolution is True

All rights reserved - Eskubide guztiak erreserbatuta

© 2013, itzulpena: Itziar Otegi Aranburu

© ehupress, 2013, Zergatik den egia eboluzioaehupress. Euskal Herriko Unibertsitateko Argitalpen Zerbitzuaren marka bat da

www.ehu.es/argitalpenak - [email protected]

ISBN: 978-84-9860-881-6Lege gordailua: BI - 1529-2013

Fotokonposizioa: Ipar, S. Coop.-Fotokonposizioa: Ipar, S. Coop.-Zurbaran, 2-4, 48007 BilbaoZurbaran, 2-4, 48007 BilbaoInprimatzea: Itxaropena, S.A.Inprimatzea: Itxaropena, S.A.

Araba Kalea 45, 20800 Zarautz (Gipuzkoa)

Page 5: 17 zio zergatik eboluzioa

Aurkibidea

Hitzaurrea . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 7

Sarrera . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 15

1. Zer da eboluzioa? . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 252. Harrietan idatzia. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 533. Hondarrak: aztarnak, enbrioiak eta diseinu txarrak . . . . . 1054. Biziaren geografia . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 1535. Eboluzioaren motorra. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 1936. Nola bultzatzen duen sexuak eboluzioa . . . . . . . . . . . . . 2497. Espezieen jatorria . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 2898. Eta guri dagokigunez, zer? . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 3239. Eboluzioa gaur egunera ekarria . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 373

Oharrak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 393

Glosarioa . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 411

Beste irakurgai batzuk . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 417

Erreferentziak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 427

Irudien iturriak. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 445

Page 6: 17 zio zergatik eboluzioa
Page 7: 17 zio zergatik eboluzioa

Hitzaurrea

Dick Lewontin-entzat,il miglior fabbro

2005eko abenduaren 20a. Beste zientzialari asko bezala, urduri esnatu nintzen egun hartan. John Jones III.a, Pennsylvaniako Harrisburg-eko epaile federala, epaia ematekoa zen Kitzmiller et al. eta Dover eskualdeko eskola-barrutia et al. elkarren aurkari zituen auzian. Epaiketa mugarri halako bat gertatu zen, eta Jones-en epaiak erabakiko zuen zer ikasiko zuten Estatu Batue-tako eskola-umeek eboluzioari buruz.

Hezkuntza- eta zientzia-arloei erasan zien krisialdi hura aski modu xumean hasia zen, Pensylvanniako Dover eskualdeko eskola-barrutiko zenbait administrari bildu zirelarik hango insti-tuturako zer eskuliburu agindu behar zituzten erabakitzeko. Eskola-kontseiluko kide erlijiotsu batzuek, ordura arte erabili-tako eskuliburua darwindar eboluzioari atxikitzen zitzaiolako kexu, kreazionismoaren teoria biblikoa azaltzen zuten beste eskuliburu batzuk proposatu zituzten. Eztabaida sutsuen ostean, kontseiluak erabakia hartu zuen, eta 9. mailako ikasgeletan honako adierazpen hau irakurtzeko agindu zieten Doverko institutuko Biologiako irakasleei:

Pennsylvaniako arau akademikoek eskatzen dute ikasleek Darwinen eboluzioaren teoria ikastea eta, hala dagokionean,

Page 8: 17 zio zergatik eboluzioa

ZERGATIK DEN EGIA EBOLUZIOA8

eboluzioaren gaia barne hartzen duen azterketa estandarizatu bat egitea. Darwinen Teoriak, hain zuzen ere teoria bat delako, probak pasatzen jarraitzen du oraindik datu berrien argitan. Darwinen Teoria ez da egitate bat. Baditu zenbait hutsune, zeinentzat ez baitago frogarik. Diseinu adimentsua biziaren sorreraren azalpen bat da, Darwinen ikuspegiarekin bat egiten ez duena. Ikasleek eskuragarri dute erreferen-tziazko liburua, Of Pandas and People [Panda hartzez eta pertsonez], diseinu adimentsuaren nondik norakoei buruz gehiago ikasteko ahaleginean ikuspegi hori aztertu nahi badute. Edozein teoria bezalaxe, auzi hori ere jarrera irekiz hartzea gomendatzen zaie ikasleei.

Sekulako su-ekaitza piztu zuen horrek hezkuntza-arloan. Kontseiluko bederatzi kideetatik bik dimisioa aurkeztu zuten, eta Biologiako irakasle guztiek uko egin zioten adierazpena ikasgelan irakurtzeari, argudiatuz «diseinu adimentsua» erlijioa zela, ez zientzia. Ikastetxe publikoetan erlijio-hezkuntza emateak Estatu Batuetako Konstituzioa urratzen duenez, hamaika guraso haserretuk auzitara eraman zuten kasua.

2005eko irailaren 26an hasi zen epaiketa, eta sei aste iraun zuen. Auzi bizi-bizia izan zen, eta, arrazoiarekin, «mende hone-tako Scopes auzia» izendatu zuten, Tennesseeko Daytonen insti-tutuko irakasle zen John Scopes-i 1925ean egin zioten epaiketa sonatuagatik, gizakiek eboluzionatu zutela irakasteagatik konde-natu baitzuten Scopes. Kazetariek hartu zuten Doverko herri lasaia, laurogei urte lehenago Daytongo herri are lasaiagoa hartu zuten bezalaxe. Charles Darwinen hereniloba bera ere, Mattew Chapman, han agertu zen, auziari buruzko liburu bat idazteko material bila.

Page 9: 17 zio zergatik eboluzioa

HITZAURREA 9

Itxura guztien arabera, sekulako jipoia izan zen. Akusazioa artetsua eta aurrez ondo prestatua zen, eta defentsa, berriz, motela. Defentsaren lekuko zen zientzialari «izar»ak onartu zuen berak zerabilen harako «zientzia» haren definizioa oso zabala zela, astrologia ere barne hartzerainokoa. Eta, azkenerako, agerian geratu zen Panda hartzez eta pertsonez iruzurrez molda-tutako lan bat zela, hots, kreazionismoari buruzko liburu bat, non «sorkuntza» hitza «diseinu adimentsu» hitzez ordezkatu baitzen, besterik gabe.

Auzia ez zen izan, ordea, erraz-erraza ere. Jones epailea George W. Bush-ek izendatua zen, eliztar sutsua, eta errepublikar kontserbadorea: ez dira horiek, bistan da, Darwinen aldekoen ezaugarri petoak… Arnasa hartu, eta zain-zain geunden denok, urduri.

Gabonak baino bost egun lehenago, Jones jujeak epaia eman zuen… eboluzioaren alde. Ebazpenean, itzulinguru handirik gabe eman zuen aditzera eskola-kontseiluaren jokaerak «txundi-tzeko moduko inozokeria» erakusten zuela, akusatuek gezurra esan zutela erlijiozko zioek bultzaturik jokatzea ukatu zutenean, eta, are garrantzitsuagoa, diseinu adimentsua kreazionismo birzi-klatua besterik ez zela:

Uste dugu ezen, begirale arrazoizko eta objektibo batek aztertuko balitu kasu honetako dokumentazio oparoa eta gure arrazoibidea, honako ondorio hau aterako lukeela ezin-bestean: diseinu adimentsua argudio teologiko interesgarri bat dela, baina ez zientzia. Laburtuz, [eskola-kontseiluaren] adierazpenak eboluzioaren teoriari beste teoriei ez bezalako tratamendua ematen dio; faltsutu egiten du teoria horrek

Page 10: 17 zio zergatik eboluzioa

ZERGATIK DEN EGIA EBOLUZIOA10

zientzia-erkidegoan duen estatusa; haren balioari buruzko zalantza sortzen die ikasleei, horretarako oinarri zientifikorik izan gabe; erlijiozko hautabide bat aurkezten die, teoria zien-tifikoz mozorroturik; testu kreazionista bat [Panda hartzez eta pertsonez] kontsultatzera bideratzen ditu, zientzia-baliabide bat balitz bezala, eta horrenbestez bultzatzen hezkuntza publikoko ikasgeletan ikasketa zientifikoa bertan behera utzi eta haren ordez beste nonbait erlijio-hezkuntza bilatzera.

Jones epaileak orobat bota zuen bazterrera eboluzioaren teoriak funtsezko akats bat zuela zioen defentsaren baieztapena:

Zalantzarik ez, Darwinen eboluzioaren teoria ez da perfektua. Hala eta guztiz ere, teoria zientifiko bat oraindik alderdi oro azaltzeko gauza ez izatea ez litzateke baliatu behar aitzakia gisa erlijioan oinarritua eta ezin frogatuzkoa den beste hipotesi bat zientzia-ikasgelan sartu eta ondo errotu-tako proposamen zientifikoak desitxuratzeko.

Egia zientifikoa, hala ere, zientzialariek erabakitzen dute, ez epaileek. Jones jujeak, besterik gabe, aurkari lerratu eta dogmatiko batzuek ongi finkaturik dagoen egia bat nahaspilatu zezaten galarazi zuen. Halaz guztiz, Jones-en ebazpena garaipen bikaina izan zen estatubatuar eskola-umeentzat, eboluzioarentzat eta, batez ere, zientziarentzat berarentzat.

Guztiarekin ere, ez zen harrotzeko sasoia. Ez zen izan, inolaz ere, ikastetxeetan eboluzioa zentsuratu ez dezaten jo beharreko azken borrokaldia. Biologia ebolutiboa irakasten eta aldezten daramatzadan hogeita bost urtetik gorako hauetan, konturatu naiz nire ume-garaiko pailazo puzgarri potolo haren

Page 11: 17 zio zergatik eboluzioa

HITZAURREA 11

antzekoa dela kreazionismoa: kolpea jotzen diozunean, makurtu egiten da une batez, baina berriz zutitzen da berehala. Eta, Doverko epaiketa Estatu Batuetako pasadizo bat izanik ere, kreazionismoaren auzia ez da Estatu Batuetara mugatzen. Krea-zionistak —zeinak ez baitira ezinbestean kristauak— posizioak irabazten ari dira munduko beste zenbait eskualdetan, batez ere Erresuma Batuan, Australian eta Turkian. Eboluzioaren aldeko guduak ez du amaierarik, antza. Eta gudu hori gerra orokorrago batean kokatzen da: arrazionaltasunaren eta sineskeriaren arteko gerran, hain zuzen. Jokoan dagoena zientzia bera da, eta zien-tziak gizarteari dakarzkion onura guztiak.

Eboluzioaren aurkarien mantra, dela Estatu Batuetan, dela beste edonon, bat bera da beti: «Eboluzioaren teoria krisian dago». Baieztapen horrekin, honako hau eman nahi dute aditzera: badira izadiari buruzko zenbait behaketa funtsezko darwinismoarekin bat ez datozenak. Eboluzioa, ordea, «teoria bat» baino askoz gehiago da, eta, zer esanik ez, krisian dagoen teoria bat baino askoz ere gehiago. Eboluzioa egitate bat da. Izan ere, azken mende eta erdian zientzialariek bildutako frogek, darwinismoa zalantzan jarri beharrean, hura berretsi egiten dute erabat; eboluzioa gertatu dela erakusten dute, eta, gertatu ere, eskuarki, Darwinek proposatu bezala gertatu dela, hautespen naturalaren eraginpean.

Liburu honek eboluzioaren aldeko frogabide nagusien nondik norakoak azaltzen ditu. Darwinismoaren aurka egotea fedezko auzitzat daukaten haiei dagokienez, alfer-alferrik dira froga guztiak, haien sinesmena ez baitago arrazoian oinarritua. Baina zalantzan dauden hainbat eta hainbatentzat, edo eboluzioa onartu bai baina nola argudiatu ez dakitenentzat, obra honek

Page 12: 17 zio zergatik eboluzioa

ZERGATIK DEN EGIA EBOLUZIOA12

labur azaltzen du zientzia modernoak zergatik aitortzen duen egiatzat eboluzioa. Esperantza batekin plazaratzen dut: alegia, nonahiko irakurlea, ni bezala, miretsirik gera dadila darwindar eboluzioaren azalpen-indar argiaren aurrean, eta beldurrik gabe onar ditzala teoria horren ondorioak.

Biologia ebolutiboari buruzko edozein liburu, ezinbestean, lankidetzan idatzia da, arlo horrek jakintza-esparru oso desber-dinak hartzen baititu barnean, hala nola paleontologia, biologia molekularra, populazioen genetika eta biogeografia. Ez dago esparru horiek guztiak menderatu ditzakeen pertsonarik. Eske-rrak eman nahi dizkiet lankide askori, eraman handiz gidatu bainaute, eta nire akatsak zuzendu. Besteak beste, Richard Abbott, Spencer Barrett, Andrew Berry, Deborah Charlesworth, Peter Crane, Mick Ellison, Rob Fleischer, Peter Grant, Matthew Harris, Jim Hopson, David Jablonski, Farish Jenkins, Emily Kay, Philip Kitcher, Rich Lenski, Mark Norell, Steve Pinker, Trevor Price, Donald Prothero, Steve Pruett-Jones, Bob Richards, Callum Ross, Doug Schemske, Paul Sereno, Neil Shubin, Janice Spofford, Douglas Theobald, Jason Weir, Steve Yanoviak eta Anne Yoder ditut gogoan. Barkamena eskatzen diet oharkabean aipatu gabe utzi ditudanei. Lan honetan akatsik badago, berriz, neure gain hartzen dut erru guztia. Esker anitz, bereziki, Matthew Cobb-i, Naomi Fein-i, Hopi Hoekstra-ri eta Brit Smith-i, eskuizkribu osoa irakurri eta kritika egitegatik. Liburu

Page 13: 17 zio zergatik eboluzioa

HITZAURREA 13

hau nabarmen eskasagoa zatekeen Kalliopi Monoyios irudigi-leak egindako lan handi eta bikaina gabe. Azkenik, eskerrak eman nahi nizkioke John Brockman nire agenteari, nirekin bat etortzeagatik eboluzioaren frogabideak jendearen esku jarri beharraz, bai eta Oxford University Press argitaletxean editore dudan Latha Menon-i, emandako aholku, sostengu eta laguntza nekagaitzagatik.

Page 14: 17 zio zergatik eboluzioa
Page 15: 17 zio zergatik eboluzioa

Sarrera

Darwinek duen garrantzia eboluzioak duen garran-tzitik dator. Eboluzioak duen garrantzia zientziak duen garrantzitik dator. Zientziak duen garrantzia gure garaiko istorio gailena izatetik dator, nor garen, nondik gatozen eta nora goazen kontatzen duen epopeia luzea baita.

Michael Shermer

Bizileku dugun unibertsoari buruz zientziak argitu dituen gauza harrigarri guztien artean, ez dago eboluzioak adinako lilura eta sumina piztu duen gairik. Horren arrazoia, ziurrenik, zera da: ez dagoela galaxia handiosik, ez neutrino iheskorrik, hain ondorio pertsonalak dituenik. Eboluzioari buruz ikasteak sakon aldaraz gaitzake. Erakusten baitigu zer leku dugun giza-kiok bizitzaren aniztasun harrigarri eta bikainean. Lurrean bizirik dagoen guztiarekin batzen gaitu, eta aspaldi hildako ezin konta ahala izakirekin. Geure jatorriaren benetako kontakizuna ematen digu, milaka urtez asebete gintuzten mitoen ordez. Batzuei, ikara bizia eragiten die horrek; beste batzuei, berriz, ezin adierazizko zirrara.

Charles Darwin, jakina, azken horietarikoa zen, eta kontu guztia abiarazi zuen liburuaren azken paragrafo sonatuan adie-razi zuen eboluzioaren edertasuna: Espezieen jatorria (1859):

Page 16: 17 zio zergatik eboluzioa

ZERGATIK DEN EGIA EBOLUZIOA16

Badu handitasunik bizia ikusteko modu horrek. Biziaren ahalmen ugarien bidez, hastapenetan forma apur batzuen edo bakar baten moldean sorbideratua izanik, planeta honek grabitatearen lege finkoaren arabera etengabe biraka zihar-duelarik, hain hasiera sinpletik ezin konta ahala forma sortu dira eboluzioz, eta sortzen ari dira, zein baino zein ederragoa eta harrigarriagoa.

Bada, ordea, miresmenerako beste arrazoirik ere. Zeren eboluzioaren prozesua —hautespen naturala, hau da, estreinako molekula erreplikatzaile soiletik milioika fosil eta bizidun motaren aniztasuna ekarri duen mekanismoa— soiltasun eta edertasun txundigarriko mekanismoa baita. Hori ulertzen duenak soilik senti dezake bere baitan halako prozesu tolesgabe baten emaitzaz hain ezaugarri ezberdinak —hala nola orki-dearen lorea, saguzarraren hegoa edo paumaren isatsa— sortzen direla jabetzeak eragiten digun miresmena. Berriz ere Jatorrian, Darwinek —viktoriar paternalismoz jantzirik— honela deskri-batu zuen sentimendu hori:

Izaki organikoei basatiek itsasontziei bezala —hots, uler-menaz erabat gaindi dagoen zerbaiti bezala— begira-tzear i uzten diogunean; histor ia luzeko zerbaiten gisa hartzen dugunean izadiaren emaitza oro; guztiak ere jabea-rentzat baliagarr iak diren estrategia anitzen baturatzat hartzen dugunean egitura eta sen konplexu oro, nola asma-kizun mekaniko oro langile askoren lan, eskarmentu, arrazoi eta are hanka-sartzeen batura baita; izaki organiko bakoitzari era horretan begiratzen diogunean, zenbatez interesgarriagoa —eskarmentuz diotsuet— bihurtzen den historia natura-laren ikasketa!

Page 17: 17 zio zergatik eboluzioa

SARRERA 17

Darwinen teoria —bizi oro eboluzioaren emaitza dela, eta prozesu ebolutiboa eskuarki hautespen naturalak bultzatua dela— inork sekula izan duen ideiarik handiena dela esan izan da. Baina ez da teoria on bat, edo, are, teoria eder bat soilik, askoz gehiago baizik. Egia ere bada. Nahiz eta eboluzioaren ideia bera ez zuen Darwinek sortu, haren alde bildu zuen froga andanak bizia denborarekin aldatu zela onartzera ekarri zituen zientzialari gehienak eta irakurle ikasi asko. Eta, horretarako, hamar urte baino ez ziren behar izan, 1859an Espezieen jatorria argitaratu ondotik. Halaz guztiz, Darwinen berrikuntza nagusia zen hautespen naturalaren teoriari zegokionez, hainbat urtez sines-gogor izan ziren zientzialariak. Izan ere, sekula izan bada garairen bat Darwinen teoria «teoria bat besterik ez» zena, edo «krisian» zegoena, xix. mendearen bigarren erdia izan zen garai hori: eboluzioaren mekanismoaren frogak ez zeuden argi, eta meka-nismo horren funtzionamendurako baliabidea —hau da, gene-tika— ezezaguna zen artean. Hori guztia xx. mendeko lehen hamarkadetan konpondu zen; geroztik, pilatuz joan dira ebolu-zioaren eta hautespen naturalaren aldeko frogak, darwinismoaren kontrako jarrera zientifikoa eraisteraino. Darwinek imajinatu ere egin ez zituen fenomeno asko argitu dituzte biologoek —ADN-sekuentzietatik abiatuta erlazio ebolutiboak ebazteko modua, adibidez—; hala ere, Espezieen jatorria liburuan aurkeztutako teoriak, eskuarki, tinko eutsi dio bere horretan. Egun, atomoak badirela edota gaixotasun infekziosoak mikroorganismoek eragiten dituztela onartzen duten konfiantza berarekin onartzen dute zientzialariek darwinismoa.

Orduan, zergatik behar dugu korronte zientifiko nagusian aspaldi sartu zen teoria baten aldeko frogak biltzen dituen liburu

Page 18: 17 zio zergatik eboluzioa

ZERGATIK DEN EGIA EBOLUZIOA18

bat? Azken finean, inork ez du libururik idazten atomoen aldeko frogak edo gaixotasunaren teoria mikrobiarra egiaztatzen duten frogak azaltzeko. Zer da hain desberdina eboluzioari dagokionez?

Ezer ez, eta dena. Zinez, edozein egitate zientifiko bezain sendo oinarriturik dago eboluzioa (ikusiko dugunez, «teoria huts bat» baino gehiago da), eta ez dago zientzialariak areago konbentzitu beharrik. Zirkulu zientifikoetatik kanpo, ordea, oso bestelakoak dira gauzak. Askoren kasuan, niaren zentzuari zimiko egiten dio eboluzioak. Nire ustez, hauxe da eboluzioaren irakasbiderik behinena: beste bizidunekin erlazionaturik gaudela, eta gainera, haiek bezalaxe, indar ebolutibo itsu eta inpertso-nalen emaitza garela. Hautespen naturalaren emaitza ugarieta-riko bat besterik ez bagara gizakiok, beharbada ez gara hain bereziak, azken finean. Erraz ulertzen da zergatik den onartezina ideia hori jende askorentzat, hots, beste espezieak ez bezala asmo jainkotiar baten helburu berezi gisa sortu ginela sinesten dute-nentzat. Ba al du gure izateak helburu edo esanahi berezirik, beste bizidunengandik bereizten gaituenik? Eboluzioak morali-tatea higatzen duela ere esaten da. Azken finean, piztia hutsak bagara, zergatik ez piztiek bezala jokatu? Zerk atxiki gaitzake moralari loturik, garun handiko tximinoak besterik ez bagara? Ez dago halako angst edo erresistentzia psikologikorik eragiten duen beste teoria zientifikorik.

Argi dago erresistentzia hori erlijiotik sortua dela gehienbat. Bada kreazionismorik gabeko erlijiorik, baina erlijiorik gabeko kreazionismorik ez. Erlijio askok, gizakia berezitzat jotzeaz gainera, ukatu egiten dute eboluzioa, esaten baitute geu ere, beste espezieen moduan, jainko batek bat-batean sortutako

Page 19: 17 zio zergatik eboluzioa

SARRERA 19

objektuak garela. Sinestun askok aurkitu du modua eboluzioa eta sinesmen espiritualak bateragarri egiteko, baina halako adis-kidetzerik ezin da lortu berariazko sorkuntzaren egia literalari estu-estuan atxikitzen bagatzaizkio. Horregatik da hain indartsua eboluzioaren aurkako korrontea Estatu Batuetan eta Turkian, non sinesmen fundamentalistak oso hedatuak baitaude.

Estatistikak garbi erakusten du zenbateraino garen gu estatubatuarrok eboluzioaren egitate zientifiko nabaria onar-tzearen kontrako. Eboluzioa egia dela erakusten duten datu ukaezinak gorabehera, urtea joan urtea etorri, modu etsigarrian erakusten dute inkestek estatubatuarrok ez garela fidatzen biologiaren adar horretaz, gainerako guztiez bai baina. 2006an, esate baterako, hogeita hamabi herrialdetako helduei honako baieztapen honi «egia», «gezurra» edo «ez naiz ziur» erantzuteko eskatu zitzaien: «Gizakia, ezagutzen dugun forman, lehenagoko animalia-espezieetatik garatu zen». Baieztapen hori guztiz egia da: ikusiko dugunez, froga genetiko eta fosilek erakusten dute ezen txinpantzeek eta geuk erkide dugun arbasotik duela zazpi milioi urte inguru bereizitako primate-leinu batetik datorrela gizakia. Eta, hala ere, estatubatuarretatik % 40k soilik —hamar pertsonatik lauk— jotzen du egiatzat baieztapen hori (1985ean baino % 5 gutxiagok). Portzentaje hori ia berdindu egiten du baieztapena gezurra dela dioten pertsonen proportzioak: % 39. Eta gainerakoa, % 21, ez da ziur, besterik gabe.

Are deigarriagoak gertatzen dira datu horiek, Mendebal-deko beste herrialdeetakoekin alderatzen baditugu. Azterlanak hartu zituen beste 31 herrialdeetatik, batean bakarrik da Estatu Batuetan baino baxuagoa eboluzioa onartzen dutenen portzen-tajea (% 25ek onartu egiten du; % 75ek, berriz, ukatu): Turkian,

Page 20: 17 zio zergatik eboluzioa

ZERGATIK DEN EGIA EBOLUZIOA20

hots, erlijio-fundamentalismoa nagusi den herrialde batean. Europarrek, bestalde, askoz ere portzentaje hobeak ageri dituzte: frantziar, eskandinaviar eta islandiarretatik % 80k baino gehiagok jotzen du eboluzioa egiatzat. Japonian, biztanleetatik % 78k onartzen du gizakiek eboluzionatu dutela. Imajinatu Estatu Batuak azken aurrekoak balira atomoak badirela onartzen duten herrialdeen sailkapenean! Istantean hasiko litzateke jendea lanean fisika-zientzietako hezkuntza hobetzeko ahaleginean.

Eta, aurreko hori gutxi ez eta, eboluzioak are makilakada handiagoa hartzen du, egia ote den erabakitzerakoan baino, ikas-tetxe publikoetan irakatsi behar ote litzatekeen erabakitzerakoan. Estatubatuarren ia bi herenek uste dute eboluzioa zientzia-ikasgelan irakasten bada kreazionismoa ere irakatsi behar litzatekeela. Guztietatik % 12k soilik uste du —zortzitik batek— kreazionis-moaren hipotesia aipatu gabe irakatsi behar litzatekeela eboluzioa. Estatubatuarron joko garbirako senari eragingo dio, beharbada, ikuspegi guztiak aintzat hartzearen aldeko argudioak, baina irakasle garenontzat oso etsigarria gertatzen da. Zergatik irakatsi behar da erlijioan oinarrituriko teoria gezurtatu bat, jende askok sinetsi arren, argi eta garbi egia den teoria baten parean? Pare-koak lirateke, adibidez, Mendebaldeko medikuntzarekin batera Medikuntzako fakultatean xamanismoa irakats dadila eskatzea, edota Psikologia ikasgaian astrologia aurkeztea, giza jokabidea esplikatzeko beste teoria bat den aldetik. Dena dela, honako hau da, beharbada, estatistikarik beldurgarriena: legeak debekatzen duen arren, Estatu Batuetako institutuetan diharduten Biologiako ia zortzi irakasletik batek aitortzen du kreazionismoa edo diseinu adimentsua irakasten duela ikasgelan, darwinismoaren pareko teoria zientifiko bat balitz bezala. (Ez da harritzekoa; izan ere, ia

Page 21: 17 zio zergatik eboluzioa

SARRERA 21

sei irakasletik batek sinesten du Jainkoak sortuak direla gizakiak, eskuarki egun duten forman, duela gehienez 10.000 urte).

Tamalez, eboluzioaren aurkako korrontea bereziki Estatu Batuei erasaten dien arazotzat jo ohi bada ere, beste herrialde batzuetara hedatzen ari da; besteak beste, Alemaniara eta Erre-suma Batura. Erresuma Batuan, BBC telebista-kateak 2006an egindako inkesta batean biziaren eraketaz eta garapenaz zuten ikuspegia deskribatzeko eskatu zitzaien 2.000 pertsonari. Eran-tzun zutenetatik % 48k ikuspegi eboluzionista bere egiten bazuen ere, beste % 39k kreazionismoaren edo diseinu adimen-tsuaren aldeko hautua egin zuen, eta % 13k, berriz, ez zekiela erantzun zuen. Erantzun-emaileetatik % 40k baino gehiagok uste zuen kreazionismoa edo diseinu adimentsua zientzietan irakatsi behar litzatekeela ikastetxean. Estatu Batuetako estatisti-ketatik ez oso urrun, beraz. Eta Erresuma Batuko zenbait ikaste-txetan, biziaren sorreraren azalpen-aukeratzat aurkezten dute diseinu adimentsua. Estatu Batuetan legez kanpokoa da hezkuntza-taktika hori. Kristautasun ebanjelikoa Europa kontinentalean posizioak irabazten ari den honetan, eta fundamentalismo musulmana, berriz, Ekialde Hurbil osoan hedatzen, kreazionis-moak ondotik jarraitzen die. Hau idazten ari naizelarik, turkiar biologoak defentsazko borrokan ari dira beren herrialdean, diruz ondo hornituriko kreazionisten ofentsiba biziari aurre egin nahian. Eta, ironiaren mukurua, kreazionismoak kokagune bat irabazi du, non eta Galapagoetako artxipelagoan. Han, eboluzioaren ikur den lurrean bertan, Darwinen inspirazio-iturri izan ziren uharte ikonikoetan, zazpigarren eguneko adbentisten eskola batek kreazionismo huts-hutsa irakasten die fede guztie-tako umeei.

Page 22: 17 zio zergatik eboluzioa

ZERGATIK DEN EGIA EBOLUZIOA22

Erlijio fundamentalistarekiko gatazka alde batera utzita ere, oinarrian dago eboluzioaren inguruko nahasmen eta gaizki-ulertu askoren jatorria: ez ezagutzea haren aldeko frogen sendotasuna eta aniztasuna. Batzuei, jakina, ez zaie interesatzen. Arazoa, ordea, zabalagoa da: informazio gabezia bati dagokio. Kide ditudan biologo askori ere ezezagun zaizkie eboluzioaren aldeko froga-ildo ugari, eta unibertsitatean ikasle ditudan asko, ustez institutuan eboluzioa ikasiak, biologiaren mami eta ardatz den teoria horri buruz ia deus jakin gabe heltzen zaizkit ikasgaira. Publiko zabala-rentzako prentsak arreta handia jartzen die kreazionismoari eta haren kimu berria den diseinu adimentsuari; zientzialariek ebolu-zioa onartzeko dituzten arrazoiei buruz, berriz, ia ez dute ematen informaziorik. Ez da harritzekoa, beraz, hainbat jende erortzea kreazionisten erretorikaren sareetan, eta darwinismoari buruz nahita egiten dituzten interpretazio okerretan.

Teoriaren aldeko frogak biltzen lehena Darwin izan zen arren, geroztik adibide berri andana bat atera dute argitara zien-tzialariek, eboluzioaren ekina bete-betean erakusten duena. Bitan bereizten ari diren zenbait espezieri beha gaude, eta gero eta fosil gehiago ari gara aurkitzen iraganean gertaturiko alda-ketak islatzen dituztenak: lumak ernatu zitzaizkien dinosauroak, gorputz-adarrak garatu zituzten arrainak, ugaztun bihurtu ziren narrastiak… Liburu honetan, elkarrekin bilbatzen ditut gaur egun arlo askotan —genetikan, paleontologian, geologian, biologia molekularrean, anatomian— garatzen ari diren lan-ildoak eta aurrerapenak, estreinakoz Darwinek proposatu zituen prozesuen «zigilu ezabaezina» egiaztatzen dutenak. Aztertuko dugu ebolu-zioa zer den, zer ez den, eta nola egiaztatzen den hainbeste pertsona sutzen dituen teoria horren sendotasuna.

Page 23: 17 zio zergatik eboluzioa

SARRERA 23

Ikusiko dugunez, eboluzioaren teoriaren munta guztiz aitortzeak, dudarik gabe pentsamoldea goitik behera aldatzea eskatzen duen arren, ez dakartza ezinbestean kreazionistek jendea darwinismotik urrunarazteko mamu gisa darabiltzaten ondorio ikaragarriak. Eboluzioa onartzeak ez zaitu nihilista etsi bihurtuko, eta ez dizu bizitza esanahiz eta zioz hustuko. Ez zaitu moralik gabeko bihurtuko, edo Stalin edo Hitler baten sentimenduak piztuko. Ateismoa ere ez luke bultzatu behar, erlijio ilustratuak beti aurkitu baitu zientziaren aurrerapenei leku egiteko modua. Inondik ere, munduaz eta guk munduan betetzen dugun lekuaz ulermen sakonagoa eta aberatsagoa lortzen lagundu behar liguke eboluzioa ulertzeak. Egiak —hau da, lehoiak, sekuoiak eta igelak bezalaxe geu ere gene bat beste batez astiro-astiro ordezkatzetik sortuak garela, urrats bakoitzak ugalketarako abantaila ñimiño bat eman zigularik— gehiago asebeteko gaitu, noski, hutsetik abiatuta izatera deituak izan ginelako mitoak baino. Askotan bezala, Darwinek adierazi zuen hori ere ondoen:

Izaki guztiei begiratzen diedanean, ez berariaz sortuak izan diren izaki gisa, baizik eta kanbriar sistemaren estreinako geruza jalki baino askoz lehenagoko izaki bakan batzuen ondorengo zuzen gisa, orduan nobletu egiten dira nire begietan.

Page 24: 17 zio zergatik eboluzioa
Page 25: 17 zio zergatik eboluzioa

1. kapituluaZer da eboluzioa?

Eboluzioaren teoriak badu alderdi bitxi bat: denek uste dute ulertzen dutela.

Jacques Monod

Izadiari buruz ezer egia bada, hauxe da: landareek eta animaliek beren bizitzarako propio diseinatuak dirudite, modu korapilatsu eta ia perfektu batean. Txibiek eta arrain zapalek azalaren kolorea eta taxua aldatzen dute, ingurunearekin nahasi eta harrapakari zein harrapakinentzat ikusezin bihurtzeko. Saguzarrek radarra dute gauez intsektuenganako bidea aurkitzeko. Kolibriak, airean orekan gelditu eta istantean lekuz aldatzeko gai baitira, gizakiak sortutako edozein helikoptero baino askoz ere bizkorragoak dira, eta mihi luzeak dituzte loreen barru sakonean dagoen nektarra zurrupatzeko. Eta bisitatzen dituzten loreek berek ere berariaz diseinatuak dirudite kolibriak sexu-tresna modura baliatzeko. Zeren loreak, kolibria nektarra zurrupatzera emana dagoen bitartean, polena itsasten baitio mokoan, eta, hala, bisitatzen duen hurrengo lorea ernaltzeko bidea ematen kolibriari. Ondo koipetutako makina bat dirudi izadiak, engranaje konplexu baten hortza izanik espezie bakoitza.

Zer iradokitzen du horrek guztiak, lehen begiratuan? Mekanikari goren baten lana, jakina. Ondorio hori, bere formu-

Page 26: 17 zio zergatik eboluzioa

ZERGATIK DEN EGIA EBOLUZIOA26

laziorik ospetsuenean, William Paley xviii. mendeko ingeles filosofoak adierazi zuen. Lurrean erloju bat aurkituko bagenu, esan zuen, erlojugile baten lantzat joko genuke, noski. Era berean, ikusirik munduan bazirela ondo egokitutako organismo batzuk ezaugarri konplexuak ageri zituztenak, horrek garbi erakusten zuen bazela haren atzean diseinatzaile jakitun, zerutiar bat: Jainkoa. Azter dezagun Paley-ren arrazoibidea, filosofiaren historian izan direnen artean ezagunenetarikoa:

Erlojua aztertzera jartzen garenean, sumatzen dugu […] haren atalak helburu batekin diseinatuak direla eta bata bestearen ondoan jarriak; hau da, mugimendua eragiteko moduan eratuta eta doituta daudela, eta mugimendu hori, berriz, eguneko ordua seinalatzeko moduan araututa dagoela; eta, atal horiei beste forma bat eman izan balitzaie, beste tamaina bat, edo beste modu batean jarri izan balira, edo beste ordena bati jarraituz egituratu, makina horrek ez lukeela mugimendurik sortuko, edo ez behintzat orain betetzen duen eginkizunari erantzungo liokeen mugimendurik. Erlojuan sumatzen den asmamen-zantzu oro, diseinu-adierazpen oro, Izadiaren lanetan ere aurkitzen dugu, bien arteko aldea izanik Izadiaren kasuan nabarmenagoak eta ugariagoak izatea zantzu eta adierazpenok, hainbesteraino ezen kalkulu oro gainditzen baita.

Paley-k hain modu adierazkorrean aurkeztutako arrazoi-bidea, zentzuzkoa ez ezik, zaharra ere bada. Paley eta hark kide zituen «izadiaren teologo»ak, landareak eta animaliak deskribatzen zituztenean, sinetsita zeuden zera katalogatzen ari zirela: Jain-koaren handitasuna eta asmamena, haren sorkari ondo diseina-tuen bidez adieraziak.

Page 27: 17 zio zergatik eboluzioa

ZER DA EBOLUZIOA? 27

Darwinek berak ere heldu zion diseinuaren auziari —eta gero bazter utzi—, 1859an.

Nola iritsi dira perfekzio horretara egokitzapen bikain horiek, dela antolamenduaren atal batenak beste atal batera edo bizi-baldintzetara, dela izaki organiko bereiz batenak? Elkarrekiko egokitzapen eder horiek okilean eta mihuran ikusten ditugu argien, eta soilik apur bat ilunago edozein lauoinekoren ileei edo zeinahi hegaztiren lumei itsasten zaien bizkarroirik apalenean, uretan murgil egiten duen kakalardoaren egituran, haizerik leunenak garraiatzen duen hazi lumadunean. Labur esanda: egokitzapen ederrak ikusten ditugu nonahi, mundu organikoaren alderdi orotan.

Darwinek bazuen bere erantzuna diseinuaren igarkizuna-rentzat. Naturalista zorrotza izaki, hasiera batean apaiz izateko ikasia Cambridgeko Unibertsitatean (non, gauzak nola diren, Paley-rena izandako bizitokia suertatu baitzitzaion), Darwinek ondo ezagutzen zuen Paley-renaren moduko arrazoibideen sedukzio-ahalmena. Zenbat eta gehiago ikasi landareez eta animaliez, orduan eta mirespen handiagoa sortzen zaigu ikusirik zeinen ondo egokitzen zaion halako izakien diseinua haien bizi-moduari. Zer naturalago, halako egokitzeek diseinu kontzientea islatzen dutela ondorioztatzea baino? Haatik, Darwin ez zen lehen begiratuetan geratu, eta bi ideia iradoki zituen —froga frankoz hornituak—, berariazko diseinuaren ideia betiko baztertu zutenak. Ideia horiek eboluzioa eta hautespen naturala ziren. Ez zen izan eboluzioan pentsatu zuen lehena; beste hainbatek aurreratua zuten biziak eboluzionatu zuelako ideia (besteak beste, Erasmus Darwinek, Charlesen aitonak). Baina Darwin

Page 28: 17 zio zergatik eboluzioa

ZERGATIK DEN EGIA EBOLUZIOA28

izan zen lehena izaditik hartutako datuak erabiltzen eboluzioa egiatzat onartzera ekartzeko jendea, eta hautespen naturalaren ideia, berak sortua, erabat berria zen. Darwinen jenialtasunaren adierazgarri da, izan ere, teologia naturalaren kontzeptua, 1859a baino lehen Mendebaldeko pertsona ikasi gehienek onartua, 500 orrialdeko liburu bakar batek urte gutxiren buruan gain-ditutzat eman izana. Espezieen jatorria obrak mitologiatik bene-tako zientziara igaroarazi zituen biziaren askotarikotasunaren misterioak.

Zer da, beraz, darwinismoa?1 Teoria sinple eta biziki eder hori, hautespen naturalaren bidezko eboluzioaren teoria, hain sarri izan da gaizki ulertua, bai eta inoiz berariaz gaizki aurkeztua ere, ezen merezi baitu une batez gelditu eta teoria horren gako eta aldarri nagusiak xehatzea. Behin eta berriz itzuliko gara kontu horietara, bakoitzaren frogabideak aztertu ahala.

Funtsean, eboluzioaren teoria modernoa erraza da uler-tzen. Esaldi bakar (nahiz luze samar) batean laburbil daiteke: Lurrean, biziak pixkanaka eboluzionatu zuen, espezie primi-tibo batetik hasita —molekula autoerreplikatzaile batetik, beharbada—, zeina orain dela 3.500 milioi urte baino lehenago bizi izan baitzen; denborarekin, adarkatu, eta espezie berri eta desberdin ugari eman zituen mundura; aldaketa ebolutibo gehienen (baina ez denen) atzean dagoen mekanismoa hautespen naturala da.

Baieztapen hori zatiturik, sei osagaiz eratuta dagoela ageri da: eboluzioa, gradualismoa, espeziazioa, jatorri erkidea, hautespen naturala eta aldaketa ebolutiboaren mekanismo ez-selektiboak. Azter dezagun zer esan nahi duen osagai horietariko bakoitzak.

Page 29: 17 zio zergatik eboluzioa

ZER DA EBOLUZIOA? 29

Lehen ideia eboluzioa bera da. Alegia, besterik gabe, espe-zieek aldaketa genetikoa jasaten dutela denboraren joanean. Bestela esanda, espezieak, belaunez belaun eboluzionatu, eta oso desberdinak izatera irits daitezkeela. Halako desberdintasunak ADNan izandako aldaketetan oinarriturik daude, eta mutazio gisa sortzen dira. Gaur egun munduan ageri diren landare- eta animalia-espezieak ez ziren bizi iraganean, baina behinolako haien ondorengoak dira. Gizakiek, adibidez, tximinoen tanke-rakoa zen bizidun batetik eboluzionatu zuten, baina bizidun hura ez zen egungo tximinoen berdin-berdina.

Espezie guztiek eboluzionatzen duten arren, ez dute abia-dura berean eboluzionatzen. Zenbait, hala nola limulua eta ginkgo zuhaitza, apenas aldatu diren milioika urteren ondoren. Eboluzioaren teoriak ez du aurresaten espezieek etengabe eboluzionatuko dutenik, edo zenbateko abiaduran eboluziona-tuko duten aldatzen direnean. Jasaten duten presio eboluti-boaren araberakoa da hori. Talde batzuek, hala nola baleenak edo gizakienak, azkar eboluzionatu dute; beste batzuek, aldiz, hala nola zelakanto fosil biziek, duela ehunka milioi urte bizi izan ziren arbasoen itxura berbera dute ia.

Eboluzioaren teoriaren bigarren zatia gradualismoaren ideia da. Belaunaldi asko behar izaten dira aldaketa ebolutibo esangu-ratsu bat sortzeko, hala nola narrastietatik hegaztiak garatzea. Ezaugarri berrien eboluzioa —ugaztunak narrastietatik desber-dintzen dituzten hortz eta barailak garatzea, esate baterako— ez da belaunaldi batean edo bitan gertatzen, ehunka edo milaka —are milioika— belaunaldiren buruan baizik. Egia da zenbait aldaketa oso azkar gerta daitezkeela. Mikrobio-populazioek oso belaunaldi laburrak izaten dituzte: hogei bat minutu besterik ez

Page 30: 17 zio zergatik eboluzioa

ZERGATIK DEN EGIA EBOLUZIOA30

dute irauten batzuek. Horrek esan nahi du espezie horiek eboluzio handia jasan dezaketela denbora-tarte laburrean, eta horrek esplikatzen du hain azkar hedatzea farmakoekiko erresis-tentzia, zoritxarrez, gaixotasunak sortzen dituzten bakterio eta birusetan. Giza bizialdi batean gertatzen diren eboluzio-kasu ugari ere ezagutzen ditugu. Baina, aldaketa benetan handiak aipatzean, milaka eta milaka urte behar izaten dituzten aldaketez ari gara gehienetan. Gradualismoak ez du esan nahi, ordea, espezie bakoitzak erritmo beti-batekoan eboluzionatzen duenik. Espezieek zeinek bere eboluzioa duten bezalaxe, espezie batek ere azkarrago edo motelago eboluziona dezake presio eboluti-boak gora edo behera egin ahala. Hautespen naturala indartsua denean, hala nola animalia edo landare batek ingurune berri bat kolonizatzen duenean, azkarra izan daiteke aldaketa ebolutiboa. Behin espezie bat habitat egonkor batera ondo egokitu denean, eboluzioa mantsotu egin ohi da.

Hurrengo bi printzipioak txanpon beraren aurkia eta ifrentzua dira. Gauza deigarria da ikustea nola, bizidun-espezie ugari dagoen arren, denok ere —zuk, nik, elefanteak, eta loron-tzian hazitako kaktusak— funtsezko zenbait ezaugarri parteka-tzen ditugun. Ezaugarri horietarikoak dira, besteak beste, energia sortzeko baliatzen ditugun bide biokimikoak, gure lau letrako ADN kodea eta kode hori irakurri eta proteinatara itzultzeko modua. Horrek adierazten digu ezen, espezie orotan atzera egitera, arbaso erkide bakar bat aurkituko dugula, ezau-garri erkide horiek zituena eta ondorengoei transmititu zizkiena. Haatik, eboluzioa espezie baten barruko aldaketa genetiko pixkanakakoa balitz soilik, espezie bakar bat genuke egun: lehen espezie hartatik oso eboluzionatutako ondorengo bakarra.

Page 31: 17 zio zergatik eboluzioa

ZER DA EBOLUZIOA? 31

Espezie asko ditugu, ordea: hamar milioitik gora bizi dira egun gure planetan, eta beste milioi laurden bat gehiago ezagutzen dugu fosil moduan. Bizia askotarikoa da. Nola sortu da askotari-kotasun hori antzinako forma bakar batetik? Orain, ebolu-zioaren hirugarren ideia aurkeztu beharrean gaude: adarkatzea, edo, zehatzago, espeziazioa.

Horra hor, 1. irudian, hegaztien eta narrastien arteko erla-zioa adierazten duen eboluzio-zuhaitzaren lagin bat. Denok ikusi ditugu horrelakoak, baina azter dezagun bat gertuxeagotik, benetan zer esan nahi duten ulertzeko. Zer gertatu zen, zehazki,

1. irudia Zenbait talderen arbaso erkide narrastiak erakusten dituen adibidea.

Gerora eboluzionatutako formen arbaso erkideak dira X eta Y.

Page 32: 17 zio zergatik eboluzioa

ZERGATIK DEN EGIA EBOLUZIOA32

X adabegia (esate baterako) erdibitu eta handik, batetik, egungo musker eta sugeen moduko narrastietara daraman leinua sortu zuenean, eta, bestetik, egungo hegazti eta dinosauro-ahaideen leinua? X adabegiak espezie antzestral bakarra adierazten du, antzinako narrasti bat, bi espezie ondorengotan banatu zena. Bi ondorengo horietariko batek bere bideari jarraitu zion, lasai asko, eta, azkenean, hainbat aldiz adarkatu ondoren, dinosauroak eta egungo hegazti guztiak sorrarazi zituen. Beste ondorengoak berdin egin zuen, baina egungo narrasti gehienak sorrarazi zituen. X arbaso erkideari, ondorengo taldeen arteko kate-maila galdua deritzogu sarritan. Hegaztien eta egungo narrastien arteko lotura genealogikoa da X arbaso hori, hots, bi leinuetan atzera bide osoa egingo bagenu azken batean aurkituko genukeen bidegurutzea. Duela gutxiagoko beste kate-maila galdu bat ere badugu hemen: Y adabegia, egun denak desagertuak diren Tyrannosaurus rex delakoaren moduko dinosauro bipedo haragi-jaleen eta egungo hegaztien arbaso erkidea zen espeziea. Nahiz eta arbaso erkideak dagoeneko gure artean ez egon, eta haien fosilak dokumentatzea ia ezinezkoa izan (azken finean, fosilen erregistroa osatzen duten milaka espezieen artean bat besterik ez dira), haiekiko erlazio estua duten fosilak aurkitzen ditugu batzuetan, hain zuzen, arbaso erkidea salatzen duten ezauga-rrien jabe diren espezieak. Hurrengo kapituluan, esate bate-rako, Y adabegia existitu zela erakusten duten dinosauro lumadunen berri izango dugu.

Zer gertatu zen X arbasoa bi espezietan banatu zenean? Ezer askorik ez, egia esan. Espeziazioak, geroago ikusiko dugunez, beren artean ezin gurutzatu diren talde batzuen ebolu-zioa gertatu dela baino ez du adierazten; alegia, geneak trukatu

Page 33: 17 zio zergatik eboluzioa

ZER DA EBOLUZIOA? 33

ezin dituzten taldeak sortu direla eboluzio horretan. Arbaso erkide hura bi espezietan banatzen hasi zenean hantxe gertatu bagina, hauxe besterik ez genuen ikusiko: narrasti-espezie baten bi populazio, ziurrenik leku desberdinetan bizi zirenak, elkarre-kiko desberdintasun sotilak garatzen hasiak. Denborarekin, pixkanaka handituz joango ziren desberdintasun horiek. Azke-nean, elkarrekin ezin gurutzatzeko adina desberdintasun gene-tiko garatuko zuten bi populazio horiek. (Hainbat modutan gerta daiteke hori: baliteke, lehen gertatzen zenaren aurka, espezie bateko banakoei ez iruditzea beste espeziekoak estal-tzeko erakargarri, edo, estalketa gertatzen bada, antzua izatea ondorengoa. Landare-espezieen kasuan, gerta daiteke espezieeta-riko bat beste polinizatzaile bat erabiltzen hastea, edo sasoi desber-dinean loratzea, eta, hartara, polinizazio gurutzatua saihestea).

Milioika urte geroago, eta adarkatze gehiagoren ondoren, dinosauro-espezie ondorengoetariko bat, Y adabegia, beste bi espezietan banatu zen: adar batek, azkenean, dinosauro bipedo haragijale guztiak sorraraziko zituen, eta besteak, berriz, egun bizi diren hegazti guztiak. Haatik, eboluzioaren historian hain kritikoa den urrats hori —hegazti guztien arbasoaren jaiotza— ez zen hain dramatikotzat joko une hartan. Ez baikenuen ikusiko bat-batean bizidun hegalariak sortzen narrastietatik, baizik eta, besterik gabe, dinosauro-espezie beraren bi populazio, desberdintasun arin bat ageri zutenak; gaur egun hainbat giza populaziok ageri dutena baino txikiagoa, ziurrenik. Adarkatzea gertatu eta milaka belaunaldi geroago izan ziren aldaketa garran-tzitsu guztiak, hautespenak hegan egiteko ahalmena bultzatu zuelarik leinu batengan, eta bestearengan, berriz, dinosauro bipedoen ezaugarriak. Atzera begiratuz baino ezin dugu identi-

Page 34: 17 zio zergatik eboluzioa

ZERGATIK DEN EGIA EBOLUZIOA34

fikatu Y adabegia T. rexen eta hegaztien arbaso erkide modura. Gertaera ebolutibo horiek geldoak izan ziren, eta elkarren-gandik urruntzen diren segida ebolutibo horien ondorengo guztiak sekuentzia batean ordenatzen ditugunean baino ez diru-dite erabakigarriak.

Baina espezieek ez dute ezinbestean adarkatu behar. Adar-katu ala ez, ikusiko dugunez, inguruabarren esku dago: haiek uzten badute ezin gurutzatzeraino eboluziona dezaten popula-zioek, orduan adarkatzea gertatuko da. Espezie gehien-gehienak —guztietatik % 99tik gora— ondorengorik utzi gabe desager-tzen dira. Beste batzuk, hala nola ginkgo zuhaitza, milioika urtez bizi izan dira hala ere espezie berri asko sorrarazi gabe. Espezia-zioa ez da oso maiz gertatzen. Espezie bat bitan banatzen den bakoitzean, ordea, bikoiztu egiten da etorkizunean espeziazioa gertatzeko probabilitatea, eta, horrenbestez, modu esponentzia-lean haz daiteke espezie kopurua. Geldoa izan arren, nahikoa maiz gertatzen da espeziazioa, historiako aldi luze-luzeak aintzat harturik, Lurreko landare eta animalia bizien askotarikotasun harrigarria erraz esplikatzeko bezain maiz.

Espeziazioa hain zen garrantzitsua Darwinentzat, ezen bere libururik ospetsuenaren izenbururako hautatu baitzuen. Eta, eman ere, ematen zituen liburu horrek adarkatzearen aldeko zenbait froga. Espezieen jatorria obra osoan ageri den diagrama bakarra irudizko eboluzio-zuhaitz bat da, 1. irudi-koaren antzekoa. Kontua da Darwinek ez zuela benetan espli-katu espezie berriak nola sortzen ziren; izan ere, genetikari buruzko ezagutzarik ez zuenez, inoiz ez zuen ulertu espezieak esplikatzea gene-trukerako oztopoak esplikatzea dela. Espezia-zioaren mekanismoa 1930eko hamarkadan hasi zen ulertzen.

Page 35: 17 zio zergatik eboluzioa

ZER DA EBOLUZIOA? 35

Izango dut zer esana prozesu horri buruz, nire ikerketa-esparrua izaki, 7. kapituluan.

Arrazoizkoa da pentsatzea ezen, biziaren historiak zuhaitz bat eratzen badu, espezie guztiak enbor beretik sortuak izanik, orduan, bi adaxka edozein hartuz gero (hots, existitzen diren bi espezie), jatorri erkide bat aurkitu daitekeela erkide duten adarrean gurutzatu arte behera eginez adaxka bakoitzean. Adabegi hori da, ikusi dugun moduan, bi espezie horien arbaso erkidea. Hala, bizia espezie bakar batekin hasi bazen, eta milioika espezie ondorengotan banatu adarkatze-prozesu baten bitartez, ondoriozta daiteke espezie pare bakoitzak arbaso erkide bat duela iraganeko punturen batean. Hurbileko espe-zieek, hurbileko pertsonek bezala, ez oso aspaldi bizi izan zen arbaso erkide bat izan zuten; aldiz, urrunagoko espezieen arbaso erkidea, urrunagoko ahaide diren pertsonen kasuan bezalaxe, iraganean atzerago bizi izan zen. Horrenbestez, jatorri erkidearen ideia —darwinismoaren laugarren printzipioa— espe-ziazioaren ifrentzua da. Esan nahi du, besterik gabe, beti begira dezakegula denboran atzera, eta hartara ikusi, ADN-sekuentziak edo fosilak erabiliz, nola bat egiten duten ondorengoen leinuek arbasoetan.

Azter dezagun eboluzio-zuhaitz bat, ornodunena (2. irudia). Zuhaitz horretan, biologoek erlazio ebolutiboak ondoriozta-tzeko erabiltzen dituzten ezaugarrietariko batzuk jarri ditut. Hasteko, arrainek, anfibioek, ugaztunek eta narrastiek bizkarre-zurra dute —ornodun dira—; beraz, ornoak zituen arbaso erkide baten ondorengoak izan behar dute. Ornodunen artean, berriz, narrastiak eta ugaztunak lotuta daude (eta anfibioetatik aparte), arrautza amniotikoa dutela eta (enbrioia inguraturik daukan

Page 36: 17 zio zergatik eboluzioa

ZERGATIK DEN EGIA EBOLUZIOA36

fluidoa biltzen duen mintzari deritzo amnios). Narrastiek eta ugaztunek, beraz, duela gutxiagoko arbaso erkide bat izango zuten, halako arrautza bat zuena. Talde horrek, berriz, bi azpi-talde ere baditu: batean, kide guztiak iledunak dira, odol epele-koak eta esnea ematen dutenak (alegia, ugaztunak); beste azpitaldekoak odol hotzekoak dira, ezkatadunak eta arrautza hermetikoen egileak (hots, narrastiak). Espezie guztiek bezala, aipaturikoek inklusio-hierarkia bat eratzen dute, hots, hierarkia bat non ezaugarri gutxi batzuk partekatzen dituzten espezie multzo handietako kideak ezaugarr i gehiago partekatzen dituzten espezie multzo txikiagotan banatzen baitira, eta zuhaitz guztian betiere horrela beheranzko norabidean, harik eta, hartz

2. irudia Ornodunen filogenia (eboluzio-zuhaitza). Horrela eratzen du eboluzioak ezaugarrien taldekatze hierarkikoa, eta, horrenbestez, ezaugarri horiek dituzten espezieena.

Ezaugarri bakoitza zuhaitzaren zein tokitan sortu den adierazten dute puntuek.

Page 37: 17 zio zergatik eboluzioa

ZER DA EBOLUZIOA? 37

beltzen eta grizzly hartzen kasuan bezala, ia ezaugarri guztiak partekatzen dituzten espezieetaraino iritsi arte.

Egiaz, Darwinen garaia baino askoz lehenago hauteman zen halako inklusio-antolamendua ageri zuela biziak. Carl Linnaeus suediar botanikariarekin 1635ean hasita, biologoek, animaliak eta landareak sailkatzeari ekin, eta aurkitu zuten sail-kapen natural zeritzan horretan egokitzen zirela betiere espe-zieak. Harrigarriro, ia taldekatze berera iritsi ziren hainbat biologo. Horrek esan nahi du taldekatze hori ez dela gizakiaren sailkatze-beharrak bultzatutako eraikuntza subjektiboa, baizik eta izadiari buruzko egia funtsezko bat jakinarazten digula. Inork ez zekien, ordea, egia hori zer zen, Darwin iritsi zen arte: hark azaldu zuen biziaren inklusio-antolamendu hori dela, preseski, eboluzioak aurresaten duena. Arbaso erkideak duela gutxi izan zituzten izakiek ezaugarri ugari partekatzen dituzte; arbaso erkideak iragan urrunean izan zituztenek, berriz, kide-tasun txikiagoa dute. Sailkapen «naturala» bera eboluzioaren froga sendoa da.

Zergatik? Bada, ez dugulako noski halako inklusio-antolamendurik aurkituko antolatzen saiatzen garen objektuak erdibitzezko eta ondoretasunezko prozesu ebolutibo baten ondorioz sortuak ez badira. Ikusi, esate baterako, kartoizko pospolo-kaxen kasua (halakoen bilduma egin nuen nik garai batean). Pospolo-kaxak ez zaizkio sailkapen natural bati egoki-tzen, bizidun-espezieak bezala. Sailka genitzake hierarkikoki —esate baterako, tamainaz hasita—, eta hurrena herrialdeka, tamaina berekoen artean, eta hurrena koloreka, herrialde bere-koen artean, eta abar. Edo has gaitezke iragarritako produktu motaren arabera sailkatzen, eta kolorearekin jarraitu, eta gero

Page 38: 17 zio zergatik eboluzioa

ZERGATIK DEN EGIA EBOLUZIOA38

datarekin. Pospolo-kaxak sailkatzeko modu asko dago, eta pertsona bakoitzak modu desberdinean sailkatuko lituzke. Ez dago bildumagile guztien artean onetsitako sailkapen-sistemarik. Horren arrazoia hauxe da: pospolo-kaxek ez dute eboluzionatu kaxa bakoitzak desberdin samarra den beste pospolo-kaxa bat sortuz; aitzitik, diseinu bakoitza hutsetik sortua izan da, giza nahierara.

Pospolo-kaxen gisakoak lirateke biziaren azalpen kreazio-nista bati jarraituz espero genituzkeen izakiak. Gauzak hala balira, organismoek ez lukete arbaso erkiderik; beren ingurunean egoki bizitzeko moduan de novo diseinatutako formak bat-batean sortzetik letozke, besterik gabe. Egoera horretan, ez genuke espero biologo guztiek aitortzen duten formen inklusio-hierarkia bati egokitzea espezieak.2

Duela hogeita hamar bat urte arte, anatomia, ugaltzeko modua eta gisako ezaugarri agerikoak baliatzen zituzten biolo-goek egungo espezieen arbasoen katea berrosatzeko. Horren oinarrian, zentzuzko uste bat dago: antzeko ezaugarriak dituzten bizidunek geneak ere antzekoak dituzte, eta, beraz, ahaide hurbilagoak dira. Egun, ordea, berriki asmatu da modu indepen-dente eta eraginkor bat arbaso erkideak aurkitzeko: zuzenean begira diezaiekegu geneei berei. Hainbat espezieren ADNa sekuentziaturik, eta sekuentzia horien antzekotasun-maila neur-turik, espezie horien erlazio ebolutiboak berrosa ditzakegu. Horretarako, jotzen da, zentzuzkoa baita guztiz, antzeko ADNa duten espezieak ahaide hurbilagoak direla; hau da, espezie horien arbaso erkideak duela gutxiago bizi izan ziren. Metodo molekular horiek ez dute aldaketa handirik eragin ADNa baino lehenagoko aroan ezarritako bizi-zuhaitzetan: organismoen

Page 39: 17 zio zergatik eboluzioa

ZER DA EBOLUZIOA? 39

ageriko ezaugarriek eta haien ADN-sekuentziek, eskuarki, informazio bera ematen dute erlazio ebolutiboei buruz.

Jatorri erkidearen ideiak, modu naturalean, eboluzioari buruzko iragarpen sendo eta egiaztagarri batzuetara garamatza. Begien bistako ezaugarriak eta ADN-sekuentziak aintzat hartu eta ikusten badugu hegaztiak eta narrastiak talde berean sartzen direla, iragar dezakegu fosilen erregistroan hegaztien eta narras-tien arbaso erkideak aurkituko ditugula. Iragarpen horiek bete egin dira, eta eboluzioaren frogarik sendoenetariko batzuk eman dituzte aurkikuntzok. Hurrengo kapituluan ezagutuko ditugu arbaso horietariko batzuk.

Eboluzioaren teoriaren bosgarren atala, berriz, Darwinek argi eta garbi bere lorpen intelektualik handientzat jotzen zuena da: hautespen naturalaren ideia. Ideia hori, egia esan, ez zuen Darwinek bakarrik izan: haren garaikide batek, Alfred Russel Wallace naturalistak, aldi bertsuan proposatu zuen, eta zientziaren historian sekula izan den aldi bereko aurkikuntza-kasurik sona-tuena da hori, hain zuzen. Baina merezimenduaren zatirik handiena Darwinek eraman zuen, Espezieen jatorria obran xehe-tasun handiz landu baitzuen hautespen naturalaren ideia, eta haren frogak eman eta haren ondorio ugariak aztertu.

Hautespen naturala, kontuak kontu, eboluzioaren teoriaren atalik iraultzaileentzat jotzen zen Darwinen garaian, eta, egun ere, deserosoa egiten zaio askori. Hautespenaren ideia aldi berean iraultzaile eta asaldagarri egiten duena zera da: prozesu materialista huts baten bitartez azaltzen duela izadiak itxuraz ageri duen diseinua, naturaz gaindiko ezein indarren kreazio nahiz gidaritza inolakoaren esku-hartzerik gabe.

Page 40: 17 zio zergatik eboluzioa

ZERGATIK DEN EGIA EBOLUZIOA40

Hautespen naturalaren ideia ez da zaila ulertzen. Espezie bateko banakoak genetikoki desberdinak badira, eta desberdin-tasun horietariko batzuek bere ingurunean bizirik irauteko eta ugaltzeko gaitasunari eragiten badiote, biziraupen- eta ugalketa-maila handiagoak eman dituzten gene «on» horiek kopia gehiago izango dituzte hurrengo belaunaldian, gene «ez hain on»ek baino. Denborarekin, populazio hori gero eta egokiagoa izango da ingurune horretan bizitzeko, mutazio lagungarriak gertatu eta populazioan hedatu ahala; mutazio kaltegarriak, aldiz, baztertuak izango dira. Hala, azkenerako, habitat eta bizimodu jakin bati ondo egokituta dauden organismoak sorrarazten ditu prozesu horrek.

Hona hemen adibide sinple bat: mamut iletsua Eurasiako eta Ipar Amerikako iparrean bizi zen, eta hotzari egokituta zegoen, ilaje lodiko geruza bati esker (espezimen oso-osoak aurkitu izan dira izozturik tundrako lurpean)3. Ziurrenik, egungo elefanteen antzera ile gutxi zuten arbaso batzuen ondo-rengoak izango ziren mamutak. Espezie antzestralean izandako mutazioek zenbait mamut besteak baino iletsuagoak izatera eramango zituen, egungo zenbait gizakiren kasuan gertatzen den bezala. Klima hoztu zenean, edo espeziea iparreragoko eremuetara hedatu zenean, banako iletsuak hobeto hornituta zeuden ingurune hotz hura jasateko, eta ondorengo gehiago utzi zituzten kide soilagoek baino. Horrek populazioa aberastu egin zuen ilajearen genez. Hurrengo belaunaldian, aurreko belaunal-dikoa baino zertxobait iletsuagoa izango zen batez besteko mamuta. Utzi prozesu horri milaka belaunalditan aurrera egiten, eta mamut kalpartsuak mamut azal-leuna ordezkatuko dizu. Eta utzi hainbat eta hainbat ezaugarriri hotzarekiko erresistentziari

Page 41: 17 zio zergatik eboluzioa

ZER DA EBOLUZIOA? 41

eragiten (hala nola gorputzaren tamaina, gantz kantitatea, eta abar), eta ezaugarri horiek ere aldatuko dira, aldi berean.

Izugarri sinplea da prozesua. Hauxe baino ez du eskatzen: espezie bateko banakoak genetikoki desberdinak izatea beren ingurunean bizirik iraun eta ugaltzeko gaitasunaren aldetik. Hala gertatzen denean, hautespen naturala —eta eboluzioa— saihestezinak dira. Ikusiko dugunez, aztertu den espezie orok erakusten du eskakizun hori betetzen dela. Eta, ezaugarri askok eragin diezaioketenez banako baten ingurunearekiko egokitza-penari (haren egokitasunari), hautespen naturala gai da, eoien poderioz, berariaz diseinatuak diruditen animaliak edo landa-reak zizelkatzeko.

Haatik, ohartu beharra dago oso desberdina zatekeela emaitza, dena delakoa berariaz diseinatua izan, edo hautespen naturalaren bitartez eboluzionatua. Hautespen naturala ez da ingeniari maisu bat, nola-halako konpontzaile bat baizik. Ez du erdiesten hutsetik hasiko litzatekeen diseinatzaile batek lor leza-keen perfekzio erabatekoa; aitzitik, langai suertatu zaizkion materialak hartu, eta bere esku dagoen gauzarik txukunena egiten du haiekin. Litekeena da diseinu perfektua emango luketen mutazioak ez agertzea, besterik gabe, bakanegiak dire-lako. Afrikar errinozeroak, tandem eran jarritako bi adarrokin, hobeto hornituta daude beren burua defendatu eta hurkoekin borrokatzeko, indiar errinozeroak baino, haiei ez baitzaie egokitu adar bat besterik (izatez, ez dira benetako adarrak, ile trinkotuak baizik). Gerta zitekeen, baina, besterik gabe, bi adar ematen dituen mutaziorik ez sortzea indiar errinozeroen artean. Hala ere, adar bakarra izatea hobe da adarrik ez izatea baino. Indiar errinozeroa egoera onean dago arbaso adargabeen aldean,

Page 42: 17 zio zergatik eboluzioa

ZERGATIK DEN EGIA EBOLUZIOA42

baina litekeena da perfekziotik urrun samar egotea historia genetikoan izandako gorabeherek sortu duten diseinua. Eta egokitzearen porrot hutsa da, jakina, parasitoek edo gaixota-sunek mendean hartutako landare- edo animalia-kasu bakoitza. Eta porrotak dira, halaber, desagertu diren espezie guztiak, zeinak sekula bizi izandako espezie guztietatik % 99tik gora baitira. (Bide batez, itzelezko behaztopa da hori diseinu adimen-tsuaren teoriarentzat. Ez dirudi oso adimentsua denik galtzera kondenatuta dauden milioika espezie diseinatzea, eta gero espezie horiek beste antzeko espezie batzuez ordezkatzea, kontuan izanik, gainera, haietatik gehienak ere desagertzera kondenatuak daudela beren txandan. Diseinu adimentsuaren aldezleek ez diote inoiz heldu auzi horri).

Hautespen naturalak, bestalde, organismo baten osotasu-naren diseinuarekin jardun behar du, eta hainbat egokitzapenen arteko hautsi-mautsia dakar horrek. Itsas dortoka emeek hondartzan egiten dituzte habiak, hegalekin zuloa eginez. Prozesu mingarri, motel eta traketsa da, arrautzak harrapakarien mende uzten dituena. Dortoken hegalek pala-forma nabarme-nagoa izateak lana hobeto eta azkarrago egiten lagunduko lieke, baina orduan ez lukete hain ondo igeri egingo. Diseinatzaile jakitun batek beste gorputz-adar pare bat emango zien dortokei, pala-formako apendize ezkutagarriz hornitua, baina dortokak, narrasti guztiak bezalaxe, lau gorputz-adar izatera mugatzen dituen garapen-plan bati atxikiak daude.

Organismoak ez daude mutazio-bultzaden zor iaren mendean soilik, baizik eta beren garapenak eta eboluzioak ezar-tzen dizkieten mugak ere jasaten dituzte. Lehendik hor zeuden ezaugarrietan gertatutako aldaketak dira mutazioak; ia inoiz ez

Page 43: 17 zio zergatik eboluzioa

ZER DA EBOLUZIOA? 43

dute ezaugarri berririk hutsetik sortzen. Horrek esan nahi du eboluzioak espezie baten arbasoetatik hasita abiarazi behar duela espezie berria. Eraikin bat diseinatzeko hutsetik hasterik ez daukan arkitekto baten modukoa da eboluzioa; aitzitik, aurretiaz hor dagoen eraikin bat egokituz sortu behar du egitura berri oro, eraikina bizitzeko moduan mantenduz beti. Horrek berekin dakar zenbait hautsi-mautsi egin beharra. Gu gizonezkook, esate baterako, askoz hobeto geundeke barrabilak zuzenean gorpu-tzetik kanpo eratuko balitzaizkigu, tenperatura freskoagoak mesede egiten baitio espermari.4 Barrabilak, ordea, abdomenean hasten dira garatzen. Fetuak sei edo zazpi hilabete dituenean, eskrotora jaisten dira, izterrondoko hodi deritzen bi kanaletan behera migratuz, eta, hala, gorputz barruko bero kaltegarritik urruntzen dira. Hodi horiek zenbait ahulgune uzten dituzte gorputzaren barrualdeko paretan, eta, ondorioz, izterrondoko herniak nozitzeko joera geratzen zaie gizonezkoei. Hernia horiek kaltegarriak dira: hesteak buxatzea ekar dezakete, eta, kirurgiaren aurretiko garaian, heriotza ere eragin zezaketen. Ezein diseinatzaile adimentsuk ez zigun halako barrabil-bidaia gorabeheratsurik zertuko. Ezinbestean gaude horri lotuta, ordea, arrain erako arbasoetatik jaso baikenuen oinordetzan barrabilak eratzeko garapen-programa, zeren haien gonadak abdomenean garatu eta bertan geratzen baitziren erabat. Arrainenen gisako barrabilekin hasten dugu garapena, eta gure barrabil-jaistearen eboluzioa geroago etorri zen, gehigarri trakets baten modura.

Hautespen naturalak, beraz, ez dakar perfekzioa; aurretik zegoenarekiko hobekuntza baino ez. Zer egokiago bat sortzen du, ez zerik egokiena. Hala, hautespenak itxura emanik ere diseinua erabili dela, akastuna izaten da sarritan diseinu hori.

Page 44: 17 zio zergatik eboluzioa

ZERGATIK DEN EGIA EBOLUZIOA44

Ironikoa da, baina akats horiek eboluzioaren froga garrantzi-tsuak ematen dizkigute, 3. kapituluan ikusiko dugunez.

Aurrekoak, horrenbestez, eboluzioaren teoria osatzen duten sei puntuetatik azkenera garamatza: hautespen naturalaz besteko zenbait prozesu, aldaketa ebolutiboa eragin dezaketenak. Prozesu horietatik garrantzitsuena zera da: gene proportzioan zoriz gertatzen diren aldaketa sinpleak, familiek ondorengo kopuru desberdinak izateari zor zaizkionak. Horrek dakarren aldaketa ebolutiboak, zorizkoa izanik, ez du zerikusirik egoki-tzapenarekin. Prozesu horrek aldaketa ebolutibo esanguratsuan duen eragina, ordea, txikia dateke, ez baitu hautespen naturalak duen moldatze-ahalmenik. Hautespen naturala da egokitzapena eragin dezakeen prozesu bakarra. Hala ere, ikusiko dugu, 5. kapi-tuluan, populazio txikietan jito genetikoak izan dezakeela eraginik eboluzioan, eta litekeena dela egokitzapenezko ez diren ADNaren ezaugarri batzuen kausa izatea.

Horiek dira, bada, eboluzioaren teoriaren sei atalak.5 Zenbait atalek lotura estua dute bata bestearekin. Espeziazioa egia bada, esate baterako, jatorri erkideak ere egia izan behar du ezinbestean. Beste atal batzuek, berriz, ez dute loturarik elka-rrekin. Adibidez, gauza bat da eboluzioa gertatzea, eta beste bat ezinbestean pixkanaka gertatu behar izatea. xx. mendearen hasieran, zenbait mutazionistak uste zuen espezie batek bat-ba-tean sor zezakeela guztiz berria zen espezie bat, berebiziko mutazio bakar baten ondorioz. Richard Goldschmidt zoologo entzutetsuak, adibidez, argudiatu zuen hegaztitzat jo zitekeen estreinako biziduna narrasti argi eta garbia zen izaki batek jarri-tako arrautzatik aterea izan zitekeela. Halako gauzak egiazta-tzeko, probak egin daitezke. Mutazionismoak iragartzen du

Page 45: 17 zio zergatik eboluzioa

ZER DA EBOLUZIOA? 45

populazio berriak bat-batean sortuko direla talde zaharretatik, fosilen erregistroan trantsizioko formarik utzi gabe. Fosilei esker dakigu, ordea, eboluzioa ez dela horrela gertatzen. Eta, edonola ere, azterketa horiek erakusten dute darwinismoaren hainbat atal modu independentean azter daitezkeela.

Beste aukera bat ere bada: gerta liteke eboluzioa egia izatea, baina hautespen naturala ez izatea haren kausa. Garai batean, adibidez, biologo askok uste izan zuten indar mistiko eta teleologiko batek bultzatuta gertatzen zela eboluzioa: organis-moek «barruko oldar» bat omen zuten, espezieak norabide jakin, aurretiaz zehaztuetara lerrarazten zituena. Zebilen ustearen arabera, halako oldar batek bultzatu zuen tigre sable-horzdunen letagin izugarrien eboluzioa, hala eramanez baliagarriak izan ez arren gero eta letagin handiagoak izatera, ahoa ezin ixteraino eta, azkenean, goseak espeziea galtze-bidean jartzeraino. Orain badakigu ez dagoela ezein indar teleologikoren aldeko arras-torik: tigre sable-horzdunak ez ziren, egiaz, gosez hil; aitzitik, pozik asko bizi izan ziren milioika urtez beren letagin erral-doiekin, harik eta bestelako arrazoien kariaz espeziea desagertu zen arte. Kontuak kontu, kausa bat baino gehiago izan zitzakee-lako onartu zuten biologoek eboluzioa, hautespen naturala onartu baino hainbat hamarkada lehenago.

Horraino, eboluzioaren teoriaren baieztapenei dagokiena. Baina hona hemen maiz entzuten den errepika garrantzitsu bat: eboluzioa teoria bat besterik ez da, ezta? 1980an Texasen talde ebanjeliko baten aurrean hitzaldia ematen ari zelarik, Ronald Reagan presidentetzarako hautagaiak honako hau esan zuen eboluzioaz: «Tira, teoria bat da. Teoria zientifiko bat baino ez da; azken urteotan, auzitan jarria izan da zientziaren munduan, eta

Page 46: 17 zio zergatik eboluzioa

ZERGATIK DEN EGIA EBOLUZIOA46

orain ez da jotzen zientzia-erkidegoan garai batean bezain hutsik gabetzat».

Aipu horretan, «baino ez» hori da gakoa. Teoria bat baino ez. Horrek berekin dakarrena da teoriei gagozkielarik kontua ez dela bete-betea: espekulazio hutsak direla, eta, ia ziur, okerrak. Izan ere, teoria hitzaren konnotazio ohikoa uste da, hala nola «nire teoria da Jon Anerekin txoratuta dagoela» esaten dugunean. Baina oso bestelako esanahia du zientzian teoria hitzak, eta uste huts batek baino askoz ere ziurtasun eta zorroztasun handiagoa adierazten du.

Oxford English Dictionary hiztegian jasotzen denez, teoria zientifikoak dira: «adierazpen berezi batzuk, jakina den edo behaketaz baieztatu den zerbaiten lege, printzipio edo kausa orokortzat hartzen dena biltzen dutenak». Horrenbestez, esan dezakegu honako hau dioen proposizioa dela grabitatearen teoria: masa duten objektu guztiek bata bestea erakartzen dute, beren arteko distantziaren mende dagoen erlazio zorrotz baten arabera. Orobat aipatzen dugu erlatibitatearen teoria, zeinak baieztapen jakin batzuk egiten baititu argiaren abiaduraz eta espazio-denboraren kurbaduraz.

Bi alderdi nabarmendu nahi nituzke hemen. Lehena, hauxe: zientzian, gauzen nolakotasunari buruzko espekulazio soil batzuk baino askoz gehiago dira teoriak; alegia, mundu errealeko egitateak azaltzeko asmoz sorturiko eta sakon haus-narturiko proposizio multzo batzuk dira. Teoria atomikoa ez da «atomoak existitzen dira» adierazpena soilik: atomoen arteko interakzioak, konposatuak eratzeko moduak eta haien joka-molde kimikoa biltzen dituen azalpen bat da. Era berean, ebolu-

Page 47: 17 zio zergatik eboluzioa

ZER DA EBOLUZIOA? 47

zioaren teoria «eboluzioa gertatu zen» adierazpena baino askoz gehiago da: luze eta zabal dokumentatutako printzipio sorta bat —azaldu ditut sei garrantzitsuenak—, eboluzioa nola eta zergatik gertatzen den azaltzen duena.

Eta horrek zuzenean garamatza azpimarratu nahi nuen bigarren alderdira. Zientifikotzat onartuak izan daitezen, testa-tzeko modukoak izan behar dute teoriek, eta bidea eman behar dute haiei buruzko iragarpen egiaztagarriak egiteko. Hau da, modua izan behar dugu mundu errealari buruzko behaketak egiteko, teoria hori baieztatu edo ezeztatu beharra baitago. Hasiera batean, espekulazioan oinarritua zen teoria atomikoa, baina sinesgarritasuna irabaziz joan zen pixkanaka, kimikaren arloan atomoen existentzia aldezten zuten datuak pilatu ziren heinean. Nahiz eta 1981ean ekorketa-mikroskopia asmatu zen arte ezin izan genituen atomoak ikusi (eta, mikroskopiotik begi-ratuta, zinez ageri dira hasieran imajinatu genituen bolatxoen eiteko), zientzialariak aspalditik zeuden sinetsita atomoak bazi-rela. Halaber, teoria on batek iragarpenak egin behar ditu izadiari hurbilagotik begiratuz gero aurkitu behar genukeenaz. Iragarpen horiek betetzen badira, gero eta fidatuago egon gaitezke teoria hori egiazkoa dela. Einsteinek 1915ean proposa-turiko erlatibitatearen teoria orokorrak iragartzen zuen argia desbideratu egingo zela zeruko gorputz handi baten ondotik igarotzean. (Modu teknikoan adierazita: gorputz horren grabita-teak espazio-denbora distortsionatzen du, eta horrek, berriz, inguruan dabiltzan fotoien ibilbidea distortsionatzen du). Arthur Eddington-ek, 1919an, bete-betean egiaztatu zuen iragarpen hori, eguzki-eklipse baten abagunea baliaturik erakutsi baitzuen urruneko izarretatik zetorren argia desbideratu egiten zela

Page 48: 17 zio zergatik eboluzioa

ZERGATIK DEN EGIA EBOLUZIOA48

eguzkiaren ondotik igarotzean, eta, horren ondorioz, aldatu egiten zela izarren itxurazko posizioa. Iragarpen hori egiaztatu zenean hasi zen Einsteinen teoria onespen zabala bereganatzen.

Teoriak ez direnez egiazkotzat jotzen haien proposizioak eta iragarpenak behin eta berriz aztertuak eta berretsiak izan arte, teoria zientifikoak ez dira une zehatz jakin batean bihurtzen, ziplo, egitate zientifiko. Aitzitik, teoriak egitate bihurtzeko (edo egia), beharrezkoa da haien alde hainbeste datu pilatzea —eta kontra, berriz, froga erabakigarririk ez izatea— ezen ia zentzuzko pertsona orok onartuko bailituzke. Horrek ez du esan nahi «egiazko» teoriarik ez denik sekula faltsutuko. Egia zientifiko oro behin-behinekoa da, eta froga berrien argitan aldakizun. Ez dago halako zeinu edo kanpai-hotsik, zientzialariei jakinaraziko dienik jo dutela azkenean izadiari buruzko egia goren, aldaezina. Ikusiko dugunez, nahiz eta darwinismoa aldezten duten milaka behaketa hor izan, litekeena da datu berriak agertzea, okerrekoa dela erakutsiko dutenak. Nire ustez nekez gertatuko da hori, baina zientzialariei, fanatikoei ez bezala, ez zaie zilegi harrokeriaz joka-tzea egiatzat aitortzen dutenarekin.

Egia —edo egitate— bihurtzeko prozesuan, teoria zienti-fiko jakin bat beste teoria baten aurka probatzen da eskuarki. Izan ere, azalpen bat baino gehiago izan ohi dira fenomeno jakin bat azaltzeko. Zientzialariak hor saiatzen dira giltzarri izan daitezkeen behaketak egiten, esperimentu erabakigarriak asmatzen, lehian dauden bi azalpenetariko bat berretsi eta bestea baztertzearren. Urte luzez, uste izan zen gure planetako lur-masak leku berean kokatuta egon direla biziaren historia guztian. Alfred Wegener alemaniar geofisikariak, ordea, aurkako teoria bat sortu zuen 1912an, «kontinenteen jito»aren teoria, zeinaren arabera konti-

Page 49: 17 zio zergatik eboluzioa

ZER DA EBOLUZIOA? 49

nenteak mugimenduan baitaude. Teoria horren abiapuntuan, besteak beste, Hego Amerikako eta Afrikako kontinenteen formen behaketa dago, bata bestearekin ahoka baitzitezkeen, buru-hausgarri baten piezak bezala. Denborarekin, kontinenteen jitoaren teoriak sinesgarritasun handiagoa lortu zuen, zeren paleontologoek aurkitu baitzuten, fosilak pilaturik eta antzinako espezieen banaketari erreparaturik, lotuta egon zirela behinola kontinenteak. Geroago, plaken tektonika iradoki zen kontinenteen mugimenduaren mekanismo gisa, hautespen naturala ebolu-zioaren mekanismo gisa iradoki zen bezalaxe: Lurraren azaleko eta mantuko plakak igeri daude Lurraren barrualdeko material likidoago baten gainean. Hala, hasieran geologoek plaken tekto-nika eszeptizismoz hartu bazuten ere, azterketa zorrotzak egin zizkioten, alderdi askotatik helduta, eta egia dela erakusten zuten froga sendoak metatu zituzten. Egun, satelite bidezko posizionatze globaleko teknologiari esker, ikusi ere egin ditzakegu kontinen-teak bata bestetik urruntzen, urtean bost zentimetrotik hamarrera bitarteko abiadan, hau da, azkazalak hazten zaizkizun abiada bertsuan. (Azken hori, bide batez, behinola kontinenteak elkar-turik zeudelako froga eztabaidaezinarekin batera harturik, Lur gaztearen kreazionisten aurkako froga argia da, haien arabera Lurrak 6.000 urtetik 10.000 urtera bitarte besterik ez baitu. Hori hala balitz, Espainiako mendebaldeko kostaldean zutik jarrita, New York hiriaren zerumuga ikusi behar genuke, Europa eta Amerika ez baitziren oraindik kilometro pare batetik gora aldenduko!).

Darwinek Espezieen jatorria idatzi zuenean, Mendebaldeko zientzialari gehienak, eta zientzialari ez ziren ia-ia guztiak, krea-zionistak ziren. Ez zuten, noski, Hasiera liburuan kontatzen den istorioaren xehetasun oro onartuko, baina gehienak sinetsita

Page 50: 17 zio zergatik eboluzioa

ZERGATIK DEN EGIA EBOLUZIOA50

zeuden bizia oraingo forman sortua izan zela oro har, sortzaile ahalguztidun batek hala diseinaturik, eta bere horretan iraun zuela handik hara. Espezieen jatorria obran, Darwinek beste hipotesi bat proposatu zuen biziaren garapen, dibertsifikazio eta diseinua azaltzeko. Liburu horren zati nagusiak aurkezten dituen frogek ez dute soilik eboluzioa berresten, baizik eta, aldi berean, kreazionismoa ezeztatzen dute. Darwinen garaian, oso sinesga-rriak ziren haren teorien aldeko datuak, baina ez guztiz erabaki-garriak. Esan dezakegu, beraz, Darwinek proposatu berritan teoria bat zela eboluzioa (oinarri sendoa zuena, hori bai), eta 1859tik hona egitate gradua bereganatu duela, aldeko frogak bata bestearen ondotik metatuz joan diren heinean. Oraindik ere teoria esaten zaio eboluzioari, grabitatearenari bezalaxe, baina, teoria ez ezik, egitate ere bada.

Nola egiazta daiteke eboluzioaren teoriaren balioa, bada, oraindik ere hedatuta dagoen beste teoriarekin erkaturik; alegia, bizia hortxe sortua dela eta geroztik bere horretan iraun duela dioenaren aurrean? Izatez, badira bi egiaztabide. Lehena, darwi-nismoaren sei printzipioak iragarpen egiaztagarriak egiteko erabil-tzean datza. Iragarpen diodanean, ez dut esan nahi darwinismoak aurresan dezakeenik etorkizunean eboluzioak nondik joko duen. Aurresaten duena zera da: zer aurkitu behar genukeen egungo edo antzinako espezieengan, horiek aztertzen ditugu-nean. Hona hemen eboluzioari buruzko zenbait iragarpen:

— Antzinako biziaren hondar fosilik badenez, gai izan behar genuke aldaketa ebolutiboaren zenbait froga aurkitzeko fosilen erregistroan. Hala izatera, harri-geruza sakonenek (hau da, zaharrenek) espezie primitiboagoen fosilak edukiko lituzkete; harri-geruza gazteagoak azaldu ahala,

Page 51: 17 zio zergatik eboluzioa

ZER DA EBOLUZIOA? 51

gero eta konplexuagoak diren zenbait fosil agertuko lirakete, eta, azkenik, geruzarik berrienetan, egungo espezieen antzekoak diren organismoak aurkituko geni-tuzke. Eta gai izan behar genuke zenbait espezie aurki-tzeko, denboran zehar aldatuz leinu batzuk eman dituztenak eta ondorengo aldatuak ageri dituztenak (egokitzapena).

— Zenbait espeziazio-kasu aurkitzeko gai izan behar genuke fosilen erregistroan, eta ondorengoen leinu bat beste bitan edo gehiagotan adarkatzen dela ikusi. Bai eta izadian espezie berriak eratzen direla ere.

— Arbaso erkide bat izan zutela susmatzen den talde nagu-siak elkarrekin lotzen dituzten espezieen adibide batzuk aurkitzeko gai izan behar genuke, hala nola hegaztiak narrastiekin eta arrainak anfibioekin lotzen dituztenak. Are gehiago, aipaturiko talde nagusiak ustez bitan banatu ziren garaiko harri-geruzetan aurkitu behar genituzke kate-maila galdu —edo, hobeto, trantsizioko forma— horiek.

— Espero izatekoa dugu espezieek hainbat ezaugarritan agertzea aldaketa genetikoa (bestela, eboluzioak ez luke aukerarik gertatzeko).

— Akatsa eboluzioaren seinale da, ez diseinu kontzientea-rena. Beraz, egokitzapen akastunaren adibide batzuk aurkitu behar genituzke, non eboluzioa ez baita gai izan sortzaile batek lortuko lukeen optimizazio-maila lortzeko.

— Hautespen naturala izadian gertatzen ikusi behar genuke.

Iragarpen horien bidez ez ezik, aurresan hitzaren ildotik atzesan deitzen diodanaren bidez ere berrets daiteke darwi-nismoa; alegia, badira zenbait gertaera eta datu eboluzioaren

Page 52: 17 zio zergatik eboluzioa

ZERGATIK DEN EGIA EBOLUZIOA52

teoriaren bidez iragartzeko modukoak ez direnak baina teoria horren argitan soilik uler daitezkeenak. Atzesanak modu balekoa dira zientzia egiteko: plaken tektonika aldezten duten zenbait froga bistaratzeko, adibidez, beharrezkoa izan zen zientzialariek itsas hondoko arroken formak irakurriz ikastea antzematen Lurraren eremu magnetikoaren norabidean izandako zenbait aldaketari. Eboluzioa baieztatzen (eta berariazko sorkuntza ezeztatzen) duten atzesan horietarikoak ditugu, besteak beste: espezieek lurrazalean ageri duten banaketa; organismoak enbrioietatik garatzeko moduari dagozkion zenbait berezitasun, eta itxura batean baliagarritasunik ez duten zenbait aztarna-ezaugarriren existentzia. Horiek dira, hain zuzen ere, 3. eta 4. kapituluetan aztertuko ditugun gaiak.

Eboluzioaren teoriak, beraz, iragarpen ausart eta argiak egiten ditu. Darwinek hogei urte inguru eman zituen bere teoriaren aldeko datuak metatzen, Espezieen jatorria argitaratu aurretik. Duela 150 urte izan zen hori. Zenbateko jakintza pilatu den orduz geroztik! Zenbat fosil aurkitu, zenbat espezie bildu eta mundu zabaleko banaketa-mapan marraztu, zenbat lan espezieen arteko erlazio ebolutiboak agerian utzi dituztenak. Eta adar berriak ere agertu dira zientzian, Darwinek amestu ere egin ez zituenak, hala nola biologia molekularra eta sistematika (organismoen arteko erlazioen azterketa).

Ikusiko dugunez, zahar zein berri, froga orok garamatza, ezinbestean, eboluzioa egia delako ondoriora.