asun · 2014. 1. 29. · asun - ua fundaciÓn eguzkilore ondoko hauek garatzeko caritas bizkaia-ren...
TRANSCRIPT
IKUSPEGIA
Gizakiok etxebizitza eskuratzeko du-
gun oinarrizko eskubidea hartzen
dugu kontuan, batez ere. Giza-
eskubide bat da eta horren eragin-
kortasuna Botere Publikoek hartzen
dituzten neurrien mende dago, bere-
ziki, baina herritarren eta Gizarte
Ekintzako Hirugarren Sektorearen
lankidetza ere beharrezkoa da.
Etxebizitzaren egungo merkatuari
buelta eman nahi diogu; izan ere,
etxebizitza inbertsio-ondasuna da
oraindik ere, pertsonen oinarrizko
beharrizanak estaltzen dituen balia-
bide bat baino gehiago.
116.300 etxebizitza huts daude Eus-
kadin, egungo egoera ekonomikoan.
Errealitate onartezina dela iruditzen
zaigu, eta ez daukagula zertan hori
sufritu.
Etxebizitzaren gizarte-funtzioan sinis-
ten dugu. Etxebizitza lortzearen eta
gizarte-bazterkeria eta pobreziarekiko
babesaren arteko lotura oso estua
dela uste dugu.
2013ko ekainaren 11ko Ebazpenean
Europako Parlamentuak egiten duen
deiarekin bat egin nahi dugu. Horren
bidez, gizarte erakundeei eskatzen
zaie gizarte-berrikuntza garatzeko,
etxebizitza lortzera bideratutako poli-
tika berriak aztertzeko xedez.
Laguntza emateko prozesuaren ga-
rrantzia nabarmendu nahi dugu. Ho-
rrekin ulertzen dugu gizarte arreta
pertsonalizatua ematea, pertsonei
beren gaitasunak indartzen lagundu
eta gizarteratzeko aukerak emateko.
SORTZE-HELBURUAK
1) Etxebizitza duin eta egokia iza-
teko giza-eskubidea sustatu eta ga-
ratzea.
2) Etxebizitza izateko giza-eskubidea
bermatzeko moduko gela eta egoi-
tza baliabideak sortzea.
3) Gizarte-bazterkeria, langabezia,
gaixotasun edo krisi ekonomikoaren
ondorioz etxea galtzeko arriskuan
dauden pertsona eta familiei lagun-
tzera bideratutako estrategia eta
jarduerak bultzatzea.
HELBURUAK
- Egoitza-baliabideak ematea.
- Egoitza arloko prekarietate egoe-
rei arreta ematea.
- Familien gainzorpetzearen edo
baliabide faltaren ondorioz etxebizi-
tza mantentzeko dauden zailtasunak
konpontzea.
- Gizarte arloan eta harremanei eta
oinarrizko eskubideei dagokienez
laguntza ematea.
- Etxebizitzaren birgaitze arloan
jarduera-ildo bat garatzea.
- Etxebizitza arloan sentsibilizatzea
eta salaketa soziala egitea.
www.fundacioneguzkilore.org [email protected]
Telefonoa : 944.473.826 Ramal de Olabeaga, 14—2. Zorrotzaurre.
48014 Bilbao
EGITEKOA
Gizarter
atzeko elkarta
sun-etxebizitze
n proiektua
FUNDACIÓN EGUZKILORE ondoko hauek garatzeko
CARITAS BIZKAIA-ren ekimena:
Zer eskaintzen diegu erabiltzaileei
G ela/egoitza baliabideak
Baliabide hori pertsona hauei eskaintzen zaie:
etxebizitzarik ez dutenei.
infraetxebizitzetan daudenei (etxebizitza dese-
gokiak, bizitzeko moduan ez daudenak, jendea
pilatzen den lekuak,…)
etxebizitza mantentzeko arazoak dituztenei (ohiko
etxebizitzatzat dutena galtzeko arriskua, bai hipo-
teka-zorrari aurre egin ezin diotelako, baita
alokairu-kontratuaren errentak ordaindu ezin
dituztelako).
etxebizitza lortzeko arazoak dituztenei, arrazoi
ekonomiko, administratibo edota sozialengatik.
Gizarte esku-hartzeko prozesu baten barruan: Kasu
guzti horietan, dispositiboan parte hartzeko familiari
laguntza emateko plan indibidualizatu bat edo bakarka-
ko plana onartu behar dute erabiltzaileek.
Etxebizitzan eta inguruko erlazioetan zentratutako lagu-
ntza-prozesu batekin. Berankortasunaren prebentzioa
eta etxebizitzaren zaintza ere lantzen ditu.
Baliabideetara sartzeko lehentasuna irizpide hauetatik
abiatuta egiten da:
Prebentzioa, egoitza baliabidea emateari lehenta-
suna emanez, gizartetik aldendu edo bazterkeria
eragin dezaketen prozesuak geldiarazi behar
diren kasuan.
Gizarte ahultasuna: Bazterkeria arrisku handie-
neko egoerei lehentasuna ematea, balorazio eta
diagnostiko sozialerako tresnaren bidez modu
objektiboan neurtuta.
Gela-dispositibotik irteten dira itxura guztien arabera
familiek egoitza-baliabide bat lortzeko autonomia osoa
dutenean.
A rreta, informazioa, orienta-
zioa, aholkularitza eta bitarte-
karitza emateko zerbitzua
Gizarteratze eta laneratze prozesuak garatzeko eta
etxebizitza bat lortu eta mantentzeko aukera ema-
ten duena. Gizarte langile batek koordinatutako
gizarte zerbitzu iraunkor bat. Laguntza juridiko,
psikologiko, finantza arloko eta soziolaboralarekin
osatzen da.
F amilia eta pertsonei
laguntza ematea
Uste dugu ezinbestekoa dela
zailtasunak dituzten familia eta
pertsonei laguntzea.
Laguntza hori emateko orduan gizarte eta
erakunde eta instituzioekin koordinatu
behar gara (bereziki Oinarrizko Gizarte
Zerbitzuekin).
- Diziplina artekoa, ezagutza arlo desber-
dinen esku-hartzearen bidez.
- Komunitate ikuspegiarekin, eta beraz,
familiak txertatuta dauden komunitateko
erlazio eta parte-hartze aspektuei garran-
tzia emanez.
G izarte bitartekaritza eta
elkarbizitza babesteko
zerbitzua
Pertsona edo familia erabiltzaileen
eta erakundeen, auzokideen, familia eta etxebizi-
tzen jabeen arteko harreman eta interakzioetan
lan egiten dugu, edo etxebizitza konparatuetan
elkarbizitza erraztuz.
Etxebizitza-parkearen hurbiltasuna kudeatzea
Prezio eskuragarrien ereduak alokairuko etxebizitza bat
lortzeko aukera erraztu nahi die erabiltzaileei
(erreferentzia bezala hileko 350 euroko zenbatekoa
emanez).
Bestalde, finantza-kargei dagokienez iraunkorra eta
orekatua izan behar da (errenta/kostua + obren ba-
lioa / birgaitzeak / mantentze-lana + jabearentzako
berriz jartzeko kostua + erabiltzaileak ez or-
daintzeagatik edo berankortasunagatiko arriskuak +
altzariak jartzea).
Hilero zenbateko bat kobratzen da fondo metagarri
bezala, etxebizitzaren zaintzara lotuta. Horrekin, kon-
tratuaren amaieran egon daitezkeen eta erabiltzaileari
egozten zaizkion akatsak konpontzen dira edo bere
esku jartzen dira etxebizitza merkatu arruntera sartzea
errazteko
Etxebizitza eskaintza prezio eskuragarrietan
Etxebizitzak lortzea: Etxebizitza egokia bilatzea.
Geografikoki banatutako etxebizitza-zorroa osa-
tzea.
Bizitzeko prest jartzeko egin beharrekoak.
Gremioekin harremanetan jartzea.
Tramitazio juridiko eta administratiboa.
Kontratazioa.
Alokairuen kudeaketa ekonomikoa,
Jabetza horizontala.
Erabilera, mantentze-lanak eta gertakariak gain-
begiratzea.
Finantzazioa.
Altzariak kudeatzea.
Horniduren kudeaketa.
Aseguruen kontratuak.
Eraginkortasun energetikoa aztertzea.
Etxebizitza kudeatzeko tresna-zerbitzuak
Gestión de proximidad
Parkeko gestio-jarduerak modu arinean egin
behar dira, erabiltzaileekin batera eta deriba-
tzen dituzten erakundeekin edo hitzarmena
egindako erakundeekin batera, eta jabe edo
lagatzaileekin. Horrela, metatutako berankorta-
suna saihestuko dugu, sortzen doazen ara-
zoak arin konponduko dira eta familien inpli-
kazioa lortuko da etxebizitza eta eraikinen
zaintza eta mantentze-lanei dagokienez.
Lotutako jarduera osagarriak
Modu osagarrian, higiezinen kudeaketari lo-
tutako edo bertatik etorritako enpresa-
jarduerak garatu daitezke (esaterako etxebi-
zitzak birgaitzeari dagokionez, bigarren es-
kuko altzariak kudeatzeari dagokionez, eta
abar).
Hurbiltasuna kudeatzea
Talde profesionala
Gure ereduak Zuzenbide, Gizarte Lan eta enpresa
zientzietako adituak biltzen ditu.
Boluntarioak
Arlo juridiko, finantza arlo, psikologia eta gizarte-komunikazioan espezializatutako boluntarioak ditugu.
Elkarlanak
Kolaborazio teknikoetarako aliantzak garatu ditugu (arreta psikologiko eta psikosoziala, arreta espeziali-zatuak…).
LOGOA
Eguzkilore giza esparrua
a) Pertsonak dira garrantzitsuena. Bereziki, ahultasun
egoeran edo gizarte-bazterkeria egoeran dauden
pertsona eta familienganako jardueraren
eraginari balioa ematea.
B) Elkartasunak gure jarduerei bultzada
ematen dien estimulua adierazten du.
c) Ikuspuntu Komunitarioa (laguntza-prozesuan tres-
na bezala eta komunitatearekiko errotzean egiteko
bezala): Komunitateak aurrerapauso bat eman du
gizarte erantzukizunari dagokionez, etxebizitza
galtzearen egoera dramatikoaren aurrean.
Baliabideak eman eta ahaleginak eskaintzen
ditu.
d) Errealitaterako aukera eraldatzailea, osoa eta
sistemikoa.
GURE
BALIOAK
Eguzki-lorearen forman oinarritutako diseinua. Boro-
bila laranja kolorekoa, pertsonen kolore adieraz-
garria, erdian, lorearen itxura. Grisen eskalan
(adimenaren eta berrikuntzaren kolorea) punta for-
man (braktea bezala) zabaltzen dira elementu geo-
metrikoak eta eraikuntza irekietarako oinarriak sor-
tzen doaz, harrera egin eta bertan hartzeko mo-
duan. Multzoak lore bat sortzen du, eta XXI. Men-
deko “izpiritu gaiztoengandik” etxebizitzak babeste-
ko gaitasuna proiektatzen du, euskal mitologiako
eguzki-loreak bezala.
-en ekimena da.