batzar nagusia 2013-02-14
Post on 29-Mar-2016
222 Views
Preview:
DESCRIPTION
TRANSCRIPT
2011-2012 IKASTURTEKO MEMORIA
0.‐SARRERA Ikastolak aurre egin behar dio gure haur eta gazteei kalitatezko heziketa emateko erronka handiari. Erronka horren ardatza ikasleak pertsona bezala heztean datza eta hori izan da, hain zuzen ere, 2011‐2012 ikasturtea markatu duen eginbidea. Faktore desberdinek eraginda, aldaketa sakon eta esanguratsua eman du euskal gizarteak eta, horren ondorioz, aldatzen ari dira gizarteak Hezkuntzari egiten dizkion eskakizunak. Eskakizun horiek aztertu, gure ingurunera ekarri, beraien egokitasunaz hausnartu, gure indarguneak errotu eta hobetu beharreko alderdiak antzeman eta lehenetsi, horiek gure burutazioak ikasturteko ekintzak egiterakoan. Eta emaitzak, finean, erakutsi digute bide onetik goazela. Berrikuntza metodologikoak beharrezkoak dira, gizarteak hezkuntza sistemari eskatzen dionaz adi egon behar dugu. Baina eginkizun hori Ikastolari ezik familiari ere badagokio. Horregatik elkarlanean aritzeko lehen urratsak eman ditugu eta horren fruituak berehala ikusiko ez badira ere, ziur gaude denon artean lortuko dugula.
Montse Alkorta Ikastolako Zuzendaria
El reto de la Ikastola es ofrecer a nuestros alumnos una enseñanza de calidad. El eje principal de dicho reto es formar personas y ese ha sido nuestro referente durante el curso 2011‐2012. La sociedad vasca está cambiando y, en consecuencia las exigencias que se le hacen al Sistema Educativo también están sujetas a cambio. Es por ello que la Ikastola no puede permanecer al margen, y en un intento de responder a dichas demandas, ha sido un curso de profunda reflexión sobre nuestro quehacer educativo, en el que se han implementado cambios metodológicos que se adaptan a nuestras necesidades como Ikastola. Sabemos que estamos en el buen camino y los resultados así lo avalan. Sin embargo, el conseguir una educación de calidad significa la implicación de las familias y este objetivo también ha estado presente en este curso.
1.‐ IKASTOLA ZENBAKITAN
IKASLEAK 1102 HAUR HEZKUNTZA 291 LEHEN HEZKUNTZA 457
DERRIGORREZKO BIGARREN HEZKUNTZA 274 BATXILERGOA 80
LANGILEAK 93
FAMILIAK 686
2.‐ HEZKUNTZA
2.0.‐HEZKUNTZA PROIEKTUA Ikastolaren lehen zeregina norbanakoen identitatea zein talde identitatea eraikitzea eta bizitzea da. Horregatik Hezkuntza Proiektuaren muina pertsona da eta heziketa mailan burutu ditugun jarduera guztiak muin horren bueltan daude. Talde nortasunari dagokionez, berriz, ezin dezakegu ahaztu, kooperatiba integrala garela eta Ikastolako komunitatea osatzen dugun guztion ekimenetan islatuko direla. 2011‐2012 Ikasturterako helburuak finkatzerakoan eta berauek definitzerakoan hiru tresna nagusi erabili genituen :
Ebaluazio Diagnostikoaren emaitzetatik eratorritako hobekuntza plana “Escalae” autoebaluaziorako galdetegiaren ondorioak Etapetako hezkuntza profesionalek eta zuzendaritzak burututako hausnarketa
El eje sobre el que gira el Proyecto Educativo de nuestra Ikastola es la persona. Y es así porque entendemos que nuestra misión principal es la construcción de la propia identidad. A su alrededor giran los diferentes proyectos y trabajos que realizamos. Al establecer los objetivos para el curso 2011‐2012, se tuvieron en cuenta el plan de mejora derivado de la Evaluación de Diagnóstico, la auto‐evaluación y la reflexión efectuada por la Dirección y los profesionales de las diferentes etapas.
2.1.‐HAUR HEZKUNTZA: TXOKOTAN LANEAN
Haurren beharrak asetzeko, autonomia areagotzeko, haurren etekin handiena ateratzeko, lana egiteko era berri eta baliogarriagoa lortu behar genuela ondorioztatu genuen Haur Hezkuntzako irakasle taldeak.
Haurrak motibatuagoak daude, interesgune berriak sortzen zaizkie eta, batez ere, talde‐lanen inplikazioa agertzen da lana modu honetara bideratuz. Gutxienez lau txoko antolatu behar dira gela barruan:
• Sinboliko txokoa: jolas ludikoa indartzeko. • Eraikunta‐zenbakikuntza txokoa: zenbakikuntzarekin loturiko material
erakargarriaz hornituta. • Plastika txokoa: esku trebezia eta sormena lantzeko. • Hizkuntza txokoa: Ahozko adierazpena lantzeko.
Haurrak libreak dira nahi duten txokotara joateko eta nahi duten material erabiltzeko, beti ere epe baten barruan. Aurrez irakaslearekin landutako kontzeptuak txokoetan egongo den orri zein material desberdinetan plasmatzeko aukera izango dute.
2.2.‐ LEHEN HEZKUNTZA, DERRIGORREZKO BIGARREN HEZKUNTZA ETA BATXILERGOA: LAN KOOPERATIBOA Gure Ikastolarentzat, aspaldidanik, aniztasunari erantzutea erronka nagusienetako bat izan da. Saiakera asko egin ditugu eta metodologia honetan aurkitu dugu bide praktiko eta funtzionala, denak ikasteko elkarri lagunduz. Hiru ideia nagusi gureak egin ditugu: 1.‐ Ikasgela berean ikasle desberdinekin batera lan egiteko Ikasketa Kooperatiboko egitura abian jartzea. 2.‐ Solidaritatea eta berdinen arteko kooperazioaren ardatz bihurtzea. 3.‐ Gaitasun komunikatiboak eta sozialak praktikatzea eta ikastea. Bigarren urtea da proiektu hau aurrera daramagula eta dagoeneko zenbait hobekuntza nabari dira. Giro hobea sortu da ikasketetarako. Gainera, ikasleen arteko elkarreragina erraztu eta kalitatezko harreman estuagoak ezartzen ditu beraien artean. Honek ez du bakarkako lana alboratzen, ez da bata bestearen ordezkoa, lehen egiten zenari hobetzeko beste zerbait eranstea baizik.
Reforzar la autonomía, satisfacer las necesidades, sacar el mayor partido a sus potencialidades y realizar una mejor evaluación han sido las razones que nos llevaron a plantear una nueva manera de trabajar con los alumnos de Educación Infantil. Trabajando en “txokos” aumenta la motivación, los niños descubren nuevas áreas de interés y, sobre todo, es mayor la implicación individual dentro del grupo. El aula se divide en cuatro espacios: simbólico, construcciones, plástica y espacio comunicativo. Los alumnos son libres para ir al espacio que quieran, siempre limitando el tiempo que pueden permanecer en cada espacio y bajo la supervisión de los tutores.
2.3.‐ TUTORETZA PLANA Tutoreen zeregina ikaslearen formaziotik haratago doa. Horien eginkizunak eta mailaz maila landu beharreko programazioa izan genuen aztergai aurreko ikasturtean. Behar hori egindako auto ebaluazioaren ondorioa izan zen eta Ikastolako irakasle guztien artean adostu genituen arestian aipatutako eginkizunak eta programazioak, hori guztia dokumentu batean jasoz.
Nuestra Ikastola siempre ha tenido un reto, el de dar una respuesta adecuada a la diversidad. Después de muchos intentos, hemos hallado en el Trabajo Cooperativo una manera práctica y funcional para que todos aprendan cooperando. Hemos instalado en el aula la estructura de trabajo cooperativo. La solidaridad y el respeto entre diferentes son indispensables en la cooperación. Trabajamos, sobre todo, las competencias comunicativas y sociales mediante esta metodología. Es nuestro segundo año con esta experiencia y ya hemos apreciado mejoras significativas: se crea un mejor ambiente para el aprendizaje, facilita la relación entre alumnos y mejora la calidad de la misma. No restamos importancia al trabajo individual y al esfuerzo personal, uno no sustituye al otro, sino que lo complementa
j á d l
La función tutorial va más allá de las funciones que tenemos como docentes. A raíz de la auto‐evaluación realizada por el profesorado se vio la necesidad de consensuar cuáles son dichas funciones y la programación a desarrollar a lo largo de la escolarización obligatoria. El resultado de la reflexión se recogió en el Plan de Acción Tutorial de la Ikastola.
2.4.‐ HIZKUNTZA PROIEKTUA (HIZPRO) Gure ikasleek maila ona lortzen dute hizkuntza akademikoan, baina euskararen erabilera ez da orokortzen, ezta transferitzen ere, esparru informaletara. Euskararen normalizazioa gure ardatzetako bat izanik hainbat ekintza antolatzen ditugu urtean zehar. Batetik, Euskaraz Bizi proiektuarekin lotutakoak eta, bestetik, Hezkuntza Sailaren Ulibarri programari dagozkionak. Aurreko ikasturtean, eta honen harira, “Murgiltze Astea” antolatu genuen DBH4.mailako ikasleekin, euskararen erabilera sustatzeko. Euskara eta euskal kultura bultzatzeko, sistematizatuta ditugun ekintzak eraman genituen aurrera: Kantu Bazkaria, Jolasean euskaraz ekimena, Santa Ageda, Euskaraz Bizi jaialdiak eta gelaz kanpoko eremuetan, jangela, garraioa eta Eskola Kirolean antolatutakoak. Horrez gain, Ikastolako Hizkuntza Proiektua irakasleekin sozializatu eta eztabaidatu zen.
Aunque el nivel académico que consiguen nuestros alumnos en Euskara es bueno, resulta dificultosa la tarea de generalizar la utilización de esta lengua en el ámbito informal. Por eso, y teniendo en cuenta que la Normalización del Euskara es uno de nuestros objetivos fundamentales, organizamos una serie de actividades encaminadas a conseguirlo. Por un lado, están las integradas en el Proyecto Euskaraz Bizi y por otro, las relacionadas con el programa Ulibarri promocionado por el Gobierno Vasco. Durante el curso pasado, entre otras, organizamos la actividad denominada “Murgiltze astea” dirigida a los alumnos de 4º de la ESO con el fin de impulsar la utilización del Euskara. También se llevaron a cabo otras actividades que ya son fijas, como “Kantu Bazkaria”, Euskaraz Jolasean, Santa Ageda y los festivales de Euskaraz Bizi. Así mismo, mencionar las que se organizan en los ámbitos del comedor, el transporte y el deporte escolar, todas ellas con el fin de potenciar el Euskara y la Cultura Vasca Además, el Proyecto Lingüístico ha sido ampliamente debatido en el claustro de profesores.
2.5.‐ HOBEKUNTZA PLANA LH 4. mailan eta DBH 2.mailan ikasleei pasatzen zaien Ebaluazio Diagnostikoaren emaitzak aztertu eta gero, egin beharreko hobekuntzak zeintzuk diren erabakitzen dugu Ikastolan. Planaren helburua ikasleen emaitzak hobetzea da. Iazko ikasturtean, ikasleen arreta hobetzeko estrategiak, ulermena, idazmena eta problemen ebazpena izan ziren landu genituen arloak.
2.6.‐ ELKARBIZITZA Urretxu‐Zumarraga Ikastolako Elkarbizitza Taldeak hainbat jarduera dinamizatzen ditu, adibidez, “Norbera izaten ikasi” eta “Elkarrekin bizitzen ikasi” konpetentziak garatzekoak.
Horrez gain, Adimen Emozionaleko programa landu da, familiekin, ikasleekin eta irakasleekin lantzeko. Ikasleen arteko gatazkak landu eta bideratzeko prozedurak ere garatu dituzte (Adostokiak, delegatuen partaidetza...). Halaber, Internet eta sare sozialak erabiltzeko behar den ardurarekin lotuta, datu babesa eta pribatutasunaren eskubidea landu dira.
Era berean, irakasleekin Bitartekaritza Programa landu zen, formazio saioak burutu zirelarik.
El plan de mejora, como su nombre indica, tiene como objetivo mejorar los resultados conseguidos por los alumnos en la Evaluación de Diagnóstico. El curso pasado se definieron como áreas de mejora la atención, comprensión lectora, expresión escrita y resolución de problemas.
Esta comisión dinamiza actividades dirigidas a mejorar la convivencia entre los integrantes de la Ikastola. Se ha trabajado un programa de Educación Emocional con alumnos, padres y profesores. Se han puesto en marcha estrategias para gestionar los conflictos entre alumnos y, junto con eso, se ha trabajado también en el uso de internet y las redes sociales con responsabilidad.
2.7.‐ INFORMAZIO ETA KOMUNIKAZIO TEKNOLOGIAK (IKT) IKTak zehar lerro bezala ulertzen ditugu, beraien erabilera irakasgai desberdinetan txertatuz. Google Educational‐en ditugun kontuak eta Web aplikazioak erabiliz, era elkarreragilean lan egiten saiatu gara eta ikasgai desberdinen arteko proiektu batzuk eraman dira aurrera. Arlo batzuetan Site‐ak martxan daude eta ikasleekin materiala trukatu eta partekatzeko erabili dira. Azken urteotan IKTekin lotutako hainbat proiektu sortu dira eta, aurrera begira, proiektu horiekin jarraitzea da asmoa, hau da proiektu integratzaileen bidea jorratzea eta ez jarduera mekanikoak bideratzea.
Entendemos la utilización de las TICs como un área trasversal, integrando su utilización en las diversas materias. Hemos trabajado de modo interactivo mediante aplicaciones Web y cuentas de Google Educational y se han desarrollado proyectos que necesitaban la coordinación entre diferentes materias. Se han creado diferentes Sites para compartir material con los alumnos.
3.‐ ETENGABEKO FORMAZIOA
Ikasturtean zehar ordu asko ematen ditugu irasleek formazioan. Gure lanean ezinbestekoa da hausnarketa pedagogikoa eta gure jarduna hobeto betetzen lagunduko diguten estrategia eta erronka berriei hobeto erantzuteko mintegietan parte hartzea. Luze joko luke ikastaro eta mintegi guztiak aipatzea, beraz, ondoren azalduko ditugunak, batzuk baino ez dira.
3.1.‐ PERTSONEN KUDEAKETA Zuzendaritza Taldeko kideek pertsonen kudeaketari buruzko ikastaroa burutu genuen aurreko ikasturtean, Erkide Irakaskuntzaren eskutik. Pertsonen arteko gatazken kudeaketa, entzute aktiboa, asertibitatea.. izan ziren landutako gaiak. Ikastolako gidaritza daramagun zereginaz hausnartu, geureganatu, sakondu, finean gure lanaren egunerokotasunean sortzen zaizkigun hainbat egoera hobeto kudeatzeko oso baliagarria izan zitzaigun. 3.2.‐BITARTEKARITZA Irakasleok Bitartekaritza Programa landu genuen, GEUZ taldeak zuzenduta, sortzen diren gatazkak kudeatu ahal izateko. Programa horren bidez, alde desberdinak hurbiltzen saiatzen gara, horretarako hirugarren pertsonaren laguntza izaten dugularik. Prozesu honetan, garrantzitsua da ikasleek elkarbizitzarako arauak argi edukitzea, eta baita akatsak onartzea ere. Azken finean, prozesua ondo bideratzea da helburua eta, bide batez, ikasleekin hainbat oinarrizko balio lantzea.
Dirigido por el Centro Universitario para la Gestión de conflictos GEUZ los profesores hemos recibido formación para ayudar a gestionar los conflictos, aprendiendo nuevas estrategias para trabajar con los alumnos.
Las personas que compartimos la responsabilidad de dirigir y dinamizar personas en la Ikastola hemos recibido formación en relación a la gestión de personas. Resolución de conflictos, escucha activa, asertividad… fueron algunos de los temas trabajados. Formación que ha sido muy valiosa para gestionar mejor diferentes situaciones que se nos plantean en el día a día.
Son muchas las horas que dedicamos en la Ikastola a la formación. Ésta es necesaria para mejorar nuestra práctica docente y dar respuesta a los nuevos retos educativos. Sería largo enumerar todos los cursos y seminarios en los que participamos. Los detallados a continuación son algunos de los que se han llevado a cabo en el curso 2011‐2012.
Después de compartir con otras ikastolas experiencias y buenas prácticas educativas, 2 profesoras de Educación Infantil recibieron formación en torno al trabajo en “Txokos”. Posteriormente ellas fueron las encargadas de formar al resto de los profesores de la etapa. El curso 2012‐2013 las clases se organizarán en “Txokos”.
3.3.‐IK/KI (IKASKETA KOOPERATIBOA) Ordiziako Berritzeguneak antolatuta, Ikastolako 6 irakaslek jaso zuten zuzeneko formazioa gai honen inguruan, eta horiek izan dira gero Ikastola osoan formatzaile eta dinamizatzaile lanetan aritu direnak. Irakasle talde osoak lan handia egin badu ere, azpimarratu nahiko genuke lehen aipatutako 6 irakasle horiek izan duten ardura, beraien inplikaziorik gabe zaila izango litzateke eraman dugun lan dinamika aurrera eramatea.
3.4.‐ TXOKOAK HAUR HEZKUNTZAN Beste Ikastoletako esperientziak eta praktika onak aztertu eta metodologia honen onurak ikusita, iazko ikasturtean Haur Hezkuntzako 2 irakaslek jaso zuten zuzeneko formazioa. Gero, eta Lan Kooperatiboarekin egin genuen bezala, aipatu irakasle horiek izan dira beste irakaslek formatzeko ardura izan dutenak. Formazioren ondorioz 2012‐2013 ikasturtean 3‐6 urteko gelak txokotan funtzionatzen hasi dira.
6 profesores de la Ikastola han recibido formación directa sobre cómo trabajar en el aula de manera cooperativa. Han sido ellos los encargados de dinamizar y formar al resto de los profesores, lo cual ha permitido implementar dicha metodología de manera eficaz.
4.‐ KUDEAKETA EKONOMIKOA
Jarraian 2011‐2012 ikasturteko kontuak azalduko ditugu, bai eta horien inguruko azalpen nagusi batzuk ere. Kontu hauek LKS auditoretza enpresak auditatu ditu, 2012ko azaroan.
Galera‐Irabazien kontuan ikusten den bezala, Ikastolak 66.440 euroko galera
izan du ikasturte honetan, aurreikusitakoa baina 8.703 euro gehiagokoa. Gastuen zenbatekoa, guztira, 5.486.727 eurokoa izan da.
Ikasturte honetan, bereziki, Ikastolaren bideragarritasun ekonomikoari buruzko
lanketa egin da. Eusko Jaurlaritzaren planifikazioarekin lotuta, 2012‐2016 urterako bideragarritasun plana landu da. Arlo honetan, garrantzi handia izan du Ikastolak Rural Kutxarekin duen finantzazio egoerak, 2006. urtean Ikastola berria egiteko erosi ziren lurren gaineko maileguak, hain zuzen ere. Urretxuko arau subsidiario berriek Ikastola gaur egungo kokapenean geldituko dela arautzen dute eta, ondorioz, Ikastolak lur horiek saldu behar ditu, diru horrekin zorra kitatu eta egungo eraikina berritu ahal izateko.
Arau horien behin betiko onarpenak izan duen atzerapena handia izan da eta,
gaur egungo merkatuko egoera ez da ona salmenta gauzatzeko. Hori kontuan izanik, Ikastolako Gida Batzordeak zailtasun handiak ikusten ditu epe laburrean lur horiek saldu ahal izateko. Hori dela eta, nahitaezkoa izan da mailegu horren epea luzatzea, ordainketak bermatu ahal izateko. Ildo horretatik, negoziazio globala egin da eta Ikastolak Rural Kutxarekin zituen bi maileguak (lurren gainekoa eta jangela berria egiteko eskatutakoa) batu egin dira, zati bat amortizatu da eta zorra itzultzeko epea luzatu da, 20 urtera.
Jarraian, 2011‐2012 ikasturteko Balantzea eta Galera‐Irabazien kontua jasotzen dira, horien inguruko azalpen batzuekin. Edozein modutara ere, Ikastolan bazkide guztien eskura daude txosten honetako informazioa osatzen duten beste dokumentu batzuk: Memoria; Ondare Garbian izandako Aldaketak jasotzen dituena; eta azkenik, Eskudiru Mugimenduak jasotzen dituena.
Las Cuentas anuales de la Ikastola han sido auditadas en noviembre de 2012 por la empresa LKS Auditores, S.L.P. El gasto total ha sido de 5.486.727 euros, 8.703 euros por encima de lo presupuestado. El objetivo prioritario de este curso ha sido elaborar un plan de viabilidad económica de la Ikastola para los próximos 4 años, coincidiendo con la Planificación y la Concertación del Departamento de Educación del Gobierno Vasco. En este plan de viabilidad, una de las claves ha sido renegociar la deuda que la Ikastola tiene con la Caja Rural de Navarra, ante la dificultad hoy día de vender los terrenos de Matxinporta, para poder saldar la deuda y renovar el edificio actual de la Ikastola. Se ha realizado una negociación global de la deuda con la Caja (préstamo para terrenos y préstamo para renovación del comedor), ampliando el plazo de devolución de la deuda a 20 años y realizando una amortización parcial de la misma.
4.1. EGOERA BALANTZEA
URRETXU‐ZUMARRAGA IKASTOLA EGOERA BALANTZEA 2012 eta 2011ko abuztuaren 31an
AKTIBOA/ACTIVO 12‐08‐31 11‐08‐31 PASIBOA/PASIVO 12‐08‐31 11‐08‐31
Aktibo ez korrontea Activo no corriente
3.438.178 3.804.945 Ondare Garbia Patrimonio neto
1.898.516 1.942.901
Ibilgetu ukiezina Inmovilizado inmaterial
3.632 4.719 Kapitala Capital
1.447.576 1.410.793
Ibilgetu materiala Inmovilizado material
2.318.147 2.350.420 Erreserbak Reservas
122.962 137.199
Inbertsio higiezina: lurrak Inversion Inmobiliaria: terrenos
1.113.935 1.111.639 Aurreko emaitza negatibo. Resultados negativos anteriores
‐4.347 ‐4.347
Epe luze.finantza inberts. Inversiones financieras l/p
2.464 338.167 Ekitaldiko Soberakina Excedente del ejercicio
‐66.440 ‐14.238
Dirulaguntzak Subvenciones
398.765 413.494
Pasibo ez korrontea Pasivo no corriente
1.698.468 2.006.269
Hezik. koop. Fondoa Fondo Educa./Promo.Coop
462 5.094
Epe luzeko hornidurak Provisiones a largo plazo
105.346 107.050
Epe luzeko zorrak Deudas a largo plazo
1.592.660 1.894.125
Aktibo korrontea Activo corriente
854.421 763.665 Pasibo korrontea Pasivo corriente
695.615 619.440
Izakinak Existencias
1.661 2.679 Epe motzeko hornidurak Provisiones a corto plazo
‐‐‐‐‐‐ ‐‐‐‐‐‐
Zordunak Deudores
235.062 177.684 Epe motzeko zorrak Deudas a corto plazo
315.753 251.497
Epemotzeko finan.inbert. Inversiones financi.temporales
376.744 45.161 Hartzekodunak Acreedores comerciales y otros
368.300 353.546
Periodifikazi. Epe motzera Periodificaciones a corto plazo
25.889 4.886 Periodifikazi.epe motzera Periodificaciones a corto plazo
11.562 14.397
Eskudirua Efectivo
215.065 533.255
AKTIBOA/ACTIVO 4.292.599 4.568.610 ONDAREGARBIA‐PASIBOA PATRIMONIO NETO Y PASIVO
4.292.599 4.568.610
4.2. GALERA‐IRABAZIEN KONTUA URRETXU‐ZUMARRAGA IKASTOLA
GALERA‐IRABAZIAK 2012 eta 2011ko abuztuaren 31an KONTUAK/CUENTAS 12‐08‐31 11‐08‐31
1. Salmenten zenbateko garbia/Importe neto de la cifra de negocios 854.664 837.063
2. Zuzkidurak/Aprovisionamientos (650.698) (683.657)
a. Merkatugaien kontsumoa/Consumo de mercaderías (111.077) (156.823)
b. Beste enpresek egindako lanak/Trabajos realizados por otras empresas (539.621) (526.834)
3. Ustiapeneko bestelako sarrerak/Otros ingresos de explotación 4.540.271 4.792.090
a. Kudeaketa arrunteko beste sarrerak/Otros ingresos de gestión corriente 138.766 178.771
b. Ustiapeneko dirulaguntzak/Subvenciones de explotación 4.401.505 4.613.319
4. Langileekin lotutako gastuak/ Gastos de Personal (4.433.624) (4.594.916)
a. Lan Bazkideen zerbitzuak/Adquisiciones de socios (3.618.583) (3.653.541)
b. Bazkide ez direnen soldatak eta Gizarte Segurantza/Sueldos y SS no socios (815.041) (941.375)
5. Kudeaketarako bestelako gastuak/Otros gastos de explotación (219.573) (237.400)
a. Kanpo zerbitzuak/Servicios exteriores (217.209) (233.570)
b. Beste zerga batzuk/Otros tributos (‐‐‐) (367)
c. Galerak eta horniduren aldaketak/Pérdidas y variaciones de provisiones (2.364) (2.668)
d. Kudeaketa arrunteko beste gastuak/Otros gastos de gestión corriente (‐‐‐) (795)
6. Ibilgetuaren amortizazioa/Amortización de inmovilizado (129.077) (121.301)
7. Egotzitako kapital‐laguntzak/Imputación de subvenciones de capital 14.729 19.502
8. Gehiegizko hornidurak/Excesos de provisiones ‐‐‐‐‐‐‐ 25.202
9. Beste emaitza batzuk/Otros resultados ‐‐‐‐‐‐‐ ‐‐‐‐‐‐‐
USTIAPEN EMAITZA/RESULTADO DE EXPLOTACIÓN (23.308) 36.583
10. Finantza Sarrerak/Ingresos financieros 10.623 4.042
11. Finantza gastuak/Gastos financieros (53.755) (54.863)
EMAITZA FINANTZIEROA/RESULTADO FINANCIERO (43.132) (50.821)
EMAITZA, ZERGA AURRETIK/RESULTADO ANTES DE IMPUESTOS (66.440) (14.238)
EKITALDIAREN EMAITZA/RESULTADO DL EJERCICIO (66.440) (14.238)
12. Heziketa eta Kooperatiba sustapenerako Fondoari egotzitako emaitzak/Dotación al COFIP
‐‐‐‐‐‐‐ ‐‐‐‐‐‐‐
KOOPERATIBAREN EMAITZA/RESULTADO DEL EJERCICIO (66.440) (14.238)
4.3. URTEKO KONTUEN INGURUKO AZALPENAK
EMAITZEN APLIKAZIOA
2011/2012 ekitaldian 66.440 euroko galera izan da. Galera horiek konpentsatzeko modua Batzar Nagusiak erabakiko du. Gida Batzordearen proposamena da galera horiek Borondatezko Erreserba Fondoarekin konpentsatzea.
2011‐2012 IKASTURTEKO INBERTSIOAK
Ikasturte honetan, guztira, 95.434 euroko inbertsioa egin da aktibo materialetan. Alde batetik, ikastolako zenbat gela berritu dira (gimnasioko aldagelak barne) eta
jangela berrian azkeneko berrikuntzak gauzatu dira. Guztira 48.500 euroko inbertsioa suposatu du horrek.
IKT edo informatika alorrean, ordenagailu berriak eskuratu dira, bai eta beste
zenbat baliabide teknologiko ere, 32.912 euroko balioarekin. Telefonian, sare aldaketa egin da, 8.493 euroko inbertsioa suposatu du eta altzariak ere berritu dira, 5.529 euroko balioarekin.
Ibilgetuen amortizazioa ondasun bakoitzaren bizitza erabilgarriaren arabera egiten
da, urtero zenbateko berdina amortizatuz. Amortizazioa, guztira, 129.078 eurokoa izan da.
KAPITAL SOZIALA
2011‐2012. ikasturtean, Kooperatibako kapitala 1.447.576 eurokoa da. Ikasturte honetako kapital aportazioak honakoak izan dira: Alde batetik, Lan
Bazkide berri bat sartu da ikastolan, 16.500 euroko ekarpena gauzatuz. Bestetik, zenbait lan bazkidek borondatezko ekarpenak gauzatu dituzte, guztira 19.883 euroko balioarekin. Azkenik, familiek 400 euroko kapital ekarpena burutu dute, bazkide erabiltzaile gisa.
Ikasturte bukaeran, Urretxu‐Zumarraga Ikastolan 80 lan bazkide daude eta 686 familia, bazkide onuradun bezala.
El Consejo Rector propondrá a la Asamblea de socios compensar las pérdidas del ejercicio 2011‐2012 contra el Fondo de Reserva Voluntario, por cuantía de 66.440 euros. En el apartado de inversiones, la inversión en activo material del ejercicio ha sido de 95.434 euros, cuyo desglose es: el siguiente: renovaciones (48.500 €); recursos tecnológicos (32.912€); red telefonía (8.496€) y mobiliario (5.529€). El gasto de amortización total ha sido de 129.078€. El Capital Social de la Cooperativa asciende a 1.447.576€. El número de socios trabajadores de la cooperativa es de 80 socios y el número de socios beneficiarios directos o familias, 686.
ERRESERBAK
Erreserben saldoa 122.962 eurokoa da 2012ko abuztuaren 31an. Erreserba
horietan emandako aldaketak emaitzen banaketaren ondoriozkoak besterik ez dira. Honakoak izan dira erreserbek izan dituzten mugimenduak: a) Nahitaezko Erreserba: 2010‐2011 ekitaldian, galerak izan direnez, ez da Fondo honetara kontribuziorik egin; erreserba horren saldoa 30.651 eurokoa da. b) Borondatezko Erreserbak: 2010‐2011 ekitaldian izandako galerak, 14.238€, Fondo honekin konpentsatu dira, bere balioa 92.311 eurotan utziz. HEZIKETA ETA KOOPERATIBA SUSTAPENERAKO ETA INTERES PUBLIKOKO BESTE HELBURU BATZUETARAKO FONDOA 2011‐2012 ikasturtean, Fondo honetatik 11.293 euro erabili dira, honako ekintzetan:
Kanpoko erakundetako Formazioa, ikasle, irakasle eta gurasoena: 5.766 € Euskara eta euskal kulturarekin lotutako ekintzak: 3.233 € Ikastolak antolatutako jai eta ospakizunak: 2.294 €
Ikasturte bukaeran, 461,84 eurokoa da fondo honen balioa.
ZORRAK KREDITU ERAKUNDEEKIN
Aurrerago aipatu bezala, ekitaldi honetan Rural Kutxarekin ditugun maileguak
birnegoziatu egin dira. Birnegoziazio prozesu luze baten ondorioz, 2013ko otsailean mailegu berri bat sinatu da, aurreko bi maileguak batuz, hau da, lurren erosketarako mailegua eta jangela berritzeko mailegua. Mailegu berriak amortizazio epe luzeagoa du, 20 urtekoa.
Hori horrela izanda, gaur egun hauek dira Ikastolak dituen zorrak kreditu erakundeekin:
Rural Kutxa: 1.496.700 € Euskadiko Kutxa: 43.531€ Gipuzkoako Kutxa: 138.801€
Reservas: El saldo de la cuenta de Reservas a 31 de agosto de 2012 es de 122.962 €. Los movimientos en la cuenta han sido consecuencia de la compensación de las pérdidas del ejercicio 2010‐2011, 14.238€, contra el Fondo de Reserva Voluntario. Por otra parte, el Fondo de Contribución para Educación y Promoción Cooperativa y otros fines de Interés Público ha destinado la cantidad de 11.293€ a las siguientes actividades:
Formación para profesores, alumnos y familias: 5.766€ Actividades para el fomento del euskara y de la cultura vasca: 3.233€ Eventos organizados por la Ikastola: 2.294€
En lo que se refiere a las deudas de la Ikastola con las entidades de crédito, recordar que en el curso 2011‐2012 se ha procedido a renegociar la deuda con la Caja Rural de Navarra, culminando el proceso en febrero de 2013. Se ha constituido un nuevo préstamo, con un plazo de amortización de 20 años, sumando el préstamo para la compra de terrenos y el préstamo para la construcción del nuevo comedor. Al día de hoy, estas son las deudas que la Ikastola tiene con las entidades financieras:
Caja Rural: 1.496.700 euros Caja Laboral: 43.531€ Kutxa: 138.801€
5. IKASTOLA HERRIAN
5.1.‐ KIDETZE EKINTZAK Urtean hainbat alditan Ikastola osoko ikasleak elkarreraginean jartzea dute helburu ekintza horiek. Horrez gain, euskararen erabilera sustatzeko ere erabiltzen ditugu. Elkarrekin jolastu, abestu, ikasle zaharrenak txikienei ipuinak kontatu… dira burutzen ditugun ekintzetako batzuk. Gainera, eta eguraldiak ahalbidetzen duen neurrian, herrira ateratzen ditugu ekintzak. Ikasleek oso ondo baloratzen dituzten jarduerak dira eta ondorengo ikasturteetan ere hor izango ditugu.
A lo largo del curso realizamos actividades en las que participan todos los alumnos de la Ikastola. Tienen un doble objetivo. Por una parte reforzar las relaciones entre alumnos de diferentes edades y por otro, utilizar el euskara fuera del ámbito escolar.
5.2.‐ IKASLEEN DELEGATUAK Ikastolan DBH 1. mailatik aurrera ikasle talde bakoitzak bere gelako ordezkariak aukeratzen ditu ikasturte hasieran. Ordezkari hauek protagonismoa hartzen dute hainbat arlotan: taldeko iritziak eta proposamenak jaso, baita beharrak ere... Hilero elkartzen dira Zuzendaritzarekin eta bildutakoa agertzen dute. Bestalde, Zuzendaritzarengandik aurrera eramango diren ekintzak eta helburuak jasotzen dituzte, egin direnak baloratu eta izan diren gertakariak aztertu ere egiten dira. Ordezkari hauetako bik Ikastolako Gida Batzordeko bileretan ere parte hartzen dute. Honen bidez, ikasleen parte‐hartzea sustatu nahi da. Honela, ikasleek “Elkarrekin bizitzen ikasi” konpetentzia gara dezaten. Dinamika horri esker Elkarbizitza hobetu da.
En la Ikastola, a partir de 1º de la ESO los alumnos eligen a sus representantes de clase a principios de curso. Estos representantes toman parte en reuniones con el equipo directivo y, entre otras actuaciones, valoran las actividades que se llevan a cabo. Gracias a esta dinámica ha mejorado la convivencia.
5.3.‐ OSASUN INTERBENTZIOA
Osasun Zentrotik bideratuta, nerabeekin aritzen garen talde desberdinak elkartzen gara osasunari lotutako alderdiak aztertzeko. Osasun ohitura egokiak garatzeko herri mailan aurrera eramaten diren jarduerak jaso eta baloratu genituen, baita indartu beharrekoak identifikatu ere. Hori dela eta, gosariaren inguruan lanketa egitea proposatu zen, baita alkoholaren kontsumoaren gaia aztertu behar genuela ere ikusi genuen. Talde lan honi esker DBH 3. mailatik 2. Batxilergorko ikasleekin lehen sorospeneko saioak bideratu genituen.
Este proyecto en el que participamos diferentes instituciones que trabajamos con adolescentes tiene como objetivo facilitar las herramientas necesarias para que puedan tomar las decisiones correctas en favor de la salud, tanto a nivel individual como familiar.
5.4.‐ ESKOLA BARATZEA
Familien lanari esker jarri genuen martxan eskola baratzea. Deseinua erabaki, materiala erosi eta lurra prestatu ondoren landaketa egin zen. Udaberrian izan genuen lehen fruituak eskuratzeko aukera eta maila desberdinetako ikasleek letxugak, piperrak eta tomateak jaso zituzten. Gure eskerrak Goimeni (Goierriko nekazarien kooperatiba elkarteari) eskainitako aholkularitza eta laguntza ekonomikoarengatik.
Gracias al trabajo de las familias pusimos en marcha el huerto escolar. Fue necesario hacer el diseño, comprar el material necesario, preparar la tierra. En primavera los alumnos pudieron recoger los primeros frutos: tomates, lechugas, pimientos. Queremos agradecer a Goimen (Asociación de agricultores del Goierri) el asesoramiento y la ayuda económica que nos ofrecieron.
6.‐ SARIDUNAK
6.1.‐ GIZA ESKUBIDEN MARRAZKI LEHIAKETA Zumarragako udalak antolatutako Giza Eskubideen aldeko marrazki lehiaketan parte hartze handienaren saria jaso genuen.
6.2.‐ IPUIN LEHIAKETA Kepa Telleria Aranguren, Xabier Etxezarreta Garate, Aritz Vazquez Mendizabalek jaso zuten Urretxu eta Zumarragako udalek antolatutako Gabonetako idazlan lehiaketa. 6.3.‐ KRISMA LEHIAKETA Ekain Alustiza Askasibar, Leire Diego Perez, Igone Aldama Urteaga eta Julen Sasieta Zalduak, Gabonetako krisma lehiaketan sarituak izan ziren.
6.4.‐ ARGAZKI LEHIAKETA ( UNESCO) Maider Martinezek, DBH 4. mailako ikasleak, Unescok urtero antolatzen duen argazki lehiaketan saria lortu zuen. Zumarragako Zelai‐Arizti parkeari ateratako argazkiarekin lortu zuen lehenengo saria.
6.5.‐ IPARRAGIRRE SARIA Urretxu eta Zumarragako Udalek antolatutako Iparragirre Saria Mikel Iturriotz Etxanizek lortu zuen Bertso atalean.
6.6.- SUKALDARITZA LEHIAKETA 6.7.- BATXILERGOKO APARTEKO SARIA
Ikastolako Irati Izagirre ikasleak lortu zuen Euskal Autonomi Erkidego mailan Hezkuntza Sailak eman zituen 15 Batxilergoko Sari Berezietako bat. Saria lortzeko probara Ikastolatik Iratirekin batera beste bi ikasle ere aurkeztu ziren, Nerea Aramendi eta Josune Martin, hain zuzen ere. Saria lortzeko probara Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako ikasleak aurkeztu ziren.
.
Irati Izagirre obtuvo uno de los 15 premios que el Gobierno Vasco otorga a los mejores estudiantes de Bachillerato, para lo que hizo falta superar una prueba. Junto con Irati, se presentaron también Nerea Aramendi y Josune Martín.
7.‐ GURE ESKER ONA
GURASO ORDEZKARIAK
GIDA BATZORDEA
MENDI TALDEA
8.‐ GURE PROTAGONISTAK Ikastolan 2 urterekin hasi eta gure artean urte asko igaro ostean, hemengo ikasketei amaiera eman zieten batxilergo 2. mailako ikasleek. Ekainean gure agurra eskaini genien ekitaldi xume baten bidez. Oraingo honetan modu formalagoan gure desiorik onenak guztientzat.
El mes de junio tuvimos oportunidad de despedir a los alumnos de 2º de bachillerato que después de muchos años entre nosotros, han comenzado una nueva andadura. Nuestros mejores deseos para la nueva etapa que han comenzado.
top related