test eredua
Post on 04-Jul-2015
145 Views
Preview:
DESCRIPTION
TRANSCRIPT
FILOSOFIA TESTA. 1. Ebaluazioa (Eredua)Izena..........................................................................................................Maila.................................
Erantzuna zuzen badago +0.5 aukera anitzeko galderatan, eta +0.2 egia ala faltsua galderetan. Oker badaude -0.5 eta -0.2 izango dira. Betiere, testaren nota orokorra ez da 0 baino gutxiago izango
1. Sokrates a) Platonen maisua, “bakarrik dakit ezer ez dakidala” esan zuen haitzulo
batean bizi zelako, haitzuloaren mitoan, alegia b) “Bakarrik dakit ezer ez dakidala” esaldiarekin, ikuspegi erlatiboak alde
batera utzi behar direla adierazi nahi die sofistei : Mayeutika edo metodo sokratikoaren bidez, ustea ez dela jakitea argi utziz
c) Aurreiritzi erlatibistei aurre egiteko asmoarekin eszeptizismoa proposatu zuen, ongiaren ideia ezagutzeko metodo sokratikoa edo Mayeutika erabiliz
d) Ongia, zuzentasuna, eta legea; justizia eta zoriontasuna izan ziren Sokratesek jorratu zituen gaiak, eta sofisten kontra, absolutuak eta erlatiboak zirela zioen, definizio unibertsalen bidez ziur ezagutu zitezkeenak
2. Filosofia teorikoa a) Edo epistemologia, hau da, errealitatearen parte iraunkorrari buruzko
zehaztapenak ematen dituen filosofiaren atala da b) Ezagutza teorikoaz diharduen filosofiaren atala, hau da, errealitatearen
parte aldakorrari buruzko zehaztapenak ematen dituena c) Sentsibilitatea edota arrazoiaren bidez errealitatea nola ezagutu daiteken
erantzuten duen filosofiaren atala da d) Zentzuek engainatzen gaituztela baieztatzen duen filosofiaren adarra,
antropologia ere deitua
EGIA FALTSUA Adierazi egiazkoak ala faltsuak diren
Mitoen erlatibismoaren kontra (Sofistak), aurresokratikoek arje batean sinesten zuten naturaren aldaketa azaltzeko
Aurresokratikoen aldaketaren arazoa filosofia praktikoan azal daiteke dualismo epistemologikoaren bidez
Etika, zoriontasunari buruzko arazoan, ongia zer den definitzen saiatuko da; beraz filosofia praktikoan koka dezakegu, hau da, gizakiaren ekintzei buruzko hausnarketan
. Hizkuntzaren bidez errealitatea adieraz dezakegu: hitzaren parte sentigarriaren bidez (adierazia) elkar ulertzeko beharrekoak diren kontzeptuak (adierazleak) uler daitezkeelako
Kantek arrazoimenaren mugak aztertu zituen ezagutza, ekintza eta itxaropenari buruzko ahalmenak zehaztuz
top related