aurrezki gotortuak

1
erakundeek ez dituztelako lehen bezalako mozkinak. Epe luzeko produktuak izatean eta errentagarritasun bat lortze- an, askoren ustetan gordailuen pareko ziren lehentasunezko parte hartzeak. Baina oker zeu- den. Adicae Euskadi bankuen, aurrezki kutxen eta aseguruen erabiltzaileen elkarteak dio beze- roei ez zizkietela azaldu kontra- tuaren ezaugarriak era egokian: «Ez zitzaien esan arriskutsuak direla, ez zitzaien azaldu ez direla Gordailuen Bermerako Funtsak bermatutako produktuak, ez zitzaien jakinarazi likidaezinak direla eta, kasu askotan, ez zieten ohartarazi betiereko produktuak direla». Horrekin bat dator Aus- banc finantza zerbitzuen bezero- en elkartea ere: «Arazoa da nola merkaturatu den produktua». Era berean, Adicaek adierazi du bankuek ez zutela jakinarazi haizeak kontra jotzean, hau da, krisi ekonomiko batean erosleek ez dutela bermatua parte hartze- en likidezia. Horrenbestez, 2007ra bitartean —krisi ekonomikoa hasi, eta bankuek orain baino ira- bazi gehiago lortzen zituzten ar- tean—, erosleek parte hartzeak sal zitzaketen bigarren mailako merkatuan, eta inbertitutako ko- puru osoa berreskuratu. Izan ere, parte hartzeak saltzeko agindua ematen zuten, eta erraz aurkitzen zituzten erosleak finantza era- kundeek irabaziak lortzen zituz- telako eta horrek interesak ema- ten zizkielako. 2007. urtetik aurrera ere, biga- rren merkatura jo daiteke parte hartzeak saltzera. Hori bai, hasie- ran jarritako kopurua baino gutxiago lortuko dute: bankuek ez dituzte lehen bezalako iraba- ziak, eta parte hartzeek duten balioa txikiagoa da. Horri jarrai- ki, honako hau dio Adicaek: «Saiatu direnek ez dute lortu, ez dagoelako eroslerik. Nork nahi du erosi saltzen ari diren produk- tu bat?». Krisi ekonomikoarenga- tik diru beharra izan dutenean joan dira bankura diru eske; orduan esan diete ezin dutela berreskuratu. Finantza erakunde bakoitzak bere parte hartzeak saldu zituen, eta, beraz, egun kotizazio prezio desberdina dute. Sara Muñoz Adi- ca Euskadiko koordinatzaileak azaldu duenez, inbertitutako di- rua baino %40 gutxiago jasoko luke saltzaileak gutxienez egun, eta betiere inor erosteko prest egongo balitz. Beraz, parte har- tzeak begi-bistatik galdu nahi di- tuztenek badakite galerak ziur izango dituztela. Parte hartzeak saldu dituzten finantza erakun- deen artetik salbu daude Kutxa- bank, Ipar Kutxa eta Euskadiko Kutxa. Egun, bada parte hartzeak sal- tzeko modu bat. Legeria aldatu dute. AIAF Espainiako zor korpo- ratiboaren edo errenta finko pri- batuaren merkatuan salerosten dira lehentasunezko parte har- tzeak. Aldaketa hori dela eta, SEND errenta finkoko jaulkipe- nak negoziatzeko, sistema elek- tronikoaren bitartez egiten da sa- lerosketa. Hori hala, egun ban- kuek eros ditzakete lehen beren bezeroei saldutako parte hartze- ak. Horretarako, parte hartzeak erosteko nahia izan behar du ban- kuak. Hala ere, galtzen aterako li- tzateke saltzailea parte hartzeen balio jaitsieragatik. Balio galera horri aurre egite- ko, Adicaek dio konponbidea bankuak parte hartzeak erostea dela eta izandako balio galeraren kopurua kontu korronte batean sar diezaietela. Marisa Gracia Ausbancen ordezkariaren ustez, irtenbidea honako hau izango litzateke: «Bankuek bezeroei inbertitutako kopuru osoa itzul- tzea eta bezeroek bankuei lortu- tako interesak bueltan ematea». Kasuistika zabala Lehentasunezko parte hartzeen kasuistika zabala da: esaterako, formakuntzadunek eta forma- kuntza gabeek dituzte, pertsona helduek eta ez hain helduek eta 3.000 euro inbertitu dituztenek eta 200.000 euro inbertitutakoek. Alabaina, Adicaek jaso dituen sa- laketen %60 baino gehiago 80 ur- tetik gorako pertsonek jarritako- ak dira. Ausbancek ere bat egin du ho- rrekin; haren esanetan, kaltetu gehienek «adin jakin bat» dute. Erosleek duten sentsazioaz galde- tuta, honako hau dio Muñozek: «Iruzur egin diotela sentitzen du jendeak; inozo sentitzen dira. Izan ere, era horretako produk- tuekin, badakizu dirua galduko duzula inbertsioa egiteko or- duan. Inbertitzaile arriskatue- nak ere ez luke erosiko dirua gal- duko lukeen produktu bat». Batez beste 20.000 eta 30.000 mila euro artean jarri dituzte ban- kuetako bezeroek parte hartzeak erosteko. Baina badira 100.000 eu- rotik gora jarri dituztenak ere. Muñozek adierazi duenez, erosle batzuk ohartu ziren betiereko jar- tzen zuela, baina sinatu egin zu- ten. Izan ere, betiereko hitzak zer esan nahi zuen galdetuta, dio bankuek azaldu zietela produk- tuarekin gustura egonez gero au- tomatikoki berritzen zela kontra- tua. Hala, salatu du kontratu ba- tzuetan epemugaren kutxatxoa hutsik agertzen dela, beste ba- tzuetan 2050. urtea jartzen duela edo betierekoak direla zehazten duela. Gainera, inbertsiorako finan- tza produktuak erostean, inberti- tzaileek MIFID finantza instru- mentuen merkatuko zuzenta- rauak hala eskatuta —2007ko azaroaren 1ean jarri zen indarre- an—, egokitasun test bat egin be- har dute beren kasa. Lortutako emaitzak zehazten du bezeroak produktu horiek eros ditzakeen bai ala ez. Adicaeren esanetan, az- terketa horiek ez dira egokitasun osoz egin kasu askotan, baina bankuek saldu egin dizkiete par- te hartzeak bezeroei. Inbertsio produktuak eroste- an, txosten informatzaile bat eman behar dio bankuak bezero- ari finantza eragiketaren berri emanez. Adicaek eta Ausbancek adierazi dutenez, informazio hori ez zitzaien eman kontratua sina- tzean: «Ez dira izan gardenak, eta erosleei ez zaie eman informazio guztia». Bankuko aholkularia- rengan zuten konfiantzan oina- rritu ziren bezeroak kontratua si- natzeko. Erosleek ez zekitena zen inbertsioa egin beharrean betie- reko produktu bat erosten ari zi- rela eta diru hori berreskuratzea ia ezinezkoa izango zutela. Hori dela eta, erreklamazioak ikuspuntu horretatik bideratzea eskatu dute Adicaek eta Ausban- cek. Lehenik eta behin, bankua- ren bezeroen arretarako zerbi- tzuan erreklamazioa jartzeko es- katu dute, eta auzitara jotzea az- ken urratsa delakoan daude. Hori bai, esan dute bezeroen arretara- ko zerbitzuak eroslearen alde egin beharrean bankuaren alde egiten duela: «Gutxirako balio du erreklamazio horiek jartzeak, baina jarri egin behar dira». Gra- ciak dio finantza erakundeek be- ren burua salbatu nahi dutela, «nahiko itota» daudelako. Modu berean, adierazi du Aus- bancen ez direla salaketa kolekti- boen aldeko, errazagoa delako bankuak «akats indibiduala» onartzea, pertsona askorenak ba- tera onartzea baino. Muñozek dioenez, irailean hainbat bankuri salaketa zibil bat jarriko diote: «Gu ez goaz produktuak saldu zi- tuen saltzailearengana, gu era- kundearen kontra goaz». Finantza erakundeek lortuta- ko dirua zertarako erabili zuten galdetuta, Muñozek dio lehenta- sunezko parte hartzeen bidez lor- tutako dirua nazioartekotze pla- netara bideratu dutela finantza erakundeek: «Dirua lortzeko bide hori da errazena bankuarentzat, eta kaltegarriena bezeroaren- tzat». Kontrola, ezbaian Finantza erakundeen jarduera- ren berri izan behar du Espainia- ko Bankuak, eta, horretarako, 22 Lehentasunezko parte hartzeak Egitura 2012ko uztailaren 29a (Aurreko orrialdetik dator) Jakin beharrekoak Erosteko garaian pZer dira. Epe finkorik ez duten zor jaulkipenak dira. Ez dira ohi- ko akzioak, ezta errentagarrita- sun finkoa duten gordailuak ere. «Arrisku handiko finantza produktuak dira», bankuetako bezeroen elkarteen arabera. Bankuak jasotako emaitzen araberako errentagarritasuna dute, eta gerta liteke errenta- garritasunik ere ez izatea. Eko- nomia hazten joan zenean in- teresak lortu zituzten erosleek, bankuek irabaziak zituztelako. Krisi garaian, ostera, ez dute errentagarritasunik ematen, fi- nantza erakundeek ez dituzte- lako lehen bezalako irabaziak. pEgokitasun testa. MIFID fi- nantza instrumentuen merka- tuko zuzentarauak hala behar- tuta, 2007ko azaroaren 1etik aurrera egokitasun test bat gainditu behar da parte hartze- ak erosteko. Erosleak erostera doan produktuaren inguruko jakintza neurtzen du. Testa erosleak egin behar du; ez du aholkulariak bete behar. Kon- tratua sinatu aurretik bete be- har da. Testa gaindituz gero, bankuak inbertsio produktuak sal diezazkioke; bestela, ez. pTxosten informatzailea. In- bertsio produktuak eskaintze- an, finantza eragiketaren ingu- ruko xehetasun guztiak ema- ten dituen txosten informatzailea eman behar dio bankuak balizko erosleari. Ber- tan, onartuko lituzkeen baldin- tzak eta zehaztapenenak da- toz. Kontratua sinatu aurretik jaso behar du. Erosi eta gero pSalmenta. Ez dira gordai- luak; hau da, ezin daiteke atera dirua nahi denean. Ez da inber- tsio bat, baizik eta erosketa bat. Hala, parte hartzeez dese- giteko, bigarren mailako mer- katura jo behar da. AIAF mer- katutik SEND sistemara pasa- ta, gaur egun bankuek ere eros ditzakete lehen beren bezeroei saldutako parte hartzeak. Hori bai, egun ez dute izango hasie- rako balio bera. Izan ere, krisi ekonomikoarekin parte hartze- en balioa jaitsi egin da bankuek galerak dituztelako. Hortaz, oso zaila da ekonomia hazi ezean jarritako dirua berresku- ratu eta erosleak aurkitzea. pTrukea. Hainbat bankuk par- te hartzeengatik beste produk- tu batzuk eskaintzen dituzte: akzioak edo menpeko obliga- zioak, esaterako. Erakunde ba- koitzak irizpide desberdinak erabiltzen ditu. Batzuek diru kopuru osoa ordezkatzeko au- kera ematen dute; beste ba- tzuek zati bat akzioetan bihur daitezkeen bonuengatik ordez- katzeko aukera ematen dute, eta gainerako kopurua epe lu- zeko menpeko obligazioenga- tik trukatzeko aukera ematen dute. pErreklamazioa. Bankuetako bezeroen arreta zerbitzuan erreklamazioa aurkez daiteke okerren bat baldin badago. Be- zeroen eta erabiltzaileen elkar- teek diotenez, «gutxirako» ba- lio dute era horretako errekla- mazioek. CNMV Espainiako burtsaren arautzailearen au- rrean ere jar daiteke erreklama- zioa. pProzesu judiziala. Azken pausotzat dute bezeroen ba- beserako elkarteek auzitara jo- tzea. Bankuarekin hitz egiten saiatu behar dela diote, eta, ahal den neurrian, akordio ba- tera iristen. Hori ez balitz posi- ble izango, auzitara jo behar dute kaltetuek. pLege aldaketa. Europak emango dion erreskatea dela eta, hainbat baldintza bete behar ditu Espainiak. Horien artean dago bezeroei informa- zioa gardentasun osoz eman beharra. Lehentasunezko parte hartzeek sortutako zala- parta ikusita, Espainiako Gobernuak iragarri du legea aldatuko duela. Produktu horiek saltzeko baldintzak gogortu nahi ditu. Lege horrek, baina, ez die emango irtenbi- dea orain arteko kasuei: ez da izango atzeraeraginezkoa. Hor- taz, hemendik aurrerako eros- leei jarritako neurria da. Dirua galduko lukeen produktu bat ez luke erosiko inbertitzaile arriskutsuenak ere» SARA MUÑOZ Adicaeko koordinatzailea «Kontratua sinatzean ez dira izan gardenak; erosleei ez zaie eman informazio guztia» MARISA GRACIA Ausbanceko ordezkaria ‘‘

Upload: joanes-errondosoro

Post on 11-Jul-2015

22 views

Category:

Economy & Finance


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: Aurrezki gotortuak

erakundeek ez dituztelako lehenbezalako mozkinak.

Epe luzeko produktuak izateaneta errentagarritasun bat lortze-an, askoren ustetan gordailuenpareko ziren lehentasunezkoparte hartzeak. Baina oker zeu-den. Adicae Euskadi bankuen,aurrezki kutxen eta aseguruenerabiltzaileen elkarteak dio beze-roei ez zizkietela azaldu kontra-tuaren ezaugarriak era egokian:«Ez zitzaien esan arriskutsuakdirela, ez zitzaien azaldu ez direlaGordailuen Bermerako Funtsakbermatutako produktuak, ezzitzaien jakinarazi likidaezinakdirela eta, kasu askotan, ez zietenohartarazi betiereko produktuakdirela». Horrekin bat dator Aus-banc finantza zerbitzuen bezero-en elkartea ere: «Arazoa da nolamerkaturatu den produktua».

Era berean, Adicaek adierazidu bankuek ez zutela jakinarazihaizeak kontra jotzean, hau da,krisi ekonomiko batean erosleekez dutela bermatua parte hartze-en likidezia. Horrenbestez, 2007rabitartean —krisi ekonomikoahasi, eta bankuek orain baino ira-bazi gehiago lortzen zituzten ar-tean—, erosleek parte hartzeaksal zitzaketen bigarren mailakomerkatuan, eta inbertitutako ko-puru osoa berreskuratu. Izan ere,parte hartzeak saltzeko aginduaematen zuten, eta erraz aurkitzenzituzten erosleak finantza era-kundeek irabaziak lortzen zituz-telako eta horrek interesak ema-ten zizkielako.

2007. urtetik aurrera ere, biga-rren merkatura jo daiteke partehartzeak saltzera. Hori bai, hasie-ran jarritako kopurua bainogutxiago lortuko dute: bankuek

ez dituzte lehen bezalako iraba-ziak, eta parte hartzeek dutenbalioa txikiagoa da. Horri jarrai-ki, honako hau dio Adicaek:«Saiatu direnek ez dute lortu, ezdagoelako eroslerik. Nork nahidu erosi saltzen ari diren produk-tu bat?». Krisi ekonomikoarenga-tik diru beharra izan duteneanjoan dira bankura diru eske;orduan esan diete ezin dutelaberreskuratu.

Finantza erakunde bakoitzakbere parte hartzeak saldu zituen,eta, beraz, egun kotizazio preziodesberdina dute. Sara Muñoz Adi-ca Euskadiko koordinatzaileakazaldu duenez, inbertitutako di-rua baino %40 gutxiago jasokoluke saltzaileak gutxienez egun,eta betiere inor erosteko prestegongo balitz. Beraz, parte har-tzeak begi-bistatik galdu nahi di-tuztenek badakite galerak ziurizango dituztela. Parte hartzeaksaldu dituzten finantza erakun-deen artetik salbu daude Kutxa-bank, Ipar Kutxa eta EuskadikoKutxa.

Egun, bada parte hartzeak sal-tzeko modu bat. Legeria aldatudute. AIAF Espainiako zor korpo-ratiboaren edo errenta finko pri-batuaren merkatuan salerostendira lehentasunezko parte har-tzeak. Aldaketa hori dela eta,SEND errenta finkoko jaulkipe-nak negoziatzeko, sistema elek-tronikoaren bitartez egiten da sa-lerosketa. Hori hala, egun ban-kuek eros ditzakete lehen berenbezeroei saldutako parte hartze-ak. Horretarako, parte hartzeakerosteko nahia izan behar du ban-kuak. Hala ere, galtzen aterako li-tzateke saltzailea parte hartzeenbalio jaitsieragatik.

Balio galera horri aurre egite-ko, Adicaek dio konponbidea

bankuak parte hartzeak erosteadela eta izandako balio galerarenkopurua kontu korronte bateansar diezaietela. Marisa GraciaAusbancen ordezkariaren ustez,irtenbidea honako hau izangolitzateke: «Bankuek bezeroeiinbertitutako kopuru osoa itzul-tzea eta bezeroek bankuei lortu-tako interesak bueltan ematea».

Kasuistika zabalaLehentasunezko parte hartzeenkasuistika zabala da: esaterako,formakuntzadunek eta forma-kuntza gabeek dituzte, pertsonahelduek eta ez hain helduek eta3.000 euro inbertitu dituzteneketa 200.000 euro inbertitutakoek.Alabaina, Adicaek jaso dituen sa-laketen %60 baino gehiago 80 ur-

tetik gorako pertsonek jarritako-ak dira.

Ausbancek ere bat egin du ho-rrekin; haren esanetan, kaltetugehienek «adin jakin bat» dute.Erosleek duten sentsazioaz galde-tuta, honako hau dio Muñozek:«Iruzur egin diotela sentitzen dujendeak; inozo sentitzen dira.Izan ere, era horretako produk-tuekin, badakizu dirua galduko

duzula inbertsioa egiteko or-duan. Inbertitzaile arriskatue-nak ere ez luke erosiko dirua gal-duko lukeen produktu bat».

Batez beste 20.000 eta 30.000mila euro artean jarri dituzte ban-kuetako bezeroek parte hartzeakerosteko. Baina badira 100.000 eu-rotik gora jarri dituztenak ere.Muñozek adierazi duenez, eroslebatzuk ohartu ziren betiereko jar-tzen zuela, baina sinatu egin zu-ten. Izan ere, betiereko hitzak zeresan nahi zuen galdetuta, diobankuek azaldu zietela produk-tuarekin gustura egonez gero au-tomatikoki berritzen zela kontra-tua. Hala, salatu du kontratu ba-tzuetan epemugaren kutxatxoahutsik agertzen dela, beste ba-tzuetan 2050. urtea jartzen duelaedo betierekoak direla zehaztenduela.

Gainera, inbertsiorako finan-tza produktuak erostean, inberti-tzaileek MIFID finantza instru-mentuen merkatuko zuzenta-rauak hala eskatuta —2007koazaroaren 1ean jarri zen indarre-an—, egokitasun test bat egin be-har dute beren kasa. Lortutakoemaitzak zehazten du bezeroakproduktu horiek eros ditzakeenbai ala ez. Adicaeren esanetan, az-terketa horiek ez dira egokitasunosoz egin kasu askotan, bainabankuek saldu egin dizkiete par-te hartzeak bezeroei.

Inbertsio produktuak eroste-an, txosten informatzaile bateman behar dio bankuak bezero-ari finantza eragiketaren berriemanez. Adicaek eta Ausbancekadierazi dutenez, informazio horiez zitzaien eman kontratua sina-tzean: «Ez dira izan gardenak, etaerosleei ez zaie eman informazioguztia». Bankuko aholkularia-rengan zuten konfiantzan oina-

rritu ziren bezeroak kontratua si-natzeko. Erosleek ez zekitena zeninbertsioa egin beharrean betie-reko produktu bat erosten ari zi-rela eta diru hori berreskuratzeaia ezinezkoa izango zutela.

Hori dela eta, erreklamazioakikuspuntu horretatik bideratzeaeskatu dute Adicaek eta Ausban-cek. Lehenik eta behin, bankua-ren bezeroen arretarako zerbi-tzuan erreklamazioa jartzeko es-katu dute, eta auzitara jotzea az-ken urratsa delakoan daude. Horibai, esan dute bezeroen arretara-ko zerbitzuak eroslearen aldeegin beharrean bankuaren aldeegiten duela: «Gutxirako balio duerreklamazio horiek jartzeak,baina jarri egin behar dira». Gra-ciak dio finantza erakundeek be-ren burua salbatu nahi dutela,«nahiko itota» daudelako.

Modu berean, adierazi du Aus-bancen ez direla salaketa kolekti-boen aldeko, errazagoa delakobankuak «akats indibiduala»onartzea, pertsona askorenak ba-tera onartzea baino. Muñozekdioenez, irailean hainbat bankurisalaketa zibil bat jarriko diote:«Gu ez goaz produktuak saldu zi-tuen saltzailearengana, gu era-kundearen kontra goaz».

Finantza erakundeek lortuta-ko dirua zertarako erabili zutengaldetuta, Muñozek dio lehenta-sunezko parte hartzeen bidez lor-tutako dirua nazioartekotze pla-netara bideratu dutela finantzaerakundeek: «Dirua lortzeko bidehori da errazena bankuarentzat,eta kaltegarriena bezeroaren-tzat».

Kontrola, ezbaianFinantza erakundeen jarduera-ren berri izan behar du Espainia-ko Bankuak, eta, horretarako,

22 Lehentasunezko parte hartzeakEgitura • 2012ko uztailaren 29a

(Aurreko orrialdetik dator)

Jakin beharrekoakErosteko garaian

pZer dira. Epe finkorik ez dutenzor jaulkipenak dira. Ez dira ohi-ko akzioak, ezta errentagarrita-sun finkoa duten gordailuakere. «Arrisku handiko finantzaproduktuak dira», bankuetakobezeroen elkarteen arabera.Bankuak jasotako emaitzenaraberako errentagarritasunadute, eta gerta liteke errenta-garritasunik ere ez izatea. Eko-nomia hazten joan zenean in-teresak lortu zituzten erosleek,bankuek irabaziak zituztelako.Krisi garaian, ostera, ez duteerrentagarritasunik ematen, fi-nantza erakundeek ez dituzte-lako lehen bezalako irabaziak.pEgokitasun testa. MIFID fi-nantza instrumentuen merka-tuko zuzentarauak hala behar-tuta, 2007ko azaroaren 1etikaurrera egokitasun test bat

gainditu behar da parte hartze-ak erosteko. Erosleak erosteradoan produktuaren ingurukojakintza neurtzen du. Testaerosleak egin behar du; ez duaholkulariak bete behar. Kon-tratua sinatu aurretik bete be-har da. Testa gaindituz gero,bankuak inbertsio produktuaksal diezazkioke; bestela, ez.pTxosten informatzailea. In-bertsio produktuak eskaintze-an, finantza eragiketaren ingu-ruko xehetasun guztiak ema-ten dituen txosteninformatzailea eman behar diobankuak balizko erosleari. Ber-tan, onartuko lituzkeen baldin-tzak eta zehaztapenenak da-toz. Kontratua sinatu aurretikjaso behar du.

Erosi eta geropSalmenta. Ez dira gordai-

luak; hau da, ezin daiteke ateradirua nahi denean. Ez da inber-tsio bat, baizik eta erosketabat. Hala, parte hartzeez dese-giteko, bigarren mailako mer-katura jo behar da. AIAF mer-katutik SEND sistemara pasa-ta, gaur egun bankuek ere erosditzakete lehen beren bezeroeisaldutako parte hartzeak. Horibai, egun ez dute izango hasie-rako balio bera. Izan ere, krisiekonomikoarekin parte hartze-en balioa jaitsi egin da bankuekgalerak dituztelako. Hortaz,oso zaila da ekonomia haziezean jarritako dirua berresku-ratu eta erosleak aurkitzea.pTrukea. Hainbat bankuk par-te hartzeengatik beste produk-tu batzuk eskaintzen dituzte:akzioak edo menpeko obliga-zioak, esaterako. Erakunde ba-koitzak irizpide desberdinak

erabiltzen ditu. Batzuek dirukopuru osoa ordezkatzeko au-kera ematen dute; beste ba-tzuek zati bat akzioetan bihurdaitezkeen bonuengatik ordez-katzeko aukera ematen dute,eta gainerako kopurua epe lu-zeko menpeko obligazioenga-tik trukatzeko aukera ematendute.pErreklamazioa. Bankuetakobezeroen arreta zerbitzuanerreklamazioa aurkez daitekeokerren bat baldin badago. Be-zeroen eta erabiltzaileen elkar-teek diotenez, «gutxirako» ba-lio dute era horretako errekla-mazioek. CNMV Espainiakoburtsaren arautzailearen au-rrean ere jar daiteke erreklama-zioa.pProzesu judiziala. Azkenpausotzat dute bezeroen ba-beserako elkarteek auzitara jo-

tzea. Bankuarekin hitz egitensaiatu behar dela diote, eta,ahal den neurrian, akordio ba-tera iristen. Hori ez balitz posi-ble izango, auzitara jo behardute kaltetuek.pLege aldaketa. Europakemango dion erreskatea delaeta, hainbat baldintza betebehar ditu Espainiak. Horienartean dago bezeroei informa-zioa gardentasun osoz emanbeharra. Lehentasunezkoparte hartzeek sortutako zala-parta ikusita, EspainiakoGobernuak iragarri du legeaaldatuko duela. Produktuhoriek saltzeko baldintzakgogortu nahi ditu. Lege horrek,baina, ez die emango irtenbi-dea orain arteko kasuei: ez daizango atzeraeraginezkoa. Hor-taz, hemendik aurrerako eros-leei jarritako neurria da.

Dirua galduko lukeenproduktu bat ez lukeerosiko inbertitzailearriskutsuenak ere»SARA MUÑOZAdicaeko koordinatzailea

«Kontratua sinatzean ez dira izan gardenak;erosleei ez zaie emaninformazio guztia»MARISA GRACIAAusbanceko ordezkaria

‘‘