bizkaiko parke teknologikoa
DESCRIPTION
Parkea 80. hamarkadaren bukaeran sortu zenetik, ikerketa, garapen eta berrikuntzaren erreferentea da, enpresa berritzaile askorekin. Horiek, inbertsioen %10 baino gehiago erabiltzen dituzte I+G+b-rako. Gainera, Parkean, 2.000 ikerlari baino gehiagoko komunitate zientifikoa dago.TRANSCRIPT
BIZKAIKOPARKE TEKNOLOGIKOA
Bizkaiko Parke Teknologikoa, Zamudio eta Derio udalerrietan dago,
hiriburutik 10 minutura bakarrik. Aitzindaria izan zen balio erantsi altua
duten aktibitate-sektoreetako enpresen kontzentrazioarekin hasten.
250hektarea dauka, pribilegiozko ingurumenean, eta bertan, ikerketa
zentroak eta teknologia enpresa aurreratuak daude, komunikazio-
azpiegitura bikainekin batera, hala nola, Bilboko Nazioarteko Aireportua.
Parkea 80. hamarkadaren bukaeran sortu zenetik, ikerketa, garapen
eta berrikuntzaren erreferentea da, enpresa berritzaile askorekin. Horiek,
inbertsioen %10 baino gehiago erabiltzen dituzte I+G+b-rako. Gainera,
Parkean, 2.000 ikerlari baino gehiagoko komunitate zientifikoa dago,
teknologia zentroetan, unibertsitate departamentuetan eta enpresako
I+G balioetan banatuta.
Ekonomia jasangarriaren eredua proposatzen du Parkeak, eta gakoa
teknologia sortzean datza, made in-etik thought in-era pasatu ahal
izateko. Helburuak dira euskal enpresek lehiarako abantaila edukitzea
merkatu globaletan, ondasun eta zerbitzuen elkartrukean balantza
komertziala onuragarria izatea, eta oro har, ongizate, enplegu kualifikatu
eta gizartearentzako aberastasuna sortzeko gai izatea.