bizkaiko hitza - berria...2020/07/24  · parke naturalak desagertuko diren sus-moa dute, gune...

16
BIZKAIKO HITZA RAUL BOGAJO / FOKU Babestutako hamalau bat naturagune daude Bizkaian b Parke naturalak, biotopo babestuak, Natura 2000 sarea... Hainbat dira babes motak b Ekologistek kudeaketa parte hartzailea aldarrikatu dute b 2-3 Elkarren zaintza Erakusketa Antonio Truebaren obraren berrikusketa Enkarterrietako Museoan ikusgai 6 Berbetan Durangaldea bizikletentzako lehen lurralde atsegin bihurtzeko bidea egiten ari da 5 Ostirala 2020ko uztailaren 24a XI. urtea 455. zenbakia PREZIOA: 0,50 € www.bizkaia.hitza.eus [email protected]

Upload: others

Post on 07-Feb-2021

8 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

  • BIZKAIKOHITZA

    RA

    UL B

    OG

    AJO

    / F

    OK

    U

    Babestutako hamalau bat naturagune daude Bizkaian b Parke naturalak, biotopo babestuak, Natura2000 sarea... Hainbat dira babes motak b Ekologistek kudeaketa parte hartzailea aldarrikatu dute b 2-3

    Elkarren zaintza

    Erakusketa Antonio Truebaren obraren berrikusketa

    Enkarterrietako Museoan ikusgai

    6Berbetan Durangaldea bizikletentzako lehen lurralde

    atsegin bihurtzeko bidea egiten ari da

    5Ostirala

    2020ko uztailaren 24aXI. urtea455. zenbakiaPREZIOA: 0,50 €

    [email protected]

  • 2BIZKAIKO HITZA

    Ostirala, 2020ko uztailaren 24aAstekoa

    June Prieto

    Bizkaiko gune

    naturalak auke-

    ra ona izan dai-

    tezke aurtengo

    udan txangoak

    egiteko; eta bai-

    ta herrialdean dagoen bioanizta-

    suna ezagutzeko ere. Hamalau in-

    guruk dute nolabaiteko babesa.

    Edozelan ere, ez da erraza Eusko

    Jaurlaritzak Bizkaiko Foru Al-

    dundiaren laguntzaz kudeatzen

    dituen gune horiek sailkatzea.

    Natura 2000 sareak denak biltzen

    dituen arren, badira beste babes

    mota batzuk dituztenak; besteak

    beste, Armañongo, Urkiolako eta

    Gorbeiako parke naturalak.

    Andres Illana Ekologistak Mar-

    txan taldeko kidea da, eta baita

    Naturzaintzako langilea ere

    —Arabako, Bizkaiko eta Gipuzko-

    ako natura kontserbatzeko ahol-

    ku batzordea da Naturzaintza—.

    Illanaren ustez, Jaurlaritzak sin-

    plifikatu egin beharko lituzke

    hiru lurralde historiko horietan

    dauden babesgune motak. «Le-

    henik eta behin, kontuan hartu

    behar dira EAEko Natura Babes-

    teko Legeak ezartzen dituen na-

    turguneak; hau da, parke natura-

    lak eta biotopo babestuak. Gero,

    jakina, Urdaibaiko erreserba na-

    barmendu behar da. Azkenik,

    Natura 2000 sarea». Horrela la-

    burbildu ditu Illanak Bizkaiko ba-

    besgune motak.

    Gune bakoitzak bere berezita-

    sunak dauzka; bere garaian,

    administrazioak erabaki zuen

    zeintzuk izango ziren gune

    babestuak, nahiz eta egun edo-

    noiz sartu daitezkeen babesgune

    berriak Natura 2000 sarean.

    «Bizkaia da hiru herrialdeetan

    babestutako gune gutxien ditue-

    na, eta Araba gehien dituena.

    Parke natural bat egitea doakoa

    izan daiteke, baina Natura 2000

    sarean sartzea pixka bat konpli-

    katuagoa da, kontserbazioa

    egiazkoa izateko inbertsioa egin

    behar baita».

    Natura 2000 sarearen eta parke

    naturalen eta biotopoen artean

    ezberdintasun nabarmenena

    zera da, babesgunearen kudeake-

    tan herritarrek parte hartzen du-

    ten ala ez. «Batetik, parke natu-

    raletan, inguruko biztanleak

    kontuan hartzen dituzten patro-

    natu batzuk daude, eta guneak

    nola kudeatzen ari diren ebaluatu

    dezakete herritarrek. Bestetik,

    Natura 2000 sarea dago, gune ba-

    bestuen Europako sarea; horien

    kudeaketan ez dago, administra-

    zioaz gain, beste erakunde edo el-

    karteen ordezkaririk».

    Talde ekologistak adierazi du

    «behin baino gehiagotan» salatu

    dutela kudeaketa «opako» hori,

    eta gune horietarako ere patrona-

    tu moduko bat egitea proposatu

    dute. Illanaren ustez, Eusko Jaur-

    laritzak naturguneen babeserako

    legea aldatzeko asmoa du. Parke

    naturalak desagertuko diren sus-

    moa dute, gune babestu guztiak

    Natura 2000 sarean biltzeko.

    «Parke naturalen patronatuak

    oso garrantzitsuak dira, teorian.

    Jakin dugu askotan ez dela bilera-

    rik egin hainbat urtetan; Gorbeia-

    koan, esaterako. Hala ere, nahita-

    ez onartu behar dituzte parkeko

    urteko memoria eta aurrekon-

    tuak. Patronatu horietan ordez-

    kariak dituzte inguru horretan in-

    teresa duten pertsona eta erakun-

    de guztiek; hala nola talde ekolo-

    gistek, ehiztariek, mendizaleek,

    eta, jakina, administrazioek».

    Halere, dena ez da ona parke

    naturalen kudeaketan. «Gure-

    tzako, alderdirik okerrena zera

    da, parkeetan ez dagoela kudea-

    keta adierazlerik: hau da, bisita-

    rien kopurua bai, baina ez dakigu

    kontserbazioa behar bezala bete-

    tzen den». Jarraipen eta kudea-

    keta adierazleak sortu behar dire-

    Bizkaiko bioaniztasuna zaintzeko eta mantentzeko asmoz,erakunde publikoek legez babestuta dituzte hainbat gune.Ekologistek ohartarazi dute inguruko herritar eta eragileekparte hartze zuzena behar luketela horien kudeaketan.

    Babestutakonaturguneen argi-ilunak

    Mugarra, Urkiolako parke naturalean. BIZKAIKO HITZA

  • 3BIZKAIKO HITZAOstirala, 2020ko uztailaren 24a Astekoa

    la azaldu du ekologistak. «Parke

    naturalak 1994koak dira, eta ez

    dakigu Urkiolan eta Gorbeian ha-

    sieran katalogatu zirenak baino

    espezie gehiago dauden, hasieran

    adierazitako espezieak orduan

    baino hobeto edo okerrago dau-

    den... Hori penagarria da gure-

    tzat».

    Adierazleak ezin ezagutu Edozelan ere, Natura 2000 sareak

    ere baditu alde onak, kontserba-

    zio adierazleak erabiltzen dituela-

    ko. «Europari txosten bat aurkez-

    tu behar diote, denbora tarte jakin

    batean egon diren hobekuntzak

    azaltzeko. Hasieran adierazitako

    espezieak hobetu direla esan be-

    har du txostenak; bestela, izan

    ere, Europako Batasuneko ingu-

    rumen arduradunek errieta egin-

    go liekete».

    Kontrol hori badago, baina ez

    da batere gardena. Esaterako,

    Illanak ez daki noizbait atzera-

    pausorik egon den Natura 2000

    sareak babestutako Bizkaiko gu-

    neren batean. «Natura 2000 sa-

    rean, esate baterako Ordunteko

    mendilerroan zer egiten ari diren

    jakiteko, diputazioari galdetu be-

    harko genioke. Bete beharko lira-

    tekeen helburuei buruz ez dakigu

    ezer, ez delako ezer argitaratu;

    Europak egin dituen eskaerak be-

    tetzen ari diren ere ez dakigu. Ez

    dut esango informazioa ezkuta-

    tzen ari denik, baina Europari ba-

    karrik emateko diseinatuta dago,

    ez herritarrei edo Ekologistak

    Martxan bezalako erakundeei».

    Elkarte ekologistak jakin nahiko

    balu gune bakoitzean zer egiten

    ari diren, banan-banan eskatu

    beharko luke informazioa; Illana-

    ren arabera, «lan mardulegia da

    elkartearentzat».

    Bizkaian dago Euskal Herriko

    kostaldeko babesgune bereziena:

    Urdaibai. Araudi propioa du Ur-

    daibaiko Biosferaren Erreserbak,

    nazioarteko eskumenekin, eta,

    berezitasunak berezitasun, biz-

    tanle gehien dituen babesgunea.

    Gizakien eta naturaren arteko el-

    karbizitza orekatua lortzea du hel-

    buru. Euskal Herrian, beste bios-

    fera erreserba bat baino ez dago:

    Bardeakoa, Nafarroan.

    Nekane Castillok Urdaibaiko

    Biosferaren Erreserbako ekosiste-

    mak gizarteari zer zerbitzu es-

    kaintzen dizkion aztertu du bere

    doktorego tesian. «Biosferaren

    erreserbaren helburu nagusia ze-

    ra da, ekonomiaren eta kontser-

    bazioaren arteko oreka bilatzea.

    Biodibertsitatearen galerak eko-

    sistemen zerbitzuen degradazioa

    dakar, eta, ondorioz, giza jarduera

    mehatxatzen du».

    Hornikuntza, erregulazioa eta

    kultura dira Urdaibaiko ekosiste-

    men zerbitzuak; hau da, elika-

    gaiak, airearen purifikazioa eta ai-

    sia, besteak beste. Castilloren us-

    tez, zerbitzu horiek balio erantsia

    lortu dute COVID-19aren ondo-

    rioz, eta hausnarketarako balioko

    du: «Bioaniztasuna osasunaren

    eta ongizatearen sinonimoa da,

    eta zaindu beharra daukagu».

    ITURRIA: GEOEUSKADI

    BIZKAIKO NATURGUNE BABESTUAK

    Gernika-Lumo

    BakioGorliz

    Otxandio

    Atxondo

    Mañaria

    Zeanuri

    Turtzioz

    Urduña

    Muskiz

    Galdames

    Sodupe

    Karrantzaharana

    Lekeitio

    Ondarroa

    Urdaibai22.041 ha

    Biosferaren erreserba Natura 2000 sarea

    Biotopo babestua Parke naturala

    Barbadungoitsasadarra

    Kontserbazio bereziko eremua

    Gaztelugatxe158 ha

    Itxina571 ha

    Zadorrako urtegiak2.559 ha

    Armañon2.985 ha

    Urkiola5.958 ha

    Gorbeia20.211 ha

    Artibai erreka136 ha

    Astondokodunak5 ha

    49 ha

    Gorobelmendilerroa3.837 ha

    Lea ibaia110 ha

    Ordunte3.869 ha

    Meatzaldea957,5 ha

    B I Z K A I A

    Barbadun ibaia itsasoratzen, Muskizen. JOXEAN GIL GARCIA Gaztelugatxeko biotopo babestua. LUIS JAUREGIALTZO / FOKU

    Uribe Kosta eta

    Butroe: 10 urte

    izendatzeko zain

    RLuzea da Uribe Kosta

    eta Butroe ibaiaren

    estuarioa babesteko proze-

    sua. 2010ean, EHUk eskual-

    deari buruzko txostena

    egin zuen, Eusko Jaurlari-

    tzak eskatuta: inguruaren

    balio naturala goraipatu,

    eta biotopo babestu izen-

    datzea proposatu zuen.

    Jaurlaritzak prozesua

    martxan ipini zuen arren,

    oraindik ez da burutu.

    2014an, Eusko Legebiltza-

    rrak sei hilabete eman ziz-

    kion gobernuari. Bizkaiko

    Hitza-kprozesuaz galdetu

    dio Jaurlaritzako Ingurumen

    Sailari. Geldi dagoela eran-

    tzun du gobernuak. Dena

    den, uste du ingurua ez da-

    goela babesgabe, «lurralde

    plangintzei eta bestelako

    lege eta arauei esker».

    Ez dute filmaketagehiago nahiGaztelugatxen

    BERMEO bGame of Thrones

    serieko ekoizleak Gazteluga-

    txen ibili dira joan den hilean,

    beste filmaketa batzuk egite-

    ko lekua ikuskatzen. SOS

    Gaztelugatxe plataformak

    gehiago filmatzen ez uzteko

    eskatu dio Bizkaiko Diputa-

    zioari. «Gehiegizko turismo-

    ak» inguruari kalte egin

    diola uste dute.

    Gorbeiaren«urbanizazioa»salatu dute

    ZEANURI bBizkaiko Foru

    Aldundia mendi bideak egi-

    ten ibili da Arrabako landan,

    eta mendizale eta ekologistek

    jarduera salatu dute. Uste

    dute naturgunea urbaniza-

    tzen ari direla. Diputazioaren

    esanetan, mendizaleen joan-

    etorri guztiak leku beretik

    bideratu eta larreak ez hon-

    datzeko egin dituzte bideak.

    Parke naturala sortzeaerraza da; Natura 2000sarean sartzeak, berriz,kontserbaziorakoinbertsioa eskatzen du»Andres IllanaEkologistak Martxan-eko kidea

    «Bioaniztasunaosasunaren eta giza ongizatearensinonimoa da, etazaindu egin behar dugu»Nekane CastilloIngurumen Zientzietan doktorea

    ‘‘

  • Ibai Maruri Bilbao

    Diputazioak Bizkaiko Bide Azpie-

    gituretako 2020-2023 Berrikun-

    tza Plana onartu du, Azpiegiture-

    tarako eta Lurralde Garapenera-

    ko Sailak arlo horretan garatuko

    dituen erronkak, helburuak eta

    jarduerak jasotzen dituen doku-

    mentua. 25 milioi euro inbertitu-

    ko dira, hiru lan ildotan banatuta

    dauden 225 proiektutan. «Biz-

    kaiko Foru Aldundiak bide luzea

    egina du errepideen eta bidego-

    rrien kudeaketarako neurri be-

    rrien eta esperientzia pilotuen

    aplikazioan. Eskarmentu horri

    esker estrategia hobea eta plan

    osoagoa aurkeztu ditzakegu»,

    nabarmendu du Imanol Pradales

    diputatuak. Etorkizunera begira

    ipini dira, eta honela irudikatu

    dute, adibidez: mezu bat jaso du

    foru errepideetako batetik doan

    ibilgailuak; bi kilometroko auto

    ilarak topatuko dituela istripu ba-

    ten ondorioz, eta atzetik anbulan-

    tzia datorrela.

    «Etorkizuneko bide azpiegitu-

    ren zirriborroa irudikatzen hasi

    gara», ohartarazi du Pradalesek.

    Dagoeneko martxan daude berri-

    kuntza teknologiko batzuk; pro-

    batzen ari dira. Eta, planari esker,

    hedatuz joango dira. Batzuk az-

    piegiturak eraikitzeko kontra-

    tuen baldintzetan jasoko dituzte.

    Etorkizun horretan azpiegiturak

    ibilgailuekin komunikatzeko gai

    izango direla esan du; informa-

    zioa eta datuak trukatuko dituzte.

    Ibilgailu batzuek horretarako gai-

    tasuna dutela esan du; gama altu-

    ko auto batzuek. Orain errepide-

    ak prestatu behar dira komuni-

    kazio horretarako.

    Plan horri esker, Bizkaiko erre-

    pideak «laborategi» bihurtuko

    dira: ibilgailuak eta errepideak

    konektatzeko balioko duten sis-

    tema adimendunak eta bestelako

    ikerketa, garapen eta berrikuntza

    proiektuak probatu ahal izango

    dituzte sektoreko enpresek eta

    ikerketa zentroek. Foru errepide-

    en sarearen digitalizazioa eta in-

    formazio trukea lortu gura da wifi

    eta 5G sareei esker. Baina ez soilik

    gidariekin; baita administrazioa-

    rekin ere. Muskizen, Arenako zu-

    bian, azken berritze lanetan sen-

    tsore batzuk ipini zituen diputa-

    zioak. Azpiegitura osatzen duten

    elementuen egoeraren edo osa-

    sunaren inguruko informazioa

    ematen dute. Helburua da siste-

    ma errepide guztietara hedatzea.

    Hala, azpiegituren egoera zein

    den jakingo dute arduradunek:

    hondatzen hasiak diren, konpon-

    ketarik beharko duten. Era bere-

    an, droneak eta sateliteak erabil-

    tzen hasi dira, mendi magalak eta

    ezpondak kontrolatzeko. Hala,

    gaur egun, foru errepide sarean

    43 tunel, 16 zubibide eta 31 ezpon-

    da daude teknologia berri horien

    bidez monitorizatuta.

    Jasangarritasunari ere errepa-

    ratu diote planean. Industria

    hondakinak eta agregakin side-

    rurgikoak berrerabiltzen hasia da

    diputazioa errepideetako zorua-

    ren geruzetan, zabortegietan ez

    uzteko. «Emaitza onak» izan

    ditu, eta berrikuntza klausula gisa

    sartuko da Azpiegituretarako eta

    Lurralde Garapenerako Sailak es-

    leitzen dituen kontratu guztietan.

    Horrez gain, LED argiztapena,

    pintura fotoluminiszenteak eta

    euritan islatzen diren pinturak le-

    henesten ditu plan berriak.

    Errepideak eta autoak,‘berbetan’Errepide digital eta iraunkorrak lortu gura ditudiputazioak berrikuntza plan berri baten bidez b 25 milioi inbertituko ditu 2023ra bitartean

    Muskizko Arenako zubian haren egoeraren berri ematen duten sentsoreak daude ipinita. BIZKAIKO HITZA

    Kuna eraikinean

    berrikuntza sustatu

    nahi du BBK-k

    RBilbo Zaharrean duen

    Kuna eraikinean BBK

    Kuna proiektua ipiniko du mar-

    txan BBK-k irailean. Bizkaiko

    etorkizuneko erronketan lan

    egiteko leku «moderno eta ins-

    piratzailea» izango da. «Nazio-

    artean zentro aitzindaria izango

    da, gizarte eraldaketari eta au-

    zoaren parte hartzeari irekia,

    gizarteko eragile guztien elkar-

    lanarekin eta ikerketarekin».

    Etorkizuneko erronka nagu-

    siei erreparatzeko, BBK Kuna

    Institutua egongo da eraikine-

    an, Daniel Innerarity buru izan-

    go duen Think Tank bat, lurral-

    deko ahots erreferenteek osa-

    tua. Adinekoen bakardadea,

    COVID osteko Liburu Zuria eta

    enpresa jasangarriaren eredu

    berria izango dira ikertzeko

    aukeratutako lehen gaiak.

    4BIZKAIKO HITZA

    Ostirala, 2020ko uztailaren 24aGaiak

  • QUINTAS / BIZKAIKO FORU ALDUNDIA

    GEHIGARRI KOMERTZIALABIZKAIKO HITZA

    Ostirala, 2020ko uztailaren 24a

    Testuak: Joxi Ubeda Goikoetxea

    Egunzoragarriak

    2020KO

    OPORRAK EUSKAL HERRIAN

  • Goierri, Bi-kaintasune-ko DestinoEuroparra(EDEN, Eu-ropean Des-

    tinations of Excellence) da 2015.urtetik, Europar Batasunak turis-moaren garapen jasangarriarenalde egindako apustua nabar-mentzeko emandako saria, hainzuzen ere.18 udalerrik osatzen dute Goie-

    rri eskualdea, eta Beasain, Ordiziaeta Lazkao dira herririk ezagune-nak eta biztanlerik gehien dute-nak. Donostia, Bilbo, Gasteiz etaIruñea hiriekiko hurbiltasunak,ostatu eta jatetxeen aldetik dago-en eskaintza ezin aberatsagoak

    eta destinoaren egiazkotasunak,leku aproposa bilakatzen dute 3-5egun bitarteko ihesaldiak egiteko.Gastronomia, natura eta kultu-

    ra dira Goierrik dauzkan hiru era-karmen iturri nagusiak, kirolza-leak, eguneroko bizimodutik al-dendu eta leku lasai bateangozatu nahi duten bikoteak etaDonostia inguruko landaguneakezagutu nahi dituzten turistaktxunditzen dituen eskualdea osa-tzeraino.

    GASTRONOMIA:IDIAZABALGOLURRALDEAIdiazabalgo gaztak ospe handiaekarri dio azken urteotan Goierri-ri, Basque Highlands eskualdeari.

    GOIERRI, IDIAZABALGOLURRALDEA ETA NATURAEuskal Herriaren erdigunean dago Goierri eskualdea. Hango naturak, betidaniko gastronomiaketa mendeetako historiaren ondarea jasotzen duen kulturak harridura eragiten die egiazkoEuskal Herria ezagutu nahian hona hurbiltzen diren bisitariei.

    Saturdi ermita, Aralar parke naturalean.GOITUR

    Produktu hori ardi latxen esnegordinarekin egiten da, mendee-tako historia duen artisautzakofabrikazio metodo bera erabilizbetiere. Idiazabalgo gaztak badu bere

    jatorri izen propioa, eta sari ugarijasotzen ditu urtero egiten dennazioarteko Cheese WorldAwards lehiaketa ospetsuan.Eskualdeak aukera paregabea

    eskaintzen du Idiazabalgo gazta-ren munduan m+urgiltzeko, eta,horretarako, hainbat bisita pres-tatu dira artzainen mendiko txa-bolak, gaztandegiak edo Idiaza-balgo gaztaren Interpretaziokoeta Dastaketa Zentroa ezagutzeko(www. idiazabalturismo.com),horietan guztietan gazta dasta-

    tuz, bertako txakolinarekin etasagardoarekin.Behin Goierrira etorriz, Ordi-

    ziako azoka ere huts egin ezin dai-tekeen bisita da, Euskal Herrikoazokarik zaharrena eta garrantzi-tsuena, 1512. urtean hasi eta aste-azkenero, bakar bat ere huts egingabe, antolatzen dena. Ingurukobaserrietako ekoizleak astero-as-tero jaisten dira azoka horretara,tokiko bertako produktuak sal-tzera. Halaber, d´Elikatuz Goierriko

    interpretazio zentroak bisita gi-datuak antolatzen ditu tokikobertako sukaldari batekin azoka-ra joan, urte sasoi bakoitzeko pro-duktuekin osatutako errezetakproposatu eta show cookingmo-

    duko sukalde saioetan prestatze-ko.Pasaporte Gastronomikoa eta

    Goierri Gastronomika egitasmo-ak, berriz, tokian tokiko ekoizle-ek sortutakoak dira, horietakosukaldaritzaren alderdi desberdi-nak ezagutzera emateko: xedehorrekin, sagardotegietara, jate-txeetara, gozo dendetara edogourmet dendetara joateko bisi-tak antolatzen dira.Goierriko eskaintza gastrono-

    mikoa osatzen dute eskualdeanurte osoan egiten diren feria gas-tronomikoek, bai eta d´ElikatuzElikadura eta GastronomiarenInterpretazioko Zentroak ere.

    NATURA: BASQUE HIGHLANDSGoierri eskualdea Aizkorri-Aratz(www.gipuzkoanatura.eus/eu/-/anduetza-aizkorri-aratz) etaAralar (www.gipuzkoanatura.eus/eu/web/gipuzkoanatura/

    parketxeak/lizarrusti) parke na-turalen artean dago. Bi parkeekInterpretazio Zentro bana dauka-te, bata Zegaman eta bestea Liza-rrustin, eta horietan ezagutaraz-ten dituzte parke naturaletarakosarbideak eta irizpideak, baita zerjarduera egin daitezkeen ere: bes-teak beste, mendi ibilaldiak, es-kalada, edota mendiko bizikleta,

    II b2020ko oporrak Euskal Herrian BIZKAIKO HITZAOstirala, 2020ko uztailaren 24a

  • bidegorrietan barrena murgildueta paisaiaz gozatuz besterik gabebi parke naturalak ibilgailuan ze-harkatuz.Garrantzi handiko kirol proba

    ugari egiten dira Goierriko ParkeNaturaletan, hala nola Zegama-Aizkorri eta Ehunmilak-Ultra-trail.Mendi ibilbideak gustuko di-

    tuen jendearentzat badira bi ibil-bide bikain Goierrin: Gaztaren Bi-dea bata eta Bide Berdea bestea.GR-283 edo Gaztaren Bidea(www.rutadelquesoidiazabal.com), Aralar eta Aizkorri-Aratzparke naturalak zeharkatzenditu; normalean sei etapatan eginohi den 100 kilometroko ibilbideaosatzen dute, eta Idiazabalgo gaz-taren fabrikazio prozesuaren se-kretu guztiak ezagutzeko moduaeskaintzen du, gaztandegietaneta gazta egiteko prozesuarekinlotutako beste leku batzuetan gel-dialdiak eginez.Bide Berdeak, aldiz, Mutiloa eta

    Ormaiztegi herriak lotzen ditu,4,2 kilometroko ibilbidea osatuz,familia osoarentzat bereziki go-mendagarria. Bidean, umeentza-ko orientazio jokoa bat dago, etaZeraingo Aizpeako meatzaritzagunea ere ezagutzeko aukera.Ibilbidea egiteko mapa Ormaizte-giko turismo museoan dago es-kuragarri, Zumalakarregi muse-oan.Euskal Herriko eta Espainiako

    Estatuko lehenengo trail estazioaGoierrin dago, eta Tolosaldeaeskualderaino iristen da: mailaguztietako ibilbideak daudemendi korrikalarientzat, seina-leztatuta eta prestatuta. Zegama-ko herrian, zailtasun ezberdineko3 orientazio ibilbide finko daude;familiartean egiteko jolas edo jar-duera ezin hobea da orientazioa.

    KULTURA: EUSKALHERRIKO BIHOTZAEuskal Herrian kulturaren aldetikgarrantzi handiko lurraldea daGoierri eskualdea. Donejakue bi-deak eta Errege Bideak alderik al-de zeharkatzen dute bere geogra-fia, interesgunez josia, pertsonaiahistorikoei eskainitako museoek,Interes Kulturaleko Ondasuntzataitortutako monumentuek, etaOrdiziak,Segurak eta Erdi Arokoantzeko beste herriek erakustenduten bezala. Eskualdeko kultu-raz ongi jabetzeko, hurrengo 6 le-ku hauek bisita daitezke:Barandiaran museoa: Ataunendago. Joxemiel Barandiaran eus-kal kulturaren patriarkaren ome-nezkoa (museoa mitologiari es-kainia dago).Igartza monumentu multzoa:Beasainen dago. Bertan ikusteko

    Latxa arrazako artalde bat. GOITUR

    modukoak dira jauregia, errota,burdinola, zubia, gurutzea... Bile-rak eta kongresu txikiak egin ahalizateko ezin hobeto prestatuadago jauregia gaur egun.Erdi Aroko Interpretazio Zen-troa: Seguran dago. 1256. urteansortutako herri batean dagoenez,Erdi Aroko bizimodua erakusten

    du Ardixarra etxeak (goierrituris-mo.com/eu/herriak/segura#in-

    formazio-puntua-a).Zumalakarregi museoa: Or-maiztegin dago. Tomas Zumala-karregi jeneral karlista eta Migelharen anaia, politikari liberalarenbizitzak erakusten ditu, XIX.mendeko Euskal Herriko histo-

    riari gainbegirada ematearekinbatera.Zeraingo Paisaia Kulturala:Museo etnografikoak, garai bate-ko zerrategi hidraulikoak, kartze-lak eta eskulangintzako dendabatek osatzen dute.Aizpeako Meatzaritza gunea:Zerainen dago. XIX. mendean us-

    tiatzen zen meatze zaharra eta ga-leriak bisita daitezke (goierritu-rismo.com/eu/kultura/burdina-

    ren-mendia-zerain).Barruko Donejakue bidea esa-

    ten zaiona Goierrin barrena doa,eta Errege Bide bilakatuko da es-kualde hori zeharkatzean: SanAdriango tunelak eta Goierrikomendiek bide osoko zatirik ikus-garrienetakoa bihurtzen duteetapa hau. Horrexegatik, 2015.urtean Gizadiaren Mundu Onda-re aitortu zuen Unesco erakunde-ak Iparraldeko Donejakue bidea,eta bideko mugarri, berriz, SanAdriango tunela.

    DATU INTERESGARRIAKGoierri eskualdean, egun ederbatzuk igarotzeko, mota guztie-tako ostatuak aurki daitezke.Halaber, gastronomia alorrean,jatetxe, erretegi, sagardotegi,gaztandegi, gozotegi eta abarrekoeskaintza zabala dago. Informa-zio gehiago nahi izanez gero,www.goierriturismo.comweb-gunea kontsulta daiteke, eta saresozialetan ere lor daitezke argibi-deak, Facebook (@Goierrituris-mo), Twitter (@GoierriTurismo)eta Instagram (@Goierriturismo)bidez.

    2020ko oporrak Euskal Herrian b IIIBIZKAIKO HITZAOstirala, 2020ko uztailaren 24a

    Ordiziako azoka. GOITUR

  • Gorbeia men-dia, GorbeiaParke Natu-rala eta ingu-ruko herrix a rma g a -

    rriak Arabako eta Bizkaiko lurral-deen artean banatuta daude. Bai-na Gorbeia bakarra da, inguruaberatsa natura, historia eta on-dare aldetik. Ez dago batere masi-fikatua, eta ezin hobea da lasaita-sunaz eta aisialdiaz gozatzeko,paseatzeko eta osasuna zaintze-ko. Aire garbiaz eta paisaia ede-rrez gain, gastronomia, museo etaostatu apartak aurki daitezkeGorbeian.

    GORBEIAN OINEZ ETA BIZKLETAZGorbeia inguruko natur aberastasunak, historia, ondarea eta herri xarmagarriak ezagutu daitezke txango ederrak eginez.

    Murgiatik Gorbeiara bizikletaz igo daiteke. GORBEIA-EUSKADI

    IV b2020ko oporrak Euskal Herrian BIZKAIKO HITZAOstirala, 2020ko uztailaren 24a

    Oinez eta bizikletaz txangoakeginez, ezagutzeko aproposakdira Gorbeiako inguruak. Horre-tarako, ongi adierazita daudenibilbide ugari egin daitezke. Oinezegiteko, zenbait motatako ibilbi-deak daude: laburrak —bat edo biordukoak—, ertainak —bi ordu etah iru ordu eta erdi bitartekoak—eta luzeak —lau-bost ordukoak—.Bizikleta ibilbideak, berriz, lauordu ingurukoak dira.

    TXOKO SINESTEZINAK Oinez, familiarekin, lagunekinedo bakarrik paseo bat eginez,txoko sinestezinak aurki daitez-ke, paisaia zoragarriak, argazki

    saio paregabeak egiteko modu-koak. Oinez, haran ederretanbarna, mendi ikusgarrien maga-letan, hariztien, pagadien eta bes-telako baso oparoen artean, etaerreka liluragarrien ondoan.Uribarri Ganboa, Urrunaga,

    Zollo eta Undurragako urtegieneta Saldropoko hezegunearenikuspegi ederrez goza daiteke, etanaturaren beste ur altxor batzukere ezagutu: Nerbioiko ur jauzia —Iberiar Penintsulan dagoen han-diena—, Goiuriko eta Aldabidekour-jauziak eta Lamioxineko ur-maela.Halaber, antzinako gurdibide-

    ak eta galtzadak ageriko dira

    txangoetan, menhirrak, karo-biak, elur zuloak, haitzuloak erebai, eta eraikin historiko harriga-rriak. Besteak beste, Oroko AndraMaria Santutegia eta Jugatxikobaseliza, eta Arlobi eta Kurtzega-neko menhirrak.Horretaz guztiaz gain, ibilaldie-

    tan memoria historikoa berres-kuratu daiteke, 36ko gerrak utzi-tako aztarnak eta zenbait gertaeraezagutzeko aukera baitago.

    BIDAIA POLITAKBIZIKLETAZBizikletaz ere, ibilbide ederrakegin daitezke, bidaia politak. Izanere, pedalei emanez ere, zenbait

    txango egin daitezke. Esaterako,ibilbide hauek: itzulia UribarriGanboako urtegiaren inguruan,Vasco-Navarro trenbideko ibilbi-de berdea (Gasteiz-Arlaban), Gor-beiako Parke Naturala eta Otxan-dio-Barazar.Ibilbide guztien ezaugarrien eta

    gainerako xehetasunen berri ja-kiteko, eta Gorbeiari buruzko in-formazio gehiago nahi izanezgero, gorbeiaeuskadi.comweb-gunea kontsulta daiteke. Halaber,Murgian eta Orozkon dauden tu-rismo bulegoetan argibide guz-tiak atsegin handiz ematen dituz-te egun zoragarri batzuk igarotze-ko Gorbeian.

  • ITSASERTZ EDERRA SOPELANSopela leku ezin hobea da hondartzara joateko, mendi ibilaldiak egiteko, eta surfa, bodyboarda,parapentea, skatea eta beste hainbat kirol egiteko.

    Bi surflari, Meñakoz hondartzan. JOSE MIGUEL LLANO

    Sopela Bizkaiko

    kostaldeko ingu-

    rune pribilegiatu

    batean dago. Itsa-

    sertz ederraz go-

    zatzeko aukera

    ematen du, eta bertako labar ha-

    rrigarriek eta harrizko formazio

    bereziek xarma berezia ematen

    diote. Horrela, zoragarriak dira

    Sopela eta haren inguruak. Natu-

    ra ondare zabal hori da udalerriak

    turismoa erakartzeko duen balio-

    kaintzen du. Bereziki, Sopelako

    turismo bulegoa lanean ari da

    Burdin Hesiaren arrastoen balioa

    erakusteko, antzinako gotorleku

    sistema hori oraindik ere ikusgai

    baitago Areneburu eta Urkomen-

    di mendien magaletan. Munarri-

    kolanda ibilbidearen historiau-

    rreko aztarnak ere hortxe daude,

    inguruetan.

    Sopelako merkataritza ere az-

    pimarratzekoa da, gustu guztie-

    tarako askotariko eskaintza bai-

    tago. Eskaintza gastronomikoa

    ere bai, Sopelan pintxoak edo

    eguneko menua dastatzeko ta-

    berna eta jatetxe ugari baitaude.

    Sopela bisitari guztientzako da

    aparta, bestelako estiloa du, eta,

    hori dela eta, euskal kostaldeko

    toki gogokoenetako bat da.

    Sopelari buruzko informazio

    gehiago nahi izanez gero, turis-

    moa.sopelaudala.orgwebgunea

    kontsulta daiteke.

    rik handienetakoa. Halaber, So-

    pelan, surfean eta bodyboardean

    aritzeko hondartza zabalak dau-

    de. Horrez gain, inguru ezin ho-

    bea da abentura kirolak egiteko,

    parapentea, mendi ibilaldiak,

    skatea eta abar.

    Sopelan hiru hondartza daude.

    Barinatxe hondartza, Getxoko

    mugan dagoena, La Salvaje ize-

    nez ere ezaguna da, eta itsaslaba-

    rrez inguratua dago. Horren gai-

    nean, parapentezaleek leku ezin

    hobea dute hegan egiteko, eta

    hondartzako gune batean nudis-

    moa ere egin daiteke.

    Arrietara-Atxabiribil, berriz,

    hiriko hondartza da. Sarbide erra-

    za du, eta familiek asko estima-

    tzen dute. Eta, azkenik, Meñakoz

    hondartza, Barrikako mugan da-

    goena. Sopelako hondartzarik

    ezezagunena da, eta jende gutxi

    ibiltzen da bertan. Ez du zaintza-

    rik izaten; harrizkoa da, eta oso

    aproposa maila goreneko surfla-

    rientzat. Aipagarria da Sopelan

    zenbait enpresa ofizial daudela

    surf ikastaroak egiteko. Beraz, le-

    ku ezin hobea da surfean lehen al-

    diz aritu nahi dutentzat, eta baita

    lehendik izandako ezagutzak ho-

    betu nahi dituztenentzat ere.

    KULTUR ONDAREA ETA GASTRONOMIAItsasertz ikusgarria izateaz gain,

    Sopelak bere kultur ondare abe-

    ratsa ezagutzeko aukera ere es-

    2020ko oporrak Euskal Herrian bVBIZKAIKO HITZAOstirala, 2020ko uztailaren 24a

  • Arbizu Nafarro-ako herri politbat da, atsegi-na. Naturazingura tutadago, eta zen-

    bait mendi hurbil dituenez, ibilal-di ederrak egin daitezke herritikbertatik abiatuta.Besteak beste, herriko plazatik

    irtenda, San Juan ermitara joate-ko. Handik, inguruko mendienikuspegi paregabeak daude:Beriain, Urbasa eta Andia, Aizko-rri, Aralar… Ermita horretan, XVII. mende-

    ko erretaula barroko bat dago, etaSan Joanen irudi bat ageri duena,barrokoa eta XVII. mendekoahura ere. Baselizaren ingurukolarreetan ekainaren 23an, San

    ARBIZU, HERRI POLITAArbizu herri polita eta atsegina da, ordoki lasai batean dago, naturazinguratuta. Hainbat txango antola daitezke toki apartak ezagutzeko.

    Arbizu herriaren ikuspegi bat. ARBIZUKO UDALA

    VI b 2020ko oporrak Euskal Herrian BIZKAIKO HITZAOstirala, 2020ko uztailaren 24a

    Joan bezperan, erromeria ospa-tzen dute arbizuarrek.San Juan ermitatik Oinez basoa

    (www.nafarroaoinez.eus/ba-soa) ikustera joateko bide batdago. Oinez basoan, zuhaitz ugaridaude, hegazti migratzaileen be-hatoki bat ere jarri da martxan,eta egitasmo horren filosofiaz ja-betuko dira bisitariak: ingurume-na zaintzea eta euskara berresku-ratzea.Plazatik bertatik abiatuta, Ola-

    tzeako zubitik pasatu eta Bidaule-ra joateko bidegurutzean, hain-bat aukera daude: Beriain azpikoOndatz parajeetara joatea, aurre-ra segitu eta Unanuko mugarainojoatea, edo Mundiñuko ur biltegi-ra igotzea handik dagoen bistazgozatzera.

    Borden Ibilbidea egitea ere in-teresgarria da, Aralar mendile-rroan, lau borda hauek ikusteko:Sandindegi, Herriarena, Artaba-kar eta Mezeriain. Bidean, bestealtxor batzuk ere badira: Fagatxa-balgo trikuharria, Arbotoneta,Mezeriain eta Trosketako itu-rriak, zenbait haitzulo, garai bate-ko artzain etxolen aztarnak etaikatza egiteko erabilitako harriz-ko plataformak.

    ERAIKIN HISTORIKOAKHerrian bertan eraikin interesga-rriak daude. Andre Mariaren elizaXVII. mendekoa da, eta estilo go-tikoa du gehienbat, eta ondoren-go elementu batzuk ere baditu,batez ere 1813ko sutea dela-etaegindako moldaketak.

    Elizatik gertu, Fernando Urkiakalearen hasiera markatzen duentokian, eraikin nabarmen batdago, Jakaren Etxea edo Jakaan-txa izenekoa, Erdi Aroko dorretxebat.Fernando Urkia kalean aurrera

    joanda, badira xarma handikobeste zenbait etxe: Ezkerraantxaeta Mendinueta, adibidez.Udaletxea ere eraikin ederra

    da, herriko plazan dago. Plazanbertan, harrizko iturri bat dago,1850eko hamarkadakoa.Halaber, Arbizun dagoen Ola-

    tzea hotela ere ezagutzeko modu-koa da, ikusgarria. Landa hotel

    bat da, eta udalarena da; 2008.urteko azaroan inauguratuzuten, errota zaharra zegoeneraikinean. Bisita bat eginez gero,XIX. mendean alea ehotzeko era-biltzen zen tresna zaharra mar-txan ikus daiteke, eta baita erai-kinaren atzealdetik pasatzen denLeziza errekaren uraz baliatuzArbizu argindarraz hornitzenzuen makineria ere.Herriari eta inguruei buruzko

    informazio gehiago nahi izanezgero, eta ostatu hartzeko eta otor-duak egiteko asmoa izanez geroere, www.arbizu.euswebguneakontsulta daiteke.

    Beriain mendia. IÑIGO URIZ / FOKU

  • ELORRIOKO ALTXORRAKAltxor ugari daude Elorrion. Historiaz betetako hiribildua da, mendiz eta naturaz inguratua.

    Argiñetako nekropolia. ELORRIOKO UDALA

    KanpokalekoAtea, Argiñe-tako hilerria,Berriozabaletaiturria, jaure-giak, lorate-

    giak, landa ingurunea, Besaidemendia eta inguruko natura, gas-tronomia... altxor handiak daudeElorrion. Elorrioko hiribildua 1356. urte-

    an sortu zuen On Tello Bizkaikojaunak. Defentsarako harresi bateraiki zuten, eta, hain zuzen,

    Otxoa Museoa eta pilotalekua bi-sitatu ahal izango ditu. • Kondairak eta mitoak. Elorrio-ko istorio, pasadizo, bitxikeria etasekretuen berri ematen du. Esate-rako, Sortzez Garbiaren basilika-ren kanpandorrea Sevillako Gi-raldaren kopia dela. • Gurutzeen bidaia. Elorrion dau-den XVI. mendeko bederatzi gu-rutzeak ezagutzeko txangoa. Hi-ribilduaren mugak seinaleztatze-ko funtzioa zeukaten. • Ibilbide osoa. Ibilbiderik osoenada Elorrioko istorioak eta tokiakezagutzeko. Audiogida daukaibilbide horrek. Elorrioko hiribildua eta ingu-

    ruetako naturaren aberastasunaezagutzeko, ibilbide bat eta bestezenbait jarduera egiteko nahizotordua egiteko edo ostatu har-tzeko tokiak aurkitzeko informa-zioa www.elorrio.eushelbideanaurki daiteke.

    Kanpokaleko Atea da gaur egungeratzen diren ateetako bat.

    ONDARE HISTORIKOAArgiñetako hilerria, berriz, lehenmailako ondare elementua daBizkaiko arkeologiaren espa-rruan, VII. eta VIII. mendeetakoa,eta ezinbestekoa da Erdi Arokopopulazioa ezagutzeko.Bestalde, Berriozabaleta iturria

    leku paregabea da une berezieta-rako: Maitasunaren iturria dei-tzen diote. Zoragarriak dira mo-

    numentua eta bertaraino doanbidea.Elorrio eta inguruak ezagutze-

    ko, ibilbide hauek egin daitezke:• Bidaia iraganera. Elorrioko ira-gan historikoa ezagutu daiteke:Kanpokaleko Atea eta jatorrizkohiribilduko etxeak, Erdi Arokodorreak eta harresia nolakoak zi-ren, 1480ko sutea, Elorrioko ba-taila (1468an), antzinako ogibide-ak eta Etxebarriako San Agustineliza (1053an eraiki zuten jato-rrizko eliza).

    • Azaleratu zure alde erromanti-koa. Jauregi eta etxetzar dotoree-nak eta herriko lorategiak ezagu-tzeko ibilbidea. • Berrio-Otxoaren abenturak.San Balentin Berriotxoa 1827anjaio zen, gaur egun turismo bule-goa dagoen Arriola jauregian.Elorrioko pertsonaiarik maita-tuenetako bat da, eta Vietnameneta Filipinetan izan zituen aben-turak ezagutuko ditu bisitariak.Halaber, Sortzez Garbiaren basili-ka, Santa Ana komentua, Berrio-

    2020ko oporrak Euskal Herrian bVIIBIZKAIKO HITZAOstirala, 2020ko uztailaren 24a

  • Nafarroa Be-hereko Izuraherrian egunbat igarotzeainteresgarriaizan daiteke.

    Herrian eta inguruetan daudeneraikin eta monumentu histori-koak ezagutzeko, eta urteetangorde den ondareaz gozatzeko.

    Besteak beste, Latsaga gazte-lua, XIII. eta XIV. mendeetaneraiki zutena. Ondoan herrikohilerria dago.

    Herrian bertan, San JoanBataiatzailearen eliza dago, 1889.urtekoa, eta, herriaren hego-mendebaldean, 1228. urtean

    IZURAN, ERAIKINHISTORIKOAKSan Joan Bataiatzailearen eliza, Haranbeltzeko kapera, Latsagagaztelua eta beste zenbait eraikin historiko daude Izuran.

    Izurako eliza. ISABELLE MIQUELESTORENA / IPARLA

    VIII b2020ko oporrak Euskal Herrian BIZKAIKO HITZAOstirala, 2020ko uztailaren 24a

    Antso Azkarrak suntsitutakoharresien aztarnak ikus daitezke.

    Halaber, Izurako enparantza-tik abiatuta, txango bat egin dai-teke Haranbeltzeko kapera eza-gutzeko. Aspaldi, Izurako basoa-ren magalean, zuhaitzak moztu,eta, argigune horretan, prioreetxea, kapera bat eta lau etxe erai-ki zituzten. Aipatua izan da XII.mendean, Hospitale Sancti deArambels agirian. Bertan dagoenetxe baten ateburuan, eraiki zengaraiaren erreferentzia gisa, 984.urtea ageri da.

    Haranbeltzeko kapera ErdiAroko arkitektura erromanikoa-ren adibide ezin hobea da, bidaia-

    ri eta beilarien gerizatzaile San Ni-kolas Barikoaren omenez eraikizuten, eta han bizi ziren DonatoAnaiak taldeko kideek hartzen zi-tuzten beilariak.

    Kaperaren barnean, XVIII.mendeko koloretako apaindu-rak, XVII. mendeko erretaula bateta Jondoki Jakobe beilaria era-kusten duen eskultura bat ikusdaitezke.

    Izura herriaren inguruetan ibi-laldiak eta beste zenbait jardueraegiteko, eta otordua egiteko etaostatu hartzeko, Donapaleukoherriko etxearen webguneankontsulta egin daiteke (www.saint-palais.fr).

    Haranbeltzeko kapera. MIKEL ARRIZABALAGA

  • Natalia Salazar Orbe

    Lehen aldiz ari da lanean eskual-de oso bat European Cyclists’ Fe-derationek ematen duen CycleFriendly Employer ziurtagirialortzeko. Durangaldea «aitzinda-ri» dela azaldu du Mireia Elkoroi-ribe hango mankomunitatekopresidenteak (Durango, 1975), etaEuropan prozesuari adi errepara-tzen ari zaizkiola.Durangaldea bizikletentzako lu-

    rralde atsegin bihurtuko dela

    iragarri duzue. Zer esan nahi du

    horrek?

    Bizikleta erabiltzea gauza errazaeta atsegina izatea. Gure helbu-rua da bizikletaren erabilera bul-tzatzea eskualdean, egunerokoanmugitzeko. Hau da, ez bakarrikkirola egiteko edo aisialdirako,baizik eta lanera joateko edotaerosketak egiteko. Apurka lan-duko dugu eragile guztion arte-an.2020-2023 epealdirako ibilbide

    orria definitu duzue. Zeintzuk

    neurri hartuko dira eskualdean?

    Hasteko, mankomunitatea ere-dugarri izatea nahi dugu. [CycleFriendly Employer] ziurtagirialortu dugu, eta beste eragilebatzuk inplikatu ditugu. Bizikletabultzatzeko estrategia honetan,elkarlana ezinbestekoa da. Man-komunitateko bederatzi udalaketa Berriz ari gara lanean. Enpre-sak ere inplikatu ditugu, baitaikastetxeak eta ikerketa zentroakere. Enpresa eta erakunde horie-kin diagnosi bat egin dugu, etahorrekin diseinatu dugu datozenurteetarako ibilbide orria. Taldemotorra sortu dugu, eta bizikletamahai bat ere sortuko da. Gure-kin lanean ari diren beste 22 era-kundeak ziurtagiria lortzekobidea egiten ari dira, eta gure hel-burua da azkenean eskualdeakberak lortzea ziurtagiria. Hori ezda gertatu inoiz inon. Europanaitzindariak gara. EuropeanCyclists’ Federationekoek esaten

    digute inoiz ez dela horrelakorikgertatu eta denak adi-adi ari zaiz-kiola begiratzen Durangaldeari. Zeintzuk jarduera aurreikusi di-

    tuzue?

    Irailean, 30 egun bizikletaz na-zioarteko egitasmoan parte har-tuko dugu. Gero, sentsibilizazioeta trebakuntza saioak antolatu-ko ditugu erakunde publiko etapribatuentzat. Finantzaketa au-kerak ere identifikatuko ditugu.Durangaldeko biztanleei zuzen-dutako sentsibilizazio jarduerakegingo dira. Eta azpiegiturak erebultzatuko ditugu. Diagnosiakegiten ari gara. Gure eskualdean33 kilometroko bidegorri sareadago aurreikusita, eta horietatikoraindik bost kilometro besterikez dira egin. Sare hori bultzatzekoorduan, oso garrantzitsua izangoda informazio zehatza izatea, ho-rrela jakingo baitugu benetan zei-ni eman behar zaion lehentasuna.Eraginkorragoa da azpiegiturabat bultzatzea jakinda industrial-de bat lotuko duela eta bertanhainbat langile prest daudela bi-zikleta erabiltzeko.Orain arteko diagnositik zein-

    tzuk ondorio atera dituzue?

    Bizikleta mugikortasunerakoerabiltzeko ohitura txikia dago:eskualdean %0,6 bakarrik mugi-tzen dira bizikletaz. Bestalde, bi-degorri sarearen %15 bakarrikdago eginda. Oraingoz, mugikor-tasuna sortzen duten zentroetanaparkaleku gutxi dago bizikle-tentzat. Indarguneei begira, txi-rrindularitza tradizio handia dau-kagu. Oraingoz kirolarekin eta ai-siarekin lotzen dugu, bainatradizio hori egoteak gero erraztuegiten du bidea. Bestalde, haumartxan jartzeko, 30 erakundepubliko eta pribaturekin hitz egindugu, eta 23 jada martxan gaude.Hori izugarria da. Europan harri-tuta daude arrakasta hori ikusita.Nazioartean homologatuta dago-en CFE metodologiak laguntzeaere indargunea da. Eta eskualdea-

    ren tamaina eta orografia ere bai:Durangaldean bizikletaz mugi-tzea nahiko erraza da. Proiektu hau bultzada izan dai-

    teke bidegorri sarea osatzeko?

    Azpiegiturak garrantzitsuak dira.Hala ere, ez da lehenengo arrazoiabizikleta erabiltzeko. Lehenengo,kultura sortu behar da. Gero etabizikleta gehiago badaukagu, az-piegitura gehiago beharko dugu.Azpiegiturek, eurek bakarrik, ezdute ezer egiten.Datozen hiru urteetan erabilera

    %0,6tik %5era igotzea nahi du-

    zue. Anbizio handiko aurreikus-

    pena da.

    Bai, helburu handia jarri dugu.Uste dugu posible dela.Ba al duzue erreferenteren bat?

    European Ciclists’ Federation etaBikefriendlyrekin ari gara lanean.Esperientzia handia daukate. Bai-na bitxiena da gu haiei begira ga-biltzan bitartean haiek guri begiraari direla. Mankomunitateak lortu du ziur-

    tagiria, eta beste 22 instituzio

    gehituko zaizkio. Zer baldintza

    bete behar dira, eta zer ekarriko

    luke Durangaldeak ziurtagiria

    lortzeak?

    Hainbat esparruri begiratzen zaiepuntuak emateko. Besteak beste,ea langileen artean bizikletarenerabilera sustatzen den. Azpiegi-turei dagokienez, ea bizikleten-tzako aparkaleku egokia dagoen.Baita zer-nolako bultzada ema-ten zaion bizikletari ere, eta infor-mazioa eta laguntza ematea. Edobizikleta erabiltzeko zerbitzuakeskaintzea. Esaterako, bizikletakeskuragarri jartzea langileentzat.Aparkalekuaren kudeaketari erebegiratzen zaio. Esaterako, bizi-kleten aparkalekua autoena bai-no gertuago egotea edo autoenaparkaleku bat kentzea bizikle-tentzako aparkaleku gehiago jar-tzeko. Lurraldeak berak ziurtagi-ria lortzeari dagokionez, orainarte ez denez gertatu, orain aridira horri forma ematen.

    «Ziurtagiria eskualdeakberak lortzea ez dagertatu inoiz inon»

    Mireia Elkoroiribe Durangaldeko Mankomunitateko presidentea

    Bizikleta gehiago erabiltzeko kultura sortu behar dela esan duElkoroiribek. Dioenez, azpiegiturek, eurek bakarrik, ez dute ezer egiten.

    JAIZKI FONTANEDA / FOKU

    5BIZKAIKO HITZAOstirala, 2020ko uztailaren 24a Berbetan

  • Natalia Salazar Orbe

    Lehenik eta behin,jaurerriko historia,tradizioa eta ohituraksakon aztertu beharditut, harekin identi-

    fikatzeko. Gero, jaio nintzen ha-rana bezain ondo ezagutzen du-danean, bere historia, tradizioaketa ohiturak deskribatuko ditut».Antonio de Truebaren berbakdira (Galdames, 1819 - Bilbo,1889). Enkarterriko poeta esatenzioten, eta hark idatzitakoek XIX.mendeko Enkarterri deskriba-

    tzen zutela uste zen. Usteak er-diak ustel, ordea. «Bere testuakondo irakurriz gero, ikusten danormalean Montellano, Galda-mes eta Sopuertari buruz hitz egi-ten duela. Jendeak pentsatzen duGaldames edo Sopuertako ohitu-rak tipikoak zirela Enkarterrikobeste leku batzuetan, baina ez dahorrela. Topiko horiek apurtzensaiatu gara». Javier Barroren hi-tzak dira. Enkarterriko museokozuzendari teknikoa da, eta bestelau aditurekin batera ondu duAntonio de Trueba (1819-1889)

    Bizkaiko kronistaerakusketa.

    Erakusketak idazlearen obraeta pentsamendua berrikustenditu, eta asteon ireki ditu ateak.Bost ikertzaile aritu dira buru-be-larri lan horretan: Eusko Jaurlari-tzaren Euskadi saria jaso berriduen Joseba Agirreazkuenagahistorialariak Trueba eta politikaizan ditu ardatz; MontserratAmores Bartzelonako Unibertsi-tate Autonomoko irakasleak lite-ratura landu du, batez ere; JesusArrate guda karlistetan aditua da,eta Truebaren bizitza XIX. men-deko gertaeratan kokatu du;Goño Bañalesek eta Barriok be-

    rak, azkenik, Truebak Enkarte-rriri buruz idatzitakoa aztertudute, eta eskualdea XIX. mende-an zer-nolakoa izan zen irudika-tzen saiatu dira.

    Ezaguna, ezezagunBarriok beharrezko deritzo era-kusketari, idazlea eta bere obraezagutarazteko. «Beti konpara-tzen dut Bernardo Atxagarekin.XIX. mendean, Trueba Atxagabezain ezaguna zen. Hil zenean,eskultura bat jarri zioten Albian,Bilbon, eta beste bat Montella-non. Albiako eskultura egiteko,

    jendeak dirua jarri zuen. Mallo-nan hobiratu zuten, baina, 20 edo30 urte geroago, Bilboko Udalakerabaki zuen Mallonan beste gau-za bat egitea. Gorpuzkiak San Bi-zenteko elizara eraman zituzten.Hori egiteko prozesio bat antolatuzuten. Horrek erakusten du osofamatua zela bere garaian».

    Truebaren bizitzari buruzkodatu asko dago. Erakusketa ho-nen helburua beste bat da, ordea.«Berarentzat oso garrantzitsuazen nekazari mundua; beti ari zenforuak defendatzen... Horiek to-pikoak dira. Egiak dira, bainaatzean badaude beste gauza ba-tzuk. Eta saiatu gara atzean dago-en beste hori bilatzen, eta uler-tzen zein zen bere benetako pen-tsamendua». Besteak beste, emakumeak

    moral burgesaren ikuspegitikagertzen dira Truebaren obran,gehienbat ama eta emazte gisaerretratatuta etxeko eremu priba-tuan. Hala ere, pertsonaia aktibo,sendo eta langile gisa ere ageri di-ra; espazio publikoak okupatzendituzte, eta, horietan, protagonis-ta izaten dira: pandero jotzaileak,saltzaileak, okinak, nekazariak,meatzariak.... Hala jaso dute era-kusketan. Baita Trueba euskalkultura tradizionalaren, euskaltradizioen eta hizkuntzaren de-fendatzailea izan zela ere. Gaine-ra, bere garaiko aurrerapen tek-nologiko eta ekonomikoen aldeagertu zen: fabriken, trenbideen,errepideen edota eskolen alde.Hainbat pieza bildu dituzte ho-

    rretarako. Bost ataletan bereizidute erakusketa: «Jarri dituguegin zizkioten omenaldi batzuk,erakusteko zer ospetsua zen. Bai-na, batez ere, erakusketak lau atalditu, haren pentsamendua, mun-dua, garaia eta lana aztertzen di-tuztenak».Trueba ulertzen laguntzeko

    ehundik gora pieza jaso dituzte.Gehienak agiriak dira, baina bes-terik ere badago: mapa batzuk,Aurelio Artetak egin zuen True-baren koadro bat, idazlearen li-buruak eta eskultura bat. «XIX.mendeko agiri asko ikus ditzake-gu ulertzeko zer-nola ikustenzuen berak bere mundua».

    ‘Antonio de Trueba (1819-1889) Bizkaiko kronista’ erakusketa dago Enkarterrikomuseoan. Idazlearen pentsamendua, mundua, garaia eta lana aztertu dituzte.

    Truebaren berrirakurketa

    Batez ere agiriek osatzen dute asteartean inauguratu zuten erakusketa. Mapak, liburuak, margolan bat eta eskultura bat ere jaso dituzte. ENKARTERRIKO MUSEOA

    6 BIZKAIKO HITZAOstirala, 2020ko uztailaren 24aGaiak

    Saiatu gara atzeandagoen beste horibilatzen, eta ulertzenzein zen bere benetakopentsamendua»Javier BarrioEnkarterriko museoko

    zuzendari teknikoa

    ‘‘

  • 7BIZKAIKO HITZAOstirala, 2020ko uztailaren 24a Iritzia

    RPARAJETIKIgor Elordui Etxebarria

    Lagun hori,

    Lerroon bitartez jakina-razten dizut irakurtzenhasi zaren hauxe delaBizkaiko Hitza-n publi-

    katuko dudan azken zutabea,alegia, Parajetik txoko honetakoakabuko artikulua.Bost urte beteko dira laster

    lehenengoa eskribitu nuenetik,hamabostean behin orriotaraosteratxoak egiten hasi nintze-netik. 2015eko irailean izan zenhasierako hura, eta gogoan ditutbai gaia —euskaltegietako matri-kulazio kanpaina—, bai izenbu-rua —Izan zaitez fenomeno!—.Hura eta gero beste 119 etorridira; ez dira alferrik igaro, esanbezala, kasik bost urte. Zenbatkaraktere, zenbat berba, zenbatbizipen, zenbat kontu... pilatzendiren bosturteko batean. Behareta ardura berriak ere bai, etabaita neke apur bat ere, denaesan behar bada. Lekukoa bestebati pasatzeko sasoia ailegatu dahonezkero.Guztira 120 artikulu izan dira,

    beraz. Eta badira batzuk. Kurio-soa da: halakoetan ohi denez, sa-rri jantzi behar izan ditut kata-maloakartikuluok idazteko, etaorain, horiek erabiltzea derrigo-rra denean, maskarak erantzi etaahalik eta gordinen, ahalik etaxeheen ari naiz epilogoan. Ho-rrenbeste, ze, gutuna leitzen arizaren, ohiko iritzi artikulua ba-rik. Egia esan, forma aldetik denadago asmatuta bere zutabea zuriutzi zuen, bere izen-abizenak ezbesterik, haren ostean. Neuk ereidatzi ditut noizean behin, make-tatu behar izan dituenaren des-graziarako, abestiak, bertsoak,ipuinak, hitz-jolasak,hutsuneakbetegisakoak... Gauza askori buruz izkiriatze-

    ko aukera izan dut bost urteo-tan, batzuk zorionean, bainazoritxarrean beste batzuk: eus-kal presoak, memoria histori-koa, euskara, Korrika, ETB, Ath-letic, minbizia, Santa Ageda,Gabonak, Katalunia, erabakitze-ko eskubidea, hauteskundeak,familia ereduak, eutanasia, Mar-txoak 3, Martxoak 8, MaiatzarenLehena, giza eskubideak, errefu-xiatuak, gaua, musuak, besarka-dak, Goazen!, Gernikako bon-bardaketa, grebak, Zaldibar,koronabirusa, pandemiak, nirealaba, nire semea, nire aita...Maskara batzuk gorabehera,

    nolakoa naizen eta zer pentsa-tzen dudan agerian uzteko lain.Kirolean esaten den bezala: denaemanda noa.Beraz, heldu da agurra, adiski-

    de. Ganorazko amaiera bati da-gokion legez, eskerrak emanezamaituko dut. Hasteko eta behin,eskerrik asko zuri, irakurle (ber-din izan zaren irakurle finkoa alaebentuala). Nitaz oroitzapen onaizan dezazun, honatx Iparralde-ko atsotitz batek dioena: «Bisitaguztiek egiten dizute atsegin;etortzean ez bada, joatean». Es-kerrik asko Bizkaiko Hitza osatuduzuen eta osatzen duzuenoi:Gotzon, Aitziber, Ibai, Ainhoa,Natalia, Peru... Ohorea eta plaze-ra izan da, bata zein bestea han-diagoa. Eta azken-azkenik, eske-rrik asko zuri, Ainare. Seguruasko zeu zara artikulu guztiakirakurri dituen bakarra. Kritikobezala ez duzu batere balio, de-nak gustatu zaizkizu eta, baina,hori bai, ez dago munduan zubaino bikote hoberik.Beste barik, adiorik ez. Txarto

    esanak barkatu eta ondo esanakkontuan hartu.Igor.

    Hasteko eta behin,eskerrik asko zuri,

    irakurle (berdin izanzaren irakurle finkoaala ebentuala). Nitazoroitzapen ona izandezazun, honatx

    Iparraldeko atsotitzbatek dioena: «Bisitaguztiek egiten dizuteatsegin; etortzean ez bada, joatean»

    49,6BILBOKO AUZOKIDE PLANAREN AURREKONTUA, MILIOITAN

    Bilboko Udalak 2020-2023 Auzokide Plana aurkeztu du. Datozen hiru ur-

    teetan bilbotarrek eskatutako hobekuntzetako batzuk egiteko 49,6 milioi

    euro erabiliko dira. Besteak beste, Begoñako hilerri ohia parke bihurtuko

    da, Agirre lehendakariaren etorbidea hobetuko da, Uribarrirako irisgarri-

    tasun plana egingo da, eta San Frantziskon espaloiak zabalduko dira.

    Diputazioarenarau bati helegiteaipini dio REEk

    BILBO bUrtarrilean Bizkaiko Di-

    putazioak 422/2020 foru araua

    onartu zuen. Hark zehazten du

    zer eremu dagoen babestuta

    eta inguru horietan zer ezin dai-

    tekeen egin. Besteak beste,

    Gueñes-Itsaso goi tentsioko li-

    nea da arauak aipatutako le-

    kuetan eraiki ezin daitezkeen

    azpiegituretako bat. Hainbat

    udalek arau hori erabili dute

    obrak gelditzeko. REE Red Elec-

    trica Españolak helegitea jarri

    du EAEko Auzitegi Nagusian.

    Era berean, autobide elektri-

    koaren aurkako plataformak

    Frantziatik Bizkaira itsaspean

    eraikitzen ari diren interkone-

    xioaren inguruan lurrikara

    gehiago izan direla jakinarazi

    du. 2,2 eta 2,5 mbLg arteko inda-

    rra izan zuten, eta hipozentroen

    arteko batez besteko distantzia

    bost kilometrokoa izan zen.

    Munarri gaztetxeberria, ZornotzakoForjarien jauregian

    ZORNOTZA b Zornotzako GazteAsanbladak Forjarien jauregiaokupatu eta Munarri gaztetxeasortu du. «Gazteok espazio pro-pio bat eraikitzeko beharra ikusigenuen, proiektu sozial bat gara-tu eta herrian elkartasuna eta el-karren zaintza sustatzeko», azal-du du gazte asanbladak.

    Bizkaiko uretan ea bakterio txarrikdagoen ikertuko da

    PLENTZIA bBilbo Bizkaia Ur Par-tzuergoak hornidura sarea iker-tuko du, bakterio edo gene kalte-garririk dagoen jakiteko. EHUrenPlentziako Itsas Estazioan egingodira azterketak. Modu honetan,ur partzuergoak bere araztegieneraginkortasuna zenbatekoa denjakin gura du. 488.000 eurokoaurrekontua du proiektuak.

  • Ibai Maruri Bilbao

    Berriatuan Atxurra-

    ko haitzulo margo-

    lanak topatu berri

    zituzten, eta iker-

    tzen zebiltzan,

    Diego Garate Maidaganen zuzen-

    daritzapean. 2015a zen. Barrikan,

    1989an aurkitutako Aranbaltza-

    ko neanderthalen aztarnategian

    ere indusketa lanak orduan hasi

    zituzten. «Garai askotako aztar-

    nak genituen esku artean. Bate-

    tik, Madeleine aldiko margoak,

    duela 15.000 urte inguru eginda-

    koak. Bestetik, Erdi Paleolitoko

    edo Goi Paleolitoko aztarnak,

    duela 110.000 urtekoak. Indarrak

    batu behar genituela ohartu

    ginen. Horrela sortu genuen

    Edestiaurre arkeologia elkartea».

    Iaztik, Iñaki Libano arkeologoa

    da elkarteko presidentea. Jose

    Migel Barandiaran izan zuten

    gogoan izena hautatzeko orduan:

    «Idatziz behin edo behin erabili

    zuen, baina modu informalean

    sarri deitzen zion Edestiaurre

    historiaurreari. Neologismo bat

    da. Gure aitzindari izandakoari

    keinu bat egin nahi izan genion».

    Lagun talde bat egon zen elkar-

    tearen hastapenetan; baina ez

    edonor: hamabost kideetan, de-

    nak ziren unibertsitateko irakasle

    eta ikertzaileak; baita Burgosko

    Gizakiaren Ikerketa Zentroko ki-

    deak ere. «Bizkaiko eta ingurue-

    tako ondare arkeologikoa ikertu,

    babestu eta ezagutaraztea zen

    gure asmoa». Libanok berak ha-

    rago joan gura izan du, eta kargua

    hartu zuenetik kanpora begira

    ere ipini dira, elkarteari izen ona

    eta sona emateko asmotan. Hala,

    gaur egun, Andaluzia aldean —Es-

    painia— eta Frantzian ere badabil-

    tza beharrean. Eta horrek elkarte-

    aren kideak ugaritzea ere ekarri

    du: ehunen bat dira oraintxe.

    Dena den, gehientsuenak orain-

    dik ere Uribe Kosta eta Uribe Bu-

    troe aldekoak dira.

    Izan ere, Libanoren esanetan,

    eremu horretan oraindik ere bada

    zer aztertu. Oraintsu, Neolito ga-

    raiko aztarnategi bat topatu dute

    Sopelan, duela 6.500 urte inguru-

    koa. «2015ean harrizko erretegi

    batzuk aurkitu genituen. Sutan

    berotzen diren harriak dira. Bero-

    tuta, zulo batean sartzen zituzten,

    eta gainean barazkiak edota hara-

    gia ipintzen zieten. Harri gaineko

    erretzea da teknika. Gaur egun

    oraindik ere erabiltzen dute Indo-

    nesia aldeko aborigenek. Neolito-

    an ohikoa zen». Egunotan, azken

    aurkikuntzen inguruko artikulu

    bat atontzen dabil Libano, Sope-

    lako udal aldizkarirako.

    Zehaztu du 1979an hasi zela es-

    kualdean ikerketak egiten. Ha-

    rrezkero, historiaurreko 65 aztar-

    nategi inguru topatu ditu Uribe

    Kostan, Paleolito Behetik hasi eta

    erromatarren garaira arte. «Ge-

    txon ere ibili naiz indusketak egi-

    ten, eta erromatarren aztarnategi

    bat topatu dut Galea inguruan.

    Bizkaiko Foru Aldundiarekin eta

    Bizkaiko Arkeologia Museoare-

    kin ibili naiz. Zerbait berria da,

    ezagutu gabea. Oraindik argita-

    ratzeko daukagu».

    Gehiena, topatzekoLibanoren ustetan, Uribeko kos-

    taldea eta Jata eta Sollube men-

    dien artean hedatzen den harana

    «izugarria» da. «Oso gutxi iker-

    tu da. Uste dugu egon daitekee-

    naren %6 edo %7 bakarrik aztertu

    dela. Askoz gehiago dago, izuga-

    rri. Seguruenik, bost bat urtean,

    Edestiaurrekoon lanari esker, az-

    tarnategi gehiago agertuko dira».

    Katalogatu gabe dauden dolme-

    nak topatu dituzte azkenaldian:

    bat Lemoizen dago, beste bi Gorli-

    zen, eta oraindik dolmena den za-

    lantzan dauden beste bat Lemoiz-

    ko Andraka inguruan.

    COVID-19aren pandemia dela

    eta, lan asko etenda eduki dituzte.

    Baina itzuli dira beharrera. Koba-

    zuloetara oraindik ez. Eusko

    Jaurlaritzaren baimenaren zain

    daude irailean burdinazko hesiko

    bunkerren fotometria egiteko.

    Bisita birtualetarako, hiru dimen-

    tsioko ikus-entzunezko bat gara-

    tu nahi dute. Bunkerretan ibiliak

    dira, eta 1937ko lurrazala agerian

    utzi dute. Orduko hainbat aztar-

    na, Arkeologia Museoan dituzte.

    Euskal Herritik kanpo, Errioxa

    eta Burgos artean, Demanda

    mendilerroan ere lanean dabiltza,

    eta hango gobernuen baimen

    zain daude irailerako. Besteak

    beste, Donemiliaga Kukulako

    San Millan de Susoko monaste-

    riora sartu nahi dute hurrengo.

    Goi Erdi Aroko margoak azter-

    tzen dabiltza mendilerroan, VII.

    eta X. mendeen artekoak. Uste

    dute monasterioko bizantziar es-

    tilokoekin lotura izan dezaketela.

    Aranbaltzako indusketetan

    aurtengoa azken kanpaina izatea

    espero du Libanok. Atxurrara ez

    dira urtarriletik itzuli, pandemia-

    gatik. Oraingoz, aire zabaleko la-

    netan baino ez dabiltza, osasun

    agintariek ezarritako segurtasun

    neurriak beteta: maskara aurpe-

    gian eta distantzia gordeta.

    sBIDELAGUNAK

    BIZKAIKO HITZAOSTIRALA, 2020ko uztailaren 24a

    Zuzendaria: Ibai Maruri Bilbao. Argitaratzailea: Bizkaiko Hedabideak SM.Lege gordailua: SS-1515-2010 ISSN: 2173-1721

    www.bizkaia.hitza.eus [email protected]

    Zenbait azterketa arkeologikotan zebiltzan ikertzaile batzuek sortu zuten Edestiaurrearkeologia elkartea, 2015ean. Inguruko ondarea gorde eta hedatzea dute helburu.

    Lurrak gordetakoa, azalera

    Edestiaurre arkeologia elkarteko kideak, Amorotoko Armiñako kobazuloan. IÑAKI LIBANO

    Katalogatu gabedauden hiruzpalaudolmen topatu dituzteGorliz eta Lemoizinguruan

    Uribeko kostaldean etaJata eta Sollube artekoharanean aztarnagehienak aurkitu barikdaudela uste dute