eathink erakusketa zure ikastetxean!! · 2019. 2. 12. · erakusketaren ikuspegi orokorra kutxa...

7
EAThink erakusketa ZURE IKASTETXEAN!! HAUSNARTU, BEHATU, ASMATU!

Upload: others

Post on 19-Jan-2021

2 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: EAThink erakusketa ZURE IKASTETXEAN!! · 2019. 2. 12. · Erakusketaren ikuspegi orokorra Kutxa baten barnekaldea LHko ikasleak kontzeptuak asmatzen DBHko ikasleak amaierako hausnarketan

EAThink erakusketa

ZURE IKASTETXEAN!!

HAUSNARTU, BEHATU, ASMATU!

Page 2: EAThink erakusketa ZURE IKASTETXEAN!! · 2019. 2. 12. · Erakusketaren ikuspegi orokorra Kutxa baten barnekaldea LHko ikasleak kontzeptuak asmatzen DBHko ikasleak amaierako hausnarketan

euskalfondoa.org/eu/eathink

[email protected] 943.42.85.08

Zer da EAThink erakusketa?

Erakusketa hau heziketa interaktiborako espazio baten moduan aurreikusia dago eta gazteen artean

elikadurari loturiko kontsumo arduratsua sustatzea du helburu. Horretarako, elikagaien eta horien

produkzioak eta banaketan sortzen dituzten eragin eta ondorio nabarmenenak irudikatzen dira, gaur

egungo elikadura ereduari loturiko hainbat kontzeptu landuz.

Izan ere, erakusketa izateaz gain, jolas kooperatibo bat ere bada. Bertan, gazteek, taldeka jarrita,

pista ezberdinak jasoko dituzte: batzuk irakurtzekoak, beste batzuk ukitzekoak, usaintzekoak,

ikustekoak… eta haiek erabiliz hainbat kontzeptu landu eta asmatu beharko dituzte. Dena den, sari

nagusia lortzeko talde guztien lana beharrezkoa izango da, kontzeptu guztiak batzen dituen “hitz gakoa”

azaleratzeko.

Informazio gehiagorako, ikusi Irakasleentzako gida atala.

Nola etorriko da erakusketa gure ikastetxera?

EAThink erakusketa mugikorra prest dugu! Eta zuen ikastetxean antolatzen dituzuen jai, egun edo

aste berezietan erabili dezakezue. Erakusketa ikastetxera eraman, montatu eta EAThink

proiektuko hezitzaile batek lagunduta taldeek txandaka erabili ahal izango dute.

Era honetara ikasgelatik kanpo baina ikastetxean bertan elikadura lantzeko errekurtso didaktiko-ludiko

bat izango duzue eskuragarri.

Hauek dira erakusketa jasotzeko beharrak:

Antolaketa: erakusketaren tailerrak ordu beteko iraupena du, eta gehienez 25 ikasleetako taldeek

erabiliko dute. Hortaz, erakusketa erabiliko den egunean ikastetxeak ikasle taldeak antolatuko ditu eta

talde bakoitzeko irakasle batek lagunduko du hezitzailea.

Erakusketa ikastetxe batera eraman ahal izateko, gutxienez hiru ikasle talde antolatuko dira egun

batean.

Espazioa: gutxienez 5x5m2-ko gela edo toki bat beharko da. Lurrean 3x4 metroko alfonbra bat jartzeko

toki librea beharko da, eta ahal izatekotan paretetan materiala eskegitzeko tokia erabilgai egongo da.

Ikusi Erakusketaren planoa eta argazkiak atala.

Muntaia: EAThink proiektuko hezitzaileak muntatuko du erakusketa baina ikastetxeko arduradun bat

edo biren laguntza beharko du materiala erakustokira eraman eta bertan muntatu eta jasotzeko.

Nola eskatu erakusketa?

Erakusketa zuen ikastetxean erabili nahi baduzue, hurrengo pausuak jarraitu:

1/ Eskari fitxa bidali [email protected] helbidera. Ahalik eta datu gehien betetzen saia

zaitezte.

2/ Teknikari bat jarriko da zuekin harremanetan erakusketaren erabilera konfirmatu eta zehaztasunak

lotzeko.

Zenbat kostatzen du erakusketak?

Dohainik da ikastetxeentzat.

Page 3: EAThink erakusketa ZURE IKASTETXEAN!! · 2019. 2. 12. · Erakusketaren ikuspegi orokorra Kutxa baten barnekaldea LHko ikasleak kontzeptuak asmatzen DBHko ikasleak amaierako hausnarketan

euskalfondoa.org/eu/eathink

[email protected] 943.42.85.08

I. ERANSKINA. Erakusketaren planoa eta argazkiak

Hemen aurkezten dena erakusketaren antolaketa orientagarri bat da. Kontutan izan erakusketak

hainbat elementu dituela eta denak sartu beharko direla erakusketa jasotzeko atontzen den gelan.

Erakuskearen argazkiak:

Erakusketaren ikuspegi orokorra Kutxa baten barnekaldea

LHko ikasleak kontzeptuak asmatzen DBHko ikasleak amaierako hausnarketan

Erakusketaren elementuak:

- 1 x alfombra (3x4m)

- 23 x marko (50x70zm). Paretetan eskegi edo pareta eta beste elementuen kontra jarri beharko dira.

- 25 x kutxa (40x30x23zm).

- 2 x gurpildun kutxa handi (110x64x88zm). Horien gainean kutxetako batzuk jarriko dira.

Page 4: EAThink erakusketa ZURE IKASTETXEAN!! · 2019. 2. 12. · Erakusketaren ikuspegi orokorra Kutxa baten barnekaldea LHko ikasleak kontzeptuak asmatzen DBHko ikasleak amaierako hausnarketan

euskalfondoa.org/eu/eathink

[email protected] 943.42.85.08

Erakusketaren plano orientagarria (7x4m-ko gela batean):

Page 5: EAThink erakusketa ZURE IKASTETXEAN!! · 2019. 2. 12. · Erakusketaren ikuspegi orokorra Kutxa baten barnekaldea LHko ikasleak kontzeptuak asmatzen DBHko ikasleak amaierako hausnarketan

euskalfondoa.org/eu/eathink

[email protected] 943.42.85.08

II. ERANSKINA. Irakaslearentzako gida.

EAThink erakusketa, erakusketa izateaz gain, jolas kooperatibo bat ere bada, eta ikasleen artean

elikadurari loturiko kontsumo arduratsua sustatzea du helburu. Horretarako, elikadura ikuspegi

ezberdinetatik jorratzen du (soziala, ekonomikoa, ingurugiroarena…), elikadura gizartearen

eraldaketarako gakoetako bat dela azalarazteko asmoz.

Gaiaren lanketa: erakusketan lantzen denaz gain, garrantzitsua da ikasgelarekin elikaduraren gaia

jorratzea, horrek baldintzatuko baitu egindako lanaren arrakasta edo sakontasuna. Hortaz, bi aukera

daude:

• Erakusketa ikasgelan egindako lanketa baten orokortze fase bat bezala erabiltzea.

• Erakusketa ikasgelan landuko denaren sarrera bezala erabiltzea.

Elikadura ikasgelan landu nahi bada, EAThink proiektuak hainbat ikas-unitate proposatzen dizkizue,

ikasmaila eta ikasgai ezberdinetan banatuta. Ikusi denak hemen:

http://www.euskalfondoa.org/eu/eathink/material-y-unidades-didacticas/18/

Erakusketaren iraupena: 60minutu.

Dinamikaren helburu didaktikoa: kontsumo arduratsua sustatu eta elikadurari loturiko gakoez

hausnartu: gure gaur egungo elikadura ereduak zer ondorio dituen eta zein alternatiba dauden.

Dinamikaren nondik-norakoak:

1. Sarrera: helburua klase-kide guztien artean kontzeptu ezkutua asmatzea da eta hori soilik beste

kontzeptuak asmatzean lor dezakete, beraz, denen artean kooperatu beharko dute.

Kontzeptuak nola asmatu: Kontzeptu bakoitzak bi pista izango ditu: horman eskegitako

koadro batean aurkituko duten idatzizko hausnarketa bat eta horrekin erlazionatutako kutxa

batean aurkituko dituzten objektuek iradokitzen dietena begiratuz, ukituz, usainduz edota

entzunez (kaxa bakoitzak galdera edota pista bat du baita ere). Bi horiek uztartu, eta kontzeptua

gurutzegraman idatzi beharko dute (horretarako beste kutxa batean egongo diren letrak

erabiliz).

Page 6: EAThink erakusketa ZURE IKASTETXEAN!! · 2019. 2. 12. · Erakusketaren ikuspegi orokorra Kutxa baten barnekaldea LHko ikasleak kontzeptuak asmatzen DBHko ikasleak amaierako hausnarketan

euskalfondoa.org/eu/eathink

[email protected] 943.42.85.08

Oharra: Kutxak eta koadroak ez dira toki berean egongo, beraz, bilatu beharko dituzte.

Zenbatuta doazenez, zenbaki berdina topatu beharko dute.

2. Taldeak egin eta kontzeptuen zenbakiak esleitu: Lau edo bost ikaskide izango dira gehienez

talde bakoitzean.

Guztira, 21 kontzeptu daude, eta, beraz, antolatzen diren taldeen arabera banatuko dira. Ahal

den heinean, taldeei ez zaizkie kontzeptuen zenbaki jarraituak esleituko.

3. Kontzeptuen lanketa: Ikasleak martxan jarriko dira kontzeptuak asmatzen. Arazorik izanez

gero, dinamizatzaileak lagunduko die galderak eginez edota pistak emanez.

Talde batek kontzeptu bat asmatzen duen bakoitzean dinamizatzaileari esan beharko dio, eta

honek txapa bat emango die, asmatu izanaren seinale [errefortzu positiboa].

Talde batek bere kontzeptu guztiak asmatu baditu eta besteek ez badute bukatu, elkarri

lagunduko diote. Horretarako bi aukera daude: kideak beste taldeetan banatu edo talde honek

beste taldeen kontzepturen bat bere gain hartu.

Hauek dira erakusketan lantzen diren kontzeptuak:

1. Haziak 2. Gabonak 3. Gosea

4. Hondakina 5. Hirigintza 6. Transgenikoak

7. Dirua 8. Informazioa 9. Azoka

10. Janari-azkarra 11. Arrantza 12. Garraioa

13. Pestizidak 14. Eskubideak 15. Birziklapena

16. Harategia 17. Teknologia 18. Kutsadura

19. Ura 20. Erleak 21. Esportazioa

4. Kontzeptu ezkutua [kontsumo-arduratsua]: behin kontzeptu guztiak asmatuta, kontzeptu

ezkutua gurutzegraman islatuta ikusiko da: Kontsumo-arduratsua.

Klase osoa biribilean dagoelarik, dinamizatzaileak hurrengo galdera egingo du eta eztabaida

sustatzen saiatuko da, gehien bat kontsumo-arduratsua zer den argi gera dadin: “zuek

asmatutako kontzeptuek eta kontzeptu ezkutuak zein harreman dutela uste duzue? zer

da zuentzat kontsumo arduratsua?”

Horretaz gain, eta denbora badago, ikasleei haiek asmatutako kontzeptuei buruz galdetuko

zaie: zeinek deitu dien arreta, zergatik, besteren bat gehituko luketen, eta abar.

5. Ohiturak aldatzeko konpromezua:

Dinamizatzaileak ikasleei banaka edo binaka paper batean hurrengoa idazteko eskatuko die:

Zer egin dezakegu gure elikagaiak kontsumitzeko modua arduratsuagoa izan dadin?”

Nahi izatekotan haien erantzuna altuan irakurtzeko eskatuko zaie.

* Oharra: laster erakusketa auto-editatzeko gida bat argitaratuko dugu. Egon adi hurrengo webgunean:

http://www.euskalfondoa.org/eu/eathink/jarduerak/eathink-erakusketa/38/

Page 7: EAThink erakusketa ZURE IKASTETXEAN!! · 2019. 2. 12. · Erakusketaren ikuspegi orokorra Kutxa baten barnekaldea LHko ikasleak kontzeptuak asmatzen DBHko ikasleak amaierako hausnarketan

euskalfondoa.org/eu/eathink

[email protected] 943.42.85.08

III. ERANSKINA. Eskaria.

EAThink ERAKUSKETAREN ESKARIA

Ikastetxea:______________________________________________________________

Helbidea: _________________________________ Udalerria:________________________

Arduradunaren izen eta abizenak:______________________________________________

e-maila: _________________________ telefonoa: _____________ Mugikorra:___________

Erakusketa erabili nahi den data(k): ___________________________________

Ikastetxearentzako data bereziren bat da? ________________________________________

Erabilpen ordutegia (orientagarria): _____________________________________________

Erakusketaren gelaren tamaina (gutxienez 5mx5m): ________________________________

Aparkalekutik gelaraino dagoen irisgarritasuna (eskailerak, igogailuak…): ________________

__________________________________________________________________________

__________________________________________________________________________

Talde antolaketa (gutxienez 3 talde izango dira):

1. Taldea Ikasle kopurua: Ikas-maila: Ikasgela:

Irakasle arduraduna:

2. Taldea Ikasle kopurua: Ikas-maila: Ikasgela:

Irakasle arduraduna:

3. Taldea Ikasle kopurua: Ikas-maila: Ikasgela:

Irakasle arduraduna:

4. Taldea Ikasle kopurua: Ikas-maila: Ikasgela:

Irakasle arduraduna:

5. Taldea Ikasle kopurua: Ikas-maila: Ikasgela:

Irakasle arduraduna:

6. Taldea Ikasle kopurua: Ikas-maila: Ikasgela:

Irakasle arduraduna:

Bidali eskaria [email protected] helbidera.

* Oharra: eskaria bidaltzearekin batera erakusketaren erabilpenaren baldintza guztiak onartzen ditu

ikastetxe eskatzaileak.