eraikuntzen power pointa

Click here to load reader

Post on 19-Jul-2015

647 views

Category:

Education

2 download

Embed Size (px)

TRANSCRIPT

  • ERAIKUNTZA HANDIAK

    OIHANZABAL ESKOLA

    2. maila

  • E _ _ _ _ _ S _ _ _ _New Yorken dago.1931 urtean eraiki zen eta 3.400 langilek parte hartu zuten.Jendea erakartzeko eraiki zen.New Yorkeko handiena da dorre bikiak suntsitu zituztenetik. 102 solairu ditu eta 381 metroko garaiera du.Goian terraza bat dago eta jendea igotzen da paisaia ikustera.

  • EMPIRE STATE

  • E _ _ _ _ _ D _ _ _ _ _Parisen dago, Frantzian.1889an eraiki zen eta 200 langilek hartu zuten parte. 1889an nazioarteko erakusketarako eraiki zuten.Burnizko egitura du. 324 metroko garaiera eta 10.000 tonako pisua du.Dorrearen puntan 24 metroko antena bat dauka.

  • EIFFEL DORREA

  • K _ _ _ _ _ _ _Erroman dago.70 80 urteen artean eraiki zen.Gladiadore borrokak eta ikuskizun publikoak egiteko egin zuten.Eraikin handi bat da. 50.000 pertsonentzako tokia zuen, 189 metro luze, 156 metro zabalean eta 48 metro altueran duen eraikin erraldoi bat da. Bere perimetroa 524 metrokoa da.Esaten denez, Koliseoa gaur egungo estadioentzako eredu bat izan da diseinu burutsua duelako.

  • KOLISEOA

  • G _ _ _ _ P _ _ _ _ _ _ _ _El Kairo ondoan dago, Egipton.Egiptoarrek eraiki zuten duela 4.500 urte.Keophs faraoiaren gorpua sartzeko egin zuten.Handiena da.Harri txuriz egina dago, 2.300.000 harri ditu gutxi gora-behera.Barruan pasabideak, gela sekretuak eta faraoiaren hilobia daude.

  • GIZEH PIRAMIDEA

  • G _ _ _ _ _ _ _ _ MBilbon dago.1995ean eraiki zuten.Bilbora jendea erakartzeko sortu zen.Guztira 11.000metro karratuko erakusketa azalera dago,hemeretzi galeria ezberdinetan banatuta. Ekialdeko atrioak 50metroko altuera dauka.Museoa izateaz gain, liburutegia, auditorioa ,denda eta jatetxea ditu.

  • GUGGENHEIM MUSEOA

  • P_ _ _ _ _ _ _ _Atenasko Hirian dago, Grezian.Orain dela 2300 urte eraiki zen.Atenea jainkosari eskeintzeko eta otoitz egiteko sortu zuten.Handia da,oso polita eta luzea.Bai barrutik eta bai kanpotik marmolezko irudiz apaindurik dago.

  • PARTENON

  • P_ _ _ D_ _ _ _ _Pisa hirian dago, Italian.1173. urtean eraiki zen.Katedralaren kanpandorrea jartzeko eraiki zuten.Dorreak 55 metroko altuera du eta 14.700 tonako pisua dauka. Lurra biguna zelako dorrea okertzen hasi zen eta urtero 1mm. okertzen da. 7 pisu ditu eta arku eta zutabe asko ditu.Zilindro forma dauka.

  • PISAKO DORREA

  • K _ _ _ _ _ D _ _ _ _ _Dubaien dago.2004-2010 urteen artean eraiki zen.Dubaiera turistak erakartzeko egin zuten.828 metroko altuera dauka.57 igogailu ditu. 1900 milioi kostatu zen.Grixa da eta tuboak dituela dirudi.Munduko etxeorratz altuena da eta oso polita da.193 pisu ditu.Kanpotik kristalezkoa da.Goian antena bat dauka.

  • KALIFA DORREA

  • O_ _ _ _Sidneyn dago, Australian.1959. eta 1973. urteen artean eraiki zuten.Artearekin lotutako ekintzak egiteko egin zuten (musika, dantza, erakusketak,...).Eraikuntza mantentzeko zutabe batzuk daude uraren azpira sartuta.Hormigoiz eginda dago.Kupulek kontxa forma dute.Barruan 5 antzoki, erakusketa gelak, 2 jatetxe, 6 taberna, egongelak,... daude.Ezkontzak eta festak ere ospatzen dira.

  • OPERA

  • S _ _ B_ _ _ _ _ _ K_ _ _ _ _ _ _ _

    Moskuko plaza gorrian dago, Errusian.1555ean eraiki zen.San Basilioren omenez otoitz egiteko egin zuten.Ezaguna da bere kupula eta koloreengatik eta gozokizkoa dela dirudi.Elizaren aurrean dagoen lorategibatean brontzezko Estatua bat dago.

  • SAN BASILIO KATEDRALA

  • T _ _ _ _ _ _ H _ _ _ _ _ _ _

    Txinako Iparraldean dago.1300 urtean zehar eraki zen.Txinako inperioa etsaien erasoetatik babesteko egin zuten.Oso luzea da 6 .400 Km. ditu, Koreako mugatik Gobiko basamorturaino.

  • TXINAKO HARRESIA

  • K _ _ _ _ _ _ _ P _ _ _ _ _ _ _ _ Yucatanen dago, Mexikon.525. urtean eraiki zuten Maia zibilizaziokoek.Kukulkn jainkoaren(lumadun sugearen) omenez egin zuten.Piramide mailakatua da eta lau aldetan eskailerak ditu.Oinplanoa laukia du eta goiko puntan otoitza egiten zuten.

  • KUKULKN

  • W _ _ _ _ _ _ G _ _ _ _ _ _ _

    Windsor herrian dago, Inglaterran.Gotorleku, bizileku, jauregi ofizial eta espetxe izan da.Bizitoki gisa erabilitako mundu osoko handiena da. Ezaugarririk nabariena erdian duen dorre biribila da.Harresi batez inguratuta dago.Sute bat egon zen eta gehiena suntsitu zenez, konpondu egin zuten.Inglaterrako erregina askotan joaten da egun batzuk pasatzera.

  • WINDSOR GAZTELUA

  • P _ _ _ _ _ _ _ D_ _ _ _ _ _

    Kuala Lumpurren daude, Malasian.1998. urtean eraiki ziren.Malasia ezagutzera emateko eta jendea erakartzeko egin zituzten.Bi dorreak 452 metrokoak dira.Bi dorre hauen artean zubi bat dago.Munduko dorre altuenen artean 5.ak dira.Petroliam Nasional Berhad enpresaren dorreak dira.

  • PETRONAS DORREAK

  • T _ _ - M _ _ _ _ Indian dago, Agra hirian, Yamuna ibaiaren ertzean.XVII.mendean eraiki zen eta 20.000 langilek hartu zuten parte.Muntaz-i Mahal erregina lurperatzeko egin zuten.Aurrean lakua dauka. Lau dorrek inguratzen dute. Landare asko ditu. Marmol txuriz egina dago. Kupula azpian Sha Jahan eta Muntaz-Mahalen gorpuak daude.

  • TAJ-MAHAL

  • Egileak: 2. mailako ikasleak