ongi etorri welcome bienvenidos

20
ONGI ETORRI WELCOME BIENVENIDOS

Upload: lucia

Post on 18-Mar-2016

83 views

Category:

Documents


4 download

DESCRIPTION

ONGI ETORRI WELCOME BIENVENIDOS. Bizkaiko Foru Aldundiaren Turismo Zuzendaritzatik, Bilbao Bizkaia New York-en sustatzeko proiektua aurkezten dugu. Bilbao Bizkaiako enbaxadorerik onena protagonistatzat duen proiektua: Gastronomia. - PowerPoint PPT Presentation

TRANSCRIPT

Page 1: ONGI ETORRI WELCOME BIENVENIDOS

ONGI ETORRIWELCOMEBIENVENIDOS

Page 2: ONGI ETORRI WELCOME BIENVENIDOS

Bizkaiko Foru Aldundiaren Turismo Zuzendaritzatik, Bilbao Bizkaia New York-en sustatzeko proiektua aurkezten dugu.

Bilbao Bizkaiako enbaxadorerik onena protagonistatzat duen proiektua: Gastronomia.

Page 3: ONGI ETORRI WELCOME BIENVENIDOS

Duela gutxi New York hirian, Eventi Hotela zabaldu egin da, (www.eventihotel.com)Ameriketako Etorbidean 851, eta datorren urriaren 9an hotel honetan BAR BASQUEa inauguratuko da. Bizkaiko Foru Aldundiaren Turismo Zuzendaritzak, Hoteleko eta BAR BASQUEko Zuzendaritzarekin elkarlan hitzarmen bat sinatu du.

Topaketa bat, bi kulturen arteko bidaia taldea eta gastronomia kreatibitatea. 

Page 4: ONGI ETORRI WELCOME BIENVENIDOS

Azken hilabeteotan New York-eko BAR BASQUEko sukaldariak Bizkaiko hainbat jatetxe euskaldun bisitatu dituzte, bertako sukaldariak, sekretuak eta errezetak ezagutuz. Prestakuntza epe honi esker, BAR BASQUEko kartan isladatua ikusiko den konplizitate bat lortu izan da.

Page 5: ONGI ETORRI WELCOME BIENVENIDOS

Eta horrela hasten da bigarren atal honen akordioa: bi hilabetero bi sukaldari bizkaitar BAR BASQUEtik pasatuko dira jardunaldi gastronomikoak burutzeko. Modu honetan New York-eko komentsalak zuzenean gure sukaldarien lanaz eta kreatibitateaz disfrutatzeko aukera izango dute. Sukaldari amerikarren prestakuntza epea luzatu egingo da sukaldari bizkaitarrak New York-en jarraitzen duten bitartean, eta BAR BASQUEko karta gure enbaxadoreen errezetekin aberastuko da.

Page 6: ONGI ETORRI WELCOME BIENVENIDOS

Eta zelan ez, gastronomia gure ardorik hoberenekin lagundua egongo da, gure txakolinaz, Bizkaiko Txakolina, eta Arabar Errioxako gure ardoez.

Proiektu honek  oinarri sendo bat sortuko du, Bilbao Bizkaia eta New York hiriaren harremanean.

Bilbao Bizkaia New York-en presente egongo da gutxienez datozen bi urteetan zehar, mezu eta balio positibo batzuekin: gastronomia, tradizioa, kreatibitatea, elkarlana eta talde lana.

Page 7: ONGI ETORRI WELCOME BIENVENIDOS

Bi ekimen gehiago esperientzien truke honetara bateratzen dira. Alde batetik, eta karga sinbolikoa duen elementutzat, Bizkaiko Foru Aldundiak Gernikako Arbolaren kume bat eramango du eta BAR BASQUEan landatua izango da eta bestaldetik, Turismo Zuzendaritzak hiru hilabeteko argitalpen bat produzituko du, eta BAR BASQUEko komentsalen artean banandu egingo da.

Page 8: ONGI ETORRI WELCOME BIENVENIDOS

Hasiera batean 4000 edo 5000 ale inguru produzitzea kalkulatzen dugu hiru hilabeteko, BILBAO BIZKAIA from the oak to the titanium izenpean. Lehenengo lau zenbakien estiloan eta koloreetan, gure plateretan erabiltzen ditugun lau saltsak moldatuko dira, bizkaitarra, pil-pil, saltsa berdea eta txipiroien tinta.

Page 9: ONGI ETORRI WELCOME BIENVENIDOS
Page 10: ONGI ETORRI WELCOME BIENVENIDOS

“One basque man, one heart;

two basques, stew and txakoli;

three basques, one choir.”

Popular saying

“Euskaldun bat, bihotz bat;

euskaldun bi, lapikoa eta txakolina;

hiru euskaldun, orfeoi bat”

Ohiko esana

Ongietorri mezua, euskal

kulturaren aipamena.

Page 11: ONGI ETORRI WELCOME BIENVENIDOS

Ohiko aurkibidea edukiekin topaketa atsegin batengandik ordezkatzen dugu.

Jose Luis Bilbao, Bizkaiko Ahaldun Nagusiak, zenbaki bakoitzean argitalpenaren atal desberdinetatik irakurleak gidatuko ditu.

Page 12: ONGI ETORRI WELCOME BIENVENIDOS

Bizkaiko hainbat pertsona entzutetsuak atal honen gidariak izango dira. Lehenenego ale honetan Iñaki Azkuna, Bilboko Alkateak, hiritik gidatuko gaitu.

Lehen argitalpen honetan, Alde Zaharreko kaleak zeharkatzeko, eta topatzen ditugun dendak eta tabernak ezagutzeko gonbidapena jasotzen dugu Iñaki Azkunaren eskutik.

Bilbao Bizkaiko beste lekuak ezagutzeko atea izango da beti, hurrengo aleetan ikusi ahal izango dugun bezala.

Page 13: ONGI ETORRI WELCOME BIENVENIDOS

CULTURAL VIEW Bilbao Bizkaiko bizitza kulturalaren leihoa izango da, ekitaldiak, erakusketak eta interesetako kirol eta gizarte topaketak.

CULTURAL VIEW Bilbao Bizkaira bisitaldiak denboraz eta lasaitazunaz antolatzeko erreferentzia izango da, eta bere ekintza kulturalak disfrutatzeko aukera.

Lehenengo zenbaki honetan  Bilboko hiru kultur edukitzailen arteko ibilbidea proposatzen dugu. Arte Ederretako Museoa, Guggenheim Bilbao Museoa eta orain dela gutxi Philippek Starkek berriztutako La Alhondiga.

Page 14: ONGI ETORRI WELCOME BIENVENIDOS

Atal hau bat egite espazio bat izango da, gure errezeta, saltsa eta ardoen  arteko topaketa, Gure produktuetara hurbiltzeko era bat, esperientziak aberastuko dituen istorioa eta pasadizoekin kontestualizatuz.

Gure saltsetariko batekin estreinatzen gara: bizkaitarra, eta gure ardoaren historia zati batekin: Bizkaiko Txakolina.

Page 15: ONGI ETORRI WELCOME BIENVENIDOS

Atal honetan BAR BASQUEn lan egiten duten bizkaitar sukaldariak aurkeztuko ditugu . Beraien lana eta kreazio espazioei buruzko informazioa. Beraien historio eta ibilbidea.

Daniel Garcia eta Aitor Elizegi BAR BASQUE ezagutuko duten lehenengo bi sukaldari bizkaitarrak izango dira.

Page 16: ONGI ETORRI WELCOME BIENVENIDOS

BAR BASQUEk  bere atala izango du. Ekintza jarduerak eta berritasunak aurkezteko elkar gunea.

Page 17: ONGI ETORRI WELCOME BIENVENIDOS

NEW YORKERS IN BIZKAIA eta BIZKAIANS IN NEW YORK bi errealitate erakutsiko ditu: Bizkaian bizi diren New York hiriko biztanleena eta New York-en bizi diren bizkaitarrena

Julian Abio, New York-en bizi den bakiotarra, bere New Jerseyko etxetik Manhattan hiriaren gain dituen bistak eta Bakioko mendietatik ikusten zuenaren desberdintasun eta antzekotasunen artean mintzatuko da.

Bilbon bizi den Christian Roberston-ek, Bilbora bisitatzen gaituen edozein newyorktar gustoko izango duen ibilbide gastronomiko bat proposatzen digu.

Page 18: ONGI ETORRI WELCOME BIENVENIDOS
Page 19: ONGI ETORRI WELCOME BIENVENIDOS
Page 20: ONGI ETORRI WELCOME BIENVENIDOS

ESKERRIK ASKO // THANK YOU