ruben navarro atxiloketa

1
Maiatzaren leheneko goizaldean Sestaoko herritar bat atxilotua imanaren aurrean, Ezker Abertzaleak hurrengoa adierazi nahi du: Rubén Navarro, “Txupe”, maiatzaren leheneko goizaldean atxilotua izan da, eta inkomunikaturik aurkitzen da, lege antiterroristapean, polizia autonomikoaren eskuetan, kutxazain automatiko bat erretzea leporatuta. Gurutzetan dago ospitaleratua erredura larriekin. Ezker Abertzaletik uste dugu Sestaok bizi duen egoera sozioekonomiko larria dela (3.100 langabetu baino gehiagorekin, pobrezia egoera larriekin edo urtean dozenaka etxe- kaleratzerekin, banka arduradun nagusietakoa bezala dutenak) dudarik gabe egoera hauek bezalakoak gertatzea ahalbidetzen dutenak. Ezker Abertzaletik salatu nahi dugu ere bai, era honetako jazoera baten aurrean, legedi antiterrorista aplikatua izan dela, eta gure auzokide Ruben inkomunikatu dutela. Ez dugu ulertzen konfrontazio armatuan diseinatu eta justifikatu diren salbuespen neurri hauek, Ezker Abertzaleak prozesu demokratiko eta bide polítiko hutsen alde egin duen, eta aurrera daraman apustuaren aurrean mantentzea. Hortaz, galdetzen dugu zein intentzionalitate izan dezaken gertaera hau lege antiterrorista eta kale borroka barruan kokatu nahi izateak, eta ez herritarrak kondenatzen dituen egoera sozial eta ekonomiko gero eta larriago baten testuinguruan. Azkenik, Sestaoko herritarraren familia eta gertukoei elkartasuna adierazi nahi diogu, eta deia luzatu indar politiko, sozial eta sindikalei, gero eta herritar gehiagok babesten duten aldaketa politiko eta sozialaren aldeko pausoak eman, eta horrekin, era honetako gertaera gehiagorik ematea ekiditera. Ezker Abertzaletik, explotaziorik gabeko eta pertsona guztientzako justizia sozialean oinarritutako Euskal Herria independente eta sozialistaren aldeko apostua berresten dugu.

Upload: herrikolore-barakaldo

Post on 09-Mar-2016

215 views

Category:

Documents


2 download

DESCRIPTION

Ruben Navarro atxiloketa

TRANSCRIPT

Page 1: Ruben Navarro atxiloketa

Maiatzaren leheneko goizaldean Sestaoko herritar bat atxilotua imanaren aurrean, Ezker Abertzaleak hurrengoa adierazi nahi du:

Rubén Navarro, “Txupe”, maiatzaren leheneko goizaldean atxilotua izan da, eta inkomunikaturik aurkitzen da, lege antiterroristapean, polizia autonomikoaren eskuetan, kutxazain automatiko bat erretzea leporatuta. Gurutzetan dago ospitaleratua erredura larriekin.

Ezker Abertzaletik uste dugu Sestaok bizi duen egoera sozioekonomiko larria dela (3.100 langabetu baino gehiagorekin, pobrezia egoera larriekin edo urtean dozenaka etxe-kaleratzerekin, banka arduradun nagusietakoa bezala dutenak) dudarik gabe egoera hauek bezalakoak gertatzea ahalbidetzen dutenak.

Ezker Abertzaletik salatu nahi dugu ere bai, era honetako jazoera baten aurrean, legedi antiterrorista aplikatua izan dela, eta gure auzokide Ruben inkomunikatu dutela. Ez dugu ulertzen konfrontazio armatuan diseinatu eta justifikatu diren salbuespen neurri hauek, Ezker Abertzaleak prozesu demokratiko eta bide polítiko hutsen alde egin duen, eta aurrera daraman apustuaren aurrean mantentzea. Hortaz, galdetzen dugu zein intentzionalitate izan dezaken gertaera hau lege antiterrorista eta kale borroka barruan kokatu nahi izateak, eta ez herritarrak kondenatzen dituen egoera sozial eta ekonomiko gero eta larriago baten testuinguruan.

Azkenik, Sestaoko herritarraren familia eta gertukoei elkartasuna adierazi nahi diogu, eta deia luzatu indar politiko, sozial eta sindikalei, gero eta herritar gehiagok babesten duten aldaketa politiko eta sozialaren aldeko pausoak eman, eta horrekin, era honetako gertaera gehiagorik ematea ekiditera.

Ezker Abertzaletik, explotaziorik gabeko eta pertsona guztientzako justizia sozialean oinarritutako Euskal Herria independente eta sozialistaren aldeko apostua berresten dugu.