tertangako etxea katalogoa
DESCRIPTION
Tertangako etxearen informazioa eskura.TRANSCRIPT
Bizkaiko URTXINTXA ESKOLAk eta ERAGINTZA Kultur Erakundeak elkarlanean egiten dugu lan. ERAGINTZA 2000n sortu zen URTXINTXA Eskolaren baitan, eta irabazi asmorik gabeko jendartearen esku-hartzerako erakundea da.
Bi arrazoi nagusirengatik sortu zen:
Orduko esku-hartze eskaintzan Eskolak bultzatu nahi zuen eredurik ez zegoelako.
Urtxintxa Eskolan trebatzen ziren hezitzaileek, esku-hartze arloko egitasmoetan Urtxintxa Eskolaren balioak transmititu ahal izateko.
Eragintzaren helburu nagusia, balioetan oinarritutako suspertze kulturalaren eta aisialdiaren erabilera bultzatzea da.
Esku-hartzearen eta suspertze soziokulturalaren alorrean izaera desberdineko egitasmoak garatzen ditugu, beti ere, norberaren aisialdian garapen integrala jorratzeko aukera desberdinak eskainiz.
Erakundea sortu zenetik, anitzak izan dira diseinatutako eta martxan jarritako programa kultural zein sozialak: Udal ludotekak, familientzako jarduerak, haur parkeak, ludoteka ibiltariak, dinamizazioak, udaleku irekiak, Gazte-guneak, eskolaz kanpoko jarduerak…
Aisiaren eta astiaren antzaldatzean sinisten dugu eta baita astialdi hezitzailean ere, gauzak horrela, balioetan oinarritutako egitasmoak burutzen ditugu eta helburu eraldatzailea dugu presente.
Gure eragin eremua Euskal Herria da eta jasotzaileei dagokienez, adin tarte guztietako pertsonak izaten ditugu gurean. Aniztasunean oinarritzen da gure jasotzaileen profila; kultura, sexu, gaitasun, hizkuntza…desberdinak uztartuz.
Tertangako herria lurralde arabarrari dagokio, eta Urduñako Hiri historiko bizkaitarretik kilometro batera dago, mugatik gertu. La Antiguako errekak mendeetan zehar itxuratu duen bailara estu baten bukaeran, hain zuzen ere.
Bertan, Tertangako Etxea dugu, 24 lagunentzako espazioarekin eta hainbat ekipamendurekin: Balio anitzeko gela, sukaldea, logela, komunak eta kanpoaldean berdegunea.
Tertangako Etxea inguratzen duen parajea paregabea da; txango ugari egiteko aukera ematen du, kirol ezberdinak praktikatzeko (trekking, espeleologia, eskalada...). Eta gainera, etxe ondoan frontoia ere badago. Herrian bolatokia eta aparkalekua erabilgarri dago.
Familia asteburuak 5 orr.
Eskola txikientzako egonaldiak 7 orr.
Euskara bultzatzeko egonaldiak 9 orr.
Bizikidetza eta parekidetasuna lantzeko egonaldiak 11 orr.
Kulturartekotasuna lantzeko egonaldiak 13 orr.
Ikastaro bereziak 15 orr.
Familia asteburuak
Gaur egun, euskararen erabilera oso eskasa da esparru askotan, eta familia ez da salbuespena. Askotan guraso eta haur edota gazteen artean euskararen erabilera mugatua da, gehienetan hauek ez dutelako hizkuntzarekiko kontzientziarik ezta motibaziorik, eta beste batzuetan, euskaldun berriak direlako.
Horregatik, familia egonaldi hauen helburua, euskarak guraso eta haurren arteko komunikaziorako balio duela erakustea da, tresna baliagarria dela egunerokoan baliatzeko, eskolarekin edo esparru akademikoarekin lotutako hizkuntza izan beharrean.
Beraz, euskararen sustapenean adituak diren hezitzaileekin, hori da landuko dena. Familiaren motibazioa areagotzea izango da lehendabiziko helburua, gero beraiek etxean zein kalean landu dezaten, eta horrez gain, euskaraz jolasteko, abesteko, gozatzeko...baliabideak erakutsiko zaizkie, praktikan jar ditzaten.
ORDUTEGIA Larunbata Igandea
10:00 Harrera Gosaria
10:30 Aurkezpen jolasak Ekintza bereziak:
GurasoakTxakonlindegia,
SPA,…
Haurrak Musika kutxa, igerilekua
(ekainaren 15etik aurrera,…)
11:00 Sukaldaritza tailerra:
munduko postreak
14:00 Bazkalordua
15:00 Txukunketa eta atsedena
16:30 Eskulanak Euskaratloia
18:00 Askaria Etxera buelta
18:30 Familia euskaraz jolasean
20:00 Denbora librea
21:00 Afalordua
22:00 Gaubela: Ipuin kontaketa
23:00 Ohera
Eskola txikientzako egonaldiak
Egun bat, bi edo hiruko egonaldiak proposatzen dira Euskal Herriko eskola txikiei zuzenduak. Etxe txikia eta beroa da gurea, 24 pertsonako talde txikientzako oso egokia.
Egonaldi hauetan balio desberdinak lantzeko aukera eskaintzen dugu: parekidetasuna, ingurumena, elkar erantzukizuna, kulturartekotasuna, euskara edo sormena adibidez.
Hezitzaileak balioetan trebatuak dira eta etxean ekintzak egiteaz gain, inguruko paraje ikusgarrietara txangoak ere gidatzen dituzte.
ORDUTEGIA 1. eguna 2. eguna
Goiza
Harrera Gosaria
Jolas kooperatiboak Musika kutxa.
Txangoa Euskatloia
Bazkalordua
Arratsaldea
Eskulanak Jolas ez-sexistak
Askaria Etxera buelta
Ginkana
Denbora librea edo egun bateko
egonaldietan etxera buelta
Afalordua
Gaua
Gaubela
Ohera
Euskara bultzatzeko egonaldiak
Gazte taldeei, berbalagun taldeei edo haur taldeei zuzendutako egonaldi bereziak antolatzen ditugu euskararen erabilera eta motibazioa bultzatzeko.
Ekintza gozagarriak eginez, asteburu eder bat euskaraz komunikatuz eta erlazionatuz pasatzeko aukera paregabea da.
Euskararen sustapenean adituak diren hezitzaileekin ekintza eta txango anitzak egiteko aukera eskaintzen dugu.
ORDUA 1 EGUNA: Ura 2 EGUNA: Basoa 3 EGUNA: Basamortua
GOIZA
ARRATSALDEA
GAUA
Ezagutza eta konfiantza
jolasak
Esnatze jolasak:
maite zaitut
Esnatze jolasak: munduko
basamortuak
EHko ipuina: “Erreka
Mari, Euskal Herriko
azken lamia”
Tailerra: Mariren tailerra
Euskal jolasak eta
abestiak
Euskatloia
BAZKARIA
Herri kirolak: kirola
eginez neska eta
mutilen arteko
desberdintasunak
gainditu
Munduko
pertsonai
desberdinen
antzerkia prestatu
eta antzeztu
Ginkana ez sexista: elkar
erantzukizuna lantzen
AFARIA
Egizu dakizuna!
lehiaketa
Gezien jolasa
(orientazio jolasa)
Bizikidetza eta parekidetasuna lantzeko egonaldiak
Egonaldi hauetan ,haur eta gazteekin nahiz helduekin berdintasunean oinarritutako harreman berriak sortzeko oinarriak jarriko ditugu, ludikotasuna ahaztu gabe.
ORDUTEGIA 1 EGUNA: Ingurumena 2 EGUNA: Zientzia 3 EGUNA: Sormena
GOIZA
ARRA
TSAL
DEA
GAUA
Aurkezpen Jolasak eta arauak
Taldeen osaketa eta herria ezagutu
Eko-ginkana
Autoestimua lantzen:
piloten banaketa eta
jolasa.
Tertulia.
Emakumeak eta
mitologikoa. Herrian
zehar, pertsonai
mitologikoak, frogak eta
jolasak.
Sorginen kondairak.
BAZKALORDUA
Txangoa herritik
euskal emakumeon historia:
kontaketa ezberdinak
Jolas ez-sexistak
Emakume zientzialariak
ezagutzen
Tailerra
Itzulera
AFALORDUA
Emakumeon kondairak Sexualitate tailerra
LOTARA
Kulturartekotasuna lantzeko egonaldiak
Norbere aurreiritziak lantzetik hasi eta gure inguruan dauden beste kulturak gehiago ezagutzeko ekintzak planteatuz haur, gazte eta helduentzako egonaldiak antolatzen ditugu.
ORDUTEGIA 1 EGUNA: Ingurumena 2 EGUNA: Zientzia 3 EGUNA: Sormena
GOIZA
ARRA
TSAL
DEA
GAUA
Aurkezpen jolasak eta
arauak
Taldeen osaketa eta herria
ezagutu
Ekoginkana
Konfiantza jolasak:
zentzumenekin jolasean
Ur - kontzertua
Ura gatz- gabetzeko
tailerra
Zer dakizu egiten?
Taldeka, ikuskizun
sortzaileak prestatu
BAZKALORDUA
Txangoa herritik
EHko eta MUNDUko
kontaketak
Naturaren zaintzaileak
Tertulia.
Xaboi tailerra eta xaboi
ponpak
Artea munduan: 5
kontinenteetako teknika
ezberdinak ezagutuz
Itzulera
AFALORDUA
Gezien jolasa (orientazioa) Izar iheskorren gaua
LOTARA
Ikastaro bereziak
• Txalaparta ikastaro intentsiboa
• Argazkigintza ikastaroak
• Safari mikologikoak (sasoian)
• Sendabelar ikastaroa
• Antzerki ikastaroak
• Sormen tailerrak
• Parapente ikastaroa
• Emakumeentzako autodefentsa ikastaroa
• …
www.tertangakoetxea.org
Harremanetarako:
Aiora Azagirre GaritagoitiaProiektuen Arduraduna