01 zio loroaren teorema

21

Upload: komunikazio-bulegoa

Post on 06-Mar-2016

285 views

Category:

Documents


8 download

DESCRIPTION

L OROARENTEOREMA J ON M UÑOZ ZIENTZIA IRAKURLE ORORENTZAT itzultzailea Diseinua eta azala: Antton Olariaga Begirale teknikoa: Javier Duoandikoetxea Hizkuntza-begiralea: Juan Garzia Fotokonposizioa: Ipar Koop. Elk. Zurbaran, 2-4 - 48007 Bilbao Inprimatzea: Itxaropena, S.A. Araba Kalea, 45 - 20800 Zarautz (Gipuzkoa) Liburu honek Bizkaiko Foru Aldundiaren diru-laguntza jaso du. B ERTRAND M ARCHADIER - I

TRANSCRIPT

Page 1: 01 ZIO Loroaren Teorema
Page 2: 01 ZIO Loroaren Teorema
Page 3: 01 ZIO Loroaren Teorema

LOROAREN TEOREMA

DENIS GUEDJ

JON MUÑOZ

itzultzailea

ZIENTZIAIRAKURLEORORENTZAT

Page 4: 01 ZIO Loroaren Teorema

Galarazita dago liburu honen kopia egitea, osoa nahiz zatikakoa, eta, halaber, informazioa

berreskuratzeko baliabide mekaniko, fotokimiko, magnetiko, elektrooptiko edo fotokopiak erabiliz

erregistratzea eta zabaltzea, jabeek aldez aurretik eta idatziz emandako baimenik gabe.

Liburu honek Bizkaiko Foru Aldundiaren diru-laguntza jaso du.

Diseinua eta azala: Antton Olariaga

Begirale teknikoa: Javier Duoandikoetxea

Hizkuntza-begiralea: Juan Garzia

Fotokonposizioa: Ipar Koop. Elk.

Zurbaran, 2-4 - 48007 Bilbao

© 2005, itzulpena: Jon Muñoz

© 1998, Le théorème du perroquet

Editions du Seuil, Paris

© 2005, Loroaren teorema

Euskal Herriko Unibertsitateko Argitalpen Zerbitzua

ISBN: 84-8373-816-3

Lege gordailua: BI - 2.910-05

Inprimatzea: Itxaropena, S.A.

Araba Kalea, 45 - 20800 Zarautz (Gipuzkoa)

Page 5: 01 ZIO Loroaren Teorema

BERTRAND MARCHADIER-I

Page 6: 01 ZIO Loroaren Teorema
Page 7: 01 ZIO Loroaren Teorema

Mila esker Brigitte, Jacques Binsztok, Jean Brette,Christian Houzel, Jean-Marc Lévy-Leblond

eta Isabelle Stengers-i.

Page 8: 01 ZIO Loroaren Teorema
Page 9: 01 ZIO Loroaren Teorema

AURKIBIDEA

1. NOFUTUR 11

2. MAX EOLIKOA 23

3. TALES, ITZALEKO GIZONA 31

4. OIHANEKO LIBURUTEGIA 63

5. GARAI GUZTIETAKO MATEMATIKARIAK 79

6. GROSROUVREREN BIGARREN GUTUNA 93

7. PITAGORAS, NONAHI ZENBAKIAK

IKUSTEN ZITUEN GIZONA 109

8. EZINTASUNETIK ZIURTASUNERA.

IRRAZIONALAK 129

9. EUKLIDES, ZORROZTASUNAREN GIZONA 143

10. PLANO BATEN ETA KONO BATEN

ELKARTZEA 171

11. RAVIGNAN KALEKO HIRU PROBLEMAK 195

12. AMIKO SEKRETU ILUNAK 207

13. ARTEAN BAGDAD … 219

14. ONDOREN BAGDAD … 247

15. TARTAGLIA, FERRARI. EZPATATIK POZOIRA 273

Page 10: 01 ZIO Loroaren Teorema

16. BERDINTASUNA 297

17. BERDINTASUNA,ASKATASUNA.

ABEL, GALOIS 315

18. FERMAT, ZALEEN PRINTZEA 341

19. HAIZE-ARROSA 369

20. EULER, MATEMATIKA IKUSTEN ZUEN

GIZONA 387

21. AIERU ETA BESTE 423

22. EZINA MATEMATIKOA DA 431

23. IRRIKATZEN NAGO SIRAKUSA IKUSTEKO… 443

24. ARKIMEDES. GUTXIENA AHAL DUENAK

GEHIENA AHAL DU 467

25. MAMAGUÊNA! 501

26. IBIKO HARRIAK 513

TXORIEN BILTZARRA 519

GLOSARIOA 521

ESKER ONEZ 523

10

Page 11: 01 ZIO Loroaren Teorema

INOFUTUR

Larunbatero bezala, bere egurastua hartzera irten zen Max Clignancourteko

Arkakuso Merkatura; oinez joan zen, Montmartreko kaskoaren iparraldean

barrena. Léak Perretek aurreko astean oparitutako Nike zikinduak trukatu

zitueneko saltzailearenean lardaskan ibili ondoren, traste kolonialen biltegi

zabalean sartu zen Max, eta, askotariko gauzen pila handi bat miatzen ari

zela, hara non ikusten dituen, aretoaren barren-barrenean bi morroi guztiz

dotore bero-bero eginda. Elkarrekin borrokan ari zirela pentsatu zuen. Bost

axola horrek berari. Orduantxe jo zuen begiz loroa; hura harrapatu nahian

zebiltzan, inondik ere, bi morroiak.

Horrek bai, axola zion.

Loroa mokokada gogorrez defendatzen zen. Bi morroietatik txikie-

nak hegal ertzetik heldu zion.Tximista bezain bizkor jiratu loroa, eta hatzean

hozka egin zion, odola isurtzeraino. Ahoa oinazezko oihu batez zabaltzen

ikusi zion Maxek morroi txikiari. Beste morroiak, handiak, sumindurik, uka-

bilkada izugarri bat eman zion buruan loroari. Max hurbildu egin zen; en-

tzun uste zion loroari, zorabiaturik, garrasika: «Hiltzai… Hiltzai…» Bi mo-

rroietariko batek muturreko bat atera zuen. Loroari muturrekoa jartzea!

Itsumustuan oldartu zitzaion Max.

Une horretan bertan, Ravignan kalean, Perrette, arnasari eutsirik

motor-olio usaina ikaragarri gogorra zelako, garaje-gelan sartu zen. Ohe-

zeruko errezelak zabaldu, eta gutun bat luzatu zion Ruche jaunari. Gu-

tun-azala argiz betez, zigilu bat, patata bat bezain mardula. Brasilgo pos-

tako zigilu bat! Perrette konturatu zen hainbat aste lehenago bidalia zela

gutuna. Posta-markak adierazten zuenez, Manausetik zetorren. Ruche

jaunak ez zuen inor ezagutzen Brasilen, are gutxiago Manausen.

Page 12: 01 ZIO Loroaren Teorema

Pierre Ruche jauna

1001 orri

Ravignan kalea

Paris, XVIII. barrutia, FRANTZIA

Berarentzat zen, noski, gutuna. Baina ez zuen kalearen zenbakia

jartzen, eta oso modu bitxian idatzita zegoen helbidea: «1001», «Mila eta

bat» jarri ordez.

Manaus, 1992ko abuztua

πR maitea:

Hire izena nola idatzi dudan ikusirik, aise asmatuko duk nor nai-

zen. Ez estutu; ni nauk, Elgar, hire aspaldiko adiskidea, ez duana ikusi…

mende erdiz geroztik; bai, bai, egina diat kontua. Ihes egin ondoren ba-

nandu gintuan, gogoratzen? 1941ean izan zuan. Hik gerran jarraitzera

joan nahi huen, hala esaten hidaan, artean gerra hasi gabe heukan baina.

Nik, berriz, Europatik alde egin nahi nian gerra hari azkena emateko,

gehiegi iraun baitzuen, nire ustez. Eta halaxe joan ninduan. Elkarrengan-

dik bereizi ginenez geroztik,Amazoniara abiatu ninduan ontziz, eta han

bizi nauk harrezkero. Manaus hiritik gertu diat bizilekua. Izango duk,

ziur asko, horren aditzea, kautxuaren hiriburua baita, orain gainbeheran

eroria.

Zergatik idazten diadan hainbeste urteren ondoren? Bada, jakina-

razi nahi diadalako liburu mordo handi bat jasotzekotan haizela. Zergatik

hik? Gu biok munduko adiskiderik minenak ginelako, eta hi haizelako,

nire ezagunen artean, liburu-saltzaile bakarra. Neure liburutegia bidaliko

diat aurki. Neure liburu guztiak: ehunka kilo matematika-liburu.

Literatura horretako harribitxi guztiak zaudek hor. Harritu egingo

haiz, noski, literatura hitza erabiltzen dudala-eta matematika aipatzeko.

Ez ezak dudarik egin badirela obra horietan gure eleberrigilerik hobere-

nen pareko adinako kontakizunak. Matematikarien kontuak, hala nola

—itsumustuan aipatuko ditiat—, Omar al-Khaia-m edo al-Tu-sı- pertsia-

rrak, Niccolo Fontana Tartaglia italiarra, Pierre Fermat frantsesa, Leonhard

Euler suitzarra. Eta beste asko eta asko. Matematikarien kontuak, baina

baita matematikako kontuak ere! Ez duk nire ikuspuntu berekoa zertan

izanik. Horretan, beste asko eta asko bezalakoa hintzateke, hainbat eta

hainbat bezalakoa, jakintza hori ez baita, horientzat, egia triste ezin as-

pergarriagoen nahaste-borraste bat baizik. Inoiz bururatuko balitzaik li-

LOROAREN TEOREMA12

Page 13: 01 ZIO Loroaren Teorema

buru horietariko bat zabaltzea, arren eta arren, adiskide, egiok heure bu-

ruari galdera hau: «Zer kontatzen didate orrialde hauek?» Orduan, ziur

nauk, oso bestelako argi batez begiratuko diok matematika ilun eta lauso

horri, gogoa beteko baitik, nori eta hiri, eleberri ederrenen irakurle aseezin

horri. Utz dezagun horretan kontua.

Aurki jasoko dituan kutxa horietan zagok, nire ustez, garai guztie-

tako opus matematikorik onena. Hor zagok dena.

Sekula bildu den matematikako liburu-bilduma pribaturik osoena

duk: ez egon zalantzan horretaz. Nola osatu ahal izan dudan? Hik, li-

buru-saltzaile asko-ikusi horrek, aise antzemango diok, begien aurrean

edukiko dituanean, zenbat kostatu zaidan hori guztia. Denboran, keme-

nean. Eta dirutan, jakina! Dirutza handiak!! Badituk hor, herori kontura-

tuko haiz, originalak, bost mendeko antzinatasuna dutenak batzuk, eta

horiek denak, hara, lortu ahal izan ditiat urte mordoan ibili ondoren ze-

rean… ehizan, horra hitz zuzena. Nola lortu ahal izan ditudan? Uler-

tuko duk noski isil-isilik egongo naizela kontu horri buruz, lotsa onez. Ez

bainaiz beti ibili bide zintzoenetan barrena, eta ez baititut erabili beti ba-

liabiderik legezkoenak, baina jakik liburu horietatik bat bera ere ez da-

goela odolez zikindua. Izatekotan, han-hemen, pattar ttanttaren batzuk,

eta hautsi-mautsi ilun batzuk, hori besterik ez.

Banan-banan aukeratu eta hainbat urtez bildu ditudan liburu horiek

niretzat zituan, niretzat bakarrik! Arratsero aukeratzen nian horietariko

zeintzuekin pasatuko nuen gau luzea beilan. Ekuatoreko gau atsegalezko,

bero-bero, hezeak! Sorbona zaharraren inguruko hoteletan pasatzen geni-

tuen gau suhar haien adinakoak, sinetsidak. Haria galtzen ari nauk.

Hitz pare bat oraindik. Baldin eta aldatu ez bahaiz, aurrez ikusten

diat, liburu-bilduma honi dagokionez, 1) diruak zer gutxi erakartzen

hauen jakinda, ez duala salduko, 2) matematikak zer gutxi erakartzen hauen

jakinda, ez duala liburu hauetariko bat bera ere irakurriko, eta, hala, ez

dituala dauden baino areago hondatuko.

Besarkada bat

Elgar zaharra

Begien bistakoa zen azken esaldi horren probokazioa. Elgar

Grosrouvrek lehengo lepotik zeukan burua. Ruche jaunak bere buruari

hitz eman zion kontra egingo ziela, behingoagatik, bere adiskidearen

asmo makurrei. Erabaki zuen, bada, irakurri ETA saldu egingo zituela li-

buruak, baldin eta iristen bazitzaizkion.

NOFUTUR 13

Page 14: 01 ZIO Loroaren Teorema

Horixe zen, hain zuzen, Grosrouvrek aldez aurretik pentsatuta zeu-

kana! Ondotxo zekien hark bide bakarra zuela bere asmo bikoitz hura

bete zezan Ruchek: liburuak irakurri aurrena, eta gero saldu. Eta bazekien

liburuok ezingo zituela Ruchek, irakurri ondoren, sekula saldu.

Amazoniara? Zertara joana ote zen hara? Eta zergatik hiri hura,

Manaus? Bere pentsamenduetan galdua, Ruche jaunak ez zien erreparatu

bigarren orriaren eskuinaldean erantsita zeuden bi oharrei.

N.B.1. Hautsita zaudek nik ondo kostata egindako kartoizko kutxa

ederrak. Liburuak kutxa handi batzuetan sartu behar izan ditiat, nola-

nahi, ezinbestez. Berriz sailkatu eta antolatu beharko dituk, πR maitea,

ondoen komeni zaizkian irizpideen arabera. Hori ez duk, honezkero, nire

kontua.

N.B.2. Bisita egitera joango natzaik agian. Adinean aurreratuxeak

gaudenez gero, epe laburrean beharko dik izan nahitaez. Ezagutuko al

nauk? Zuri-zuria diat ilea, hezetasunak urdindua kopeta, eta berotasunak

gorrituak oinak. Idazten ari natzaian Amazoniako oihan hauetan, nagok

azti zahar bihurtu ote naizen, hara.

Maldatsua da Ravignan kalea. Zabala eta motza. Émile-Goudeau

plaza du ertz batean, bere iturriarekin eta bi aulkirekin, eta Bateau-Lavoir,

Montmartreko margolarien lantegi zaharra. Plaza makurtu bat! Beste er-

tzean, bidegurutze bat,Abbesses eta Orchampt kaleek eratua.

Maldaren erdian tinko errotua, horra Mila eta Bat Orri, Ruche jau-

naren liburu-denda.

Kaskoko dendak zein txikiak diren ikusirik, saltoki hori zabal sa-

marra dela esan daiteke. Hala nahi izan zuen Pierre Ruchek.

Liburuak apal estuetan estuegi sartuta ikustea zen Ruche jauna

gehien haserrearazten zuten gauzetariko bat. Ezin zuen eraman, orobat,

apalean zabar utziak ikustea liburuak. Jendeari bezala gertatzen zaie —gus-

tatzen zitzaion esatea—: bakarturik, ezin zutik eutsi; metaturik, berriz,

ezin ongi eraman elkar. Ez metroa seietan, ez Concorde plaza abuztuaren

15ean eguerdian.

Liburuei arnasa hartzen uztea zen Perrette Liard-i, beraren on-

doan lan egiten zuen neska gazte mirrinari, Ruche jaunak ipinia zion

oinarrietariko bat. Perrettek ondo baliarazi zuen hori, batez ere berak

hartu zuenez geroztik liburutegiaren erabateko ardura, Ruche jaunaren

istripu izugarriaren ondoren. Goiz-goizetik hasi eta ondo berandu arte,

buru-belarri emanik egoten zen: bezeroak, hornitzaileak, eskaerak, sal-

LOROAREN TEOREMA14

Page 15: 01 ZIO Loroaren Teorema

menta, sailkapena, kontuak, itzulketak. Dena berak egiten zuen, eta

ondo egiten dena.

Sudurra atzaparkatua, belarria urratua, masaila ubeldua, galtzak

apurtuak, horra Max jangela-egongelako atea bultzatzen. Hamaika urtere-

kin, dagoeneko traste-saleroslearen arima zuen. Arkakuso Merkatura egi-

ten zituen joan-etorrietatik, aldiro itzultzen zen gauza bakan eta baliotsu-

ren batekin. Oraingoan, lumaduna eta kirasduna zen gauza.

Loro alditxartu bat zeukan pausaturik esku zauri gabean.Aulki ba-

ten bizkarraldean jarri zuen Maxek hegaztia, Jonathan eta Léa anai-arre-

bak gosaria bukatzen ari ziren mahai apaletik gertu. Begirada bat bota zu-

ten biek loroa zegoen lekurantz.

Berrogei zentimetro luze, hantxe zegoen hura kolokan bere hanka

ilunen gainean. Zikindurik zeukan lumaje berdea; hautsaren azpian, eza-

gun zuen, hala ere, gorri-gorriak zirela hegaletako luma muturrak. Beko-

kiko urdinunea, hori bai harrigarria! Orban urdin haren erdian, berriz,

bazuen zauri itsusi bat. Begiak nekez eduki zitzakeen zabalik hegaztiak. Bi

begi-nini beltz-beltz, horiunez inguratuak.

Aurren aurrenik, garbitu egin behar! Loroak utzi egin zion garbi-

tzen, jaramonik egin gabe.Amore eman zion kotoi puskari. Maxek lumak

garbitu zizkion, eta gero hankak. Mokoari ekin nahi izan zionean, ordea,

tankera itsusia hartu zuen kontuak. Hegaztiaren begiek dir-dir egin zu-

ten, baina ilauntzear zegoen sugarra. Bazirudien lur jotzekotan zegoela lo-

roa. Hegoak astintzeko indarra bildu, hala ere, eta aireratu egin zen. Baldar

hega-biraka, tximinia gaineko igeltsuzko erlaitzean jarri zen, eta bat-ba-

tean lokartu, burua atzerantz bildua, bizkarreko lumetan gerizatua.

Behekoaz gainera, solairu bakarra zuen etxeak, eta teilape bat goial-

dean, eta hamar bat metro hartzen zituen Ravignan kalean. Aurrealdean,

liburu-denda eta garajea zeuzkan, patio batera ematen zuen korridore ba-

tek bereiziak. Patioaren erdian, ereinotz zahar bat; atze-atzean, bi artista-

lantegi ondoz ondo.

Liburu-dendaren eta garajearen gainean, etxebizitzak hartzen zuen

lehenengo solairu oso-osoa. Amerikar erako sukaldetxo batek jangela-

egongelara ematen zuen, non tximinia erraldoi batek hartzen baitzuen

horma oso bat. Ruche jaunarena izandako gelan bizi zen Perrette. Max,

haren seme gazteena, jaun eta jabe zen bere gela-zokoan, hantxe komun

txiki-txiki baten eta bainugela handi-handi baten artean estu-estu.

Beheko solairuak kalera ematen zuen; lehenengo solairuak, berriz,

barrualdeko patiora, eta proventzar itxurako balkoi luze bati esker zegoen,

NOFUTUR 15

Page 16: 01 ZIO Loroaren Teorema

hain zuzen, haren gainera irtena. Eskailera estu bat zen patio horretatik

etxebizitzarako sarbidea. Espazioaren antolamenduak bazuen halako

mairu-kutsu bat. Mendebaldeko horman bermatuta, iturri bat; haren be-

runezko kanila zaharrak ezin izan zion sekula urari galarazi tantaka isur-

tzea ekialdeko itxurako aska baten barrura.

Teilapea bi gela simetrikotan banaturik zegoen, eta zeinek berea

bereganaturik zeuzkaten Jonathan-eta-Léak, bikiek. Eskailera-buruan bai

baitzegoen komun txiki-txiki bat, ukondo egin beharra zegoen geletara

sartzeko. Sabai-zulo panoramiko pare batek zulatzen zuen arbelezko sa-

baia, eta haiek uzten zioten sartzen egunez argiari eta gauez hiri handie-

tako ilunpe gutxi gorabeherakoari.

Beren geletara iristen ziren orduko, Jonathan-eta-Léa, ganbaretako

astronauta halakoak, hausnarrean ekiten zioten zeru-hodeiez, ilargi-iza-

rrez. Hala, munduaren mugagabetasunean parte hartzen zuten, bi beira-

zafla horiei esker.

Patioan, zera, «Ruche-jasogailua»! Hamar urte lehenago hanketatik

elbarri utzi zuen istripuaren ondoren eraikiarazi zuen Ruche jaunak. Pa-

riseko kafe gehienetan izaten diren upel-altxagailuetatik hartu zuen ideia.

Barraren atzean egoten dira gehienetan, tranpal batek estaliak, eta sotoan

bildutako botila-kutxak eta garagardo-upelak igotzeko erabiltzen dira.

Ravignan kaleko patioan, upelen ordez, Ruche jauna igotzen zuen Ru-

che-jasogailuak, patiotik lehen solairuko balkoiraino. Ruche jaunak plata-

formara eramaten zuen aulkia, gurpilak blokeatzen zituen eta igogailuari

eragiten zion aginte elektriko baten laguntzaz. Plataforman zut ipinitako

eguzkitako bikain batek biribiltzen zuen hura guztia. Ikustekoa zen Ru-

che jauna hantxe poliki-poliki gora airatzen, errege baten gisa patxada-

patxadan eseria bere aulkian, kolore anitzeko eguzkitako haren azpian!

Istripuaren ondoren, beste antolamendu bat egin zuen Ruche jau-

nak. Gela bat egin zuen propio beretzat.

Auto zaharrak ez zion balioko harrezkeroztik. Begien aurrean

aparkatuta edukiz gero, behin eta berriz gogoraraziko zion Ile-de-Fran-

ceko errepide txikietan barrena lasterrari emanda ibiltzen zen aspaldiko

garai zoriontsu hura. Saldu egin zuen. Libre utzitako garajea bere gela

bihurtu zuen. Kalearen maila berean baitzegoen gela, zuzen-zuzenean

joan zitekeen kalera bere aulki gurpildunean eguneroko paseoa egitera.

Hori gabe ezin etsiko zuen, inolaz ere. Bi antolamendu horien bitartez,

beregaina zen Ruche jauna, hala bere joan-etorri bertikaletarako nola ho-

rizontaletarako.

LOROAREN TEOREMA16

Page 17: 01 ZIO Loroaren Teorema

Batzuetan, bero egiten zuenean, motor-olio usaina igotzen zen zo-

rutik. Eta, harekin batera, oroitzapenak.

Altzariak aukeratzerakoan, gutizia bat eman zion bere buruari: ze-

rudun ohea. Belus purpurazko errezel multzo itzela, ia gela osoa hartzen

zuena. Ruche jaunak, hura aipatzean, honela esaten zuen: «arloteari,

errege-ohea».

Zerudun ohetik bota motzetara ez dago urrats bat besterik, baina

Ruche jaunari izugarri kostatzen zitzaion urrats hori egitea. Gelako baz-

ter batean, zoko-altzari bat, oinetakoz beteta zegoena.Atean, itsasgarri bat:

«Ez da ulertzen oinetakoen zientzia zer den, zientzia zer den

ulertzen ez denean»

(Platon, Teeteto).

Ravignan kaleko bere etxean, Ruche jaunak ez zuen aspaldi han-

dian ezer espero; gainbehera eztian eman nahi zuen bere azken adina. Ur-

teen haize-kirriak bultzaturik, beti-betiko arrotzaldira abiatua zen. Eta

hara non gutun batek, Perrette garaje-gelatik diskrezioz joan zenez geroz-

tik artean ere eskuan baitzeukan, munduaren beste muturretik mamu ba-

tek idatzitako gutun hark, zapuztu egin nahi zion beretzat prestatua zuen

sosegu gozoa.

Goiz hartan, inoiz baino gogorragoa zen motor-olio usaina.

Grosrouvre. Unibertsitateko lehen urtean egin zuten elkarren eza-

guera. Biak Sorbonan zeuden izena emanda; Ruche filosofian, Grosrouvre

matematikan. Fakultatean urte batzuk egin ondoren, idazteko grina sartu

zitzaien. Ruchek saiakera bikain bat moldatu zuen ontologiaz; Grosrou-

vrek, berriz, zeroari buruzko liburuxka ondo dokumentatu bat eman

zuen argitara. Ikasleen mundu txiki hartan «Izatea eta ezereza» deitu zie-

ten harrezkeroztik bi haiei. Bereizezinak ziren. Handik urte askotara, Sar-

trek bere saiakera filosofikoa argitaratu zuenean, Ruche jauna uste betean

zegoen berei ostu ziela Sartrek izenburu hura. Inolako frogarik ez zuen,

ordea.

Ruche jauna patxadan eseri zen bere besaulkian; garaje-gelako atea

ireki, eta auzoan barrena bere osteratxoa egitera abiatu zen, kezkatuta. Zer

nahi zuen Grosrouvrek berarengandik? Astindu bat eman nahi ote zion,

bizitzaren hondarrean, sorgortasunean eror ez zedin? Opari ote, ala bonba

geroratu bat?

Txangotik etxeratu ondoren, Trois-Frères kaleko arotza etorrarazi

zuen. Bi artista-lantegietatik lehenengoan apalak jartzea erabaki zuen,

NOFUTUR 17

Page 18: 01 ZIO Loroaren Teorema

Grosrouvreren liburuak han ipintzeko. Baldin eta noizbait iristen bazi-

ren… Bazen eta, alajaina, zer galdetua, Grosrouvrek ez baitzuen eman

bere bidalketa haren azalpenik batere. Hala ere, zerbait iragarrita, egin

egingo zuen; zeharo aldatua ez bazen, behinik behin. Gerta zitekeen libu-

ruak egun batetik bestera ziplo heltzea, ehunka kilo liburu! Iristen ez bazi-

ren, berriz, aukera aparta izango zuen lantegi hura hustu eta dendako li-

buruen biltegi bihurtzeko.

—Katuaren pixa-usaina dago hemen! —bota zuen Perrettek, oso

umore txarrez.

Betiko moduan iritsi zen, zaratarik atera gabe. Airezko alfonbra ba-

ten gainean balebil bezala higitzen zen, mugimenduak aske, gorputza li-

rain. Ezagun zuen ezin eramana zitzaiola ezerk bere mugimenduei traba

jartzea. Ile apaindegitik zetorren, ohi baino motzagoa zekarren ilea, kizku-

rra, beltz-beltza, aurpegian makillajea ia sumatzen ez zitzaiola. Polita hala

ere polit.Argi eta garbi, horrek ez zuen inolako garrantzirik berarentzat.

—Loroak, nazkagarria izanik ere, ez du inoiz katuaren pixa-usainik

izaten, ama —zuzendu zion Jonathanek.

—Gehienez, loroaren pixa-usaina izango du —zehaztu zuen Léak.

—Loroa?

Perrettek begiekin bilatu zuen. Non zegoen seinalatu zioten. Goi-

goian, erlaitzean zerraldo abaildua.

—Ateraidazue hori kanpora!

—Lo dago, ama —esan zion Maxek, gaitzespenez.

—Itxaron dezagun esnatu arte —iradoki zuen Léak, ez baitzuen

hegaztia etxean edukitzeko gogo handirik.

—Etxe honetan bi biki, gor bat eta elbarri bat aski ez eta! —le-

hertu zen Perrette—. Horrez gainera, loro bat?

Haserrearen suan, ez zuen entzun aulki gurpildunaren karranka.

Zurbildu egin zen.Aulkia tximiniaren aurrean gelditu zen.Azkenean, Pe-

rrettek esan zuen:

—Barkatu, Ruche jauna.

—Zergatik, Perrette? Egia hutsa diozu; etxe honetako bizilagunen

deskribapen zehatza egin duzu.

Negar egiteko zorian zegoen Perrette. Ruche jauna konturaturik

zegoen patxada galduta zebilela Perrette azken egunetan.

—Ondo geratzen zaizu ilea —esan zion Ruche jaunak, hatzekin

biribiltxoak eginez.

Perrette begira geratu zitzaion, asaldaturik.

LOROAREN TEOREMA18

Page 19: 01 ZIO Loroaren Teorema

—Zer du nire ileak? —eskuaz burezurra igurtziz—. A, bai. Jo eta

pasa egin didate, hara, kizkurrekin.

—Nik kontatuko dizut, ama.

Jonathanek horrenbestez erabaki zuen Perretteri jakinaraztea noiz-

nola etorria zen loroa etxera. Maxen jokabide heroikoa deskribatu zion

arte, ez zien antzeman Perrettek bere semeak aurpegian zituen markei.

Haiek azterturik, iritzi zion ez ziotela orbanik utziko.

—Zer diozu zuk horri buruz, Ruche jauna? —galdetu zion.

—Ez du, noski, orbanik izango.

—Ez. Eta loroak?

—Horrek bai, horrek, noski, izango du.

—Ez. Etxean gorde edo…

—A! Kalera botatzea, oraintxe jakin dugunarekin, arriskuan dagoen

loroari laguntza ukatzea litzateke noski.

Barrez lehertu ziren.

Max izan ezik.

Amari begira-begira egona lehentxeagotik, ahots lasai batez esan zion:

—Benetan uko egingo zenioke laguntza behar duen norbait etxean

hartzeari, ama?

Perrette aztoratu egin zen, eta ezetz egin buruarekin. Egun batzue-

tatik hara obsesionatuta zeukan pentsakizuna zetorkion berriz erasoan.

«Esan egin beharko diet; zertarako itxaron?» egin zuen bere artean. Gero:

—Hitz egiten al du?

—Ez du hitzik esan… hor dagoenez geroztik —ziurtatu zion Maxek.

—Hortaz, etxean gelditzeko baimena emango diogu bolada baterako.

Bakoitza bere sabai-zuloaren azpian, zein bere ohean etzanda, Jo-

nathan-eta-Léak elkarri erantzuten zioten, gela batetik bestera, ate erdi

irekitik.

—Zergatik ari ziren bi gizon —«guztiz dotoreak», Maxek zehaztu

duenez— loro bati muturrekoa jarri nahian, su eta herio, traste kolonialen

biltegi baten barren-barrenean? —galdetu zuen Jonathanek.

—Hitz egin ez zezan, jakina —erantzun zion Léak.

—Hitz egin ez zezan, ala hozka egin ez zezan?

Bien artean, hogeita hamairu urte, eta hiru metro berrogei luze.

Léa zen gazteena, bi minutu eta hogeita hamar segundoren aldearekin.

Iristeko —edo abiatzeko— hurrenkera horri zor zioten, hain zuzen, be-

ren bikote izena: Jonathan-eta-Léa, «J-eta-L».

NOFUTUR 19

Page 20: 01 ZIO Loroaren Teorema

Léak egundoko eginahalak egiten zituen bera bigarren bihurtua

zuten bi minutu eta hogeita hamar segundo haiek atzera harrapatzeko.

Egokiera bakoitzean, berak izan nahi lehenengoa. Lortu ere, lortzen zuen

gehienetan. Jonathani, berriz, ez baitzuen eskatu berak ematea bikoteari

hasiera, aski zitzaion jatorrizko abantaila hura. Eskua gainean jarri, eta han-

txe azpian aurkitzen zuen beti giltza.

Jonathan-eta-Léa antz-antzekoak ziren, nola diren elkarren antzeko

bi ur tanta; alegia, tantek bezala, ez zuten elkarren antzik batere. Ez ze-

goen aldi berean hain berdin eta hain desberdin izaterik. «Berbera» ziren,

baina estalki desberdinez bilduak. Begiak baizik ez zituzten berdin-berdi-

nak. Inork ezin zituen bereizi anaiarenak arrebarenetatik. Begi handiak zi-

tuzten, urdin argiak, jeans koloregabetuen tankerakoak.

Léa, ilea motza, jeansak eta txamarra, elastiko mahukarik gabea eta

elastiko mahukaduna, kirol oinetakoak, Nike edo Doc Martens.Txiki be-

zain trinko bularrak. Aurpegia sekula ez makillatua, baina ilea tindatua

beti. Perrettek behin eta berriz esanagatik tinduak ileak hiltzen zituela,

han jarraitzen zuen hala ere margorik nabarmenen bidea urratzen, kolo-

rez aldatuz, astea joan astea etorri. Liana baten malgutasuna, lerro baten

argaltasuna. Euklidesek «zabalerarik gabeko luzera» zela ziokeen hari bu-

ruz.

Jonathanek luzea eta kizkurra zuen ilea, hirurogeiko hamarka-

dako modara, jantzi lasaiak eta urrezko belarritakoa eskuineko belarrian.

Sekula ez zegoen hotzak; ez zen, ez txikia, ez ahula. Pikortak izanak zi-

tuen aurpegian, baina ez zuen jadanik alerik, bat izan ezik, kokots az-

pian, eta huraxe igurzten zuen Jonathanek kezkabideren bat zuenean.

Txukunak zituen eskuak; ipurmasailik ez, eta bizkarra zuzen. Ez zen lo-

dia, zabala baizik; 16/9ko pantaila batena zuen gorputz enborra. Eukli-

desek azalera zela ziokeen hari buruz, «luzera eta zabalera» besterik ez

zuelako.

Eta sakonera?

Maxi zor zion sakonera Liard familiak. Biribila erabat, bekoki za-

bala, autopista bat bezalakoa, ilea kizkur, eta kobre-koloreko mataza batek

zeharo inguratua. Pixka bat gehiago, eta ilegorria. Begi beltz txiki-txikiak

zituen. Antrazitazko bi bola. Kopetako zimur batek desagerrarazi egiten

zizkion ia-ia.A zer distira zuten, ordea! Harrigarriro gihartsua bere adine-

rako. «Horrek ez dio hazten utziko», iragartzen zuten Montmartreko pi-

tonisa asmatikoek, Lepic kaleko maldan harekin topo egitean.

Musugorri hari, ordea, seriotasun astuna zerion, jendeari harridura

eta inoiz traba sortzen ziona, zeren eta bere egonezin axalekoetan errepa-

LOROAREN TEOREMA20

Page 21: 01 ZIO Loroaren Teorema

rarazten baitzion norberari. Halako ziurtasuna erakusten zuen, non azto-

raturik uzten baitzituen ingurukoak.

Zer esango zuen, bada, Euklidesek hari buruz? Hara: solido bat zela.

Maxek ez al zituen, izan ere, «luzera, zabalera eta sakonera» batera? Soli-

doa, beraz. Baina izugarri etereoa, era berean.

Nola irakurri ahal izan ote zuen Maxek loroaren mokoan, hark ga-

rrasi egin zuenean: «Hiltzai…»? Ez zuen irakurri. Baina ulertu egin zion.

Maxentzat, izozmendiak bezalakoak ziren hotsak. Entzuten zena ez

zen ageriko zatia baizik, hitzaren kargaren parterik handiena ezin zitekeen

entzun, eta ez zegokion entzumenari. Zazpigarren zentzumen bat landua

zuen pixkanaka-pixkanaka. Hotsak aditzeko orduan, beraren gorputz

osoak hartzen zuen parte, belarriari ihes egin ziona sumaturik. Ruche

jaunak, gaitasun harrigarri horri ohartu baitzion, Max eolikoa ezizena jarri

zion.Antzeman zuen Max sentibera zitzaiela haize guztiei.

NOFUTUR 21