nafar lapurtarra aner maria
Post on 07-Jul-2015
248 Views
Preview:
TRANSCRIPT
EREMUA
Lapurdi, Nafarroa Beherea, Nafarroako Luzaide ibarra eta Zuberoako ipar-mendebalekozenbait herri:(Domintxaine-Berroeta, Etxarri, Arüe-Ithorrotze-Olhaibi, Lohitzüne-Oihergi eta Pagola) sartzen dira euskalki honetan.
Beheko mapan, puntu bakoitzean klik eginez gero, hangohizkeraren lekukoak ikusi edoentzun ahal izango dituzu. Aldameneko mapan Euskaltzaindiakonartutako herri izenakageri dira, eta behekoan administrazioak onartutako izen ofizialak.
NAFAR-LAPURTERA
AZPIEUSKALKIAK
• Azpieuskalki nagusi bi nabari dira:
• a) Sartaldekoa, Lapurdiko mendebalean egiten da, eta
• b) Sortaldekoa, Lapurdiko ekialdean eta Nafarroa
Beherean egiten da.
TARTEKO HIZKERAK• Tarteko eremu bat dago bien artean: Lapurdiko erdigunea,
Uztaritze aldeko hizkerak daude bertan. Hizkera berezi bi
ere badira:
• a) Kostatarra, Lapurdiko itsasbazterrean egiten da;
erdialdeko eta euskara nafar-lapurtarraren arteko lotura
egiten du, eta
• b) Amikuzekoa, eskualde horretan eta Zuberoako ipar-
mendebalean egiten da.
• Bigarren honek euskara nafar-lapurtarraren eta
zuberotarraren arteko lotura egiten du.
EZAUGARRIAK
• FONETIKA
• Euskalkiaren eremu gehienean arrotza da i bokalak
eragindako bustidura (Zuberoan
• bada): edozoini, gainetik... Gaur egun, dena dela,
bustidura saihesteak ez dauka
• indarrik eta bere horretan uzten dira frantsesetik
sartutako hots bustiak: kallatu
• (fr. cailler) 'gatzatu', kanpaña (fr. campagne) 'landa'...
Bustidura ezari dagokionez,
• euskalkiaren bazter biak dira salbuespena: Nafarroa
Behereko ekialdea (Amikuze, Oztibarre eta Garaziko
alderdi bat) eta, batez ere, Lapurdiko itsasbazterreko
hizkera
• Hitz hasieran x- izatea da euskalki honen beste
bereizgarri bat, tx- izaten delako gainerako euskalkietako
ordaina: ximino, xingarra 'urdaiazpikoa', xirula, xistu,
xoko...
• Maileguak ere horrela egokitu dira: xanpiñona, xantza
(fr. chance) 'zoria'...
• MORFOLOGIA
• Euskalkiaren ezaugarriak (Nafar-lapurtarra)
• Izenaren morfologia
• Nehor 'inor' (eta nehork, nehori, nehun...) tankerako
izenordainak erabiltzen dira.
• -ño da euskalki honetako atzizki txikigarri ohikoa: baño
'bakarra', begiño, haurño, irriño…
• Erdal -on amaiera -oin egiteko joera izan da eremu
gehienean: arrazoin, botoin, garraiton,…
• •
• . Dena dela, mailegu berri zenbaitetan -on ere bada hizkera
batzuetan, frantsesean bezala: balon, bonbon…
• Euskalki honen bereizgarria da -aia amaiera izatea mailegu
zaharretan (nahiz eta gaur egun Euskal Herri osoan zabaldu
den euskara batuaren eraginez): bisaia 'aurpegia',
domaia 'zoritxarra', kuraia 'kemena', langoaia 'hizkuntza,
piaia 'joan-etorria'...
• Arau hau ez da dagoeneko emankorra, -adxa egiten delako
mailegu berrietan:
• afitxadxa 'iragarkia', brikoladxa 'brikolajea'...
ARAUAK:• 1. Euskalkiaren eremu gehienean arrotza da i bokalak
eragindako bustidura; il, in eta it bere horretan esaten dira
gehienetan, busti gabe: edozoini ‘edozeini’, gainetik,
etxezaina, etxeraino…
• Gainera, erdaratik hartutako maileguetan ere palatalizazioa
saihesteko joera egon da: bainu, botoila ‘botila’, goinatu…
• Dena dela, azken bilakaera hori ez da gaur egun emankorra.
Bazter bietako hizkerak hausten dute euskalkiaren
batasuna: Zuberoatik gertuko hizkeretan bada
bustidurarako joera ahul bat eta askozaz indartsuagoa da
Lapurdiko itsasbazterrean.
ARAUAK
• 2. Hitz hasieran x- esaten da: ximino, xingarra ‘urdaiazpikoa’,
xirula, xoko, xori…
• Salbuespenen bat gorabehera (txar), arrotza da tx- hitz hasieran.
• 3. nehor ‘inor’ egiturako izenordainak erabiltzen dira: nehori,
nehun, nehundik, nehorat…
• Antzina Nafarroako alderdi batzuetan ere baziren horrelakoak,
baina jatorriz Ipar Euskal Herrikoak direla ematen du.
• 4. -ño da eremu gehienean erabiltzen den atzizki txikigarri
ohikoena: amaño ‘inudea’, baño ‘bakarra’, haurño ‘haurtxoa’,
poxiño ‘apurtxoa’…
ARAUAK• 5. Erdarako -on amaiera -oin egiteko joera egon da
euskalkiaren eremu gehienean: arrazoina ‘arrazoia’, botoina
‘botoia’, kantoina ‘kantoia’, sasoina ‘sasoia’…
• Gaur egun frantsesetik sartzen ari diren mailegu berrietan ez
da erabatekoa eta -ona ere egiten da: balona, marrona…
• 6. -aia amaiera daukagu mailegu zaharretan:
• bisaia ‘aurpegia’, lengoaia ‘hizkuntza’, kuraia ‘kemena’, salbaia
‘basatia’, usaia ‘ohitura’…
• Arau hau ez da gaur egun emankorra; -adxa egiten da mailegu
berrietan: depanadxa ‘konponketa’, rezikladxa
‘berregokitzea’…
• LEXIKOA
• Hauexek dira euskalki honetako hitzik esanguratsuenak:
altxagarri ‘legamia’, auzapez
• ‘alkatea’, azantz / harrabots ‘hotsa, zarata’, babazuza
‘kazkabarra’, biziki ‘oso’, buruil
• ‘iraila’, elkor ‘gor’ adierarekin, fitsik ‘ezer’, gako ‘giltza’
adierarekin, guri ‘bigun’ adierarekin, kalapita ‘iskanbila’,
ortzantz ‘trumoia’, otto ‘osaba’, pairatu ‘eraman,
• jasan’, parada ‘aukera, beta’, pittika ‘antxumea’, sehi
‘zerbitzaria’, urririk ‘doan’,
• urtzintz ‘usina’, xingar ‘urdaiazpikoa’…
• ALDAERAK
• Sail honetan hauexek nabarmentzen dira: ahantzi ‘ahaztu’,
arno ‘ardo’, biper ‘piper’,
• botoila ‘botila’, buraso ‘guraso’, elgar ‘elkar’, ereman ‘eraman’,
eskuara ‘euskara’,
• fruitu ‘fruta’, giristino ‘kristaua’, hogoi ‘hogei’, irrisku
‘arrisku’, jakintsun ‘jakintsu’, kondatu ‘kontatu’, saindu
‘santu’…
• Eremu txikiagoetan erabiltzen dira ondorengoak: garratoin
‘arratoi’, hainitz ‘anitz’,
• hausko ‘hauspo’…
• Koldo Zuazok atondutako euskalkien mapa modernoa:
• Mendebaleko
• Erdialdekoa
• Nafarra
• Nafar-lapurtarra
• Zuberotarra
• XIX. Mendean
euskal hiztunak
zituzten eremuak
• (Luis Luziano
Bonapartek egindako
• maparen arabera)
• 2. EREMUA
• Nafar-lapurtera, erran bezala, Baxe Nafarroa eta Lapurdi
mintzatua
• da. Baxe Nafarroako euskalkiaren baitan bi multzo /aldaki edo
eremu
• bereizten dira:
Ekialdeko behe-nafarrera Mendebaldeko behe-nafarrera
Baigorrikoa
• Amikuzekoa
• Arberoakoa
• Garazikoa
Lapurtera deitua batez ere Lapurdiko mendebaldean mintzatzen den euskalkia da. Gisa berean, Nafarroa Garaiko Urdazubi eta Zugarramurdin ere euskalki hau erabiltzen
• 3.NAFAR-LAPURTERAREN HISTORIA:
• Oihenartek:(1657) euskalki bakarra eta bera ikusi zuen Iparralde
osoan:
• Akitaniarra
• Bonapartek(1869) lau euskalki kontuan izan zituen Iparraldean:
• zuberotarra,Lapurtarra,mendebaldeko behe- nafarra eta
ekialdeko behe nafarra.
• Jaques Allierek(1960)zioen, Zuberoa eta Nafarroa Behera muga
argi batek bereizten dituen bezala, lapurtarra eta mendebaldeko
behe- nafarrera bereizten dituen mugarik ez dagoela ezta
ekialdeko behe- nafarrak bereizten dituenik.
• Zuberok euskalki bakarra ikusten du Lapurdi eta Nafarroa
beheran.
• 5.NAFAR-LAPURTERAREN EZAUGARRIAK
• 1. Euskalkiar eremu zabalean arrotza da i bokalak eragindako
bustidura. Ln, it, il bere
• horretan esaten dira. Edozeini, gainetik, etxezaina. Iragan
garaietan gainera ñ eta ll zuten hitzak il bilakatu ohi ziren:
bainu, bonbila , botoia…
• 2.hitz hasieran x, tx-ren ordez. Xanpona= txanpona
• 3.nehor, nehori, nehun
• 4. ño. Begiño, haurño
• 5.Erdal on-oin: Arrazoin, botoin
• 6.AIA amaiera bereizgarria da. Bisaia-aurpegia; kuraia-
kemena: lengoaia – hizkuntza, usaia- ohitura.
• SARTALDEKOAK
• -Zuberoan hasi eta ustaritzeko eskualde bitartean u, a e,
artean i.
• Duen- duien, zaizue-zaizie.
• -ST kontsonantea zabaldu eta RTZ desagertu.
• -ÑO irriño
• -Zuketa eta xuketa tratamendua
• - A galdera atzizkia. Ikusi DUKA?
• -soziatiboa: kin- kilan (launekilan)
• SORTALDEKOAK
• . Entza- Endako
• .Nor Nori- Nork / Nor- Nork : Erran nau
• .Nor- Nori – Nork- HARI, HAIEI (L) da erroa diozkat.
• . (l) bokala n-ñ eta l-ll : berdin- berdiña; ginen-giñen; bila – billa
• 6. BAIGORRIKO ZAZPI-LILIAK
• Beihalako egunetan, behin batez, Baigorriko jauregi zaharrean ziren artho-
• xuritzeak. Badakizue artho-xuritzeetara biltzen ohi dela inguruetako gazteria,
• eta holako bilkhuetan lakhet dutela kantu zaharren kantatzea eta noizbaiteko
• khonderen erreberritzea.
• Halako solasak Baigorriko herjaunaren gogoko ziren; goan zen beraz artho-
• xuritzaileetara bere alaba andrearekin.
• Han baziren zazpi neskatxa gazte deitzen zituztenak Herriko Zazpi-Liliak.
• Hekeiri buruz hau erran zuen herjaunak:
• Aurthen, ene alaba andrearen eskonarazteko gogotan naiz. Zuetarik zeinak-
• ere pollikienik erranen bait'u khondera xahar bat, hainari dote on bat emanen diot
• ene alabarekin batean ezkontzeko bere hautuko gizon gazte batekin.
• Solas horrek begiak argiarazi ziotzaten Zazpi Lilieri. Senhar bat nork berak
• hautatua, harekin dote ona, hortan bazen bakhotxari zertaz bihotzean pilpil eragin.
• Bainan nola ahalke zerbaitez, hetarik nihor ez baitzen mintzatzera abiatzen,
• herjaunak erran zuen:
• Lehenik has bedi Leizarazuku Gana; adi dezagun dakien khondera. Izan
• dadien luzea edo laburra, ez da axolarik, gogaragarri izan dadien .
• (lan hau Jean Duvoisinek idatzi zuen)
JEAN PIERRE DUVOISIN• Jean Pierre Duvoisin idazlea 1891ko urtarrilaren 30ean hil zen
• Euskal idazlea (Ainhoa, 1810 - Ziburu edo Ezpeleta, 1891).
Haurtzaroa Ezpeletan eman ondoren, Larresoroko
apaizgaitegian sartu zen, baina hogei urte zituela (1830) apaiz
ikasketak utzi zituen. Urte berean hil zitzaion aita, eta haren
lanpostuan, aduanan hasi zen lanean. Garai hartan hasi zen
Fénelonen Aventures de Télémaqueliburua itzultzen eta
euskara-frantsesa hiztegi bat prestatzen. Hogeitamar urte
zituenetik aurrera Ziburun bizi izan zen, eta euskal literaturari
eta historiari buruzko hainbat artikulu idatzi zuen frantsesez
Pabeko eta Baionako aldizkarietan. Euskalduna aldizkariko
zuzendari ere izan zen
JEAN PIERRE DUVOISIN
Latina, grekoa, gaztelania eta italiera menderatzen zituen
gizon jakituna zen Duvoisin. 1856. urtean hasi zen
Bonaparte printzearekin lanean eta Kardaberaz apaiz
jesuitaren Aita San Ignacioren Egercicioen gainean
afectoacliburua bihurtu zuen lapurterara, Liburu Ederra
izenez. Hurrengo urtean Iturriagaren gipuzkerazko
elkarrizketak eman zituen lapurteraz (Dialogues Basques,
1857), Bonaparte printzearen bideari jarraiki, 1858an
Laborantzako liburua eman zuen argitara, nekazaritzaren
inguruko teknikak aita-semeen arteko elkarrizketaren
bitartez azaltzen dituen liburua.
JEAN PIERRE DUVOISIN
• 1859.urtean aduana-kapitain postua utzi zuen euskal lanetan
murgiltzeko. Bardozera erretiratu, eta sei urteren buruan
bukatu zuen Bibliaren itzulpena, Bonaparte printzeak
gomendaturiko lana (Bible Saindua edo Testament zahar eta
berria, 1859-1865, Vulgata-tik eginiko itzulpena).
• Ondoko urteetan euskal historiari, gramatika eta literaturari
buruzko lan ugari burutu zuen eta itzulpen andana polit bat
utzi zuen argitaratu gabe (Fénelon-en Aventures de
Télémaque eta Fables edo Alegiak; Demostenes-en diskurtso
batzuk; Lamennais-en lan batzuk).
JEAN PIERRE DUVOISIN
• Kenpis liburuaren itzulpena ere amaitu gabe utzi zuen, baina
Haristoy Ziburuko apezak bukatu zuen (Jesu Kristoren
Imitazionea, 1896).
• Cervantes-en Don Kixote obrako pasarte batzuk bihurtu zituen
euskarara.
• Laborantzako liburuaz gainera utzi zuen beste lan bat itzulpen
ez zena: Baigorriko zazpi liliak Parisko Revue des Basses-
Pyrénées et des Landes delakoan argitaratua 1884ean.
• Bertan zazpi ipuin biltzen egilearen baitatik ateratakoak.
http://www.euskonews.com/0347zbk/argazkiak/efe01.jpg(AR
GAZKIA)
LEIZARRAGA ETA AXULARREN EUSKERA
• Lapurtarra ( nafar- lapurtarraren azpieuskalkia) izan da, dudarik
gabe, XVlll.
• Mendearen azken laurdena arte garrantzi handien izan duen
literatura euskalkia.
• Bi eredu bereiz daitezke , euskalki honen tradizioan: bata Joanes
Leizarragak erabili zuena; eredu hori arkaismoz eta hizkuntza
klasikoetako hitzez josia dago.
• Bestea, lapurtera klasikoa deitu izan dena , Auxularrek gero idazteko
erabili zuena.
JOANES LEIZARRAGAJoanes Leizarraga Beskoitzen jaio zen 1506an eta Bastidan
hil
• 1601ean. Apaiz katolikoa zen, baina Joana III.a
Albretekoa Nafarroako
• erregina protestante bihurtu zenean higanot edo
kalbindar bihurtu zen
• beste kristau asko bezala (1559). Paueko Kontzilio
kalbindarrean, Joana
• erreginak Itun Berriaren itzulpena euskarara egitea
eskatu zion Leizarragari,
• horrela, dotrina zabaldu ahal izateko (1564).
JOANES LEIZARRAGA• Biarnoko sinodoak lau laguntzaile izendatu zizkion lan
horretarako. Horri esker, "Jesus Chist Gure launaren
Testamendu Berria" argitaratu zuen (1571).
• Liburua Vulgatatik itzulia baldin bada ere, baditu
itzulpena ez diren beste atal batzuk;Nafarroako
erreginari zuzendutako gomendio-gutuna, non Euskal
Herria izenari lurraldea zehazten zaion; euskara eta
euskalkiekin izan zituen arazoak azaltzen dituen
"Heuscalduney" deritzan atala eta hiztegitxo bat
amaieran.
JOANES LEIZARRAGA
• Halaber, "Kalendrera" eta "Abc" edo "Christinoen
instructionea" itzulpen erlijiosoak ere prestatu zituen.
Leizarraga da lehen euskal prosalaria eta hortaz arazo
larriak izan zituen ortografia eta hizkerari dagokionean,
ez baitzegoen garai hartan euskal-prosa maisurik, ez
eredurik edo tradiziorik ezagutzen. Bere hizkerari
dagokionez, joera latinzalea eta arkaismoa dira ezaugarri
nagusiak. Leizarragak oso hizkera zehatza, teknikoa,
eskatzen duen itzulpena egin behar izan zuen. Lapurtera
hartu zuen oinarri nagusitzat, nahiz eta bera, eta erregina
ere, Nafarroa beherekoa izan.
JOANES LEIZARRAGA
Ziur kontuan hartu zuela garai hartan Lapurdin zegoela
gizarterik aurreratuena, eta segur, liburuak irakurtzeko gaitasun
eta zaletasun handiena ere. Ez da ahaztu behar liburu horren
bidez ahalik eta jende gehiena erakarri nahi izan zutela beren
erlijio berria.
ARGAZKIA:
http://www.euskomedia.org/ImgsAuna/24023401.gif
top related