aurkibidea - guggenheim-bilbao-corp.eus€¦ · guggenheim bilbao bildumaren arte-funtsak modu...

19
1

Upload: others

Post on 06-Nov-2020

8 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: AURKIBIDEA - guggenheim-bilbao-corp.eus€¦ · Guggenheim Bilbao Bildumaren arte-funtsak modu kronologikoan erakusteko ... Naia del Castillo, Iñaki Gracenea, Jorge Rubio, Ibon Garagarza

1

Page 2: AURKIBIDEA - guggenheim-bilbao-corp.eus€¦ · Guggenheim Bilbao Bildumaren arte-funtsak modu kronologikoan erakusteko ... Naia del Castillo, Iñaki Gracenea, Jorge Rubio, Ibon Garagarza

AURKIBIDEA

Aurkezpena 4Programazio artistikoa 6Hezkuntza 1015. urteurrena 17Bisitariak 21Museoaren Lagunak 22Kide Korporatiboak 24Hedadura 27Denda-Liburudenda 30Argitalpenak 31Sariak 36Bisitari ospetsuak 37Eragin ekonomikoa 38Giza Baliabideak eta Kalitatea 39

2012ko jardueren memoria Guggenheim Bilbao Museoa

Page 3: AURKIBIDEA - guggenheim-bilbao-corp.eus€¦ · Guggenheim Bilbao Bildumaren arte-funtsak modu kronologikoan erakusteko ... Naia del Castillo, Iñaki Gracenea, Jorge Rubio, Ibon Garagarza

54

AURKEZPENA

2012koa 15. urteurrenaren urtea izan zen Guggenheim Bilbao Museoarentzat. Aitzitik, urteurren honetan emaitza ezin hobeak lortu genituenez gero, esker onak eman nahi dizkiet gure atzean tinko izandako guztiei; eta arrakasta horrek dakarren erantzukizuna Museoan aritzen garen guztiok gure gain hartuko dugula hitz ematen dizuet. Milioi bat bisitari baino gehiago ibili ziren Museoko aretoetan Programazioa artistikoaren barruan eskaini ditugun erakusketak ezagutzeko, eta ia 85.000 lagunek parte hartu dute urteurrena ospatzeko antolatu genituen jarduera berezietan. Aurrerago ale honetan ematen da jarduera horien guztien berri; hainbat diziplina eta teknikekin zerikusia izan zutenak: artea, musika, argazkigintza, arkitektura, gastronomia, ikus-entzunezkoak, moda, sare sozialak... Museoa modu askotako pertsonentzat erreferentzia-gune bilakatu da eta haien jakin-nahiak betetzeko topagune izan nahi du kultura arloan; beti ere, kultura zentzu zabalenean ulertuta. Babeslekua izan nahi dugu proposamen ezberdinez gozatzeko eta bakoitzaren ezaguerak sakontzeko.

2012ko emaitzen balantzean jasotako zenbatekoek erakusten dute aurten Museoaren ibilbide osoan hirugarren onena izan dela. Denetara, 1.014.104 bisitari izan ditugu Museoan, baina David Hockney artistari eskainitako erakusketak jendartean izan duen harrera ona azpimarratu nahiko nuke, 543.398 bisitari hurreratu baitziren hura ikustera. Besteak beste, honako

Juan Ignacio Vidarte, Zuzendari Nagusia

Museoko 103 aretoa Guggenheim Bilbao Bildumaren aukeraketak III erakusketa ikusgai, Alex Katz-en Irribarreak (Smiles, 1993–94) saila iruditan

aldi baterako erakusketek ere arrakastatsuak izan ziren: bata, Austriako espresionismoaren maisu izandako Egon Schieleri eskainitakoa; Claes Oldenburg artistak 1960ko hamarkadan egindako lan apurtzaileak bildu zituena bestea; eta, azkenik, “la Caixa” Fundazioaren eta MACBA museoaren bildumetako lanak bildu zituen Ispilua alderantziz erakusketa. Bestetik, Guggenheim Bilbao Bildumaren arte-funtsak modu kronologikoan erakusteko eta eskuraketa berriak ezagutarazteko bi aukeraketa egin ziren.

Hemen aurkezten ditugun emaitzen artean nabarmentzekoa da Kide Korporatiboek eta Museoaren Lagunek ematen diguten babes etengabe eta sendoa; izan ere haietako asko Museoa abiatu zenetik baititugu bidelagun. Guzti honengatik garrantzi handikoa da Museoak bere inguruan duen eragin ekonomikoa: 2012. urtean Museoaren jarduerak Euskadin 334 milioi euroko gastu zuzena sortu zuen, 45,3 milioi euroko sarrera gehigarriak ekarri zizkien Euskal Ogasun Publikoei eta 6.300 lanpostu baino gehiago gordetzen lagundu zuen.

2012. urtean 2009–2012 Plan Estrategikoa burututzat eman genuen, hortaz, azken ekitaldian hainbat hausnarketa- eta azterketa-bilera egin ziren datorren epealdi estrategikorako (2013–2014), Museoak garatu behar dituen Zeregina, Asmoa, Helburuak, Xedeak eta Ekimenak zehazteko.

Proiektuak bete dituen 15 urte hauetako ibilbidea arrakastatsua izan da oso, eta horrek autofinantzaketa-maila onari eustea ahalbidetu du, nahiz eta munduko ekonomiaren egoera txarra izan. Frank Gehryren eraikin zoragarriak bere baitan duen Museoak oraindik ere uste osoa du arteak eta kulturak baduela oraina eta geroa; eta biak ezinbestekoak direla gure gizartea garatzeko. Horregatik pozik egoteko arrazoiak asko direlakoan gaude. Topa egin diezaiegun Guggenheim Bilbao Museoaren hurrengo 15 urteei!

Page 4: AURKIBIDEA - guggenheim-bilbao-corp.eus€¦ · Guggenheim Bilbao Bildumaren arte-funtsak modu kronologikoan erakusteko ... Naia del Castillo, Iñaki Gracenea, Jorge Rubio, Ibon Garagarza

76

PROGRAMAZIOA

2012ko Arte-programazioaren barruan gure garaiko hiru artista gailenei eskainitako erakusketak antolatu ziren. Londresen egon ondoren, David Hockney artista britainiarrari eskainitako erakusketa etorri zen udaberrian. Artistak berak esku hartu zuen muntaketa-prozesu konplexuan. Yorkshireko eskala handiko paisaiak gailendu ziren, hainbat mihise elkarren ondoan jarrita margotu zituenak; bai eta teknologia berriez baliatuz egindako azken aldiko lanak. Udazkenean, berriz, Egon Schiele austriar espresionistaren ehun bat paper gaineko lan erakutsi ziren, guztiak Vienako Albertina museotik etorriak. Urte amaieran Claes Oldenburg-ek 1960ko hamarkadan egindako lan berritzaile eta enblematikoei eskainitako erakusketa izan zen —Vienan, Kolonian eta New Yorken ere egon zen—. Artista horren artelan ezagunak ikusi ahal izan genituen; eta horietako batzuk, duten eskala handiagatik, Museoko bigarren solairuko ohiz kanpoko espazioekin elkarrekintza berezia sortu zuten. Programazioa osatu zuten bestelako proiektuak hauexek izan ziren: Ispilua alderantziz: “la Caixa” Fundazioaren eta MACBA Bildumen artea, XX. mendeko bigarren erdialdetik egundainoko artea bildu zuena; eta urtero egiten den Artea ikasbide erakusketa, izen bereko egitarauan parte hartu zuten ikasleek 2011–2012 ikasturtean egindako lanak ikusgai jarri zituena.

BILDUMA IRAUNKORRA

Guggenheim Bilbao Bildumaren aukeraketak III2012ko azaroak 20–2013ko urriak 27Aretoak: 103 eta 105Komisarioa: Álvaro Rodríguez Fominayalan-kopurua: 21bisitari-kopurua: 63.439 [2012ko abenduaren 31 arte]

Bizitako arkitektura2012ko irailak 20–2013ko maiatzak 19Aretoak: 301–304Komisarioa: Lucía Agirrelan-kopurua: 6bisitari-kopurua: 237.051 [2012ko abenduaren 31 arte]

David Hockney: ikuspegi zabalago bat erakusketaren irudiak, lehen planoan: Hiru zuhaitz Thixendale-tik gertu, 2008ko udazkena eta 2007ko negua

goian: Anselm Kiefer. Bi ibaien lurra (Zweistromland), 1995. erdian: James Rosenquist. Flamenko kapsula (Flamingo Capsule), 1970. behean: Pello Irazu. Bizitza formak 304 (Life Forms 304), 2003.

Aldi baterako erakusketen lagun Bilduma Iraunkorraren funtsen aurkezpen bi antolatu ziren: Guggenheim Bilbao Bildumaren aukeraketak III eta Bizitako arkitektura. Lehenagoak, Guggenheim Bilbao Bildumaren funtsen inguruan antolatutako erakusketa-ziklo baten hirugarrenak, pop artea eta haren ondarea izan zituen ardatz; bigarren erakusketa zela eta, lehenbiziko aldiz egon ziren ikusgai Guggenheim Bilbao Bildumarako egindako eskuraketa batzuk, denak ere istorioek —zehaztutakoak nahiz ikusleak sortzear daudenak— espazioa nola betetzen duten aztertzen dutenak.

Page 5: AURKIBIDEA - guggenheim-bilbao-corp.eus€¦ · Guggenheim Bilbao Bildumaren arte-funtsak modu kronologikoan erakusteko ... Naia del Castillo, Iñaki Gracenea, Jorge Rubio, Ibon Garagarza

98 PROGRAMAZIOA

ALDI BATERAKO ERAKUSKETAK Ispilua alderantziz: “la Caixa “ Fundazioaren eta MACBA Bildumen artea 2012ko urtarrilak 31–irailak 2 Hirugarren solairuko aretoak Komisarioa: Álvaro Rodríguez Fominaya lan-kopurua: 92bisitari-kopurua: 665.901

David Hockney: ikuspegi zabalago bat 2012ko maiatzak 15–irailak 30 Bigarren solairuko aretoak Komisarioa: Edith Devaney eta Marco Livingstonelan-kopurua: 137bisitari-kopurua: 543.398

Artea ikasbide 2012ko ekainak 15–abuztuak 26 103b aretoa

Egon Schiele. Vienako Albertina Museum-en artelanak2012ko urriak 2–2013ko urtarrilak 6 Aretoak: 305–307Komisarioa: Klaus Albrecht Schröderlan-kopurua: 97bisitari-kopurua: 229.683 [erakusketa itxi arte]

Claes Oldenburg: hirurogehiko hamarkada 2012ko urriak 30–2013ko otsailak 17 Bigarren solairuko aretoak Komisarioa: Achim Hochdörferlan-kopurua: 299 bisitari-kopurua: 121.200 [2012ko abenduaren 31 arte]

8. or: goian Ispilua alderantziz, 303 aretoko ikuspegia. erdian Egon Schiele, 307. aretoa. behean Artea ikasbide erakusketaren ikuspegia9. or: goian David Hockney: ikuspegi zabalago bat erakusketaren artelanak 209 aretoan. behean Claes Oldenburg: hirurogeiko hamarkada, 203 aretoko ikuspegia

Page 6: AURKIBIDEA - guggenheim-bilbao-corp.eus€¦ · Guggenheim Bilbao Bildumaren arte-funtsak modu kronologikoan erakusteko ... Naia del Castillo, Iñaki Gracenea, Jorge Rubio, Ibon Garagarza

1110

HEZKUNTZA

Erakundearen xede nagusi dira, hezkuntzaren eta kulturaren alorrean: artearen interpretazioaren, artean heztearen eta bisitariaren bizipenen arteko elkarloturak ezartzea, bai eta alderdi horiek arte-programazioarekin eta Guggenheim Bilbao Museoko arkitekturarekin uztartzea.

Hezkuntzaren ikuspegi holistiko horretatik abiatuta aurrera eraman zen 2012an ekimen egitarau zabal eta berritzailea; horren artean daude jarduerak eta hezkuntza-materialak, aurrez aurrekoak zein sarean erabiltzekoak. Hartzaile izan ziren ikasleak, irakasleak, familiak, Museoaren Lagunak, baztertze arriskuan dauden taldeak, urritasunak dituzten pertsonak, arte arloko profesionalak eta publiko orokorra, tokikoa zein nazioartekoa.

Horrez gain, 15. Urteurrena dela eta, gainerako jarduera programa zabala eskaini zen; kultura ekimen osagarriak ziren eta gaika antolatu ziren. Diziplina anitz hartu zituzten baitan: artea, arkitektura, moda, gastronomia eta musika, besteak beste (ikus aurrerago, dokumentu honetan bertan). Halaber, horien barruan, udazkenean haurrentzako sormen-jarduera batzuk abian jarri ziren, adibidez, Baby Art, arkitekturaren hastapenen ikastaro bat eta Museoko Atrioko Artearen Izkina; jarduerok 3 hilabete eta 10 urte bitarteko haurrentzat izan ziren.

Bisitariak Claes Oldenburg: hirurogeiko hamarkada erakusketaren didaktika gunean

Hona hemen jarduera horien guztien inguruko datu batzuk.

Aurrez aurreko programak

Aurrez aurreko hezkuntza egitarauak garatu ziren publiko mota askorentzat. Horien artean egon ziren, Artearen Izkina, Baby Art jarduera eta Artea ikasbide ekimena. Azken horrek arte garaikidea irakasteko erreferentzia izaten jarraitzen du hezkuntzaren arloan. Aipatutako horiez gain beste jarduera batzuk egin ziren, askotarikoak, beti ere aintzat hartuz gaikako eta zeharkako ikuspegia gorde behar zutela.

Parte hartzaileak 2012 Programak

Ikasleak 29.410 7

Irakasleak 3.625 3

Familiak 7.818 9

Gizarte ekintza eta Irisgarritasuna 2.106 7

Museoaren Lagunak eta Publiko orokorra 68.849 8

didaktika

DIDAKTIKA guneak egin ziren erakusketa guztietan. Guggenheim Bilbao Museo honetako gune berezia da didaktika, batez ere, arte garaikide museo batean; izan ere, bisitaldiari albait etekin gehien ateratzeko taxutzen da, hain zuzen, arte-programazioaren edukiei begiratzeko moduak zabaltzeko eta anizteko. Erakusketa-aretoetan egiten da, hura osatzeko.

Hartzaileak 2012

Zero Espazioa 74.602

Gune didaktikoak 335.473

Page 7: AURKIBIDEA - guggenheim-bilbao-corp.eus€¦ · Guggenheim Bilbao Bildumaren arte-funtsak modu kronologikoan erakusteko ... Naia del Castillo, Iñaki Gracenea, Jorge Rubio, Ibon Garagarza

1312 heZkuntZA

Sareko tresnak

Irakasleentzako, familientzako eta publiko orokorrarentzako tresnak eskuragarri ipini ziren sarean, tartean, hezitzaileentzako gidak, Irakasleen Wikia, haurrentzako bisitaldi birtuala eta helduentzako “Ba al zenekien...?” didaktika gunea. Horien bidez arte-programazioari lotutakoak jakiteko aukera izan zuten bisitariek modu errazean, bai etxetik bai ikasgelatik: Museotik at.

Erabiltzaileak 2012

Hezitzaileentzako gidak 8.817

Bilatzailea Artea ikasbide 12.222

Irakasleen Wikia 16.249

Haurrentzako bisitaldi birtuala 6.191

Familia jolasak 1.745

Ba al zenekien…? 47.628

Beste baliabide batzuk Bisitariek askotariko tresnak eta euskarriak erabili zituzten ibilbide autonomoa egiteko; halaber, baliabideok erakusketako artelanetan eta eraikinaren arkitekturan sakontzeko eta horiek hobeto ulertzeko zein gozatzeko aukera eman zieten.

Bisitariak 2012

Guggenheim Bilbao aldizkaria 439.970

Entzuteko gidak 481.917

Jarduera aipagarriak

• Otsailaren1ean:ÁlvaroRodríguezFominayakIspilua alderantziz: “la Caixa” Fundazioaren eta MACBA Bildumen artea hitzaldia eman zuen.

• Martxoaren17an,18an,24aneta25an;azaroaren17an,18an,24aneta 25ean: Museoaren Lagunen seme-alabentzako tailerrak egin ziren, Louise Bourgeoisen Ama (Maman) lanaren inguruan.

• Martxoaren21eaneta22an:SuediakoToveSahlin,DagAndersson,Bastardproduktion, konpainiaren Roses & Beans performancea antzeztu zuten, La Fundición Aretoren lankidetzari esker, XIII. Dantzaldia zela eta.

• Martxoaren30ean:GuggenheimBilbao+bisitaldiakabianjarriziren; Museoko ezkutuko txokoetatik ibilbideak.

• Apirilaren24aneta25ean:Arteak ez du adinik ikus-entzunezkoak eta hitzaldiak antolatu ziren, II. Artearen Pedagogiak zikloaren baitan, Deustuko Unibertsitateko Aisiazko Ikaskuntzen Institutuarekin lankidetzan eta Europan Zahartzaro Aktiboaren eta Belaunaldien Arteko Elkartasunaren Urtea ospatzen zela eta.

• Maiatzaren4an:Hilotz atsegina performance esperimentala egin zuen LaCuchara taldeak, V. Arte Hormonatua Jaialdian.

• Maiatzaren9an:MichelangeloPistolettoartistakIspilua alderantziz: Ispiluaren oinarriak hitzaldia eman zuen.

• Maiatzaren15an:EdithDevaneykSarrera David Hockneyren Yorkshireko paisaietara hitzaldia eskaini zuen; Devaney Londresko Royal Academy of Artseko arte arduraduna da eta David Hockney: ikuspegi zabalago bat erakusketaren komisarioetako bat izan zen.

• Maiatzaren19an,20an,26aneta27an;urriaren20an,21ean,27an eta 28an: Jangarriak al dira loreak? tailerrak antolatu ziren Museoaren Lagunen seme-alabentzat, Josean Alijaren eta Slow Food Bilbao-Bizkaiaren lankidetzarekin; maiatzean Jeff Koonsen Puppy artelanaren inguruan egin ziren eta urrian animalien

Page 8: AURKIBIDEA - guggenheim-bilbao-corp.eus€¦ · Guggenheim Bilbao Bildumaren arte-funtsak modu kronologikoan erakusteko ... Naia del Castillo, Iñaki Gracenea, Jorge Rubio, Ibon Garagarza

1514 heZkuntZA

inguruan, besteak beste, Richard Serraren “suge”aren eta Liam Gillicken “katua”ren inguruan.

• Maiatzaren22aneta29an;ekainaren5eaneta12an:iPad-ensortzeko hastapen ikastaroa zuzendu zuen Óscar Cienciak, David Hockney: ikuspegi zabalago bat erakusketa zela eta.

• Maiatzaren30ean:RicardoRamónenetaJoanEspinachenAita, zonbia naiz film luzea eman zen, eta ondoren transmedia animazioari buruzko eztabaida egon zen, VIII. AnimaBasauri/AnimaBasque Jaialdia zela eta.

• Ekainaren1ean:ACTarteeszenikoenjaialdiarenDantzineatalekoemanaldiak eskaini ziren.

• Ekainaren9aneta16anNeruajatetxerabisitaldididaktikoakeginziren.

• Ekainak12–abuztuak26:Artea ikasbide 2011–12 erakusketa ikusgai egin zen, izen bereko ekimenenaren gainekoa.

• Ekainaren19an:Processing Environments AA Bilbao-San Sebastián Visiting School arkitektura sinposioa izan zen; besteak beste, Iñaki Begiristain, Alejandro Zaera-Polo, Philippe Rahm eta Toni Kotnik arkitektoek eta Marjetica Potrc artistak esku hartu zuten Londresko AA Architectural Association School of Architecture-k eta Guggenheim Bilbao Museoak antolatutako eta Bilboko Udalak babestutako jarduera honetan.

• Abuztuaren1ean:izenhandikoNewYorkCityBalletkonpainiakodantzariek emanaldi bat eskaini zuten, Works and Process at the Guggenheim programaren baitan.

• Irailaren19anetaazaroaren27an:LiamGillicketaPelloIrazuartistek solas egin zuten Bizitako arkitektura Bilduma Iraunkorraren aurkezpeneko euren lanez.

• Irailaren24an:Gestión y promoción de tu identidad digital ikastaroa eman zuten Guillermo de Harok eta Loreto Gómezek, 103b aretoko Guggenheim Bilbao Horma lehiaketako finalistentzat.

• Irailaren27an:Musique d’intérieurs musika-antzerki ikuskizuna eskaini zuen Berlingo Die Ordnung der Dinge taldeak, Kuraiak antolatutako 19. Egungo Musika Topaldiak zela eta.

• Urriaren2an:2012–13ikasturteaabianjarrizen;HHkoetaLHkoikasle-taldeentzako bisitaldi-tailerrak, DBHko ikasleentzako iruzkindun bisitaldiak, Arte Batxilergo programa berezia, hezitzaileentzako sareko baliabideak eta Artea ikasbide 2012–13 ekimena martxan ipini ziren. Azken horretan parte hartu zuten artista eta ikastetxe hauek: Elssie Ansareo, Naia del Castillo, Iñaki Gracenea, Jorge Rubio, Ibon Garagarza eta Maider López; eta Judimendi LHI (Gasteiz), Zubialde LHI (Zeberio, Bizkaia), Arrankudiaga LHI (Arrankudiaga, Bizkaia), Las Viñas LHI (Santurtzi, Bizkaia), Belaskoenea LHI (Irun, Gipuzkoa), Arrateko Andra Mari LHI (Eibar, Gipuzkoa).

• Urriaren9aneta16an:hurrenezhurren,JosepCasalsNavas-ek‘Finis austriae’-ren kultura: aurkakotasunak eta kidetasunak eta Helena Pereñak Egon Schiele, jenio oinazetua? hitzaldiak eman zituzten, Egon Schiele. Vienako Albertina Museum-en lanak erakusketari buruz; Foro Cultural de Austriak sustatu zituen.

• Urriaren23anetaazaroaren9an:JoseanAlijaketaFerrànAdriàkhitzaldiakemanzituzten,15 urtez museo bateko sukaldari: jakintzaren bilakaera eta hedapena eta Sukaldaritzaren lengoaia, hurrenez hurren; azken horren ondoren Documenting Documenta: El Bulli en Kassel dokumentala eman zen.

• Urriaren9aneta16an:BeatrizSetiéndantzarietakoreografoakhitzaldi bat eta tailer bat eskaini zituen; ondoren, Izaskun Santamaría dantzari eta koreografoak saio esperimentala eman zuen; biek esku hartu zuten 15. BAD Jaialdian.

• Urriaren30ean:ClaesOldenburgartistaetaClaes Oldenburg: hirurogeiko hamarka erakusketaren komisario Achim Hochdörfer elkarrizketan izan ziren.

• Azaroaren10ean:Besarkadak musikatik… Egon Schiele kontzertua eta solasaldia antolatu ziren, Ensemble Kuraiarekin lankidetzan.

Page 9: AURKIBIDEA - guggenheim-bilbao-corp.eus€¦ · Guggenheim Bilbao Bildumaren arte-funtsak modu kronologikoan erakusteko ... Naia del Castillo, Iñaki Gracenea, Jorge Rubio, Ibon Garagarza

1716 heZkuntZA

• Azaroaren17an:Isabel Muñoz: bidaiak munduan zehar jardunaldia egin zen (tailerrak, hitzaldiak eta bisitaldia), Unicefen lankidetzarekin, argazkilari espainiar horren “Haurtzaroa” proiektua ardatz.

• Azaroaren17tikabenduaren2ra:IsabelMuñozenlanenaukeraketabaten erakusketa, Haurtzaroa izenekoa, ikusgai izan zen 103B aretoan.

• Azaroaren29an:MacromassataldeakSer el hermano de una entidad abstracta (“Izaki abstraktu baten anaia izatea”) kontzertua eman zuten, MEM Nazioarteko Arte Esperimentalen Jaialdia zela eta.

• Abenduaren12an:FinlandiarRaxRinnekangaszuzendariaren Un viaje al Edén dokumentala estreinatu zen, euskal artista Vicente Ameztoyren El Edén artistaren lana abiapuntu hartuta eta Pascal Gaigneren musikak lagunduta.

• Abenduaren17tikurtarrilaren6ra:Gabonetakojarduerabereziakizan ziren, tartean arrastoen eta marrazkien jokoa, Lagunen seme-alabentzako tailerrak, LA MAQUINÉ konpainiaren Grimm anaien basoa ipuinen ikuskizuna, Imaginart taldearen Zirrarak ikus-entzunezko saioa eta Anita Maravillas konpainiaren Blue Bird txotxongiloen ikuskizuna.

• Gizarte-ekintzaekimenenbaitan,Museoakhonakoakeginzituen:Gurutzetako eta Basurtuko ospitaletako haurrentzako arte-jarduerak eta boluntarioen jarduerak, kanpoko talde eta elkartetan egiten direnak, adinekoen, emakumeen, aisialdiko eta toxikomaniak gainditzeko elkarteetan, besteak beste.

• Artez busti ekimenaren bidez Museoak hainbat ibilbide mota egiteko aukera ematen segitu zuen: gidaridun bisitaldiak, entzuteko gidak, didaktika guneak eta iPhone eta Android telefonoetarako aplikazioa.

• Umeentzakojardueragailenbatzukhauekizanziren:BabyArtprograma, 3 eta 12 urte bitarteko hartxoentzat; MAUSHAUS ikastaroa: arkitekturaren hastapenak (Zure logelatik zure hirira), 5 eta 10 urte bitarteko haurrentzat; eta Museoko Atrioko Artearen Izkina, non 2 eta 8 urteko haurrek sormena garatu ahal izan zuten.

15. Urteurrena ospatzeko jarduerak Guggenheim Bilbao Museoaren 15. Urteurrena izan zen 2012an: 1997ko urriaren 19an ireki zitzaion publikoari. Urteurren hori ospatzeko, jardueren egitarau zabala taxutu zen, artea, musika, dantza, moda, gastronomia, arkitektura eta arte eszenikoak, beste diziplina batzuen artean, barne hartu zituena. Guztira 50 ekimen garatu ziren.

Egitarauak ez zuen ohiz kanpoko aurrekonturik behar izan, inguruko kultur erakunderekin egindako lankidetzari esker gauzatu baitziren. 85.000 lagunek baino gehiagok gozatu zituzten, eta, gainera, hedabideetan oihartzun handia izan zuten. Ondoren azaltzen dira labur-labur jarduera gailen batzuk.

Ospakizun ekimenak •15.Urteurrenaospatzekologotipobatsortuzen,eta2012kojarduera

guztietarako erabili zen. •Inauterijaialdiaeginzen,1970ekoeta1980kohamarkadakgai.•Ospakizun-diseinubatipinizenBilbokodendabatzuetako

erakusleihoetan, guztira 250 baino gehiagotan, Bilbao Ekintzaren lankidetzari esker.

•“GuggenheimBilbao+”bisitaldiakhasiziren;ibilbidebereziaMuseoko bisitariak ikusi ohi ezin ditzaketen txokoetatik.

•“Puppyren jantzi berria”: lore-geruza berria jarri zioten Puppyri, 38.000 lore baino gehiagokoa, tartean, begoniak, alegria loreak, lobeliak, petuniak, krabelin indiarrak eta ageratoak izan zituena; horrek jatorrizko itxura basatua eta organikoa eman zion.

•Zorionak zure 15. urteurrenean, Museoa! jarduera egin zen; Artea ikasbide ekimenean parte hartzen zutela, ikasleek modu sortzailean hausnartu zuten urteurren bat ospatzearen inguruan.

•Doakoaizanzensarrera18urtetikbeherakoentzat,asteburuarratsaldetan.

•MuseokoLagunbakoitzakbipertsonaekarriahalizanzuendoanasteburu arratsaldetan.

•MuseokowebguneberriaabianjarrizenetaazaroanBubersariaeman zioten, webgune korporatibo onenari.

•Urriaren20aneta21ean—larunbataetaigandea—doakoaizanzensarrera, Urteurrena zela eta; bisitari-markak hautsi ziren.

•15urtezLagunizandirenentzakotxartelberriaplazaratuzen:“LagunFundatzaile” txartela.

ARTE HORMONADO

abenduak 17 diciembre ENTzuNgElA AuDiTORiO 18:30

gRiMM bAsOAEl bOsQuE DE gRiMMLa Maquiné

15. URTEURRENA

Page 10: AURKIBIDEA - guggenheim-bilbao-corp.eus€¦ · Guggenheim Bilbao Bildumaren arte-funtsak modu kronologikoan erakusteko ... Naia del Castillo, Iñaki Gracenea, Jorge Rubio, Ibon Garagarza

1918 15 . uRteuRRenA

Artea•GuggenheimBilbaoHormalehiaketaantolatuzen,euskalartista

gazteentzat. Bost artistek arte-interbentzioak egin zituzten Museoko 103B aretoan, honako hauek alegia: Eduardo Hurtado, Álvaro Gil, Zuhar Iruretagoiena, Alain Urrutia eta Irantzu Sanzo/Cristian Villavicencio.

•Arte-programaziokoartistabatzuekhitzaldiakemanzituzten,zehazki: Michelangelo Pistolettok, Pello Irazuk, Liam Gillickek eta Claes Oldenburgek.

•AlexKatzenlangrafikobatargitaratuzen,bildumagintzasutatzekoeta Museoaren Lagunei zuzendutako ekimen baten baitan.

Moda•GuggenheimBilbaoT-Shirtselastikoakkaleratuziren.Diseinatzailebizkaitarhaueksortuzituzten:Ailantok,IonFizek,Jota+Gek,Mercedes de Miguelek eta Miriam Ocárizek. Udan Bisitariekiko Arreta Arloko langileek erabili zituzten. Museoak beste elastiko bat egin zuen, Urteurreneko logotipoa erabiliz.

•IonFizen“Fizzisimo”moda-desfileaeginzen2012–13koudazken-neguko diseinuak erakusteko, etxearen 10. urteurrena zela eta.

Dantza•Gabon, Piazzolla jarduera garatu zen Bilbao 700 Fundazioak

antolatutako Gau Zuria zela eta.

•Roses & Beans performance esperimentala antzeztu zuen Suediako Bastardproduktion konpainiak, La Fundición Aretoak antolatutako XIII. Dantzaldiaren baitan.

•NewYorkCityBalletekoizarrekbosgarrenurtezdantza-emanaldi bat eskaini zuten, koreografia klasiko zein berriena, Works and Process at the Guggenheim ekimenaren barruan.

•ACTJaialdia2012etaBADDantzaJaialdiaeginziren.

Argazkigintza•Saresozialetanargazki-lehiaketabiantolatuziren:“Puppyk ere 15

urte” eta “Guggenheim Bilbao Museoaren ikuspegi zabalago bat”. •Isabel Muñoz: bidaiak munduan zehar argazkilaritza-tailerra egin zen,

haurrentzat eta gazteentzat, eta hamabost egunez erakusketa osagarri bat ikusgai ipini zen 103B aretoan, argazkilari horren “Haurtzaroa” proiektutik aukeratutako argazki eta ikus-entzunezkoak erakusteko.

Gastronomia •Jangarriak al dira loreak? tailerrak eskaini ziren 3 eta 12 urteko

haurrentzat, arteari buruzko eta elikadurari buruzko jakintzak bereganatzeko.

•FerranAdriàketaJoseanAlijakhitzaldibanaemanzuten,haiensortze-prozesuei buruz.

Arkitektura •Processing Environments arkitektura sinposioa antolatu zen,

nazioarteko arkitekto eta artisten gainekoa, Londresko AA Architectural Association School of Architecture-kin lankidetzan.

Musika •Museoen gaua egin zen Museoen Nazioarteko Eguna zela eta;

doakoa izan zen sarrera gauez eta artea eta musika uztartu zituen jarduera egin zen.

•ABAO-OLBEOperaLagunenBilbokoElkartearekinlankidetzan bi ekimen antolatu ziren, Museoaren Lagunen seme-alabentzat: bata Toyshop. Panpinen mundu magikoa opera zela-eta; bestea Opera Berriren Nabucco lana zela-eta. Lagunek bietan abantailak izan zituzten.

•“StraussAinhoaArtetarenahotsean”kontzertuaeginzenBOSendenboraldia amaitzeko.

Page 11: AURKIBIDEA - guggenheim-bilbao-corp.eus€¦ · Guggenheim Bilbao Bildumaren arte-funtsak modu kronologikoan erakusteko ... Naia del Castillo, Iñaki Gracenea, Jorge Rubio, Ibon Garagarza

2120 15 . uRteuRRenA

•MuseokokanpoaldeanBobDylanekkontzertuaeskainizuen.•Women’s Nights zikloaren baitan, bost emakume musikari handiren

kontzertuak antolatu ziren: Patti Smith, Wanda Jackson, Nneka, Cocorosie eta Julieta Venegas.

•AsteNagusian“GuggenheimBilbaoGauak“jardueraeginzen.•ArtAfterDarkFestivaljaialdian,DJbatzuekmusikaipinizuten

Museoaren barrualdean eta talde batzuek kanpoan jo zuten, aldi berean.

•BerlinekoDieOrdnungderDingetaldeakMusique d’intérieurs musika-antzerkia eskaini zuen, musika, performancea, antzerkia eta bideoartea uztartu zituena.

•Besarkadak musikatik jarduera antolatu zen: Arnold Schönbergen Kamera sinfonia 1. zk.(1906)jozutenetaondorenJoséLuisGarcíadel Bustok hitzaldi bat eman zuen.

•MikhailRudykbaliabideanitzekoperformanceaeskainizuenModestMussorgskiren Erakusketa bateko koadroak lanean oinarrituta, Museoko Urteko Afaria zela eta.

•1970ekomusikaesperimentalarenaitzindariMacromassataldekoVíctor Nublak kontzertua eman zuen, MEM jaialdiaren baitan.

Ikus-entzunezkoak •Arteak ez du adinik ikus-entzunezkoen zikloa gauzatu zen,

pertsonaren adina edozein dela ikaskuntzak, arte-bizipenak eta belaunaldien arteko elkartrukeak batu daitezkeela agertzeko.

•AnimaBasauri/AnimaBasqueetaArteHormonatuajaialdiak egin ziren.

Teknologia •iPad-ensortzekohastapenikastaroaantolatuzensormenezkolanak

egiteko (argazkilaritzan, marrazketan eta bideoan, besteak beste) iPad gailuaren ezaugarri aproposak agerian jartzeko.

BISITARIAK

Museora 2012an 1.014.104 lagun etorri ziren, 2011n baino % 5 gehiago. Aipagarria da bisitari-kopuruak nabarmen egin zuela gora maiatzaren 15etik aurrera, David Hockney: ikuspegi zabalago bat erakusketa ireki zenetik.

Udako bisitari-kopuru handia ere aipatzekoa da. Uztailean eta abuztuan, 291.621 pertsona izan ziren Museoan, iaz garai berean baino % 9 gehiago. Irailean 102.335 bisitari izan ziren, 2011ko hilabete horretan baino %30 gehiago.

Jatorri geografikoa aintzat hartzen badugu, 2011ko proportzioaren antzekoa izan zen; nabarmentzekoa da baina, 2 puntu igo zirela atzerriko bisitarien kopurua. Dena dela, 2012ko uda garai horretako bigarren hiruhileko onena izan zen Museoaren ibilbidean.

Bestelakoak

Japonia

AEB

Portugal

Italia

Alemania

Frantzia

Britainia Handia

Estatuko gainontzekoak

Euskadi

0% 5% 10% 15% 20% 25% 30%

2011

2012

Page 12: AURKIBIDEA - guggenheim-bilbao-corp.eus€¦ · Guggenheim Bilbao Bildumaren arte-funtsak modu kronologikoan erakusteko ... Naia del Castillo, Iñaki Gracenea, Jorge Rubio, Ibon Garagarza

2322

MUSEOAREN LAGUNAK

Museoa Lagunak elkartzeko gune bat izan zen berriro ere. Ekimen ugariz gozatu zuten, adibidez, Lagunartean jardueran. Jardueratan esku-hartzea handia izan zen: 34.000 bisitaldi egin zituzten eta 2.000 pertsonek gidaridun ibilbideak egin zituzten.

2012ko berrikuntzak

15. Urteurrena zela eta, Museoaren irekieratik Lagun izan direnei omenaldia egin zitzaien. 5.000 lagun horiei “Lagun Fundatzaile” kategoria egokitu zitzaien, eta Lagunentzako Ateak Zabalik Jardunaldian izendapen hori zeraman txartel berezia eman zitzaien. Jardunaldi horretarako 1.800 Banakako Kide joan ziren.

Alex Katzen Irribarreak (Smiles) saileko hamaika pinturak erosi zirenez 2012an, bildumagintzako programaren baitan artista horrekin lankidetza berezia prestatu zen: Black Hat (Vincent), 2010, grabatuaren edizio mugatua egin zuen Katzek eta berak aurkeztu zien Lagunei azaroan. .

Lagun Fundatzaileak txartela jasotzen, Museoaren Lagunentzako Ateak Zabalik Jardunaldian. Beste orrialdean, jardunaldi horretako kontzertua

Jarduera aipagarri batzuk

• OhorezkoKideenBatzordeLaguntzaileabilduzenotsailaren15ean,Madrilgo ARCO azoka zabalik zela; bertan parte hartu zuten honakoek: Pilar Aresti andrea (Batzordearen Lehendakaria), Plácido Arango jauna, Alicia Koplowitz andrea, Eduardo Becerril jauna, Guillermo Caballero de Lujánjauna,JoséMaríaJuncadellajauna,JuanTorresjauna,AlejandroAznar jauna, David Álvarez jauna eta Alfonso Basagoiti jauna.

• MuseoarenLagunentzakodoakogidaridunbisitaldiakantolatuziren, erakusketa bakoitzaren irekiera zela eta (otsailaren 28an eta martxoaren 2an eta 4an; maiatzaren 27an, 29an eta ekainaren 1ean; urriaren 16an, 19an eta 21ean; eta azaroaren 13an, 16an eta 18an).

• Lagunarteanjardueraeginzenotsailaren23an,martxoaren15ean,maiatzaren 24an, ekainaren 7an, irailaren 27an, urriaren 11n eta azaroaren 8an. Zegokion erakusketaren gidari bisitaldia egin zuten eta ondoren Bistró Guggenheim Bilbao jatetxean bazkaldu edo afaldu zuten.

• Soirée jarduerak egin ziren erakusketak irekitzean; komisarioek zuzendu zituzten: urtarrilaren 27an Álvaro Rodríguez Fominaya-k; maiatzaren 11n Edith Devaney-k; irailaren 28an Klaus Albrecht Schröder-ek; eta urriaren 30ean Achim Hochdörfer-ek.

• Aldibaterakoerakusketenkoktelerakogonbidapenakzozketatuziren,baitaPattiSmith-enkontzerturakoere;GabonetanMuseoko Denda-Liburudendan eskaintza bereziak izan zituzten Lagunek.

• Inauterijaialdiaeginzenotsailaren17an,1970ekoeta1980kohamarkadakgaiizanzuena,garaihorretakoGuggenheimBilbao Bildumaren artelanak erakusten zirela eta.

• KulturbidaiahauekantolatuzirenLagunentzat:MadrilgoARCOazoka(otsailaren17an);antzinakoetaegungoErroma(martxoaren 1etik 4ra); Bordeleko eta Baionako artea eta arkitektura (urriaren 5etik 7ra); Klimten urtea Vienan (urriaren 24tik 28ra).

• 15.Urteurrenazelaeta,Lagunekbipertsonaekarriahalizanzituztendoanlarunbatetaigandearratsaldetan,urtekobigarren seihilekoan.

• LagunentzakoAteakZabalikJardunaldiaizanzenabenduaren17an:gidaridunbisitaldiak,haurrentzakojarduerak,ikuskizunak eta sariak, besteak beste.

• Hainbathitzarmensinatuzirenzenbaiterakunderekin,etahorrekLagunentzakoabantailak,jarduerabereziaketabesteekarri zituen. Erakundeak honakoak izan ziren: Arriaga Antzokia, Bilbao Orkestra Sinfonikoa, Deustuko Unibertsitateko Aisiazko Ikaskuntzen Institutua, ABAO-OLBE Operaren Lagunen Bilboko Elkartea eta Getxoko Jazzaldia.

• WebguneberrituanLagunentzakoatalberriaeginzen,erabilerrazagoa;gunepribatuaetaalbisteentxokoaaipatzekoakdira.

Page 13: AURKIBIDEA - guggenheim-bilbao-corp.eus€¦ · Guggenheim Bilbao Bildumaren arte-funtsak modu kronologikoan erakusteko ... Naia del Castillo, Iñaki Gracenea, Jorge Rubio, Ibon Garagarza

2524

KIDE KORPORATIBOAK

Kide Korporatiboen Programan parte hartu zuten erakundeak 117 izan ziren guztira 2012. urtea bukatzean, honako kategorietan banatuta: Babesle Estrategikoak, Babesleak, Enpresa eta Hedabide Ongileak eta Enpresa Elkartuak. Egoera ekonomiko zailak erkidego honetan eragin zuzena izan arren, nabarmentzekoa da Programa utzi dutenen artean batik bat beheko kategorietakoak izan zirela; eta goiko kategorietan, berriz, egonkortasun handia ikus daitekeela berritzeetan.

Kide Korporatiboen Programari esker enpresek ekarpen jarraituak egin zituzten. Baina, horrez gain, Museoak ekarpen eta lankidetza bereziak lortu zituen; horiei esker antolatu ziren erakusketak eta jarduerak. 2012. urtean azpimarratzekoa da lau Babesle Estrategikok (BBK, Fundación BBVA, Iberdrola eta ArcelorMittal) Museoko proiektuei emandako babesa. Bestetik, bestelako laguntzak ere jaso ziren aldi baterako erakusketak, jarduerak eta ekitaldi bereziak antolatzeko. Horiek guztiak hurrengo orrialdean agertzen den taulan zehazten dira.

goian ezkerretara. Iragarki-panel handia Loiuko aireportuan; goian eskuinetara. Didaktika gune bat, Artez busti ekimenaren baitan; behean ezkerretara. Claes Oldenburg: hirurogeiko hamarkada erakusketarako sarrera; behean eskuinetara. Museoko kanpoko bandera

Erakusketa / Ekimena / Jarduera Babesleak LaguntzaileakDenboraren materia ArcelorMittalIspilua alderantziz: "la Caixa" eta MACBA Bildumen artea Fundación “la Caixa”David Hockney: ikuspegi zabalago bat Fundación Iberdrola NEC

AppleEgon Schiele HeinekenEgon Schiele hitzaldiak Foro Cultural de AustriaClaes Oldenburg: hirurogeiko hamarkada Fundación BBVA Terra Foundation for American ArtGuggenheim Bilbao Horma BBKArtez busti ekimena: Smartphone aplikazioa, entzuteko gidak, gidaridun bisitaldiak eta erakusketako didaktika guneak

BBK

Gizarte ekintza programak: bazterketa arriskuan dauden taldeen eta ospitaleetako jarduerak

BBK

Partekatutako hausnarketak programa Fundación Vizcaína AguirreIrakasleen Wikia BBKArtea ikasbide BBKGuggenheim Bilbao Gauak BBKArt After Dark BBKEnpresa zineforuma Adecco

FerroserEuskaltel

Ysios (Domecq Bodegas)Deusto Alumni

Bisitarientzako zerbitzuak ProsegurInauteri gaualdia Seguros Bilbao

Medical Óptica Cadena SER Gran Hotel Dómine Bilbao

15. Urteurrena: denden erakusleihoak Seguros Bilbao Ayuntamiento de Bilbao-Bilbao EkintzaBilbao CentroAsociación comerciantes del Casco Viejo

15. Urteurrena: Puppy argazki-lehiaketa SamsungHotel Meliá Bilbao

New York City Balleteko izarrak Hotel Meliá BilbaoUrteko afaria Nerua Norbega–Fundación Coca-Cola España

Ysios (Domecq Bodegas)G.H. MUMM

Gabonetako haurrentzako jarduerak BBK Bizkaiko Foru Aldundia/Diputación Foral Bizkaia

Lagunentzako Ateak Zabalik Jardunaldia Oficina de Turismo de Austria Norbega–Fundación Coca-Cola España illycaffè

Page 14: AURKIBIDEA - guggenheim-bilbao-corp.eus€¦ · Guggenheim Bilbao Bildumaren arte-funtsak modu kronologikoan erakusteko ... Naia del Castillo, Iñaki Gracenea, Jorge Rubio, Ibon Garagarza

2726 kIde kORPORAtIbOAk

2012. urtean ere 70tik gora ekitaldi berezi egin ziren Museoko espazioetan: Atrioan, Entzungelan eta Atondoan. Ekitaldi horien artean ez ziren bakarrik Museoaren jardunarekin zerikusia dutenak burutu; ekitaldi publikoak —koktelak, afariak, sari-banaketak, produktuen aurkezpenak— nahiz enpresa-ekitaldiak ere —bilerak, akziodunen batzar nagusiak edo topaketak hedabideekin— egin ziren.

Museoko 2012ko Urteko Afaria

HEDADURA

Hedabideetan Guggenheim Bilbao Museoaren agerraldiak bikainak izaten segitu zuten; horrek berretsi egin zuen lehen mailako erakundea dela eta lagundu egin zion EAEtik kanpo Museoaren irudia hedatzeari.

Museoaren komunikazio eta marketin estrategia nagusia 2012an honakoa izan zen: 15. Urteurreneko jardueraren berri ematea eta erakunde berritzailea dela aditzera ematea, hain zuzen, bisitariari kultur- eta hezkuntza-esperientzia berezia eskaintzen duela jakitera ematea.

Erakusketen hedadura eta urteurren hori ospatzeko jarduera berezien

Agerraldiak 2012

Nazioarteko prentsa 4.593

Espainiako prentsa 5.610

Espainiako telebista 434

Espainiako irratia 462

Internet 9.769

Bisitaldiak webgunera 1.453.878

Kazetarien bisitak 621

Marketin ekimena, Claes Oldenburg: hirurogeiko hamarkada erakusketarako

Page 15: AURKIBIDEA - guggenheim-bilbao-corp.eus€¦ · Guggenheim Bilbao Bildumaren arte-funtsak modu kronologikoan erakusteko ... Naia del Castillo, Iñaki Gracenea, Jorge Rubio, Ibon Garagarza

2928 PROyeccIón

hedadura sustatzeko hainbat ekimen jarri ziren abian, urte osoan. Horiek honako emaitzak ekarri zituzten: % 11 handitu ziren agerraldiak hedabideetan, 2011. urtearekin alderatuz, bai estatuan bai nazioartean; 20.868 albiste argitaratu ziren, osotara 30 milioi euroko balioa izan zutenak.

Arte-programazioari dagokionez, David Hockney: ikuspegi zabalago bat erakusketak izan zituen agerraldi gehien estatuko eta nazioarteko komunikabideetan; ondorioz, 2012ko udako hiruhilekoa Museoko ibilbidearen onenetakoa (bigarrena) izan zen. Halaber aipatzekoak dira oihartzun ona izan zutela udazkeneko erakusketek: bai Egon Schielek bai Claes Oldenburg: hirurogeiko hamarkadak.

Museoaren 15. Urteurrena ospatzeko 50 ekimen baino gehiago egin ziren, eta nabarmentzekoa da estatuko eta EAEko hedabideek maiz eman zutela horien berri; horietatik aipatzekoak dira Guggenheim Bilbao Horma, Women’s Nights kontzertu-zikloa, Bob Dylan-en emanaldia Museoko kanpoaldean eta urriko ospakizunak. Horrek, aurreko ekitaldiarekin alderatuta, % 11 handitu zuen berrien kopurua eta %15 handitu zen balorazio ekonomikoa.

Sarean ere marketin estrategia hori garatu zen, beste hedabideetan egindakoa osatzeko. Estrategia horrek barne hartu zituen webgunea (1.453.878 bisitaldi izan zituen), sare sozialak, e-posta bidezko buletinak eta hedabide digitaletako iragarkiak. Horren bidez Museoan inoiz ez izandako bisitariak erakarri ziren eta Museorako bisita errepikatzea sustatu zen.

goian: David Hockney: ikuspegi zabalago bat publizitate-kanpainaren kaleko euskarrietako bat

erdian: Ben Pridmore Museoan, Museorako bisitak iragartzeko ekimena

behean: Prentsaurrekoa Guggenheim Bilbao Bildumaren Bizitako arkitektura erakusketa aurkezteko

Page 16: AURKIBIDEA - guggenheim-bilbao-corp.eus€¦ · Guggenheim Bilbao Bildumaren arte-funtsak modu kronologikoan erakusteko ... Naia del Castillo, Iñaki Gracenea, Jorge Rubio, Ibon Garagarza

3130

Denda-Liburudendaren kudeaketak emaitza hobeezinak lortu zituen 2012an: orotara % 23 handitu ziren salmentak, 2011koekin alderatuz.

Bezero gehiago izatearen eta salgai-bilduma handitzearen ondorio dira emaitzok. Nabarmentzekoa da David Hockeneyri, Egon Schieleri eta Claes Oldenburgi eskainitako erakusketen salgaien sortak kaleratu zirela, bai eta Guggenheim Bilbao markako gaiak berritu zirela ere.

Halaber, bezeroen gogobetetasuna handitzeko eta zerbitzua hobetzeko, salgai jarri ziren Finlandian eskuz eta zur naturalez egindako apaingarri ekologikoak, Museoko Denda-Liburudendan baino ez salgai daudenak.

DENDA-LIBURUDENDA ARGITALPENAK

Arte-programazioa osatzeko kalitatezko argitalpenak kaleratu zituen Museoak 2012an. Honakoak izan ziren horiek:

• David Hockney: una visión más amplia erakusketa katalogoa, gaztelaniaz [304 or.].

• Egon Schiele. Obras del Albertina Museum, Viena erakusketa katalogoa, gaztelaniaz ( jatorrizko bertsioa) [225 or.].

• Claes Oldenburg: los años sesenta erakusketa katalogoa, gaztelaniaz [320 or.].

• 2011kourtekomemoria,hiruhizkuntzatanargitaratuawww.guggenheim-bilbao-corp.es webgune korporatiboan.

Page 17: AURKIBIDEA - guggenheim-bilbao-corp.eus€¦ · Guggenheim Bilbao Bildumaren arte-funtsak modu kronologikoan erakusteko ... Naia del Castillo, Iñaki Gracenea, Jorge Rubio, Ibon Garagarza

33

SARIAK ETA FOROAK

Honakoak dira 2012an Guggenheim Bilbao Museoari emandako sariak:

• Jasangarritasunarisaria,II.BizkaiaSarean2012EnpresaSariketa(Bilbon,martxoaren29an).• Descubrir el Arte aldizkariaren saria Museoaren ibilbideari, Unidad Editorial-en eskutik (Madrilen, ekainaren 28an). • 2012koTripadvisorbikaintasunziurtagiria.• Gorabideelkartearensaria;Bizkaianurritasunintelektualakdituztenpertsonenaldeegitenduelkarteaketa2012an50.

urteurrena bete zuen (Bilbon, irailaren 13an). • Buber2012saria,webguneedoblogkorporatiboonenari,10.Internet&EuskadiBuberSariak(Donostia,azaroaren29an). Beste urte batez, diziplina askoko foroetan esku hartu zuen Museoak; izan ere, horrela haren kudeaketa-eredu berezia azaltzeko aukera izan zuen, bai eta beste erakunde batzuekin elkartruke aberasgarrietan parte hartzeko parada ere. Horietatik aipatzekoa da “El Grand Tour de los museos”; 2012ko uztailaren 4an izan zen, Fundación Amigos del Museo del Prado-k antolatu zuen, Universidad Complutense de Madrid-ekin lankidetzan, eta Zuzendari Nagusi Juan Ignacio Vidartek esku hartu zuen.

2012an berritutako webgunearen itxura hainbat euskarritan

BISITAK

Bollywood-eko “Anna Bond” superprodukzioaren grabaketa; Museoa bisitatzen 2012an: Brendan Coyle, aktorea; Susan Sarandon, antzezlea; eta Radiohead taldearen abeslari Thomas Yorke

Askotariko alorretako pertsona gailenen 161 bisita jaso zituen Museoak 2012an. Horien artean honakoak: letren eta arteen arloan, 2012eko Literatura Nobel Sari Mario Vargas Llosa eta Louvre Museoaren Zuzendari Nagusi HervéBarbaret;politikarenetaerakundepublikoeneremuan,IrlandakoPresidente Michael D. Higgins, Justizia Ministro Alberto Ruiz Gallardón eta Auzitegi Nazionaleko Presidente Ángel Juanes; enpresa arloan, The German Marshall Fund of the United States-en Presidente Craig Kennedy etaTelefónicaEspañakoPresidenteLuisMiguelGilpérez;etamusikaetazinemaren munduan, Bernardo Bertolucci zinemagilea, Susan Sarandon antzezlea eta Bob Dylan, Julieta Venegas eta Patti Smith abeslariak.

32

Page 18: AURKIBIDEA - guggenheim-bilbao-corp.eus€¦ · Guggenheim Bilbao Bildumaren arte-funtsak modu kronologikoan erakusteko ... Naia del Castillo, Iñaki Gracenea, Jorge Rubio, Ibon Garagarza

3534

ERAGINA

Eragin ekonomikoa aztertzeko eredua aldatu zen 2011ko amaieran. Ikerketa-eredua, 1998koa, 2001an eta 2006an ere berritu egin zen, eta, 2011n “emaitza hirukoitza” edo “hiru eremutan eragina” —ingelesez three bottom line (TBL edo 3BL)— kontzeptua gehitu zitzaion. Termino hori enpresa jasangarriei esateko erabiltzen da, eta aditzera ematen du enpresaren jarduna hiru eremutan islatzen dela: ekonomia, ingurumena eta gizartea. Hartara, diru-ekarpenaz gain, gizarteari, arteari, kulturari eta ingurumenari egindako ekarpenak aztertu ziren. Eredu horri jarraiki, 2012ko datuak eguneratu ziren, zehazki, ekonomiari eta ingurumenari dagozkionak; izan ere, gizarteari, tartean, arteari eta kulturari, dagozkionak epe luzeagoan aztertu behar dira, balio kualitatiboa baitute.

Hauek dira ekonomiari egindako ekarpenak: • 334,1milioieurokoeskariasortuzen2012nMuseoarenjardunarenondorioz.• 294,6milioieurotanaberastuzenBPGd2012Museoarenjardunarenondorioz(Euskadiko%0,44;135,5euroherritarreko).• 6.324lanpostugordetzenlagunduzuenMuseoarenjardunak(biztanleriaaktiboaren%0,62).• 45,3milioieurokosarreragehigarriakizanzituztenEuskalOgasunPublikoekMuseoarenjardunadelaeta(Foru

Diputazioen guztizkoaren % 0,40).

Ingurumenean eragina murrizteko moduak, ekosistemen eta naturaren zainketa eta ekologiaren aldetik eraginkorrak diren ekimenak aintzat hartzen dira Museoaren jardunean; horietara bideratzen da, hain zuzen, jarduna. Honako eraginak dira azpimarratzekoak: • Energiarenerabileraoptimizatuzenetauraren,argindarrarenetagasarenkontsumoamurriztuzenhonako

portzentajeetan, hurrenez hurren: % 12,5; % 2; eta % 6. • Hondakinakgaikabilduetagutxituziren:2012an500ontzierabilitakopaperetakartoi,250ontziplastikoeta1.650kg

frijitze-olio balioztatu ziren.

EnlíneaconelPlanEstratégicodeRecursosHumanosaprobado,enesteejerciciosehatrabajadoendiversosaspectos,entre los que cabe citar los siguientes.

En lo referente a la organización, destaca la puesta en marcha de una nueva metodología y sistemática de gestión de proyectos fundamentalmente dirigida a las exposiciones, con la participación, tanto en la conceptualización como en el desarrollo, de un importante número de empleados.

Imágenes del Atrio y de la sala 104 del Museo Guggenheim Bilbao

GIZA BALIABIDEAK ETA KALITATEA

Page 19: AURKIBIDEA - guggenheim-bilbao-corp.eus€¦ · Guggenheim Bilbao Bildumaren arte-funtsak modu kronologikoan erakusteko ... Naia del Castillo, Iñaki Gracenea, Jorge Rubio, Ibon Garagarza

Erreproduzitutako lanak: © egileak; © baimendutako erreprodukzioak VEGAP, Bilbo, 2013. © FMGB Guggenheim Bilbao Museoa, Bilbo 2013Guggenheim Bilbao Museoaren argazki artxibategia

Irudiak

13. or.Goitik behera: Louise Bourgeois-en Ama (Maman) gauez; ukimen bidezko bisitaldia Jeff Koons-en Idi-bihotzak (Tulips) aurrean; Michelangelo Pistolettoren hitzaldia; eta Jangarriak al dira loreak? tailerra.

14. or.goian: David Hockney: ikuspegi zabalago bat erakusketaren didaktika gunea. erdian: 2011-12ko Artea ikasbide ekimenaren urteko erakusketa. behean: Arkitektura topaldia: Processing Environments AA Bilbao-San Sebastián Visiting School.

15. or.goian: Egon Schiele. Gerti oihal okreen aurrean, 1910. Arkatza eta kolore opakuak Japoniako paperaren gainean, 55,1 x 34,7 cm. Albertina, Viena, inv. 27943. erdian:FerranAdriàrenhitzaldia:Sukaldaritzaren lengoaia. behean: New York City Ballet-en emanaldia Works and Process at the Guggenheim programaren baitan.

16. or.goian: Grimm anaien basoa ikuskizuna, LA MAQUINÉ konpainiarena. erdian: haurrentzako MAUSHAUS ikastaroa: arkitekturaren hastapenak. behean: Baby Art jardueraren sormen-ariketa bat.

17. or.goian: Art After Dark Festival, 15. Urteurreneko saio berezia.erdian: 15. Urteurreneko logotipoa, hiri-erdialdean. behean: Puppyren loreak uztailean.

18. or.Guggenheim Bilbao Hormarako aukeratutako proiektuak. ezkerretara: Alain Urrutiaren II. kapitulua; Distopia (Chapter II; Dystopia) . eskuinetara, goitik behera: Eduardo Hurtadorem Wandervögel; Álvaro Gilen “Zuk zeuk egin”; Irantzu Sanzo eta Cristian Villavicencioren 360ºko proiektua, eta Zuhar Iruretagoienaren 103-B Horma “Vexations”.

19. or.goian: Gabon, Piazzolla, Gau Zuria Museoan. erdian: argazki-lehiaketa “Puppyk ere 15 urte”. behean: argazkigintza-tailerra: Isabel Muñoz: bidaiak munduan zehar.

20. or.goian: Nneka-ren emanaldia, Women’s Nights kontzertu-zikloaren baitan.behean: New York City Ballet-en Stars of Ballet jardueraren horma-irudia.