Download - Herria 2963

Transcript
Page 1: Herria 2963

ASTOEK BEREN BURUA…

“Lurraldetako hizkuntzak Frantziakoondare dira”, hara zer proposatu zuenjoanden maiatzean frantses legebiltzarrakFrantziako Lege Nagusiaren lehen artiku-luari emendatzea. Azkenean hizkuntzaguttituen ezagupen ofiziala ! Historikotzatjo zen urrats hori, nahiz ez zuen hizkuntzahorieri deus konkreturik ekartzen, espe-rantzari leiho bat idekitzen haatik bai...

Bistan da, berehala izan ziren mota guzi-etako jakobinoen ganik ihardokitzeak,hala nola Jean Luc Melanchon zenatursozialista aho handiarena, baizik-eta lu-rralde hizkuntzak balio gutikoak direla, etadiwan edo ikastolak bezalako eskolak“sektak”. Bide beretik zoan Jean MarieRouart frantses akademilari eta idazlehandia (omen !), ziolarik lurraldehizkuntzak xarma handikoak direla bainanez dutela “hizkuntza” izendapena eremerezi, nihundik ere ez ditaizkeelafrantses hizkuntzaren hein berean ezar,hizkuntza horietan ez dela sekula obra li-terario funtsezkorik idatzi... Hauxe litaniagaitza ! Jean Haritschelhar euskaltzainakberehala gutun ideki bat idatzio dio, Enba-ta aldizkariaren bidez, salatuz frantsesakademilariaren burugabekeriak eta lau-datuz maila berean dauzkan mundukohizkuntza guziak, frantsesa barne, deneriezagupena eta laguntza zor zitzaiela...

Bainan hara nun, azken azen ontzeko,Frantses Hizkuntzaren Akademia osoaaltxatu den kaltegarri daukan lege-artikuluproposamen horren kontra. “Bost mendezfrantsesak frantziar ontasuna ontu du, etaondorioa argi ikusten da Lege Nagusikobigarren artikuluan : frantsesa da Frantzi-ako hizkuntza bakarra”. Astoek berenburua lauda, frantses hizkuntza daukatedenen maixu hilezkor espantu horiek,hizkuntza guzietan ederrena eta osatuena,dudarik gabe, frantses nazionearen zimen-du. Beñat Oiharzabal euskaltzainburu-ordeak salatu du neurriz kanpokomespretxu hori. Bainan frantses zenatu-rren gehiengoak, hain “gizon” ginaukanRobert Badinter barne, frantses akademi-larien bide bera du hartu joanden astean,lege-artikulu proposamenari lepoa moz-tuz. Zahartzeak zuhurtzia dakar, omen !!

P.J.

2008-ko Ekainaren 26-koa26 juin 2008

ISSN 0767-7643 1,10 € N° 2963

Jende batzu enganatzenahal dira alde bat, jende guziak enganatzen ahal zonbait denbora bainan ez dira jende guziak alde batenganatzen ahal sekulan.

(Abraham Lincoln)

Euskal Antzerkia berpiztua Mugerren

Nork pentsatuko zuen badaMugerren euskal antzerkia berpiz-tua dela 2004az geroztik? Altabada horixe dugu errealitatea.Mugerreko Donamaria eskolakurtero erreberritzen duen ohitura.Eskola horretako gela elebidunekartoski badaramaten saila. JoanaLarrandaburu erakasleak euskalantzerkia sartzen du urteko pro-graman, bederatzi urtetik hamai-ka arteko haurrekin. Hori oroEuskal Haziak elkarteak bultza-tzen duen antzerkigintza proiek-tuaren barnean.

Argi gehiago merezí lukeen lanaKasik gordeka bezala pasatzen dadena. Ekain honen bederatzitik hamahi-rua artean hogeitalau antzerki taula gai-netik emanak izan dira Urruñako zinege-lan. Non egin dira bada artikulu, argazki,irrati emanaldi edo telebista emankizu-nak, dela hemen gaindi, dela maila urru-nagoko hedabidetan ? Bai segur han

hemenka zerbait idatziko, erranen edoikusiko da baina, iheska bezala, gerta-karia gainera urtero erreberritzen denez,ez du berri haren graziarik. Alta bada,euskal antzerkiak eta euskal espresabi-deak urte osoan daramaten lan erral-doiaren fruitu horrek gehiago merezí du.

Frantxua Cousteau gidariFrantxua Cousteauren izena agertzenda berehala, “Euskal Haziak” elkartea-ren galdeari ihardetsiz apailatzen baitueuskal antzerkiaren aste handi horiUrruñan. Aurten hogeitalau obra eskai-niak izan dira. Urruñako eskolako hau-rrek lau antzerki ontu dituzte, beste hiru-na Ortzaize eta Donapaleukoek ;Azkaine, Aldude eta Ziburukoek bira tau-laratu dute. Eta Mugerreko gela elebidu-nak aurten “Hilton hotela” obra apailatudu. Frantxua Cousteauk astean oren batiragan du talde bakoitzarekin urtekoobra horren prestatzen ikasturte osoan.

Mugerrekoen balore gehituaJoana Larrandaburu Mugerreko erakas-leak euskal antzerkia ikasturteko progra-maren barnean ezartzen du.Astelehenero Frantxua Cousteau jitenda urtarriletik haste oren batez antzer-kiaren lantzera haurrekin. Tauladarenara hartzen ikasten dute lehenik etalehenbiziko hitzak botatzen. Ordukotzatemanen duten antzerkia hautatua da etaJoana erakasleak klase denboran lan-tzen du antzerki obra horren gaia. Halanola aurten Picasso margolaria. Artistaharen erakusketa baita “Hilton hotela”obraren gaia. Apailuek egiazko oldarraapiril hastapenean hartu dute : egunerooren bat aritu dira obraren ikasten gurehamalau ikasle mugertarrak. BehinUrruñan emanik bigarren emanaldi batizanen da Mugerren berean, AndredenaMaria eskolaren bestakari heldu denuztailaren lehenean arratseko zortzi ore-netan. Ongi etorri deneri.

Altsasuko Burunda pilotalekua ederki betea zen iraganlarunbatean Euskal Herriko eskolarteko bertsularixapelketaren bi finalentzat. Lehena goizean, 14 urtezpekoena, 14 gaztetxoren artean egin da Euskal Herriko7 lurraldeak biranaz ordezkatuak zirela. Finala hoienkontzeptua piramidala moduan baitzen, garbiki sendizen lehen partean ahuldura bat gehienen partetik, arra-zoinamendu pollit batzu izana gatik. Bigarren parteko 6hoberenak hautatu direlarik, espanturik gabe ederzitzaikun halere iparraldeko lau heietan ikustea : Zal-dunbide eta Cherbero garaztarrak, Txoperena lapurtarraeta Sarraillet xuberotarra. Zalantzarik gabe parte hortanlan hobea egin da bainan gure horier zertxobait faltatuzaiote txapel beltza janzteko. Txapel beltz hori jantzi duhain zuzen Maialen Akizu urretxuarrak, MaddianeTxoperena hendaiarra gelditzen zela xapeldun-orde.Giro onean Iñigo Aritza ikastolan egin bazkariarenondotik aratsaldeko saioan hamabi protagonixta zau-den, Xuberoak ez baitu oraino 14-18 urte artekoetanordezkaririk. Talde hortan maila biziki ona agertu dahastetik buru. Ofizioka lan batzu lehenik eta sei hobere-nak hautatu dira hor ere bakarka kartzelako lan bat egit-eko, horietan zirela Ximun Cazaubon lapurtarra etaMattin Lucu garaztarra. Puntu bati segida eman eta bibertsurentzat gaia hau zuten : “Une honetanhegazkineko leihotik zure herrira begira zaudela begiakbusti zaizkizu”. Nigar bat egiteko arrazoin hunkigarriakgehienen ahotan. Hemen bi lehen postuak Bizkaira joan

dira. Xapeldun Miren Amuriza (Xabier-en alaba), xapel-dun-orde Jone Urria. Ohar hau egin gabe ezin da utzi,gaur egun nexkek hain ederki zaintzen dutela berentokia bertsularitzan, bederatzi baitziren goizeko finaleaneta bortz aratsaldekoan, ahantzi gabe Maiana Irigoienbaionesa egin zela Iparraldeko xapeldun duela zonbeitaste. Gisa guziz ez naiz tronpatuko erranez Euskal He-rriko xapel horiek berriz epe laburretan iparralde huntan

ikusiko ditugula, mail on hori segurtatzen badute.Bukatuko dut erranez Alaitz Rekondo lesakarrak kudea-tu dituela bi saioak, sari banatzea aldiz JuanjoRespaldiza bizkaitarrak ikastolen konfederazionearenizenean, sari banatzaile hoietan ikusten ginuela MaialenHiribarren Bertsularien Lagunak elkarteko transmisioarduraduna.

B.S.

Euskal Antzerkia berpiztua Mugerren

Iparraldeko ordezkari gazteak(arg. Peio Soule)

ALTSASUKO BERTSULARI XAPELKETANeskatxak denetan nagusi

Miren Amuriza(arg. Peio Soule)

< <

Mugertar antzerkilari gazteak

Page 2: Herria 2963

- Filipinetan, ikaragarriko orronakmakur handiak egin ditu. Hilak badiragutienez zonbait ehun. Itsas-untzi handibat ere hondaturik, zortzi ehun bat lagunbadira desagertuak.

• Israel eta Hamas elgarren arteko tratu onbaten bidean abiatu bederen direla emaitendute azken aste huntako berriek. Bazuen zen-bait ilabete horri buruz ari zirela erdi ixilean etaez hain ixilean ere biak, ararteko on bat bazute-larik juduek eta Hamas palestinarrak, Egiptoa,hau ere berez araba egia-erran. Hortan geldiizanen ote da joanden urte bat huntan ezinbururatua duten etsaigoaren zauria ? Holadaude 300.000 israeldar Gazako aldeetan ara-biar bonbardamenduen ikaran bizi bainan bestealdetik ere miliun bat eta erdi palestinar berenmiserian oihestuak. Orai, tratu horietarik landa,behar lukete israeldar kamiunek beren trafikuanberriz abiatu, eta bestetik hainbertze presunerarabiar libratzen hasi, bederen ez badute bereksobera odol eskuetan. Jerusalemetik menturahoriek oro duda batekin ikusiak dira eta beldurrafrango bada urrun ote den oraino egiazko bakehura.• Olinpiko su sinboliko hura badoa beti Xinarategun haundiari buruz bainan ez irriskurik etazaindaririk gabe, zer gerta ere, Tibeteko aldeheietan barna. Ekainaren 19tik 21 artean Tibe-ten egon beharra zen sua bi egunez baina alda-kuntzak egin behar izan dira programan,Sichuan aldean izan ziren lurrikara heien gatik.Kasetalari saldoa ere badute, bixtan dena,segitzale, 30 kasetalari baimena ukana dutenaketa bazter guzietako turistak bestalde.• Europako 27 ek biltzar egin dute Bruxelleshirian, irlandesen eza nola irets eta ondorioz zeregin ikusteko beren artean. Bi egunez hori, gau-zak ilunegi ez ikusteko xedearekin egia-erran.Nehork ezin erran errex izanen dela orain atera-bide baten aurkitzea krisia hortarik. Ez du iduridenaden Europatik jalgitzeko idaiarik badutela

irlandesek eta berek diote badutelaainitz ukanik jada Europatik bai-eta

besteek ere. Jadanik Britania Haundiakerakutsia du bere Europaren onarpena.

Beste batzuek, hala-nola Txekiak, Poloniak etabeste, badituzte beren berezitasunak eta horie-taz ere geroak erranen zer erabaki hartuko den.• Quebec Kanadiakoan egiten da aste huntan49 garren Eukaristia kongresua, denboraberean hiri horren lau ehungarren urteburuaospatuko dutelarik. Han dute ere, Frantziatikjoana, Lyoneko apezpikua Mgr Barbarin, etabeste frango ere, Moleres Baionakoa barne,mundu guzitik etorriak.• Nelson Mandela Hegoafrikako presidentohiak 90 urte eginen ditu laster eta besta haun-di batera gomitatua da Londresera beste ospa-kizun ederren artetik. Delako besta hori 50.000angeles entzulerekin egin beharra da ekainhunen 27 an Britania Haundiko kapitalean, kan-tari famatu batzu ere horrarako direlarik, osasunoneko gizon famatu horren inguruan. Ez ahantzzer gizon haundia izana den beltzen eta zurienberdintasunarendako hain luzaz gudukatu etaluzaz preso egon ere zena, azkenean irabazibaino lehen.• Xina da munduko xapeldun poluzio edo airea-ren zikintze mailean, holandes agentzia partiku-lar batek frogatua duenaz. Herri hortan zernahieraikuntza egiten baita, hortik heldu dela dauka-te espertek poluzio hori : hots, herri hortakozimenteriak bide dira holako gaizkitzearenhobendun, ehuneko 8an, beste herrietakozimenteriek ehuneko 3koa dutelarik poluzioaegiten xoil xoilik.• Espainian, Valentzian, bere Biltzar Nagusiaegin du partidu popular eskuindarrak MarianoRajoy bere lehendakariarekin. Hunek J.M.Aznar lehengoaren lehendakaritza hartuz geroz,eta haren ganik hautu batzuetan berexia izanagatik, ez du halere gaina hartu Espainian boze-tan. Denaden, hiru urteren lehendakaritza hartudu Rajoy jaunak Valentzian, 2012an beharkodiren Espainiako bozak gogoan.• Irakian bonbaz betea zen emazte batek jau-zarazi du bere karga eginahala jende hiltzekoberekin batean, Bagdadeko iparraldean. Poliziamultzo baten pasaian egin du lan hori etahamasei hil izan dira, eta 40 kolpatu. Hilak ezdire hanbat poliziakoak gertatu halere bainanzibilak oraino gehiago, maiz gertatzen denbezala.• Aljeriak beti ere sudur fina egiten dio Frantziaeta Europa aldetik itsas-haindikoeri egina zaienMediterranear batasunari, Buteflika presidentaeta Sarkozy elgarri kukulauka ari direlarik hortaznolazpait. Defentsa eta nuklear saileko gauzakere badira solaspide horietan.

SEGI LANEAN !Lanaren minixtroa da Xavier Bertrand. Etaberaz langileena ere. Artetik erraiteko, batzukdiote Nicolas Sarkozy presidentak biziki gos-tukoa duela eta goitxago edo berantxagoeskainiko diola gobernuburu kargua berdin...Hori haatik geroak erranen du...Dena den, Bordelen ginuen joanden eguneanXavier Bertrand eta frango garbiki mintzatu da.Lehenik laneko denboraz, deplauki erranezastean 35 orenen lege horrek itotzen duela jen-dea, lege tinkiegia dela, laxoago behar denaezarri, lantegietan beretan gisa hartako hitzar-menak eginez. Hots, ez du legea arrunt kendunahi bainan ederki “xikitatu” ba halere... Etaerretretak? Minixtroak ahoan bilorik gabe daukaurte gehiago beharko dela lanean arizan, ezdela beste erremediorik... Ondorioz, ez da gehi-ago aise onetsiko langile batzu despeitzeaadina ez duteno betea, erran nahi baita 60 urteaintzin... Eta adin hortarik goiti ere, laneanaintzina segitu nahi duenari beharko zaizkioerrextasun guziak eman, 65 urtetarik aintzinaere berdin… Urte bat gehiago lanean ar 65 urtebete ondoan, erretreta hartzean erretreta horigoratua litake %5-ez, hiru urte gehiago arizan-eta %15-ez. Minixtroak ez ditu alfer-jokoakmaite ez eta jende alferrak! Kasu beraz!

ZER USTE ZINUTEN?Deputatuek onarturik Frantziako lurraldemintzairen onarpen edo ezagupen zerbaixkasartzea lege-nagusian, batzuk uste zuten naskiafera hori alde bat trenkatua zela eta aintzina-mendu handi zerbaitentzat atea zabal zabalikezarria... Gu ez gira hortaz espantuka arizan,baitakigu gauzak ez direla hola eta hola kanbi-atzen...Ez du luzatu, zenaturrek beste biderik hartudute. Delako ezagupena baztertu dute, 216 -ekgisa hartarat bozkaturik, 102 ezagupen horrenalde agertzen zirela, gobernua ere ba funtsean.Azen ontzeko, frantses akademiako jaun-andere ospetsuek aski gora oihukatu dutefrantsesaren kalte handitan litakeela bestemintzaira batzuen aldeko hitz bakar bat bera

sartzea lege-nagusian. Jakobinoak bainojakobinoago agertu dira beraz. Gisa batez ezgira harritzen, baitakigu jauntto batzu nolakoakdiren hor gaindi, bainan nola ez sala haatik heinhortarainoko alderdikeria zoroa?

FUNTS HORTAN!Zoin peningarria eta zoin hitsa larunbateanParisen gertatu den hori! 17 urteko mutikogazte bati itsuski mendekatu zaizkio bospaseigazte, eho dute eta azkarki kolpatu, ezagutzarikgabe ereman behar izan baita artategi bate-tarat! Eta zendako oldartu zaizkio funts hortan?Judua zelakotz, ez da dudarik! Alabainan,ondo hartan den zinagogatik orduantxe atera-tua zen eta bazuen buruan judu frangokezartzen duten kippa delako gapelu berezia.Nicolas Sarkozy presidentak berak ere gorakisalatu du gertakari latz hori...

SUA!Vincennes hirian, Pariseko ondoan, bazenegoitza handi bat han atxikitzeko hunenbestedenboraz paperik ez duten estranjer horietarik,berrikitan Hendaian berritu duten egoitzarengisakoa, bainan aise handiagoa. Joandenegunean, egoitza hortan atxikia zen gizon bat,41 urte, Tunisiakoa berenaz, supituki hil da.Bihotzak bat-batean huts eginik omen. Bainanbazterrak kexatu dira, han preso bezala atxikiakziren 249 lagunak arrunt asaldatu. Nolazpait sueman dute egoitzari eta dena erre kixkildu da.Hogoi bat lagun ospitale batetarat eremanbehar ukan dituzte, kolpatuak edo kearen gatikdestrenpu zerbait ukanik. On ziren estranjerguziak autobus batzuetan ezarri dituzte eta gisabereko beste zentro batzuetarat ereman. Elka-rte frangok salatu dituzte egoitza horietakomolde txarrak, zernahi jende ahal bezala hanegon behar, kasik batzu besten gainean,beharrenak ere falta! Jendetasun guti holakoetxetan! Zertaratuak giren bestenaz!

J-B D

2

Ehun traktur Gasteizko kaleetanJoanden astean, ehun trakturrek nunbaitan hartu dute Gasteizko bidea,eta hirinagusiko karriketan gaindi ibili dira, bi orenez segurik hiribarnekoplaza nagusia okupatuz. Yolanda Urarte Arabako UAGA laborarisindikataburuak hitza hartu du salatzeko laborantza munduan jasaiten ariduten “itoaldi ekonomikoa”, erregaien eta gainerateko erosgaien preziogorakada dela-eta. Arabar laborariek galdegin dute behar-beharrezkoneurriak laster hartuak izan diten egoera hortarik ateratzeko.

Arrantzaleak itsasora atera dira astelehenean Hegalabur edo atun gorria arrantzatzera atera dira berriro. Arrain horrekduen prezio eskasa gatik-5 euro/kilo-ko prezioan zegoen eta 2,20ra apal-du da, batez ere Frantzian, bertara baitoa hegalabur gehiena - erabakiazuten arraintzaren gelditzea. Prezioaren mantentzeko, kuotak ezartzeaerabaki dute, merkatuetan, egunero 50 eta 60 tonelada hegalabur baizikez ateratzeko. Eugenio Elduayen, Gipuzkoako Arrantza-kofradienFederazioko presidentak jakinarazi du itsasontzi bakoitzari asteroko kuotaezarria izanen zaiola.

Bilboko autobusen greba Bilboko autobusez (Bilbobus) eta Bizkaiko parte handi batekoez(Bizkaibus) arduratzen den TCSA enpresako langileak greban dira.Mobilizazioak duela bi hilabete hasi zituzten astean hiru egunez bi ordukolanuzteak eginez. Hitzarmen kolektibo hobea eskatzen dute, oraingotzdeus guti ardietsi gabe. Sindikatek 24 oreneko lanuzte gehiago iragarridituzte uztailaren 4rako, 5erako eta 6rako. Euskal gobernuak bitartekarilanak egitea proposatu du aterabidearen aurkitzeko gatazkari. %30ekogutienezko zerbitzuak martxan izanik ere, grebak eragin larria dauka.

Terrorismoaren Biktimen Legea onartuaAho batez onartu dute Eusko Legebiltzarreko deputatu guziek, alderdiorotakoek, EHAK-koek salbu, hauek bozkaldian ez parte harturik,Terrorismoaren Biktimen Legea. Hunek helburutzat dauka ETA, GAL bai-eta indar parapolizial eta ultraeskuindar erakunde terroristek beren bik-timeeri egindako kalteak aitortzea eta arintzea, laguntza berezi batzurenbidez. Euskal Autonomia Erkidegoko biktimak dira kondutan hartuko,jasanikako kalteak lurralde hortan gertaturik edo hortik kanpo ere. Legehorrek ez ditu haatik poliziaren biktimak kondutan hartzen, bainan EuskoJaurlaritzak bulego berezi bat muntatzeko xedea du, kasu horiekaztertzeko.

Herri kontsultaren legea ostiralean bozkatuko da Legebiltzarrak herri kontsultaren lege proposamena bozkatuko du osti-ralean. Untsalaz PNV, EA eta Aralarren sustengua izanen du. EuskalGobernuan parte hartzen duen EBko militanteek erreferendumaren bidezerabakiko dute alderdiaren jarrera. Ez ezaguna halaber, EHAK ezkerabertzalearen jarrera zer nolakoa izanen den. Aldiz Sozialisten eta PPrenjarrera argia da : lege proposamenaren kontra bozkatuko dute.

Eusko Jaurlaritzaren inkesta soziolinguistikoaEusko Jaurlaritzako Miren Azkarate kultura-sailburuak eta Patxi Baztarrikasailburu-ordeak aurkeztu dituzte lau urtetarik apailatzen den inkesta sozi-olinguistikoaren emaitzak. Inkesta horren arabera, Euskal Herri osoko biz-tanleriaren %25,7a elebidun da (665.000 biztanle), % 15,4ak euskaraulertzen du bainan ez erabiltzen (398.000 biztanle) eta %58,9ak ez dueuskararik batere menperatzen (1.525.900 biztanle). Elebidun kopuruhandiena (%83,7) Euskal Autonomia Erkidegoan kokatzen da, Nafarroan%8,5 eta Iparraldean %7,8. Azken 15 urte hauetan orokorrean goratudiren zenbakiak, elebidun hiztuneri doakionez, salbu Iparralde huntan,emaitza aski katastrofikoekin baigaude, nahiz gazte elebidunen kopuruakgoiti egin duen. Bertze pundu kezkagarri bat ere : Hegoaldean, euskaradakitenen kopurua emendatu balinbada ere, erabilpena gazteen mailanez da behar lukeen bezain bat emendatu, hots gazte askok badakiteeuskara bainan ez dute eguneroko bizian erabiltzen.

Euskal unibersitatea Donostian Ekainaren 24 etik irailaren 10era, Donostiako Miramar Jauregian euskalunibersitateak bere ikastaldiak proposatuko ditu. Hizlarien artean, PauloCoelho idazlea, Pedro Miguel Etxenike zientzialaria eta Bernabe Tiernopsikologoa besteak beste. Ikastaroaren 27 garren edizioak, 100 bat gaiproposatuko ditu, hoietan bi gai berri : gizon eta emazteen artekoberdintasunaz.

Axularren “Gero” idazkiaren irakurketa BilbonHauxe ekitaldi berezia, Bilboko Arriaga antzokian iragan dena. Hangoeuskaltegiek antolaturik, Axular idazle handiaren Gero idazki famatuairakurtu dute euskaltzale askok 12 orduz segidan, batek hasi, berzte bateksegitu mozturarik gabe, goizeko 8etan hasirik, aratseko 8etan bukatuz.Irakurleetan, Joan Mari Irigoien idazlea, Andres Urrutia euskaltzainburua,Miren Azkarate kultura sailburua, Joane Somarriba txirrindularia, GorkaIraizoz futbolaria, Mikel Urdangarin kantaria, Kepa Junkera eskusoinulariaeta bertze frango.

Hernanirako norabidean N-I errepideko irteera urtebetez hetsia Hernanirako (Gipuzkoa) norabidean, N-1-eko irteera hetsi dute urtebete-rako, Donostiako bigarren saihesbidea bururatu eta ireki artean. BerazHernanira heltzeko ibilbide alternatibo bezala, N-I errepidetik (454 irteera)GI-2132 bidea hartzea gomendatu du Gipuzkoako Foru Aldundiak.

Urek eremu gaitzak hartuak, ttipi eta handi ahal bezalajoan behar leihorrerat

Page 3: Herria 2963

Zuzenketak Politikan Angeluko gehiengoa lanean ari delariketengabe, oposizioa zer ari da ? Kontseilubilkuretan leporatzen diote Espilondo auza-pezari berek lehenagotik bidean emanaobratzen duela, edo uraren kasuan bezala,ez dituela oposizioan zelarik erranakobratzen, gomendatzen baitzuen orduanedateko uraren “errejia” bat sortzea An-gelun Baionan bezalaxe. Ordea, “Lyon-naise des eaux” enpresa ur banatzai-learekilako kontratua urte ondarrean buru-ratzen da eta ezkerrak bazuen parada berenahiaren indarrean emaiteko ; alta enpresabera izanen da uraren banatzaile Angelun,

nahiz metrokuboa hamar zentimo merkea-go pagatuko duen kontsumitzaileak. Her-riko Etxeak aldi honetan ez badu errejiariksortzen ere, partikularrek preziatuko duteura merkeago, beste gauza gehienakkariago pagatzen dituzten denboraldihonetan.Eskuineko oposizioak hautsi ditu “An-geluzain”ekin zituen harremanak. UDF etaUMP-ko lau hautetsiek “Aimer Anglet, agir

ensemble” elkartea sortu dute, bainaabertzalerik gabe. Geroak erranen du orainezartzen duten ozka handituz ala ttipituzjoanen den. Bere aldetik Jamattitt Mortale-nak beste elkarte bat sortu du “Anglet enmouvement” deitu duena, bere zerrendakokideekin. Axuant ohiak aldizkari mu-nizipalean agertzeko baimena eskatu dubaina Jean Espilondo auzapezak ukatudio.

“Bouchons d’amour” elkarteaEstatuan hedatua den izen bereko bata-sunaren adar bat sortua dute Angelun.Izenak erakustera eman dezakeen bezala,

botoilen plaztikazko kapsulak biltzen di-tuzte. Kapsula horiek Agen hiriko lantegibatetara eramanak dira, han erraustuakdira eta arra baliatuak baratzeko mubleakedo beste zerbait plaztikazko gauza egi-teko. Hala nola iaz Agenera eramanak izandiren 27 tona kapsulek 6750 euro ekarridiote elkarteari. Honek diru horren parterikhandiena “Handisports” elkarteari eman dioenbaldituen kadira edo kirol materialaerosteko. “Les Bouchons d’amour” elka-rteak egoitza Angelun du : “L’étang” ka-rrikako 4ean. Idekia da egoitza asteazkenarratsalde guziez hiru orenetatik seietara.Telefonoa 05 59 52 14 15.

ORGANO JOILE GAZTE BAT

Donibane Lohizunen, helduden igan-dean, ekainak 29, aratsaldeko 4-etan,kontzertu berezi bat emanen da JondoniJoanes Batista elizan, organoaren sus-tatzeaz arduratzen den elkartea antolatza-ile, nahiz ezagutarazi sail hortako talenduberri batzu. Aldi huntan, gomitatua du Es-painia behere hortarik jinen den artixta bat,Ana Aguado Rojo. Oraino gazte hutsada, 23 urte, Madrilen eta Barzelonan egi-nak ditu musika ikasketa bereziak eta e-rran behar da zortzi urtetako ohartua zelabai pianoari bai eta organoari. Azken urtehotan, nazioarteko lehiaketa famatubatzuetan ere saristatua izana da. Igan-dean, emanen ditu Cabanilles, Bach,César Franck eta beste musikagile handibatzuen obra nagusietarik zati batzu.AMA BIRJINA DENAARGITANZiburun, portutik ateratze hortan, ikus di-take Ama Birjinaren itxura handi bat,Muskoako Andredena Maria deitzen dena,mariñelak gerizatzen dituela. Hemendikzonbait egunen buruko, Ama Birjina horiaratsetan dena argitan ezarria izanen da.“ITURRITIK ITSASORA”Piarres-Larzabal kolegioak bulta huntanari du prestatzen gaitzeko ikusgarria etahelduden ortziralean, ekainak 27, agertukodu Zokoako pilota plazan. Baleta gisakoikusgarria da, elgarri lotuz dantza,antzerkia eta musika. Joanden azaroanberexi zituzten hogoi bat dantzari etaantzerkilari, musikari talde bat ere moldatuda geroztik eta denen artean ikusgarribikaina eskaintzekoa daukute, “Iturritikitsasora” deitzen dena, ura duela gai na-gusi... ITSAS-BEGIA ELKARTEAREKINJoanden astean errana dugu Itsas-Begiaelkartea abian dela BretainiakoDouarnenez porturat han parte hartzekountzi beladun egarretaratze erraldoibatean, hori uztailaren 17-tik 20-rat.“Brokoa” txalupa handia ere han beharra

da, besteak beste. Mikel Epalza apezaere ba, besta horren “aitatxi” kondu ekarriabaita. Bainan Itsas-Begia-k muntatzen duere karia hortarat autobusez ibilaldia, nor-nahi baliatzen ahal parada hortaz, joan-jina ehun eurotan. Izenen emaiteko edoxehetasun gehiagorentzat deitu 06 76 0455 48.ERREKONTRU IZIGARRIAZiburun gaitzeko ixtripua gertatu da herri-aren konduko haurtzaindegian. Bi urte etaerdiko nexka ttipi batek, berak Lana izena,aitamak Biriatukoak, bizia galdu du erre-kontru hortan. Kanpoan ari zen jostetan,toboggan deitzen diren lerragailu horietarikbatean. Kasu egile bat ohartu da etzanazela eta etzela gehiago batere mugitzen.Arta guziak egin daizkiote segidan bainannexka gaixoa ez da gehiago berebaitaratu.Ezin konprenitua ere da nola gertatu dita-keen hori, lerragailu gisa horrekin ez baitauntsalaz batere lanjerik... Denak harrituakgelditu dira, harrituak eta sesituak… Etxe-koentzat, familia guziarentzat, adixkide etalagunentzat, bai eta bixtan da haurtzainde-giaz arduratzen direnentzat, zer nahigabeizigarria, hitzak ere eskas nolako penaduten erraiteko! PARISETIK MIARRITZERATMiarritzerat egin du itzuli labur batBertrand Delanoë Pariseko auzapezak.Frantzia guzian badabila funtsean, berriki-tan ager-arazi duen liburuaren aurkezle.Oraiko gizarteaz eta sozialixten xedeetazgogoeta frango bada liburu hortan. Jendeaskorekin solastatu da Bertrand Delanoëeta luzaz mintzatu Nicole Péry ziburutarminixtro-lagun ohiarekin. Galdegina izanzaio president-gai litakeenetz 2012-an etaihardetsi du goizegi dela oraino holakoerabaki baten hartzeko...OHOREZKO MEDAILADonibane Lohizunen, herriko besten kari-etarat, Jesus Martin Moro, elizan organojoile dena, saristatua izan da, denek egitenzaizkiotela gaitzeko konplimenduak. Hogoiurte organoa joiten duela Donibanen etaherriak eskaini dio bere ohorezko medaila,gain-gainetik goretsiz deraman sailbaliosa. BESTAAIROSAKJondonaneko bestak preseski airoskijoan dira Donibanen. Mundu bat bildu da,kasik denak gorri ta beltzez jauntziak, usa-ia hori gero eta gehiago sartua baita! Aroaere alde, larunbat aratsean euri xortañobat egin badu ere. Kontzertu, dantzaldi,lehiaketa, ikusgarri, denak molde hobere-nean iragan dira. Meza nagusia, ondotikeskaini aurreskuarekin, guziz ederra izanda. Bestalde aipatzen ditugun pilota par-tidek ere arrakasta ona ukan dute eta hanzirenak loriatuak ateratu dira Ravel ezker-paretatik.

3

Ana Aguado Rojo.

Deputatuek kasik aho batez onartu zutenjoan den maiatzaren hogeitabian emen-dakin baten gehitzea Konstituzioko lehenartikulu batekin, hauxe dioena : lurraldehizkuntzak Frantziako ondarea direla.Zenaturrak ez dira batere hortarik arizanaitzineko asteazkenean. Bozkatu duteemendakinaren ezeztatzea. 216senadorek emendakina kentzearen aldebozkatu dute, 103k kontra. Kentzearenaldeko gehiengoan aurkitu dira UMP etazentrokoak, bai eta ere ezkerretik : JeanLuc Melenchon, Michel Charasse etaRobert Badinter. Batzuek gaizki ikustenbaitzuten lurralde hizkuntzak lehen artiku-luan ezagutzea eta frantsesa bigarrenean,zenbait zenaturrek, horien artean Do-minique Voynet berdeak proposatu duteemendakina Frantsesaren aipamenetiklanda ezartzea. Zenaturren gehiengoak,bezperan frantseszaindiak agertu artikulukondenatzailearen ondotik, lurraldehizkuntzen aipamena kendu du Konsti-tuziotik. Hemengo bi zenaturrak, DidierBorotra eta Annie Jarraud Vernyoles ezdira inoiz lurralde hizkuntzen aldemintzatu, lehena bozkaldian abstenitu de-larik gainera, nahiz berak erran etzelaParisen egun hartan eta bere lagunek

dutela oker bozkatu haren izenean.Zer pasatuko da orain ? Gobernuaren or-dezkariak deklaratu du berak sustengatuduen emendakin hori berriz negoziatukoduela deputatu eta zenaturrekin. Emen-dakin horren kontra zen Jean Luc Mélen-chonek azpimarratu baldin badufrantsesen ehuneko zazpik baizik ez du-ela lurralde hizkuntza bat mintzo, egunkariospetsuek lurralde hizkuntzen aktuali-tateaz Internet bidez burutzen dituztenaburu ikerketek arrakasta biltzen dute.Hala nola Figaro egunkariak deputatuenbozkalditk landa muntatu zuen aburu iker-ketan lurralde hizkuntzen aldekoak izandira irabaztun (baiezkoak %50,30, 9547ihardespen). Zenaturren ezezkotik landaLe Mondek abiatu duen aburu ikerketanlurralden aipamena kentzearen aldekoakziren gehiengoa (12382 ihardespen), joanden igande arratsean ; berez ez da ha-rritzeko lurralde hizkuntzen kontrako ikus-puntua nagusi baita Estatuan ; hala eregai horrek piztu ditu armadaren errefor-mak baino gehiago ihardespen aise, altagauza jakina da frantses eritzi publikoarenkasuan ainitzez munta handiagoa du ar-madaren berregituraketak lurraldehizkuntzen ezagupenak baino.

Zenatuko gehiengoa Lurraldehizkuntzen ezagutzearen kontra

BAIONAnBestetako seguritate faktura gero eta pisuagoOrain arte Baiona Berrikoak eta ere Martine Bisauta hasarretzen ziren ikustearekinbestetako seguritate faktura beti eta gorago hupatzen. Aldi honetan ezkerreko opo-sizioak ez du bozketan parte hartu nahi izan eta BPC-ko(Bayonne par Coeur) bi hautet-siak abstenitu dira. Bestalde Baionako peñek galdatzen dituzten bi proposamenek segi-da gutiren mentura dute Herriko Etxe berrituan. Xaho ordokian elkarteen txosna gunebaten idekitzeari ez diote segidarik emanen.Euskal Museoaren adiskideak balore publikoBerrogeitamabi urte igurikatu behar izan dituzte Euskal Museoaren Adiskideek balorepublikoko elkarte deklaratuak izaiteko. Zerrenda berezi eta uste baino hertsiagokozerrenda horretan diren elkarteei ekartzen zaien sustengu ekonomikoa hobeki estima-tua izanik, enpresek zerga gutiago pagatzen diote Estatuari. Euskal MuseoarenAdiskideek ezpontzor gehiagoren mentura handizkiago idekia ikusiko dute gero hur-bilean. Horrela baliabide gehixago ukan dezakete erakustokiko erreserbak aberasteko.Pentsatzekoa da ere haur eta gaztetxoak Euskal Erakustokiari interesatzen dituen “Ar-gitu” zerbitzua beharko dela diru gehiagoz hornitu, baitirudi Estatua gibelka doala “Argi-tu”-ko formatzaileak pagatzerakoan.Musikaren bestak arrakasta beteLarunbatean egun argiz izan den bero larriaren ondotik, erauntsi batek bete beteanatzeman ditu musikaren bestan zabiltzan milaka jendeak. Baina inor guti aldaratu dabestatik bustia gatik. Jendeak karrikak gurutzatu ditu aitzina. Egia erran ez zen hauturik

eskas, 80 musika talde lerrokatu dira bestan, horietatik hogeitamar euskaldun edo Eus-kal Herritarrak. Baionak zinez bete du iparralde guziaren ordezkaritza musikaren bestahorren kari. Azpimarra daiteke Nadau taldearen arrakasta guziz erraldoia. Kantari taldeokzitandarrak merkatu plaza jendez betea berotu du, okzitandarren ohiturari jarraikizleialki : gero kantatuko duena kantariak kontatzen du, ipuin bat bezala, entzule pu-blikoaren hizkuntzan.Lana egin, soldatik ez eta auzitegianHamahiru langile Errumaniatik etorriak, hiru hilabetez arizan dira Hendaiako xantier

batetan, Umai Constructions enpresak enplegatzen zituen baina pagatu gabe, leporatudiote langile autonomo edo “travailleurs indépendants” bezala deklaratuak zirelako ezzuela beraz haien pagatzerik. Joan den ostegun goizean eta bigarren aldikotz lanauzitegian, iragan da auzia. Jamattitt Etxeberri errumaniar langileen abokatak eskatu dulangile bezala ekarriak eta pagatuak izan zitezen. Langileen parean Umai Constructionsenpresak errepikatu du langile autonomoak zirelako ez zuela hamahiru errumaniarharginen pagatzerik. Lan administrazioko kontrolariak deklaratu du errumaniar horieklangile bezala pagatu behar direla. Lan auzitegiaren erabakia uztailaren hiruanezagutuko da.

Burrunka taldekoatabalari bat

(arg. Jakes D.)

Txalapartalariak (arg. Jakes D.)

Nadau (arg. Jakes D.)

ANGELUn

Page 4: Herria 2963

4

AZKAINEIgandean kermeza

Helduden igandean, ekainak 29, izanen da Azkaingo kermeza eta egun berean Dona-maria eskolaren besta. Marzenian iraganen da kermeza bera, Xurio plazan aldiz, ara-tsaldean, eskolako haurrek eskainiko duten ikusgarria. Goizean, meza 10.30etan, herrikoelizan. Ondotik, denak Marzeniarat, Larrundarrak elkarteko soinulariak lagun. Han,zintzur bustitzea lehenik eta gero bazkaria. Aratsari buruz, 7etarik harat, talo jatea, kantarieta musikariekin. Egun goxo eta alegera baten mentura !

ITSASUDeialdi bat

“ Euskal Herriko Mission Locale Avenir Jeunes ” erakundeak eta Itsasuko Herriko Etxeakaurkezpen bilkura bat proposatzen dute

- 16 eta 25 urte arteko gazteeri : unibertsitatea, lizeoa edo kolegioa utzi eta,norabide, formakuntza edo lanpostu bat bilatzen duteneri. Euskal Herriko “ MissionLocale Avenir Jeunes ” erakundeko kontseilari baten laguntza ardiets dezakete.- lan egin nahi duen gaztearen “ aitabitxi ” izan nahi duteneri. Hortarako,entzuteko eta laguntzeko gogoa izan behar da, berdin esperientzia partekatzekonahikaria. “ Aitabitxia ” GAZTEA lanerantz eramaiten duen heldua da, bereesperientzia eta denbora eskainiz. Formakuntza osoa eta laguntza iraunkorraardietsiko ditu.

Bilkura uztailaren 2an, asteazkenez, Herriko Etxeko Elkarte Gelan- 19etan AITABITXIENTZAT- 20etan GAZTEENTZAT (gurasoak ere gomitatuak dira).

Antzerki eta margolanSan Josep eskolako ikasleelebidunek aurkeztu dute “ Prin-tze Ttipia” Urruñan, EuskalHaziak-ek antolatzen duenAntzerki astean. Hiru hilabeteegiten zuen, ortzirale guziz, hiru-garren zikloko haurrek ikastenzutela antzezrki hau, FrantxoaCousteau-ren laguntzarekin.

Erakutsi daukute egun hortan euskarari atxikiak direla : aupa zuek !Bertzalde, ekainaren 27an, ortziralearekin, San Josep eskolak eta eskola publikoak gomi-tatzen ditu herritarrak Sanoki gelarat. Arastiriko 7etan aurkeztua izanen da “ Mundu Ttiki,mundu handi ”egin duten lan artistikoa : 10 metroko freska luze bat, argi-globoak etasoinu muntaketa bat erakutsiak izanen dira. Bi hilabeteren lana aurkeztuko da ortziralehuntan, denak gomitatuak zirezte.

SENPEREHeriotze

Ganden astean bere azken egoitzaratsegitua izan da Luxi Etchegaray IbarrunBixta Ederreko etxekandere xaharra.Pausatu da 93 urtetan. Duela urteaAlbert eta Luxi senar emazteekospatuak zituzten 70 urteak ezkondurik.Ezkonduta laster hegaldatu ziren Pariseingururat senarra hango jandarmeriansartzen izanez. Han du Luxik zazpiseme alabekin moldatu familia ederra.Gero erretretarat heltzean berriz itzuliziren Ibarrungo beren xoko maiterat.Penetan gelditzen den Albert senarrarieta beti etxean atxikiz beren ama onariartamendu hoberenak ekarri diozkatenseme alaberi eskaintzen ditugu guredoluminak.

Herriko BestakAsteburu huntan ditugu gure herrikobestak• Ortziralean abiatuko dire aratseanusaiako zikiro jatearekin, “Bidekoa”taldeak alaiturik. • Larunbat goizeanSenpere inguruetan oinez ibilaldia etaaratsaldeko 2etan futbol xapelketa etahaurren kirolak. Aratseko 10.30etankontzertua eta ondotik dantzaldia.• Igandean, 10etan lasterkariak herritikabiatuz Olaso gain eta Lakuko itzulia etaberritz herrirat. 10.30 gure patroinsaindu Jondoni Petriren ohoretan mezanagusia fanfarra eta koralarekin.Eguerditan eliza inguruan zintzur

bustitzea eta 13etan herritarren bazkariapilota plazan. Aratsaldeko 6etankantaldia herritar talde gazte ederrarekineta 7.30etan Dantza Piko. Aratseko10etan kontzertua eta ondotikdantzaldia. Gauerditan suzko zezena.• Astelehen goizean, gazteen agurrakarrikako etxetan. Aratsaldeko 4etanpilota esku huska herriko haur etagaztetxoen lehiaketaren finalak. Ondotikamaturren partida. Aratsean, Elizakoplazan, Emak Hor soinularienkontzertua eta ondotik dantzaldia.Asteartean, goizean, merkatu feriaerrebote zolan. Aratsaldeko 2etanhaurren lasterkaldia. 6etan pilota amaturhoberenekin. Aratseko 11etan bestenbururatzeko dantzaldia. Arats guziz8etan afaria ostatua saindan.

SuaGanden astean gau batez sua lotu dagure lakuan dugun “Mini Golf” deituostatu ttipian. Jabea ez hor bizi izanezauzoek arrabotsak senditurik laguntzakgaldegin dituzte. Bainan su hiltzaileakhorrat ordu dena erre kixkailia zen.Malur handia gertatzen da horaintziraren inguruan oporretakodenboran biltzen den jendetzehandiarekin lan egiteko prest prestaezarria zelarik. Agian jabeak kuraia etaahalak izanen ditu etxe hori xutikezartzeko.

KANBOANDRA MARI ESKOLAKO BESTA

Joanden larunbatean, Kanboko kiroldegiberrian, iragan da Andra Mari Eskolakobesta. Musikaren eguna kari, bazen dan-

tza ikusteko eta kantu entzuteko parada.Denak xarmanki prestatuak ziren. Agerizen ikasle eta erakasleek emana zuteladenbora eta gogoa, denek preziatzekogisan. Egun berezi bat zen ere eskolakoerakasle batentzat : Michèle Récalde,Chouchourou sortzez. Eta bai 35 urtepasaturik eskolan, tenorea jina zaio erretre-ta goxo baten baliatzeko. Omenaldi bateskainia izan zaio eskolan, jinak baitzirenbere laneko lagun eta ikasle ohi batzu.Pascale Brust sortzez San Juan eskertuaizan da ere urte undar huntan, eskolakoburuzagi kargua uzten baitu eta mementoberean buruzagi berriaren ezagutzaegin da. Ondotik, eskolako burrasoekantolatu dute zikiro bat eta denak egondira, itzalpean, egun hori ongi bukatzeko.Milesker zueri Michèle eta Pascale etaongi etorri Lallemand andereari !

VERO CADEPOND DANTZA ESKOLAREN BESTA

Larunbat honetan, Kiroldegi berrian,21etan xuxen hasiko da dantza ikusgarria.Urte undar guziez bezala Vero Cadeponddantza eskolak eskaintzen du ikusgarrihau. Hobe da aski goiz etortzea bere toki-aren segurtatzeko.

ADIXKIDEAK TALDEAREN KONTZERTUA

Ortzirale aratsean, 20ak eta erditan, iza-nen da Kanboko elizan.

Pascale BRUST eta Michèle RÉCALDEerakasleak

SARALarrungo oihartzunak

-Aspaldiko ohidurari jarraikiz, gandenastean biltzar maite batean Herriko Etxe-an, goretsi dituzte, merexi bezala, amafamiliakoak. Krixtau batek zer du bereama bezein sakratua denik ? Bizia emanduen amaren altzoa da izenik ez duengerizarik amultsuena… Haurtzaroan,amaz kanpo ez da deusik. Sarri gehitueta, zenbat aldiz ez gira amaren solaszuhur sakonari jarraiki ! Bere biziko atekagaixtoek eman zuhurtasuna mintzo dagure argitzeko. Gaixo Ama ! Biziaren bor-tizkeriak azotatzen gaituelarik eta haun-dizki zafratzen, oinazen artetik asperenumil batez dugu amaren laguntzaeskatzen. Ama bat dugunentzat gureeginbide zorrotzena da zahartze zoriontsubat ordaintzea.-Zenbeit aste hautan, bere irri gozoazarras zuhurkitua da iguzkia. Ondorioz eurierauntsiek itotzen gaituzte azkarkigibelatuz kanpoko lanak. Hori gogoan,jendea ilun dabila, noiz agertuko den aro

egokia… Igande 15ean, bertze mundubatera sartu ginela iduritu zaiku goizetik,aiten besta ospatzeko bezala. Gero gureelizan, elgarrizketa dohatsua izan daelizkizun eder baten bidez, 9 haurren Jau-nartzea.-Plazan, Ikastolak eskaini du besta he-rrikoi bat, ongi segitua. Antolatzaile ja-rraikiek merexi dute eskertzea beroki.-Lur Berri gelan ponpox argi lañoan,ekainaren 21etik uztailaren 4a arteEderzale batasunak eta Udalaren itzaleanzernahi eskulan nausi, argazki, zizelketa,margo, agertuko ditu. Saratarrak ere iza-nen dire heien artean, nola Ibartsoko Ma-ritxu margolari ezagutua eta ereKaikueneko aita seme harripikatzaileadretak. Salgai izanen dire gostuko lanak. -Ehorzketa : Diturbide erretiratuen etxeanpausatu da Etxeberrigaray Koxepa, 87urte, sortzez Larrañaga (Koxepa Tiki).Familia guziari gure doluminak eskaintzenditugu. P.D.

UZTARITZEHeriotze

Hiru heriotze izan dira azken egun hotanherrian. Lehena Felix Barnetche OrokBat etxegunean bizi zena, 67 urtetan,eta bi serora komentuan : LaurentineAndueza biriatuarra eta DominikaEyherabide, sortzez suhuskundarra, hauDomingo Eyherabide lehengo Uzta-ritzeko erretoraren arreba. Nahi dituguberari eta hil hoien familieri bihotzetikdoluminak eskaini.

Uztaritzeko ikastolak Eraskasleek egin proposamen bati ja-rraikiz, Ikastolako burrasoek biltzarnagusi batean bildurik, deliberatu duteheldu den urtean 4 egun eta erdikoastea atxikiko dutela, horri esker laneguna ttipitua izanen baita.Hezkunde Nazionalak eskatzen duenbezala, eguneroko sustengua eskainiaizanen zaie beharretan diren ikasleei,arratsaldeko 4ak eta erditik 5ak arte.

Tenore hori hautatua izan da erritmobiologikoetan adituak direnek erraitenbaitute arteka hori dela eguneko hobe-renetarik bat ikasleen arreta erneenaizan dadin. Antolaketa horri esker nahi dute:- 5 egunez erritmo erregularra atxiki- eguneroko zama arindu- sustengua haurrak hartze hoberenaduen unean eskaini.Haurzaindegiaren tenoreak antolaketaberri horri egokituak izanen zaizkio.

Burraso berri guziak eta beren haurra-ren izena ikastolan eman nahi dutenburrasoak gomitatzen ditugu ekainaren27an, arratseko 5ak eterditan izanenden bilkura batera heldu den sartzearenantolatzeko. Hau irailaren 2an iraganen da, astear-tearekin.

HAZPARNEHAZPARNEKO PESTAKHerriko pestak doaz aintzina eta lerrohauek agertuko direnean bukatuak iza-nen dira. Ortziralean ekainaren 20anhasiak ziren, behin, Beñat Inchauspejaun auzapezak, Patxi Arotçarena ani-mazioaz arduratzen den axuantak etaAurelie Motta bestetako lendakariakidekia zituzten 2008 ko alaitasunak.Bestak ordu beretik hasi dira, euskalkantuekin Herriko Etxeko murruakikaratzen zirela, euskal kantu hauenoihartzuna karrikako jendeak itzultzenziotela. Ordu batez iduri zuen herriosoak abots berean kantatzen zuela.Ondotik eliza aintzinean Jondonaneko sua piztua izan da, Maurice Arhets erretorakbenedikatu du su hori, besta on eta sano baten agiantzak eginez guzieri. “Hazparnekantuz” deitzen da ere igandeko besta eguna. Danborradarekin eta Eihartzekodantzariekin hasi da hau Jondonaneko mezaren ondotik, ainitz jende hor ere, ainitzherritar. Jatetxeak gaindika bete dira eta berriz ere euskal kantua nagusi izan da.Aratsalde apalean, Ezki azpiko plazan, 200 bat herritar bildu da dotzena bat euskalkanturen elgarrekin emaiteko. Besta giro gaitza bi egun horietan, hauek baitira herri-tarretaz gehienik preziatuak direnak. Bertze asko gauza ere izan da lehen hiru egunhorietako egitarauan bainan aipagarri zaut Hazparneko besta giro hau ohiduraz kar-gatua dela erraitea eta ikusiz herriko gazteria haueri zoin jarraikia den, iduritzen zaitbiharamun itxaropengarri batzueri buruz doala Euskal Herri barneko hiri nagusi hau.

PILOTAKO ELGARRETARATZEA“Noizbait” pilotako elkarteak ekainaren 14 an antolatu du pilotako elgarretaratze batHazparnen. Eskuhuskako “minimes” mailean ari diren gazteak bildu dira Hazparnekopilota plaza guzietan. Aiherratik, Uztaritzetik, Larresorotik, Lekornetik, Itsasutik,Milafrankatik eta Angelutik etorriak ziren,hazpandarren aldean pilota lehiaketaegun eder baten bizitzeko asmuarekin.Denak saristatuak izan dira, irabazdunala galtzale, jakinez egun hortan pilotaizan dela irabazdun haudiena. Ondotikizan den xoxketan pilotari omentsuenatorrak irabazten ahal zituzten, adibidezXala, Gonzales, Dermit, Itoiz, de Ezkurraeta bertze batzurenak. Hauetarik zenbeitetorriak ziren sari horien emaitera.Karia hortarat izan den xoxketan ateradiren zenbakiak hauek dira.3019-3114-3289-3135-3021-3954-4292-3537-45-4029-3894-53-212-3113-228-82-3508-3564-4069-4269-245-4355-72.Hogoitahiru sari hauek 1etik 23 garene-rat zenbakituak dira lerro zuzeneanhemen.

Beñat Inchauspe-k pestak zabaldu ditu Herriko Etxetik

P . Itoiz-ek pilotari gaztebati eskaintzen dio bereatorra

MAKEA - LEKORNE

HeriotzeFrantxixko Urte-k utzi gaitu 78 urtetan.14 haurride izanki, gazte gaztea etorrihintzan nere sortetxerat, Uhazkirat, hornere ama zenak ez zuen uztekoa beremutil abila eta goxoa ! Gero 7 urte egonhintzan Lafitte Mindegian eta hor langileumil baten fama bildu huen ! Huna gero,hire aitaren segida hartu huelalaborantxan Urtean eta laborari zintzosegitu ; auzoekin hartu-eman onakatxikiz eta anaiarrebekin berdin !Bai, Zahiola kartierrak eta gu guziekgaldu dugu estimu handian ginuen

Makearra ! Uste dut zeruko alor beroansartu dela, eta handik gure bi mendieriso dagoela ! Eta dei egiten daukulanoiztenka bederen so egoitea heier,zonbeit gogoeta sarkorren egiteko ! Bai,milesker Frantxixko hik eman eskuukaldi on guzientzat, eta ere hire elhegoxoen xurgatzeko parada ukandugulakotz ! Ez adiorik Frantxixko,zeren guk ere, nahi ala ez, lur haubaitugu utziko.

Mezen teoreakLarunbatean Makean 20 orenetan etaigandean Lekornen 10.30etan. P.I.

Page 5: Herria 2963

5

peinture/vitrerie/papiers peintsrevêtements sols et murs

étanchéité façades

JEAN-PIERRE IRIBARREN-ensegida harturik

MARTIN IRAZOQUY

"Kaillardoenea" - 64210 AHETZETel. 05 59 41 99 02

SSOOHHÜÜTTAATTIIKK KKAALLIIFFOORRNNIIAARRAATT14 gazte baizik ez balin badira ere, ez düe esperantxa ttipi ! SOHÜTAKO lizeokoikasleak dütügü, pastoral baten emaiteko gogoarekin : EUSKAMERIKANARTZAIN pastorala , MIXEL ETXEKOPARek idatzirik.

EUSKAMERIKAN ARTZAIN pastorala emanik izanenda, bigerren aldikoz Altzain.

Erbestea : gei hori du tratatzen pastoral honek.Euskaldun gazte bat joaiten da, bizi berri batenesperantzan. Han bakartasuna, maitea herrian egonik.Historio horren gainean bermatzen da pastoral hori.Quetxua indianoekin solasaldi ederrak ere bai gureartzainekin lürraren geroaz.Erbestearen gei horren itzulian gazte horiek plazerhartzez düe ikasi eta eman tauladan, mezu batzabalduz “ nonkoa da gure herria ”. Mitologiakopertsonaiek düe galtoa pausatzen Eki, Ortzi etaAmalur, idazleak sartu beititu Elizaren orde, ohizkopastoraletan ez bezala.Taula zuzendaritzaren aldetik,berrikuntza hanitx ere, asmaketa guzia taldeak baitueraman, Nicole Lougarot-en laguntzarekin.

Euskaraz ikasteaz gain lizeoko ikasle horiek gogoa düe daigün ikasurteko trukatzebaten antolatzera, Kaliforniako ikasleekin, jakitez azken horik Xiberotarraren ikastekojakingura asko erakusten düela. Beraz denak ontsa joaitez, pastoral honek beharlüke Kaliforniarat joan Ai ! ai ! ai ametsaren lana ! Altzain beraz üztailaren 5an, neskenegünean, gaüko 9tan, eta Usurbilen igantean,gaüko 8tan.

AIHERRAHerriko Pestak, ezeztatuak !!!

Joan den astean aipatu berri hitsarenondorioz, ortziral huntan hasi beharziren Aiherrako herriko pestarik ez daizanen aurten. Etxez etxe ibil i diragazteak paper baten banatzen, etaesplikatzen. Ondoko hilabetetan,oroitzapen egun bat antolatuko dute,Morgan zenaren ohoretan, meza etabazkari batekin. Xehetasunak berantagoemanen dizkigute.Anartean, orroit Morgan zenaren 9urruneko meza igande goizean dugula,Aiherrako elizan.

Ondarkinen bereizketa… beharrezkoa !Garbikiren 3.gutuna etxe guzietan ukandugu orain. Hor xehetasun asko aurki

ditaike hala nola 2007ko abendotik,Heletako ondarkintegian tresna elek-trikoak biltzen dituztela (hozgailu, orde-nagailu, telebixta…). Bestalde, belarmozte sasoina baita orain, orroitaraztendute Heletako ondarkintegia edo Haz-parneko trabagarrien bilketa baliaditaikeela. Kantitate ttikientzat, etxekokonpostagailua (10 euroren trukeskainia zaukuna) da aterabide bat.Azken berritasuna, “ Mulching ”-a : belarmozteko tresnan sistema berezi batematen ahal dute belarra f in f inapikatzeko. Horiekin, saskirik ez daerabiltzen, eta belarra lurrean uzten da.Xehetasun gehiagorentzat, deitu 05 5929 16 47 edo irakur webgune hau :www.garbiki.org

HAURREN JÜNTA ALTZÜRÜKÜNIkas-Xiberoak antolatzen dü Xiberoko eskola elebidün eta Ikastoletako haurren jüntadagün üztailaren 1ean, asteartez, Altzürükün.

* Goizan :* 10:00 : Pista Joküa, Altzürükütarren partaidegoareki : Altzürüküko kartiel eta güneenezagütza. Abiatzea : plazatik.* Santa Graziko haurren “Lau Sasuak”, antzerki bat eüskaraz, Titika Recaltek idatzirik(eskola ohian).* Arrestiritan :* 13:15 : Pista joküa, Altzürükütarren partaidegoareki.

ALDUDEKantaldiak

Duela zonbait aste aipatu nintuen kantaldi batzuen mentura baginituela hemen gaindi,hala nola Kaliforniako “Chino” eskualdeko “Noka” taldeak eskainiko zituen plaza des-berdinetan kontzertu batzu. Orai datak finkatuak dira eta horra nun izanen den posiblehorien entzutea. Ekainaren 29an Erratzuko bestetan kantaldia aratsaldearekin,uztailaren 5an aratseko 8ak eta erditan Larrañen, uztailaren 12an Kanbon ara-tsaldeko 6etan, Batek Mila erakusketaren kari eta uztailaren 13an aratsaldeko 5etanAlduden Sanoki gelan lekuko kantariekin. Beraz, memento goxo baten pasatzeko, ezhuts-egin hitzordu horiek.

IZTURITZESelauru huste

Uztailaren 13an igande egunez selauru huste bat antolatua da Izturitzen herriko elkar-teen alde. Trinket ondoko gela haundian iraganen da goizeko 7etarik aratseko 7akarte. Elkarteetaz bestalde herritar edo kanpoko nornahik atxikitzen ahalko du beresalmahaia lekusaria ordainduz haatik. Erberua elkarteari helaraz ditazke ere emannahi diren gauzak. Laguntzaileak ere ongi etorriak dira alabainan eta behar duteCasemajor jaun andereer deitu hortarako, 05 59 29 41 52rat. Nahi duten guzientzatizanen dela jateko eta edateko lekuan berean hitzemana da.

Herriko etxetikZikin larrien bilketa bat eginen da uztailaren 1.ean astearte aratsaldeko 2etarik 4aketa erdiak arte, usaian bezala Apezetxe ohiko aparkalekuan. Botatzeko direnakgoizetik edo bezperatik ere ekar ditazke lekurat. Oroitarazten daukute bestalde, zikinedo ondarkin berezi horien biltoki bat baita Heletan, indar ttipi bat eginez harat era-man ditazkeela, nun nahi aurtiki gabe :- astearte eta ortzegunetan aratsaldeko 5etarik 7ak arte- larunbat aratsaldetan 3etarik 6ak arte.

BANKAEtxalde idekia

Astearte goizean, ELB sindikatak etxalde ideki batetarat, Marie-Lucie eta Mizel Urrica-riet-en etxerat, gomitatua zuen jendea, hazleek bizi duten krisia egin ahala ongi adie-razteko. Alabainan, hauen egoera larria da : erosi beharrekoak gero eta karioagoak(ongailu, gasolina, elikagaiak, zerbitzuak), sartzeak aldiz ber neurrian edo berdinapalago gelditzen dira. Prefeta ere gomit zen kari hortara, egoera horren neurria hur-biletik har dezan.

Herriko BestakAbiatuko dira ekainaren 27an ostiralez. Aranbel ostatuan trago ta pintxo eta ondotikgaualdia. Ekainaren 28an, ibiakoitzean, eguerditan indar jokoak ezkerparetean(Amaiur/Banka) eta ondotik bazkaria Erregina ostatuan. Arratseko 11etan dantzaldiaSorgintxu taldearekin. Ekainaren 29an, igandean, meza nagusia klikek alaiturik,11etan pilota partida berezkoekin, ondotik zintzur bustitzea Kuxkuxtu txarangak alai-turik. 4etan herriko eskolako haurren emanaldia, ondotik antzerkia Medikiaenian he-rriko gazteek emanik. Ondotik talo ta xingar eta dantzaldia. Astelehena 30, etxe kurri-da. Uztailaren 1ean, asteartean, arratseko 8.30etan zikiro besta Panpik eta Adartzakalaiturik. Ikusten da egitarau bat mamitsua ezarri dutela. Gazteek gomita egiten dutedener itzuliño baten egitera. Esker mila aitzinetik. F.J.

IHOLDISortze

Iholdi Ithurbideko Alain Pierre Cornu-reneta bere andrearen familia (barkatuizena ez dut gogoan) hasi daemendatzen lehen alaba batekin.Goresmenak aita-ama uroseri, aitatxi-amatxieri eta osagarrizko handitze batChloé ttipiari.

EzkontzaLapikaineko Ketty Ondarts esposatuzaiku berriki, espos laguntzat hartuzRafa Lagranga beratar gaztea. Zorionakbikote berri huni eta beren familieri.Uroski doatzila bizitzan, segituztratularitzan, aitaren begi xorrotxarengerizan.

BIDARRAISortze

Goresmenak Maia Haristoy eta PaxkalIturbide Bordaberrikoari. Ongi-etorria egindiote beren lehen haurrari. Osagarrizkoagiantza hoberenak Ellande ttipiari !

EzkontzeNevada etxean bizi diren Bruno Audevardeta Amelie Sterling ezkondu dira ItsasukoHerriko Etxean. Goresmen eta zorion !

Eskolako ikusgarriaEskolako haurrek beren ikusgarria eskainidute joanden larunbat aratsean. Ikusgarrixume eta laburra, bainan haurrenemanaldiak beti goxoak dira: kantu,dantza eta musika, bi artista gazte, Lucieeta Marion, taulen gainean arizan dire-larik eskusoinuarekin. Segi bezate geroanere !

Hirukasko

Larunbat huntan iraganen da Hirukaskoibilaldi-lasterkaldia. Hiztordua goizeko6.30etan Noblianeko aparkalekuan.Hortik 600 partaideak autobusez erema-nak izanen dira Itsasura. Handik binaz-ka edo hirunazka, jo mendiari buruz :Artzamendi, Irubelakaskoa, Iparla ; 200bat lasterka, 400 bat urratsean, bi mendibaizik eginen ez dutenek bazkaldukodutelarik Aritzakunen, Berekotxekoinguruetan. Heltzea Bidarrairat, gureherrian izanen delarik animazione,edateko eta jateko manerak ere, baitaloak, bai Itsasu-Kanbo aldeko AEK-kantolatutako afaria, aratsalde apaletikharat, trinket barnean.

BAIGORRI

Medikua erretiratzenUztailaren 1ean, Michel Martinezmedikuak uzten du bere lana. Erreti-ratze huntan, astekari honen bidez,mezu hau helarazten du artatu dituenguzieri : “ Adixkideak, uztailaren 1eanutziko dut mediku ofizioa. Eskerrakzueri, nere lan denbora luzean erakutsidautazuen konfiantzarentzat, onartunauzuelako zuen familietan, bere bar-natasunean, zuekin parte hartuz baizorionean, bai bihozminean eta erememento lazgarrietan. Eskerrak ereizan duzuen barkamenarentzat, ondo-rioak ez zirelarik goaitatzen zirenak.Emozioz beterik helarazten dauzkizuetnere sendimendu beroenak ” MichelMartinez.Eskerrak zuri ere jaun medikua, hoinluzaz ereman lanaz eta erakutsi duzunaxola haundiaz. Orai, erretreta ongigoza dezazula.Bai euskarariOstegun huntan, Baigorriko herrikoetxean, informazio bilkura bat izanen da“ Bai euskarari desmartxa zertan den ”gaiarekin. Hor izanen dira kantonamen-duko hautetsiak, izenpetzaileak, taldekokideak eta Laida Mujica, Iparraldekodesmartxaren koordinatzailea.Elizen arteko egunakEkainaren 28an eta 29an, larunbata etaigandearekin elizen arteko egunak iza-nen dira Baigorrin. Duela zonbaitdenbora aipatua, Jean Baptiste Etcha-

rren Irulegiko seme misionestaren jubi-laukari, “Missions Etrangères de Paris”elkarteak bere 350garren urtemugaospatzen du aurten. Asteburu huntanberaz, elkarte horri lotuak dauden ingu-ru huntako apez misionestak elga-rretaratuko dira gure herrian. Larun-batean, Biletxean, 15.00tan ongi etorriaeta segidan, Baigorriko Baleakobiziaren aurkezpena. 16.00tan, Indian,Japonian eta Xinan misionest dagotzi-nen lekukotasunak, ondotik elkarrizketa.19.30tan meza. Igandean, 9.00tanfilma. Gaia : misionest lana Asiaeskualdean, elkarrizketa. 10.30tanmeza, Molères jaun apezpikuarekin.12.00tan : pik nik Biletxean. Bi egunakdeneri idekiak dira.PilotaEuskal Herriko Ligaren kondu, plazalaxoko txapelketak bururatzen ari dira.Joanden asteburuan, huna zoin izandiren Zaharrer Segiko pilotarienemaitzak. Esku huska, finalerdiak“ Poussins ” A mailean Berterreche etaHualde nagusitu Senpereri 30 – 11.“ Benjamins ” A mailean : Ascery etaOteiza nagusitu Denek Bat-i 30 – 6.Alcasena eta Bascans-ek aldiz galdu 12– 30 Denek bat 1-en kontra. Finalakuztailaren 7an jokatuko dira. “ Juniors ”mailean : Olçomendy eta Olhagaray,Noizbait-eri nagusitu 30 – 21. Finalakuztailaren 8an jokatuko dituzte. Suerteon deneri.

ORTZAIZELOKARRI : BILTZAR NAGUSIA

LOKARRI elkarteak bere urteko biltzar nagusia eginen du heldudenuztailaren 2-an, astezkenarekin, aratseko 8-ak eterditan, Denen Etxea gelan.Elkarteko kide guziak bai eta interesatuak direnak etortzen ahal dira biltzarre hortarat.

Page 6: Herria 2963

Dohain haundiko pianistagaztea, gerla denboran erre-sistentziako kide langile suha-rra, Maiti Girtanner arrastatueta torturatzen dute naziek.Ospitaletik etxera, luzaz oheanitzatua egon beharko duneskatxa gazteak. Pixkortueta,jeikitzen ahal den egunetan,erakaskuntzan eraman dubizia, lizeo batean filosofiakoerakasle gisa. Baina geroztikegundaino ez du bere musikatresna baliatzen ahalko.“ BIZI BAT… ” apiri laren24eko lehen partearen segida.Ikus HERRIA 2954. zenbakia.

Berrogoi urteren buruan histo-rio lazgarri hunek ustegabekogertakizuna berekin dakar.1984-ko goiz batez telefonakjotzen du Maitiren egoitzan etabigarren erranaldia entzute-arekin batean alimaleko zan-petakoa hartzen duela idu-ritzen zaio : “ Zu, Leo zira !!!”errantzuten dio. Parisera jina dela eta ikusi nahiduela aitortzen dio hariarenbertze puntan alemanak.Hemen salatu behar dautzuethalere zerbait: Ospitaleraaltxatu orduko Maitik egunerootoitz egin du noizbaitJainkoak eman zezon bar-katzeko ahala, jakingabeegiazki behinere gai izanenzenez.Bizia xehatua, Maitik ezinkor-dozkatuzko fedea atxiki du,bere sofrikariotan JainkoarenAmodioan sinetsiz eta galdatuz

aleman harek ukan zezan ar-gia jasanarazi min eta gaizkiazohartzeko.Hoinbertze denboraren buruanberaz, Leo, osasuna galdua,jakinik hiru ilabete gelditzenzitzaizkiola bizitzeko, herioakbeldurtzen du. Ez da baterebarkamendu galdatzera heldugero! Baizik eta soto zola har-tan herioaz eta hil ondokobiziaz hain ederki mintzatzenzakien neskatxa harenentzutera.Maiti ez da axaleko solasekinaskiesten barneko zauriak horbaititu berriz zornez jarioan.Berrikitan gertatu afera tristebaten gainetik Jacques Arènespzikologoak zion: “Laidoakgutienez aitortuak diren neurri-an baizik ez da barkamen bateraikitzen eta emaiten ahal.”Maiti ihardokitzaileak behar duargiki mintzatu beraz!Bi oren iraunen duen elga-rrizketaren buruan, biak bekozbeko, aleman eria besaulkianjarrita, Maiti ohean etzana,egun hartan ere soberasofritzen baitzuen xutikegoiteko luzaz, altxatzen diraeta elgar besarkatzeko hur-biltzearekin, ahapetik bainaongi ulertzeko gisan, “ barkatu”ahoskatzen du gizonak, ale-

man hizkuntzak dituen bi hitze-tarik azkarrena hautatuz.Aurpegia alaia du Maitik“kalbarioa” bere bizi luzeanjasan badu ere. Eta musikajotzeari uko egitea sakrifiziohandia izanbada, eta nolaz ez,garrazkeriarik ez du iragansofrikario egun dorpeetaz.Geroztik Maitik deitu du Alema-niara…Bi ilabeteterdiren buruan Leohil zen. Hunen espos lagunakkondatu dio nola Parisekobisitaren ondotik ez zen gehia-go gizon bera. Ordudanik, ka-rrikan gorputza xuxen eta bu-rua xut kurritzen zuen. Hau al-daketa fisikoa… Behin, familia osoa bildurik,etxeko salaren erdian xutikemanik aitortu du denenaintzinean miriku urkatzaileaizana zela gerla denboran.Bertze behin aitormen beraegina zuen etxeko sehi guziakelgarretaratueta.“Txarraren baztertzeko, onarikafia eraikitzeko ekintzakobratu.Gertakari gogorretan argitxobat piztua atxiki bakotxak berebizian aintzina egiteko gisan.”Huna Girtanner anderearenlekukotasuna eta filosofia.Gorputzez enbalditua eta es-kuak galdurikan ere, barka-menaren sonata Leori es-kaintzea ardietsi du Maitimusikari okituak. Txalogarria!Goi-harmoniaduna hau!

Graxi Solorzano

6

KULTURA SAILA

Bahituak : Zer erran ? Segitzen dutela Ingrid Bétancourt eta bertzebahituek han nonbait Kolonbiako oihan haundietan. Gauden beha eta ezgal daukagun betiko esperantza.

***Europa : Irlandesek hartu dute eza erraiteko deliberoa. Nahi ala ez beharda onartu, duela hiru urte frantsesek eta Holandesek erabaki zutenarengisa. Anartean Erresuma Batuak eman du baia ez baita guti. Denekpentsatzen dute erresuma bakoitzari behar zaiola utzi bai ala ez erraitekoparada. Egia da holakoetan nehork ez dakiela zertako bozkatzen denkontra. Bakoitzak baditu bere arrangurak, bainan beldur naiz kolore guzi-etako jendea biltzen dela izan dadien xuri ala gorri. Lorietan ziren Le Pen,De Villiers bizkondea, Dupont-Aignan eta ere eskuindar horiekin Mélan-chon senadore sozialista, hau partzuer Marie-George Buffet komu-nixtarekin.Nizako hitzarmenaren pean biziko gira Irlandak gaitzetsia lehenik etaonartua gero. Mitterrand-ek zioana : behar zaio denborari denbora eman.

***Citizen King : Arte gateak eskaini digu emankizun eder hau joan denastean. Titulu horren pean datza Martin Luther King protestantartzainaren bizia. On da gogora dezagun zertan ziren Estatu Batuak du-ela 50 urte. Beltzak baztertuak ziren, mespretxatuak, hori ezin jasanaMartin Luther King batentzat. Zinez giristino gisa jokatu da salatuz nolazapalduak ziren beltzen eskubideak. Emeki emeki bortizkeria baztertuzbereganatu ditu beltz gehienak (ez denak) eta zuri batzu, haien arteanKennedy eta Kennedy hil-eta Johnson presidenta. Mississipi estaduaneta Chicago hirian bizi ziren Martin Luther King-en etsai amorratuak eta,azkenean, duela 40 urte erahil zuten Memphis Mississipiko hiri nagusian.Berrogei urteren buruan beltz bat izan daiteke Estado Batuetako presi-denta.

***Errugbia : Zer partida Metro-Racing eta Mont de Marsan-eko taldeenartean ! Azkenean luzamenaren ondotik (partida bukatzean adoseanziren 20 eta 20) Landestarrek irabazi dute 34 eta 23 eta, beraz, Top 14delakoan jokatuko dira Akize (behar bada) Baiona eta Miarritze-rekin.Heldu den urtean izanen dira partida atakatuak delako hiri horietako kirolzelaietan.

J.H.

HERRIAN° Commission paritaire 0509 G 84998

IDAZTOKI-SEGETARITZA64100 BAIONA

Tél. 05 59.25.62.85Fax. 05 59.25.60.10

email : [email protected]

11, Jacques-Laffitte karrikan

URTE-SARIAKUrtea 50 €Laguntzaile saria 60 €Sei ilabete 30 €Europan 60 €Ameriketan airekoz 92 €

(117 dolar)Afrikan airekoz 82 €Asia 97 €

Lan eskaintza 15 €

Editions Basques HERRIA— C.C.P. N° 3464 96 V Bordeaux— Hegoaldekoentzat, Donostian

CAJA LABORAL EUSKADIKO KUTXADonostia BoulevardZ.B. 075.0.70202.3

KAZETAKO PUBLIZITATEAgutienez 27 €

Directeur de la Publication/Zuzendaria :J.-B. DIRASSAR

Ohorezko zuzendaria : Emile LARREZuz. ordea : J. HARITSCHELHARIdazleburua : P. JORAJURIADiruzaina : Mgr B. GOITY

Imprimeur : Imprimerie du Labourd

Irarkolan8, Quai Augustin-Chaho

64100 BAYONNE/BAIONATél. 05 59 59 16 42- Fax. 05 59 25 60 10

BARKAMENARENSONATA

LAPURDI IRRATIAN EUSKARAZ FM 96,8

E k a i n a r e n 2 8 - t i k U z t a i l a r e n 4 - r a t

Ekainak 28, ibiakoitza• 11:00etan Euskal Herria Zuzeneanfestibaletik zuzenean

Ekainak 29, igandea • 9.00etan Gure Bazterrak• 10.00etan Euskal Herria Zuzeneanfestibaletik zuzenean

Ekainak 30, astelehena • 19.00etan Zer dioxu :Antton Lannes

EUSKAL IRRATIAK

Ekainaren 29an ez da euskal mezarik zabaldurik izanen(Idauze Menditiko festibala zuzenean)

Gure egoitzetan obrak izanen dira, horren gatik,ekainaren 28tik 30rat, COFRAC saretik segitzen

ahalko dira emankizunak frantsezez.

Asteko emankizunak :

Uztailaren 1an eta 2an, 14.00 eta 20.15 : Antzerki astea, Euskal Haziak antolaturik, Urruñakosoinu eta elkarrizketak.

Uztailaren 3an eta 4an, 14.00 eta 20.15 : “Pauloren urratsetan gidari“ Petto Olhagaray, 16. par-

tea.

Kronikak egunero, 7.15, 8.45, 14.45, 20.45 : Asteartea 1 : Euskal Herriko Sainduak – PierreAndiazabal.Asteazkena 2 : Liburuen alorra – Elkar Megadendatik.Osteguna 3 : Irunea-ko elizbarrutiaren berriak.Ostirala 4 : Herria astekariaren prentsa bilduma – JamattittDirassar.

MMIISSIIOONNEESSTTEENN EELLGGAARRRREETTAARRAATTZZEEAA BBAAIIGGOORRRRIINNMisionestak eta beren hurbilekoak gomit dira Baigorrirat, ekainaren28an eta 29an. Biletxea ikastetxean eginen da elgarretaratzea, “Mis-sions Etrangères de Paris” delakoaren 350. urtemuga berezikiagogogoan. Larunbatean, 15:00 ongi-etorria, 15:30 Baigorriko ibarreko bi-zimoldearen aurkezpena, 16:00 lekukotasunak : Caminondo (India),Harguindeguy (Japonia), Etcharren (Txina) eta bertze, 19:30 mezaBaigorrin edo Alduden. Igandean, 9:00 Asiako misioneaz solasaldia,Dvd bat ikusirik, 10:30 meza Baigorriko elizan, Moleres apezpikua buru,aita Etcharren predikari, 12:00 Biletxean bazkaria. Joango dutenekaitzinetik jakinaraz dezatela ([email protected]).

DANTZA HIRIAN“ Dantza hirian ” programaketaren barne, Ertza konpainiako Asier Zabale-ta koreografoak dantzari hautaketa bat eginen du uztailaren 1, 2 eta 3anBaionan, Glain auzoaldeko Elkartetxean. Hautatutako dantzariak ondotiktrebatuko dira “Bihar jaio nintzen” dantza sorkuntzan, Donostiako Artelekuzentroan, ikuskigarri hori emana izanen delarik “Dantza Hirian 2008” fes-tibalan, irailaren 17tik 27a bitartean (ikuskizunak Donostia, Irun, Honda-rribia, Hendaia, Donibane Lohizune eta Baionan). Izen emate fitxa Euskalkultur erakundearen “eke.org” webgunean.

Jazza ohoretan dago Biarritzekomediatekan ekaina guzian. Kariahorretara, Euskal Kultur Erakun-deak Maialen Errotabehere kantarigaztea gonbidatzen du hilabetekoazken larunbatean, ekainaren 28an(16:00) euskal kantu eta gospelbatzuen eskaintzera. Zortzi urtetako kantuz hasia, Ma-ialen Errotabeherek, 2000. urtean,“ Helduen Kantu Xapelketa ” lehi-aketako finalean lau sari irabazizituen : bakarlarien lehen saria,ahots onenaren saria, teknikahoberenaren saria eta Euskal kulturerakundearen “ Kantuketan ” sariberezia.Geroztik, egitasmo ezberdinetanparte hartu du, hala nola “ Emaz-teak kantuz ” Donibane-Garazineta Euskal kultur erakundeak bul-tzatu “ Hegalka ” taldean. Benito Lertxundi, Ruper Ordorika,Pierpol Berzaitz kantariek eginkontzertuen lehen partean ari izanda. Euskal Herritik kanpo ere ibilida, Parisen, Bartzelonan, Québec-en.

Bi disko baditu plazaratuak : “ Neremunduak ” eta “ Askatasunenibaiak”.

Biarritzeko mediatekan, Philippe Al-bor eta David Usabiaga bi gitarris-ten laguntzarekin eskainiko duenkantaldian, jazz-blues giroanapailatu euskal kantuak eta gospeldoinuak entzuteko parada izanenda.

Antolatzailea : Biarritzeko Mediate-ka, Euskal kultur erakundearenpartaidetzarekin.

MAIALEN ERROTABEHERE

Biarritzeko Mediatekan

Nafar Poesiaren biltzarra LizarranLizarrako Fraile Diego etxean da iragan Nafar Poesiaren hirugarrenbiltzarra, XVI. mendeko egoitza hortako “pilaretako aingeru eta mustropotolo zizelkatuen erdian”, Auxtin Zamora senpertar olerkariaren hitzakberme. Biltzar arrakastatsua, giro bizi, aberats eta umoretsuan, EuskalHerri osoko olerkarien artean, toki berezi bat zaukala euskal literaturanaurki ditaizkeen emazteen eraginak.

Page 7: Herria 2963

7

Lambert - Etcheto . . . . . . 40Bielle - Oçafrain . . . . . . . . 38Bi etxetako xakurrarena ger-tatu dea hor ere, aratsaldeberean Elhinan eta Hazparnenpartidak izanik, bazen denadenjende igande huntan erefinalerdi huntako, ikusiz aroaere belarretakoa jina zuela jen-deak azkenean. Pi lotar ieksegurik ez dute hobenik, denakarizan baitira gogotik burutikburu. Laurent Lambertek Idiartordaintzen, hunen eskukominez, jotzen zuen gogotik, 9bote ere Biel lek 10 sartuz.Ai tz inean halere Biel le etaOçafrain 38-33taraino, eta go-xoki f in i tzea aski . Hor i ezbaitute egin ordea, Lambertenbi bote eta bururatze pindartsubat ateratuz batzu eta besteek.Hots, azken lerroa huts batgabe egin dute gibeleanzirenek, ez baizitzaion itsusialabainan Frantxua aitari ere.Finala berri bati buruz goatziberaz helduden igandeko gisahortan : Lambert (edo Idiart)eta Etcheto izanen baitituztekontrarioak Herve Etcheverryeta Waltarik. Izanen ahal dajende hor ere ?Goicoetchea - Jeannots. . 40Elgart - X. Lambert . . . . . . 26L. Lambert , F. Biel le, H.Etcheverry aipatuak, gainekoalde hortan, orai berriz bestelau gazte hauk, eta jada ikusi-ak ginituen Aguirre, Saldube-here, Heguiaphal, Bessonarteta besteak, horra bai gaztesaldo ederra beste batzuekinArmendaritzeko arduradun bi-pi lek aurten ere erakutsidigutena. Pilotako arduraduneketa herrigizonek izanen dutehor zer egin eta nun josta.Agian ondoko egunetan, Openedo beste, herr ietako ani-matzaileak eta buruak ahantzigabe.Gazte hor iek berek nahibadute bederen, eta hunahemen gure kezka, lau pilotarihauk lekuko : lau potoka zirenhauk igandean Armendaritzen,ahalez gaindituak batetik etabasa aire batekin orainobestalde. Eta huna zerendakoerraiten dugun hori, hain maiteditugun landare gazte hori-entzat : errextasun haundiz etazanpaka jotzen dute pilota, denlekutik, heldu den bezala, etafrangotan kausituz, indarrean,baina huts ala kausi ere eta ezhain kexu norapait doan ber,eta elgarri mintzo bat ere ezaini tzetan. Gaizki erranakbarka, hauk onez oneanerranak baitira ! Pilotari haun-dien gaiak eta ahalak ikusidi tugu hor ; holako gaiakapaintzen eta moldatzen badi-ra, ez lukete hor iek zorr ikbatere behar sarri gure pilotarihaundieneri ahalez eta jitez,

orain di tugun izarrenordaintzeko.GARATENEANLarrechea - Mayte . . . . . . 50Ezcurra anaiak . . . . . . . . . 39Oren bat eterdi arizanik, betiirabazleak aitzinean bainan 39-38 ere, ez dira berdindu, 20bote Larrecheak, lauretakohoberena eta 10 Ezcurrak ziriziritaula hegian. Asteleheneanberriz ariko irabazleak, Sorhueteta Kurutcharryren kontra.

BAIONATTIPIANSorhuet - Ezcurra II . . . . . 50Larrechea - Loquillo. . . . . 36Hemen haatik Ezcurra irabazleeta Larrechea metzikarrarekin, ezbaitzen berdin, nahiz Loquillo erebaliosa den aitzinetik ala gibeletikberdin. Ondoko egunak arte.

PLAZAKO FINALERDIAKEtchevers - Arbelbide . . . 30Mugica - Etchebarne . . . . 17

Etchemendy - Maitia . . . . 30Laduche - Berasategui. . . . 5Horra beraz ir isartarrak etahazpandarrak Ligako finalean,lekondarrak eta azkaindarrakgaraiturik. Hazparnen jokatukoda finala bi irabazleen artekoa,gazteen f inalaren ondot ikuztailaren 6ean.

HEGOALDEAN MIKEL GOÑIBERRIZMikel Goñi- Barriola . . . . . . 5Titin - Nalda III . . . . . . . . . . 3Bi hitz xoil xoilik telebixtan ikusidugun partida huntaz. LehenaMikel Goñi berriz agertzen hasiadela lehen mailerat eta hobesegur : Titini ezkerraz ezkersartu dion kintze bat betikopilotariarena zen. Bigarren hitza,Barriola bekainean kolpatuz lu-rrerat igorri duela Titinen jobatek, baina xutitu ere delalaster. Agian gerokorik gabe.Buruzburu arizan dira gero jen-dearen gatik Tit in eta Goñi,lehenak eremanez 18-10.Berasaluze IX - Galarza VI 22Galarza V - Urberuaga . . . 11Eta han berean jokatu da,Arrasaten, hau bera ere.Bengoetxea VII - Altuna . . 22Amarika - Arretxe . . . . . . . . 7

Gorriti . . . . . . . . . . . . . . . . 22Camarero . . . . . . . . . . . . . 12Etxarr i Aranatzen jokatuakhauek biak.J. Retegi . . . . . . . . . . . . . . 22Olaizola I . . . . . . . . . . . . . . 20

Berasaluze VIII - Beloki . . 22Leiza - Otxandorena. . . . . 12Hondarribian bi partidak.Irujo - Zubieta . . . . . . . . . . 22Xala - Laskurain . . . . . . . . 19

Del Rey - Merino. . . . . . . . 22Ongay - Arruti. . . . . . . . . . 16Urrestillan bi partidak. Bego

XALA- GOÑI III . . . . . . . . . . 22IRUJO-EULATE . . . . . . . . . 18Donibane Lohizunen, Jondo-naneko besten karietarat, pilotapartida bat guziz ederra izan daRavel ikastegiko ezkerparetan,ikastolen alde eta IntegrazioBatzordearen laguntzeko.Lehenik ikusi ditugu gazte

batzu biziki polliki ari, horietanBixintxo Bilbao ziburutarra etaUnai Ugarte donibandarra. Ez-kerpareta biziki gostukoa duteeta aste guziz Hernanin ibiltzendira trebatzen.Gero, elbarritu batzu palazarizan dira, Alfaro eta Sorhuetpilotari ezagutuak laguntzaile.Ukan dute txalo ederrik!Eta azkenik beraz “handien”aldi! Partida gaitza eskainidaukute! Aintzinean abiatuak,Xala eta Goñi nagusitu denenburu. Lau berdintze orotarat, 5-na, 8-ra, 13-na eta 14-na. Jokoederra atera dute lau pilotarieketa jendeak azkarki txalotu ditu.Gauza gutik egin du harat-huna-ta, aintzin hartan biziki kintzeatakatuak izanik.

GAZTEAK ERE ARMENDARITZEN

LEGEZKO ABISUOFGA

11, avenue de Garris64120 SAINT PALAIS

AVIS DE CONSTITUTIONLe 23 janvier 2008, a été agréé le Grou-pement Agricole d’Exploitation enCommun : GAEC « LAXA ».Son siège social est fixé à maisonGnagnanborda 64480 LARRESSORE.Il sera immatriculé au greffe du Tribu-nal de Commerce de Bayonne.

Pour avis, Les gérants

AVIS DE CONSTITUTIONEn date du 17/06/2008 a été constituéela société Panda OneDénomination sociale : Panda OneForme sociale : SARLSiège social : 32 allée Bernal 64100BAYONNEObjet social : Prestations informa-tiques et VPCDurée : 99ansCapital : 8000 eurosGérance : M. VERGEZ David, 32 alléeBernal 64100 BAYONNELa société sera immatriculée au RCSde BayonnePour avis La Gérance

Michèle LAHARGOUE-DESRAUXAvocat

Espace Entreprises 3 Chemin de l’Aviation64200 BASSUSSARRY

Tél. 05 59 52 32 97SARL « SERVIMAR »Capital : 7.622,00 €€Siège social : Centre d’Accueil del’Autoport –Rue de l’Autoport – 64700 HENDAYERCS BAYONNE B 410 040 869Aux termes d’une Assemblée GénéraleExtraordinaire en date du 9 Juin 2008,enregistrée au SIE de BAYONNE le 20Juin 2008, bordereau n° 2008/752, casen°15,Les associés se sont réunis au siègesocial et ont décidé d’augmenter lecapital social de 318.657,00 €€ pour leporter à 326.279,00 E par création de20.909 parts nouvelles de 15,24 €€

nominal chacune, à libérer par com-pensation avec des créances en comp-tes courants. Au cours de la mêmeassemblée, il a été décidé de réduire lecapital social de 318.657,00 €€ et de leramener à 7.622,00 €€.Le dépôt légal sera effectué au Greffedu Tribunal de Commerce de BAYON-NE.

Pour avis, Le Gérant

D.E.R.Société à Responsabilité Limitée

au capital de 8 000 eurosSiège social : 1 bis allée de l’Es-

quiro – 64600 ANGLETR.C.S. : BAYONNE 494 936 560

Aux termes d’une décision del’Assemblée Générale Extraordi-naire en date du 13 mai 2008, il aété décidé de transférer le siègesocial de ANGLET (64600) – 1 bisallée de l’Esquiro, à ANGLET(64600) – 6 rue du Moulin de Brin-dos, à compter du 1er janvier 2008et de modifier en conséquencel’article 4 des statuts.

Pour avis - La gérance

Christophe CAUSSADEAvocat Conseil en droit des sociétés &

droit commercial« Central Forum » - Bayonne (64100)

(05 59 52 93 32)BAYONNE VOYAGES

(B.VOYAGES)Société à responsabilité limitée au

capital de 7 622,45 eurosSiège social : 1, avenue Labrouche

(64500) ST JEAN DE LUZSiège de la liquidation :

1, avenue Labrouche (64500) ST JEAN DE LUZ378477020 RCS BayonneDISSOLUTION ANTICIPÉE

Aux termes d’une délibération en datedu 30 avril 2008, l’Assemblée Généralea :- Constaté la réalisation de l’objetsocial de la société,- Pris acte de sa dissolution anticipéeen application de l’article 1844-7, 2° ducode civil et de sa liquidation amiable,à compter du 30 avril 2008,- Nommé M. Michel BEIGBEDER,demeurant 1, avenue Labrouche à(64500) ST JEAN DE LUZ en qualité deliquidateur pour toute la durée de laliquidation, avec les pouvoirs les plusétendus tels que déterminés par la loiet les statuts pour procéder aux opéra-tions de liquidation.Le siège social a été retenu commecelui de la liquidation.

Dépôt RCS BAYONNE.

SELARL AURNAGUE -CHIQUIRIN&BONNECAZE-DEBAT

Société d’avocats inscrite au Barreaude Bayonne

Résidence Adour - 4, rue de Gramont64100 BAYONNE

21 Place Charles de Gaulle 64220 ST JEAN PIED DE PORT

Tel : 05.59.25.71.00 Fax :05.59.59.79.62

E-mail : [email protected]

“HARRIAGA”E.A.R.L. au Capital de 7622,45 Euros

Siège social : Maison Sindika64120 SAINT-PALAIS

R.C.S. BAYONNE D 399.188.549

Suivant décisions de l’Associé UniqueGérant en date du 31/12/2007, il a étédécidé la dissolution de l’EARL HAR-RIAGA à pareille date et sa mise en liq-uidation amiable sous le régime con-ventionnel conformément aux disposi-tions statutaires et aux articles 1844-7et suivants du Code civil.Monsieur Jean-Antoine AYCAGUER,demeurant à SAINT-PALAIS (64120) -Maison Sindika, a été nomméLiquidateur pour toute la durée de laliquidation, avec les pouvoirs les plusétendus tels que déterminés par la loiet les statuts pour procéder aux opéra-tions de liquidation, acquitter le passifet il a été autorisé à continuer lesaffaires en cours et à en engager denouvelle pour les besoins de la liquida-tion.Le siège de la liquidation est fixé àSAINT-PALAIS (64120) - MaisonSindika. C’est à cette adresse que lacorrespondance devra être envoyée etque les actes et documents concernantla liquidation devront être notifiés.Les actes et pièces relatifs à la liquida-tion seront déposés au Greffe duTribunal de Commerce de BAYONNE,en annexe au Registre du commerce etdes sociétés.

Pour avis, Le Liquidateur

PARTIDA BAT GAITZA DONIBANEN

Iparraldeko milaka gaztek beren sort-herria uzten dute ikastera joaite-ko edo lanbide bat aurkitzeko. Zergatik dute joera hori? Etorkizunean,hegoaldera joaiteko hautuak emendatuko ote dira? HEMEN Elkarteak eta GAINDEGIA behatokiak ondoko azterlanakegin ditugu:- Langileen mugikortasunari buruzko azterketa Baiona-Donostia eus-kal Euro-Hiriaren baitan; - Iparraldeko gazteen ibilbide profesionalari buruzko azterketa;- Euro-hiriak biltzen dituen udalerrieri buruzko lan merkatuaren argaz-ki estatistikoa. Emaitza horien jakiteaz intresatuak diren presuna guziak gomit diraaurkezpen ekitaldira uztailaren 2an, asteazkenean, 16.30an Baio-nako IUT-ko areto 13 garrenera (Darrigrand etorbidean).Ongi etorri deneri !

Europarlamentuak papergabeen kanporatzeko legeaonartu367 eurodeputatu alde, 206 kon-tra, eta 109 abstentziorekin,Europarlamentuak gutieneko bal-dintzak finkatu ditu paper gabeakkanporatzeko Europa osatzenduten 27 estatuetatik. Europanahitara uztea onartzen dutenaklagunduko ditu Europak, eta nahiezean hemezortzi hilabete dengehienetik atxikiak izanen diraerretentzio zentroetan, kanporatu-ak izan aitzin. Izan daitezen heldu-ak ala adin ttikikoak indar pu-blikoaren eraginez kanporatueiEuropara itzultzea debekatukozaie bost urtez. CIMADE elkarteakihardoki du : europarlamentuakbere sinesgarritasun gehienagaltzen duela lege horionartzearekin ; zuzentarau horrekaskatasun publikoak larriki kol-patzen dituela.Lan denboraren erreforma legeaonartua ministroen kontseiluanErreforma horrek dio lan astearenlegezko iraupena 35 oren dela,baina legea enpresa bakoitzarenbarnean emanen dela indarrean,enpresaren barnean burutukodiren negoziaketen medioz.Zehazki, gune horretan direla orduextrak negoziatuko. Ezkerra etaCFDT/CGT sindikatuak gaingainetik erreforma horren kontraagertzen dira. Erien Axurantza Kutxarendefizita 8,8 miliarretan estimatua

urte ondarrerakoErien axurantza kutxako kontuenurte erdiko kontrola burutu dute-larik, adituak ohartu dira iaz bainopiska bat apalago izanen deladefizit hori aurten. Xifre kozkorrada baina kutxaren buxetarenehuneko hirua baizik ez da. Zilohorren erdia pasa xaharren kutxa-tik dator, bost miliar eta erdi, erita-sunaren adarra lau miliar eterditandagolarik. Haatik adituek azpima-rratu dute parean kutxarensartzeak pentsatua zena bainogoragokoak direla.Langileak mobilizatu dira klinikapribatu sarean negoziaketagaldezFHP sarean diren Kanbo eta ingu-ruko eritegi pribatuetako langileekmugimendu bat abiatu dute, FOsindikatuaren sustenguarekin hila-bete sari hobeen galdegiteko.Erizain, arta laguntzaile, idazkarieta bertze langileek, galdegitendute beren irabaziak berriz ikusiakizan diten, eritegietako buruek sol-datak ehuneko batean baizik ezemendatzea proposatzen diete ;eskaintza hori trufagarritzathartzen dute, zeren, diotenaz,zortzi urtez ehuneko hamaikagaldu baitute beren soldatetan.Aste honetan barna langileenordezkariak biltzekoak dira Parisealdean ; langilek proposamenduseriosak igurikatzen dituzte. Baio-nako klinika pribatuetako langileakere mugitu dira joan den astean.CFDT sindikatuaren susten-guarekin azpimarratzen dute erite-gi publikoak eta pribatuen arteananimaleko liferentziak direla, arte-ka horiek ttipitu beharrean handitudirela azken hiruzpalau urtetan.

Garazikus, Donibane Garaziko kultur elkarteak, Baxe Nafarroakoherri antzokia ordezkatzen du. Egitura hau, Baxe Nafarroako hiruherri elkargoek diruz laguntzea onartua zuten, eta lehen urteangauzak ongi iragan baldin baziren, aurten ez dute haatik laguntzabehar den heinean arraberritu, eta Herri antzokiak ezin ditu bereekitaldiak oro segurtatu. Joan den ostegun goizeko hautetsiekinfinkatua zuten bilkuran hor ziren : Baxenabarreko hiru herri elkar-goetako lehendakariak, kontseilu nagusiko ordezkaria, PCD, etaDonibane Garaziko ordezkariak. Aterabide bakarra ikusi da Garazi-Baigorriko herri elkargoak eta Donibane Garaziko herriak 40000euroko laguntza betetzea urte honen bururatzeko. Langilerik ez dakanporatuko baina ekitaldiak murriztuko dira. Garazikusekoadmninistrazio kontseilua aste honetan bilduko da, eta irailean egi-nen dute beste pundu bat.

IKASKETAK ETA LANBIDEAK HEGOALDEAN

GARAZIKUS elkartea aurten salburik

A KT UA L I TAT E S O Z I A LA

Garazi/Baigorriko, Amikuzeko etaIholdi/Oztibarreko Herri ElkargoekHizkuntza kargudun bat bilatzendute

Euskararen Erakunde Publikoarenlaguntzarekin1) Galdegin gaitasunak• Ardurazko postu bat izateko nahiaeta berez iniziatibak hartzeko eta tal-dean lan egiteko gaitasuna erakutsi• Proiektu kudeaketan esperientziaukan, eremu pribatuan ala publikoan• Euskara ongi menperatu idatzianzein ahozkoan• Euskararen aldeko politika publikobaten obratze lanetan sartzeko gogoaukan2) Hautatze jardunbidea• Hautagaitza txostenak (barne motiba-pen gutuna eta CV zehatz bat) euska-raz eta frantsesez igorriak izan behardira ondoko helbidera : Garazi/Baigo-rri-ko Herri Elkargoa – Herriko Etxea –64 220 Donibane Garazi, 2008kouztailaren 10a aitzin.• Hizkuntza gaitasuna neurtzeko pro-bak uztailaren 11an, goizarekin, iraga-nen dira hautagai guzientzat.3) Postuaren xehetasunakEramanen diren jarduerak eta antola-keta zehazten duen postu fitxa eskuradezakezu, deituz :• Baigorri – Garaziko herri elkargoatel : 05 59 37 32 03edo• EEP tel : 05 59 31 18 34Email : [email protected]

LAN ESKAINTZA

Page 8: Herria 2963

Urruñan ere bada bazter ederra frango,Larrun mendiko mazelatik itsas-bazte-rreko ezponda xutetaraino. Bazter ede-rrak eta ondare aberatsa. Ondare hortazainitz axolatzen direnetan hor da Soko-rriko Andredena Maria kaperarenadixkideek muntatua dutena, Jean-MarieClerc elkarteburu. Kapera hortaz artahandia badauka bainan bestalde ere ere-maki du sail bat untsa goresgarria. Azkendenbora hotan obra asko akulatu dituKalbarioko mendian eta gai hortaz orain-txe plazaratu du liburuxka bat guzizgustagarria, gisa hartarat apaindua eredena, eta herriko turismo-bulegoan esku-ratzen ahal dena. Kondatzen du nun zernolako lanak egin diren bainanoroitarazten ere aspaldiko gertakari asko,toki hoieri lotuak.

DENAK SUNTSITU ZIRENEAN....

Nun da bada Urruñako Kalbarioa? Izenbereko mendixkaren kaskoan, 279metroko goratasunean. Bada bidexka batuntsa pollita kurutzetarat heltzeko Larre-txekoborda jatetxe ezagututik goiti abi-atuz. Eta Biriatu alderat ere jausten ahalda gero Kurlekuko lepotik. Ekaina elkarteak Urruñaz argitaratu libu-ruan ezarria da, herriko artxiboak lekuko,hemezortzigarren mendekotzat bazelakasko hortan kapera edo baseliza ttipibat. Eta ermita baten bizitegia. Egun

hotan agertu liburuxkan, diote lehentxagoere bazitakeela holako zerbait, JeanFourcade urruñar historialari aipatuakegin ikerketak berme. Kapera eraikiomen zitakeen 1650-a ir ian, izenaAprendisteguy zuen apez batek beharzen dirua emanik.Frantziako Iraultza handiaren urte nahasi

heietan, gerla ere izan baitzenespañolekin, guduka pizkorrak izan zirenkasko horietan, 1793-an eta ondokourtean kapera eta ermitaren etxeñoadenak arrunt suntsituak izan ziren! Gudu-ka horietaz Jean Fourcade zenak bilduzuen zernahi xehetasun eta sartuak dituUrruñako herriaz idatzi dituen bi liburue-tan.

BERRIZ XUTIK

Tokia laster sasitu zen eta sasitua gelditukasik berrehun urte! 1967-an, ja aipatuadugun Jean Fourcade historialariak deibat zabaldu zuen, holako lekua etzelahola uzten ahal! Lehenik, gazte batzukbazterrrak garbitu zituzten, eta etzen lanttipia izan. Gero, hautetsiek ere entzun

zuten Jean Fourcade zenaren deia.Orduko auzapeza, René Soubelet, beraere arras berotu. Otoiztegi ttipitto bat erai-ki zen, Pierre Albizu hargin eta JeanDhérin zurgin. Kurutze handi bat ereberriz landatu ondo hartan. Estreina eginzen, eta zoin kartsuki, 1969-ko udaberri-an, ekainaren 8-an. Zonbait hilabetelehenago, obran ari zirelarik, HERRIAastekariak aipatua zuen gisa hortan egi-ten ari zuten obra, oroitaraziz ere kaskohartan bazela elorri zuri bat, urrunetikageri... Elorri zuri hori norbaitek aipatuzuen naski errotik ateratzea. Bainanerabaki zen ezetz, han berean beharzela utzi eta izaitekotz lagundu azkarzadien... Hau ere erran behar dugu, Herria-n ager-tu artikulua zen bezala sartu dutela berri-kitan agertu liburuttoan.Dena den, geroztik ere obra asko egin

da kasko hortan, kalte batzu izanik,gehienik ekaitzaren gatik, artetan norbai-ten tzarkeriaz, gauzak garbiki erranbehar-eta...

“BETI GOITI”

Jende ainitz ibiltzen da beti hor gaindi.Bazter ikuska segur, biziki bixta ederrabaita eskualde guzietarat, otoitzño batenegiteko ere berdin. Eta proosione bat egi-ten da urte guziz, ohidura xaharrari berrizloturik, Antton Etchegorry apeza sus-tatzaile izana Urruñako erretor egonzelarik, hori garizumako lehen igandean.Bidean, ikus ditazke bi harri handi, Jean-Claude Etcheberry oraiko erretorakezar-araziak, batean idatzia “Beti goiti”eta bestean “Jainkoaren mendirat”. Aurten ere obran arizanak dira egundai-nokotan: bigarren kurutzea, duela hamarurte xutik ezarria, joanden azaroanekaitzak hautsi baitzuen, haren ordaina,bederatzi metro gorakoa, landatu duteapirilean. Eta beroan bero ateratu horiekoro xeheki kondatzen dituen liburuñoa,arrakasta ederra merexi lukeena...

Muslaria

8

-Igande arte, Miarritzen, Itsasaldiasaila. “Casetas” etxettoakEuskaldunen kostaldean. Larun-batean (22.00), Arrantzaleen portuan,dantzaldia Brasil herrialdekomusikariekin. - Ortzegunean, goiz osoan, Baionan,Sant Andres elizan, koralen eguna- Ortzegunean (19.00) Baionan, AEK-ren kalostrapean, Euskararen Beha-tokiaren mintzaldia: “Hizkuntza-esku-bideen egoera Euskal Herrian”-Ortzegunean (21.00), Getariako pilotaplazan, euskal dantzak Getariataldearekin.- Ortzegunean (21.00) Miarritzen, Ata-bal gelan, “Les Svinkels” taldearenkontzertua-Ortzegunean (21.00), Sarako elizan,Larrun Kanta abesbatza.-Ortzegunean (21.30), Azkainen, Xurioplazan, euskal-dantzak Airoskitaldearekin.-Ortzegunean (21.30), Miarritzen,Santa Eugenia elizan, Oldarra abes-batza.-Asteburu guzian,Euskal Herria Zuze-nean festibala Idauze-Mendin.-Asteburu guzian, he-rriko bestak Senperen,Hiriburun, Bankan etaUhartirin-Ortziralean (20.00),Zokoako pilota plazan,“Iturritik itsasora”dantza ikusgarria,Piarres-Larzabal kole-gioko gazte batzueneskutik.-Ortziralean (20.30),Miarritzen, Versantantzerkitaldearenegoitzan, “ Quoi qu’oncaquette” antzerkia.Tenore berean, Koliseo gelan, “Dia-blerie en CDI” antzerkia, Troup’Adourtaldearekin.-Ortziralean (20.30), Baionan, JondoniEstebe elizan, A Choeur Joie etaVocanti koroak.-Ortziralean (20.30), Kanboko elizan,Adixkideak koroa.- Ortziralean (21.00) Miarritzeko kasi-noan, mintzaldi-eztabaida : “Nerabe,

buraso, nola mintza amodioaz ?”,Sylvain Mimoun medikuarekin-Ortziralean eta larunbatean (21.00),Baionan, Luna Negra kabaretean, “Ledénicheur” antzerkia, Jean-Christophe Charnay jokolariarekin.- Larunbatean, Itsasu-Bidarrai,Hirukasko ibilaldi-lasterkaldia-Larunbat goizean, zaharki-merkatuaGetariako plazan.- Larunbatean, Baionan, Glainauzoaldeko Elkartetxean, “Sehaskahustea”, Oihana ikastolak antolaturik-Larunbatean, Angelun, kukuso-feriaQuintaou plazan.- Larunbatean (16.00) Miarritzekomediatekan, Maialen Errotabehere-Larunbatean (20.30), Miarritzen, gel-toki xaharrean, Free Danse dantzaeskolaren ikusgarria.- Larunbatean (20.30) eta igandean(21.00) Miarritzen, Koliseo gelan, “LesCroqu’Etoiles” antzerkia-Larunbatean (21.00), Kanboko kirol-degian, Véronique Cadepond dantzaeskolaren ikusgarria.

- Larunbatean (21.00)Izpurako elizan, Ipa-ralai eta Ganbara Ttikikoroak- Igandean, Azkainen,kermeza- Igandean (16.30),Getariako elizan, AnneEtchegoyen etaPachamama-Igandean (16.00),Donibane Lohizunekoelizan, kontzertua, AnaAguado Rojo organojoile.-Igandean (16.30),Angelun, Arkadiakobaratzetan, kontzertua,Vanessa Gardebienpiano joile.

-Igandean (20.00), Miarritzen, geltokixaharrean, Pied Flex dantza esko-laren ikusgarria.-Igandean (21.00), Bidarteko pilotaplazan, euskal-dantzak Xinkakotaldearekin, elkarte horrek bere 30urteak ospatuz.-Igandean (21.00), Miarritzen, Mazonparkean, euskal indar-jokoakNapurrak elkartearekin.

URRUÑAKO KALBARIOA

NON DAGO LANJERRA ?Harriturik egona naiz eta pentsatzen dut ez naizela bakarra, jakin dudalarik zer eraba-ki bitxia hartu zuen Frantses Akademiak galdegiten zuela ez diten agert Frantziakobertze hizkuntzak Lege Nagusian.Bigarren harridura senadoreek obeditu diotelarik Frantses Akademiari Frantziak dituenhizkuntza xumeek lanjerrean ezartzen zutela frantses batasuna eta frantsesen artekolokarria den hizkuntza.Aspaldi huntan ingelesa da frantses hizkuntza lanjerrean ezartzen duena.

Gehexan Pontto

Kalbario mendiko otoiztegia.

Aurten landatu kurutze handia.

WWyyoommiinngg--eenn aarrttzzaaiinn,, aaiittaattxxii--aammaattxxii bbeezzaallaa

Buffalo, Wyoming. Aitzinaari da Wyoming-eko Bu-ffalon, Estatu Batuetan, urteguziz NABOk (Ipar Amerike-tako Euskal Batasunen fe-derazioneak) antolatzenduen ‘Udaleku’ deituudalekua. Kate Caminozuzendari eta Teresa(Escoz) Fieldgrove zuzen-dari lagun, arbasoeuskalduneko 43 hauramerikano denbora goxoaari dira pasatzen, euskalkultura eta moldeak ikastendituztela. Aurten, gainera,Estatu Batuetara artzainheldu ziren euskaldunen biz-itzeko molde eta manerak aridira ikasten.Joan den astean rodeoan izan ziren, eta iragan larunbat-igandea Buffaloondoko Big Horn mendietan eman dute, larunbateko gaua artzainen ‘karrokan-po’ edo gurdi-etxoletan eman zutelarik. Han ziren, besteak beste, lehengo

artzainak nola bizi ziren erakusten, Jean Escoz luzaidarra, Batista Juanicotenaelizondoarra, Jean Cinquambre erratzuarra, Pierre Amestoy armendariztarra etaDenis Camino arnegitarra. Bostak potreta atera zuten, Herria astekariaren bi aleeskuetan.Bestenaz, Buffaloko Udaleku hau izigarri ongi ari da pasatzen, haurrak, Bu-ffaloko ‘Big Horn Basque Club’eko lagunak —Kirsten Auzqui lehendakari— etairakasleak ere loriatzen. Aste honetan, San Juan sua eta kalejira eginen dutehaurrek eta Buffaloko herritarrek. Egitaraua heldu den ortziralean eginen denemanaldi batekin bukatuko da. Aitzina eta goiti, Buffaloko eta Ameriketakoeuskaldunak! Joseba Etxarri

Eskuetan Herriaren aleak, Denis Camino arnegitarra, BatistaJuanicotena elizondoarra, Jean Cinquambre erratzuarra,

Jean Escoz luzaidarra, Pierre Amestoy armendariztarra etaAlberta Escoz, Jean-en emaztea (arg. Eneko Espino)

Udalekuko haurrak, Buffalo-Wyoming-eko Euskaldun Kalean (arg. Eneko Espino)


Top Related