hezkuntza natura lehen zientziak
TRANSCRIPT
Natura Zientziak2 LE
HEN
H
EZK
UN
TZA
Lehen Hezkuntzako 2. mailarako Natura Zientziak liburua Zubia Editoriala, S.L.ren eta Santillana Educación, S. L.ren Hezkuntza Argitalpenetarako Sailean Joseba Santxo Uriarteren eta Teresa Grence Ruizen zuzendaritzapean sortu, taxutu eta gauzaturiko talde-lana da.
Liburu honen prestatze- eta argitaratze-lanean honako talde honek esku
hartu du:
TESTUABelén Álvarez GarridoJuan Ignacio Medina CrespoAna Piqueres Fernández
IRUDIAKJuanjo Barco, Jordi Baeza, José Zazo, José Santos, Eduardo Leal
EDIZIOABelén Álvarez GarridoAna Piqueres Fernández
EDIZIOAREN ZUZENDARITZAJuan Ignacio Medina Crespo
PROIEKTUAREN ZUZENDARITZAAinhoa Basterretxea LlonaAntonio Brandi Fernández
LEHEN HEZKUNTZAKO ZUZENDARITZA ETA KOORDINAZIO EDITORIALAJoseba Santxo UriarteMaite López-Sáez Rodríguez-Piñero
Liburu honetako ariketak ezin dira inola ere liburuanbertan egin. Ariketetan proposatzen ditugun taulak,eskemak eta gainerako baliabideak ikasleak koadernoanegin beharrekoen ereduak baino ez dira.
2
EGITEN JAKIN
zurekinProiektuaren aurkezpena
Egiten Jakin proiektuak lau urte bete ditu. Proiektu arrakastatsua da, baina hezkuntzaren errealitatea etengabe aldatzen ari denez, iritsi zaio eguneratzeko unea. Hori dela eta sortu da Egiten Jakin Zurekin.
Egiten Jakin Zurekin proiektuak irakasleek beren hezkuntza-jardunerako eskatu dizkiguten berrikuntza metodologiko eta pedagogiko garrantzitsuak hartzen ditu barnean, eta hortik datorkio izena. Proiektuaren helburu nagusia da ikasleei laguntzea XXI. mendeko herritarrek ezinbesteko izango dituzten gaitasunak garatzen.
Komunikazio-trebetasunak
Komunikazioa funtsezko ardatza da proiektu honetan. Hori dela eta, arlo guztietan landuko dira komunikazio-trebetasunak, zenbait programaren bitartez:
– Hitz egiteko gogoz. Mintzamena.
– Irakurtzeko gogoz. Irakurmena.
– Idazteko gogoz. Idazmena.
Pentsamendu-abileziak
Pentsatzen ikastea eta arrazoibide logikoa garatzea dira Egiten Jakin Zurekin proiektuaren beste bi ardatz garrantzitsu. Horretarako, ikaskuntza autonomoa eta eraginkorra lortzeko behar diren estrategiak eta errutinak lantzen dira, eta horiei esker, ikasleek goi-mailako pentsamendua lortzeko trebetasunak eskuratuko dituzte:
– Ulermena indartzea eta ideia garrantzitsuenak laburbiltzea.
– Informazioa barneratzea eta gogoratzea.
– Ezagutzak elkarrekin lotzea.
Estrategia eta errutina horiek barneratzea
lagungarria izango da pentsamendua kontrolatzeko eta ezagutza berriak eraginkortasun handiagoz aplikatzeko. Unitateetan, bada pentsamendua lantzeko atal bat, eta kapela urdin baten irudia erabili da atal hori nabarmentzeko.
Adimen emozionala
Emozioen hezkuntza ezinbestekoa da ikasleak osotasunean hezteko. Egiten Jakin Zurekin proiektuan proposatzen diren oinarrizko helburuetan, alderdi hauek jorratzen dira:
– Norberaren eta besteen emozioak identifikatzea.
– Emozioen autokudeaketa eta erregulazioa.
– Emozioak adieraztea.
– Gizarte-trebetasunak eta enpatia.
Proiektu honetan, kapela gorri baten irudia erabili da adimen emozionala berariaz garatzeko prestatu diren jarduerak eta proposamenak nabarmentzeko.
3
Sormena
Irudimen bizia izatea da sormena, gai izatea testuinguru desberdinetara egokitzeko, bai eta ezusteko egoeren eta arazoen aurrean erantzun originalak emateko ere. Sormena garatze aldera, gure liburuetan, funtsean, gaitasun hauek lantzen dira:
– Estrategia pertsonalak eta berritzaileak bilatzeko gaitasuna.
– Adierazpenerako molde sortzaileak erabiltzeko gaitasuna.
Proiektu honetako materialetan, kapela berde batez daude nabarmenduta bereziki sormena lantzera bideratuta dauden jarduerak.
Lan kooperatiboa
Proiektu honetan, zenbait jarduera proposatzen dira ikasleak lankidetzan aritu daitezen eta, helburu bera lortzeko asmoz, elkarrekin lan egiteko gaitasunak gara ditzaten. Jarduera horiek egiteko, zenbait talde mota osatu beharko dituzte ikasleek:
– Bikoteak.
– Taldetxoak.
– Ikastalde osoa.
Jarduera horiek adierazteko, zenbait ikono erabili dira.
Horrez gain, hiruhileko bakoitzaren amaieran, proiektu txiki bat erantsi dugu, Elkarlanean izenekoa. Atal horretan, ikaskuntza kooperatiboko zenbait teknika baliatzen dira.
Ikaskuntzaren autorregulazioa
Egiten Jakin Zurekin proiektuan, ikasleek eginkizun aktiboa dute ikasteko prozesuan, eta horretarako, norberak ikasitakoari buruzko gogoeta sustatu nahi dugu; hala, nork bere burua hobeto ezagutuko du, eta bere indarguneak eta ahulguneak hautemango ditu.
Unitateetan, errubrika labur batzuk daude. Errubrika horien bitartez, ikasleak zer ikasi duten ohartuko dira, eta hori nola egin duten ebaluatuko dute.
Azkenik, neurozientziaren azken aurrerapenak kontuan hartuta, Egiten Jakin Zurekin proiektuan GAMIFIKAZIO-proposamen bat dago, ikasleen emozioa eta jakin-mina pizteko; izan ere, garrantzitsuak dira ikaskuntza indartzeko elementu horiek. Proiektuan, jolasaren berezko dinamikak eskaintzen dira, eta horiei esker, ikasgela eraldatuko dugu, giro estimulatzailea eta motibatzailea sortuko baitugu.
4
Has gaitezen! ............................................................ 9
1. unitatea. Nire gorputza ezagutzen .................... 13
2. unitatea. Osasuntsu egon nahi dugu ................. 27
Elkarlanean ............................................................. 40
Minilab ................................................................... 42
3. unitatea. Landareak ezagutzen ......................... 43
4. unitatea. Animaliak ezagutzen .......................... 57
Elkarlanean ............................................................. 72
Minilab ................................................................... 74
5. unitatea. Inguruan dugun mundua ................... 75
6. unitatea. Asmatzaileak gara .............................. 87
Elkarlanean ........................................................... 102
Minilab ................................................................. 104
Ikasturtea amaitzeko ............................................. 106
Zientzietako albuma ............................................. 108
Orain ingelesez ..................................................... 110
Aurkibidea
5
Edukien taula
Unitateak Informazioa eta edukiak
Has gaitezen! • Zergatik gara desberdinak?
• Zergatik gara berdinak?
• Elkarrekin lanean eta ondo pasatzen
1. Nire gorputza ezagutzen
• Nolakoa da gure gorputza?
• Nola funtzionatzen du gure gorputzak?
• Arnastu beharra dugu
2. Osasuntsu egon nahi dugu
• Zer da osasuntsu egotea? • Gure osasuna zaintzen
• Elikadura osasungarria
Elkarlanean Arkatzak erdira. Menu osasungarriak prestatuko ditugu
Minilab Ariketa fisikoa egingo dugu
3. Landareak ezagutzen
• Landareak izaki bizidunak dira
• Nolakoak dira landareak?
• Loreak
4. Animaliak ezagutzen
• Nola elikatzen dira animaliak?
• Animalia ornodunak eta ornogabeak
• Ugaztunak eta hegaztiak
Elkarlanean Orri birakaria. Animaliak babestuko ditugu
Minilab Animalia birziklatuak
5. Inguruan dugun mundua
• Ura aldatu egiten da • Nahasteak edonon • Materialak eta haien propietateak
6. Asmatzaileak gara • Zergatik asmatzen ditugu makinak?
• Nolakoak dira makinak?
• Nola funtzionatzen dute makinek?
Elkarlanean 1-2-4. Lanabes egokiak aukeratuko ditugu
Minilab Makina bat eraikiko dugu
6
Irakurtzeko gogoz Egiten jakin
• Honelakoa da gure eskeletoa
• Giharrak eta mugimendua
• Lehenengo eskola-eguna • Erradiografian hezurrak identifikatuko ditut
• Istripurik ez izateko neurriak
• Oso osasungarriak • Elikadurari buruzko galdetegi bat beteko dut
• Landare motak • Landareak naturan • Erein ditzagun ezkurrak! • Landare bat aztertu eta deskribatuko dut
• Narrastiak, anfibioak eta arrainak
• Animalia ornogabeak • Mehatxu handia animalientzat
• Animalien oinatzak identifikatuko ditut
• Energia behar dugu
• Ez oxidatu, mesedez! • Birziklatzen ikasiko dut
• Ordenagailuak ezagutzen
• Kontuz zaratarekin • Makinak aldatuz doaz • Makina batek nola funtzionatzen duen azalduko dut
7
Liburuan erabili diren ikurrak
Koloretako kapelak
Ikur honek adierazten du jarduera horiek zure ikaskidearekin egin beharko dituzula.
Jarduera horiek egiteko, talde-lanean jardun beharko duzu.
Pentsamenduaren kapela da. Hausnartzeko eta ondorioak ateratzeko jantziko duzu.
Sormenaren kapela da. Kapela horrekin zure irudimena baliatuko duzu, ideia originalak proposatzeko.
Emozioen kapela da. Zer sentitzen duzun adierazteko eta besteen lekuan jartzeko erabiliko duzu.
PENTSAMENDUA
SORMENA
EMOZIOAK
8
Nola sentitzen zara zure ikaskideekin berriz elkartzean?
Udan zehar aldatu egin direla iruditzen al zaizu?
Ikasturtea hastean, zer gustatzen zaizu gehien, eta zer gutxien?
Has gaitezen!
9
Zergatik gara desberdinak?
1 Guztiok ditugu izen bat eta abizenak, eta horiek gainerakoengandik bereizten gaituzte. Osatu fitxa zure datuekin.
Izena:
A¬bizenak:
2 Gure itxura fisikoa ez da beste pertsonena bezalakoa.
Marraztu zeure burua, honako hauek kontuan hartuta: begien kolorea, ilea, aurpegiaren forma, sudurra...
Marraztu, gainera, alboan duzun ikaskideren bat.
3 Gure zaletasunek eta izaerak gainerakoengandik bereizten gaituzte. Markatu gustukoen dituzun bi jarduerak.
10
Has gaitezen!Zergatik gara berdinak?
1 Gure gorputzak berdinak dira barrutik, eta modu berean funtzionatzen dute. Lotu.
Buruak ikusteko balio dute.
Begiek mugitzeko balio dute.
Belarriek pentsatzeko balio du.
Hezurrek eta giharrek entzuteko balio dute.
3 BALIOAK. Guztiok eskubide berak ditugu; adibidez, etxe batean bizitzeko eskubidea eta eskolara joateko eskubidea.
Erreparatu argazkiari. Zuen ustez, haur hauek lanean egon behar al lukete?
Azaldu zuen iritzia.
2 Guztiok ditugu sentimenduak. Poza, tristura, haserrea, beldurra eta abar sentitzen ditugu. Erreparatu eta idatzi zer sentitzen duen haur bakoitzak.
11
Elkarrekin lanean eta ondo pasatzen
1 Elkarrekin bizitzeko, beharrezkoa da desberdintasunak errespetatzea eta arauak betetzea. Erreparatu argazkiei, eta esan zer arau ageri den bakoitzean.
Lekuetara garaiz iristea.
Hitz egiteko eskua altxatzea.
Ikasgela eta materiala zaintzea.
Hitz egiten ari den pertsonari entzutea.
Isilik egotea, arreta handiagoa jartzeko.
2 Ikasgelan, elkarrekin lan egiten dugu eta elkarri laguntzen diogu.
Pertsona batzuek oso erraz egiten dituzte lagun berriak, eta beste batzuk, berriz, lotsatiak dira. Erreparatu argazkiari eta pentsatu nola sentitzen den mutila; gero, erantzun galderari.
Nola lagundu diezaiokezu?
1212
Hitz egiteko gogoz
Zertan ari dira haurrak?
Gorputzaren zer atal erabiltzen dituzte dantza egiteko?
Gustuko al duzu dantza egitea? Zergatik?
Zure ustez, dantza egitean jarduera fisikoa egiten al da?
EGITEN JAKIN
Erradiografietan hezurrak identifikatzea.
Nire gorputza ezagutzen
1
13
haurtzaroa nerabezaroa
helduaroa zahartzaroa
Gure gorputza aldatu egiten daGure gorputza aldatuz doa bizitzan zehar. Zenbait arotatik igarotzen gara: haurtzaroa, nerabezaroa, helduaroa eta zahartzaroa.
Gorputzeko atalakGure gorputzak zenbait atal ditu. Gogoratzen al duzu zein diren?
Nolakoa da gure gorputza?
Enborra
bularraldea
sabelaldea
Burua
bekokia
aurpegia
Gorputz- adarrak
besoak
hankak
14
1
besoa kokotsa hanka
sabelaldea
bekokia eskua bularraldea oina
Burua
Enborra
Gorputz-adarrak
3 HITZ EGITEKO GOGOZ. Aipatu zuek ezagutzen dituzuen zenbait pertsona. Kontuan hartu bizitzako aro desberdinetakoak izan behar dutela. Hitz egin aroen artean ikusten dituzuen desberdintasunei buruz.
2 Inguratu.
haurtzaroa
helduaroa
zahartzaroa
1 Lotu. Gero, idatzi non dagoen bakoitza.
kokotsa
Burua, enborra eta gorputz-adarrak gure gorputzeko atalak dira. Bizitzan zehar, hazi eta aldatu egiten gara.
15
Nola funtzionatzen du gure gorputzak?
Izaki bizidun guztiok hiru bizi-funtzio egiten ditugu: nutrizioa, harremana eta ugalketa.
Nutrizio-funtzioaElikagaiak eta airea hartzen ditugu, hazteko eta energia izateko.
Ugalketa-funtzioaHaurrak izaten ditugu.
Harreman-funtzioaInguruan gertatzen denaz ohartzen gara eta erantzun egiten dugu. Zentzumen-organoei esker, inguruan zer gertatzen den jakiten dugu. Erreparatu adibideari.
1 Osatu esaldia.
Pertsonok hiru egiten ditugu: ,
eta .
Julenek bizikleta baten txirrina entzun du.
Alboratu egin da, txirrindulariari igarotzen uzteko.
16
1
2 Zer bizi-funtziorekin dago lotuta irudi bakoitza?
Zer bizi-funtzio falta da?
4 Zer zentzumeni esker senti ditzakegu hotza eta beroa?
3 Idatzi bost zentzumenen izenak eta lotu bakoitza dagokion organoarekin.
begiak belarriak sudurra ahoa larruazala
ikusmena
Bizi-funtzioak dira nutrizioa, ugalketa eta harremana. Zentzumenei esker, gure inguruan zer gertatzen den jakin dezakegu.
17
ahoa
sudurra
trakea
birikak
PENTSAMENDUA HITZA-IDEIA-ESALDIA
Aukeratu orrialde honetako hitzen artean garrantzitsuena iruditu zaizuna.
Idatzi orrialdeko ideia nagusia.
Idatzi ideia hori laburbiltzen duen esaldi bat.
Airea zenbait gasez osatuta dago. Horietako bat oxigenoa da eta ezinbestekoa da guretzat.
Arnastea da airea hartzea eta handik oxigenoa xurgatzea.
Airea sudurretik eta ahotik sartzen da gure gorputzean. Gero, trakea izeneko hodi batean zehar igarotzen da eta biriketara iristen da. Berriz arnasa hartzeko, biriketan gelditzen den airea kanporatu behar dugu.
Arnasteko pentsatu beharrik ez badugu ere, zenbait ariketa egin ditzakegu, hobeto arnasteko eta erlaxatzeko.
Hartu airea sudurretik, ahotik hartu beharrean.
Eutsi aireari barnean zenbait segundoz.
Bota airea pixkanaka ahotik.
arnasa hartu arnasa bota
Arnastu beharra dugu
18
1
1 Osatu esaldiak.
ahotik – airea – trakean – – biriketara – sudurretik
A”rnas†ea>, gu®æ gorputΩea> sartΩe> då, edo .
Ωeha® igarotΩe> då etå iris†e> då.
2 Lotu.
Arnasa hartzea birikak airez hustea da.
Arnasa botatzea birikak airez betetzea da.
3 Non arnasten da osasungarriago? Markatu eta azaldu zergatik.
Arnastea gure birikak airez betetzea eta hustea da, eta oxigenoa lortzeko egiten dugu.
19
Honelakoa da gure eskeletoa
HezurrakHezurrak gorputzaren barruan daude. Zurrunak dira.
Gorputzeko hezur guztien multzoari eskeleto esaten zaio.
garezurra
bizkarrezurra
saihets-hezurrak
pelbisa
berna-hezurra
peronea
izterrezurra
erradioakubitua
besahezurra
eskumuturra ukondoa
aldaka
sorbalda
belauna
orkatila
GiltzadurakGiltzadurak hezurren arteko loturak dira. Haiei esker, gorputzeko atalak tolestu eta mugitu ahal ditugu.
Adibidez, hankako giltzadura belauna da. Belaunari esker hanka tolestu ahal dugu.
PENTSAMENDUA ATALAK-DENA
Zer atalek osatzen dute eskeletoa?
Nola lotzen dira eskeletoko atalak?
Zer gertatuko litzateke eskeletoa hezur handi bakar batez osatuta egongo balitz?
20
1
1 Inguratu zurrunak diren objektuak, hezurrak bezala.
2 Non daude hezur hauek? Lotu.
garezurra erradioa
besahezurra izterrezurra
kubitua saihets -hezurra bizkarrezurra berna-hezurra
3 IDAZTEKO GOGOZ. Azaldu zer diren giltzadurak eta zertarako balio duten.
Hezurrak zurrunak dira eta giltzaduren bidez daude elkarri lotuta. Gorputzeko hezur guztiek eskeletoa osatzen dute.
21
Giharrak eta mugimendua
Giharrak larruazalaren azpian daude eta eskeletoa estaltzen dute.
Elastikoak dira: luzatu eta uzkurtu egin daitezke hautsi gabe.
Giharrek eta hezurrek elkarrekin lan egiten dute mugimendua sortzeko. Giharrak uzkurtzean, hezurrei tira egiten diete eta mugiarazi egiten dituzte.
Aurpegiko giharrakAurpegian ere baditugu giharrak.
Aurpegiko giharrei esker, keinuak egin ditzakegu, eta horien bidez, gure sentimenduak adierazten ditugu.
bikiak
bizepsabularreko giharrak
sabelaldeko giharrak
ipurmasaileko giharrak
EMOZIOAK Emozioak adieraziko eta hautemango ditut.
Txandaka, jarri zuen ikaskideen parean.
Adierazi emozio bat keinu bidez: beldurra, poza, tristura…
Gainerakoek zer emozio den asmatu beharko dute.
22
1
1 Idatzi, giharrak bezala, elastikoak diren bi objekturen izenak.
2 Idatzi giharren izenak.
3 Noiz erabiltzen ditugu giharrak? Pentsatu eta markatu.
Korrika egitean. Arnasa hartzean. Pentsatzean.
Amets egitean. Igeri egitean. Begiak kliskatzean.
Giharrak elastikoak dira. Hezurrekin batera lan egiten dute, gu mugitu ahal izateko.
23
1 Ander ezin da ibili gainerako haurrak bezala. Haren hanketako giharrek ez dute ongi funtzionatzen. Zer erabiltzen du batetik bestera joateko?
2 BALIOAK. Zer zailtasun izaten dituzte, eguneroko bizitzan, gurpildun aulkian ibiltzen diren pertsonek? Nola gainditzen dituzte zailtasun horiek?
IRAKURTZEKO GOGOZ
Lehenengo eskola-eguna
Anderrentzat, lehenengo eguna zen eskola
berrian, eta urduri samar zegoen…
Ez zuen inor ezagutzen. Edonola ere,
iritsi eta berehala, bi neskak ikasgelaraino
lagundu zioten.
Lehenengo lerroan eseri zen, ez zuelako
mahaien artetik igaro nahi gurpildun aulkiarekin.
Julene zen haren kide berria, oso neska jatorra.
Gorputz Hezkuntzako orduan, saskibaloi-partida bat jokatu
zuten guztiek. Anderrek ere parte hartu zuen, eta bi saskiratze
egitea lortu zuen.
Egunaren amaieran, Ander oso pozik zegoen: eskoletan parte
hartu zuen, lan bat egin zuen Julenerekin, eta jolas-orduan oso
ongi pasatu zuen kide berriekin jolasten.
24
2 Zer hezur hautsi da?
Erradiografian hezurrak identifikatuko ditutErradiografiak argazkien antzeko zerbait dira, eta gorputzaren barrualdeko organoak eta hezurrak ikusteko erabiltzen dira. Adibidez, pertsona bat erortzen bada eta min hartzen badu, erradiografiari esker, hezurrik hautsi duen ikus dezakegu.
1 Erreparatu irudiei eta idatzi hezurren izenak.
EGITEN JAKIN 1
A
B
25
1 Osatu bizi-funtzioei buruzko eskema.
3 Idatzi hitz bakoitza dagokion tokian.
Elikagaiak eta airea hartzea, hazteko eta energia izateko.
Ugalketa
Bizi-funtzioak
giharra
hezurra
giltzadura
IKASITAKOA. Koloreztatu , edo .
Bizi-funtzioak zerrendatu ditut.
Zentzumen-organoen funtzioa azaldu dut.
Hezur eta gihar nagusiak identifikatu ditut.
Inguruan zer gertatzen den jakitea eta erantzutea.
2 Idatzi izenak.
AURRERA NOA!
26
Zientzietako albumaIkasturtea amaitzen ari da, eta zure liburua ere bai. Pentsatu zenbat gauza egin dituzun, eta... osatu zure albuma!
Esperimentu hau gogoratzen dut:
HAU BERRIA IZAN DA
NIRETZAT:
HAU GUSTATU
ZAIT GEHIEN:
BI GAUZA HAUEK EZ DITUT
AHAZTUKO:
1
2
108
ORAIN INGELESEZ
My body
My senses
sight
smell
touch
hearing
taste
bone
jointmuscle
110110