larrungo trena, 90 urteko traizio txikia · trena, pertsonen gisan, aldapa behera gora-ka baino...

4
32 2014KO EKAINAREN 29A ERDIKO KAIERA - IHESI S AN I NAZIO kaskoko aparkaleku mukuru betean utzi dugu autoa. Inguruko bentetatik bueltan diren erretiratu landesen autobusak, etxe- peko aldapari mendia esaten dioten takoidun paristarrak, haurtxoarekin arratsalde pasa etorritako gipuzkoa- rrak, trenekin maitemindutako bikotea, paisaiak pintatzera igotzen den artista... Denetik dago txartel- degirako ilaran. Txartela hartu eta trenean eser- tzea aski da, alta, Larrunera ez ezik, denboran barna bidaiatuko dugula ohartzeko. Trena egurrezkoa izateak eman digu abisua: Pirinioetako izeiez sendotu zuten teilatua, Landeseko pinuz tronadura, Ariègeko (jatorriz- ko okzitanieraz Ariéja) gaztainondoz estaldura, eta Afrikako usteldu ezi- nezko zurez plataforma. 1924ra jauzi egin dugula dirudi. Alabaina, batek daki zerk bultzatuko zuen gizakia trena mendi tontorreraino eramatera. Egun, AHT eraikitzeko arnasten den antsia berak agian. 1908koa omen da gailurreraino- ko trenbidea eraikitzeko buruta- zioa. 1912an ekin zioten ideia gor- putz eta arima gauzatzeari, baina lan administratibo astunak eta lau urteko gerra astunagoak 1919ra arte eten zuen saiakera. Obra 1924an bukatu bazen ere, ez pentsa dena samur eta zelai joan zenik. Urte hartako urtarrilaren 7an, pro- bak egiten ari zirela, lokomotora burdinbidetik atera zen istripua era- gin eta egitasmoa kolokan jarriz. Nahasi bezain urduriak izan ziren hurrengo hilabeteak, apirilaren 25ean Iturriederretarainoko zatia eta ekainaren 30ean tontorreraino- koa inauguratu zuten arte. Trikuharri, mendizale, ardi, sai Maldan gora abiaturik, erretiratu lan- desek bide-ertzetik izerdi patsetan lasterka doan gaztea animatzen duten artean, paisaia gose ditut begiak. Pare bat trikuharri eta dol- men ageri dira urrutira. Martxa hone- tan, ardi latxak nola, auto-gibeleko pegatina bihurtzekotan diren potto- kak lasai ederrean dabiltzala salatzen dute zintzarri hotsek. Nola ikusten ote gaituzte zeruetan itzuli-mitzulika dabiltzan saiek? Bezperan hildako kabala baten usainean dabiltza, edo besterik gabe, postala edertzeko era- kartzen dituzte? Zer usteko dute Larrungo ezaugarria den harri eta lurraren gorri arreaz? Gustura galdetuko nioke txartel- degiko artistari nola islatzen duen gorri hori oihal zurian. Baina gauzak zer diren, altuera hartu ahala begien aurrean marrazten ari zaiguna baino ederragorik nekez pintatuko duela pentsatu dut nire baitan. Ezer izate- kotan, ederra baita Sara. Mendeak dituzten etxe gotorrak, mendiz ingu- raturiko bide-zidorrak, denbora eta Euskal Herria ezagutuz SARA (LAPURDI) Zure inguruari buruz idaztea da zure inguruarekin adiskidetzeko bidea. Badakit aitatxi urruñarrek traizio bikoitza leporatuko didatela. Badakit urruñarrak Oleta auzotik gora igan behar duela Larrunera. Badakit ibiltzeko direla zangoak. Badakit. Baina ekainaren 30ean beteko ditu 90 urte Azkaine eta Sara arteko San Inazio lepotik Larrungo tontorra harrapatzen duen trenak, eta aizue, ez dago ipurdia bezalakorik hankek atseden hartzeko. Larrungo trena, 90 urteko traizio txikia | SUSTRAI COLINA | Argazkiak: Dani Blanco 1908koa omen da gailurrerainoko trenbidea eraikitzeko burutazioa, baina 1912an ekin zioten ideia gorputz eta arima gauzatzeari

Upload: others

Post on 11-Aug-2020

2 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: Larrungo trena, 90 urteko traizio txikia · Trena, pertsonen gisan, aldapa behera gora-ka baino azkarrago ibiltzen ote den pentsatzen sartu naiz trenera. Orain-goan, arreta desbideratu

32 � 2014KO EKAINAREN 29A

ERDIKO KAIERA - IHESI

SAN INAZIO kaskoko aparkalekumukuru betean utzi dugu autoa.Inguruko bentetatik bueltan direnerretiratu landesen autobusak, etxe-peko aldapari mendia esaten diotentakoidun paristarrak, haurtxoarekinarratsalde pasa etorritako gipuzkoa-rrak, trenekin maitemindutakobikotea, paisaiak pintatzera igotzenden artista... Denetik dago txartel-degirako ilaran.

Txartela hartu eta trenean eser-tzea aski da, alta, Larrunera ez ezik,denboran barna bidaiatuko dugulaohartzeko. Trena egurrezkoa izateakeman digu abisua: Pirinioetako izeiezsendotu zuten teilatua, Landesekopinuz tronadura, Ariègeko (jatorriz-ko okzitanieraz Ariéja) gaztainondozestaldura, eta Afrikako usteldu ezi-nezko zurez plataforma. 1924rajauzi egin dugula dirudi. Alabaina,batek daki zerk bultzatuko zuengizakia trena mendi tontorrerainoeramatera. Egun, AHT eraikitzekoarnasten den antsia berak agian.

1908koa omen da gailurreraino-ko trenbidea eraikitzeko buruta-

zioa. 1912an ekin zioten ideia gor-putz eta arima gauzatzeari, bainalan administratibo astunak eta lauurteko gerra astunagoak 1919raarte eten zuen saiakera. Obra1924an bukatu bazen ere, ez pentsadena samur eta zelai joan zenik.

Urte hartako urtarrilaren 7an, pro-bak egiten ari zirela, lokomotoraburdinbidetik atera zen istripua era-gin eta egitasmoa kolokan jarriz.Nahasi bezain urduriak izan zirenhurrengo hilabeteak, apirilaren25ean Iturriederretarainoko zatiaeta ekainaren 30ean tontorreraino-koa inauguratu zuten arte.

Trikuharri, mendizale, ardi, saiMaldan gora abiaturik, erretiratu lan-desek bide-ertzetik izerdi patsetanlasterka doan gaztea animatzenduten artean, paisaia gose ditutbegiak. Pare bat trikuharri eta dol-men ageri dira urrutira. Martxa hone-tan, ardi latxak nola, auto-gibelekopegatina bihurtzekotan diren potto-kak lasai ederrean dabiltzala salatzendute zintzarri hotsek. Nola ikustenote gaituzte zeruetan itzuli-mitzulikadabiltzan saiek? Bezperan hildakokabala baten usainean dabiltza, edobesterik gabe, postala edertzeko era-kartzen dituzte? Zer usteko duteLarrungo ezaugarria den harri etalurraren gorri arreaz?

Gustura galdetuko nioke txartel-degiko artistari nola islatzen duengorri hori oihal zurian. Baina gauzakzer diren, altuera hartu ahala begienaurrean marrazten ari zaiguna bainoederragorik nekez pintatuko duelapentsatu dut nire baitan. Ezer izate-kotan, ederra baita Sara. Mendeakdituzten etxe gotorrak, mendiz ingu-raturiko bide-zidorrak, denbora eta

Euskal Herria ezagutuz

SARA (LAPURDI)

Zure inguruari buruz idaztea da zure inguruarekin adiskidetzeko bidea. Badakit aitatxiurruñarrek traizio bikoitza leporatuko didatela. Badakit urruñarrak Oleta auzotik gora iganbehar duela Larrunera. Badakit ibiltzeko direla zangoak. Badakit. Baina ekainaren 30ean

beteko ditu 90 urte Azkaine eta Sara arteko San Inazio lepotik Larrungo tontorra harrapatzenduen trenak, eta aizue, ez dago ipurdia bezalakorik hankek atseden hartzeko.

Larrungo trena, 90 urteko traizio txikia

| SUSTRAI COLINA |

Argazkiak: Dani Blanco

1908koa omen dagailurrerainokotrenbidea eraikitzekoburutazioa, baina 1912anekin zioten ideiagorputz eta arimagauzatzeari

Page 2: Larrungo trena, 90 urteko traizio txikia · Trena, pertsonen gisan, aldapa behera gora-ka baino azkarrago ibiltzen ote den pentsatzen sartu naiz trenera. Orain-goan, arreta desbideratu
Page 3: Larrungo trena, 90 urteko traizio txikia · Trena, pertsonen gisan, aldapa behera gora-ka baino azkarrago ibiltzen ote den pentsatzen sartu naiz trenera. Orain-goan, arreta desbideratu

34 � 2014KO EKAINAREN 29A

ERDIKO KAIERA - IHESI: SARA (LAPURDI)

naturaren esku baizik ez daudenobrak... Geroz eta ttipiago ageri dadena, geroz eta libreagoa eta urruna-goa da ikusmira. Ez da alferrikLarrun itsasertzeko lehen mendigaraia. Hiru arnasa baizik ez daudehondartzatik 905 metroko altuerandagoen tontorrera.

736 metroko desnibela jaten duSan Inazioko lepotik Larrungo kas-kora garamatzan trenak. Erraz esatenda. Alabaina, ordu erdian, 4,2 kilo-metroko eta %25eko tarteak dituenmalda orduko bederatzi kilometrokoabiaduran igotzea balentria bat dabere xumean. Kremailera sistemarizor zaion balentria. Kremailerakindarra egin dezan, ohiko trenbidearihirugarren errail hozkadun bat erans-ten zaio erdi-erdian, trenaren errotakbertan lotu eta bagoiek maldara itsa-tsita segi dezaten. Begiak maldaraitsatsita dituztenak tren zale itsuakdiren senar-emazteak dira. Frantzia-ko Estatu osoan molde honetakohiru tren baizik ez direla gelditzenazpimarratu diote elkarri. Hirugarrenerrailari baino Hiru Iturrietako bide-gurutzera so egitea probetxugarria-goa dela iduri zait niri.

Tren baten partez, biHiru Iturrietan egiten dute batAzkainetik, Saratik eta UrruñatikLarrunera igotzen diren bideek.Mendizale gehienek bertako oiha-neko itzalpean biltzen dituzte azkentxanpari ekiteko indarrak. Gailu-rrean ogitartekoa janda beherantzdatozenek burlaizez begiratzendiete goranzkoan mingaina danda-rrez darabiltenei. Hego-haizetanzabaltzen den erreka soinuak sose-gatzen du giroa. Igoeran lehenbizi-koz ikusi dugu itsasoa urrunean.Apenas antzematen diren hara etahona dabiltzan ontziak, Hondarri-biko hondartza inguruko etxe-orra-tzak ikustearekin konformatukogara oraingoz. Eta hori ere...

Ez bat, ez bi, goizegi gautzenduen egunetan nola, bistarik gabegeratu baikara goitik behera zetorrentrena gure paretik harrigarriki igaro-tzean. Nork pentsatu behar zuenbehinola tren baten partez bi ibilikozirela mendi magaleko joan-eto-rrian? Zer ote diote gutaz bazkatzendiren artean begiratu ere egiten ezdiguten ardi muturbeltzek? Inbidia

Page 4: Larrungo trena, 90 urteko traizio txikia · Trena, pertsonen gisan, aldapa behera gora-ka baino azkarrago ibiltzen ote den pentsatzen sartu naiz trenera. Orain-goan, arreta desbideratu

2014KO EKAINAREN 29A 35�

IHESI: SARA (LAPURDI) - ERDIKO KAIERA

ote diote Larruni ezkerretara ageridiren Pirinioetako gailur tantai zeinNafarroako tontor sorginduek? Tre-nak hemen utziko bagintu zenbatekjarraituko genuke goraino oinez?Emazte paristar takoiduna txorkatilabihurritu gabe iritsiko ote litzateke?

Mugak baino gehiago pasabideakbaitira mendiak, zeharkatzeko egi-nak, ibiliak eta erabiliak. Ez dagolur hauek mugarik gabe ulertzerik.Euskal nortasunean egindako zauribat da muga, aduana, negozio legalazein kontrabandokoa, kontatu nahiedo ezin diren mila historia... Bainabatez ere, muga izaera bat da, bizi-tzeko modu bat. Galdetu bestela

azken aldapa pikoa gainditu eta gai-lurreko geltokitik keinuka ari zaizki-gun hiru bentei. Horixe da azkenhelmuga, hemen bukatzen da bidaiabat eta hemen hasten da beste bat.

Harrigarria baita Larrungo tonto-rrak duen bizitza. Gelditu gabe dabil-tza zerbitzariak terrazatik barrara etabarratik terrazara. Zurrunbilotikihesi, telebistarako antenaren oinetaneseri eta talaia panoramikoenarenbila pausatu gara. Hondarribiko etxe-orratzetatik Landetako hondartzasalbaietarainoko sigi-sagak garbi-garbi ageri dira. Urruña, DonibaneLohizune, eta enparauak hatzekinukitzeko moduan daude. Pasaia ingu-ruko fabrikak sumatzetik Ibardinenpilatutako autoetara egiten du begiak.Amaigabeak dirudite Bortziriak,Malerreka eta Baztan aldeko men-diek. Amaigabeak ingurumari osokomendi-bide, zidor, eta pista amarau-nek. Nahikoa da begiak ixtea, aitzina-ko ilargi beteko gauetan, 50 kilokozakuak bizkarrean, alde batetik bes-terako lasterkariak irudikatzeko.Gutxi behar du orotariko gerretakoiheslariek tontor honetan hartukozuten arnasa hartzeko. Dena dagobistan ikusi nahi duenarentzat.

Larrun Larun ere badaBistak-pista, ikustea entzutetik has-ten da sarri, eta entzumena misteriozjosita dago. Nola azaldu bestelaUrruñan eta Saran Larrun denaLarun izatea Beran eta Lesakan?Kontrabandoko gau batean galduote zen r-a? Inguru horietan II.Mundu Gerra kari eraikitako bunkerbatean gordeta ote dago? Edo leien-detako Larrungo herensugeak irentsiote du? Larrungo maldetako behia-

lako sorgin festa eta akelarreetan tra-baturik geratu ote zen? Edo Pierre deLancreren inkisizioak erre ote zuengure r-a? Jabetuko ote da istorio-mis-torio horiez bikote gipuzkoarrarenaltzoan lokartu berri den haurtxoa?

Galderak airean heldu zaigu abia-tzeko tenorea. Oinez jaistea aitatxiurruñarrek leporatuko didaten trai-zioaren zama arintzeko modua litza-teke, baina egiten hasita, osorik egite-koak dira traizioak ere. Trena,pertsonen gisan, aldapa behera gora-ka baino azkarrago ibiltzen ote denpentsatzen sartu naiz trenera. Orain-goan, arreta desbideratu gabe, Koral-handiako gotorlekua, Gorostiarriakoharrespilak eta Iturriederko zohikaiz-tegia preziatzen ahaleginduko naizelahitzeman diot nire buruari. Alferrikizan da, oinez igo eta beheranzkoanJasolako bentan bazkaltzea bezalakoplanik ez dagoela aldarrikatzen pasadut bidaia. Aitatxi urruñar bat dara-mat barruan, nonbait.

Aitatxi urruñarrek, ordea, besteekbezain ongi dakite 90 urtekoak esti-matzen duela bisita, eta ez dagoela100. urteurrenaren ospakizunen zainegon beharrik berriz itzultzeko. Adinbatetik landa gehiago balio du egune-rokoak aldian behingo festak baino.Eguneko azken trenarenetorrera sirenak hustuduen aparkalekuak eder-ki daki bihar ere bisitakizango dituela. n

Prezioak:Joan-jina 17 euro helduentzateta 10 euro haurrentzat.

Egutegia/ordutegia:Martxo erditik azaro hasieraraarte dago martxan. Uztail etaabuztuan 8:30etatik 17:30etara,eta gainontzeko hilabeteetan9:30etatik 11:30etara eta14:00etatik 16:00etara. 35 minu-turo ateratzen da tren bat.

Bidaiaren iraupena:30 minutu.

Geltokiko telefonoa:05 59 54 20 26

Webgunea:www.rhune.com

Gida praktikoa

B i s i t a t uI h e s i . c o m ,a i s i a l d i r a k owebgune parte-hartzailea.