san markos

65
MARKOS 13. GUZTION ALDE EMANDAKO BIZIA (2010-04-09) Taldearen funtzionamendua: Helburua otoitz giroan gure fedea indartzea da. Nik saioak bideratzen lagunduko dot, baina taldean bat gehiago naz, eta taldeak ondo funtzionatzea danon esku dago. Azken baten talde otoitza eta gure fedearen inguruko gogoetak egiteko asmoz batzen gara, eta taldeak ondo funtzionatzea danok gura dogu; danok ahalegindu behar dogu parte hartzen, bakoitzak ahal dauen neurrian eta naturaltasunez. Otoitzaldi honeen martxa be danok markatu behar dogu, eta noizbehinka horretaz be egingo dogu berba. Gaur saioaren amaieran. Etxean bakarrean irakurritako ebanjelio atala guztion artean komentatuko dogu, zatiren batzuk ozenki irakurriko doguz, eta otoitz uneak be izango doguz, isilean edo altuan. Behar bada momentu batzuetan isilaldiak be egingo dira gure artean, baina horrek ez gaitu urduri ipini behar; isilaldi horreek be beharrezkoak dira otoitzerako eta gogoetarako. Gaurko Mk. 14, 1-15, 47 irakurri dogunez, ebanjelio atal horren inguruan ahaleginduko gara pentsatzen eta otoitz egiten, hiru puntu honeek kontuan hartuta: - Jesusek bere ikasleakaz egin eban azken afaria - Jesusen heriotzaren esanahia - Eukaristiaren ospakizunaren garrantzian sakontzea eta indartzea Gaurko saioa: 1- Hasierako otoitza isilean edota ahots goran. 2- Gidako hasierako galderari buruz bakoitzak bururatzen jakona esan: Nekaldian zehar ze jarrera daukie? - Juduen erlijio agintariek? Zergaitik? - Jesusen ikasleek? Judasek, Pedrok, besteek… - Herri agintariek? Pilatok, guardiek… - Jesusen beste jarraitzaileek? Andrek, Simonek… - Beste batzuk? Beragaz gurutzeratuek, handik pasatzen zirenek… 3- Jatorduek dauken garrantzia guretzat (Noiz? Zelan? Zergatik?) eta Jesusentzat. Jesusek bere bizitza osoaren ezaugarri moduan ospatzen dau bere ikasleakaz; pentsa daigun apur bat horretaz. 4- Jainkoaren hitza (84.orri.): Mk. 14, 12-25. Entzuten gaude gu Jauna… 1

Upload: aniceto-ajuriagogeaskoa

Post on 10-Mar-2016

242 views

Category:

Documents


7 download

DESCRIPTION

San Markosegaz otoitzean

TRANSCRIPT

Page 1: San Markos

MARKOS13. GUZTION ALDE EMANDAKO BIZIA (2010-04-09)Taldearen funtzionamendua: Helburua otoitz giroan gure fedea indartzea da.Nik saioak bideratzen lagunduko dot, baina taldean bat gehiago naz, eta taldeak ondo funtzionatzea danon esku dago. Azken baten talde otoitza eta gure fedearen inguruko gogoetak egiteko asmoz batzen gara, eta taldeak ondo funtzionatzea danok gura dogu; danok ahalegindu behar dogu parte hartzen, bakoitzak ahal dauen neurrian eta naturaltasunez. Otoitzaldi honeen martxa be danok markatu behar dogu, eta noizbehinka horretaz be egingo dogu berba. Gaur saioaren amaieran.Etxean bakarrean irakurritako ebanjelio atala guztion artean komentatuko dogu, zatiren batzuk ozenki irakurriko doguz, eta otoitz uneak be izango doguz, isilean edo altuan. Behar bada momentu batzuetan isilaldiak be egingo dira gure artean, baina horrek ez gaitu urduri ipini behar; isilaldi horreek be beharrezkoak dira otoitzerako eta gogoetarako. Gaurko Mk. 14, 1-15, 47 irakurri dogunez, ebanjelio atal horren inguruan ahaleginduko gara pentsatzen eta otoitz egiten, hiru puntu honeek kontuan hartuta:

- Jesusek bere ikasleakaz egin eban azken afaria- Jesusen heriotzaren esanahia- Eukaristiaren ospakizunaren garrantzian sakontzea eta indartzea

Gaurko saioa:1- Hasierako otoitza isilean edota ahots goran.2- Gidako hasierako galderari buruz bakoitzak bururatzen jakona esan: Nekaldian zehar ze jarrera daukie?

- Juduen erlijio agintariek? Zergaitik?- Jesusen ikasleek? Judasek, Pedrok, besteek…- Herri agintariek? Pilatok, guardiek…- Jesusen beste jarraitzaileek? Andrek, Simonek…- Beste batzuk? Beragaz gurutzeratuek, handik pasatzen zirenek…

3- Jatorduek dauken garrantzia guretzat (Noiz? Zelan? Zergatik?) eta Jesusentzat. Jesusek bere bizitza osoaren ezaugarri moduan ospatzen dau bere ikasleakaz; pentsa daigun apur bat horretaz. 4- Jainkoaren hitza (84.orri.): Mk. 14, 12-25. Entzuten gaude gu Jauna…Hiruk edo irakurri txandakatuz. Gero batek galderak irakurri eta bakoitzak burura datorkona esan.5- Domeketako eukaristia: Kristauontzat oso garrantzitsuaIrakurri (84-85orri.) batek, eta bakoitzak gura dabena esan.6- Egin dezagun otoitz (85. orri.). Kandela biztu altaran.Irakurri neuk eta hor esaten dena egiten ahalegindu: otoitza isilean eta altuan gura dabenek.7- Sakontzeko (85-87 orri.): irakurri atalka eta astiro astiro lantzean batek, eta noizbehinka egin isilalditxo bat, nonok zeozer esan gura badau esateko. 8- Abesti bategaz eta salmo bategaz amaituEskerrik asko, Jauna, bihotz bihotzetik,eskerrik asko, Jauna orain eta beti.Salmoa (aukeratu)

1

Page 2: San Markos

15. JESUS BIZTUAK BIZI BERRIA DAKARKIGU (2010-04-23)1- Hasierako otoitza isilean edota ahots goran: Jesusen biztueran gehiago sinesten lagundu deiskula Jesusek berak…..Jesusek Aita-Ama Jainkoaren maitasunezko erreinua iragartzen eta on egiten emon eban bere bizitza osoa. Bide horretan kontrario ugari be izan eban, eta azkenean hil egin eben. Baina Jesus benetako bizitza eskaintzera etorri zen eta betirako biztu zen. Hori adierazten deuskue bere jarraitzaileen testigantzek. Sinesmen horretan sakontzen eta bizitzen lagundu deiskula Jesusek Berak. Hori eskatzen deutsugu Jesus Jainkoa; zure Jainkozko Espirituak argi egin deuskula.

2- Jarraiko irakurketa (Mk. 16,1-8 eta 1,1-20)Elkarrekin egitekoa, elkarri adierazi: Gidako hasierako galderei buruz bakoitzak bururatzen jakona esan:

- Zer esan gura ete dau Jesus Galileara itzultzeak, bai biztu eta gero, eta bai basamortutik bueltan?- Zer esaten da Jesusi buruz pasarte horreetan?

3- Irakurgaia, irakurtzeko gidaa- Giroa sortzeko eta begira diezaiogun geure bizitzariIrakurri isilean zatitxo bi horreek eta gura dauenak irakurri dagiala deigarria iruditzen jakon esaldia.Pentsatu dagigun Jesusen jarraitzaileek zelako poza hartuko eben, biztu zala jakin ebenean. Horretarako imaginatu daigun hil ebenean zelan geldituko ziren (Emausko ikasleak, Lk. 24,13-35). Hori hobeto ulertzeko pentsatu daigun espero ez dogun gertakizun baten aurrean (pozgarria edo mingarria) zelan sentitzen garean.

b- Entzun dezagun Jainkoaren hitzaMk. 16, 1-8. Isilunea eta abestu: Entzuten gaude gu, Jauna…Irakurri batek. Gero irakurri galderak (Zaharrean 96. amaieran, Berrian 98. amaieran eta 99. hasieran) bakoitzak bat, eta zeozer esateko daukanak esan dagiala.

c- Begira diezaiogun berriz ere geure bizitzari Jesus biztu dala sinesteak zelako eragina dauka gure bizitzan? Zertan igartzen da gure bizitzan?

d- Egin dezagun otoitz (97an edo 99an). Kandela biztu altarean.Irakurri barriro beste batek Mk. 16, 1-8. Otoitza isilean eta altuan gura dabenek: - Kristoren biztueragaitik mundua eta bizitza baikortasunez eta optimismoz begiratu geinkez, gu be Jesusegaz biztuak gara eta.

2

Page 3: San Markos

AbestiakBizi da, Jauna, bizi da. Bizi da, Jauna, bizi da. Bizi da, bizi da, bizi da Jauna,bizi da gure artean.Bizi da, bizi da, bizi da Jauna,bizi da gure artean.

BIZTU DA KRISTO, ALELUIA!GUREKIN DAGO, ALELUIA!Jainkoak bai daugaur Kristo biztu, aleluia!Bere indarrezbiztuko gaitu. Aleluia! Aleluia!BIZTU DA KRISTO…

4- Sakontzeko (Li. Za. 97-99 orri.): 1-Jesusen biztuerea fedezko gertakaria da. Holan sinestu eben lehenengo kristauek eta holan azaltzen deuskue ebanjelioek (hilobi hutsaren eta agerraldien bitatartez). Horrek fededunentzat bakarrik balio dau.Hil ondoren, Jesus bizirik ikusi ebenen fedean oinarritzen da gure fedea. Jesus biztua aurrez aurre ikusi eben (jaten, ibilten, berbetan). Baina gurea ez lako gorputza ebala be esaten dabe.

2-Ondorioz, apostoluek bildurra galtzen dabe eta Barri Ona aldarrikatzen dabe; kristau alkarteak sortzen dira eta abar.Biztueragaz Jainkoak dinoskuna hau da: Jesusen bizitzak badaukala zentzuna; erreinua, maitasuna eta Harek erakutsitako dana Jainkoaren asmoen barruan dagoala.

5- Azken otoitza104 salmoaPoztu daitezala Jaunaren bila dabizanak3-Emon egiozuez eskerrak Jaunari, egin dei Haren izenari; jakinazo herriei Haren egintza bikainak. Abestu egiozue ahoz eta salteriz,zabaldu egizuez Haren mirariak. Poztu…4-Harrotu zaiteze Haren izen santuaz, poztu daitezala Jaunaren bila dabizanak, bilatu egizue Jauna eta Haren ahalmena, ibili beti Haren aurpegiaren bila. Poztu…5-Gogoan dau beti Bere alkartasuna, mila gizaldirentzat emon eban hitza; Abraanegaz egin eban alkartasuna, Isaaki egin eutsan zina. Poztu…

6- Hurrengo egunerako: Nor da JesusAurreko orriko koadroan esaten dena egin etxean (16. orrialdean).

Kopiak

3

Page 4: San Markos

AbestiakBizi da, Jauna, bizi da. Bizi da, Jauna, bizi da. Bizi da, bizi da, bizi da Jauna,bizi da gure artean.Bizi da, bizi da, bizi da Jauna,bizi da gure artean.

Biztu da kristo, aleluia!gurekin dago, aleluia!Jainkoak bai daugaur Kristo biztu, aleluia!Bere indarrezbiztuko gaitu. Aleluia! Aleluia!Biztu da…

104 salmoaPoztu daitezala Jaunaren bila dabizanak

AbestiakBizi da, Jauna, bizi da. Bizi da, Jauna, bizi da. Bizi da, bizi da, bizi da Jauna,bizi da gure artean.Bizi da, bizi da, bizi da Jauna,bizi da gure artean.

Biztu da kristo, aleluia!gurekin dago, aleluia!Jainkoak bai daugaur Kristo biztu, aleluia!Bere indarrezbiztuko gaitu. Aleluia! Aleluia!Biztu da…

104 salmoaPoztu daitezala Jaunaren bila dabizanak

AbestiakBizi da, Jauna, bizi da. Bizi da, Jauna, bizi da. Bizi da, bizi da, bizi da Jauna,bizi da gure artean.Bizi da, bizi da, bizi da Jauna,bizi da gure artean.

Biztu da kristo, aleluia!gurekin dago, aleluia!Jainkoak bai daugaur Kristo biztu, aleluia!Bere indarrezbiztuko gaitu. Aleluia! Aleluia!Biztu da…

104 salmoaPoztu daitezala Jaunaren bila dabizanak

AbestiakBizi da, Jauna, bizi da. Bizi da, Jauna, bizi da. Bizi da, bizi da, bizi da Jauna,bizi da gure artean.Bizi da, bizi da, bizi da Jauna,bizi da gure artean.

Biztu da kristo, aleluia!gurekin dago, aleluia!Jainkoak bai daugaur Kristo biztu, aleluia!Bere indarrezbiztuko gaitu. Aleluia! Aleluia!Biztu da…

104 salmoaPoztu daitezala Jaunaren bila dabizanak

4

Page 5: San Markos

1Jesusen biztuerea fedezko gertakaria da. Holan sinestu eben lehenengo kristauek eta holan azaltzen deuskue ebanjelioek (hilobi hutsaren eta agerraldien bitatartez). Horrek fededunentzat bakarrik balio dau.Hil ondoren, Jesus bizirik ikusi ebenen fedean oinarritzen da gure fedea. Jesus biztua aurrez aurre ikusi eben (jaten, ibilten, berbetan). Baina gurea ez lako gorputza ebala be esaten dabe.

2Ondorioz, apostoluek bildurra galtzen dabe eta Barri Ona aldarrikatzen dabe; kristau alkarteak sortzen dira eta abar.Biztueragaz Jainkoak dinoskuna hau da: Jesusen bizitzak badaukala zentzuna; erreinua, maitasuna eta Harek erakutsitako dana Jainkoaren asmoen barruan dagoala.

3Emon egiozuez eskerrak Jaunari, egin dei Haren izenari; jakinazo herriei Haren egintza bikainak. Abestu egiozue ahoz eta salteriz,zabaldu egizuez Haren mirariak.Poztu…

4Harrotu zaiteze Haren izen santuaz, poztu daitezala Jaunaren bila dabizanak, bilatu egizue Jauna eta Haren ahalmena, ibili beti Haren aurpegiaren bila.Poztu…

5Gogoan dau beti Bere alkartasuna, mila gizaldirentzat emon eban hitza; Abraanegaz egin eban alkartasuna, Isaaki egin eutsan zinaPoztu…

5

Page 6: San Markos

2. NOR DA JESUS (2010-05-07)1- Hasierako otoitza isilean edota ahots goran (kopiak)

2- Jarraiko irakurketaElkarrekin egitekoa, elkarri adieraziJesusi buruz ebanjelioetako pertsonaiek zer esaten daben gogoratuko dogu, eta Jesusek zelan hartzen dauen esandakoa (onartzen dauen ala ez):- Demonioek: Jainkoaren Santua; Jainkoaren Semea; Goi-goiko Jainkoaren Semea. Jesusek errieta egiten deutse eta isilik egoteko esan, nor zen esatea galazoz. - Jendeak (jendeak dino): Joan Bateatzailea (2); Elias (2); profeta, antzinako profetak bezalakoa; profetaren bat; Daviden Semea; Jaunaren izenean datorrena; Daviden Semea.- Pedrok: Mesias. Jesusek inori ez esateko diotso.- Herodesek: Joan Bateatzailea, berriz biztua.- Ehuntariak: Jainkoaren Semea.- Ebanjelariak: Mesias; Jainkoaren Semea.- Zeruko ahotsak: neure Semea; neure Seme maitea.- Jesusek: Gizonaren Semea (4); Mesias; Jainko bedeinkatuaren Semea.

3- Irakurketa“Eta zuek ni nor nazela dinozue?”a- Bergogoratu giroa sortzeko eta begira diezaiogun geure bizitzari ataltxoetan esaten dena; eta gura dauenak irakurri dagiala deigarria iruditzen jakon esaldia eta komentatu.Hau da Jesusek bere jarraitzaileei egin eutsen galdera; eta 2.000 urtean hainbatek eta hainbatek galdetu dabe Jesus nor dan… Hemen alkarregaz egiten doguzan otoitz eta gogoetak horretara eroan behar gaitue, Jesus hobeto ezagutzera eta Beraganako fedea sendotzera.

b- Entzun dezagun Jainkoaren hitzaMk. 8, 27-30. Isilunea eta abestu: Entzuten gaude gu Jauna…Lehenengo irakurri isilean eta gero batek altuan; beste batek irakurri hurrengo ebanjelio zatia (Mk. 8, 31-33), aurrekoagaz lotura estua dauka eta. Ondoren irakurri galderak (Zaharrean 18 eta 19; Berrian ) bakoitzak bat, eta zeozer esateko daukanak esan dagiala.

c- Begira diezaiogun berriz ere geure bizitzariBergogoratu ataltxo honetan esaten dana eta gura dauenak irakurri dagiala deigarria iruditzen jakon esaldia eta komentatu.Guri eta gutako bakoitzari be Jesusek galdera horixe egiten deusku. Eta hau da guk geure buruari egiten deutsagun galdera: Nor da Jesus niretzat, guretzat, munduarentzat?

6

Page 7: San Markos

d- Egin dezagun otoitz Kandela biztu altaran.Irakurri barriro beste bik Mk. 8, 27-30 eta Mk. 8, 31-33. Otoitza isilean eta altuan gura dabenak. Gero…Sinisten dot, sinisten dot (kopiak)

4- Sakontzeko (Zaharrean 19…Barrian 19…): atalka egingo dogu gogoeta bakoitzak azpimarratu dabena esanez, eta norbere burutapena be bai gura izan ezkero a-Nor da Jesus b- Mesias eta Jainkoaren Semea c- Jesusek isiltzeko agintzen dud- Jesusek bere ikasleei irakasten die 5- Azken otoitza100 (99) SALMOA. Jainko-herriaren gorespena, tenplura sartzean (kopiak)

6- Hurrengo egunerako: ZATOZTE NIREKIN22.orrialdean esaten denaren arabera, irakurri Mk. 1,14-3,6 ebanjelio zatia eta ahalegindu galderan honeri erantzuten: Jesusek esan eta egien duenaren aurrean, jendeak eta herriko agintariek zelako jarrera agertzen dabe? Komeni da gida liburuak dakarrena be irakurtzea, eta deigarriena azpimarratzea

Kopiak

7

Page 8: San Markos

Hasierako otoitza:Nor da Jesus? Hori da Markosen ebanjelioaren galdera nagusia, eta galdera horreri erantzuten ahaleginduko da. Gu be horretan ahaleginduko gara gure otoitz eta gogoeta aldietan. Horretarako Markos ebanjelariaren laguntza, eta batez be ebanjelioetako protagonista nagusiaren laguntza izango dogu; Jesus hil eta berbiztuaren laguntza. Isilalditxo honetan horixe eskatuko deutsagu gure bide lagun dogun Jesus Jainkoari.

1- Sinesten dot: bere seme-alaba egin gaituen, eta anai-arreba lez bizi gaitezala gura dauen Jainkoarengan. Eta Mariaren bitartez Jesus sortu eban Aita Jainkoarengan. Sinisten dot, sinisten dot

2- Sinesten dot: danei, batez be bahartsuenei, on egiten bizi izan zan, bere bizia gure alde emon eban, eta Aitak berbiztu eta orain betiko bizi dan Jainkoaren Seme Jesukristogan.Sinisten dot, sinisten dot

3- Sinesten dot: Jesusen antzeko izatera bultzatzen gaituen, Jainkoaren seme-alaba eta alkarren anai-arreba lez sentiarazten gaituen Jainkoaren Espirituarengan.Sinisten dot, sinisten dot

3- 100 (99) SALMOAJaunaren herri gara, eta Haren larreko artalde

Lurtar guztiok, egin irrintzi Jaunari!Jaunari zerbitzu alai egiozue, joan pozez oihuka Haren aurrera.Jaunaren…

Aitortu Jauna Jainko dela. Berak eginak eta bereak gara,Bere herri eta larreko artalde.Jaunaren…

Sartu haren tenpluko ateetatik eskerrak emanez,haren atarietan gorazarrez.Eman eskerrak, bedeinka haren izena!Jaunaren…

Bai, ona da Jauna, Haren maitasuna betikoa,Haren leialtasuna mendez mendekoa.Jaunaren…

8

Page 9: San Markos

3. ZATOZTE NIREKIN (2010-05-21)1- Hasierako otoitza isilean edota ahots goranJesus gero eta hobeto ezagutu eta bere jarraitzaile izan gura dogu, bizitzea tokatu jakun leku eta momentu honetan. Baina benetan be gatx egiten jaku hori. Bere lehen ikasleek dana itxi eta Berari jarraitzeko erabaki sendoa hartu eben, baina zeregin horretan dudak eta hutsegiteak be izan ebezan. Halan da guzti be aurrera jarraitu eben, horretarako Jesus Berak emoten eutselako indarra. (Danok) Jesus, hobeto ezagutu gura zaitugu, eta zure jarraitzaile izan gura dogu. Baina ondo dakizu bide horreri jarraitzea ze gatx egiten jakun; gura dogu, baina sarritan ezin dogu. Emon eiguzu argia, fedea eta indarra ausardiaz eta bildurrik barik zure jarraitzaile izateko.

2- Jarraiko irakurketa (23 orri.)Elkarrekin egitekoa, elkarri adierazi (Mk. 1,14-3,6)Nola erreakzionatzen dabe judutarren buruzagiek eta jendeak, Jesusek esaten eta egiten duenaren aurrean?Jesus Galilea guztian ibili zen, sinagogetan iragartzen, deabruak jaurtitzen (Mk. 1,39) eta gaixoak osatzen.Jesusek aukeratuek jarraitu egin eutsoen (Mk. 1,16-20). Lebi zerga biltzaileak be bai (Mk.2,13-14)Harrituta gelditu ziren esanez: espiritu zikinei agindu egiten deutse eta hareek esana egin (Mk. 1,27). Edonondik Harengana joten eben.Legenardunaren osaketa (Mk. 1,40-45): Osatutako gizona barria adoretsu iragartzen eta zabaltzen hasi zen (Mk. 1,45). Farisearrak eta lege-maisuak Jesusegatik txarto esaka zebiltzan, pekatuak parkatzeko nor zen esanez, pekatariekin jaten ebalako, bere ikasleek baraurik egin ez eta zapatuz egin behar ez dena egiten ebelako.Fariseuak Jesus galtzeko bidea asmatzen (Mk. 3,6)Hiru jarrera ikusi daikeguz (Animador, 28 orri.)- Agintariena- Herri xehearena: harrituta eta pozik egiten ebazan mirariakaitik eta esaten ebazan gauzakaitik.- Jarraitzaileena: pausu bat aurrera emon eta Jesusen lagun egiten dira…

3- Irakurketa“Haiek, besterik gabe, sareak utzi eta jarraitu egin zioten”a- Irakurri isilean giroa sortzeko eta begira diezaiogun geure bizitzari, eta gura dauenak irakurri dagiala deigarria iruditzen jakon esaldia, bere komentarioa be eginez.

9

Page 10: San Markos

b- Entzun dezagun Jainkoaren hitzaMk. 1, 14-20. Isilunea eta abestu: Entzuten gaude gu Jauna… Lehenengo irakurri isilean eta gero batek altuan. Ondoren irakurri galderak (Zaharrean 24; Berrian 25 ) bakoitzak bat, eta zeozer esateko daukanak esan dagiala.

c- Begira diezaiogun berriz ere geure bizitzariIrakurri isilean eta gura dauenak irakurri dagiala deigarria iruditzen jakon esaldia. Galdera horien aurrean zer daukagu esateko? Gure kontraesanak ugari dira, Jesusen benetako jarraitzaileak izateak bildurra emoten deusku.

d- Egin dezagun otoitz Kandela biztu altaran.Irakurri barriro beste batek Mk. 1, 14-20. Otoitza isilean eta altuan gura dabenak. Aurreko domekaren bateko salmoa?

4- Sakontzeko: Jesusen ikasleak (Zaharrean 25…Barrian 26…): atalka egingo dogu gogoeta bakoitzak azpimarratu dabena esanez, eta norbere burutapena be bai gura izan ezkero a- Jesusen bidelagunakb- Jesusi jarraitu, Bera bezala bizitzeko c- Jesusen atzetik joanez baino egin ezin den bidead- Jesusen ikasle izaten dakiten emakumeka 5- Azken otoitzaJesus, munduko argia…

6- Hurrengo egunerako: EZ NAIZ ZINTZOEI DEI EGITEN ETORRI, PEKATARIEI BAINO27.orrialdean (Berrian 28an) esaten denaren arabera, irakurri Mk. 1,14-3,6 ebanjelio zatia eta ahalegindu galdera honeri erantzuten: Jesusek esaten eta egiten duen zerk eragiten dau fariseuen eta lege-maisuen kritika? Komeni da gida liburuak dakarrena be irakurtzea, eta deigarriena azpimarratzea

Kopiak

10

Page 11: San Markos

1- Hasierako otoitza Jesus gero eta hobeto ezagutu eta bere jarraitzaile izan gura dogu, bizitzea tokatu jakun leku eta momentu honetan. Baina benetan be gatx egiten jaku hori. Bere lehen ikasleek dana itxi eta Berari jarraitzeko erabaki sendoa hartu eben, baina zeregin horretan dudak eta hutsegiteak be izan ebezan. Halan da guzti be aurrera jarraitu eben, horretarako Jesus Berak emoten eutselako indarra. (Danok) Jesus, hobeto ezagutu gura zaitugu, eta zure jarraitzaile izan gura dogu. Baina ondo dakizu bide horreri jarraitzea ze gatx egiten jakun; gura dogu, baina sarritan ezin dogu. Emon eiguzu argia, fedea eta indarra ausardiaz eta bildurrik barik zure jarraitzaile izateko. 3b- Entzun dezagun Jainkoaren hitzaEntzuten gaude gu, jauna,esaiguzu zure hitza. (bi) Ona egiten ikas dezagun, egiguzu beti lagun. (bi) Entzuten gaude…

3d- Egin dezagun otoitz46 salmoaIrrintzi artean igo da Jainkoa.Herri guztiok, egin txalo,egin pozez oihu eta irrintzi Jainkoari.Izugarria baita Jauna, Goi-goikoa, mundu osoaren errege handia.Irrintzi artean igo da Jainkoa. Irrintzi artean igo da Jainkoa, turuta-soinuz Jauna.Kanta Jainkoari, kanta! Kanta gure erregeari, kanta!Irrintzi artean igo da Jainkoa.Jainkoa mundu osoaren errege,egiozue jator goratzarre!Jainkoa nazioen errege da, jesarrita dago Jainkoa bere tronu santuan.Irrintzi artean igo da Jainkoa.

5- Azken otoitzaJesus, munduko argia,Jesus, zinezko egia,Jesus, betiko bizia.Jesus Jainko gizona, zuri gure bizia,hartu gure Jaun ona, gu garean guztia.Jesus, munduko…Gure bihotz barruan biztu zure argia;gaitezen gu munduan Argi Jainkoz betia.Jesus, munduko…

11

Page 12: San Markos

4. EZ NAIZ ZINTZOEI DEI EGITERA…(2010-06-03)1- Hasierako otoitza

2- Jarraiko irakurketa (23 orri.)Elkarrekin egitekoa, elkarri adierazi (Mk. 1,14-3,6)Jesusen zein ekintzek sortarazten dute farisearren eta lege-maisuen kritika? Elbarriaren osaketa (Mk. 2,1-12): Jesusek elbarriari “parkatuak dituzu pekatuak” esan eutsanean, idazkariek txarto esaka: “Honek biraoka dihardu. Nork parkatu leikez pekatuak Jainkoak izan ezik?” Pekatariakaz jaten (Mk. 2,15-17): Fariseuen alderdikoak txarto esaka, pekatariekin eta zerga-biltzaileekin jaten ebalako.Baraua zala-ta (Mk. 18-22): Jonen ikasleak eta fariseuak txarto esaka, Jesusen ikasleek baraurik ez ebelako egiten.Zapatuz galburuak hartu (Mk. 2,23-28): fariseuak txarto esaka, zapatuz egin behar ez dena egiten ebelako. Zapatuz osatu ebalako (Mk. 3,1-6), fariseuak Jesus galtzeko bidea asmatzen ebiltzan (Mk. 3,6)

3- Irakurketa“Pekatari eta zergalariak Jesusekin zeuden mahaian”

a- Irakurri isilean giroa sortzeko eta begira diezaiogun geure bizitzari, eta gura dauenak irakurri dagiala deigarria iruditzen jakon esaldia, bere komentarioa be eginez. Ahalegindu erantzuten egiten den galderari be. Pertsona batzuk zergaitik baztertzen doguz?

- Miserian bizi direlako eta euren problemakaz ezer jakin gura ez dogulako…- Geure familian eta inguruan sortu dogun mundutxotik urtetea kostatzen jakulako: eroso bizi gara.- Gure moduan pentsatzen ez dabelako- Zer esangaitik…Horrengana urreratzen banaz, zer esango dabe nire inguruan dabiltzanak?

b- Entzun dezagun Jainkoaren hitzaMk. 2, 13-17. Isilunea eta abestu: Entzuten gaude gu, Jauna Lehenengo irakurri isilean eta gero batek edo bik altuan. Ondoren irakurri galderak ozenki (Zaharrean 30; Berrian 31 ), eta zeozer esateko daukanak esan dagiala.

c- Begira diezaiogun berriz ere geure bizitzari (31 orri.)Irakurri isilean eta gura dauenak irakurri dagiala deigarria iruditzen jakon esaldia. Ondoren irakurri liburu berriko galderak eta zerbait komentatu

12

Page 13: San Markos

d- Egin dezagun otoitz Irakurri barriro beste batek edo bik Mk. 2, 13-17. Otoitza isilean eta altuan gura dabenak. Gero 23. (22). SALMOA: uste onezko otoitza

4- Sakontzeko: Jesusen jatorduak pekatariekin (Zaharrean 31…Barrian 32…): atalka egingo dogu gogoeta bakoitzak azpimarratu dabena esanez, eta norbere burutapena be bai gura izan ezkero a- Jatorduak antzina eta gaurb- Deigarri gertatzen den jokabidea c- Gizartea barru-barrutik aldatzeko modua

5- Azken otoitzaGaur talde honetan egin doguzan otoitz eta gogoetetan bide lagun izan dogulako eta bere Espiritua gugana isuri dabelako eskerrak emongo deutsaguz Jesus Jainkoari, Eskerrik asko, Jauna…kantatuz.

6- Hurrengo egunerako: PARABOLA BIDEZ HITZ EGITEN ZIEN33.orrialdean (Berrian ….) esaten denaren arabera, irakurri Mk. 3,7-6,6 ebanjelio zatia eta ahalegindu galdera honeri erantzuten: Zelan egiten dau berba Jesusek Jainkoaren Erreinuari buruz? Komeni da gida liburuak dakarrena be irakurtzea, eta deigarriena azpimarratzea

Kopiak

13

Page 14: San Markos

4. EZ NAIZ ZINTZOEI DEI EGITERA ETORRI1- Hasierako otoitza Gaurko batzar honetan Jesus pekatariekaz eta fama txarreko pertsonakaz ikusten dogu jaten. Eta hori ez eben ulertzen askok, batez be euren burua ontzat eukenek.Gaur janari horreen esangura hobeto ulertzen ahaleginduko gara; izen txarreko pertsonakaz egiten ebazan janarien bitartez, zelako Jainkoa agertzen deusku Jesusek? Jentearen zer esanaren gainetik dago Jainkoaren guztienganako maitasuna eta errukia.(danok) Aita-Ama Jainkoa, sendotu dagiala zure Espirituak gure fedea, eta zure Seme Jesus hartu daigula eredutzat gure bizitzan. Erakutsi eiguzu baztertuengana eta beharrizanik handiena daukanengana maitasunez urreratzen.

3b- Entzun dezagun Jainkoaren hitzaEntzuten gaude gu, jauna,esaiguzu zure hitza. (bi) Ona egiten ikas dezagun, egiguzu beti lagun. (bi) Entzuten gaude…

3d- Egin dezagun otoitz23. (22). SALMOA: uste onezko otoitzaJauna dot artzain, ez naz ezeren beharrean.Larre gurietan etzunazoten nau,atsedenezko iturrira naroa,eta bizkortu egiten deust barrua;bide zuzenetik naroa, leiala dalako.Jauna dot artzain, ez naz ezeren beharrean.Ibar beltz-ilunetan banabil ere,ez dot ezelako gatxen bildurrik,Zu neugaz zagoz-eta;Zure artzain-makilak lasaitzen nau.Jauna dot artzain, ez naz ezeren beharrean.Zuk atontzen deustazu mahaiaetsaien begi aurrean;ukenduz igurtziten deustazu burua,gainezka daukat edontzia.Jauna dot artzain, ez naz ezeren beharrean.Zorionak eta leialtasunak inguratuko nabebizitzako egun guztietan;Jaunaren etxean biziko naz amaigabeko egunetan.Jauna dot artzain, ez naz ezeren beharrean.

5- Azken otoitzaEskerrik asko, Jauna, bihotz bihotzetik,eskerrik asko, Jauna, orain eta beti.Eskerrik asko, Jauna, gugan zaudelakoeta zure biziaz bizi garelako.Eskerrik asko…

14

Page 15: San Markos

5 PARABOLA BIDEZ HITZ EGITEN ZIEN1. Hasierako otoitza (denon orrian)

2- Jarraiko irakurketa Elkarrekin egitekoa, elkarri adierazi (Mk. 3,7-6,6)“Zelan egiten dau Jesusek berba Jainkoaren Erreinuari buruz? Zerekin konparatzen dau?”Irakurritakoan bakoitzak deigarrien iruditu jakona esan dagiala:- Markosen atal honetan Jesusek parabolaz osatutako diskurtsoak eta Berak egindako mirariak edo zeinuak agertzen dira batez be. Gogoratu daiguzan:

Parabolak: ereilearen parabola, berez hasten den hazia, mostaza-haziaMirariak: ekaitza baretu, Gerasako deabruduna osatu, odoljarioa eukan emakumea, Jairorena alaba

- Zergaitik parabolen bidez? Jainkoaren Erreinua misterioa da. Zergaitik aparteko azalpena bere ikasleei?- Fedeari, sinesmenari garrantzi handia emoten deutso Jesusek: “Alaba, zeure sinesmenak salbatu zaitu” (Mk. 5,34); “Ezin egin izan eban han miraririk” (Mk. 6,5); “Eta harein sinesgogorraz harrituta egoan” (Mk. 6,6). Ereilearen parabolan fededunen jarrerak zer ikusi handia (Mk. 5,18-20).

3- Irakurketa“Zeren antzekoa dala esango geunke jainkoaren Erregetza?”a- Giroa sortzeko: gura dauenak irakurri dagiala deigarria iruditzen jakon esaldia, bere komentarioa be eginez. Jesusek Jainkoaren Erreinua gure artean dagoela dinosku, eta hori egi bihurtzeko ahaleginean ebilen, gaixoak osatuz, beharrizanean egozanei lagunduz eta kontsolatuz…b- Begira diezaiogun geure bizitzariGura dauenak irakurri dagiala deigarria iruditzen jakon esaldia, bere komentarioa be eginez.- Bizitzako zein gertakari edo errealitatetan nabaritzen dogu Jainkoaren Erreinuaren presentzia gure artean? - Gure ustez, hazten eta garatzen ikusten dogu jainkoaren Erreinua ala atzeraka doala uste dogu? Zergaitik?

c- Entzun dezagun Jainkoaren hitzaJesus Jainkoaren berbea aztertu eta komentatuko dogu astiro eta lasai.Irakurri bakoitzak isilean eta gero batek Mk. 4,26-29. Atal horretan esaten dena hausnartu eta komentatu, gura dauenak berba eginez: Zer dino pasarteak? Zer esaten deusku guri?Horren ostean irakurri barriro bakoitzak isilean eta gero batek Mk. 4,30-32. Atal honetan esaten dena be hausnartu eta komentatu, gura dauenak berba eginez: Zer dino pasarteak? Zer esaten deusku guri?Azkenik irakurri galderak ozenki, eta zeozer esateko daukanak esan dagiala.Jesusi entzuten eutsan jendeak Jainko salbatzailearen Erresuma modu deigarrian eta botere handiz iritsiko zela uste eban, baina Jesusek gauza txiki bat lez aurkeztu eban, apurka apurka handituz joango zen hazi txiki bat lez. Beraz, Jainkoaren erreinua dinamikoa da.

15

Page 16: San Markos

d- Begira diezaiogun berriz ere geure bizitzari Zelan bidaltzen gaitu pasarte honek bizitzara?Gura dauenak irakurri eta komentatu dagiala deigarria iruditzen jakon esaldia. Ondoren irakurri galderak eta zerbait komentatu gura dauanak.

e- Egin dezagun otoitz Zer esatera garoaz pasarte honek?Biziaz beteriko hazia den Hitza onartzeko, presta daigun gure bihotza, isiltasuntxoa eginez. Gogoratu daigun ebanjelio atal horri buruz komentatu doguna.Abestu: Entzuten gaude gu Jauna…Pertsona batek irakurri dagiala Mk. 4,26-32 Oraintxe da momentu agure Jainkoari gure esker ona agertzeko, talde honetan entzun eta hausnartu dogunagaitik. Orain isilean edota ozenki gure otoitza zuzenduko deutsagu Jainkoari, Bere berbeak gugan sortu dauezan / esker oneko sentimenduak agertuz, eta Berak esandakoan gehiago sinestu daigula eskatuz. Ondo egongo litzake gutako bakoitzak Jainkoari zeozer esatea labur-labur: eskerrak emon, eskatu, poztasuna agertu… Gero 126 (125) salmoa: kantatu danok leloa eta irakurtzekoa zati bat erdiek eta bestea beste erdiek astiro astiro.

4- Sakontzeko Parabola zer den sakontasunez azaltzen de atal honetan (Zaharrean 37; Barrian ). Atalka egingo dogu gogoeta, zarreratxoa dinamizatzaileak egin ondoren; bakoitzak azpimarratu dabena esanez, eta norbere burutapena be bai gura izan ezkero a- Zer dira parabolak?b- Zerekin alderatuko, konparatuko ditugu parabolak? c- Nola funtzionatzen du parabola batek?

5- Azken otoitzaGaur talde honetan egin doguzan otoitz eta gogoetetan bide lagun izan dogulako eta bere Espiritua gugana isuri dabelako eskerrak emongo deutsaguz Jesus Jainkoari (gura dabenak ozenki esan leike zeozer), Eskerrik asko, Jauna…kantatuz.

6- Hurrengo egunerako: DENEK EZ ZUTEN ONARTU JESUS40.orrialdean (Berrian 28an) esaten denaren arabera, irakurri Mk. 3,7-6,6 ebanjelio zatia eta ahalegindu galdera honeri erantzuten: Jesusen jokabidearen aurrean zelako jarrera hartzen dabe bere senide eta herritarrek? Komeni da gida liburuak dakarrena be irakurtzea, behintzat Sakontzeko ipinita dagoen arte, eta deigarriena azpimarratzea

Kopiak

16

Page 17: San Markos

1. Hasierako otoitzaJesusek parabolen bitartez azaldu eban Jainkoaren erreinuaren barri ona. Eta Erreinu hori gure artean presente dagoela eta zabalduz doala iragarri euskun. Hau sinestea gatx egiten jaku, gure inguruan injustizia eta sufrimendu ugari ikusten ditugulako, elizara gero eta jente gitxiago etortzen dalako eta abar. (Danok) Argi egiguzu, Jesus, / zeure Espirituaren bidez, / parabolen bidezko zure irakatsia / hobeto ulertzen; eta Zuk iragarri euskuzun… Jainkoaren Erreinua / gure artean / zelan zabaltzen doan ikusten. Sarritan gure inguruko gauza ilunak / eta negatiboak… arinago ikusten doguz / positiboak eta onak baino. Lagundu eiguzu / baikorragoak izaten, / eta animatu gagizuz / gauzak hobetzeko… gure ahalegina egitera.

3e- Egin dezagun otoitzEntzuten gaude gu, jauna,esaiguzu zure hitza. (bi) Ona egiten ikas dezagun, egiguzu beti lagun. (bi) Entzuten gaude…

126 (125) salmoa: Erromes-kantaJaunaren hitza gure argia, gure bidea, gure biziaJaunak Sionen zoria / aldatu ebanean, /ametsa zala uste gendun. /Barrez bete jakun ahoa, /poz-oihuz ezpanak. /Jentil-herriek ere / hau esaten eben: /«Bikain jokatu dau / haien alde Jaunak!»Jaunaren hitza gure argia, gure bidea, gure biziaBikain jokatu dau / gure alde Jaunak / eta pozez beterik gagoz. /Jaunak aldatu dau / gure zoria, /euri-jasek basamortua lez. /Negarrez ereiten ebenek / pozez batuko dabe! /Negarretan joan ziren, / hazi-zorroa eroanez; /poz-oihuka datoz, / gari-eskutadak ekarriz.Jaunaren hitza gure argia, gure bidea, gure bizia

5- Azken otoitzaEskerrik asko, Jauna, bihotz bihotzetik,eskerrik asko, Jauna, orain eta beti.Eskerrik asko, Jauna, gugan zaudelakoeta zure biziaz bizi garelako.Eskerrik asko…

17

Page 18: San Markos

6. DENEK EZ ZUTEN ONARTU JESUS

1. Hasierako otoitza (denon orrian)

2- Jarraiko irakurketa Elkarri adierazi Mk. 3,7-6,6a pasarteetan ikusiaJesusen jokabidearen aurrean zelako jarrera hartzen dabe bere senide eta herritarrek?- Lagun talde handiek jarraitzen eutsen Jesusi- Jesus senideek eroan egin gura eben, jendeak burutik dagoela esaten ebalako (Mk. 3,21)-Jesus urrundu egiten da bere familiarengandik eta bere benetako familia zein den adierazten dau (Mk. 3,31-35). Jesusek bere egitekoa, Jainkoaren Erreinua, familiaren aurretik jartzen dau. - Herritarrek eta senideek ez eben onartzen Jesusen ospea, bere jatorria apala zela eta –arotza, Mariaren semea…Haren sinesgogorraz harrituta egoan (Mk. 6,1-6a).- Deabru-nagusiaren indarraz jaurtiten dauz horrek deabruak (Mk. 3, 22).- (txarriena gertatu ondoren) Euren lurraldetik alde egiala hasi jakozan erregutzen Jesusi (Mk. 5, 17).

3- Irakurtzeko gida-Irakurgaia“Ez al da, ba, arotza, Mariaren semea…?”a eta b- Irakurri isilean giroa sortzeko eta begira diezaiogun geure bizitzari, eta gura dauenak irakurri dagiala deigarria iruditzen jakon esaldia, bere komentarioa be eginez. Gida liburuko galderetatik aparte galdetu geinkio baita be geure buruari: Jesusen jarraitzaile izateagatik neure familiakoen edo ingurukoen kritikak eta zer esanak gainditzen dodaz? (diru kopuru bat emon Karitaserako…) Gai hauei buruzko neure jarrera beldurrik barik defenditzen dot, beste gauza batzuk defenditzen dodazan moduan? c- Entzun dezagun Jainkoaren hitzaJesus Jainkoaren berbea aztertu eta komentatuko dogu astiro eta lasai.Irakurri bakoitzak isilean eta gero batek Mk. 6,1-6,6a. Atal horretan esaten dena hausnartu eta komentatu, gura dauenak berba eginez: Zer dino pasarteak? Zer esaten deusku guri?Azkenik irakurri galderak (lehenengo isilean guztiak batera eta gero ozenki banan banan), eta zeozer esateko daukanak esan dagiala.

d- Begira diezaiogun berriz ere geure bizitzari Zelan bidaltzen gaitu pasarte honek bizitzara?Gura dauenak irakurri eta komentatu dagiala deigarria iruditzen jakon esaldia. Ondoren irakurri galderak eta zerbait komentatu gura dabenak.

d- Egin dezagun otoitz Zer esatera garoaz pasarte honek?Jainkoaren Berbea adimen osoz eta bihotza zabalik entzuteko, presta gaitezen, isiltasuntxoa eginez…Ondoren abestu: Entzuten gaude gu Jauna…(danon orrian)

18

Page 19: San Markos

Gero zutunik ipinita batek irakurri dagiala Mk. 6, 1-6aOraintxe da momentua gure Jainkoari gure esker ona agertzeko, talde honetan entzun eta hausnartu dogunagaitik. Orain isilean edota ozenki gure otoitza zuzenduko deutsagu Jainkoari, Bere berbeak gugan sortu dauezan / esker oneko sentimenduak agertuz, eta Berak esandakoan gehiago sinestu daigula eskatuz. Ondo egongo litzake gutako bakoitzak Jainkoari zeozer esatea labur-labur: eskerrak emon, eskatu, poztasuna agertu… Gero kantatu Gure ondoan, Jauna… (danon orrian)

4- Sakontzeko: Jesusen jatorduak pekatariekin

5- Azken otoitzaEskerrak emon eta Eskerrik asko, Jauna…(danon orrian)

6- Hurrengo egunerako: JESUS DA DENEK ASETZEN DITUEN OGIA48.orrialdean (Zaharrean 45ean) esaten denaren arabera, irakurri Mk. 6,6b-8,30 ebanjelio zatia eta ahalegindu galdera honeri erantzuten: zelakoa da Jesusen ikasleekiko harremana, eta zelan azaltzen deutse esaten eta egiten duena? Komeni da gida liburuak dakarrena be irakurtzea, eta deigarriena azpimarratzea, behintzat Sakontzeko ipinten dauan lekuraino.

Kopiak

19

Page 20: San Markos

6. DENEK EZ ZUTEN ONARTU JESUS

1. Hasierako otoitzaJesusen berben eta ekintzen aurrean bere familiakoek eta lagunek, bere etsaiek eta agintariek ze jarrera hartu eben ikusten ahaleginduko gara gaur. Zergatik ez eben ulertzen bere portaera eta zergatik gaitzesten eben? Gaur egun be Jesusen jarraitzaile leialak baztertuak eta gaitzetsiak dira sarritan.

(Danok) Jesus, lagundu eiguzu ulertzen / zergatik gorrotatu zintuzten zure etsaiek, / eta zergatik zen arriskutsua eurentzat / Zuk esaten eta egiten zenduena. Jesus, erakutsi eiguzu ulertzen / zergatik ez eutsuen ulertzen / Zugandik urrean bizi zirenak be. / Gu be horreen artean gagoz: / Zure lagunak izan gura dogu, / eta Zure antzean portatu gura dogu; / baina gatx egiten jaku zure portaera ulertzen, / eta batez be Zure antzera bizitzen. Lagundu eiguzu Zure berbak / eta ekintzak hobeto ulertzen, / Zugan gehiago sinesten; / eta emaiguzu indarra / gure bizitzan Zure antzekoagoak izateko.

3e- Entzun dezagun Jainkoaren hitza1. Entzuten gaude gu, jauna,esaiguzu zure hitza. (bi)

Ona egiten ikas dezagun, egiguzu beti lagun. (bi)

Entzuten gaude…

2. Gure ondoan, Jauna,egon zaitez beti,Zu zara gure bideeta gure bizi.

Zu zara, Jauna, Zu gure artzaineta gu zure artalde.Nora ezean ibiltzen garaardi gaixook Zu gabe? (bi)

Gure ondoan…

5- Azken otoitzaEskerrik asko, Jauna, bihotz bihotzetik,eskerrik asko, Jauna, orain eta beti.

Eskerrik asko, Jauna, gugan zaudelakoeta zure biziaz bizi garelako.

Eskerrik asko…

20

Page 21: San Markos

7. JESUS, DENEK ASETZEN DITUEN OGIA

1. Hasierako otoitza (danon orrian)

2- Jarraiko irakurketa Elkarrekin egitekoa, elkarri adierazi (Mk. 6,6b – 8,30)Zelako harremana eukan Jesusek bere ikasleekin, eta zelan azaltzen deutse esaten eta egiten dauana? Geroago eta harreman estuagoa sortzen da Jesus eta bere ikasleen artean; hauekandik hurbil eta ulerkor agertzen da Jesus eta euren zeregina indartu egiten dau, bere bitartekari eta mezulari eginez:

- Berari buruz berba egitera eta mirariak egitera bidaltzen ditu Jesusek bere ikasleak. Gero atseden hartzera eroaten ditu.- Ogien ugaritzean be bitartekari lez agertzen dira.- Aparteko azalpenak emoten deutsez.- Mirariak: fariseuei ukatu (8,11-12), gor-mutua (7,33), itsua (8,23…).

3- Irakurketa gidatua“Emon zeuek jaten”a eta b- Irakurri isilean giroa sortzeko eta begira diezaiogun geure bizitzari, eta gura dauenak irakurri dagiala deigarria iruditzen jakon esaldia, bere komentarioa be eginez.

- Jatorduak anaitasunaren eta adiskidetasunaren seinale dira.- Bakoitzak daukanetik banatu: ogia, bizitzeko gogoa eta ilusioa, poztasuna…

Ezagutzen dut bizitzeko zailtasunak dituen inor eta hurbiltzen naiz haiengana? Ala urrundu egiten naiz badaezpada?Gure etxean sufritzen dabenakaz maitasunez eta txeratzu jokatzen dot, ala umore txarrez…? c- Entzun dezagun Jainkoaren hitzaJesus Jainkoaren berbea aztertu eta komentatuko dogu astiro eta lasai.Irakurri bakoitzak isilean Mk. 6, 34-44. Atal horretan esaten dena hausnartu eta komentatu, gura dauenak berba eginez: Zer dino pasarteak? Zer esaten deusku guri?Gero irakurri galderak isilean, eta zeozer esateko daukanak esan dagiala.Egia esan gatx egiten jat mirari honetan sinestea: ogiena eta arrainena benetan gertatu zan ala ebanjelariak beste zeozer esan gura deusku pasarte honetan?

d- Begira diezaiogun berriz ere geure bizitzari Zelan bidaltzen gaitu pasarte honek bizitzara?Gura dauenak irakurri eta komentatu dagiala deigarria iruditzen jakon esaldia, galdera/k be kontuan hartuz.

21

Page 22: San Markos

e- Egin dezagun otoitz Kandela biztu altaran.Jainkoaren Berbea entzuteko, presta gaitezen, isiltasuntxoa eginez…Ondoren abestu Entzuten gaude gu Jauna… Gero batek, zutunik ipinita, irakurri Mk. 6, 34-44Oraintxe da momentua gure Jainkoari gure esker ona agertzeko, talde honetan entzun eta hausnartu dogunagaitik. Orain isilean edota ozenki gure otoitza zuzenduko deutsagu Jainkoari, Bere berbeak gugan sortu dauezan / esker oneko sentimenduak agertuz, eta Berak esandakoan gehiago sinestu daigula eskatuz. Ondo egongo litzake gutako bakoitzak Jainkoari zeozer esatea labur-labur: eskerrak emon, eskatu, poztasuna agertu… Gero 23 (22) salmoa.

4- Sakontzeko: Jesusen mirariak Zelan ulertu behar dira Jesusen mirariak, eta kasu honetan ogi eta arrainen ugaritzea?Atalka egingo dogu gogoeta bakoitzak azpimarratu dabena esanez, eta norbere burutapena be bai gura izan ezkero:

- Erreinuaren ezaugarri dira- Berri Ona aldarrikatzeko ezaugarriak- Mirariak gaur

5- Hurrengo egunerako: MUNDU GUZTIARENTZAT DEN MAHAIA54.orrialdean (Zaharrean 51) esaten denaren arabera, irakurri Mk. 6,6b – 8,30) ebanjelio zatia eta ahalegindu galdera honeri erantzuten: Jesusen berba eta ekintzetatik zer kostatzen jaken ikasleei ulertzea? Komeni da gida liburuak dakarrena be irakurtzea, eta deigarriena azpimarratzea

6- Azken otoitzaEskerrak Jainkoari gaurko saioagaitik eta horretarako abestiren bat kantatu.

Kopiak

22

Page 23: San Markos

7. JESUS, DENEK ASETZEN DITUEN OGIA

1. Hasierako otoitzaAurreko saioan ikusi genduen lez, Jesusen erakutsiak entzuten ebezan guztiek ez eben Bera onartzen. Gainera batzuk kontra ipinten jakozan eta azkenean etsaitasun horrek eroan eban Jesus heriotzara. Halan eta guztiz, Jesusek Jainkoaren Erreinua iragarten jarraitu eban. (Danok) Jesus, zure mirarien bitartez / Jainkoaren Erreinua / gure artean dagoela / erakutsi gura deuskuzu. / Baina hori holan izan daiten / Zugan sinestu / eta gure ingurukoakaz solidario / izan behar dogula dinoskuzu. / Hori esan zeuntsen / orain 2.000 urte be / zure jarraitzaileei. / Gehitu eiguzu, Jesus, / Zuganako fedea / eta lagun hurkoenganako / maitasuna eta solidaritza; / eta Jainkoaren Erreinua, / Zure Erreinua, / gure artean dagoela / eta handituz doala ikusten / lagundu eiguzu. / Horrela izan daiten, / guk be gure partea / ipini daigula. / Zu gehiago ezagutu / eta zure antzekoago izaten / ikasi gura dogu / saio honetan. / Bidali eiguzu / zure Espirituaren Argia.

3e- Entzun dezagun Jainkoaren hitza1. Entzuten gaude gu, jauna,esaiguzu zure hitza. (bi) Ona egiten ikas dezagun, egiguzu beti lagun. (bi) Entzuten gaude…

2. 23. salmoa Jauna dot artzain,ez naz ezeren beharrean,larra guritan hak nau etzan.Jauna dot artzain: / ez dot ezer falta.Larre gurietan / etzun azoten nau,ur bareetara eroan / eta indar barritzen nau;bide egokitik naroa, / leiala dalako.Ibar baltz-ilunetan / banabil ere,ez dot ezelako gaitzen beldurrik,Zu nirekin zagoz eta:zure artzain-makilak / lasaitzen nau.Jauna dot…Zuk atontzen deustazu mahaia / etsaien begi aurrean,ukenduz igurtziten deustazu burua; / gainezka dot kopa.Bai, zorionak eta leialtasunak / inguratuko nabebizitzako egun guztietan;Jaunaren etxean biziko naz / amaigabeko egunetan.Jauna dot…

5- Azken otoitzaEskerrik asko, Jauna, bihotz bihotzetik,eskerrik asko, Jauna, orain eta beti.Eskerrik asko, Jauna, gugan zaudelakoeta zure biziaz bizi garelako.Eskerrik asko…

23

Page 24: San Markos

8. MUNDU GUZTIARENTZAT DEN MAHAIA

1. Hasierako otoitza (danon orrian)

2- Jarraiko irakurketa Elkarri adierazi Mk. 6,6b – 8,30 pasarteetan irakurria.Jesusen berba eta ekintzetatik zer da ikasleei ulertzea kostatzen jakena?Jesusek esan eta egiten dauena ulertzea kosta egiten jake ikasleei be:

- Denboralea gelditu ebanean harrituta gelditu ziren (Mk. 6,51).- Ogien ugaritzea ez eben ulertu (Mk. 6,52 / 8,16-21).- Ez eben ulertu Jesusen eta fariseuen arteko eztabaida (7,18-19).

Jesusek osatu eban itsuaren antzera, apurka apurka joan ziren ikasleen begiak zabaltzen. Orduan etorri zen Pedroren aitorpena (8,29).

3- Irakurketa“Txakurtxoak be jaten dabez mahaipean umeen hondarrak”Bilatu Mk 7, 24-30 eta gogoratu zertaz doan.a eta b- Irakurri isilean giroa sortzeko eta begira diezaiogun geure bizitzari, eta gura dauenak irakurri dagiala deigarria iruditzen jakon esaldia, bere komentarioa be eginez.

- Jesusek aldarrikatu eban Jainkoaren erreinua gizaki guztientzat zala. - Gure moduan pentsatzen ez dabenak onartzea, eta hareekin adiskidetasunean bizitzea kosta egiten jaku; ez doguz hartzen geure arteko lez.

Hausnartu b zatiko galdera ere.

c- Entzun dezagun Jainkoaren hitzaJesus Jainkoaren berbea aztertu eta komentatuko dogu astiro eta lasai.Irakurri bakoitzak isilean atal honetako lehenengo paragrafoa eta Mk. 7, 24-30. Ondoren hausnartu eta komentatu, gura dauenak berba eginez: Zer dino pasarteak? Zer esaten deusku guri?Gero irakurri galderak isilean, eta zeozer esateko daukanak esan dagiala.Jesus harriturik gelditu zen emakumearen erantzunaren aurrean. Eta haren fedeak bere jarrera aldatu egin eban.

d- Begira diezaiogun berriz ere geure bizitzari Gura dauenak irakurri eta komentatu dagiala deigarria iruditzen jakon esaldia. Ondoren irakurri galderak eta zerbait komentatu gura dabenak. ( Badaukagu besteenganako gure jarrera justifikatzeko joera. Sarriagotan galdetu beharko geunskio geure buruari, ea Jesusek zer egingo leuken gure lekuan egongo balitz. Baina gure burua larregi zigortzea be ez jaku komeni, Jesusen ausardiaz jokatzeko ez garela kapaz ikusten dogunean. Berak ulertzen gaitu, eta hori ez dau gura Jesusek; hori bai, Berari eskatu beharko deutsagu parkamena, bere modukoak ez izatearren; eta baita laguntza eskatu be, geroago eta zintzoagoak, Bere antzekoagoak izan gaitezan).

24

Page 25: San Markos

e- Egin dezagun otoitz Kandela biztu altaran.Jainkoaren Berbea entzuteko, presta gaitezen, isiltasuntxoa eginez…Ondoren abestu Entzuten gaude gu Jauna…(danon orrian) Gero batek, zutunik ipinita, irakurri Mk. 7, 24-30 Oraintxe da momentua gure Jainkoari gure esker ona agertzeko, talde honetan entzun eta hausnartu dogunagaitik. Orain isilean edota ozenki gure otoitza zuzenduko deutsagu Jainkoari, kontuan izanik hemen hausnartu eta komentatu doguna: (eskerrak emon sinesmena emon deuskulako; Berak esandakoan gehiago sinestu daigula,eta besteenganako gure jarrera aldatzen lagundu deiskula eskatu...). Ondo egongo litzake gutako bakoitzak Jainkoari zeozer esatea labur-labur: eskerrak emon, eskatu, poztasuna agertu… Abestia: Zu gabe, Jesus, nora (guztion orrian)

4- Sakontzeko: Ebanjelioa denentzat da. Sarreratxoko ideia batzuk adierazi (guk be joera handia daukagu gure inguruko pertsonen artean bereizketa egiteko, onen eta txarren arteko bereizketa erraz egiten dogu).Gero atalka egingo dogu gogoeta bakoitzak azpimarratu dauana esanez, eta norbere burutapena be bai gura izan ezkero:

- Ateak irekitzen zaizkie jentilei- Denak onartu inor bereizi gabe

6- Hurrengo egunerako: JESUSEN BIDEA IKASLEEN BIDEA ERE BADA59.orrialdean (Zaharrean 57.ean) esaten denaren arabera, irakurri Mk. 8,31 – 10,52) ebanjelio zatia eta ahalegindu galdera honeri erantzuten: Jesusek zer eskatzen deutse, ikasle lez Berari jarraitu gura deutsenei? Komeni da gida liburuak dakarrena be irakurtzea, eta deigarriena azpimarratzea

5- Azken otoitza, abestiaAlkartuta goazen (danon orrian)

Kopiak

25

Page 26: San Markos

8. MUNDU GUZTIARENTZAT DEN MAHAIA

1. Hasierako otoitzaAita-Amaren, Semearen….

Jesus Jauna, hainbat mirari / egin zenduzan orain dala 2.000 urte, Jainkoaren Erreinua mundu honetan / martxan dagoala adierazteko; eta orain be seguru jarraitzen dozula / mirariak egiten; baina gure fedea / hain eskasa danez, ez doguz ikusten, ez dogu zure mirarietan sinesten. Zure ikasleei be / asko kostatu jaken / zure mirarietan eta zure mezuan sinestea, Zugan sinestea; baina apurka-apurka, ebanjelioko itsuaren antzera, Zugan gero eta gehiago / sinestera iritsi ziren. Horretan be Zeuk lagundu zeuntsen, egunero eurekaz egonaz, eta behin eta barriro / gauzak azalduaz. Gehitu eiguzu, Jesus, Zuganako gure fedea eta Jainkoaren Erreinua, Zure Erreinua, gure artean dagoala / eta handituz doala ikusten / lagundu eiguzu. Saio honetan apur bat gehiago / sendotu gura dogu fede hori. Bidali eiguzu zure Espiritua.

3e- Entzun dezagun Jainkoaren hitza

1. Entzuten gaude gu, jauna,esaiguzu zure hitza. (bi) Jaunaren hitza, gure argia, gure bidea, gure bizia.Entzuten gaude…

2.Zu gabe, Jesus, norajoango gara gu?Zuk betiko bizitzakohitzak, Jauna, dituzu.

Zu gure maisu zaitugu,zu gure gidari,zure hitza guretzatindar eta argi.

Zu gabe, Jesus…

Maitasunezkoa dugu,Jauna, zure hitza,zu zaitugu egia,bidea, bizitza.

Zu gabe, Jesus…

5- Azken otoitzaAlkartu ta goazenaurrera kantari,bideak zabalduzbetiko pozari.

26

Page 27: San Markos

9. JESUSEN BIDEA IKASLEEN BIDEA ERE BADA

1. Hasierako otoitza (danon orrian)

2- Jarraiko irakurketa Elkarri adierazi Mk. 8,31–10,52 pasartean ikusiaJesusek zer eskatzen deutse, ikasle lez Berari jarraitu gura deutsenei?

- Jesusen bizitza mingarria izan zen; bere jarraitzaileek antzeko bidea egin behar dabe: erosotasuna baztertu, besteenganako solidario izan, fedearen testigantza bildurrik barik agertu (Mk. 8,34-38).- Jesusen ikasleak ezin dau bat egin munduak eskaintzen dituen baloreakaz: boterea, aberastasuna, harrokeria. Behartsuenen zerbitzari izan behar dau (Mk. 9,35-37).- Gaizpidera (eskandalura) inor bideratzea ezin onartuzkoa da (Mk. 9,42-45).- Beste irakaspen batzuk:

+ Otoitzaren beharra (9,28-29)+ Dibortzioaz (10,11-12)+ Aberastasunen arriskuaz (10,23-27)+ Jarraitzaileen sariaz (10,28-31)

3- Irakurketa gida“Nigaz etorri gura dauanak…” (Mk. 8,31-38)a eta b- Irakurri isilean giroa sortzeko eta begira diezaiogun geure bizitzari, eta gura dauenak irakurri dagiala deigarria iruditu jakon esaldia, bere komentarioa be eginez. Jesusen jarraitzaile zintzoa izateko, nire kristau-konpromisoaren zein alderdi gertatzen jataz/jakuz gatxen onartzeko eta bizitzeko?

c- Entzun dezagun Jainkoaren hitzaJesus Jainkoaren berbea aztertu eta komentatuko dogu astiro eta lasai. Jesusek Berak esango deusku zer itxaroten dauen gugandik.Irakurri bakoitzak isilean atal honetako lehenengo paragrafoa eta Mk. 8,31-38. Ondoren hausnartu eta komentatu, gura dauenak berba eginez: Zer dino pasarteak? Zer esaten deusku guri?Jesusen bidea gurutzerako bidea zela argi adierazten da. Beharrezkoa zen ikasleek hori ulertzea eta onartzea. Pedroren ezin ulertua, ezin onartua ikusirik Jesusek gogor egin eutsan errieta.(Bat-batean gogor egiten jaku Jesusek Bere jarraitzaile izateko baldintza lez ipinten deuskuna. Zelan ulertu behar dogu dinoskuna? Zer da norbere buruari uko egitea eta gurutzea hartzea?) d- Begira diezaiogun berriz ere geure bizitzari Zelan bidaltzen gaitu pasarte honek bizitzara?Aurreko puntuko gogoetari jarraituz, irakurri isilean eta komentatu ondoren galderak (gura dauanak berba eginez).

27

Page 28: San Markos

(Jesusen jarraitzaile garenok, izan gura dogunok, bizitzako momentu askotan galdetu beharko geunskio geure buruari, ea Jesusek zer egingo leuken gure lekuan egongo balitz. Baina gure burua larregi zigortzea be ez jaku komeni, Jesusen ausardiaz jokatzeko ez garela kapaz ikusten dogunean: Berak ulertzen gaitu, eta gu zoriontsu izatea gura dau. Gure zailtasunak onartu eta Berari eskatu beharko deutsagu parkamena, bere modukoak ez izatearren; eta baita laguntza eskatu be, geroago eta zintzoagoak, Bere antzekoagoak izan gaitezan).

e- Egin dezagun otoitz Kandela biztu altaran.Jainkoaren Berbea entzuteko, presta gaitezen, isiltasuntxoa eginez…Ondoren abestu Jaunaren hitza, gure argia …(danon orrian) Gero batek, zutunik ipinita, irakurri Mk. 8,31-38 Oraintxe da momentua gure Jainkoari gure esker ona agertzeko, talde honetan entzun eta hausnartu dogunagaitik. (Liburuxkan lehen paragrafoa ondo dago irakurtzeko). Isilean edota ozenki gure otoitza zuzenduko deutsagu Jainkoari: (eskerrak emon, sinesmen gehiago emon deskulako eskatu; besteenganako gure jarrera aldatzen lagundu deiskula eskatu...). Ondo egongo litzake gutako bakoitzak Jainkoari zeozer esatea labur-labur: eskerrak emon, eskatu, poztasuna agertu…

Abestia: Gure ondoan, Jauna… (danon orrian)

4- Sakontzeko: Gurutze bidean Sarreratxoko ideia batzuk adierazi gidariak. Gero atalka egingo dogu gogoeta bakoitzak azpimarratu dauana esanez, eta norbere burutapena be bai gura izan ezkero:

- Jesusen bidea- Jesusekin bidea

5- Hurrengo egunerako: MAISU, IKUS DEZADALA BERRIZ ERE63.orrialdean (Berrian ) esaten denaren arabera, irakurri Mk. 8,31 – 10,52) ebanjelio zatia eta ahalegindu galdera honeri erantzuten: Zelako jarrera hartzen dabe ikasleek, Jesusek Bere heriotzaz berba egiten deutsenean? Komeni da gida liburuak dakarrena be irakurtzea, eta deigarriena azpimarratzea

Kopiak

28

Page 29: San Markos

1. Hasierako otoitzaAita-Amaren, Semearen….

Markosen ebanjelioaren lehenengo partean Jainkoaren Erreinua parabolen bidez iragarten eta mirarien bidez errealidade egiten ikusi gendun Jesus. Jesus horreri jarraitzea ez zan gatxa, naiz eta sarritan ulertu ez Berak esan gura ebana. Baina hemendik aurrera Markosek Jesusen ibilbide neketsua erakusten deusku. Aurrerantzean Hareri jarraitzea gatxago egingo jaken bere ikasleei, bere apostoluei. (danok) Bai, Jesus, guri be gatx egiten jaku Zuk markatzen deuskuzun bideari jarraitzea: geure buruari uko egin eta gurutzea hartzeko dinoskuzu, bestien zerbitzari izateko, aberastasunak eta diru goseak alboratzeko…Ze exijentea zaren, Jesus, zure ikasleakaz, zure jarraitzaileakaz! Badakigu lehenengo Zeuk egin zendula bide hori eta gurutzean hilik amaitu zendula. Baina guretzat hori larregizkoa da, gu ez gara hori egiteko kapaz, eta Zuk ondo dakizu hori. Lagundu eiguzu Zeuk bide horren zentzua ulertzen, eta ulertzeaz batera beste pausu bat aurrerantza egiten, zure antzekoago izaten.

3e- 1.Jaunaren hitza, gure argia, gure bidea, gure bizia. (bis)

2.Gure ondoan, Jauna,egon zaitez beti,Zu zara gure bideeta gure bizi .Zu zara, Jauna, Zu gure artzaineta gu zure artalde.Nora ezean ibiltzen garaardi gaixook Zu gabe? (bi)Gure ondoan, Jauna…

29

Page 30: San Markos

10. MAISU, IKUS DEZADALA BERRIZ ERE

1. Hasierako otoitza (danon orrian)

2- Jarraiko irakurketa Elkarrekin egitekoa, elkarri adierazi (Mk. 8,31 – 10,52)Zelako jarrera hartzen dabe ikasleek, Jesusek Bere heriotzaz berba egiten deutsenean? Jesusek azaltzen deutsen eta ikasleen jarreren artean kontraesan handia dago; ez deutsoe ulertzen. Komeni jaku ikasleen ezin ulertu honetaz hausnartzea, geure ezin ulertua onartzeko eta desanimatu barik Jesusen bila jarraitzeko :

- Lehenengo nekaldi-iragarpenaren ondoren, Pedro Jesusek esandakoaren kontra agertzen da. Eta Honek jarrera aldatzera gonbidatzen dau, gizakiek bezala pentsatzen dauelako eta ez Jainkoak bezala. - Bigarren iragarpenaren ondoren, ez dira ezer esatera ausartzen, nahiz eta ez ulertu esaten deutsena. Eta jarraitzen dabe eztabaidatzen ea nor izango den lehena.- Hirugarren iragarpenaren ondoren, Santiagok eta Joanek Bere eskumaldean eta ezkerraldean jesarri daitezala eskatzen deutse Jesusi.

Beste pasarte batzuetan be agertzen da ezin ulertu hori:- Ez dute ulertzen zergaitik ezin dituzten deabruak bota eta ez zaie ondo iruditzen beste batzuek botatzea (9, 28-29 / 9, 38-41).- Zenbait unetan ez dituzte Jesusen irakaspenak ulertzen (10,10-12.24)

3- Irakurketa“Barriro ikusi dagidala, jauna” (Mk. 10, 46-52)a eta b- Irakurri isilean giroa sortzeko eta begira diezaiogun geure bizitzari, eta gura dauenak irakurri dagiala deigarria iruditzen jakon esaldia, bere komentarioa be eginez. (Jesusi geure indarrez bakarrik ezin deutsagula jarraitu konturatzen gara, gure pentsaera eta interesak Bereetatik oso urrun dagozalako. Horretarako be Berari eskatu behar deutsagu laguntza: holan bakarrik lortu geinke Bere jarraitzaile zintzo izatea). Saiatu gaitezan liburuxkako galderari erantzuten.

c- Entzun dezagun Jainkoaren hitzaJesus Jainkoaren berbea aztertu eta komentatuko dogu astiro eta lasai. Jesusek Berak esango deusku zer itxaroten dauen gugandik.Irakurri bakoitzak isilean atal honetako lehenengo paragrafoa eta Mk. 10,46-52. Ondoren hausnartu eta komentatu, gura dauenak berba eginez: Zer dino pasarteak? Zer esaten deusku guri?Hausnarketa hau egiterakoan kontuan izan liburuxkako galderak be: Bartimeoaren Jesusekiko aldaketa, Jesusen ikasleen itsutasuna..

30

Page 31: San Markos

d- Begira diezaiogun berriz ere geure bizitzari Zelan bidaltzen gaitu pasarte honek bizitzara?Aurreko puntuko gogoetari jarraituz, irakurri isilean eta komentatu ondoren galderak (gura dauanak berba eginez).

e- Egin dezagun otoitz Kandela biztu altaran.Jainkoaren Berbea entzuteko, presta gaitezen, isiltasuntxoa eginez…Ondoren abestu Jaunaren hitza, gure argia …(danon orrian) Gero batek, zutunik ipinita, irakurri dagiala barriro Mk. 10,46-52 Isilean edota ozenki gure otoitza zuzenduko deutsagu Jainkoari. Ondo egongo litzake gutako bakoitzak Jainkoari zeozer esatea labur-labur: eskerrak emon, eskatu, poztasuna agertu… Oraintxe da momentua Jesuseri jarraitzeko daukaguzan zailtasunak zeintzuk diren pentsatzeko eta zailtasun horreek gainditzeko Berari laguntza eskatzeko; baita Beragana deitu gaituelako eskerrak emoteko be. (Liburuxkan idatzirik dagoenak be interesgarria da).

Otoitza: “Maisu, ikus dagidala” (danon orrian)Abestia: Gure ondoan Jauna…(danon orrian)

4- Sakontzeko: Ikusmena berreskuratu eta Jesusi jarraitu Atalka egingo dogu gogoeta, bakoitzak azpimarratu dauana esanez, eta norbere burutapena be bai gura izan ezkero:

- Lehen itsua nintzen eta eta orain ikusi egiten dut - Jauna ikusi dugu

6- Hurrengo egunerako: NIRE ETXEA OTOITZ-ETXE IZANGO DA HERRI GUZTIENTZAT71.orrialdean esaten denaren arabera, irakurri Mk. 11,1 – 13,37) ebanjelio zatia eta ahalegindu galdera honeri erantzuten: Zeintzuk dira Jesusek burututako hiru ekintzarik esanguratsuenak Jerusalemera iristean? Ikusten dozu euren arteko erlaziorik?Komeni da gida liburuak dakarrena be irakurtzea, eta deigarriena azpimarratzea.

Kopiak

31

Page 32: San Markos

10. MAISU, IKUS DEZADALA BERRIZ ERE

1. Hasierako otoitzaAita-Amaren, Semearen….Jesus, zuri jarraitzeak konpromiso serioa eskatzen dau eta gure indarraz bakarrik ezinezkoa da / zure deiari erantzutea. Zure ikasleek be zailtasun handiak izan ebezan zuri ulertzeko eta Zuk eskatzen zeuntsena egiteko; beste interes batzuk eukezan: nor handiagoa izan, zure ondoan nor jesarri eta abar. Guk be interes eta lotura asko daukaguz eskatzen deuskuzuna egiteko.Lagundu eiguzu, Jesus, Zuri bihotz zabaltasunez entzuten eta Zugan benetan sinesten; gure interesak bildurrak eta lotsak albo batera ixten. Gogoeta eta otoitz saioa honek lagundu deiskula horretan.

3e- 1.Jaunaren hitza, gure argia, gure bidea, gure bizia. (bis)

2.“Maisu, ikus dagidala” Bizia zor deutsagu ta bereak gara, gure Jainkoa Aita ta Ama biak da batera.Aita dogun aldetik ona ta sendoa, eta Ama lez errukitsua,hori da Jainkoa“Maisu, ikus dagidala”

Gure bide lagun da Aitaren antzera, ta semea noiz helduko dagon Ama bihozbera.Aitak salbatzen gaitu Jesusen merituz, eta Ama lez bihotzak sutu bere Espirituz.“Maisu, ikus dagidala”

Abestia:

Salbatzailea, zatoz lehenbaitlehen,Zure zain, Jauna, gagoz gu hemen. (bis)

32

Page 33: San Markos

11. NIRE ETXEA OTOITZ-ETXE IZANGO DA HERRI GUZTIENTZAT

1. Hasierako otoitza

2- Jarraiko irakurketa Elkarri adierazi Mk. 11,1 – 13,37 pasarteetan irakurritakoa.Zeintzuk dira Jerusalemera iristean Jesusek burututako hiru ekintzarik esanguratsuenak? Ikusten dozu erlaziorik euren artean?Jerusalemera iristean Jesusen eta Bere etsaien arteko tentsio giroa nabaria da, hiriko agintariek Jesus hiltzeko erabakia hartzeraino iristen dena; tentsio-giro hori Jesusen hitzetan eta ekintzetan, eta hauen aurrean bere etsaiek agertutako jarreretan argi ikusten da. Hiru gertakari dira aipatzekoak:

- Jesus asto baten gainean sartzen da Jerusalemen, Mesias xume eta baketzaile bezala (Mk. 11,1-11).- Pikondo agorra Jerusalemgo tenpluaren ispilua da: lore ederrak eta itxura ederra dauka, baina ez dau fruiturik emoten (Mk. 11, 12-14 eta 20-25). - Tenpluaren garbikuntzea (Mk. 11,15-19). Pikondo madarikatuaren argitan ulertu behar da; pikondoaren zati bien erdian dator hain zuzen ere.

3- Irakurketa“Jesus, tenpluan sarturik, bertan salerosketan ari zirenak botatzen hasi zen” a eta b- Irakurri isilean giroa sortzeko eta begira diezaiogun geure bizitzari, eta gura dauenak irakurri dagiala deigarria iruditzen jakon esaldia, bere komentarioa be eginez. Galderen harira be egin daitezke komentarioren batzuk: aipatu honelako adierazpenen batzuk eta euren zergatiak.

c- Entzun dezagun Jainkoaren hitzaJesus Jainkoaren berbea aztertu eta komentatuko dogu astiro eta lasai. Irakurri bakoitzak isilean atal honetako lehenengo paragrafoa eta Mk. 11,15-19. Ondoren hausnartu eta komentatu, gura dauenak berba eginez: Zer dino pasarteak? Zer esaten deusku guri?Hausnarketa hau egiterakoan kontuan izan liburuxkako galderak be; irakurri ozenki lantzean batek eta zeozer esateko daukanak esan dagiala.

d- Begira diezaiogun berriz ere geure bizitzari Zelan bidaltzen gaitu pasarte honek bizitzara?Irakurri isilean lehen paragrafoa eta komentatu horren eta ondorengo galderen harira; galdera hauek irakurri ozenki lantzean batek eta gura dauanak egin dagiala bere komentarioa.

33

Page 34: San Markos

e- Egin dezagun otoitz Kandela biztu altaran.Jainkoaren Berbea entzuteko, presta gaitezen, isiltasuntxoa eginez…Ondoren abestu Jaunaren hitza, gure argia …(danon orrian) Gero batek, zutunik ipinita, irakurri dagiala barriro Mk. 11, 15-19 Oraintxe da momentua pasartea irakurtzean pentsatu doguna Jaunari adierazteko. Pertsonalki egingo dogu otoitz entzun doguna kontuan hartuz, eta gure otoitza entzuteko moduan azalduko dogu, danon otoitza bihurtuz (eskerrak emon, eskatu, poztasuna agertu… Jesuseri jarraitzeko daukaguzan zailtasunak zeintzuk diren pentsatzeko eta zailtasun horreek gainditzeko Berari laguntza eskatzeko…) Abestia: Zure etxera goaz, Jauna… (danon orrian)

4- Sakontzeko: Jesus eta Jerusalemgo tenplua Sarreratxo irakurri gidariak eta atalka egingo dogu gogoeta; bakoitzak azpimarratu dauana esanez, eta norbere burutapena be bai gura izan ezkero:

- Tenplua judutar gizartean - Jesus eta tenplua- Kristauek eta tenplua

5- Hurrengo egunerako: JESUSEK BEZALA MAITATZERA DEITUAK78.orrialdean esaten denaren arabera, irakurri barriro Mk. 11,1 – 13,37 ebanjelio zatia eta ahalegindu galdera honeri erantzuten: Norekin eta zertaz hitz egiten eban Jesusek Jerusalemera iritsitakoan? Irakurri gida liburuak 12. gaian dakarrena be, eta azpimarratu bakoitzak deigarri egiten jakona.

Kopiak

34

Page 35: San Markos

1. Hasierako otoitzaAita-Amaren, Semearen eta…(Nik) Jesus, gaurko ebanjelio atalean benetako Mesias lez ikusi zaitugu asto gainean, eta zure ikasleak Zu Hosanna-ka goratzen; baita Jerusalemgo tenplutik merkatariak botatzen be; gainera hainbat irakaspen emon deuskuzuz Markosen bitartzez: pikondoagaz gertatutakoa, mahastiko langileen parabola eta abar. Zure ikasleek eta herritar xumeek harriturik eta esperantzaz begiratzen eutsuen, baina apaiz nagusi eta lege-maisuek Zu hiltzeko momentu egokiaren bila ebiltzan. (Danok) Lagundu eiguzu, Jesus, guzti hau ulertzen, eta gure bizitzarako irakaspenak ateratzen. Zuk Jerusalengo tenplua danantzat otoitz leku izatea / gura izan zendun, eta ez herriko nagusiek eta aberatsek / irabaziak ateratzeko lekua. Apaltasunez urreratu gaitezala Zugana, eta egin dagigula lekua gure artean era guztietako jendearentzat, batez be beharrizanean dagozanentzat; bihotz zabalak eta eskuzabalak izan gaitezala, gugana urreratzen direnekin.Bide honetan probetxugarri izan dakigula saio hau, eskatzen deutsugu Jesus. 3e- 1.Jaunaren hitza, gure argia, gure bidea, gure bizia. (bis)

2. Zure etxera goaz, Jauna. Hauxe da poza daukaguna. Hau nire poza entzutean: «Jaunarenera danok goazen!». Hara non orain zure atean hemen gaituzun, Jerusalen!

Zure etxera…

Uri batua uri argi, gure bihotzen lotugarri. Gure herritarrak lerroz-lerro Zugana datoz bihotz bero.

Zure etxera …

35

Page 36: San Markos

12. JESUSEK BEZALA MAITATZERA DEITUAK

1. Hasierako otoitza

2- Jarraiko irakurketa Elkarri adierazi Mk. 11,1 – 13,37 pasartean ikusitakoa.Norekin eta zertaz hitz egiten dau Jesusek Jerusalemera iristean? Jesusek Bere dotrina irakasten jarraitzen dau, nahiz eta jakin kontsekuente izateak heriotzara eroango dauala:

- Bere etsaiek intentzio txarrez egiten deutsoezan galderei zorrotz eta nagusitasunez erantzuten deutse (horretan ezin dabe harrapatu):

*merkatariak tenplutik zergatik bota zituen galdetzen deutsoe (Mk. 11, 27-33)*Zesarri zerga ordaintzeaz (Mk. 12, 13-17)*hildakoen biztueraz (Mk. 12, 13-17)

- Lege maisu batek – oraingoan intentzio onez – egiten deutson galderari erantzunez, jainkoaren agindurik nagusiena zein den azalduko deutso. Pasarte horretan jarriko dogu gure arreta batzar honetan.

3- Irakurketa“Zein da agindu guztietan nagusiena?” (Mk. 12, 28-34). a eta b- Irakurri isilean giroa sortzeko eta begira diezaiogun geure bizitzari, eta gura dauenak irakurri dagiala deigarria iruditzen jakon esaldia, bere komentarioa be eginez. Ahalegindu liburuxkako galderari erantzuten be.(Judutarren erlijioa legez betetakoa zan, sarritan kontraesan asko eukazana. Horren aurrean Jesusek esandakoa ulertzea erraza da, nahiz eta betetzen zaila izan; adibidez judutar legeak garbikuntzari edo larunbatari buruz esaten zeuena baino askoz zailagoa zan lagun hurkoa norbere burua lez maitatzea, horrek askoz be konpromiso handiagoa eskatzen dau.)Guk be arau edo norma (ohiturak be bai) asko daukaguz, batzuk kanpotik ezarritakoak eta beste batzuk geure inguruak (gizarteak, familiak, lagunek) eta geuk ezarritakoak; hauetako batzuek eragin handia dauke guregan. b- Entzun dezagun Jainkoaren hitzaJesus Jainkoaren berbea aztertu eta komentatuko dogu astiro eta lasai. Irakurri bakoitzak isilean ataltxo honetako lehenengo paragrafoa eta Mk. 12, 28-34. Ondoren hausnartu eta komentatu, gura dauenak berba eginez: Zer dino pasarteak? Zer esaten deusku guri?Hausnarketa hau egiterakoan kontuan izan liburuxkako galderak be; irakurri ozenki lantzean batek eta zeozer esateko daukanak esan dagiala.(Pasartearen azalpena oso ondo dator Animatzailearen liburuan (123-124)

36

Page 37: San Markos

c- Begira diezaiogun berriz ere geure bizitzari Zelan bidaltzen gaitu pasarte honek bizitzara?Irakurri isilean lehen paragrafoa eta komentatu horren eta ondorengo galderen harira; galdera hauek irakurri ozenki lantzean batek eta gura dauanak egin dagiala bere komentarioa. (Egiaz, Jainkoaganako eta lagun hurkoarenganako maitasuna ete da garrantzitsuena guretzako?)

d- Egin dezagun otoitz Kandela biztu altaran.Prestatu gaitezen Jainkoaren berbea entzuteko, isiltasuntxoa eginez…Ondoren abestu Entzuten gaude gu, Jauna…(danon orrian),eta batek irakurri dagiala zutunik eta ozenki Mk. 12, 28-34Oraintxe da momentua pasartea irakurtzean pentsatu doguna Jaunari adierazteko. Pertsonalki egingo dogu otoitz entzun doguna kontuan hartuz, eta gure otoitza entzuteko moduan azalduko dogu, danon otoitza bihurtuz (eskerrak emon, eskatu, poztasuna agertu… Jesuseri jarraitzeko daukaguzan zailtasunak zeintzuk diren pentsatzeko eta zailtasun horreek gainditzeko Berari laguntza eskatzeko…) Abestia eta otoitza (danon orrian): (Zuk emon, Jauna, arnas barri, sortu niregan bihotz garbi)Gure Aita-Ama, zeruetan zarana…

4- Sakontzeko: Maitasunaren agindua Sarreratxo irakurri gidariak eta atalka egingo dogu gogoeta; bakoitzak azpimarratu dauana esanez, eta norbere burutapena be bai gura izan ezkero:

- Lege-nahasketatik irten - Agindu bat ala bi?

5- Hurrengo egunerako:

Kopiak

37

Page 38: San Markos

12. JESUSEK BEZALA MAITATZERA DEITUAK

1. Hasierako otoitzaAita-Amaren…(Danok) Jesus, Zuk bazenkien zer jatortzun gainera, Jerusalemera joan zizenean;baina zeure bidean jarraitu zendun, zure Aita-Ama Jainkoaren Erreinua iragarten eta mirarien bidez ulergarriago egiten; zure ekintzak eta berbak / esperantzagarriak ziren pobreentzat eta sufritzen ebenentzat; baina gorrotogarriak aberatsentzat, lege-maisuentzat eta agintarientzat; eta honeen aurrean be bildurrik barik eta ausardiaz egin zendun berba, esan beharrekoak argi esanez; horretaz hausnartu gura dogu gaur, Jesus, eta gure bizitzarako ikasgaiak atera. Lagundu eiguzu, zure Espirituaren argia gugana isuriz.

3e- Entzun dezagun Jainkoaren hitza

1. Entzuten gaude gu, jauna,esaiguzu zure hitza. (bis)

Ona egiten ikas dezagun, egiguzu beti lagun. (bis)

Entzuten gaude…

2. Kanta Jaunari lur lur guztia, egin gogotik haren nahia

Gure Aita-Ama, Zeruetan…

Kanta Jaunari…

38