unitate didaktikoa “en el valle de elah” 2 (ekintzak)

22
Zinema, Mundua eta Giza Eskubideak ‘En el valle de Elah’ Unitate didaktikoa Ekintzak

Upload: ipes-elkartea

Post on 25-Mar-2016

226 views

Category:

Documents


7 download

DESCRIPTION

“Zinema, Mundua eta Giza Eskubideak, Unitate didaktikoen bilduma bat da, eskoletan (bigarren mailako hiezkuntza) Giza eskubideen inguruan lan egin ahal izateko. Unitate honek “En el valle de Elah” filmearen azterketa proposatzen du. Erakusten dugun koadernoan filmea ikusi ondorengo ekintzak daude. Unitatea osatzeko, lehen kuaderno bat dago irakasleriarentzat aldez aurreko materialarekin. Bi kasuetan, materialak, audiobisual zatiak dituzten bi dvd.rekinlaguntzen dira. Dvd.ak eskuratzeko, gurekin posta elektronikoz jar zaitezke kontaktuan

TRANSCRIPT

Page 1: Unitate didaktikoa “En el Valle de Elah” 2 (Ekintzak)

Zinema, Mundua eta Giza Eskubideak‘En el valle de Elah’ Unitate didaktikoa

Ekintzak

Page 2: Unitate didaktikoa “En el Valle de Elah” 2 (Ekintzak)

Zinema, Mundua eta Giza Eskubideak

Mundua ulertu Giza Eskubideen ikuspuntutik zinemaren bidez4. Unitate Didaktikoa. Gerraren ondorioak. EEBB. “En el valle de Elah”

IPES-eko Giza Eskubide eta Nazioarte Alorreko irakasleengatik burutua (Andrea Aisa Vega, Berta Bernarte Aguirre, María Castejón Leorza eta Cristina García Purroy)Laguntzailea: María José Montes

IPES ELKARTEA – 2010 ApirilaTelleria, 28 behea – 31001 Iruñea948 213279 – ipesnavarra@gmail.comwww.ipesnavarra.orgwww.derechoshumanosycooperacion.org

Honako lan hau onarpen-ez komertzial-lan eratorririk gabeko baimenpean dago 3.0 EspainiaHonako baimenaren kopia bat ikusi ahal izateko, ikustatu:http://creativecommons.org/licenses/by-nc-nd/3.0/es/

Diseinua eta maketazioa: wakalaka Inprimategia: CanalCeroLege-gordailua: 1107 / 2010

Page 3: Unitate didaktikoa “En el Valle de Elah” 2 (Ekintzak)

Zinema, Mundua eta Giza Eskubideak‘En el valle de Elah’ Unitate didaktikoa - Ekintzak

00. Aurkibidea

04.or

01. Filma ikusi baino lehenagoko tailerra

02. Filma ikusi ondorengo tailerra

05.or

13.or

Page 4: Unitate didaktikoa “En el Valle de Elah” 2 (Ekintzak)

01

Filma ikusi baino lehenagoko tailerra

Page 5: Unitate didaktikoa “En el Valle de Elah” 2 (Ekintzak)

Zinema, Mundua eta Giza Eskubideak‘En el valle de Elah’ Unitate didaktikoa - Ekintzak

01. Filma ikusi baino lehenagoko tailerra

06.or

> Estimatutako iraupena

3 saio 55’takoak

> Helburuak

1. Zinema ulertzea errealitateari leiho ireki bat bezala.

2. Gerra-zinemaren funtzioei buruz hausnartu.

3. “En el Valle de Elah” pelikula ikusi baino lehenago gako zinematografiko interpretatiboak esku-ratu.

4. Pelikularen gaiak aurkeztu eta testuinguruan kokatu.

5. Pelikularen sinbologia aurkeztu eta testuinguruan kokatu.

> Metodologia Aurreko ideiak antzemateko galdeketa, testuen irakurketa eta gerra-zinemaren zenbait pelikulen zatiak ikuskatu (“La delgada línea roja”, “Redacted”, “Tropic thunder”, “Cuando éramos soldados”), “En el Valle de Elah” pelikularen trailerrak eta eszena adierazgarriak.

> Beharrezko materiala

“En el Valle de Elah-ren” aurreko mintegia DVD 1.

Page 6: Unitate didaktikoa “En el Valle de Elah” 2 (Ekintzak)

07.or01. Filma ikusi baino lehenagoko tailerra

1. Ariketa. Fikziotik errealitatera begirada bat.Gerra-zinemari buruz hausnarketa egiten dugu

> Gerra zineman

Zinemak gerra isladatzeko, ordenatu eta azaltzeko boterea dauka eragin, justifikatu edo gaitzetsi-raino. Modu honetan, gure munduaren hautematea egokituz joaten da. Gerra-zineman gure bizi-gatazka propioak, gure gatazka etiko propioak isladaturik ikusi ditzakegu.

> Gerra-zinemaren eginkizunak (1)

1. Historikoa (legitimazioa, ideologia-garraiatzailea) Gaur egungo munduan jazotakoa ulertu ahal izateko dokumentu historiko gutxi gora behera fi-dagarri bezala gerra pelikulen balioa, Alderdi garrantzitsu bat da, baina ez funtsezkoa, ezin bait dugu aintzakotzat hartu informazio historiko iturri fidagarri bezala. Pelikula hauek eskaintzen diguten ikusmena momentu bakoitzean kontrol politikoa erabiltzen duenak bitartekaturik dauka iragana kontrolatzen duena oraina kontrolatzen duela frogatzeko, ez bakarrik historia liburu- etan, baizik eta ustez historikoak diren pelikulen bidez.

2. Estetika Gerra- zinemak eskaini dizkigu frogak zein puntutarainoko edertasuna eduki dezaken erail edo hiltzen den soldaduaren antzezpen zinematografikoak. Gaitzesten den indarkeria eszenan jartzerakoan estetikoki hunkitzen gaituena da, bere erakustaldian deskubritzen dugun bitartean edertasun antzeko zer edo zer. Paradoxa bat, nahi bada.

(1) ROCH, Edmond. Películas clave del cine bélico, Ed. Ma non troppo. 2008

3. Morala Gerra zinema oinarriz zinema morala da, ongi eta gaizkiari buruzko gogoeta esen-tzialak dauzkanaren zentzuan, besterik ez bada ohartarazteko zein fluktuatzaileak diren beren mugak salbuenezpeko egoera-tan gerrako egoerak izan daitezkeen beza-la. Gai etiko sakonak planteatzeko ahal-mena dauka, gizatiar baldintzari buruzko benetako gogoetak, muturreko egoeratan ezarriak. Kasu hauetan, gerra zinemak pentsarazten digute ez bakarrik gerra go-rrotogarria bezala, baizik, adibidez gizarte baten anbiguotasuna kriminalak heroietan bihurtzen dituztenak bakarrik etsaiak adierazi dituztelako krudelki erailtzen dituzten haiek.

4. Metaforikoa Batzuetan, pelikula hauek gizartearen metafora bat dira. Gerran isladaturik dauden zenbait gizarte-mekanismoetaz hitz egiten digute: jokoan dauden interesak, gizarteak gatazka armatua bizitzen duen modua (justifikazioa, gaitzespena, gaitasun kritikoa zeinekin bereganatzen den...)

Page 7: Unitate didaktikoa “En el Valle de Elah” 2 (Ekintzak)

08.or01. Filma ikusi baino lehenagoko tailerra

> Gerra zinemaren funtzioen analisia zenbait gerra eszena zehatzetan.

“La delgada línea roja” eta “Tropic Thunder” pelikulen eszena batzuen ikusketa

Eztabaidarako galderak:

> Zuzendariek pelikulekin zer nahi dute transmititu?

> Leialki gertakizun historiko bat aurkeztu (Bigarren Gerrate Mundiala eta estatubatuarren parte hartzea Somalian).

> Azaldu gerra egundoko hedatze ekintza bezala.

> Hausnartu erazi gerrari buruz gizatasuna kendu eta mina eta heriotza eragiten duen ekintza bezala.

> Galdetu arazi nola gizarte batek gerra batean parte hatzera iritsi daitekeen.

> Bi zatiak benetan gertaturiko bi gerra-ekintzetaz hitz egiten digute. Baina gerrari buruz hela-razten dizkiguten mezuak oso desberdinak dira. Zeintzuk dira oinarrizko desberdintasunak?

Page 8: Unitate didaktikoa “En el Valle de Elah” 2 (Ekintzak)

09.or01. Filma ikusi baino lehenagoko tailerra

Irakurketa eta iruzkinak Bell soldaduaren hausnarketei buruz ( “La delgada línea roja-ren” zati bat)

Gatazka gordinenak igarotzerakoan, Bell soldaduak hausnarketak egiten ditu: Bell: Eizugarrizko gordintasun hau, nondik ateratzen da?, nola finkatu da munduan?,zein hazitik, zein zainetatik hazitu da eta noren lana da? Nor hil-tzen digu, bizia eta argia kendu, gutaz iruzur egin, erakutsiz ezagutu gene-zakeena? Agian gure suntsiketak lurrari on egin, belarra hazitzen lagundu edo eguzkiak distiratzea egiten du?(...) Ez dago ezer atzentzea egiten duenik, nahiz eta hutsetik abiatu. Gerrak ez ditu gizonak goresten,basapiztietan bihurtzen ditu, arima usteltzen die.(2)

Eztabaidarako galderak:

> Ze emozio eta hausnarketa iradokitzen dizkizute Bell soldaduaren hitzak?

> Gerra zinemaren zein zereginarekin erlazionatzen duzu? Zergatik?

Eztabaida gidatzeko iruzkinak:

Sekuentzian zehar zati handi batean, indarkeri handiko momentuetan, Bell soldaduaren off ahotsa besterik ez dugu entzuten eta musika in crescendo. Ez ditugu hotsak entzuten, oihuak, kexak, na-hiz eta irudiengatik antzematen den. Hala ere, salbuespen bat dago: Une zehatz batetan entzuten da amerikar soldadu baten tiroa japoniar preso bat akituz. Hots hori, gainerako susmatuetako hots baina existitzen ez direnetatik isolaturik entzutean soinu-bandan, begiralearengan estualdi eztan-da bat eragiten du, ezkortasun liriko bat Bellen hitzetara gehitzen dena.

(2) ZAPLANA, Andrés. Educar para la paz a través del cine de guerra. Revista Pedagogía Social 10, Segunda época: Revista Interuniversitaria

Page 9: Unitate didaktikoa “En el Valle de Elah” 2 (Ekintzak)

10.or01. Filma ikusi baino lehenagoko tailerra

2. Ariketa. “En el Valle de Elah”

01. Pelikularen aurkezpena.

Pelikularen trailerraren ikusketa.

02. “El Valle de Elah-n” gerra. Ezohizko erabilpen bat.

> Generoa. “En el Valle de Elah” ez da gerra pelikula bat, baizik thriller bat non pixkanaka aurkitzen joanen garen, intrigarekin, Mikeri gertatutakoa. Hala ere, gerra da hondo-oihala. Irakekoa, zeinetik baita ere erakusten zaigun ikara eta dakarren heriotza.

Nahiz eta gerra pelikularen gai nagusiena ez izan, badago asmo argi bat gerra guztiei datxekion giza-hondaketa salatzeko. Horretarako ez dira ohiko gerra eszenak agertzen. Ez ditugu aurkaketa armatuak ikusten, eta gerra ez da lehenengo terminoan agertzen ere. Ala ere, agertzen diren es-zena bakanak nahikoak dira parte hartzen duten alde guztientzat gerrak agertarazten dituen ikarak bere gordintasaun guztian erakusteko.

03. “En el Valle de Elah”: iparrameriketako gizartearen hausnarketa kritiko bat.

> Pertsonai protagonista, Hank, gerran sartzen den heinean bere seme soldaduaren bilaketaren bi-tartez, soldadu ohia eta iparrameriketako hiritar bezala oinarritzen den baloreetan aldaketa bat ja-saten du. Balore hauek pelikulan irudikatzen dira sinbolo multzo batzuekin nortasuna eta batasuna ematen dituztenak, bai pertsonai protagonistarentzat nola estatubatuar gizartearentzat. Hanken krisiak estatubatuar gizartearen zati baten kritikak isladatzen ditu Irakeko gerraren partehartzea zalantzan jartzen dutenak gizarte ondorioetatik.

> Laburpena. Hank, gerrako beterano amerikarra, Mike bere semearen desagerpena ikertu behar du, Irakera bidalitako soldadua bere basetik misterioski baimenik gabe aldentzen dena. Sanders detektibea eta bere emakumearen, Joanen, laguntzaz Iraken Mikek bizitako esperientziak berri- tzen dituzte. Aurkitzen duena eragingo du bere militar karrera ere zalantzan jartzea.

Page 10: Unitate didaktikoa “En el Valle de Elah” 2 (Ekintzak)

11.or01. Filma ikusi baino lehenagoko tailerra

Eztabaidarako galderak:

> Ze sinbolizatzen du banderak eszena honetan?

> Nola tratatzen du Hankek? Zer exigitzen dio salvadortar soldaduari?

> Zertaz informatzen gaitu Hank-ek banderaren hizkuntzataz?

> Hankek soldaduaren bandera jasotzeko moduz zuzentzen duenean, galdetzen dio bere nazio-nalitatea. Zergatik erlazionatzen du Hankek banderaren erabilpen onarekin biak estatubatua-rrak badira?

04. Estatubatuar gizarteari nortasuna eta batasuna ematen dieten sinboloak.

Gerra-pelikulen zatiak ikuskatu. Ikusi irakasleriarentzako material osagarria.

> Bandera: nazio batasuna eta aberri harrotasun sinboloa.

> Iparrameriketako hiritartasuna: eskubide bat eta abantaila bat. “En el Valle de Elah-ren” zatiaren ikusketa.

Page 11: Unitate didaktikoa “En el Valle de Elah” 2 (Ekintzak)

12.or01. Filma ikusi baino lehenagoko tailerra

Galderak eztabaidarako:

> Protagonistaren hitzetan, zein zen bere misioa soldadu bezala? Nola erantzuten dute bere lagunek?

> Soldaduak bere hasierako helburuatik aldentzen den bizitako esperientzia lazgarri bat konta- tzen du. Nola interpretatzen dute bere lagunek aitorpen hori? Porrot egin dutela uste dute?

> Amerikar ametsa: konfidantza eta arrakastaren esperantza. “Redacted”: soldadu heroiaren zatiaren ikusketa.

Galderak eztabaidarako:

> Mel Gibson-ek errezatu egiten du frontera joan aurretik. Zein da bere jarrera? Zer eskatzen dio Jainkoari?

> Jainkoaren irudia: misio baten legitimazioa.

> Ohizko familia: gizarte baten egituratze ardatza. “Cuando éramos soldados-en” 1. zatiaren ikusketa.

Galderak eztabaidarako:

> Zein famili eredu helarazten du eszenak? Ze paper betetzen du amaren irudiak? Eredu horrekin ados zaude? Zergatik?

“Cuando éramos soldados-en” 2. zatiaren ikusketa.

> Armada: heroien batuketa nazio baten misio “salbatzailea” irudikatzen dutenak.

Page 12: Unitate didaktikoa “En el Valle de Elah” 2 (Ekintzak)

02

Filma ikusi ondorengo tailerra

Page 13: Unitate didaktikoa “En el Valle de Elah” 2 (Ekintzak)

Zinema, Mundua eta Giza Eskubideak‘En el valle de Elah’ Unitate didaktikoa - Ekintzak

02. Filma ikusi ondorengo tailerra

14.or

> Estimatutako iraupena

Saio 1, 55’takoa

> Helburuak

1. Aztertu pelikularen historia, pertsonaiak eta sinboloak nora eraiki diren.

2. Pelikularen edukierak erlazionatu eta argitu ikasitako argibide zinematografikoekin.

3. Gerraren zerikusi eta kostu-sozialen jakitun izan.

4. Gerraren dimentsio sozial eta psikologiko berri bat ezagutu.

5. Aztertu iparrameriketako gizartearen krisia 1go munduko potentzi bezala.

6. Gerra ulertu gizatasuna kentzen duen gertakari bat bezala.

7. Adierazgarriak egin giza eskubideen ulerkuntza nazioarteko errealitatean.

> Metodologia “El Valle de Elah-ren” eszenen azterketak erantsitako DVD eta edukiera taulatik hasita.

> Beharrezko materiala

“En el Valle de Elah-ren” geroko mintegia. DVD 2Edukiera taula.Irakasleentzako materiala. Aldez aurreko edukiera:

2. Fitxa. Pelikularen gaiak.3. Fitxa. Pelikula nola kontatzen zaigun. 4. Fitxa. Pelikularen izatearen arrazoia.

Page 14: Unitate didaktikoa “En el Valle de Elah” 2 (Ekintzak)

15.or02. Filma ikusi ondorengo tailerra

Eszenak ikusi baino lehenagoko galdera batzuk taldearekin pelikulaz hitz egiteko:

> Gustatu zaizue pelikula? Zergatik?

> Zein da pelikularen gaia?

> Eta historia nagusia? Agertzen dira historia gehiago? Zeintzuk?

> Uste duzue pelikulak aurkezten dituen egoerak benetakoak direla?

> Zuen iritziz, zer da zuzendariak aditzera eman nahi duena?

> Gogoratu pelikula nola hasi eta bukatzen den. Hasierako misterioa bukaeran azaltzen da. Zer lortzen du horrekin zuzendariak?

> Ze genero zinematografikoa dagokio pelikulari?

Galdera hauen erantzunen arabera pelikularen historia eraikitzen duten elementuak ezagutzen joanen dira.

1. Ariketa. Pelikulari buruzko hausnarketak, inpresioak,ideia-jasak bildu.

Generoa

Argumentua

Bilbe

Bilbepekoa

Gaia

Gaia edo estiloagatik pelikulak sail- katzeko modua: musikala, poliziala, historikoa, belikoa, erromantikoa, aben-turazkoa, izua, dokumentala.

Kontaketa bateko gertakari guztien multzoa, agerikoak izan edo ez.

Historiaren gorputzaren bitartez gertakarien plangintza egin arazo bat aurkeztetik aurrera.

Benetako edukiera da eta zinemagilea-ren historiaren ikuspuntua isladatzen duena. Bilbe nagusia aurrera egitea egiten du eta pertsonaiei dimentsioa eta bolumena ematen die.

Akzioan bihurtzen den ideia bat da.

Genero poliziala, drama soziala.

Iraketik iritsi eta berehala, gerrako beterano batek bere semearen desagerpena ikertzea erabakitzen du, poliziaren arduragabetasuna eta Armadaren traben erdian. Bakarrik de-tektibe bat laguntzeko prest dago mingarria gertatuko den egi baten bilaketan, baina baita argigarria gaur egungo munduaz.

Miken desagertzea. Genero poliziala edo thriller delakoaren arabera eraikitako bilbea, akzioaren, dramaren eta suspen-searen eredu klasikoen erabilerarekin.

Hankek bere semeak Iraken daukan jokaeraren aurkikuntza. Hanken gatazka pertsonala adierazten du: mugikorrarekin hartutako irudien flashbacketan barna eta Miken kideen elkarrizketekin.

Gerrako beterano batek Irakeko gerrara eramandako ipa-rrameriketako idealak zalantzan jartzen ditu bere semearen erailketaren ikerketatik aurrera.

Pelikulan erabilpena Elementuen identifikazioa

Page 15: Unitate didaktikoa “En el Valle de Elah” 2 (Ekintzak)

16.or02. Filma ikusi ondorengo tailerra

7 eszena aztertzea proposatzen dugu (“Geroko mintegiren” DVDtik) jardueraren bukaeran agertzen den edukiera taulaz gero. Berarekin taldean eszena bakoitzeko hausnarketa egiterik badago arre-ta jarriz pertsonaien eta sinboloen eraikuntzara. Irakaslearen liburuxkarekin informazioa zabaltzea gomendagarria da.

ESZENA 01. Muntaia 1 > Sanders detektibearekin Hank-en lehenengo topaketa.

> Hank autoan soldadu batekin hitz egiten du.

2. Ariketa. Eszenen analisia.

Eztabaidarentzat galderak:

> Nor da Hank? Nolakoa da?

> Hank-ek esaten dio Sanders detektibeari: “Nire semeak 18 hilabete igaro ditu demokrazia toki higuingarri ho-rretara eramaten eta bere herrialdea zerbitzatzen. Ez duzu uste tratu hobeago bat merezi duenik?” Hank-en baieztapenarekin ados zaude? Zergatik? Zergatik galdetzen dio Hank-ek soldaduari Mike-k erlaziorik bazeuzkan mexikarrekin?

> Soldaduak dio: “Mike primerazko soldadua zen. Armada maite zuen, badakizu. Irrikatzen zegoen onak salbatzeagatik eta gaiztoak hiltzeagatik. Ez zituzten he-roiak Irak bezalako lekuetara bidali behar.”

> Zure iritziz, Ze baloreekin identifikatzen duzu heroi bat? Mike zen? Zergatik bere kideak heroitzat hartzen du? Nortzuk dira “onak” eta nortzuk “gaiztoak”?

> Elkarrizketatan gerra batean armadaren zereginaz hitz egiten da, bi argudioak zertan desberdin- tzen dira? Zein terminoekin adierazten dute Irak? Ze zentzua dauka gerrak bi pertsonai hauentzat?

Aztertzeko osagaiak:

> Pertsonaien eraikitzea: heroia / Heroi faltsua.

> Sinboloen eraikuntza: armada heroien batuketa bezala;estatubatuar hiritartasuna.

Page 16: Unitate didaktikoa “En el Valle de Elah” 2 (Ekintzak)

17.or02. Filma ikusi ondorengo tailerra

ESZENA 02. Hankek David eta Goliaten historia kontatzen du.

Eztabaidarako galderak:

> Nor zen David? Eta Goliat?

> Nor irudikatzen du David pelikulan? Eta Goliat?

Aztertzeko osagaiak:

> Sinboloen eraikuntza: “Jainkoaz fidatzen gara”.

ESZENA 03. Muntaia 2. Inkomunikazioa. > Iraketik Mikek aitari deitzen dio.

> Hankek Joani bere semearen heriotza telefonoz jakinarazten dio.

Eztabaidarako galderak:

> Zergatik deitzen dio Mikek telefonoz bere aitari? Zer eskatzen dio?

> Ze aurpegiratzen dio Joanek bere senarrari? Zein da Miken amaren zeregina historian? Aztertzeko osagaiak:

> Pertsonaien eraikuntza: heroiaren irudiak / heroi faltsua; heroiaren bidelagunak.

> Sinboloen eraikuntza: familia (bakartasuna), armada heroien batuketa bezala.

Page 17: Unitate didaktikoa “En el Valle de Elah” 2 (Ekintzak)

18.or02. Filma ikusi ondorengo tailerra

ESZENA 04. Muntaia 3. Genero indarkeria. > Sanders detektibeak emakume baten salaketa jasotzen du bere zakurraren heriotzari buruz.

> Emakumea erailik agertzen da.

Eztabaidarako galderak:

> Nor da Sanders detektibea? Nola tratatzen dute bere lankideek? Zergatik?

> Pelikulak isladatzen du nola etengabe bere lankideek iseka egiten dioten emakumea izateagatik. Uste duzu hau benetakoa dela? Nola deskribatzen duzu jarrera hori?

> Zergatik uste duzu neska komisaldegira joaten dela? Zeri dio beldurra? Zein da benetako ara-zoa?

> Komisaldegian laguntza eskatzen duen emakumeak ez du inolako laguntzarik aurkitzen eta azkenean bere senarragatik eraila da. Uste duzu egoera hau benetakoa dela?

> Ze garrantzia dauka hiltzailea militar ohia izatea? Ze erlazio dauka indarkeri modu honek peliku-lan zehar agertzen diren beste indarkeri ekintzekin?

Aztertzeko osagaiak:

> Pertsonaien eraikuntza: heroiaren bidelagunak; armada heroien batuketa bezala.

ESZENA 05. Mexikar soldaduren identifikazioa heriotzaren lehenengo susmagarri bezala.

Eztabaidarako galderak:

> Zergatik joaten dira soldadu mexikarra atxi-lotzera? Zergatik susmatzen dute beretaz? frogak badituzte? Nola ateratzen dira komisal-degitik atxilotzeko? Ze aurreritzi egokitzen zaio mexikar soldaduari?

Aztertzeko osagaiak:

> Sinboloen eraikuntza: estatubatuar hiritartasuna: eskubide bat eta abantaila bat.

> Uste duzu aurreritziak dauzkagula gure gizartean beste kolektiboengana? Zeintzuk?

Page 18: Unitate didaktikoa “En el Valle de Elah” 2 (Ekintzak)

19.or02. Filma ikusi ondorengo tailerra

Eztabaidarako galderak:

> Zergatik da horren garrantzitsua Hankentzat bandera ongi jasotzea? Konturatzen denean gaizki egien ari dela, nongoa den galdetzen dio. Zergatik ziurtzat jotzen du ez dela estatubatuar jatorrizkoa? Hala ere, ala da?

> Zergatik jartzen dute bandera soldaduaren hilkutxa gainean?

> Nola interpretatzen duzu pelikula bukatzea bandera buruz behera jasota egotearekin? Zergatik esaten du Hankek “ongi erabilia izan dela? Ados zaude?

> Uste duzu Hankek hasieran dauzkan ideal berak dauzkala bandera jasotzen duenean? Zer aldatu da?

Aztertzeko osagaiak:

> Pertsonaien eraikuntza: antiheroia.

> Sinboloen eraikuntza: bandera; Amerika aterpe bezala.

> Hankek salvadortar soldadu bati bandera jaso-tzeko modua zuzentzen dio.

> Bandera soldadu hil baten hilkutxa gainean.

> Bandera Mikek bere batailoiarekin etxera bidaltzen duen argazkian; bigarren planoan bere hilketa jakinarazten duenean armadak bidaltzen duen bandera ikusten da.

ESZENA 06. Muntaia 3. Iparrameriketako bandera pelikulan.

> Buruz behera jasotako bandera “arazoak dauzkagula eta gu salbatzera etorri behar direla gai ez garelakoz gure burua bakarrik salbatzeko esan nahi du”.

ESZENA 07. Muntaia 4. Soldaduei gizatasuna kentzea. > Miken erailketaren aitorpena eta torturen kontakizuna.

> Mikek haur bat harrapatu eta hiltzen du.

Page 19: Unitate didaktikoa “En el Valle de Elah” 2 (Ekintzak)

20.or02. Filma ikusi ondorengo tailerra

Eztabaidarako galderak:

(aitormena)

> Nola sentitu zara eszena ikusterakoan?

> Zer sentitzen du Miken hiltzaileak erailketa aitortzen duenean? Kezkatsu edo damuturik dago? Zergatik erail zuen? Zergatik esaten du Mike hiltzailea izan zitekeela?

> Zergatik deitzen diote Mikeri “Doc”? Ze jarrera dauka Mikek irakiar bateri egindako torturak kon-tatzen dituen bitartean? Zergatik torturatzen dute? Pertsona edo etsai bat ikusten dute beragan? Uste duzu gerran egoteagatik torturak justifikatzen direnik? Kasuren batean torturak justifikatuko zenituzke? Antzeko kasuren bat ezagutzen duzu? Abu Graib kartzela gertatutako kasuak ezagu- tzen dituzu?

(haurraren harrapatzea)

> Pelikularen hasieran aurkeztutako misterioa eszenak argitzen du (eszena lausoak irakiar haurrenak jostatzen). Pelikuletan ikustera ohituta gauden amerikar soldaduen irudia? Zergatik?

> Nola interpretatzen duzu azken indarkeri ekintza hau? Gerrak pertsonei gizatasuna kentzen diela uste duzu? Zergatik?

> Nor irudikatzen du soldaduek eraildako haurra? Azkeneko eskaintzarekin zuzendariak zer nahi du aditzera eman?

Aztertzeko osagaiak:

> Pertsonaien eraikuntza: heroiaren irudia eta heroi faltsua.

> Sinboloen eraikuntza: armadaren krisia heroien batuketa bezala, Amerika aterpe bezala izatea-ren mitoaren krisia.

Page 20: Unitate didaktikoa “En el Valle de Elah” 2 (Ekintzak)

21.or02. Filma ikusi ondorengo tailerra

Her

oia

/ her

oi fa

ltsua

Antih

eroi

a

Her

oiar

en b

idel

agun

ak

Her

oia

izak

i bik

ain

beza

la a

gertz

en d

a g

izad

iare

n hi

stor

ia

dete

rmin

atze

ko g

ai d

iren

ekin

tzak

bur

utze

ko b

idal

ia. Z

enba

it fro

ga g

aind

itzen

ditu

pre

ziat

ua d

en z

er e

do z

er lo

rtzek

o as

moa

reki

n, p

erts

onai

a ze

in g

izad

i guz

tiare

ntza

t.

Her

oiar

en z

ereg

in b

erak

egi

ten

ditu

zte

bai

na h

auek

ez

bez

ala,

“per

tson

a ar

runt

ak” d

ira. D

esira

tzen

ez

den

orai

ngo

bate

tara

era

ntzu

na e

mat

eko

sortz

en d

ira e

ta

gero

aldi

ko in

ongo

agi

ntza

gab

e bi

zi d

ira.

Her

oiar

en a

ldak

eta

lagu

ndu

eta

ahal

bide

tzen

dut

en p

erts

o-na

iak.

Har

en b

enet

ako

norta

suna

eza

gutz

era

emat

en d

ute.

Her

oiak

: Han

k et

a M

ike

pelik

ular

en h

asie

ran.

Her

oi fa

ltsua

(Mik

e) e

kint

zan

igar

o bi

tarte

an.

Han

ken

kris

ia (b

ere

sem

eare

n de

side

aliz

azio

a he

roi b

ezal

a et

a be

rezk

o ba

lore

ena)

ant

iher

oian

bih

urtz

en d

u.

Sand

ers

dete

ktib

ea: a

kzio

bilb

eare

n be

neta

ko s

usta

tzai

lea

(Mik

en d

esag

ertz

eare

n ka

suan

).

Joan

: pis

u si

nbol

ikoa

; ger

rak

erag

iten

duen

min

aren

ikus

garri

tasu

na (M

ike

sem

e et

a ez

sol

dadu

bez

ala

giza

tar-

tzen

du)

. Han

keri

bere

gai

tzes

pena

(“Ja

da b

at k

endu

zen

idan

Beh

arre

zkoa

zen

bes

tea

hiltz

ea e

re?”

) bai

ta e

re d

a fa

milia

ask

ok g

erra

ra tr

opak

bid

altz

en d

ituzt

en b

eren

gob

ernu

, Est

atu

eta

nazi

oei e

gite

n di

eten

sal

aket

a.

Pert

sona

ien

erai

kunt

za

Ger

ra, j

azar

pen

eta

pobr

etas

unet

ik a

ldeg

iteko

leku

a da

Est

a-tu

Bat

uak;

non

hut

setik

has

i et

a “a

mer

ikar

am

etsa

” bet

etze

ko

gaita

suna

izan

.

Elka

rtasu

n lo

tura

bat

da

eta

balo

re m

ultz

o et

a bi

zitz

eko

era

jaki

n ba

teko

par

taid

e iz

atea

. Oin

arri

etni

korik

gab

eko

nazi

ona-

lism

o in

darts

ua fu

ntse

zko

lotu

ra e

lem

entu

a da

.

Sold

adue

i giz

atas

una

kent

zea

berra

gertz

en d

a so

zial

ki b

erai

en e

txek

o itz

uler

an in

dark

eri e

ra d

esbe

rdin

etan

. M

ike

ez d

a Ira

ken

hiltz

en, E

stat

u Ba

tuet

an h

iltze

n da

ber

etar

ren

esku

etan

. Est

atu

Batu

ak a

terp

e et

a to

ki s

egur

u iz

atea

ren

idei

arek

in h

aust

en d

a.

Mex

ikar

sol

dadu

a, e

stat

ubat

uar h

irita

rra, b

ere

latin

dar b

aldi

ntza

gatik

has

iera

tik s

usm

opea

n da

go. D

roga

trafik

oko

mafi

en p

arta

ide

izat

eare

n su

smoa

k ez

agut

araz

ten

ditu

exi

stitz

en d

iren

joka

bide

arra

zist

ak n

azio

auk

e-re

n id

eala

izan

arre

n.

Sinb

oloe

n er

aiku

ntza

Amer

ika

ater

pe b

ezal

a

Esta

tuba

tuar

hirit

arta

suna

Page 21: Unitate didaktikoa “En el Valle de Elah” 2 (Ekintzak)

22.or02. Filma ikusi ondorengo tailerra

Band

era

Jain

koaz

fidat

zen

gara

Fam

ilia

Arm

ada

hero

ien

batu

keta

bez

ala

Naz

io-b

atuk

etar

en s

inbo

lo n

agus

iena

. I-1

1tik

aur

rera

, he

rrial

dea

meh

atxa

turik

sen

titu

zene

an, b

ande

ra n

abar

iago

eg

in z

en. I

rake

ko in

basi

oa h

asita

sol

dadu

ak e

ta g

erra

ren

alde

aza

ltzen

zire

nen

aber

tzal

etas

unar

en s

eina

le b

ihur

tu z

en,

bake

zale

zire

nen

kont

ra h

aren

aur

kako

ak.

Ala

ere,

pel

ikul

a bu

katz

en d

a ba

nder

a bu

ruz

behe

ra ja

sota

, film

eare

n ha

sier

an a

zaltz

en d

en b

ezal

a, la

gunt

za

eska

tzek

o na

zioa

rteko

ikur

bat

da:

“ara

zoak

dau

zkag

ula

erra

n na

hi d

u et

a gu

sal

batz

era

etor

ri be

har d

irela

ez

gare

lako

z gu

bak

arrik

sal

batz

eko

gai”.

Giz

on a

bertz

ale

horre

ntza

t, so

ldad

u oh

ia, m

undu

a sa

lbat

zera

dei

turik

o na

zio

ahal

guzt

idun

a uz

ten

du iz

atea

z, Ir

akek

o ge

rra b

akar

dade

an h

asi z

uena

. Neo

kont

sera

dore

joer

ak d

efen

datz

en z

uen

un

ilate

ralis

moa

Irak

eko

gerra

has

teko

dag

oene

ko e

z da

uka

zent

zurik

: “ez

gar

a ba

karri

k sa

lbat

zeko

gai

”.

Dav

id: g

erra

ren

izua

reki

n au

rre e

man

dako

aita

bat

ber

e se

mea

ri gi

zata

suna

ken

du d

iona

; giz

arte

aren

zat

ia g

erra

ren

izua

z ja

kitu

na e

ta g

ataz

kan

bere

giz

arte

aren

pap

era

zala

ntza

n ja

rtzen

due

na; M

ike

aurre

egi

ten

dion

ger

rare

n au

rrean

.

Gol

iat:

gerra

ren

ezbe

harra

eta

sor

tzen

due

n bo

rtxak

eria

; Ira

ken

gerra

just

ifika

tu z

uen

dokt

rina;

Mik

e-n

giza

tasu

n ke

ntze

a et

a be

re s

olda

du k

idea

k.

Inko

mun

ikaz

ioa

eta

fam

iliare

n ha

ustu

ra: t

elef

ono

mug

ikor

ra e

rabi

ltzen

da

hitz

ekin

esa

n ez

in d

ena

kont

atze

ko. H

ank

sem

ea id

ealiz

atze

n du

, ber

e so

ldad

u- a

bertz

ale-

her

oiar

en e

redu

ra h

urbi

ltzea

exi

gitz

en d

iona

. Mik

e be

re fa

milia

ko

ered

uei e

rant

zuna

em

an b

ehar

die

: aita

- ger

rako

bet

eran

oa e

ta b

ere

anai

a –

hero

ia. H

ank-

ek g

alar

azte

n du

ber

e Jo

an s

emea

ren

bila

keta

n pa

rte h

artz

ea. B

erak

aur

pegi

ratz

en d

io b

i sem

eak

sold

adue

tan

bihu

rtu iz

ana

eta

herio

tza-

ra e

ram

an iz

anak

.

Sold

adua

k ez

dira

est

atub

atua

r abe

rtzal

e ba

lore

ak e

spor

tatz

en d

ituzt

en h

eroi

ak, g

izat

asun

a ga

ldut

ako

giza

bana

koak

fro

ntea

n bi

zita

ko e

ta g

auza

tuta

ko in

dark

eria

gatik

eta

ber

e ki

dea

hitz

en d

uten

ak b

aizi

k.

Ager

tzen

dire

n in

dark

eri m

odu

desb

erdi

nak:

• Fro

ntea

n in

dark

eria

eta

giz

atas

una

kent

zea:

irak

iarre

i tor

tura

k, h

arra

patz

en d

ituzt

en h

aurre

n er

ailk

eta.

• Tal

deko

inda

rker

ia: M

ike-

n er

ailk

eta,

irai

nak

strip

pear

s et

a em

agal

duei

, ira

kiar

rei t

ortu

rak,

har

rapa

tzen

dut

en

haur

rare

n er

ailk

eta.

• Gen

ero-

inda

rker

ia: S

ande

rs-i

irain

ak b

ere

lank

idee

n al

detik

, milit

ar o

hiar

en e

maz

tear

en e

railk

eta.

Elka

rte s

orku

ntza

n er

lijioa

k ga

rrant

zizk

o el

emen

tu b

at d

ira.

Esta

tuba

tuar

mito

logi

aren

zat

i han

di b

at e

ta g

izar

tean

era

bili-

tako

hiz

kunt

za o

inar

ri bi

blik

o ba

t dau

kate

. “O

rore

n m

intz

aira

n”

bihu

rtu d

a.

Sinb

oloe

n er

aiku

ntza

Giz

arte

a eg

itura

tzek

o el

emen

tu n

agus

itzat

har

tzen

da.

Tra

di-

zioz

ko fa

milia

ren

ered

uare

n er

antz

una

da n

on fa

milia

ren

kide

ba

koitz

aren

egi

nkiz

unak

era

bat m

ugat

uak

daud

e.

Arm

adak

est

atub

atua

r bal

io e

ta ja

rrera

k iru

dika

tzen

ditu

: no

rber

arek

iko

konfi

dant

za, a

disk

idet

asun

a et

a be

rdin

tasu

n se

ntim

endu

han

dia.

Arm

adak

o eg

inki

zuna

k la

gunt

zen

du:

• Mun

dua

berra

ntol

atze

n.• L

ehen

engo

pot

entz

ia b

ezal

a he

gem

onia

man

tend

u.• E

stat

ubat

uar b

alor

eak

mun

dura

esp

orta

tu: a

skat

asun

a, d

e-m

okra

zia

eta

balo

re e

rlijio

soak

, ber

aien

erre

gele

n ar

aber

a.• E

tsai

ak e

ta a

liatu

ak (o

nak

eta

gaiz

toak

) nab

arm

enki

eza

-gu

tu. “

Des

berd

inek

” kas

ik “g

aizt

aker

i”oro

korre

ko g

aita

suna

er

abat

ekoa

dau

kate

. Giz

aban

ako

estre

mis

ten

tald

e m

uga-

tu b

atzu

en p

orta

era

pare

katz

en d

ute

giza

rte o

soek

in. H

au

Terro

rear

en k

ontra

ko G

erra

just

ifika

tzen

du.

Page 22: Unitate didaktikoa “En el Valle de Elah” 2 (Ekintzak)

Laguntzailea Babeslea

2010eko apirila