azkoitiko sare

8
Abenduak 20 Azkoitiko SARE herritarraren AURKEZPEN EKITALDIA Goizeko 11:30tan, Elkargunean. Partehartzaileak : Felix Azurmendi Ramon Unanue Xabier Euskitze Jokin Errasti

Upload: azkoitiko-sare

Post on 06-Apr-2016

243 views

Category:

Documents


5 download

DESCRIPTION

Euskal Presoen Giza eskubideak errespetatuak izan daitezen Azkoitiko sentsibilitate ezberdinak batzen

TRANSCRIPT

Page 1: Azkoitiko sare

Abenduak 20

Azkoitiko SARE herritarraren

AURKEZPEN EKITALDIAGoizeko 11:30tan, Elkargunean.Partehartzaileak :

Felix Azurmendi Ramon Unanue Xabier Euskitze Jokin Errasti

Page 2: Azkoitiko sare

2

Azken hilabetean harreman ugari izan ditugu. Aurreikusi bainoharrera hobea izan du aurkeztera goazen ekimenak eta beraz osobaikor gara. Hitz batean, ilusioz beterik gaude, ulertu baitugu,preso eta iheslarien eskubide urraketekin amaitzeko langintzanAZKOITIKO SENTSIBILATATE EZBERDINAK batzea posibledela.Esku artean duzun aldizkari honen bidez, harreman horien lehenemaitzen berri ematera gatozkizue. Preso eta Iheslarien GIZA ESKUBIDEAK errespetatuak izateakgarrantzi berezia du une honetan. Are, herri honek hainbeste desio eta behar duen KONPONBIDEAhauspotu ahal izateko ezinbesteko urratsa denean.Ezin baita BAKEA eta normalizazioa lortuak ditugunik esan, es-petxeetan ehunka preso beraien eta beren senideen eskubideakegunerokoan urratuak dituztelarik.Guzti hau erabat barneraturik duten norbanako ugarirekin aurkitugara eta gainera bultzada hori emateko gogoz. Gizarte Zibilarentxanda da, guztion indarrak batuz LORTU AHAL DUGU!Abenduaren 20an Azkoitian Sare herritarra jaiotzera doa. Ziurre-nik presoen auziak herrian inoiz izan duen babesik zabalenarekin. HAR EZAZU PARTE. Gorde ezazu data hau, historia egiteragoaz.

Page 3: Azkoitiko sare

Zer da Sare?Presoen urruntzea ahalbidetzen duen sakabanaketa politikarenamaiera, pertsona hauek euskal herriratuz.

Presoa, pertsona gisa suntsitzea ahalbidetzen duen isolamendu eta ba-kartze egoerekin amaitzea.

Gaixotasun larriak dituzten presoen kaleratzea.

70 urtetik gorako adina duten presoak eta zigorraren 3/4k eta 2/3akbeteta dituztenen kaleratzea.

Bizi osorako zigorra eta espetxealdi luzapena ahalbidetzen duten legeeta egoerak indargabetzea.

Oraintxe aipatu ditugun salbuespen neurriez gain, espetxean egoteakahalbidetzen dituen eskubide urraketei amaiera ematea bilatzen dugu.

3

Page 4: Azkoitiko sare

HONA HEMEN PARTE HARTUKO DUTEN BATZUK

Presoak hurbildu behar direla iruditzen zait.Arrazoi asko daude oinarrian: giza duintasunaeta bere eskubideak, gizatasuna…Bainan apaizbezala hori bera diot “ Jaunaren Grazi urtea”(Lk 4,9) hotsegiten duen Jesusen Ebanjelioarenizenean.

FELIX AZURMENDI

Sufrimenduaren aroa amaitzeko orduada, iraganeko orrialde iluna gainditze-koa. Euskal preso eta beraien senideenabarne.

ROSARIO LASA

Benetako bakea lortu nahi badugu ezinbeste-koa da euskal presoak kontutan hartuko di-tuen konponbidea, euskal presoen eskubideakerrespetatuko dituen konponbidea. Beraieneskubidea delako, euskal presoak Euskale-rrian behar dute.

PELLO BASTARRIKA

Denon heldulekue, elkartasune!

LEIRE LARRAÑAGA

4

Page 5: Azkoitiko sare

Garai berriak, ekinbide berriak

XABIER EUSKITZE

Sakabanaketa zigor gehitua daeuskal presoen senideentzat,bataz beste astebururo mun-duari 9 buelta ematea adina ki-lometro egiten dituzteerrepidean. Guztion arteanamai dezagun honekin

ELIZABET JUARISTI

Ekimen honen bidez gure desadostasunaazalduko dugu presoek eta beraien seni-deek sufritzen dituzten eskubide urrake-ten aurrean.

EDUARDO ZUBIZARRETA

5

Bada garaxe giza eskubidik emateko ta hortakodanok elkartuberra daukeu

IHINTZA URAIN

Page 6: Azkoitiko sare

Nik uste dut denok nahi dugula pakea etaadiskidetzea. Hori lortzeko egin behar di-tugu ahalegin guztiak.Presoak bere etxetikhurbil diren espetxeetara ekartzea izan li-teke urrats bat pakearen eremura. Pakearenbidea ezin dugu oztopatu.

JUAN IGNACIO ALDALUR

Legea betez giza eskubideak bermatu aurrerabegiratzeko atzekoa ahaztu gabe.

JOSE RAMON ARANBARRI

Euskal preso politikoei ezartzendizkieten salbuespen neurri guz-tiek kalkulu politikoei erantzutendiote eta mendekua dute oinarri.Konponbideak, zaharkituak direnpolitikak alboratu eta bakearenmesedetan ezartzearen premiadu. Euskal Herrira Orain, Now!

XABIN JUARISTI

Denak Euskal Herrixen!

JOKIN ERRASTI

6

Page 7: Azkoitiko sare

Sakabanaketa politika Zuzenbideren kon-trakoa da, Zuzenbideak presoei aitortzendizkien oinarrizko eskubideak urratzen bai-titu. Ozenki gaitzetsi behar dugu.

FERNANDO TAPIA

Sariei eutsi ta iñor ez utzi.

ROMUALDO LARRAÑAGA

Pertsona guztioi zor zaigun errespetutik, gizaduintasuna helburu dugula, gutako bakoitzarengiza eskubideen defentsa da gutako bakoitza-ren ardura eta konpromisoa.

RAMON UNANUE

… Eta beste horrenbeste azkoitiar izango dira hilaren20an Azkoitian Sare herritarra jaioko den egunean.

Zu izan zaitezke horietako bat, ZATOZ! 7

Dispertsio politikarekin amaitzea behar beha-rrezkoa da Euskal Herriaren egoera normali-zatzeko.

MIREN ELORTZA

Page 8: Azkoitiko sare

GORDE EZAZU DATA HAU: HISTORIA EGITERA GOAZ

@AzkoitikoSare

azkoitia saretzen