xiii. caf-elhuyar sariak › site_media › pdf › 037_17.pdf · 2013-02-06 · caf-elhuyar...

31
Ondo egindako lanaren ordaina. D:02 Sarituak gertutik. D:04 1. saria. Ubideetako heriotzak. Energia ‘berdearen’ ondorio beltza. D:06 2. saria. Sexuen arteko lehia eta bisigua. D:12 3. saria. Zeri begira zaude? Begiei begira. D:20 Gazteenentzako saria. Xafla iragazgaitza: bike berria. D:27 CAF-Elhuyar sarien XIII. edizioa izan da aurtengoa. Eta guztiok gustura geratzeko moduko edizioa izan da; izan ere, oso lan onak aurkeztu dira. Horietako lauk saria izan dute. Saritu gehienek berek egindako ikerketaren berri ematen dute idatzitako artikuluetan. Eta eskertzekoa da hain sakon ezagutzen dituzten gai horiek guz- tiok ulertzeko moduan azaltzeko ahalegina egin izana. Ahaleginak merezi izan du, hurren- go orrietan irakurri ahal izango duzuen bezala. XIII. CAF-Elhuyar sariak

Upload: others

Post on 05-Jul-2020

6 views

Category:

Documents


0 download

TRANSCRIPT

Page 1: XIII. CAF-Elhuyar sariak › site_media › pdf › 037_17.pdf · 2013-02-06 · CAF-Elhuyar sariak: 1.sariaCAF-Elhuyar sariak: 1.saria Artikulu paregabeak Sari nagusia Migel Mari

Ondo egindako lanaren ordaina. D:02

Sarituak gertutik. D:04

1. saria. Ubideetako heriotzak. Energia ‘berdearen’ ondorio beltza. D:06

2. saria. Sexuen arteko lehia eta bisigua. D:12

3. saria. Zeri begira zaude? Begiei begira. D:20

Gazteenentzako saria. Xafla iragazgaitza: bike berria. D:27

CAF-Elhuyar sarien XIII. edizioa izan da aurtengoa.

Eta guztiok gustura geratzeko moduko edizioa

izan da; izan ere, oso lan onak aurkeztu dira.

Horietako lauk saria izan dute.Saritu gehienek

berek egindako ikerketaren berri ematen dute

idatzitako artikuluetan. Eta eskertzekoa da

hain sakon ezagutzen dituzten gai horiek guz-

tiok ulertzeko moduan azaltzeko ahalegina

egin izana. Ahaleginak merezi izan du, hurren-

go orrietan irakurri ahal izango duzuen bezala.

XIII. CAF-Elhuyar sariak

Page 2: XIII. CAF-Elhuyar sariak › site_media › pdf › 037_17.pdf · 2013-02-06 · CAF-Elhuyar sariak: 1.sariaCAF-Elhuyar sariak: 1.saria Artikulu paregabeak Sari nagusia Migel Mari

CAF-Elhuyar sariak: 1. sariaCAF-Elhuyar sariak: 1. saria

Artikulu paregabeakSari nagusia Migel Mari Elosegi biologoak irabazi du“Ubideetako heriotzak. Energiaren berdearen ondo-rio beltza” izeneko artikuluarekin. Merezimendu osozirabazi ere; izan ere, epaimahaikideek asko famatuzuten. Elosegiren lana “hitz gutxitan, artikulu biribila,bitxia, gaurkotasunez betea eta eredugarria” delanabarmendu zuten.

Artikuluan, zentral minihidroelektrikoen ondorio kal-tegarrietako bat aztertu du Elosegik, oso ezaguna ezdena, gainera: zentraletara ura eramaten duten ubi-deetan itota hiltzen diren animaliak. Euskal Herrianhorrelako ubideen ehunka kilometro ditugula gogo-rarazten du bere lanean, eta ubide horietako hilkor-tasuna aztertzen du. Horretaz gain, arazoa konpon-tzeko irtenbideak ere proposatzen ditu.

Jai-giroan banatu ziren

XIII. CAF-Elhuyar sariak.

Ekitaldia martxoaren 2an izan zen,

Elhuyar Fundazioaren Usurbilgo

egoitzan. Eta ospatzea merezi zuen;

izan ere, ondo egindako lanaren

ordaina eman nahi zitzaien

aurtengo sarituei.

2006ko hau hamahirugarrena da zientziaren dibul-gaziorako CAF enpresak eta Elhuyar Fundazioakantolatzen dituzten sarientzat. Eta, ohi bezala, jen-de-andana bildu zen. Ekitaldia Aitziber Agirrek etaSaroi Jauregik aurkeztu zuten, eta, besteak beste, JoseMari Rodriguez Ibabe Elhuyar Fundazioaren lehen-dakariak eta Koldo Nuñez Beteluk hartu zuten hitza,azken honek epaimahaiko kideen izenean.

Ondo egindako lanaren ordaina

CAF-Elhuyar sariak: kronikaD:Dosierra

Rementeria Argote, NagoreElhuyar Zientziaren Komunikazioa

CAF-Elhuyar sariak: kronika

D: 02 EL H U YA R. 2007KO A P I R I L A

POLY

FO

TOG

RAFO

S

Page 3: XIII. CAF-Elhuyar sariak › site_media › pdf › 037_17.pdf · 2013-02-06 · CAF-Elhuyar sariak: 1.sariaCAF-Elhuyar sariak: 1.saria Artikulu paregabeak Sari nagusia Migel Mari

Bigarren saria, berriz, “Sexuen arteko lehia eta bisi-gua” izenburuarekin aurkeztutako lanak jaso du. Egi-lea Ibon Cancio Uriarte biologo bakiotarra da. Eta ezda lehenengo aldia CAF-Elhuyar sarietara artikulubat aurkezten duena Canciok; are gehiago, aurrekoedizioan hirugarren saria lortu zuen.

Oraingoan, Canciok, Nemo arrain ezaguna abiapun-tutzat hartuta, arrain hermafroditak ditu hizpide,arretik emera pasatzen diren arrainak, eta, alderantziz,emetik arrera. Epaimahaikideen esanean, “arrainaskok duten sexu-estrategiaren Yin eta Yang-a eza-gutuko dugu benetan harrigarria den artikulu hone-tan”. Artikulu harrigarria eta ezin interesgarriagoa,beraz.

Hirugarren saria Arantxa Villanueva telekomunika-zio-ingeniariak irabazi du, begiradari jarraitzeko teknologiei buruzko artikulu bati esker. “Zeri begirazaude? Begiei begira” da lanaren izenburua. “Egileak,trebetasunez eta era sinple batez, ederki asko erakus-ten digu begiradaren indarrak eskain ditzakeen hain-bat aukera”.

Hiru sari horiez gain, laugarren bat ere badago: 25 urtetik beherako gazteentzako sari berezia. Aurten,Goretti Goikoetxeaundia kimikariak idatzitako arti-kuluarentzat izan da sari berezi hori. “Xafla iragaz-gaitza: bike berria” du izena artikuluak. Eta epai-mahaiak “batez ere berrikuntza saritu nahi izan du”.Izan ere, negutegietako plastikoak xafla iragazgaitzakegiteko erabili daitezkeen ikertu du GoikoetxeaundiakEuskal Herriko Unibertsitatean, eta ikerketaren non-dik norakoak jaso ditu artikuluan. Xafla iragazgaitzakasfalto-betunez eta polimeroz eginda daude, eta non-nahi erabiltzen dira eraikuntzan: igerilekuetan, tenis-pistetan, tuneletan, urtegi artifizialetan... Bada, negu-tegietako plastikoak xafletako polimeroa izateko balioduten ikertu du, eta emaitza baiezkoa izan da.

Saritan, guztira, 2.100 euro banatu dira, eta, ohiturarijarraituz, saridunetako bakoitzak Imanol Andonegireneskultura bat ere jaso zuen. Zorionak, beraz, ira-bazleei!

Sari nagusia Migel Mari Elosegibiologoak irabazi du,merezimendu osozirabazi ere.

D: 03EL H U YA R. 230. Z K .

POLY

FO

TOG

RAFO

S

POLY

FO

TOG

RAFO

S

Sari-banaketa ekitaldian, Kepa Altonagaren liburuberria aurkeztu zuten bide batez: Etxepare Aldudekomedikua.

Koldo Nuñezek hitz egin zuen epaimahaikokideen izenean.

Page 4: XIII. CAF-Elhuyar sariak › site_media › pdf › 037_17.pdf · 2013-02-06 · CAF-Elhuyar sariak: 1.sariaCAF-Elhuyar sariak: 1.saria Artikulu paregabeak Sari nagusia Migel Mari

CAF-Elhuyar sariak: 1. sariaCAF-Elhuyar sariak: 1. saria

Sarituak gertutik

CAF-Elhuyar sariak: saridunakD:Dosierra

Roa Zubia, Guillermo Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

CAF-Elhuyar sariak: saridunak

1. saria:

Ubideetako heriotzak.Energia ‘berdearen’ondorio beltzaEgilea: Migel Mari Elosegi Irurtia

Zure artikulua energia hidroelektriko garbiarijarritako aitzakia baten ondorioa da. Zergatik? Aitzakia handi samarra da. Energia hidroelektrikoakalde onak ditu, baita alde txarrak ere. Guk ezagutudugu bat. Behar bezala zaintzen ez bada ubideen kon-tu hau, alde beltz samarra izan daiteke. Kontua hauda: argindarra sortzeko ubideak behar dituzte; uradesbideratzen dute errekatik, ubideetan barrena era-maten dute, eta gero hodi batean sartu eta goitikbehera salto eginarazten diote, turbina mugiarazteko.Nik betidanik entzun izan diet lagunei eta artzainei:"Ez dakit nork ardi bat galdu du, ubidera erori zaio"(guk kanalera esaten dugu).

Eta hori izan zen artikuluaren jatorria? Egun batean neronek topatu nuen ardi bat, eta besteegunen batean beste animalia bat, eta orduan hasiginen pentsatzen hau zenbateko arazoa ote den; urteanbat erortzen da edo astean bat erortzen da? Jarraipe-na egiten hasi ginen. Segituan konturatu ginen ubidebatzuetan ez zela ezer erortzen, eta beste batzuetanizugarrizko piloa. Zergatik? Bada, batzuk estalita zeu-den, itxita zeuden, arrapalak zituzten, pasabideak zituz-ten... Gutxienak ziren. Horietan gauzak ongi samarjoaten ziren. Baina beste batzuetan animalia-piloaerortzen zen. Azken horietan egin genuen ahaleginhandiena. Astero-astero joan ginen hiru ubidetara, lauurtez, txandaka. Animalia asko erortzen ziren. Nikbatez ere ardiak aipatzen ditut, baina denetik erortzenda. Mendian dabilen edozer gauza eror liteke.

Ubidearen pareta bertikala da. Behin animalia baterortzen denean, normalean, ezin da irten. Sugandi-la bai, irteten da; eta ez dakit zer beste animalia irtendaitekeen. Gainerako gehienak erori eta ez dira irte-ten. Erori egiten dira ubidera iristeko bidea ez dagoe-lako moztuta, ez dagoelako hesi bat tartean.

Horrelako arazo baten berri emateak laguntzendu arazoari konponbidea ematen? Nik hala espero dut. Artikulua positiboa da boronda-te ona ikusi nuelako; gainera, ez zen izan bakarrik “bla,bla, bla eta utzi bakean”. Zerbait egiten ari dira. Denaden, arazoak oraindik beste zerbait behar du; goazenserio hartzera eta ea lortzen dugun bat ere ez erortzea.Zaila izango da, baina bidea badakigu zein den.

D: 04 EL H U YA R. 2007KO A P I R I L A

POLY

FO

TOG

RAFO

S

Page 5: XIII. CAF-Elhuyar sariak › site_media › pdf › 037_17.pdf · 2013-02-06 · CAF-Elhuyar sariak: 1.sariaCAF-Elhuyar sariak: 1.saria Artikulu paregabeak Sari nagusia Migel Mari

Zer dira xafla iragazgaitzak? Ia denok ikusi dugu noizbait xafla ira-gazgaitz bat. Eraikinetan, esaterako,erraza da langileak teilatuetan ikustea,xafla beltz batekin aurrera eta atzera,soplete batekin xafla itsatsi nahian. Guxafla horiek ari gara aztertzen gureikerketa-taldean.

Xafla iragazgaitz horien osagai bat polimerobat da. Normalean, kautxua edo polipropile-no bat izaten da. Guk EVA polimeroa gehi-tu diogu, hau da, negutegietan erabiltzen denplastikoa, baina birziklatua. Negutegietakoplastiko hori ezin da berriz erabili negutegie-tan, propietateak galdu baititu. Guk betunaaldatzeko erabiltzen dugu.

Gazteenentzako saria:

Xafla iragazgaitza: bike berria

Egilea: Goretti Goikoetxeaundia Garmendia

Zergatik idatzi duzu begiradari jarrai-tzen dioten sistemei buruz? Orain dela urte asko hasi nintzen laneanhorrelako sistemekin. Kamera batezbegiaren irudiak grabatuz gero, irudihorien bidez, pertsonak nora begiratzenduen jakin daiteke. Azken batean, begia-ren mugimenduak grabatzen ditu, per-tsonaren ikuspuntua, eta horrek hainbataplikazio ditu. Artikuluan ez dut fun-tzionamendu zehatza azaldu, baizik etazer aplikazio dituzten sistema horiek.

Bi motatako aplikazioak dituzte. Batetik,diagnostikorako aplikazioak. Begiarenmugimendua grabatzen da, adibidez,pertsonak web orri bati begiratzen dionbitartean, eta web orriaren diseinatzai-leak jakin dezake zeri begiratu dion etazeri ez. Bestetik, erabilera interaktiboe-tan aplikatzen da. Adibidez, sistemahoriek ordenagailua erabiltzen lagun-tzen diete ezinduei. Komunikatzekobide bat irekitzen diete.

Nola aukeratu zenuen artikuluarengaia? Tortura bat jasan dut azkeneko urtean;tortura hori nire semearena izan da: askogustatzen zaio Nemoren bila filma. Hanazaltzen den mezu nagusia aitatasunarenmistikarena da; Nemoren aita nola doanbere semearen bila, eta abar. Nik ez dutzuzenean arrain-espezie horrekin lanegiten, baina badakit espezie bereziadela; bikoteka bizi da, anemona batean.

Baina anemona gutxi daude bizi direntokian, eta espezie horren ale asko derri-gortuta daude anemonetatik kanpo bizitze-ra. Bikotekide bati zerbait gertatzen bazaio,Nemoren kasuan emeari, kanpoan bizi denbatek eskuratzen du bizitzeko toki hori.Normalean ar heldugabe bat izaten da; etabarruan zegoen arra eme bihurtzen da. Nikesaten diot nire semeari Nemoren istorioaez dela posible (bi urte ditu; ez du ulertzen).Hori azaltzeko asmoz idatzi nuen artikulua.

2. saria: Sexuen arteko lehia eta bisiguaEgilea: Ibon Cancio Uriarte

3. saria: Zeri begira zaude? Begiei begiraEgilea: Arantxa Villanueva Larre

D: 05EL H U YA R. 230. Z K .

POLY

FO

TOG

RAFO

S

POLY

FO

TOG

RAFO

S

POLY

FO

TOG

RAFO

S

Page 6: XIII. CAF-Elhuyar sariak › site_media › pdf › 037_17.pdf · 2013-02-06 · CAF-Elhuyar sariak: 1.sariaCAF-Elhuyar sariak: 1.saria Artikulu paregabeak Sari nagusia Migel Mari

D: 06 EL H U YA R. 2007KO A P I R I L A

D:Dosierra

Ubideetako heriotzak. Energia ‘berdearen’ondorio beltza

Energia hidroelektrikoak garbia

izatearen ospea du, ez baitu erregai

fosilik erabiltzen edo atmosferara

kerik botatzen. Gainera, lanpostu

batzuk sortzen ditu, eta baita gero

eta beharrezkoagoa bihurtu den

elektrizitatea ere. Dena dela,

energia-iturri horrek aski ezagunak

diren hainbat arazo ere sortzen ditu,

hala nola erreketako ur-emaria

gutxitzea, erreken fluxu naturala eta

ekosistema erabat aldatzea, itsasora

materia organiko gutxiago joaten

uztea eta arrainen migrazioak

oztopatzea, besteak beste.

Badira, ordea, hain ezagunak ez

diren bestelako ondorioak ere,

eta horietako bat zentral

hidroelektrikoetara ura eramaten

duten ubideetan animaliak itotzea

da. Euskal Herrian zentral

hidroelektriko ugari dago,

eta ura daramaten ehunka

kilometro ubide ditugu. Artikulu

honetan, ubideetako hilkortasuna

aztertzeaz gain, arazoa

konpontzeko irtenbideak

proposatuko dira.

Ubideetan animaliak itotzen direla sobera ezaguna dazentral hidroelektrikoak dauden inguruko biztan-leentzat. Ehiztariek, mendizaleek eta batez ere artzai-nek sobera dakite argi ibili behar dela estali gabekoubideen inguruan, haiek edo animaliak uretara eror-tzea ez baita zaila. Behin erorita, ordea, ubidetik ate-ratzea ia ezinezkoa gertatzen da askorentzat.

Ezer baino lehen, argindarra sortzeko sistema horinolakoa den azaltzea komeni da. Energia hidroelek-trikoa goitik behera jaistean urak duen energia zineti-ko eta potentzialaren bidez sortzen da. Horretarako,errekan edo ibaian presa bat egiten da, eta, ubideetanbarrena, ura desbideratzen da aldapa oso txikian,argindarra sortuko duen zentraleraino eramateko.

CAF-Elhuyar sariak: 1. sariaCAF-Elhuyar sariak: 1. saria

Elosegi Irurtia, Migel Mari Biologoa

M.M

. EL

OSE

GI

Page 7: XIII. CAF-Elhuyar sariak › site_media › pdf › 037_17.pdf · 2013-02-06 · CAF-Elhuyar sariak: 1.sariaCAF-Elhuyar sariak: 1.saria Artikulu paregabeak Sari nagusia Migel Mari

Zentralaren gainaldera iritsitakoan, ubideak daraman urahodi batean sartu eta behera jaitsarazten da ziztu batean,turbina mugiaraz dezan. Turbina horrek energia elek-trikoa sortzen duten alternadoreak higiarazten ditu.

Ura garraiatzeko ubideak luzeak izan ohi dira, etagehienetan ez dira estalita egoten. Horregatik, aldebatetik bestera mugitu nahi duten pertsona eta ani-malientzat hesi-efektua sortzen dute. Hegaztiek ezdute normalean arazo handirik izaten alde batetik bes-tera pasatzeko, baina ugaztunen, narrastien edo anfi-bioen kasua erabat desberdina da. Ubidea zeharkatunahi duten batzuk uretara sartzen dira edo jauzi egitendute, baina ondoren ezin izaten dute atera, ubidekohorma bertikala eta altuegia baita.

Hilkortasuna, zenbatekoa?Aldez aurretik aski ezaguna zen tarteka animaliabatzuk itotzen zirela, baina beharrezkoa zen jakiteaarazoa zenbaterainokoa den. Horretarako, ahalik etamaizen ubideak begiratuko zituen lagun-taldetxo batantolatu genuen, eta horietan itota aurkitutakoa kon-

trolatu genuen. Halaxe egin dugu bost urtez zentraleta ubide ugari dagoen Nafarroaren iparraldeko ingu-ru batean, Urumea eta Leitzaran ibaien goiko arroan,eta bildutako datuek erakutsi digute arazoa kezkatze-ko modukoa dela. Ubide batzuek ez dute arazo larri-rik sortzen, baina beste batzuek bai.

Hasteko, ubidera denetik erortzen dela baieztatu ahalizan genuen: anfibioak, narrastiak, hegaztiak, ugaztu-nak eta ornogabeak. Arrainak ere maiz sartzen diraubidean, eta gero ez dute irteterik izaten, baina ubi-dea husten ez den bitartean, normalean, bizirik irau-ten dute. Istripu gutxi gertatu badira ere (eta halahobe, noski), pertsonentzat ere arriskutsuak izan dai-tezke azpiegitura horiek.

Jarraipena bost zentrali lotutako ubideetako datuak bil-duz egin bazen ere, Urumearen goiko arroan, Ez-kurran, dauden hiru ubide (animalientzat arriskutsue-nak direnak, hain zuzen ere) gertuxeagotik aztertugenituen. Horiek astean behin begiratzen genituen,horietan gertatzen zena zehatzago ezagutzeko. Hiruhorietako bat Ugazko ubidea zen, Bederango errekari

D: 07EL H U YA R. 230. Z K .

Bost urtez Urumeaeta Leitzaran ibaiengoiko arroanbildutako datuekerakutsi digutearazoa kezkatzekomodukoa dela.

Goian, Ezkurrako Zumarrestako ubideko bi irudi. Zapelatzak uretara eroritako saguen atzetik sartzen diraubidera. Anfibioentzat, berriz, tranpa latzak dira ubideak. Argazkiko arrabioak sartu dira, baina ez dute ateratzerik.

Ubideak hesi-efektua sortzen du animalientzat,eta asko dira erori eta itotzen direnak. Argazkian,hiru orkatz itota, Ugazko ubidean, Ezkurran.

M.M

. EL

OSE

GI

M.M

. EL

OSE

GI

Page 8: XIII. CAF-Elhuyar sariak › site_media › pdf › 037_17.pdf · 2013-02-06 · CAF-Elhuyar sariak: 1.sariaCAF-Elhuyar sariak: 1.saria Artikulu paregabeak Sari nagusia Migel Mari

D:Dosierra

D: 08 EL H U YA R. 2007KO A P I R I L A

ura kentzen diona, estua eta motz samarra, 2,7 kmingurukoa. Besteak, berriz, Zumarrestako zentraleraura daramaten Asura eta Ollingo ubideak ziren, guzti-ra 8,35 km luze zirenak. Luzera, zabalera eta habitatdesberdinetako ubideak konparatzea lagungarri suer-tatu zen oso, arazoa ulertzeko.

Bildutako datuak harrigarriak izan ziren. Bost urte haie-tan, ubide guztiak batuta, 1.505 ornodun aurkitu geni-tuen itota: 216 ardi (eta arkume), 3 behor, 6 txerri, 58 orkatz, 29 zapelatz, 871 mikrougaztun (saguak etasatorrak, batik bat) eta abar luze bat. 2002-2006 urtee-tan, Zumarrestako bi ubideetan, batez beste 49 ardi itoziren urtero, eta Ugazko bietan, aldiz, urtero 4. Esperozitekeen bezala, ubide luzeek eta zabalek hilkortasunhandiagoa dute txikiek baino. Estalita daudenek, berriz,ez dute heriotzarik sortzen, estalitako zatietan behintzat.

CAF-Elhuyar sariak: 1. sariaCAF-Elhuyar sariak: 1. saria

Zer egin daiteke heriotzokgutxitzeko? Hilabete gutxitan arazoaren larritasunaz jabetu ondo-ren, konponbideetan pentsatzeari ekin genion. Lasterikusi genituen heriotzak gutxitzeko aukera mordox-ka zegoela, eta, horien arabera, ondorio desberdinaklortuko zirela. Zalantzarik gabe, animaliarik ez hil-tzeko aukera eraginkorrena presa eta ubidea desegineta erreka berez zen bezalakoa uztea da. Ekologiarenaldetik aukera egokiena da hori, baina gure gizarteakgaur egun duen lanpostuen eta argindarraren beharrenaurrean arrunt zaila. Baina jarduera hori eten gabe erebadaude bestelako irtenbide batzuk. Gainera, irten-bide horiek baliagarriak izan daitezke beste zereginbatzuetarako erabiltzen diren ubideetarako ere, ezbaita zentral hidroelektrikoena ubideak eraikitzendituen jarduera bakarra.

Bibliografian, ureztatzeko ubideetako faunaren hil-kortasunari buruzko datuak aurki daitezke. Extrema-duran dagoen Dehesas inguruko ubidean, adibidez,espezie guztietako ornodunak hiltzen zirela baieztatuzuten Ornodunak Kontserbatzeko Elkarteko kideek,baina, horien ustez, azpiegitura hura anfibio etanarrastientzat zen bereziki hilgarria. Era berean,2005ean ikusi zuten Itoizko urtegitik Erribera urez-tatzeko eraikitzen ari diren Nafarroako Ubidean ani-malia franko erortzen zela, eta tartean basurde mor-doa. Ubidetik atera nahian apatxak urratuta odoletanzeuden basurdeen irudiak eta haiek uretatik ateratzenzituzten ehiztarienak komunikabide askotan azaldu

Bost urtean, ubideguztiak batuta, 1.505 ornodun aurkitugenituen itota: 216 ardi(eta arkume), 3 behor,6 txerri, 58 orkatz, 29 zapelatz...

M.M

. EL

OSE

GI

Ezkurra,Zumarrestako

irudiak.Lehenengoan,

itotako ardi bat.Bigarrenean,

apotxoak,ubidetik irten

nahian, eta azkenekoan,

sai arrea, hildakoardia jatera jaitsi

ondoren itoa.

Page 9: XIII. CAF-Elhuyar sariak › site_media › pdf › 037_17.pdf · 2013-02-06 · CAF-Elhuyar sariak: 1.sariaCAF-Elhuyar sariak: 1.saria Artikulu paregabeak Sari nagusia Migel Mari

ziren. Bistakoa da ureztatzeko erabiltzen diren estaligabeko ubideetan ere animaliak erortzen direla, etahorietatik ateratzeko komeria latzak ibiltzen dituzte-la. Hortaz, hauexek izan daitezke mota guztietako ubi-deetan faunaren hilkortasuna gutxitzeko irtenbideak:

1. Ubidea estaltzea Estalita eta estali gabe dauden ubideen arteko kon-paraketak argi erakusten du estalitako ubideetan askozanimalia gutxiago akabatzen dela irekita daudenetanbaino. Azalpena hagitz erraza da: ubidea estaltzeakanimaliak gainetik arazorik gabe pasatzeko aukeraematen du. Ubide osoa estaltzea garestia izan badai-teke ere, zati batzuetan egitea hilkortasuna gutxitze-ko lehen urrats egokia da.

2. Pasabideak egiteaNafarroaren iparraldeko zentral hidroelektrikoen in-guruan aztertu ditugun ubide guztiek badituzte aldebatetik bestera gurutzatzeko zubiak edo nolabaitekopasabide batzuk. Asko, ordea, desegokiak dira (neurritxikiegia edo okerreko kokapena izateagatik), edo ezdaude behar bezala zainduta. Harrigarria bada ere,pasabide asko hesi eta alanbrez itxita daude, eta, horre-gatik, animaliek beste aukera batzuk bilatu behar dituz-te ubidea pasatzeko, eta erraz erortzen dira uretara.

Animaliek, ordea, ikasi egiten dute ongi eginda dau-den pasabideetatik ubidea gurutzatzen. Elurte-garaie-tako hanka-arrastoen jarraipenak argi erakusten duanimaliek ederki ikasten dutela pasabide egokiak nondauden eta erabili egiten dituztela. Alegia, leku ego-kietan pasabide txukun batzuk eginez gero, hilkorta-suna gutxituko litzateke. Gutxienez 400 metrotik 400 metrora ezarritako pasabide zabalak (bost metro-tik gorakoak) eta saihetsetan hesirik ez dutenak izandaitezke egokienak, oro har, animalientzat.

D: 09EL H U YA R. 230. Z K .

Ubide osoa estaltzeagarestia izanbadaiteke ere, zatibatzuetan egiteahilkortasunagutxitzeko lehenurrats egokia da.

Zentral hidroelektrikoetako ubideetan ez ezik,ureztatzeko ubideetan ere itotzen dira animaliak.Dena dela, hilkortasuna gutxitzeko proposatzendiren irtenbideak ubide guztietarako izan daitezkebaliagarri. Argazkian, Ezkurran itotako arkume bat.

Gaineko argazkian, Sarasaingo ubidearen bukaera,Leitzan. Ubide hori itxita dago zati handi batean,eta animalia gutxi akabatzen da han. Eskuinekoan,berriz, Zumarrestako ubidean estali eta ondoren hautsitako zatia, arrisku handia sortzen duena inguruan dabiltzan animalia eta pertsonentzat.

M.M

. EL

OSE

GI

M.M

. EL

OSE

GI

Page 10: XIII. CAF-Elhuyar sariak › site_media › pdf › 037_17.pdf · 2013-02-06 · CAF-Elhuyar sariak: 1.sariaCAF-Elhuyar sariak: 1.saria Artikulu paregabeak Sari nagusia Migel Mari

Ihesbideak korrontearen norabidean ezartzea kome-ni da, goitik behera datozen animaliek errazago aur-ki ditzaten. Halaber, ihesbide horietako zoruak lakarrabehar luke irten nahi duten animaliek irrist egin ezdezaten. Etorkizunean eraiki litezkeen ubideetan,berriz, malda txikiagoko paretak egin litezke, eta kos-ka eta heldulekuak jarri, pertsona edo animaliak erra-zago irten ahal izateko.

4. Ubidean sartzea galarazteaUbidearen bi aldeak itxiz, animaliak uretara erortzeagalarazten da, eta bide batez, pasabideetara iristenlaguntzen zaie, eta, hala, hilkortasuna eta hesi-efektua

3. Ubidetik irteteko aukera ematen duten siste-mak paratzeaUbideen aldeetako hormak tente samarrak edo ber-tikalak izanik, eroritako animalia gehienek kanporaateratzerik ez dute izaten. Dena den, espeziearen ara-bera guztiz aldatzen da hori; sugandilak arazorik gabeirteten dira, baina ardi batek ezin izaten du, behin ure-tan dagoela, metro eta erdiko koska bertikala igo.

Igotzeko moduko malda (% 30-50 bitartekoa) dutenihesbideak jarrita, berriz, aukera izanen luke. Horiek,ordea, ongi kokatu behar dira, uretara eroritako ani-maliak estualdi horretan aurkitzeko gai izan daitezen.

D:Dosierra

D: 10 EL H U YA R. 2007KO A P I R I L A

CAF-Elhuyar sariak: 1. sariaCAF-Elhuyar sariak: 1. saria

Elurte-garaietakohanka-arrastoek argi erakusten duteanimaliek ederkiikasten dutelapasabide egokiak nondauden, eta erabiliegiten dituztela.

Goizuetako Rezolako zentralaren gainaldeko ubidean, animaliak irteteko jarritako sistema.Hondora lotutako euskarrien bidez, egurrez egindako malda bat da.

M.M

. EL

OSE

GI

M.M

. EL

OSE

GI

Ubideek animalientzako pasabideak behar dituzte. Goian, ezkerrean, ahuntz-taldea Zumarrestako ubideagurutzatzen. Behean, Zumarrestako pasabide desegoki bat, alanbrez itxita dago eta. Ondoan, Ugazko pasabidea, Ezkurran; egokia da, baina askotan itxita egoten da. Azkenik, Ugazko ubideko beste pasabidebat elurretan, orkatzek gurutzatu berritan.

Page 11: XIII. CAF-Elhuyar sariak › site_media › pdf › 037_17.pdf · 2013-02-06 · CAF-Elhuyar sariak: 1.sariaCAF-Elhuyar sariak: 1.saria Artikulu paregabeak Sari nagusia Migel Mari

nabarmen murriztu. Aukera egokiena alanbre-sarez-ko itxiturek eman dezakete, eta, orkatzek jauzi osohandiak egiten dituztela kontuan hartuta, bi metro-ko altuera behar lukete. Itxitura horiek, ordea, zain-keta eta mantentze-lan fina behar dute, denborare-kin laxatu, zulatu eta erori egiten baitira. Behin hesiahondatuta, animaliak okerreko lekuetatik gurutzatzenhasten dira, eta uretara erortzeko arriskuan jartzendira. Hortaz, neurri hori eraginkorra izan dadin, ubi-dea ongi itxita mantendu behar da, eta noski, aldiberean pasabide egokiak ezarri.

Jarraipena egin den ubideenegoera gaur egunIkusitakoak ikusita, administrazioari eta konpainiahidroelektrikoei arazo horren berri eman genien, eta,oro har, arazoari irtenbidea emateko borondate onaazaldu zuten. Dena dela, borondate onetik aurrera-pausoak emateko ordura iristerako, oso motel joan dadena, eta, bitartean, animalia asko akabatu da. Halaere, ubide batzuetan faunaren heriotzak gutxitzekoneurri batzuk har ditzaten lortu dugu, eta, horieiesker, baita animalia batzuk ez hiltzea ere. Besteakbeste, fauna asko hiltzen zuen Zumarrestako ubideeta-ko bat alanbre-sarez ixten hasiak ziren 2006an, etaanimalientzako ihesbideak jarri zituzten Rezolakoubideetan. Datozen urteetan ikusi ahal izanen da har-tzen ari diren neurrien baliagarritasuna, baina, nola-nahi ere, ikertzen eta neurri hobeak hartzen jarraitubeharko da, arazo hau gero eta txikiagoa izan dadin.

Argindarra behar-beharrezkoa da gaur egun, baina,‘berdea’ izan nahi badu, erruz hobetu beharko du energia hidroelektrikoak. Eraiki ziren garaian, ubideakteknologia eta ingeniaritzako lan bikainak izan ziren,baina sortzen dituzten arazoak ezagutu ahala, agerikoabihurtu da gaur egun moldaketak behar dituztela. XXI. mendeko energiak XXI. mendeko teknologiabehar du, eta aipatutako ubideetakoa duela 80-90 urte-koa da. Borondate pixka batekin, arazo hau askoz txi-kiagoa izatea lor liteke, eta baita hemengo faunaren etabiztanleen bizi-kalitatea hobetzea ere. Eta, zentralhidroelektrikoei loturiko ubideetarako bezala, urez-tatzeko eta beste zeregin batzuetarako eraikitzen ari diren ubide berrietarako baliagarri dira arestianaipatutako neurriak. Hortaz, hilkortasuna gutxitzekoneurriak praktikan jartzea besterik ez da falta.

D: 11EL H U YA R. 230. Z K .

BIBLIOGRAFIA

ADECANA. 2005.Adecana denuncia la lamenta-ble y dramática muerte dejabalíes en el canal de Navarra. Adecanaren 29. zenbakia,2005eko abendua: 8-9.

RODRIGUEZ, A. & CREMA, G. 2000.“Las infraestructuras lineales ysu efecto barrera sobre los ver-tabrados” Quercus 167: 22-27.

TRAVERSO, J.M. & ALVAREZ, A.2000. “Mortalidad de vertebra-dos en el Canal de las Dehesas”Quercus 167: 28-30.

PEDRAZA, E.M.; PERIS, S.J. &MORALES, J.J. 2002. “El impacto sobre los unguladosde los canales de la comarca deGuardo (Palencia)” Medio Ambiente, 2002ko lehenseihilabetekoa.

YANES, M.; VELASCO, J.M. & SUAREZ, F. 1995.“Permeability of roads and rayl-ways to vertebrates: the impor-tance of culverts”Biol. Conserv., 71:217-222.

Administrazioari etakonpainiahidroelektrikoei arazohorren berri emangenien, eta, oro har,arazoari irtenbideaemateko borondateona azaldu zuten.

Zumarrestan itotako behorra.Heriotzak gutxitzekoneurri batzuekin animalia asko salbatzea lor daiteke.

Ezkurrako Ugazko ubidea udazkenean.Ezinbestekoa da, ubidea estali gabea baldin bada,bi aldeetan alanbre-sarez ongi ixtea. Kasu honetan, itxitura egoera txarrean dago oso;hostoak erori berritan, urik ere ez da ikusten eta animalientzat tranpa ikaragarria da, azalekoorbel-geruzaren azpian ura baitago.

M.M

. EL

OSE

GI

M.M

. EL

OSE

GI

Milesker datu-bilketan lagundu dutenei eta ubideetakolangileei. Baita Nekane Agirreri eta Miren Elosegiriere, informatika-alorrean emandako laguntzarengatik.

Page 12: XIII. CAF-Elhuyar sariak › site_media › pdf › 037_17.pdf · 2013-02-06 · CAF-Elhuyar sariak: 1.sariaCAF-Elhuyar sariak: 1.saria Artikulu paregabeak Sari nagusia Migel Mari

D: 12 EL H U YA R. 2007KO A P I R I L A

D:Dosierra

Sexuen arteko lehia eta bisigua

Sentitzen dut!!

Nemoren bila filmaren

mezu nagusia,

aitatasunaren ardura

mistikoarena,

gezur biologiko batean

dago oinarritua. Nemo

maitagarria pailazo-

arraina da, helduaroan

arrezifeetako

anemonetan bikoteka

antolatuta bizi den

arraina. Filmean,

ezkutatu egiten digute

arrain-mota horrek

bere sexu-izaerarekiko

atxikimendu txikia

duela, eta txanponaren

alde biak ezagutu

ditzakeela. Bikoteko

emea desagertuz gero,

ar heldugaberen batek hartuko du haren tokia anemonan, eta han dagoen

arra eme bihurtuko da. Benetako Marlin-en ‘patua’, Nemoren aita izatetik

Nemoren ama izatera pasatzea da. Pailazo-arrainak hermafroditak dira,

espezie proterandrikoak, hain zuzen ere (lehenengo arra, gero emea),

eta horrelakoa da gure bisigu maitea ere. Eta ez da bitxikeria bat.

Arrain-espezie askok dute estrategia sexual hori, garrantzi ekonomikoa

eta erabilera teknologikoa izan dezakeena.

CAF-Elhuyar sariak: 2. sariaCAF-Elhuyar sariak: 2. saria

Cancio Uriarte, Ibon Biologian doktorea

I. C

AN

CIO

Page 13: XIII. CAF-Elhuyar sariak › site_media › pdf › 037_17.pdf · 2013-02-06 · CAF-Elhuyar sariak: 1.sariaCAF-Elhuyar sariak: 1.saria Artikulu paregabeak Sari nagusia Migel Mari

Katalogatuta dauden ia 30.000 arrain-espezieek(www.fishbase.org) ornodunen talde ugariena osatzendute. Ingurune-mota askotan bizi dira, eta, horien kon-kistatzaileak espezializazio molekular, fisiologiko, ana-tomiko zein etologiko ugari bideratu ditu arrainetan.Horregatik, beti topa dezakegu edozein ur-ingurune-tako baldintzen gainetik gailendu daitekeen espezierenbat. Badira argia sorraraz dezaketen arrain abisalak,hemoglobinarik gabe molda daitezkeen odol zurikoarrain artikoak, sexu bakarreko espezieak, arra emea-ren bizkarroi den espezieak eta ugalketarako mota des-berdinetako hermafroditismora jotzen duten arrainak.

Egia esan, arrainen ugalketak liburu mardul bat idaz-teko adina ematen du. Ugaltze-estrategia ugari aurki-tzen ditugu, eta horiek hainbat ezaugarritan islatzendira: sexu-determinazioan, ugaltze-organoen antola-kuntzan, arrautzetan, ekoiztutako gametoen eta, ondo-rioz, larben kopuruan, ernalkuntzan eta enbrioien gara-penean, sexuen arteko harremanetan eta larben aurreangurasoek duten arduran. Hermafroditismoa ez da sal-buespena arrainetan; izan ere, 35 arrain-familia desber-dinetan deskribatu da Aristotelesen garaitik. Gure itsa-so eta sukaldeetan, horietariko 3 familiaren ordezkariaktopa ditzakegu: serranidoak, labridoak eta esparidoak.

Ezagutzen ditugun animalia gehienak gonokoristi-koak dira, hau da, ale ar eta emeak daude. Sexuenbanaketa hori bi mekanismoren ondorioa da: sexu-determinazioa eta sexu-desberdintzea. Argi dago giza-kian sexua genetikoki determinatuta dagoela, eta,horretarako, kromosoma sexualak ditugu. Amodioarenloterian Y kromosoma txikia egokituz gero (maskuli-notasuna determinatzen du), ar izatera garamatzatengarapen-mekanismoak jartzen dira martxan.

Arrainetan, hori guztia labilagoa da. Sexu-determina-zioa ez da oso ezaguna, eta arrain gutxitan ikertu da.Badakigu zenbait arrainek gutxi desberdindutako kro-mosoma sexualak dituztela, eta, beste espezie batzue-tan sexua determinatzen duten geneak kromosomaanitzetan barreiatuta daudela. Guretzat arruntak direnarrain-mota gehienetan determinatzaile genetikohoriek dihardute. Hala, bakailaoa, legatza, hegaluzea,antxoa, sardina, berdela, txitxarroa, paneka, erreboiloa,zapoa edota izokina, haien geneen aginduei jarraituta,ale ar eta emeetan banatzen dira. Hala ere, inguruakbadu, espezie horietako batzuetan, genomak deter-minaturikoaren gainetik, sexu-desberdintzea bidera-tzeko modurik (aurrerago ikusiko dugu).

Zenbait arrainen eboluzioan, gonokorismotik her-mafroditismorako joera azaldu da. Arrain asko, batikbat tropiko aldean, aldi bereko hermafroditak dira.Haien gonadak zati ar eta emeetan banatuta daude,eta, beraz, espermatozoideak eta obuluak bateraekoizten dira ale heldu guztietan. Hala ere, espezie

D: 13EL H U YA R. 230. Z K .

Animalia gehienetan,ale ar eta emeakdaude. Arrainetan,sexu-determinazioa ez da oso ezaguna,arrain gutxitan ikertu da.

Benetako ikuskizuna; bisigu eme bat arrain-dendan!! Bisiguak, helduaroan, orban beltz bat izaten du berehegatsen gainean; horregatik, blackspot seabream deritzo ingelesez.

I. C

AN

CIO

Page 14: XIII. CAF-Elhuyar sariak › site_media › pdf › 037_17.pdf · 2013-02-06 · CAF-Elhuyar sariak: 1.sariaCAF-Elhuyar sariak: 1.saria Artikulu paregabeak Sari nagusia Migel Mari

D:Dosierra

D: 14 EL H U YA R. 2007KO A P I R I L A

CAF-Elhuyar sariak: 2. sariaCAF-Elhuyar sariak: 2. saria

IIrruuddiiaakk IIzzeenn zziieennttiiffiikkooaa

Serranus cabrilla

Serranus scriba

Serranus hepatus

Epinephelus sp.P. americanus

Labrus bergylta

Labrus bimaculatus

Coris julis

Symphodus roissali

Oblada melanura

Pagrus pagrus

Pagrus auriga

Spondyliosomacantharus

Pagellus erythrinus

Boops boops

Pagellus bogaraveo

Pagellus acarne

Sparus aurata

Diplodus vulgaris

Diplodus sargus

Diplodus puntazzo

Diplodus cervinus

Diplodus annularis

Lythognatus mormytus

Sarpa salpa

EEuusskkaarraazz

Kraba arrunta, antxarraina

Kraba eskribaua

Kraba

Meroa

Durdoia, durdoa

Txilibitua

Dontzeila

Karraspioa

Buztanbeltza

Muturmotza, txelba

Hurta, goraza

Pantximikia, txopa,zapataria

Lamotea, breka

Boga

Bisigua, pantxoa

Aligotea, lentoea

Urraburua

Muxarra

Muxar handia

Muxarra

Akermuxarra, akerra,

txapasta

Motxarra,

muxar buztanbeltza

Erla

Salbia, salpa

EEssppaaiinnoolleezz,, ffrraannttsseesseezz

Cabrilla, cabra

Serran commun

Serrano, vaca

Serran écriture

Merillo

Serran hépate, tambour

Mero, cherna

Merou

Maragota, bodion

Grande vieille

Gallano, gallito de rey

Vieille coquete

Julia, doncella, princesa

Girelle, demoiselle

Planchita, carraspio, tordo

Langaneu

Oblada

Oblade

Pargo, sargo rojo

Pagre

Hurta, pergo sémola

Pagre rayé

Chopa, pispiruto,

Bremé de mer, cantre

Breca, pagel

Pageot commun

Boga

Bogue

Besugo, ollomol, voraz

Dorade rose

Aligote, lentón

Pageot acarné

Dorada

Dorade royale

Mojarra

Sar a tête noire

Sargo

Sar commun

Sargo picudo, morruda

Sar tambour

Sargo breado, s. real

Sargue á grosses lévres

Raspallón

Sparaillon, patadet

Herrera

Marbré

Salema, cagona

Saupe

SSeexxuu--eessttrraatteeggiiaa

H

H

H

G

G

G

G

G?

G, gonok.

G

G

G

G

G

A

A

A

A

A

A

A

A

A

A

Arrainen izenak oso dialektalak edo tokian tokikoak izaten

dira hizkuntza guztietan.Taula honetan, gure itsasoan topa

daitezkeen arrain hermafroditen izen zientifikoak azaltzen

dira,eta,horiekin batera,euskarazko,gaztelaniazko eta fran-

tsesezko izen batzuk.

Serranidoen familiako aleak berdez nabarmendu dira, labri-

doenak urdinez eta esparidoenak horiz.

H = aldi bereko hermafrodita G = proteroginoa

A = proterandrikoa ? = baieztatzeko

Kantauri itsasoko arrain hermafroditak

Page 15: XIII. CAF-Elhuyar sariak › site_media › pdf › 037_17.pdf · 2013-02-06 · CAF-Elhuyar sariak: 1.sariaCAF-Elhuyar sariak: 1.saria Artikulu paregabeak Sari nagusia Migel Mari

bakarra ezagutzen da, Rivulus marmoratus, zeinetanautoernalkuntza gertatzen baita. Gainerako espezieguztiek beste arrain baten obuluak ernaltzeko dara-biltzate espermatozoideak. Mota horretako ugaltze-estrategia erabiltzen dute serranidoek, haien arteanhemen oso maitatua den krabak. Horrelako arrainbatzuetan, gametoen merkatua antolatzen da. Ener-getikoki askoz garestiagoa da obuluak ekoiztea esper-matozoideak ekoiztea baino; beraz, obuluak bestearrain bati emango zaizkio, —espermatozoideekinernal ditzan—baldin eta ordainetan bestearen obuluaklortzerik badago. Eta truke hori matematikoa izandaiteke, hau da, 4 obulu ematen badizkidazu, 4 obu-lu emango dizkizut!!

Beste estrategia bat hermafroditismo sekuentzialarenada, bisiguaren kasua. Bisigu guztiak ar moduan garatzendira nerabezaroan, 2-3 urte egin arte. Ondorioz, bisi-gu guztiek espermatozoideak jartzen dituzte berenlehen errunaldian. Hirugarren urterako, barrabilekdesagertzeko joera dute, eta obarioek ordezkatzendituzte. Laugarren urtean bisigu guztiak emeak dira.Beraz, pantxo deritzen bisigu gazteak heldugabeak edoarrak dira, eta Gabonetarako amesten ditugun bisiguhandi helduak emeak dira. Badago hor, ikuspuntu antro-pozentriko batetik, feminismoaren diskurtsoa aberastudezakeen estrategia sexual bat, heldutasuna positibotzat(jakintasuna eta ardura) eta nerabezaroa negatibotzat(txoriburutasuna) hartzen badira behintzat.

Bisigua ez da bakarra estrategia horretan, eta bestearrain esparido askok ere proterandria deritzon herma-froditismo-mota hori darabilte: urraburua, muxarra,

akerra eta erla. Tropikoko koral-arrezifeetako arrainasko ere horrelakoxeak dira. Hala ere, proterandria ezdago kontrako estrategia —proteroginia, alegia, lehe-nengo emea— bezain hedatua. Adibidez, zenbaitmero-espezie eta durdoiak, txilibituak, dontzeilak etakarraspioak, ‘gureak’ diren espezieak aipatzearren,eme gisa iristen dira heldutasun sexualera,eta, adina-rekin, ale batzuk ar bihurtzen dira.

Tamaina garrantzitsuadeneanBaina, zergatik? Edo, zertarako? Hermafroditismoagonokorismotik abiatutako espezializazio ebolutibo batda, eta, ondorioz, sexu-aldaketak nolabaiteko aban-taila ekarri behar du. Aldi bereko hermafroditismoaabantailatsua da, noski, espezieko ale guztien arteanbanatzen baitute obuluak ekoiztearen lan nekeza; gai-nera, ugalketarako aukerak bikoizten dira. Esate bate-rako, arrain abisalek lan zaila dute itsasoaren handi etailuntasunean bikotea topatzen. Beren ehiza-zelaietan

D: 15EL H U YA R. 230. Z K .

Arrain asko aldi berekohermafroditak dira;espermatozoideak eta obuluak bateraekoizten dira ale heldu guztietan.

Buztanbeltza eta muxarra arrain esparidoak dira, eta taldetan bizi dira. Oso arruntak dira ‘surf’ gunean,hau da, olatuak apurtzen diren tokian. Errekan gora ere igo daitezke. Muxarrak bi banda bertikal ditu,bata isatsean eta bestea zakatz-operkuluaren gainean. Buztanbeltzak kolore zuriz inguraturiko orban beltzbereizgarri bat du bere isats-pedunkuluan. Muxarra espezie proterandrikoa da, eta buztanbeltza proteroginoa,nahiz eta buztanbeltzen artean gonokorismoa ere deskribatu den. Abra Aquarium-en ateratako argazkiak.

I. C

AN

CIO

Page 16: XIII. CAF-Elhuyar sariak › site_media › pdf › 037_17.pdf · 2013-02-06 · CAF-Elhuyar sariak: 1.sariaCAF-Elhuyar sariak: 1.saria Artikulu paregabeak Sari nagusia Migel Mari

dituzte, eta ahalik eta eme gehien erakartzen dituztehorietara. Horretarako, esperma-kantitate handiaekoiztu beharra daukate. Gainera, habia eta larbakzaintzeko eta garbitzeko ardura hartu behar dute. Lanhori hobeto beteko du animalia-taldeko handienak.Edozein arazo dela medio esparru geografiko batetikarra desagertuko balitz, taldean hura ordezkatzekoondoen hornitua legokeena emerik handiena izangolitzateke. Eme horrek ugaltzeko aukerak handitukolituzke ar bihurtuta. Eta halaxe gertatzen da: taldekoemerik handienak barrabilak garatzen ditu.

Espezie proterandrikoetan, abantailatsua da emeakahalik eta handienak izatea, arrautzak gehiago etahobeak izan daitezen. Animaliak tamaina egokia lortubitartean, ekoizten merkeagoak diren espermatozoi-deak ‘manufakturatuko’ ditu. Pailazo-arrainen arazoakgizakiarentzat ere arrunt bilakatu diren ñabardurakerakusten ditu. Arazoa etxebizitza eskuragarrien es-kasia da. Izan ere, arrezifeetan bizitzeko dagoen ane-mona egokien kopurua murritza da, eta anemonahoriek ‘familiabakarrak’ dira. Ondorioz, bikotekiderikez duten ar heldugabeek kale gorrian bizi behar dute.Anemonaren bateko emea desagertuz gero, ‘kaleko’ar heldugabe batek haren tokia hartuko du. Orduan,jadanik anemonan bizi zen arra eme bihurtuko da: iri-tsi berria baino handiagoa izanik, emea izateko pres-tatuago dago. ‘Sexu-inbertsio’ hori benetan ‘ausarta’da, lau egun baino ez baititu behar pailazo-arrainarrak obario helduak garatzeko.

noraezean dabiltzala, zorigaiztoko gertaera izan behardu norbere espezieko beste ale bat topatzea, eta hurasexu berekoa izatea!! Hermafroditismoak, aldiz, topa-keta hori zorionerako izango dela bermatzen du, etaugalketa bideragarri egiten du. Fenomeno hori argi-rik egiten ez duten hainbat espezie abisaletan ikusi da,baita Bizkaiko Golkokoetan ere.

Helduaroan sexua aldatzen duten espezieei dagokie-nez, indarrean dagoen hipotesiaren arabera, sexu-alda-keta tamainari lotuta dago. Hau da, handia izateasexuetariko baten ugaltze-arrakastarako abantailatsuadenean, sexu-aldaketa gerta daiteke. Horrela, espezieproterogino asko harenetan antolatuta daude; horietan,ar handi batek eme kopuru aldakorra ernaltzen du.Gure itsasoko labrido arrek, adibidez, habiak eratzen

D:Dosierra

D: 16 EL H U YA R. 2007KO A P I R I L A

CAF-Elhuyar sariak: 2. sariaCAF-Elhuyar sariak: 2. saria

Hermafroditismoaespezializazioebolutibo bat da, eta,beraz, sexu-aldaketaknolabaiteko abantailaekarri behar du.

Dontzeilak eta karraspioak erruzagertzen dira gure kostaldean,hemengo bi hauek Getxoko AbraAquarium-en bizi diren arren.Dontzeila arrek kolore berezia dute;bizkarraldea hori berdexka dute, etaalboak laranja-kolorekoak. Emeak,aldiz, bizkar marroia edo gorria du.Karraspioetan, berriz, ez dago ar etaemeen arteko kolore-ezberdintasunik.Espezie bietako arrek habia eratzendute, eta gero emeak gonbidatzendituzte horietara. Arraren dantzalabur bat ikusi ostean, emeak berearrautzak erruten ditu (1.000 inguru),arrak ernal ditzan. Prozesua emebatekin baino gehiagorekin errepikatu eta gero, arrak habia legarrez estaltzen du. Lana, beraz,arrak hartzen du. Ale gazteek bestearrainak garbitzen dituzte, eta,ondorioz, beste labrido batzuekinbatera izokin-haztegietan erabiltzendira, izokinak itsas zorririk gabe edukitzeko.

I. C

AN

CIO

Page 17: XIII. CAF-Elhuyar sariak › site_media › pdf › 037_17.pdf · 2013-02-06 · CAF-Elhuyar sariak: 1.sariaCAF-Elhuyar sariak: 1.saria Artikulu paregabeak Sari nagusia Migel Mari

Nola gertatzen da arrainensexu-aldaketa?Hainbat esperimentuk frogatu dutenez, sexu-aldake-taren unea ingurune sozialarekiko sentikorra da. Bisexuetako ugaltze-organoen garapena burmuinareneta gonaden arteko komunikazio endokrinoaren men-pe dago; horrek bermatzen du gonaden heltzea seinalefisikoekin, kimikoekin, sozialekin, zein urte-sasoiariloturikoekin bat gertatuko dela. Horretan, gonado-tropinak eta estrogenoek parte hartzen dute.

Hormona horien mailen arabera erabakitzen da ani-maliaren heldutasun sexuala noiz gertatzen den, etaugalketarako garairik aproposena zein den; eta, sexuaaldatzen duten espezieetan, sexu fenotipikoa zein den.Estradiolaren presentziak, edo faltak, mugatzen ditusexu baterako garapen-erabakiak. Horrela, estradiol-tratamenduek espezie proterandrikoen ale arrak eme-tzen dituzte, eta estradiolaren sintesiaren inhibizioak,aldiz, ar bihurtzen ditu espezie proteroginoen emeak.Arrain proterandrikoetan, hala nola bisiguan, testos-terona da nagusi haien odolean ar gisa bizi diren den-boran, eta estradiola emetutakoan.

Nola lortzen da hormona horien mailak aldatzea?Nola igaro testosterona ekoiztetik estradiola ekoiztera,edo alderantziz? Pailazo-arrain emearen desagertzeakbere bikotearen sexu-aldaketa badakar, edota txilibitu‘erregearen’ galeraren ondorioz eme handiena ar

bihurtzen bada, argi dago elkarrekintza sozialak dau-dela erantzun horien sorburuan. Erantzuna burmui-nak gobernatu behar du, eta, dirudienez, burmuineaneta obarioetan dauden bi entzimak, aromatasek, dutehorren azken ardura. Entzima horien menpe, testos-terona estradiol bihurtzen da. Frogatu dutenez, sexuaaldatzean aromatasak aktibatu edo desaktibatu egitendira. Horrela, espezie proterandrikoetan, emerakosexu-aldaketan, burmuineko aromatasa aktibatzen delaikusi dute. Entzima horiek kodetzen dituzten geneakzenbait kanpo- eta barne-faktoreren arabera erreguladaitezke, horien artean, estresa, tenperatura eta hor-mona- eta neuropeptido-mailak.

Akuikultura, sexua, dirua etaJaungoikoaAkuikultura gero eta industria garrantzitsuagoa da, etanoizbait ohartuko da garrantzi horretaz Euskal Herriaere, arrain kontsumitzaile handia baita. Azken urteo-tan, esparido berriak hazteko bideak arakatzeko pro-gramak bideratu dira espainiar estatuan. Itsas KulturenNazio Plan berezia ezarri zen bisiguak hazteko, eta ba-dago enpresa galiziar bat bisiguak hazten dituena. Bes-te plan batek beste esparido batzuetan jarri du indarra:muturmotza, hurta eta txelba. Bisiguaren planean, adi-bidez, Kantabria, Asturias, Galizia eta Andaluziakoautonomia-erkidegoek hartu dute parte. Euskal Auto-nomia Erkidegoari ez omen zaio bisigua interesatzen!!

Arrainen industrian teknologia berriak garatzekobeharra dago. Aurrerapen teknologiko horietakobatzuek arrainen sexu-garapena kontuan hartu behardute, kasu askotan komenigarria baita arrainen stockmonosexualak lortzea. Kultibatutako hainbat espeziegonokoristikori dagokionez, emeek arrek baino haz-kunde-tasa handiagoak dituzte, eta tamaina handia-goak lortzen dituzte, gainera. Esaterako, erreboiloemeak arrak baino % 25 gehiago hazten dira. Horibera gertatzen da salmonidoekin eta lupiarekin ere.

Hainbat esperimentukfrogatu dutenez, sexu-aldaketaren unea ingurunesozialarekikosentikorra da.

D: 17EL H U YA R. 230. Z K .

Pailazo-arrainena da sexu-aldaketa arinen egitenduen espezieetako bat. Bisiguaren kasuan,hilabeteetako prozesu progresiboa da; pailazo-arrainetan, ordea, lau egunekoa. Benetan ‘inbertsioausarta’!!

I. C

AN

CIO

Page 18: XIII. CAF-Elhuyar sariak › site_media › pdf › 037_17.pdf · 2013-02-06 · CAF-Elhuyar sariak: 1.sariaCAF-Elhuyar sariak: 1.saria Artikulu paregabeak Sari nagusia Migel Mari

izaten da, arren aldekoa. Kasu horretan, tenperaturaaltuetan, sexuen arteko banaketa parekatzea badago,eta, hala, supermerkatuan saltzen diguten anoako pie-za arinago lortzen da.

Akuikulturan, badago arrainak farmakoekin tratatzerik(tartean hormona esteroideak). Arrain gehienetan, edo-zein gonada-motaren aztarna histologikoa agertu bai-no lehen, estrogenoen gehitzeak (janarian zein uretan)arrain-populazioa eme bihur dezake. Komenigarria dahormona naturalak erabiltzea, estradiola, eta ez, adi-bidez, behiak gizentzeko erabiltzen diren hormona sin-tetikoak. Hormona naturalak metabolizagarriagoakdira, eta, beraz, biziraupen txikiagoa dute ingurunean.Gainera, tratamendu horiek oso epe motzean izan dai-tezke eraginkorrak; salmonidoen kasuan, esaterako,nahikoa da egun birekin. Horrela, merkaturatu ordu-ko kanpoko estradiolaren aztarna oro desagertua lego-ke arrainen okelatik. Beharrezkoa da, kasu horretan,espezie bakoitzarentzat garai labila zein den jakitea, tra-tamendua ahalik eta gehien murrizteko.

Dosi altuko esteroide-tratamenduak, aldiz, albo-ondorioak izan ditzake, eta arrainak esterilizatu. Este-rilizazioak badauka bestelako erabilgarritasunik,

Tilapia edo halibut arrak, ordea, emeak baino ‘azkarra-goak’ dira. Beraz, arrainen sexu-banaketan eragitea-ren aukera baliagarria da industriarentzat. Ikusi dugu-nez, sexu-estrategia desberdineko arrainen artean,sexuarekiko atxikimendu txikia dago. Arrainen sexu-desberdintzean inguruneak funtzio garrantzitsuabetetzen duenez, eta gizakiak arrainen ingurunea bal-dintzatzeko aukera duenez, Jaungoikoa izatea badago.

Sexua baldintzatzen duen ingurune-faktorerik garran-tzitsuena (inguru sozialaz gain) tenperatura da. Espe-zie termosentikor gehienetan, arrain arren kopuruatenperaturarekin batera handitzen da. Tenperaturabaxuetan, aldiz, obarioen sorrera eragiten da. Lupia-ren kasuan, ordea, alderantzizkoa gertatzen da. Gati-butzan hazitako lupien artean, sexu-banaketa 3:1

D:Dosierra CAF-Elhuyar sariak: 2. sariaCAF-Elhuyar sariak: 2. saria

D: 18 EL H U YA R. 2007KO A P I R I L A

Industrian kontuan hartu behar dute,arrainen sexu-garapena,kasu askotankomenigarria baitaarrainen stockmonosexualak lortzea.

Honelako urraburu eme batek haragi kilo bakoitzeko 1-2 milioi arrautza errun ditzake. Argazkian agertzenden alea 5-9 milioi arrautzaerruteko gai litzateke. Beraz,ekoizpen handiko lan horretarako, mesedegarriada tamaina handiko aleakemeak izatea. Lupi eta urraburuek Mediterraneokohaztegietan ekoizten denarrainen % 98 osatzen dute.

Akuikultura gero eta garrantzitsuagoa da, etanoizbait ohartuko da garrantzi horretaz EuskalHerria ere, arrain-kontsumitzaile handia baita.

N.

REM

ENTE

RIA

I. C

AN

CIO

Page 19: XIII. CAF-Elhuyar sariak › site_media › pdf › 037_17.pdf · 2013-02-06 · CAF-Elhuyar sariak: 1.sariaCAF-Elhuyar sariak: 1.saria Artikulu paregabeak Sari nagusia Migel Mari

ordea: arrainak ez duenez gonaden garapenean inber-titzen, ale handiagoak merkatura daitezke. Merkatu-ratzea urte osora, heltze-sasoitik kanpo, zabal daite-ke, eta okelaren kalitate egokia bermatu.

Sexua aldatzen duten espezie hermafroditetan erebadago Jaungoiko gisa jokatzeko arrazoi komertzialikedo kontserbazionistarik (birpopulazio-planak egite-ko). Hainbat saio egin dira Europan mero-espeziebatzuk hazteko. Meroen kasuan, nerabezarora aile-gatzeko 4-5 urte behar dituzte emeek, eta arrak lortzeko 9-16 urte itxaron behar dira. Kasu horietan,tratamendu hormonalak baliagarriak izan daitezkenerabezarora, sexu-inbertsiora eta espermatozoideenekoizpenera iristeko beharrezko denbora ahalik etagehien murrizteko. 17α-metiltestosterona hormonaerabiliz, urte biko arrak lortu dira.

Kultibatzen diren esparidoei dagokienez, urraburuaedo bisigua adibidez, haztegi gehienetan jubenilak 1-2 urtez elikatu eta gizentzen dira 200-400 edo 400-600 gramo lortu arte (merkatuaren premien ara-bera). Hau da, heldutasunera ailegatu gabe saltzendira, eta sexu-aukeraketan aritzeak ez du zentzurik.Arazoa jubenilak ekoizten dituzten haztegietan dago,horietan ugalkorren stock egokiak mantendu beharbaitira. Zer esanik ez, hobekuntza genetikoa badajomuga: bizi-iraupenaren, zolduren aurkako erresis-tentziaren eta hazkuntzaren mesedetan, ugalketarakoar eta eme onenak mantentzea komeniko litzateke.

‘Sexuaren’ arriskuakBadira 50 urte egiten ez dena, baina, lehen, nire etxe-ko andreak astoa hartuta Bermeora joaten ziren ‘ben-deja’, baserriko ortuariak, saltzera. Egun batzuetan,uhaza biren ordainez, bisigu eder batekin bueltatzenziren etxera. Baina, 1988. urtean, Kantauriko portue-tan ateratzen ziren 2.800 bisigu tonak 180ra jaitsi

ziren. Bisigu-populazioa suntsituta zegoen, eta orainurre-prezioan saltzen zaiguna Cadiz edo Azore alde-tik datorkigu. Zerk ekarri zuen desagertze hori? Eran-tzuna da ez dakigula. Badu bisiguaren sexu-estrategiakhorretan zerikusirik? Baliteke.

Orain, eta lehen, dirua ematen duten piezak tamainahandikoak dira, bisigu emeak. Horiek non bizi zirenbazekiten, eta arrantza-indar handia jarri zen gunehaietan. Ez dago frogatzerik, baina gerta zitekeen1987. urtean populazioa bideragarri egiteko adina aleeme ez gelditzea. Horrelako arazoak leku askotan ger-tatu dira hainbat mero-espezierekin. Prezio onena,kasu honetan, arrek ematen dute. Ondorioz, ale arrakgehiago ustiatzen dira, eta emeen artean handienak arbihurtzera derrigortuta daude. Gelditzen diren emeakgutxiago eta txikiagoak izanik, arrautzen eta hurren-go belaunaldien kalitatea txikiagoa da; ondorioz mun-duko zenbait populazio arriskuan jartzen dira.

Poluzioa eta klima-aldaketaren ondorioz tenperaturaigotzea gehitu beharreko arazoak dira. Ikusi dugu zernolako eragina duten hormonek eta tenperaturak arrai-nen bizi-zikloen garai berezietan. Pentsatu zenbat ema-kumek hartzen duten lurralde aurreratuetan haurdu-naldiaren aurkako pilula; horietan, estradiolaren eraginbera duen etinilestradiol sintetikoa erabiltzen da. Pen-tsatu emakume horien gernuarekin batera ateratzenden hormona nora doan eta zer nolako eragina izandezakeen gure ibai-itsasoetako faunaren sexu-desber-dintzean. Gehitu horri estradiolaren eragina kopiatze-ko gai diren xaboien alkifenolak edo plastikoen ftalatoesterrak. Beldurra ematen du, ezta?

Nemoren filmean Bruce marrazoak dioenez, “arrainakgure lagunak dira”; zain ditzagun, kontserba ditzagun,ikas dezagun haietatik… jan ditzagun. On egin!!

D: 19EL H U YA R. 230. Z K .

BIBLIOGRAFIA

BAROILLER, J.F. & D´COTTA. H.(2001). Environment and sexdetermination in farmed fish.Comp. Biochem. Physiol, 130C:399-409.

DEVLIN, R.H. & NAGAHAMA, Y.(2002). Sex determination andsex differentiation in fish: anoverview of genetic, physiologi-cal, and environmental influen-ces. Aquaculture, 208: 191-364.

MOYLE, P.B. & CECH, J.R. (2004). Fishes. An introduction to ichth-yology. 5. edizioa. Prentice Hall,Inc. 726 orrialde.

PIFERRER, F. (2001). Endocrine sexcontrol strategies for the femini-zation of teleost fish. Aquacultu-re, 197: 229-281.

Sexua aldatzen duten espeziehermafroditetan erebadago Jaungoiko gisajokatzeko arrazoikomertzialik edokontserbazionistarik.

Butroe erreka Mungia herria zeharkatzen.Gure etxeetako ur lohiek arrainen sexu-desberdintzean eragina izan dezakeen konposatukimiko piloa daramate. Ikusi zerpozik dabiltzan arraintxoak ur-zorrotadarenazpian!!

I. C

AN

CIO

Page 20: XIII. CAF-Elhuyar sariak › site_media › pdf › 037_17.pdf · 2013-02-06 · CAF-Elhuyar sariak: 1.sariaCAF-Elhuyar sariak: 1.saria Artikulu paregabeak Sari nagusia Migel Mari

D: 20 EL H U YA R. 2007KO A P I R I L A

D:Dosierra

Zeri begira zaude?Begiei begira

Begiradari jarraitzeko sistemei buruzko ikerketa orain dela hamarkada

batzuk hasi bazen ere, orduan, 60ko hamarkadaren bukaeraren inguruan,

ordenagailu bat begiarekin kontrolatu ahal izatea amets erabat

imajinaezina zen teknologia haren lehenengo miresleentzat. Hala ere,

ordutik hona oso azkar garatu dira sistema horiek, eta eskuraezin ziruditen

asmo haiek errealitate bilakatzeko bidea gero eta argiagoa bihurtu dute.

Begiari jarraitzeko sistemaren, eye tracking delakoaren, garapen eta

aplikazioek nolabaiteko interesa piztu dute azkeneko urteetan.

leran. Baina… zer nolako helburua izan dezake giza-ki baten begiradari jarraitzeak eta hura aztertzeak?…Areago, zer nolako sistemen eta tekniken bidez lordaiteke pertsona baten begien mugimendua ezagu-tzea? Goazen galdera horiei poliki-poliki erantzutera.

CAF-Elhuyar sariak: 3. sariaCAF-Elhuyar sariak: 3. saria

Begiari jarraitzeko teknologiak hainbat esparrutakoarloak biltzen ditu, informatikatik hasi eta psikologiaarte. Irudiaren prozesuak, elektronikak, optikak etaprozesu kognitiboen analisiak, beste askorekin bate-ra, zerikusia dute sistema horien diseinuan eta erabi-

Villanueva Larre, ArantxaTelekomunikazio Ingeniaritzan doktorea,

Nafarroako Unibertsitate Publikoa

ART

XIBO

KOA

Page 21: XIII. CAF-Elhuyar sariak › site_media › pdf › 037_17.pdf · 2013-02-06 · CAF-Elhuyar sariak: 1.sariaCAF-Elhuyar sariak: 1.saria Artikulu paregabeak Sari nagusia Migel Mari

Begiradari jarraitzen diotensistemen aplikazioakSistema horien aplikazioei dagokienez, sailkapen hauegin daiteke: helburu diagnostikoak dituzten erabi-lerak eta helburu interaktiboak dituzten erabilerak.

Erabilera diagnostikoakArreta edo atentzioa gure ingurua ulertzeko ahalme-na estimulu zehatz batean fokatzen duen prozesua da.Gure atal kognitiboarekin zerikusi zuzena du, etabegien mugimendua ezagutzeak mekanismo horiekulertzen laguntzen du, hein handi batean. Eye trackingsistema bat tresna diagnostiko gisa erabiltzeak begienmugimenduaren eta arretaren arteko erlazioa neur-tzeko tresnak sorrarazi ditu. Horiek psikologian apli-katu daitezke, baina baita beste esparru batzuetan ere;marketin- eta publizitate-munduan, batez ere.

Lan interesgarriak egin dira arlo horretan. Berriki,emaitza diagnostiko nabarmenak lortu dira neurozien-tzian eta psikologian. Gehien aztertu den ataletako battestuak irakurtzeko prozesuetan gertaturiko begi-mugi-menduena da. Irakurtzean egindako begi-mugimen-duak aztertzeak zenbait akats eta patologia detektatzenlaguntzen du; dislexia da ezagunenetariko bat. Eye tracking sistemen helburua, eremu horretan, pertsonaktestuaren aurrean egindako begi-ibilbidea erregistra-tzea izango litzateke, psikologoak edo dagokion espe-zialistak datuak interpreta ditzan. Modu berean, begienmugimenduak aztertzea eskizofreniaren eta estrabis-moaren diagnostiko goiztiarra egiteko tresna baliotsu-tzat ematen dute egindako ikerketa eta lanek.

Aplikazio diagnostikoekin jarraituz, ingurune adi-mendunak aztertzen dituzten lan konplexuagoak eretopatu ditugu. Gizaki bakoitzak patroi bati jarraitzendio bere ingurua miatzean. Pertzepzio librean gerta-turiko begi-mugimenduak aztertzeak ondorio balio-garriak ditu, ingurumena geureganatzeko erabiltzenditugun mekanismoak ulertzeko.

Oro har, sistema horiek tresna ahaltsu bat dira gizakienadimena ulertzeko eta neurtzeko. Aplikazioaren ara-bera, ondorioek positiboki alda dezakete gizakiarenjokaera zenbait ekintzatan. Jakina da gidatzean istripuak

D: 21EL H U YA R. 230. Z K .

Puntu urdinek testuaren gainean erregistratutakoikuspuntuak adierazten dituzte.

Diagnostikorako metodo gisa erabiltzeakbegien mugimenduareneta arretaren artekoerlazioa neurtzekotresnak sorrarazi ditu.

Orain dela lau urte, esperimentu interesgarri bat egin zuten Londresko

National Gallery-n.David Wooding-ek,orain dela urte pare bat hil zen iker-

tzaile ezagunak,pertsonek koadroen aurrean jarrita egindako begi-mugi-

menduak erregistratu zituen eye tracking sistema bat erabiliz. Gordetako

datuak pertsonaren interesaren neurri zuzena

lirateke. Adibidean, ikusle batek begiarekin

egindako ibilbidea marra eta puntuen bidez

adierazten da.Gehien begiratutako zatiak arre-

ta handiena sortu dutenak direla onar daiteke.

Lan bitxiak ere egin dira eremu honetan.

Xelebreenetariko bat Kanadan, Queenseko Unibertsitatean, Roel Vertegaal-ek zuzenduko tal-

dearen Auramirror da.Helburua da hitzaldi edo elkarrizketa batean entzulearen eta hizlariaren

arteko arreta neurtzea,begien mugimenduen bidez.Ikertzaileen arabera,begi-kontaktuak nola-

baiteko elkarrekiko interesa adieraziko luke, eta kontaktu horren iraupenak arretaren neurria.

Arreta hori ‘hodei’ birtual baten bidez adierazten da.

Arretari adi

D. S

ALVU

CCI/

DREX

EL U

NIB

.

IKUS

MEN

APL

IKAZ

IOEN

IKER

KETA

INST

./DE

RBY-

KO U

NIB

.

HU

MA

N M

EDIA

LA

B./Q

UEE

NS-

EKO

UN

IB.

Page 22: XIII. CAF-Elhuyar sariak › site_media › pdf › 037_17.pdf · 2013-02-06 · CAF-Elhuyar sariak: 1.sariaCAF-Elhuyar sariak: 1.saria Artikulu paregabeak Sari nagusia Migel Mari

D:Dosierra

D: 22 EL H U YA R. 2007KO A P I R I L A

eragiten dituela atentzio faltak. Azkenaldian, ahalegingarrantzitsuak egin dira automobilgintzan. Zalantzarikgabe, gidariaren begi-mugimenduen azterketa tresnaezin hobea da, gidariaren atentzio falta eta loguradetektatzeko. Esperimentuetan lortutako emaitzeketorkizunean auto seguruagoak lortzeko balioko dute.

Antzeko erabilerak aurkitu daitezke industrian etamedikuntzan ere. Industrian, produktuak miatzea etakalitate-kontrola ikusmenaren bidez egiten da askotan,eta azterketa kaskar batek ondorio larriak izan ditzake.Larriagoa izan daiteke, hala ere, espezialista batekerresonantzia bat edo bestelako irudi mediko batzukgutxiegi esploratzea. Begi-mugimenduen analisia, bai industrian eta bai irudi medikoen azterketetan,

CAF-Elhuyar sariak: 3. sariaCAF-Elhuyar sariak: 3. saria

gizakiak izan ditzakeen ikuskapen-estrategia errepika-korrak edo urriak detektatzeko erabil daiteke.

Azkenik, baina agian indar handienarekin, esparruzabal bat ireki da publizitate- eta marketin-mundua-ren inguruan. Kontsumitzailearen begirada balio han-diko informazio-iturria da. Publizitatean, begiek eginiko bidea uka ezinezko datua da iragarkiaren zatijakin bat ikusi eta bereganatu den jakiteko.

Ildo berean, web orrien inguruko azterketak hasiak dirajadanik nolabaiteko diseinu-printzipioak finkatzen.Egindako ikerketen arabera, oro har, ezkerraldeko goi-ko atala miatzen da lehenik web orrian. Emaitzek adie-razten dutenez, letra larriak bilatzen saiatzen gara, eta,dirudienez, inguru horretan egoten dira normalean.

Esparru zabal batireki da publizitate-eta marketin-munduaren inguruan;kontsumitzailearenbegirada baliohandiko informazio-iturria da.

Espezialista batek mamografia bat aztertzean behatutako puntuak, eta begiekin eginiko ibilbidea.

JAPO

NIA

KO K

ON

TSU

MO

MA

RKET

INA

REN

IKE

RKET

A I

NST

ITU

TUA

Ezkerreko bi iragarkietan, puntu urdin handienak dira arreta handiena piztu dutenzatiak. Eskuineko irudian, web orri bateangehien miatutako zatiak daude markatuta.

M.

RUSS

EL/S

OFT

WA

RE E

RABI

LERR

AZE

N I

KERK

ETA

LA

BORA

TEG

IA/W

ICH

ITA

KO E

STAT

U U

NIB

.C.

E. N

OD

INE

ET A

L./P

END

ERG

RASS

LA

B. E

TAPE

NN

SYLV

AN

IAKO

UN

IB.-

KO B

ULA

RREN

AZT

ERKE

TA I

RUD

IBI

DEZ

EG

ITEK

O D

EP.

Page 23: XIII. CAF-Elhuyar sariak › site_media › pdf › 037_17.pdf · 2013-02-06 · CAF-Elhuyar sariak: 1.sariaCAF-Elhuyar sariak: 1.saria Artikulu paregabeak Sari nagusia Migel Mari

Erabilera interaktiboakEye tracking sistemen erabilera interaktiboak giza-ki-ordenagailu komunikazio-kontestuaren barneanulertu behar dira. Alde horretatik, eskuak erabili ezindiren zenbait egoeratan aukera interesgarri gisa azal-tzen dira.

Gizakiaren mugitzeko ahalmena, hau da, kontrolmotorra, gaixotasun eta patologia ugarik hondatzendute: esklerosi anizkoitza, alboko esklerosi amiotrofi-koa, garun-paralisia, hezur-muineko kaltea eta garun-infartua, beste batzuen artean. Bakoitzak bere berezi-tasunak izan arren, duten jatorria alde batera utzita,mugitzeko ahalmenaren murrizketa dute ezagugarri-tzat. Sarritan, hondatze hori neurri maximoetara iritsdaiteke, mugiezintasun osoa eragin dezake, eta giza-kia bere gorputzaren preso bihurtu.

Normalean, ordea, baita gaixotasunaren etapa aurre-ratuetan ere, begien mugimendu kontrolatua berehorretan mantentzen da, eta komunikazio-bide bakarbihurtzen da. Kasu horietan, begiradaren pantailaaurreko kokapena ordenagailuarentzat instrukzio gisaerabil daiteke. Helburu horrekin, software berezi askosortu dira. Teklatu birtual deritzen aplikazioak diraezagunenak. Horietan, eye tracking sistemaren erabil-tzaileak hizkiak eta hitzak aukera ditzake pantailan

agertutako teklatuan begiratuz, eta, hala, esaldiak osa-tu. Horri esker, komunikatzeko dituen trabak gain-dituko lituzke, hein handi batean.

Eye tracking sistemen aplikazioa zabala da minusba-liotasunen eremuan, eta egunero agertzen dira posi-bilitate berriak.

Hala ere, badira mugiezintasunarekin zerikusirik ezduten erabilera interaktiboak ere. Horien oinarriapantailan begirada zuzentzen den puntuaren eta erabiltzaileak duen interesaren arteko erlazioa da.Horiei Gaze Contingent Display (GCD) edo begiradenagindupeko interfase deritze. Horietan, miatutakopantailaren ingurua erabiltzailearen arabera moldadaiteke, eta, adibidez, zehaztasun gehiago erakutsi,zoom automatiko bat erabili edo aurrekoarekin zeri-kusia duen informazio berria sortu.

D: 23EL H U YA R. 230. Z K .

Eye tracking sistemakaukera interesgarrigisa azaltzen diraeskuak erabili ezindiren zenbaitegoeratan.

Irudian, adibide sinple bat erakusten da. Eye trackingsistemari esker, pelikula gelditu egiten da ikusleak begiradapantailatik kanpo eramaten duenean, sistemak ulertzenduelako atentzioa beste zerbaitetan duela ikusleak.

HU

MA

N M

EDIA

LA

B. Q

UEE

NS-

EKO

UN

IB.

GAZE

TALK

PRO

GRAM

A. K

OPEN

HAGE

-KO

IT U

NIB

. WW

W.C

OGAI

N.O

RG

Teklatubirtualbaten adibidea.

Page 24: XIII. CAF-Elhuyar sariak › site_media › pdf › 037_17.pdf · 2013-02-06 · CAF-Elhuyar sariak: 1.sariaCAF-Elhuyar sariak: 1.saria Artikulu paregabeak Sari nagusia Migel Mari

da aztertzeko; ezagunenak elektrookulografia (EOG)eta bideookulografia (VOG) dira.

Lehenengo taldeko teknikek onespen zabala izanzuten orain dela berrogei bat urte. Haien oinarria dabegia mugitzean gorputzak sorrarazten dituen tentsioelektrikoaren aldaketak neurtzea. Seinale elektrikoa-ren aldaketa horiek erregistratzeko, begiaren ingu-ruan elektrodoak itsatsi beharra dago. Aldakuntzahoriek 15-200 μV tartean gertatzen dira. Batez bes-te, onartzen da 20 μV-eko bariazioa izaten dela begiakgradu bat biratzean.

Teknika horren kontrakoek gertatzen diren interfe-rentziak erabiltzen dituzte aurka egiteko argudiotzat.Ukaezina da inguruan dauden giharren mugimen-duek eragin nabarmena dutela seinalean. Horretazgain, begi-niniaren zabalerak argiarekiko duen men-pekotasunak elektrodoen funtzionamendua aldatzendu. Ondorioz, teknika horrek kondizio oso bereziakeskatzen ditu lortutako emaitzak gertatukoaren datuadierazgarriak izan daitezen.

Modu berean, interesgarria da teknika horiek erreali-tate birtualean eta marrazki bizidunen munduareninguruan duten aplikazioa. Jakina da horrelako lanekkonputazio-zama handia dutela. Kalitateko irudiakproduzitzea ez da hain prozesu sinplea. Eye trackingsistemen helburua ikusleak begiratzen duen imajina-ren zatia zein den asmatzea izango litzateke, elemen-tu hori bereizmen hobearekin eta xehetasun gehiago-rekin erakusteko. Gainerako zatietan, ordea, kalitateagaldu egingo litzateke, eta, hala, irudiaren errepro-dukzioa erraztu.

Begiradari jarraitzeko teknikak eta sistemakOrain arte aipatutakoarekin, eye tracking sistemeknolabaiteko aplikazioa badutela esan daiteke… bainazer da eye tracking sistema bat? Zertan datza harenfuntzionamendua? Young eta Sheena-ren lanak eder-ki laburbiltzen ditu teknologiak begiradari jarraitzekoeskaintzen dituen baliabide guztiak. Egia esanda,hainbat teknologia erabil daitezke gizakiaren begira-

D:Dosierra

D: 24 EL H U YA R. 2007KO A P I R I L A

CAF-Elhuyar sariak: 3. sariaCAF-Elhuyar sariak: 3. saria

Interesgarria dateknika horiekerrealitate birtualeaneta marrazkibizidunen munduareninguruan dutenaplikazioa.

EOG sistema baten adibidea.

Ezkerreko adibidean, gorputzen arteko talkak simulatzen dituen sistema bat daukagu. Inguratutako zatiak erabiltzailearen atentzioa erakarri du. Helburua litzateke hor dauden elementuak xehetasun handiagoarekinmoldatzea. Eskuineko irudian, puntu urdinak ikuspuntua adierazten du. Nabarmena da irudiaren kalitatea aldatu egiten dela miatutako puntuaren arabera.

CARO

L O

'SU

LLIV

AN

ET

AL.

G

AZE

CO

NTI

NG

ENT

DIS

PLAY

S FO

R IN

TERA

CTIV

E G

RAPH

ICS

H.

MU

RPH

Y, A

.T.D

UCH

OW

SKI/

CLEM

SON

-EKO

UN

IB.

MET

ROVI

SIO

N

Page 25: XIII. CAF-Elhuyar sariak › site_media › pdf › 037_17.pdf · 2013-02-06 · CAF-Elhuyar sariak: 1.sariaCAF-Elhuyar sariak: 1.saria Artikulu paregabeak Sari nagusia Migel Mari

Teknika bideookulografikoek bestalde, kamera baterabiltzen dute begiaren irudiak grabatzeko. Oinarriasinplea da: begiaren imajina aldatu egiten da begira-da aldatu ahala. Sistema horiei dagokienez, infragorrihurbilean (750-880 nm) lan egiten duten argi-iturriekerabilera nabarmena dute. Gizakiaren ikusteko ahal-mena 700 nm-ra iristen da; beraz, argi mota hori iku-sezina da, hau da, begian eragindako efektua ez dugunabaritzen. Argiaren helburua, batetik, kalitate onar-garri bateko begi-irudiak sorraraztea da, eta, bestetik,imajinan berezitasun zehatzak eragitea, kornearenazalean erreflexuak sortzea, hain zuzen ere.

Normalean, irudiaren prozesu-teknika bereziak era-biliz, grabatutako irudietan ezaugarri bereziak bila-tzen dira: begi-niniaren forma, erreflexuen kokapenaeta abar. Ezaugarri horien aldaketak zuzenki erlazio-natuta daude begiradaren bariazioarekin.

Sistema horiek duten mugarik handienetako batburuaren mugimendua da. Erabiltzaileak burua ingu-ru batean finko mantendu behar du, kameratik kanpoez joateko. Mugiezintasunaren esparruan oztopohorren garrantzia txikia izan arren, zenbait erabiltzaileeta aplikaziotan ez da lan erraza, halako sistemek dara-biltzaten eremu txikiko lente eta objektiboek askata-sun gutxi uzten baitute. Muga hori gainditzeko asmoz,

Begiari jarraitzekoteknika ezagunenakelektrookulografia(EOG) etabideookulografia(VOG) dira.

D: 25EL H U YA R. 230. Z K .

SR R

ESEA

RCH

EYE

LIN

K; I

KUS-

PERT

ZEPZ

IOA

REN

LA

BORA

TEG

IA.

ROCH

ESTE

RREK

O T

EKN

OLO

GIA

INST

ITU

TUA

; FO

URW

ARD

TEK

NO

LOG

IAK.

Argi-iturriak

Kamera

Grabatutakoirudia

VOG sistema baten adibidea. Kamerak begiaren irudia grabatzen du. Eskuinaldean, begi-niniaren imajina.Kasu horretan, argi eta garbi ikusten dira bi erreflexu irudian.

Goian, buruan betaurreko gisa jartzen den sistemabaten adibidea. Behean, euskarri bidez buruarifinko eusten dion sistema bat.

IRIS

COM

NA

FARR

OA

KO U

NIB

. PU

BLIK

OA

NA

FARR

OA

KO U

NIB

. PU

BLIK

OA

Page 26: XIII. CAF-Elhuyar sariak › site_media › pdf › 037_17.pdf · 2013-02-06 · CAF-Elhuyar sariak: 1.sariaCAF-Elhuyar sariak: 1.saria Artikulu paregabeak Sari nagusia Migel Mari

erabiliz, irudian (ezkerrean, behean) pantailaren gainean daudenak. Burua espazioan kokatuz gero,begiari jarraitzen dion beste kamera, pantailarenazpialdekoa, puntu horretara fokatzen da motor bere-ziak erabiliz, prozesatzeko egokia den irudi bat lor-tzeko.

Aipatutakoarekin, eye tracking sistemen etorkizunaziurtatua dagoela esan dezakegu. Erabilitako teknikakhobetzen diren heinean, aparatu horiei buruz gero etagehiago entzutea espero dezakegu.

Kontuz, beraz, denda baten erakusleiho aurrean para-tzen zarenean… Norbait zuri begira dago!

beste irtenbide batzuk proposatu dituzte hainbat iker-tzailek. Ezagunenak buruan zuzenean ezartzen dirensistemak dira, kasko edo betaurreko baten antzera.Burua askatasun osoz mugi daiteke, kamera harekinbatera mugitzen baita.

Burua euskarri baten bidez finko mantentzen dutensistemak ere baditugu. Arazoa desagertu egiten da,burua geldi edukitzen dela onar daitekeelako. Era-biltzailearen aldetik, ordea, erosotasuna galtzen da.

Azkeneko hamarkadan, ikertzaile asko ahalegindu dirasistema horiek eragiten dituzten oztopo eta mugakgainditzen. Ildo horretan, estereo edo kamera anitzeko eye tracking sistemek eman dituzte emaitzanabarmenenak. Alde batetik, buruaren kokapena erabaki egiten da eremu zabala duten bi kamera

D:Dosierra CAF-Elhuyar sariak: 3. sariaCAF-Elhuyar sariak: 3. saria

D: 26 EL H U YA R. 2007KO A P I R I L A

BIBLIOGRAFIA

CHAPMAN, P. & UNDERWOOD, G.Eye Guidance in Reading andScene Perception. Elsevier,Oxford, England, 1998.

Duchowski, T. The Eye trackingMethodology. Theory and Prac-tice. Springer-Verlag LondresLtd., 2003.

HENDERSON, J.M. & FERREIRA, F.The interface of Language,Vision, and Action. PsychologyPress, New York, 2004.

YOUNG, L.R. ETA SHEENA, D. Surveyof eye movement recordingmethods. Methods & Designs,Behavior Research Methodsand Instrumentation, 7, 5, 1975,397-429.

Sistema horiek dutenmuga handienetako batburuaren mugimendua da. Hori gainditzeko,irtenbideak proposatudituzte hainbatikertzailek.

Alderdi matematiko konple-

xuenak alde batera utzita,

teknika bideookulografikoak

hainbat irizpide erabiliz sail-

ka daitezke. Ezaguneneta-

riko bat begi-nini argia eta

begi-nini iluna erabiltzen

duten sistemen artekoa da.

Argi-iturriak kamerarekiko

duen kokapenean datza

teknika horien arteko ez-

berdintasuna. Argi-iturria

kameraren simetria-arda-

tzean kokatzen bada, begi-

nini argia agertzen da

irudian. Argazkietan flasha

erabiltzean askotan gerta-

tzen den efektu baten, begi

gorrien efektuaren, oinarri

bera du. Flasha kameratik

hurbil dagoenez, begiaren

erretinan islatzen den argi

guztia zuzenean bueltatzen

da irudira, eta begi-ninia

gorri nabarmen batez adie-

razten da. Eye tracking siste-

men kasuan, zuri-beltzeko

imajinekin dihardutenez,

gris argi batean islatzen da

esandako efektua. Esan

beharrik ez dago efektu hori

desagertu egiten dela argi-

iturria ardatzetik urrun jar-

tzen bada; orduan, begi-

ninia ilunago agertzen da

irudian.

Teknika bideookulografikoen oinarria

Kamera anitzekoeye tracking sistema batenadibide bat.

Argi-iturria

Begi-nini argia

Begi-nini ilunaNA

FARR

OA

KO U

NIB

. PU

BLIK

OA

IBM

REN

ALM

AD

EN I

KERK

ETA

ZEN

TRO

A

T. O

HN

O/N

TT C

YBER

SO

LUTI

ON

S LA

B./

NTT

KO

RPO

RAZI

OA

Page 27: XIII. CAF-Elhuyar sariak › site_media › pdf › 037_17.pdf · 2013-02-06 · CAF-Elhuyar sariak: 1.sariaCAF-Elhuyar sariak: 1.saria Artikulu paregabeak Sari nagusia Migel Mari

D: 27EL H U YA R. 230. Z K .

Xafla iragazgaitza: bike berria

CAF-Elhuyar sariak: gazteenentzako sariaCAF-Elhuyar sariak: gazteenentzako saria

Goikoetxeaundia Garmendia, Goretti Kimikan lizentziatua

“Egizu zeuretzat ontzi bat erretxina-egurrez. Antolatu gelak barruan etaestali bikez barrutik eta kanpotik.”

Hasiera, 6, 14.

Bibliak dioenez, bikeari

esker salbatu ziren Noe,

haren familia eta

lehorreko animaliak,

Jainkoak bidalitako

uholdetik. Jainkoak berak

esan zion nola jokatu:

ontzi bat egin erretxina-

egurrez, gelak antolatu

barruan, eta ontzia bikez

estali barrutik eta

kanpotik. Eta “sar zaitezte

ontzian emaztea eta biok,

baita zure semeak ere

emazteekin. Animalia

mota bakoitzetik bikotea,

ar-emeak, sartuko duzu,

zurekin batera bizirik

iraun dezaten”.

Eta Jainkoak berak itxi

omen zuen ontziko atea. Eta, zeruko iturri guztiak irekita, berrogei egun eta

berrogei gau iraun zuen euri-jasak. Eta halakoa izan zen uholdea, bizidun

guztiak hil omen ziren, Noeren ontzikoak izan ezik.

Gaur, alde guztietatik datozkigu hondamen-mehatxuak, baina isilik omen

dago Jainkoa. Gu, berriz, Euskal Herriko Unibertsitatearen laborategietan

ari gara ikerketan, bike berria sortu eta xafla iragazgaitzak hobetu nahian.

Ez dugu mundua salbatuko, baina nork daki...

Xafla iragazgaitza biribilduta gordetzen da biltegian.

A.

MAT

EOS

Page 28: XIII. CAF-Elhuyar sariak › site_media › pdf › 037_17.pdf · 2013-02-06 · CAF-Elhuyar sariak: 1.sariaCAF-Elhuyar sariak: 1.saria Artikulu paregabeak Sari nagusia Migel Mari

D:Dosierra

D: 28 EL H U YA R. 2007KO A P I R I L A

CAF-Elhuyar sariak: gazteenentzako sariaCAF-Elhuyar sariak: gazteenentzako saria

“Hasieran bikea zen. Eta hainbat zereginetan erabil-tzen zuen gizonak gai itsaskor hura. Eta mota asko-tako bikeak zeuden. Eta...”

Horrela has dezakegu geure historia hau. Eta bikemota ezberdinak bereizten jarraitu beharko genuke.Eta, gauzak gehiago zehaztuz, mota jakin bat aipatzen:asfalto-betun naturala. Eta hori nolakoa den erezehaztu beharko genuke ondoren. Material erdisoli-do/erdilikidoa dela, kolorez marroi iluna edo beltza,itsaskorra eta iragazgaitza; eta petroliotik edo asfaltonaturaletik datorrela.

Izan ere, antzinatik da ezaguna asfalto-betun natura-la, hondakin arkeologikoek erakusten dutenez. Kris-to jaio baino 3.000 urte lehenago ere erabiltzen zuenMesopotamiako eta Indo ibaiaren inguruko gizakiakeraikuntzan, zirrikituak bete eta materiala lotzeko.Egipton, hilotzak baltsamatzeko erabiltzen zuen;Sumerren, itsasontziak bikeztatu edo istikatzeko.

Bibliak ez du zehazten nolako bikea erabili zuen Noekontzia egiteko; baina, Hasiera liburua idatzi zenerako,ezaguna zuten juduek asfalto-betuna. Moisesen amak,izan ere, haurra “luzaroago gordeta eduki ezinik,

zumitzezko saski bat hartu eta, zirrikituak galipotez etabikez estalirik, haurra bertan sartu zuen” (Irteera, 2, 3).

Gizakiak, gaurdaino, mendez mende erabili du betunnaturala bai eraikuntzan, bai beste zenbait egiteko-tan, gero eta trebezia handiagoz eta aurrerapenakbaliatuz.

Eta gizakiak asfalto-oihalasortu zuenGizakia, petrolio-industria garatu eta petrolio gordi-na distilatu ahalean, asfalto-betun ugari eskuratzenhasi zen, asfalto-betuna baita petrolioa distilatu ondo-ren lortzen den gaia.

Asfalto-betun hori ondo etorri zitzaion xafla iragaz-gaitzak hobetzeko. Izan ere, xafla horiek sortuakzituen XVIII. mendean, harrikatz-galipota eta hondarxehea nahasiz. Eta, hain zuzen, asfalto-betunez ordez-katu zuen harrikatz-galipota.

XX. mendearen hasieran, berriz, asfalto-oihala hedatzenhasi zen: ehun naturala asfalto-betunetan inpregnatua.Mende-erdialdean, ehun sintetikoekin —polimeroakjatorriz; poliesterrak, esaterako— ordezkatu zituen ehunnaturalak.

Baina xafla horiek ez ziren kalitate onekoak. Erresis-tentzia txikia zuten bai tenperatura-aldaketei, baizahartzeari aurre egiteko.

Horregatik, 70eko hamarkadatik aurrera, beste urratsbat egin zuen gizakiak. Orduz geroztik, polimerozeraldatutako asfalto-betunetan blaitzen du ehun sin-tetikoa, eraldatze horrek hobetu egiten baititu asfal-to-betunaren propietate mekanikoak edo biskoelas-tikoak.

Antzinatik da ezaguna asfalto-betunnaturala; Kristo jaiobaino 3.000 urtelehenago ereerabiltzen zuten.

Lau xafla, akaberaezberdinetakoak.

I. M

ART

INEZ

Page 29: XIII. CAF-Elhuyar sariak › site_media › pdf › 037_17.pdf · 2013-02-06 · CAF-Elhuyar sariak: 1.sariaCAF-Elhuyar sariak: 1.saria Artikulu paregabeak Sari nagusia Migel Mari

Azken xafla horiek hiru geruza izaten dituzte norma-lean, ondoko irudian ikus daitekeenez. Ehun sinteti-koa —poliesterra-edo— da erdiko geruza, eta euska-rri-funtzioa betetzen du; erresistentzia dimentsionalaematen dio xaflari. Polimeroz eraldatutako asfalto-betunak dira beste biak, eta erdikoa blaitzen dute.Sandwich baten antzeko egitura du xaflak.

Gaur, nonahi ditugu xafla iragazgaitzakGaur, etxebizitzaz inguratuta bizi gara. Eta nonahiditugu igerilekuak, teniseko pistak, atletismokoak,tunelak, urtegi artifizialak, eta baita zelai artifizialakere. Eta ezkutuko material bera erabiltzen da horieneraikuntzan: xafla iragazgaitza.

Xafla horiek, esan bezala, asfalto-betunez eta poli-meroz eginak daude, polimeroa eransten baitzaie,propietate mekaniko edo biskoelastikoak hobetzeko.

Baina asfalto-betun mota guztiek ez dute balio xaflairagazgaitzak fabrikatzeko, ez eta polimero guztiek ereasfalto-betunarekin nahasteko.

Hala, asfalto-betun gogorra erabiltzen da errepidee-tan, etengabeko tenperatura-aldaketak eta pisu han-diko ibilgailuak jasateko gai izan dadin. Xafla iragaz-gaitzak egiteko, berriz, bigunagoa erabiltzen da;horretarako, polimero-kantitate handiagoa gehitzenzaio eraldatze-prozesuan. Xafla horien fabrikazioanasfalto-betun gogorra erabiliz gero, gehiegizko bis-kositatea izango luke nahasturak, eta nekez blaitu ahalizango luke euskarri polimerikoa. Polimeroek, berriz, bateragarriak izan behar duteasfalto-betunarekin, biak erabat nahas daitezen; eta,gainera, asfalto-betunarekin nahastean degradaezinak.

Bi motatako polimeroak daude: erabili gabeak eta bir-ziklatuak. Asfalto-betunaren propietate mekanikoakhobetzeko, polimero erabili gabeak baliatzen diragehien: besteak beste, polipropilenoa, SBS kopolime-roa (estirenoa-butadienoa-estirenoa) eta polietilenoa.Errepideetako zolatze-lanetan, ordea, plastiko birzi-klatua ere erabil daitekeela ikusi dute, negutegietakoplastikoa baliatuz.

D: 29EL H U YA R. 230. Z K .

Xafla iragazgaitzakasfalto-betunez etapolimeroz eginakdaude, polimeroaeransten baitzaie,propietate mekanikoedo biskoelastikoakhobetzeko.

Xafla iragazgaitzak asko erabiltzen dira azpiegiturak eraikitzean, esaterako, etxeetan edo tuneletan.

Gorriz: euskarri polimerikoa.Beltzez: asfalto-betuna polimeroz eraldatuta.

I. A

ZPIA

ZU;

ART

XIBO

KOA

O.

GO

NZA

LEZ

Page 30: XIII. CAF-Elhuyar sariak › site_media › pdf › 037_17.pdf · 2013-02-06 · CAF-Elhuyar sariak: 1.sariaCAF-Elhuyar sariak: 1.saria Artikulu paregabeak Sari nagusia Migel Mari

Horrela eskuratutako plastiko birziklatuak, gainera,erabilera murritza du. Zabor-poltsak eta hodiak egi-teko soilik erabiltzen da. Izan ere, ezin da erabili ezjanariekin —garbitasun-arazoak eta legea tarteko—,ez negutegietako plastiko berriak egiteko —hasiera-ko propietate mekanikoak galtzen dituzte-eta erabi-leran eta birziklapenean—.

Gainera, Espainiako hegoaldeko ur eskasiak garestituegiten du birziklatze hori, oso ondo garbitu behar bai-tira plastiko-hondakinak, berrerabili ahal izateko.

Gure ikerketa EHUnHain zuzen, arazo hori konpondu nahian ari garaikertzen. Probatu eta frogatu nahi dugu ea plastikobirziklatu hori erabil daitekeen asfalto-betunak ten-peratura-aldaketei aurre egiteko duen gaitasuna hobe-tzeko. Bide batez, plastiko birziklatuaren erabileraareagotu nahi dugu. Horrela, arestian aipatutako pro-duktuak (zabor-poltsak nahiz hodiak) fabrikatzekobeharrezkoa den garbiketa saihestuko genuke; izanere, lurrak eta hautsak ez diete eragiten gure nahas-tura horren kalitateari.

Eta, hain zuzen, testuinguru horretan kokatzen dagure ikerketa-lana. Ikertzen eta probatzen ari gara ezote daitekeen negutegietako plastikoa baliatu xafla ira-gazgaitzak egiteko. Hori lortuko bagenu, konponbi-de egokia aurkituko genioke arazo handi bati.

Plastikozko hondakinen arazoaPlastikozko hondakin asko sortzen dugu gaur. Esate-rako, 2,9 milioi tona hondakin bildu zen Espainian1999. urtean, eta 3,1 milioi tonara iritsi zen kopuruhori 2000.ean. Eta horietatik 51.000 tona nekazari-tzan erabilitako plastikoek sortuak dira.

Izan ere, gero eta erabilera handiagoa dute negute-gietako plastikoek, Andaluzian bereziki; halakomikroklima egokia sortzen dute, frutak nahiz baraz-kiak ekoizteko. Baina zer egin plastiko horiekin, era-bili eta hondatzen direnean?

Nekazaritzarako balio ez dutenean, hiru tratamenduaplika dakizkieke hondakinei: errausketa, hondakinenisurketa kontrolatua edo birziklapena. Lehenengobiek arazo ekologikoak sortzen dituzte; birziklapena,berriz, prozesu garestia da. Hasteko, negutegietakoplastikoak bildu behar dira; gero, xehatu; ondoren,garbitu; eta, azkenik, makina berezietan landu, dilis-ten tamainako aleak lortzeko.

D: 30 EL H U YA R. 2007KO A P I R I L A

D:Dosierra CAF-Elhuyar sariak: gazteenentzako sariaCAF-Elhuyar sariak: gazteenentzako saria

Negutegietakoplastiko birziklatuazabor-poltsak etahodiak egiteko soilikerabiltzen da.

Negutegietako plastikoa berrerabili edo birziklatzeko, ondo garbitu behar da, eta horrekgarestitu egiten du prozesua.

MEC

G.

GO

IKO

ETXE

AU

ND

IA

Polimerobirziklatua.Nahasgailumekanikoa.Asfalto-betuna.

Page 31: XIII. CAF-Elhuyar sariak › site_media › pdf › 037_17.pdf · 2013-02-06 · CAF-Elhuyar sariak: 1.sariaCAF-Elhuyar sariak: 1.saria Artikulu paregabeak Sari nagusia Migel Mari

Konposizio kimiko ezberdina dute nekazaritzan era-biltzen diren plastikoek. Guk eskuratzen dugunak —belar txarren hazkuntza saihesteko erabilitako plas-tiko birziklatuak— EVA eta PE ditu osagai polime-riko (EVA: etilenoa-binil azetatoa kopolimeroa; PE: polietilenoa). Konposizio kimikoaz, polimeroerabili gabeen antzekoa da, nahiz eta kolorez beltzaizan —erabili gabeak gardenak dira—. Gureak kolorebeltza du, kedarra gehitzen zaiolako, opaku bihurtueta eguzki-izpiek plastikoa zeharka ez dezaten. Hainzuzen, material birziklatua eta asfalto-betuna nahasitaari gara ikerketan.

Nahasketa mekanikoki egiten dugu, helize baten bidez,tenperatura altuan; bi materialak urtuta daudela, ale-gia. Horrela lortzen ditugu geure xafla iragazgaitzak.

Ezinbestekoa da bi osagaien arteko nahaste egokia;gainera, egonkorra izan behar du, asfalto-betuna etapolimeroa erabat nahastuta gera daitezen. Nahastehoriek mikroskopio optikoarekin aztertuz gero, iku-siko dugu hiru dimentsioko sarea osatzen dutela poli-mero-osagaiek.

Horrela lortutako asfalto-betunak hobeto aurre egitendie tenperatura-aldaketei. Eta, nahastura komertziale-kin parekatuz, ikusi dugu antzeko tasunak dituela guklaborategian lortutakoak: antzeko biskositatea, antzekomalgutasuna eta antzeko propietate itsaskorrak. Bes-talde, egun indarrean dagoen araudia ere betetzen du.

Aurrera begiraHori dela eta, aurreikusten dugu guk fabrikatutakoxaflak, batetik, tenperatura baxuetan elastikoagoakizango direla eta langileei ez zaizkiela pitzatuko ira-gazgaiztu nahi den zoruaren gainean jartzean. Beste-tik, uste dugu tenperatura altuetan ere trinkoagoakizango direla eta ez direla hain erraz deformatuko; eta,beraz, langileek lasai zapaldu ahal izango dituztela,lanean ari diren bitartean. Azkenik, pentsatzen dugubehar den malgutasuna izango dutela ohiko tenpera-turan, bobinetan bildu ahal izateko.

Xaflaren azken geruzari, bestalde, akabera bat edobeste emango zaio, iragazgaiztuko den zoruari emannahi zaion estetikaren arabera. Gero, sopletearenlaguntzaz jarriko dira, propietate itsaskorra izaten bai-tute berotzean. Eta egoki finkatuta geratuko dira lur-zoruaren gainean. Lurzoruak lehorra egon beharkodu, iragazgaitza izanik xafla, ez baita urarekin bate-ragarria. Eta urik balego, xafla ez litzateke ondo itsa-tsiko, eta harrapatuta geratutako ura ere atera ezinikgeratuko litzateke.

Beraz, gure ikerketak frogatzen duenez, negutegie-tako plastiko birziklatuek propietate fisiko eta meka-niko egokiak dituzte, xafla iragazgaitzetarako erabil-tzen den asfalto-betuna hobetzeko. Oraindik xaflabera egitea eta probatzea falta zaigu. Baina, itxura guz-tien arabera, ondo bideratuta goaz. Eta ospakizunakere prestatzen ari gara, Noeren zukua bizigarri.

D: 31EL H U YA R. 230. Z K .

Negutegietako plastikobirziklatuekpropietate egokiakdituzte, xaflairagazgaitzetarakoerabiltzen den asfalto-betuna hobetzeko.

BIBLIOGRAFIA

GONZÁLEZ, O.Aspectos reológicos de betu-nes asfálticos modificados conpolietilenos convencionales,metalocénicos y reciclados. San Sebastián: UPV / EHU,Departamento de Ciencia yTecnología de Polímeros.Facultad de Ciencias Químicas.Tesis Doctoral. 2005

RODRÍGUEZ DE SANCHO, I.Nuevos materiales betún-polí-mero para la impermeabiliza-ción. Madrid: Centro de Estudios yExperimentación de ObrasPúblicas. Laboratorio Centralde Estructuras y Materiales.Tesis Doctoral. 1993.

USMANI, A. M.“Polymer Modification ofAsphalt: Chemistry and Tech-nology”, in Polymer News, 21:262-267 (1996).

NegutegiakAlmerian,espaziotik ikusita. Urtero,milaka tonahondakin plastiko sortzen dirainguru hartan.

ISS0

08-E

-146

86/N

ASA

G.

GO

IKO

ETXE

AU

ND

IA

Asfalto-betunaren eta polimero birziklatuarennahastura, mikroskopio optikoz ikusita.Zuriz: osagai polimerikoa; beltzez: asfalto-betuna.