elhuyar taldeko memoria 2013,

28
ELHUYAR TALDEKO MEMORIA 2013

Upload: elhuyar

Post on 05-Apr-2016

241 views

Category:

Documents


1 download

DESCRIPTION

 

TRANSCRIPT

Page 1: Elhuyar taldeko memoria 2013,

ELHUYARTALDEKOMEMORIA

2013

Page 2: Elhuyar taldeko memoria 2013,
Page 3: Elhuyar taldeko memoria 2013,
Page 4: Elhuyar taldeko memoria 2013,

J ose Mari Rodriguez Ibabek utzitako le-kukoa 2013. urtearen otsailean hartu nuen. Zientzialaria naizenez gero, Elhu-

yarreko “atomo” batzuen ezagutza banuen: hiztegigintza, aldizkaria eta CAF-Elhuyar, besteak beste. 2013an Elhuyarren beste ato-mo batzuk (beste proiektu batzuk) eta mole-kulak (unitateak, patronatua, ...) ezagu tzeko aukera izan nuen. Gainetik baino ezagutzen ez nuen unibertsoa, mikroskopioa hartuta, askozaz aberatsagoa dela sumatu dut. Ezau-garri antzeko batzuk ditugula ohartu naiz: diziplinartekotasuna, esfortzua eta sarea.2013ko kontu aipagarrien artean, Elhuyar ren sarea aukeratu nahi nuke, Elhuyar proiek-tuaren aingura eta funtsa. Sare horretan lan-gileak ditugu, baita bazkideak, bezeroak eta erabiltzaileak ere. Urte zail eta korapilatsu honetan, langileek egindako ahalegina na-barmendu nahi nuke bereziki. Bestalde, ba-zkideen ordezkari naizen aldetik, eskerrak eman nahi dizkiet Elhuyarren 359 bazkideei, Elhuyar proiektua gizartean errotutako proie-ktua dela erakusten duen adierazle nagusia direlako. Bazkide horietako bi, gainera, Fun-

dazioaren patrono bilakatu berri dira: Javi Duoandikoetxea eta Imanol Telleria. Zorionak bioi. Bazkideen artean, norbanakoez gain, erakundeak ere baditugu: Gipuzkoako Foru Aldundia (Euskara Zuzendaritza eta Berri-kuntza, Landa Garapena eta Turismo Depar-tamentua) eta Eusko Jaurlaritza (Hizkun tza Politika, Hezkuntza eta Kultura Saila, eta Eko-nomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sai la). Erakundeen babesak agerian uzten du Elhu-yar gizartean ondo errotutako proiektua dela. Ezin buka Elhuyar sarearen hirugarren ha n ka aipatu gabe: bezeroak. 2013an 300 in gu ru izan ziren Elhuyarreko zerbitzuen be harra izan zu-ten bezeroak: norbanako, enpresa, erakunde zein udal. Horiekin batera, ehunka lagunek erosi zituzten Elhuyarren produktuak: hizte-gi-erosle, Elhuyar aldizkariaren harpidedun, zein zientzia-argitalpen zaleak.Amaitzeko, erabiltzaileak. Elhuyarrek as-paldian ekin zion interneteko bideari eta, egun, milaka erabiltzaile dituzte Elhuyarren webguneek.Guztioi, Elhuyar sarea osatzen duzuen guz-tioi, mila esker. Bide luzea izan dezagun.

TXEMAPITARKEDE LA TORRE

Txema Pitarke De la TorreElhuyar Fundazioko lehendakaria

AGURRAK

4

Page 5: Elhuyar taldeko memoria 2013,

5elhuyar 2013. TALDEKO MEMORIA

LEIRECANCIOORUETA U rte zaila izan da 2013a. Euskal Herri-

ko beste erakunde eta enpresek be-zala, gogor lan egin behar izan dugu

Elhuyarri nortasuna ematen dioten proiek-tuak aurrera atera ahal izateko.Zailtasunak zailtasun, egoera ekonomikoa-ren enbatan murgilduta, aurrera egin dugu azken gogoeta estrategikoan zehaztu ge-nituen erronkak lortzeko bidean. Lau izan ziren Elhuyarren ibilbiderako zehaztu geni-tuen ildo nagusiak: talderatzea, aitzindari tza eta hobekuntza, merkatu berrietara irekitzea eta sendotze ekonomiko-finantzarioa.2013aren hasieran, Elhuyar osatzen dugun enpresa eta lankide guztiak bidea elkarrekin egiten hasi ginen: espazioa konpartituz, as-moak eta egitasmoak elkarrekin eraikiz, tal-de-lanean sakonduz. Elkarlan horren adibide ditugu Hizkuna, Aholkularitzaren eta Hizkunt-za eta Teknologiaren jakintza eta esperientzia uztar tzen dituen hizkun tza-kudeaketako zer-bitzua; Zientzia eta generoa, Aholkularitzaren berdintasunari buruzko jakintzaz baliatuz eta Zientzia unitateak duen zientzia-sistema eta erakundeen ezagutzatik jaiotako ildoa; arloe-tako pertsonen arteko mugikortasuna… Era berean, aitzindari izaten jarraitzeko hel-

buruari eutsiz eraberritu eta jaio ziren proie-ktu berriak: Euskal Herriko ikerketa-sarea inplikatzea lortu duen Zientzia azoka berria, erabiltzaileei zerbitzu aurreratua eta inte-raktiboa eskaintzen dien Elhuyar hiztegien ataria webgunea, hizkuntza-erabiltzaile au-rreratuentzat baliagarri izan nahi duen Web corpusen ataria…Merkatu berriei dagokionez, berriz, Europako bidea egiten jarraitu dugu: hamabost proiek-tu aurkeztu ditugu Europako deialdietara, eta bi lortu. Bestalde, zerbitzuen eskaintza erer sendotu dugu: Elhuyarreko arlo guztietatik bezeroei ematen zaien balioa osatu dugu, eta gora egin dute garapen teknologikoaren alo-rrean bezeroei ematen dizkiegun zerbitzuek.Azkenik, egoera ekonomiko estu honetan, gure altxortegiari arnasa apur bat eman dioten pare bat aipamen egin nahiko nituzke: bate-tik, enpresen arteko altxortegiaren bateratzea, eta, bestetik, gure zorren birnegoziazioa.2013an, datozen urteetako zutabeak finka-tzen ahalegindu gara. Asmo eta bide berriak jaioko dira horietatik; eta ez dugu zalantza-rik, asmo berriok balioa emango diote gizar-teari eta Elhuyarren xedea elikatzen lagun-duko dute. Hori da gure konpromisoa.

Leire Cancio OruetaElhuyarreko zuzendari nagusia

Page 6: Elhuyar taldeko memoria 2013,

Passion forKnowledge-Quantum 13zientzia-jaialdia

Hizkuna eta EPIC

EHUskaratuak

Gure bezeroak:• 227 bezero

• Gehienak zerbitzu enpresak

• % 20 erakunde publikoak

• % 8 ikerketa-zentroak

• % 8 hezkuntza-eragileak

• % 92 Euskal Herrikoak

Txema PitarkeElhuyar Fundaziokolehendakaria

Leire CancioElhuyarreko zuzendarinagusia

CAF-ELHUYAR Sariak

Zientzia pertzepzio- azteketa

Zientzia Azoka kalera

Hedabideetan zientzia dibulgatzen:• Teknopolis

• Norteko Ferrokarrilla

• aldizkaria.elhuyar.org

• zientzia.net

• BasqueResearch.com

• Zientzia Azoka

Hiztegiak.elhuyar.org

Web-corpus

Hiztegi Automatikoak

I+G datutan:• 3 hiztegi, 2 milioi orri

• 2 corpus, 144 milioi hitz

• 5 hizkuntza, 2.000 erabiltzaile

AURKIBIDEA

6

Page 7: Elhuyar taldeko memoria 2013,

7elhuyar 2013. TALDEKO MEMORIA

aurkibidea

Elhuyar HiztegiarenIV. edizioaDurangon Renove Plana

Primeran! euskara ikasteko metodo berria

Lunatikoak

Gure salmentak:• 20.000 hiztegi

• 3.000 dibulgazio-liburu

• Primeran! 1.000 ale

Negozio-bolumena

Emaitza

Diru-sarrerenbanaketa:• Produktu eta zerbitzuen salmenta

• Diru-laguntzak

• Hitzarmenak eta bazkidetzak

ELHUYARTALDEKOMEMORIA

2013

Page 8: Elhuyar taldeko memoria 2013,

PROIEKTUAK

8

4.000entzule

Norteko Ferrokarrila irratsaioak

17.000ikusle

Teknopolis, programako

29.000bisita

aldizkaria.elhuyar.org

telebistan

Page 9: Elhuyar taldeko memoria 2013,

9elhuyar 2013. TALDEKO MEMORIA

I largiaren eraginpean banatu genituen 2013ko apirilean zientzia- eta teknologia-dibulgazioko CAF-Elhuyar Sariak. Ekitaldiak iraun bitartean ilargi betea izan genuen urruneko lekuko, eta, ekitaldiaren

aurkezle Ana Galarragak gogoratu bezala, “Lurrak Ilargia erakartzen duen bezalaxe, Ilargiak Lurra erakartzen du. (…) Ilargiak Lurrean mareak sortzen dituen bezalaxe, Lurrak ere Ilargian mareak sortzen ditu”. Hain zuzen ere, CAF-Elhuyar Sarien 2013ko edizioan, Eragin elkarrekintza! izan genuen lelo, elkarreragina eta elkarlana ardatz. Gauzak horrela, Maider Yabar dantzariak “ilargiarekin” egin zuen dantza ekitaldiaren hasieran, Usurbilgo frontoiaren sabaitik zintzilikatuta biak, bai paperezko ilargia bai Maider bera. Ekitaldiaren erdigunean izan genuen ilargia, beraz; hain zuzen ere, Elhuyarrek hasi berri duen aroan logotipoan duen irudia: hazten ari den ilargi bat, babesten gaituena, baina inguruan eragitera behartzen gaituena. Horren adibide, lehenbiziko aldiz Usurbilen erakusti genuen ekitaldia, Usurbilgo herritarrekin eta gure inguruarekin elkarlana eta elkarreragina bultzatzeko. 2013ko edizioa, gainera, berrikuntzekin etorri zen. Izan ere, kategoria berri bat gehitu zitzaien ohikoei: Zientzia Gizartean Sorkuntza Beka. Horren bidez, zientzia eta teknologiaren eta gizartearen arteko elkarreragina sortuko duten proiektuei laguntzea dugu helburu. Beka horren irabazleak 5.000 € jaso ditu proiektua garatzeko.

CAFELHUYARSARIAK2013

proiektuak

http://cafelhuyarsariak.elhuyar.org

CAF-Elhuyar Sariakilargiaren eraginpean

Page 10: Elhuyar taldeko memoria 2013,

64 ikasletalde

Zientzia Azokan

163.000bisita

zientzia.net

283.000bisita

BasqueResearch.com

PROIEKTUAK

10

Page 11: Elhuyar taldeko memoria 2013,

11elhuyar 2013. TALDEKO MEMORIA

ZIENTZIAAZOKAKALERAATERA DUGU

ZIENTZIA- PERTZEPZIOAZTERKETA

Euskal Herriko biztanleen ustez, zientzia eta teknologiaren alorreko inbertsioaren eta garapenaren helburuak izan behar luke Europako herrialde

aitzindarien parera iristea. Hala erakutsi du Elhuyarrek, EHU/UPVren Kultura Zientifikoaren Katedrarekin eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailarekin batera, 2012an egindako “Euskal Herriko gizarteak zientziari eta teknologiari buruz duen ikuspegiaren ikerketa 2012“ ikerlanak. Ikerketaren emaitzak UPV/EHUren Bilboko egoitzan aurkeztu zituzten 2013ko uztailean Leire Cancio, Elhuyarreko zuzendari nagusiak; Miren Begoñe Urrutia Barandika, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko Politika Zientifikoko zuzendariak; Juan Ignacio Pérez UPV/EHUko Kultura zientifikoko katedraren arduradunak; eta Maria Gil Elhuyarreko Zientzia Unitatearen zuzendari eta azterketaren koordinatzaileak. Horiek nabarmendu zuten zientziarekiko eta teknologiarekiko interesa % 11 igo dela 2006az geroztik, eta proportzio handiagoan gazteen artean. Zientzia eta teknologiako gaiak jasotzeko bideei dagokienez, berriz, Internet da lehenengo aukera gazteen artean, eta telebista, helduen artean.

Z ientzia Azoka kalera atera dugu 2013an, zehazki Donostiako Gipuzkoa plazara. Bertan, Bigarren Hezkuntzako 25 lanak erakutsi

dituzte Donostiako Gipuzkoa plazan jarri dituzten 25 postuetan. Elhuyarrek antolatutako Teknoskopioa ikerketa-proiektu edo proiektu teknologikoen lehiaketan aurkeztutako lanik onenen egileak izan dira zientzia-azokaren protagonistak. Parte hartu duen talde bakoitzak postu bat izan du bisitariei proiektuaren berri emateko. Horrez gain, 10 finalistek beren lana defendatu dute epaimahaiaren aurrean. Azokan parte hartu duten talde guztien artean bat aukeratu zuen epaimahaiak, Euskal Herria Katalunian ordezkatu dezan. Eta, talde horrek 2014an Katalunian egin den Exporecerca zientzia-azokan parte hartzeko aukera izan du.

Page 12: Elhuyar taldeko memoria 2013,

BERRIKUNTZA

12

3hiztegiatari batean

100.000erabiltzaile lehen hiruhilekoan

2.157.018orri ikusi dituzte

(urria-abendua)

Page 13: Elhuyar taldeko memoria 2013,

13elhuyar 2013. TALDEKO MEMORIA

HIZTEGIELEANITZEN DOAKOATARIA

http://hiztegiak.elhuyar.org/

hiztegiak.elhuyar.org atarian doan kontsulta daitezke hiztegi eleaniztunak

berrikuntza

2013ko urrian, euskara-gaztelaniazko Elhuyar Hiztegiaren IV. edizioa aurkeztearekin batera, hiztegiak.elhuyar.org atari berria aurkeztu genuen.

Elhuyarrek argitaraturiko hiru hiztegi eleaniztunen edukiak jaso dira atarian, doan kontsultatzeko moduan: euskara-gaztelania/castellano-vasco hiztegia, euskara-ingelesa/English-Basque hiztegia, eta euskara-frantsesa/français-basque hiztegia. Aurkezpen ekitaldian, Leire Cancio Elhuyarreko zuzendari nagusiak esan bezala, “hiztegigintzari eusteko apustua egin dugu Elhuyarren, eta 2012an 20 milioi hiztegi-kontsulta izan genituela ikusita, are gehiago”, adierazi du Leire Canciok. Horregatik, doako hiztegi-kontsultaz gain, gune aurreratu bat ere eskaintzen du, Elhuyar Hiztegiaren edo Elhuyar Hiztegi Txikiaren edizio berria erosten dutenentzat. Webgune berriak berrikuntza ugari dakartza berekin.

Page 14: Elhuyar taldeko memoria 2013,

BERRIKUNTZA

14

125

19

milioi

milioi

Web-corpus Ataria

Web-corpus Ataria

euskarazko corpus elebakarra

euskara-gaztelania corpus paraleloa

2.000erabiltzaile

Hiztegi automatikoak

hitzez osatua

hitzez osatua

lehen urtean

Page 15: Elhuyar taldeko memoria 2013,

15elhuyar 2013. TALDEKO MEMORIA

E lhuyarrek automatikoki sortutako bost hiztegi biltzen dituen atari bat sortu du, Hiztegi Automatikoak izenekoa, eta erabiltzaileen

esku jarri du sarean CC-by-sa lizentziapean. Hiztegi horiek alemanarekin, hindiarekin, arabierarekin, txinerarekin eta swahiliarekin lotzen dute euskara, hizkuntza teknologiez baliatuta. Kasu guztietan, ingelesa erabili da zubi-lana egiteko eta, beraz, bost hiztegi elebidun horiek sortzeko. Hizkuntzen aukeraketa ez da kasualitate hutsa; kontuan hartu da, besteak beste, hizkuntza horiek biltzen duten hiztun kopurua handia izatea, kontinente desberdinetan hitz egiten diren hizkuntzak jasotzea, eta orain arte ez zeuden euskarazko hiztegi elebidunak sortzea. Elhuyarrek hizkuntza teknologietan egiten duen ikerketaren emaitza da Hiztegi Automatikoak ataria.

WEB-CORPUSENATARIAERABILGARRI JARRI DUGUSAREAN

Web-corpusen Ataria 2013a hastearekin batera aurkeztu genuen, eta sarean jarri erabilgarri. Erabiltzaileek hiru baliabide dituzte eskura tresna

honetan: 125 milioi hitzez osaturiko euskarazko corpus elebakar bat; euskara-gaztelania corpus paralelo bat, 18 milioi hitz ingurukoa; eta euskarazko corpusetik automatikoki erauzitako hitz-konbinazioak. Nabarmentzekoa da baliabide horiek guztiak Internetetik automatikoki erauziak izan direla, Elhuyar Fundazioko I+G taldeak garatutako teknologiari esker.

HIZTEGIAUTOMATIKOAKATARIASORTU DUGU

Page 16: Elhuyar taldeko memoria 2013,

ZERBITZUAK

16

227bezerokerosten ditu

Elhuyarren zerbitzuak

Page 17: Elhuyar taldeko memoria 2013,

17elhuyar 2013. TALDEKO MEMORIA

ELHUYARKOMUNIKAZIOA,JAIALDIKO PRENTSA- BULEGOA

Donostian, oraindik Zinemaldiaren distira itzaltzeko zela, Victoria Eugenia Antzokiak berriro zabalduko zuen alfonbra gorria; orduko hartan, Zientziarentzat. Izan ere, . Donostia International Physics

Center-ek (DIPC), Euskampus, Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Nazioarteko Bikaintasun Campusaren esparruan, Passion for Knowledge - Quantum 13 zientzia-jaialdi berezia pentsatu, bultzatu eta antolatu zuen. Hala, maila goreneko ikertzaileak, tartean hainbat Nobel saridun, bildu ziren Donostian urriaren lehenengo astean, beren ikerketa-arloko azken aurrerapenen berri emateko herritarrei. Elhuyar Komunikazioak zientzia-jaialdiaren prentsa-bulego gisa jardun zuen.

Passion for Knowledge - Quantum 13 zientzia-jaialdian komunikazio-lanetan

zerbitzuak

Page 18: Elhuyar taldeko memoria 2013,

%8ikerketa-zentroak

ZERBITZUAK

18

%20erakundepublikoak

udalak barne

%30zerbitzu-enpresak

Gehienak,

%8hezkuntzaeragileak

eta beste %92Euskal Herriko

bezeroak dira

Page 19: Elhuyar taldeko memoria 2013,

19elhuyar 2013. TALDEKO MEMORIA

EHUSKARATUAK HIZKUNTZA-ZERBITZUAK ELKARREKIN LANEAN

Nazioarteko merkatuetan jarduteko hizkuntza-estrategia egokiak duen garrantziaz oharturik, Elhuyarrek

Hizkuna proiektua abiarazi zuen duela urtebete, ingurune eleaniztunetan lanean dabiltzan enpresei hizkuntza-estrategia eraginkorra ezartzen laguntzeko, “ezinbestekoa baita hizkuntza-kudeaketa egokia nazioarteko merkatuetan lehiatzeko eta, beraz, arrakasta lortzeko”. Gaiaren gaurkotasunak eraginda, 2013an Bizkaiko Parke Teknologikoan eta Nanteseko Unibertsitatean hitzaldi bat ematera gonbidatu zuten Elhuyar. Bestalde, Europako EPIC proiektua ere abiarazi genuen 2013an. Bi urte iraungo du egitasmoak, eta helburua da azterketa bat egitea enpresei nazioarteko harremanetan komunikazioak hobetzen lagunrtzeko. Proiektu horretan, Elhuyar elkarlanean arituko da Polonia, Hungaria, Erresuma Batua, Italia eta Lituaniako erakundeekin.

Askotan esan ohi dugu hizkuntza-zerbitzu integralak eskaintzen ditugula eta itzulpen-zerbitzuaren, hiztegigintzaren eta hizkuntza-teknologien arteko

sinergiek aukera emankorrak ematen dituztela. Adibide ona bat da Hizkuntza eta Teknologia unitateak EHU/UPVrentzat egindako EHUskaratuak proiektua. Izan ere, kontsulta-aplikazio bat sortu dugu, Elhuyarren 2002tik hona itzulitako liburu tekniko-zientifikoen itzulpen-memorietatik abiatuta, eta, terminologia-erauzketa teknologiak inplementatzeaz batera, corpusen sorkuntzan dugun esperientzia txertatu dugu. Alegia, itzulpengintzaren altxor linguistikoa, I+G azpiunitateak garatutako teknologiak eta hizkuntza-baliabideen web-garapenean dugun esperientzia uztartuz, tresna ahaltsu eta arrakastatsua garatu dugu. Corpus eleaniztuna da, eta azken urteetan itzulitako testuliburuak Internet bidez kontsultatzeko aukera ematen zaio erabiltzaileari.

http://ehuskaratuak.ehu.esHIZKUNA ETA EPIC: NOLAKUDEATU EGOKI HIZKUNTZAKNAZIOARTEKOMERKATUETAN?

Page 20: Elhuyar taldeko memoria 2013,

Durangon RENOVE PLANA:ekarri hiztegiaren ale zaharra

eta eraman berria

• Hiztegiaren edizio berria izan zuen ardatz Elhuyarrek Durangoko Azokan jarritako stand-ak. Hiztegiaren gune berriarekin loturiko zalantzak argitzen saiatu ziren Elhuyarreko hainbat lankide IKTen stand-ean, eta gainera, Renove Plana jarri genuen martxan paperezko hiztegientzat: euskara-gaztelaniazko Elhuyar hiztegiaren ale zahar bat ekartzen zuenak, % 30eko deskontua lortzen zuen hiztegiaren ale berri bat eskuratzerakoan. Askok baliatu zuten aukera, eta arrakastatsua izan zen ekimena. Jasotako hiztegi zaharrak euskara ikasten ari diren “Banaiz Bagara” etorkinen taldeari eman dizkiogu.

20.000hiztegiak

Horietatik

izan dira

24.000produktu

Aurten saldu ditugu ia

PRODUKTUAK

20

Page 21: Elhuyar taldeko memoria 2013,

21elhuyar 2013. TALDEKO MEMORIA

Euskara-gaztelaniazko Elhuyar Hiztegiaren IV. edizioa 2013ko udazkenean argitaratu zen. Bilbon aurkeztu zuten hiztegia Elhuyarreko zuzendari nagusi Leire Canciok eta hiztegiaren

zuzendari tekniko Antton Gurrutxagak. Bertan izan zen, halaber, Xabier Kintana euskaltzaina ere, hiztegiaren zuzendarietako bat izan baita, Xabier Mendiguren eta Miren Azkaraterekin batera. Zehazki, hiru hiztegi hauen edizio berriak argitaratu ditugu: Elhuyar Hiztegia (91.000 sarrera), Elhuyar Hiztegi Txikia (43.000 sarrera) eta Elhuyar Oinarrizko Hiztegia (36.700 sarrera). Edizio berri hauek azken urteotan euskararen zein gaztelaniaren lexikoan izan diren berrikuntzak jasotzen dituzte.

• Elhuyar Hiztegiak izeneko webgune berria ere erakutsi zuten aurkezpenean. Webgune horrek, Elhuyar Hiztegiaren azken edizioa osorik kontsultatzeko aukera emateaz gain, Elhuyarren gainerako hiztegi elebidunak ere biltzen ditu: Elhuyar dictionary/hiztegia (eu-en/en-eu) eta Dictionnaire Elhuyar Hiztegia (eu-fr/fr-eu).

ELHUYARHIZTEGIARENIV. EDIZIOA

produktuakElhuyar Hiztegiaren IV. edizioa argitara eman dugu

Page 22: Elhuyar taldeko memoria 2013,

3.000 Dibulgazio-liburuak,

inguru

berriz,

PRODUKTUAK

22

1.000 ...eta euskara ikasteko

ale

Primeran! materialean

Egoitz Etxebeste Lunatikoak liburuko

kapitulu bat irakurtzen,Elhuyar anaie buruzkoa,

CAF-Elhuyar sarienazken ekitaldian

Page 23: Elhuyar taldeko memoria 2013,

23elhuyar 2013. TALDEKO MEMORIA

PRIMERAN! EUSKARAIKASTEKOMETODOA

O inarrizko mailetako ikasleentzat Primeran! euskara ikasteko metodo berria sortu du HABEk, Elhuyar-en laguntza teknikoarekin. “Hutsetik abiatzen den

euskara-ikasleak hasierako urratsak eroso eta azkar egin ditzan; oinarrizko eta tarteko euskara-gaitasuna ahalik eta jende gehienaren eskura jartzeko” sortu dute materiala, Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako sailburuorde Patxi Baztarrikaren esanetan.

Lunatikoak.Zientziaren

bidezidorretatikEgoitz Etxebeste

2013

ELHUYAR ALDIZKARIKO LUNATIKOAK, BILDUMA BATEAN

Ez, ez da zinemak hainbestetan estereotipatu duen zientzialari eroen bilduma bat. Zientzialari ausartak aurkeztu dizkigu Egoitz Etxebeste Adurizek

2013ako urrian argitaraturiko Lunatikoak. Zientziaren bidezidorretatik liburuan. Egoitz Etxebestek berak hitzaurrean argitzen digun moduan, “bere garaian, ordea, lunatiko gisa ikusi zituzten askok. Garaiko usteekin edo sinesmenekin bat ez zetozen aurkikuntzak edo proposamenak egin zituztelako.”

Horregatik lunatikoak, baina ez horregatik bakarrik. Izan ere, XVIII. mendeko zientzialari esanguratsuenetako batzuek ilargi beteko gauetan elkartzeko ohitura zuten; batik bat argia izateagatik etxerako bidean, beti berandu egiten zitzaien eta. Kontua da elkarteari lunatikoen kluba deitu ziotela. Eta horixe da, hain zuzen, liburuaren lehen kapituluan jasotako kronika; hori eta beste 28 kronika bildu ditu Etxebestek liburuan. Elhuyar Zientzia eta Teknologia aldizkariko Istorioak atalerako idatzi zituen kronika horiek guztiak, eta orain kronologikoki bilduta aurkeztu dizkigu. Aldizkarian bezala, liburuan ere ilustrazio batekin batera doa kronika bakoitza; Manu Ortega ilustratzaileak istorio bakoitzerako propio sortuta, hain zuzen.

Page 24: Elhuyar taldeko memoria 2013,

91 pertsona lantaldean

Ikasketa-motaren arabera:

0

5

10

15

20

25

% 22 % 20 % 14% 19 % 13 % 12

• Hizkuntza .............. % 22

• Zientifikoak .......... % 19

• Informatika- Ingeniariak ................ % 20

• Komunikazioa ...... % 13

• Giza zientziak ....... % 14

• Enpresa ................... % 12

EMAITZA

24

Page 25: Elhuyar taldeko memoria 2013,

25elhuyar 2013. TALDEKO MEMORIA

2013aDATUETAN

emaitza

2013ko negozio-bolumena

5.375.145 €2013ko emaitza

5.193 €

Diru-sarreren banaketa

% 4

Hitzarmenak etabazkidetzak

218.921 €Diru-laguntzak

1.701.038 €% 32

% 64

Produktu eta zerbitzuensalmenta

3.455.186 €

Page 26: Elhuyar taldeko memoria 2013,

"Euskara zientzian, teknologian eta gizartean sendotzen eta harentzako arlo berriak eraikitzen egiten dugu lan, euskal komunitate aktiboa eta kritikoa helburu".

citrix11
Sello
citrix11
Sello
Page 27: Elhuyar taldeko memoria 2013,

"Euskara zientzian, teknologian eta gizartean sendotzen eta harentzako arlo berriak eraikitzen egiten dugu lan, euskal komunitate aktiboa eta kritikoa helburu".

citrix11
Sello
citrix11
Sello
Page 28: Elhuyar taldeko memoria 2013,

www.elhuyar.eus

citrix11
Sello