bizia-1gaia

11
1.GAIA 2.DBH HERNANI BHI Zorione Santiago

Upload: zorione-zorione

Post on 21-Mar-2016

228 views

Category:

Documents


3 download

DESCRIPTION

BIZIA IRAUNARAZI

TRANSCRIPT

Page 1: BIZIA-1GAIA

1.GAIA 2.DBH

HERNANI BHI Zorione Santiago

Page 2: BIZIA-1GAIA
Page 3: BIZIA-1GAIA

1. IZAKI BIZIDUNAK ETA BIZI-FUNTZIOAK

MATERIA SAILKATZEKO

IZAKI BIZIDUNAK: Animaliak, landareak,….

MATERIA BIZIGABEA: Mineralak, airea,…..

Zertan dira

desberdinak?

Izaki bizidunok bizi funtzioak

egiten ditugu; materia bizigabeak,

aldiz, ez.

ZERGATIK GARA IZAKI BIZIDUNOK

BIZI-FUNTZIO HORIEK BETETZEKO

GAI?

Izaki bizidunok horretarako zenbait egitura baditugulako, eta materia

bizigabeak, ez.

Page 4: BIZIA-1GAIA
Page 5: BIZIA-1GAIA

Izaki bizidun guztiok, bai txikienek bai handienek, zenbait

antolaketa-maila ditugu, egiturari dagokionez gero eta

konplexuagoak.

Izaki bizidunon konposatu kimikoek egitura zelularrak eratzen dituzte. Bestalde egitura zelular horiek ere elkartu egiten dira, eta zelulak eratzen dituzte. Zelulek ehunak sortu, ehunek organoak; eta organoek, sistemak. Urrats horietako bakoitza antolaketa-maila bati dagokio.

Antolaketa maila

txikienetik handienera

Page 6: BIZIA-1GAIA

Elikaduraren bidez, izaki bizidunok inguruneko substantziak

hartzen ditugu. Substantzia horiek zeluletara doaz eta han

energian eta materian bihurtzen dira. Azken prozesu honi

NUTRIZIOA deritzo.

Page 7: BIZIA-1GAIA

Arnasketaren bidez, irentsitako elikagaiek duten energia lortzen

dugu. Hori gertatzeko, oxigenoa hartzen dugu eta energia eta

hondakin-substantziak sortu (karbono dioxidoa eta ura).

Page 8: BIZIA-1GAIA

Arnasketaren ondorioz, bai eta elikagaiak berezko materia

bihurtzeko prozesuaren ondorioz ere, hainbat substantzia askatzen

dira: Karbono dioxidoa (arnas aparatuaren bidez), ura eta

amoniakoa (iraitz-aparatuaren bidez). Landareek Karbono dioxidoa

askatzen dute hostoen bidez.

Page 9: BIZIA-1GAIA

•Izaki bizidun guztiok harremana dugu ingurunearekin (barne eta kanpo ingurunea) eta

bertan izaten diren aldaketak (estimuluak) hauteman eta erantzun egokiak lantzen ditugu.

•Izaki bizidunok bi erantzun mota ditugu: BAKUNAK eta KONPLEXUAK

•Animaliok ERREZEPTORE izeneko egitura bereziei esker hautematen ditugu estimuluak.

Landareek ere estimuluak

hautematen dituzte eta

erantzun egokiak sortzen

dituzte:

NORABIDEARENA eta

IREKI-IXTEA.

Page 10: BIZIA-1GAIA

Izaki bizidun guztiok handitu egiten gara, bizitzan zehar.

Hazkuntza hori 3 modutara gerta daiteke: zelulak neurriz

handituz, zelulak ugarituz edo handituz eta ugarituz.

Page 11: BIZIA-1GAIA

Ugalketaren bidez, izaki bizidunok gure berdinak edo antzekoak

diren ondorengoak sortzen ditugu, horrela, bizia iraunaraziz.