irakaskuntza publikoa 91.zkia

16
Irakaskuntza Lege gordailua BI-2729/00 EAE 91 zenbakia Publikoa 2011ko ekaina Arazo bat, bi ikuspegi

Upload: steilas-sindikatua

Post on 12-Mar-2016

248 views

Category:

Documents


13 download

DESCRIPTION

stee-eilas sindikatua Argitalpena: Irakaskuntza Publikoa 91zkia

TRANSCRIPT

Page 1: IRAKASKUNTZA PUBLIKOA 91.ZKIA

IrakaskuntzaLege gordailua BI-2729/00

EAE

91 zenbakia

Publikoa2011ko ekaina

Arazo bat, bi ikuspegi

Page 2: IRAKASKUNTZA PUBLIKOA 91.ZKIA

2011 EKAINA stee-eilasirakaskuntzapublikoa

a u r k i b i d e a

Editoriala 3

Jantokien gatzaka 4

Esleipenak abuztuan 5

Ordezkoen araudi berria 6-7

Zuzendaritzak 8

Hirueleko Markoa 9

LH-ko erlijio irakasleenmiraria 10

Aldaketak LanbideHeziketan 11

Giza Mugimenduak 12

Emakumea Eilastasuna 13

Nafarroako hauteskundesindikalak 14

Eskola publiko indartsu,zabal eta parte-hartzaileanahi dugu 15

Han hemenkairakurritakoak 16

2STEE-EILAS

GGEEHHIIEENNGGOOAA AAIINNTTZZAATT HHAARRTTUU !!

NNEEGGOOZZIIAAZZIIOO BBEERRRRIIAA IIRREEKKII !

Page 3: IRAKASKUNTZA PUBLIKOA 91.ZKIA

3

Marka guztiak txikitzeko gai direla erakutsi digute oraingoan ere Hezkuntza Saileko aginta-riek. A ze urtea eman diguten! Murrizketak, inposaketa, zigorrak, lan baldintzen kaskartzea,zerbitzu publikoen kaltetzea, irakaskuntza pribatuarekin akordioak… Hori bai, dena askatasu-naren, pluraltasunaren eta demokraziaren izenean! Zalantza bakarra dugu: hori guztia bene-tan sinesten ote duten ala saldu baino ez duten egin nahi. Eta, egia esan, ez dakigu zer denlarriagoa.

Ezagutu dugun administrazio ideologitazuenak, partidistenak eta konstituzionalistenak, iku-rrak eta gurutzada denen aurretik jarri duen PSE eta PPren gobernuak ez du konpondu irakas-kuntza publikoak duen erronka nagusia: hezkuntza sistemaren ardatz nagusi bezala finkatzea,indartzea eta lehenestea ikastetxeetan beharrezkoak diren baliabideak ezarrita. Gainera, esko-la komunitatearen pertzepzioan existitzen ez ziren arazo identitarioak sortu ditu, biziki-detza giroa nahastuz, eta propaganda egitea izan da bere helburu nagusia.

Hori guztia nahikoa ez eta lan baldintzen arloan, kaskartze nabarmena ekarri dutenjokaerak gauzatu ditu. Irakasleen sektorean beren sindikatu lagunekin sinatutako lan akordiopenagarriak inoiz gure sistemak jaso dituen murrizketarik handienak eta lanpostuen txikizio-rik krudelena ekarri ditu, irakasle ordezkoek ondo dakiten bezala. Lan legepekoen sektoreanutzikeriaz ari dira, erabat justifika ezina den egoera luzatuz: ia 8 urte lan akordiorik gabe.

Arduragabekeria eta inposaketaren seinale nabarmenagorik ere ikusi dugu jantokietakolangileen gatazkan. Publikoki salatu genuen Hezkuntza Sailaren jarrera autoritarioa etaenpresen aldekoa. Langileen aurkako manipulazioa eta gezurrak orain arte esandakoa berre-tsi baino ez dute egiten. Beren borrokak, haatik, bere fruituak eman ditu.

Otsailean izan genituen hauteskunde sindikalak, eta nabarmen gelditu zen zein zen ira-kaskuntza publikoko langileen gehiengoaren iritzia, kezka eta administrazioarekiko jarrera:nahikoa dela esan genion, beste modu batera egin behar direla gauzak. Baina hauek denengainetik daude eta bost axola beraiei langileek esandakoa.

Beraz, esan bezala, aurreko ikasturtea gainditu gabe pasa bazuten, oraingoa bide beretikjoan zaie eta, euren oso gustukoak izan arren, ez dugu programa informatikoen beharrik admi-nistrazioaren etengabeko ebaluazioa egiteko eta ondorioak ateratzeko: konpetentzien atalaridagokionez nagusi dira inkonpetentzian, besteekiko errespetua zer den ez dute ikasi nahi etagatazken kudeaketan autoritarismoa da erabiltzen duten tresna nagusienetakoa.

STEE-EILASekoek ez dugu zalantzarik: eskola publikoak ez du merezi halakokudeatzailerik eta langileok ez dugu merezi halako agintaririk. Ez dirudi babes han-

diegirik dutenik. Noiz arte jarraituko dute bide beretik?

GAINDITU GABEKO BESTE IKASTURTE BAT HEZKUNTZA SAILARENTZAT

EDITORIALA

stee-eilasirakaskuntzapublikoa 2011 EKAINA

¡Vaya año que nos han dado! Con este ya son dos en los que no han progresado adecuadamente,ni nada parecido. Es difícil aplicar más recortes en las plantillas, empeorar más las condiciones detrabajo y pasar más de la opinión de la mayoría de las trabajadoras y trabajadores.No respetan ni los resultados de las elecciones sindicales ni las opiniones de los agentes educati-vos.Con la ayuda de "sus sindicatos" han firmado un acuerdo laboral que ha traído el mayor recorte demedios y la mayor destrucción de empleo de la historia de nuestro sistema educativo.Han hecho de la imposición, la irresponsabilidad y la manipulación sus herramientas de gobierno yasí nos va. Ni la Escuela Pública, ni la comunidad escolar se merecen una administración así. ¿Hasta cuándo?

Page 4: IRAKASKUNTZA PUBLIKOA 91.ZKIA

4

Artikulu hau prestatzen ari gareneanaurreakordioa lortu dute PRECOren bidezjantokietako auzian. LAB, ELA, UGT eta ESKsindikatuek lagunduta langile hauek eginduten greba ez da erraza izan.

Zerbitzu publikoetan sarritan gertatzen denbezala, langileek aspalditik aldarrikatzendituzten hobekuntzen artean, batzuk langile-en lan baldintzei lotutakoak dira (soldatak,kontratuak...) eta besteek, lan baldintzezgain, zerbitzuaren kalitatea hobetzen dute(ratioak, arreta zuzenekoa ez den denbo-ra...). Bigarren atal honetako zenbait puntugurasoen elkarteek ere (EHIGEk) bultzatzendute, eta zerbait negoziatu zuten HezkuntzaSailarekin: aurten lehenbizikoz, jantokiko lan-gileei urtean 18 ordu gehitu ahal zaizkie kon-tratuetan umerik gabeko lana egiteko (koor-dinazioa…). Horren kostuaren zati batHezkuntza Sailak hartu du bere gain eta bestebat gurasoek ordaintzen dute, menuaren kos-tua igo delarik.

Berri ona izan beharko lukeena langi-leen aurkako tresna bihurtzen saiatudira. EHIGEk berak salatu zuen enpresek 18

2011 EKAINA stee-eilasirakaskuntzapublikoa

IKASTETXETAKO JANTOKIEN GATAZKA,AKTORE ASKO ETA HOBEKUNTZA GUTXI

orduak langile-enpresen arteko negoziazioa-ren ondoriotzat aurkeztu zituztela, langileenustezko borondate txarra agerian uztekoasmoz. Hezkuntza Sailaren bozeramaleakbere aldetik, greba aurrera jarraitzekotanordu horiek kentzeko mehatxua plazaratuzuen. Sektore honen azpikontratazioak berakadierazi du administrazioak ez duela langileezarduratu nahi; gainera, gatazkan partehartzekotan patronalaren alde jokatzendu.

Irakaskuntza publikoko mobilizazio guztiekbezala, langile hauenak eragin handia du biz-tanle askorengan; horretaz baliatuz arazoakonpondu baino, enpresek eta administra-zioak nahiago izan dute grebalarien iru-dia zikindu. Hala ere asko dira greba honenondorioak pairatu arren langileen alde agertudiren gurasoak.

Gero eta ikasle gehiagok bazkaltzen duteikastetxeetan kopuru absolutu zein erlatiboeierreparatuta. Bada garaia hazkunde kuantita-tiboari aldaketa kualitatiboa eransteko etaemakumez osatutako sektore honi mere-zi duen aitortza ematen hasteko.

Cada vez hay más comensales, más menús, más diversidad y más capacidad en los come-dores escolares. A todas estas mejoras ¿cuándo se suma el reconocimiento y retribuciónjusta para quienes trabajan en ellos?

KUDEAKETA ZUZENEKO JANTOKIAK 2009-2010 2010-2011

ARABAbazkaltiarrak

ikasleak%

10.76220.70151,98

12.26321.732 (1)

56,42

BIZKAIAbazkaltiarrak

ikasleak%

49.35165.22575,66

51.05366.92676,28

GIPUZKOAbazkaltiarrak

ikasleak%

25.72243.81858,70

27.17745.14060,20

EAEbazkaltiarrak

ikasleak%

85.835129.74466,15

90.493133.79867,63

(1): Benetako hazkundea txikiagoa da: hauetako 949 bazkalkide kudeaketa ez zuzenean zegoen-eta.

Page 5: IRAKASKUNTZA PUBLIKOA 91.ZKIA

5

Apirilaren 13an Lakuan egindako MahaiSektorialeko bileran Sailak aurtengo esleipe-netarako prestatuta dituen azken bi berrijakitera eman zizkigun. Lehenengoa: behin-behineko egutegiaren arabera, aurtenLehen eta Bigarren Hezkuntzan, buru-tuko diren lanpostuen esleipen prozesuia guztiak abuztuan burutuko dira.Abuztuan? Beti bezala, esango luke norbai-tek. Beti bezala? Ez ba!

Lehen Hezkuntzako esleipenak uztaileanzehar egin izan dira eta BigarrenHezkuntzakoen dantzaldia, berriz, abuztua-ren hogeitik aurrera hasten zen.

Aurten, oposizioak tarteko beste data ba-tzuk ezinezkoak direnaren aitzakiarekin,Sailak jakinarazi digu Lehen Hezkuntzakofuntzionarioek (suprimituak, itzulitakoak,zerbitzu-eginkizunak) izan ezik, prozesuhauetan parte hartu behar duten gainerakolangileek, funtzionarioek eta bitartekoek,abuztuaren 8tik aurrera erne egon behardutela!

Sinatu zuten azken zorigaiztoko akordioanez al ziren bada tematu honela jasota uzten:"oporraldi hori urtero abuztuan izango da"(34. art.)?

Zer gertatzen da prozesu horien zain egonbehar duten langileen oporraldiarekin?

Sailaren erantzuna: ez dagoela inolakoarazorik. Eta hauxe bigarren albistea: aur-ten, karrerako funtzionario ez diren(oposiziogile eta ordezkoak) Lehen eta

Bigarren Hezkuntzako langileen proze-suak informatikoak izango dira. Moduhonetan burutuz gero, langileak, edononoporretan egonda ere, esleipena egitekoaukera izango du (sic).

Gai honen inguruan guk aspalditik adiera-zi dugun jarrera argia da: Sailak beharrez-koak diren neurri guztiak hartu behar ditulanpostuen esleipen prozesu GUZTIAKuztailean zehar egin daitezen, langileriakabuztuko arauzko oporraldi osoaz gozadezan ahalbidetuz alde batetik, eta bestetik,irailaren 1erako ikastetxe guztietako planti-

llak itxita geratzeko aukera erraztuz.Ostera, argi ikusten dugu Sailak bide hau

jorratu beharrean alderantzizkoa hartuduela. Prozesuak antolatzeko aukeratzendituen moduak (Maisu-maistren, BigarrenHezkuntzako irakasleen, Hizkuntza EskolaOfizialeko irakasleen eta Musika eta ArteEszenikoetako irakasleen kidegoko EPEak,denak batera!) ate guztiak itxi eta beraiekproposatutako datetara mugatzen ditu eslei-penak.

Bada sindikaturen bat orain asaldatu etalangileak altxarazten diharduena "langileeneskubideen aurkako zanpaketa" dela etaekintza legalekin Saila mehatxatuz. EPE etaantzerakoen negoziaketetako lorpenak arra-kastatsu saldu nahi dituzten berberek, orainsortutako egoeran euren erantzukizunaezkutatu nahian dabiltza. Hau bai xelebrea!Beraiek izan dira Sailarekin EPE horien bal-dintzak sinatu dituztenak! Aspalditik eska-tzen ari gara ekainaren 30erako prozesuakamaituta egon daitezen EPEa gauzatzekobeste data batzuk erabili behar direla, bainaez digute kasu zipitzik egiten.

(jarraitzen du)

ESLEIPENAK ABUZTUAN

stee-eilasirakaskuntzapublikoa 2011 EKAINA

Page 6: IRAKASKUNTZA PUBLIKOA 91.ZKIA

6 2011 EKAINA stee-eilasirakaskuntzapublikoa

Era berean, urteak daramatzagu BigarrenHezkuntzako planifikazioan ere aldaketakeskatuz, uztailean zehar esleipenak burutze-ko aldarrikatuz, baina alferrik da. Kontutanhartzen bada finkapena, autodesplaza-mendua eta lanpostuen esleipena bate-ra egingo direla eta parte hartzen dutenlangileen kopurua itzela izango dela,prozesuaren garapenean arazo teknikoen fal-tarik ez dela izango pentsatzen dugu.Bestetik, finkatuak izango diren langileakesleipenetan parte hartzera behartuak ego-teari burugabekeria deritzogu, eta ikasturteberria zein ikastetxetan hasiko duten bezpe-ran jakiteari ere bai (abuztuaren 31an!)

Bukatzeko, honelako neurriak erabilizesleipen prozesuetan gardentasuna galtzendela salatzen dugu, haien jarraipena eta kon-trola ezinezkoa bilakatuz eta ondorioz, kalte-tuak gertatzen diren langileen erreklama-zioen jarraipena ere zailduz.

Hori guztia gutxi balitz, milaka langilerenoporraldiarekin jolasean aritzea izenik ezduen agintekeria da.

¿Había algo que faltaba por ver? Pues sí, pero por la administración que no quede: prác-ticamente todas las adjudicaciones de Infantil, Primaria y Secundaria van a ser en agosto,a partir del día 8, probablemente, para todo el personal funcionario y sustituto que le toqueelegir. ¡Y no se les mueve ni un pelo!

Eso sí, no hay que preocuparse, como todos los procesos van a ser vía internet (elecciónde plazas de prácticas, fijación de interinos…) podéis iros de vacaciones tranquilamente,pues la eficacia y funcionamiento de las aplicaciones informáticas impulsadas por elDepartamento de Educación son de sobra conocidas.

Ordezkoen araudian zenbait aldaketa eginbeharra zegoela egia borobila da. Araudiakberak izan dituen eguneraketak arau baka-rrean biltzea, adibidez, ezinbestekoa zen.

Baina Hezkuntza Sailak gaiari heldu zione-an, alerta bat baino gehiago piztu zitzaigun.Hasteko, gehiengoaren aldarrikapenen kon-tra murrizketaz beteriko garaian araudiberria zehazteko proposamena luzatu zitzai-gun, ordezkoen egoera bereziki kaltetuasuertatzen ari zen unean, hain zuzen ere(zoritxarrez, ez dirudi egoeraren okertzeakamaierarik duenik). Horrez gain, iazko Haureta Lehen Hezkuntzako esleipen prozesuetanhasi ziren euren asmoak gauzatzen, 50 kmkokontua, hain zuzen ere. Bestetik, susmo han-diegia hartu diogu egin duten proposamena-

ri, Hezkuntza Sailaren "arazo administratibo-ei" gehiago begiratzen baitio, ordezkoen lanbaldintzen eta egoeraren hobetzeari baino.

Badirudi araudi berria lehenbailehen amai-tu nahi duela administrazioak, baina ez dugudata zehatzen berririk. Jakin bezain prontojakinaraziko dizkizuegu.

Bitartean, jasotako zirriborroari gure ale-gazioak egin dizkiogu eta gaur da egunaerantzunik jaso ez dugula. Hala ere, gureeskuetan dagoen informazioa zuekin parte-katu asmoz, hauexek lirateke, gure uste-tan, aldaketa nagusiak, guztiz behin-behinekoak:

ADI, ORDEZKOAK, ARAUDI BERRIA DATORRELA!!

Page 7: IRAKASKUNTZA PUBLIKOA 91.ZKIA

7stee-eilasirakaskuntzapublikoa 2011 EKAINA

El Departamento amenaza de nuevo con cambiar el reglamento de sustituciones: quitar ellímite de los 50 km., facilitar la entrada al profesorado sin perfil, gestión informática gene-ralizada, contar las notas de oposición… La falta de negociación y de concreción en plazosy objetivos nos hacen temen lo peor para este sector, el más perjudicado con la actual polí-tica de recortes presupuestarios y laborales.

-Baremoan: puntu gehiago lortuko dirazailtasun bereziko edo "intereseko" plazetan(sartuko dituzte azken hauetan hiru elekoplazak?); oposaketen nota kontuan hartzekoaukera dago; oposaketak gainditzen ezdituztenei aukera emango zaie aurkeztudiren espezialitateko zerrendan sartzeko.

- Ordezkapen plazak aukeratzeko kudea-keta informatikoa, telefonoaren ordez.

-50 kilometroko muga desagertzen daeta "zonaldeen" kontzeptua agertzen. EAE 26zonaldetan banatu da eta ordezkoek auke-ratzea dute zeinetan lan egiteko lehentasunanahi duten. Zonalde batean ordezkorik gerat-zen ez bada, herrialdeko beste zonaldeetako-ei deitu ahalko zaie. Aukera hau lotuta dagoordezkapenen kudeaketa informatikoarekin:aurreikusten da ordezkoek internetez auke-ratuko dituztela plazak, eta zonalde batekolanpostu bat inork hartu ezean, zonaldehorretan baldintzak betetzen dituen azkenordezkoari emango lioketela ofizioz.

- Bigarren Hezkuntzan, HizkuntzaEskakizunaren aurretik jarriko da gaitasunpedagogikoa HE2ko plazetarako.

Zonaldeak sartzea positiboa izan daiteke.Baina gehiago dira ikusten ditugun arriskuak.Adibidez, egungo esleipen telematikoanbezala, oso zaila suertatzen da ordezkoent-zat eta sindikatuontzat jarraipen egokia etakontrola izatea. Hau da, gardentasuna,segurtasuna eta informazio argia izatekoeskubideak murriztu egiten dira. Zerrendabakarra garai bateko lorpena izan zen eta ezdago argi proposatzen den banaketarekinabantailarik izango denik.

Beste aldaketa batzuen guztiz kontragaude: ez ditugu onartzen perfilik gabekoirakasleak sartzeko ematen diren errazta-sunak. Ordezko berri guztiek elebidunak izanbehar dute. Antzekoa gertatzen da oposake-ten notak kontuan hartzearekin. Neurri uni-formatzailea izateaz gain, ez dakar inolakoonurarik ez ordezkoentzat, ezta ikastetxe-entzat ere.

Beste zenbait neurri osagarri proposatuditugu: hiru elekoan eskolak emateko C1mailako titulazioa izatea, hilabete edogehiagoko ordezkapenetan egun bat titula-rrarekin koordinatzeko, gardentasuna proze-su osoan, zerrendak gutxienez urtero ireki-tzea...

Prest gaude esandako guztiari buruzHezkuntza Sailarekin negoziatzeko baina,ikusitakoa ikusita, ez dugu esperantza handi-rik. Beraz, adi egon!! Kaltetuenak diren lan-kideek ere lan baldintza duinak izateko esku-bide osoa dute.

Page 8: IRAKASKUNTZA PUBLIKOA 91.ZKIA

8 2011 EKAINA stee-eilasirakaskuntzapublikoa

ZUZENDARITZAK: OKERREKO BIDETIK ARI DIRA

Zuzendaritzari buruzko dekretu berriakateratzeko asmoa du Hezkuntza Sailak.Horiei STEE-EILASek alegazio ugari aurkeztudizkie, planteamenduzko arazo larriak ikus-ten ditugulako.

Honakoa da, laburbilduz, HezkuntzaSailaren proposamena: zuzendarien sariosagarriaren zati bat soldatan finkatuko dabetiko, kargua utzi ondoren. Horretarakoaintzat hartuko da karguan emandako den-bora; baldintza izango da, kargua uztean,zuzendari lanaren ebaluazio positiboa lor-tzea, eta horretarako arautzen da zuzenda-rien ebaluazioa. Hau guztia, Eskolarenzuzendari hautaketan zuzendari-gai aurkez-ten direnentzat da, ez derrigor izendatutakozuzendarientzat. Ez dugu ikusten egokia etahala adierazi diogu Hezkuntza Sailari.

Funtzioak diru hutsez saritzeak bere arris-kuak ditu, eta galdera asko sorraraztendizkigu. Egokia da betetzen ez den kargubaten osagarria (edo horren zati bat)kobratzea? Zergatik kobratuko du zuzendari-ohiak eta ez Zuzendaritza taldeko bestekideek? Honek zertan laguntzen du, eskolahobetzen haiek esaten duten moduan?Ebaluazioa zuzendariari bakarrik egin beharzaio? Eta positiboa edo negatiboa den ondo-rioztatzeko bakarrik (hau da, jakiteko osa-garria kobratu behar duen)?

Guk beti defendatu dugu Zuzendaritzakokideei aukera ematea, kargua uzten dutene-an, eginkizun horretan galdu dutena berres-kuratzeko, hau da, denbora nagusiki etahainbat aukera. Horregatik eskatu dugu,adibidez, oporraldi denbora berezia karguauztean, eta lehentasuna prestakuntza jar-

dueren deialdietan. Ez dirudi HezkuntzaSailak gure planteamendu hauek aintzat har-tuko dituenik. Gure aldetik, oinarrizko gauzabatzuk gogorarazi nahi ditugu:

Zuzendaritza talde lana da, etamahai gainean jarritako neurriek lan hauahultzen dute, hierarkia sustatuz eta desber-dintasunak areagotuz. Zuzendaritza osoarenlana da aintzat hartzekoa, ez zuzendariarenabakarrik.

Nahiko bide antzua iruditzen zaigu,eskola hobetzeko neurrietan, pizgarri eko-nomikoak bultzatzea. Adibide gertua dugu,tutoretza pizgarriekin: horren eraginez, zer-tan hobetu da gure eskoletan tutoretza lana?

Zuzendaritza indartzeko bestelakoneurriak zaizkigu beharrezkoagoak:Zuzendaritzak aintzat hartzea lehenengoa,beren eskaerak eta kezkak arretaz entzunez.Izan ere, batzuetan ez dira errespetuz erehartzen.

Gainera, kontraesan larria dago:Zuzendaritza indartu nahi dela esaten da,diruarekin sarituz, baina ikastetxeen autono-mia erreala gero eta murritzagoa da etaeskola gestionatzeko Zuzendaritza taldeekdituzten baliabideak gero eta urriagoak.Egitura estuak daude berrikuntza esangura-tsuak bultzatzeko, eta oso neketsua daSailak planteatzen dituen programetatikkanpo eskolan ekimenak bideratzea.Baliabideen aldetik, azken murrizketak direlaeta, estu eta larri ibiltzen dira leku gehiene-tan eta hor dago muga latza Zuzendaritzataldeen eguneroko lanean eta eskola hobe-tzeko bidean.

DIRECCIÓN: MEDIDAS INADECUADASSe va a implantar la consolidación de una parte del complemento retributivo para los/-asdirectores/-as al abandonar el cargo, para lo que se va a regular su evaluación a fin dedeterminar si ésta es positiva, lo que daría derecho a esta consolidación. No nos parece unenfoque adecuado: la dirección de nuestros centros es un trabajo en equipo y estas pro-puestas no lo reconocen así; además, no creemos que la retribución propuesta redunde,como se dice, en una mejora de la dirección y de los centros. La contradicción consiste endecir que se quieren reforzar las direcciones cuando no se concede a los centros autono-mía real, ni los recursos que necesitan.

Page 9: IRAKASKUNTZA PUBLIKOA 91.ZKIA

9stee-eilasirakaskuntzapublikoa 2011 EKAINA

Hiru Eleko Hezkuntza Markoa ala Markoak??

Gogoratzen al duzue iazko deialdian nola-ko porrota jaso zuen Hezkuntza Sailak ikas-tetxe publikoen aldetik?

Gogoratzen al duzue, gehienon harridura-rako, zenbait ikastolen aldeko jarrera ereeman zela?

Gogoratzen al duzue nagusiki zer genionaskok eta askok egitasmo horren aurrean?

Horra modu telegrafikoan azalduta: 1.- Proposatzen den ereduak ez du

balio hizkuntza ereduen arazoa gaindi-tzeko, ez du indartzen bi hizkuntza ofizialenezagutza bermatu dezaken eredu elebidunaeta espresuki euskarari jartzen zaion galga-tzat hartzen dugu.

2.- Eleaniztasunaren aldeko apustua egi-ten dugu. Honek, ezinbestean, euskararenezagutza indartzeko bidea bermatubehar du, bereziki egun gauzatzen ez denereduetan.

3.- Tokian tokiko errealitatearen bai-tan, hizkuntza normalkuntza planen eta hiz-kuntza trataera bateratuaren ikuspegiarenarabera gauzatu behar dira arlo honetakoegitasmo zehatzak.

4.- Aurrekoak esan nahi du planteatzenden ordu banaketa onartezina dela, egi-tasmoak berak aldaketa sakonak eskatzen

dituela eta hauek guztiak negoziatu behardirela.

Erraza eta sinplea, ezta? Bada… erabatzentzuduna den posizio horrek administra-zioaren aldetik izan duen erantzuna bikoitzaizan da:

a.- Ikastetxe publikoei iazko deialdiberbera luzatu zaie. Izena emateko epeaireki aurretik komertzial lanetan aritu dirazenbait arduradun, merkealdietan bezala,baina inolako negoziaziorik ireki gabe. Honekeragina izan du aurten erantzun zabalagoajasotzeko garaian.

b.- Itunpeko ikastetxe eta ikastetxepribatuekin hauek nahi izan dutenanegoziatu dute, argazkian atera eta egitas-moari babesa ematearen truke.

Egia da administrazioak badakiela dirutruke batzuk edozer egiteko kapaz direla etabeste batzuk ez gaudela prest edozer gauzaonartzeko, baina horren zaila al zen egitas-moa irakaskuntza publikoko eragileekinnegoziatzea, inposaketaren bideari heldubeharrean?

Eskerrak Hezkuntza Sailak edozein gauza-ren gainetik ematen diola sare publikoarilehentasuna, bestela…

Parece ser que tampoco todos los centros somos iguales para los planes de la Consejerade Educación. Depende, por lo visto, de lo dispuestos que estén a apoyar los planes de laadministración, como ha sucedido recientemente con el acuerdo firmado con los centrosconcertados en materia "trilingüe". Estaría bien saber qué más razones tiene el departa-mento para negociar con unos e imponer a otros.¡Menos mal que defienden la escuela pública por encima de todo! ¿O de casi todo?

Badirudi denok ez garela berdinak… edo horren berdinak, behintzat!

Ele!

Ele!

Ele!

Kristau Eskola, Isabel I EAEkoa eta Ikastolen Elkartea bat eginik 3Ele!-koaren alde

Page 10: IRAKASKUNTZA PUBLIKOA 91.ZKIA

10 2011 EKAINA stee-eilasirakaskuntzapublikoa

LH-KO ERLIJIO IRAKASLEEN MIRARIAHau guztia EAJ-k Zapateroren gober-

nuko 2011ko aurrekontu orokorreibabesa ematearen ondorio zuzena da.Hau da, babesaren truke transferentzia ba-tzuk lortu ditu EAEko gobernuak eta horieta-ko bat Lehen Hezkuntzako erlijio irakasleak"gure" Hezkuntza Sailean zuzenean sartzea-rena dugu.

Bigarren Hezkuntzakoak orain delaurte batzuk sartu ziren inolako oposake-ta, meritu lehiaketa edo beste edozeinfroga objektiborik gainditu gabe etalaboral finkoen izaera lortu zuten, hauda, behin betiko kontratua. Hau bai delamiraria eta ez moja bati parkinson gaixota-suna sendatzea! Josu Erkoreka (EAJ) jauna-ren beatifikazioa ere ikusiko ote dugu?

Orain LHko erlijioko 250 irakaslek(horietako 5 baino ez dira beste erlijiotako-ak), ibilbide bera jarraituko dute, guztiokordaintzen ditugun zergen kontura, fededu-nak izan edo ez, noski!

Kurioso xamarra da, erlijio ikasgaiareneskaera gero eta txikiagoa izanda, erlijio ira-kasleek ez dutela beste edozein irakaslekpairatzen duten murrizketarik (desplazamen-duak, supresioak…) sufritzen. Ordutegia gut-

xitzen bazaie ere, dituzten beste habilita-zioen orduekin bete dezakete.

Esan beharra dago eskaera bakarra izandaere, irakaslea izendatzen dutela eta "taldea"osatzen dela. Ez dugu hemen azalduko zein-tzuk diren bestelako taldeak osatzeko gutxie-neko kopuruak, guztiok ongi baitakigu.Horrela izanda, beste zerrendetan puntuakmetatzen jarraitzen dute eta nahi dutenmomentuan erabili ahal izango dituzte besteordezkoen aurretik pasatzeko. Hori alderan-tziz ez da gertatzen, erlijio zerrendetanapuntatzeko "missio canonica" delakoabeharrezkoa baita eta hori Gotzaindegiakematen du eta elizak agintzen duena ezbaduzu betetzen kendu ere egiten dizu.Guztiok ezagutzen dugu Almeriako andere-ñoaren kasua, gizon dibortziatu batekin zibi-letik ezkontzeagatik kaleratua izan zena.Agian hurrengo neurria Espainiako Errege-etxeko norbait kaleratzea izango da! Horrelairitsi behar errepublikara ere! Bada marka!

Noiz arte elizaren eta estatuarenarteko ezkontza?

Eskola laikoaren alde erlijio ikasgaiaeskolatik at!

Gipuzkoako ikastetxeetako zuzendariek jaso berri duten Gotzaindegiak bidalitako "esku-titz-mehatxua" benetako perla da. Beren hitzetan, informazioa eman nahi omen dute,baina epistola irakurri eta gero beste ondorio batetara iritsi gara: fedeak mendiak mugitzenez dituenean, beste garai bateko baliabide irmoagoak erabili beharra dago, hori bai, bedein-kapen guztiekin. Eskatu, kuriositatez bada ere, eskutitza zuen ikastetxean.

Ez ote da garaia eliza kontuak eliza eremura mugatzeko edo, gutxienez, eskola eremutikateratzeko? Bitartean ez litzateke alferrikakoa izango gurasoak bide hau har dezaten ani-matzea.

Page 11: IRAKASKUNTZA PUBLIKOA 91.ZKIA

11stee-eilasirakaskuntzapublikoa 2011 EKAINA

ALDAKETAK LANBIDE HEZIKETANMadrilgo gobernuak bultzaturiko

Ekonomia Jasangarriaren Legeareneta horren atzetik etorri direnen ondo-rioz, aldaketak datoz, batez ereLanbide Heziketaren antolaketan:

" PCPI/HLPPak (1 mailako LH)Lanbide Heziketaren barnean kokatu-ko dira, eta ikasketa hauen derrigo-rrezko modulu profesionalak gaindi-tuz gero, zuzenean pasa ahal izangoda Erdi Mailako Heziketa Ziklo batera(graduatu titulua izan ala ez).Baldintza bakarra izango da 15 urteizatea (eta programa onartzea).

" Lanbide Heziketako Erdi MailakoHeziketa Zikloa burutu duen ikasleakBatxilergoa egin ahal izango du,baina nahikoa du ikasgai komunakegitea Batxilergoa burutzeko.

" Ildo horretatik etorri zaiguDBHko 4. mailako hiru aukera pro-posatzea: lanbide heziketara biderat-zen dena, Letra Batxilergorakoa etaZientzia Batxilergorakoa.

" Lanbide Heziketan malgutasu-na garatzeko asmoa agertzen da:esperientziaz kualifikazioak lortzekoaukera, eskaintza partziala handitzea,enpresetako prestakuntza balidatzekosistemak, on-line bidea sustatzea …

" Lanbide Heziketako ikastetxeintegratuen autonomia esparruakzabaltzen dira: bitarteko eta pertsona-laren gestioa, enpresekiko itunak

Badirudi eskola porrota dela egitas-mo hauek ziorik nagusiena. Horretazaritzean, ezin dira alde batera utzieskolaren beharrak, aniztasunarenaurreko estrategiak eta ikastetxeekhorri erantzuteko dituzten baliabide-ak. Ikasketen berrantolaketa hutsakez du arazoa konponduko.

Bestalde, Madriletik datozen neurrihauek Espainiako egoera duteabiapuntu eskola porrotari, eskolaabandonuari eta gazteen eskolaratzetasari dagokionean. Eta horretaz esanbehar da Euskal Herrian oso bestelakoegoeran gaudela parametro hauetan.Gure gogoeta propioa beharkogenuke gure errealitateari ego-kien dagozkien neurriak hartzealdera. Ez dirudi hori denik hemengoadministrazioen jarrera eta nahia.

STEE-EILASen hasi gara gogoetaeta eztabaida, eta maiatzaren 25eanLanbide Heziketari buruzkoJardunaldia egin genuen, informa-zioa zabaltzeko eta eztabaidari ekite-ko. Bertan Lanbide Heziketaren anto-laketa eta EAEko Lanbide HeziketakoIII Plana izan genituen hizpide, beste-ak beste. Jarraipena eduki behar duenjarduera aberatsa izan da.

CAMBIOS EN LA FP: Mayor flexibilidad en los estudios y en la acreditación de las cualifi-caciones profesionales, facilidades para el paso de unos estudios a otros, nuevo rediseñode los PCPIs (FP de nivel 1) a los que se accede ahora con la única condición de tener 15años, creación de 3 vías en 4º de la ESO, una de ellas orientada hacia la FP y dos alBachillerato (Ciencias y Letras). Son cambios importantes que requerían un debate sose-gado, que no se ha producido. Además, estos cambios propuestos desde Madrid respon-den a la situación de fracaso y abandono escolar del estado español; pero la realidad deestos parámetros en Euskal Herria es muy diferente. El III Plan de FP para la CAV siguelas directrices de Madrid y aporta muy poco como reflexión propia.

Page 12: IRAKASKUNTZA PUBLIKOA 91.ZKIA

12 2011 EKAINA stee-eilasirakaskuntzapublikoa

Ante los ataques militares a Libia por partede las potencias occidentales bajo mandatode la ONU, desde los grupos que formamosla Plataforma Contra la Guerra queremosmanifestar lo siguiente:

.- Denunciamos la guerra inicia-da por los estados europeos yestadounidense con el hipócritabeneplácito de la ONU como fór-mula de resolución de un conflictoen el que, como siempre, el sufri-miento lo pagará la población civillibia con muerte, destrucción ymiseria.

.- Denunciamos el papel previo de estosestados en este conflicto, dado que han pri-mado los intereses económicos y geoestraté-gicos frente a aquello que supuesta e hipócri-tamente defienden: la libertad y la democra-cia. Destacamos el papel del Estado españolque durante el primer semestre del 2.010exportó a Libia equipamiento militar porvalor de 6,8 millones de euros. Un ejemplocercano es la empresa vasca ITP, que el añopasado firmó un acuerdo de colaboración conLibia para realizar el mantenimiento y repa-ración de aviones militares libios. A estohabría que añadir la munición con puntas deuranio empobrecido utilizada por la OTAN ylas bombas de racimo de fabricaciónespañola utilizadas por Gadafi.

.- Denunciamos la injerencia inter-nacional en un nuevo ataque imperia-lista, que viene a recordar anterioresagresiones (Irak, Afganistán), y conlos que se busca, por una parte, preservarintereses económicos relacionados con fuen-tes de energía (petróleo y gas) y por otraencauzar y someter a los designios de occi-dente las recientes revoluciones y levanta-mientos populares de los pueblos de la zonacon el objetivo de preservar intacto el control

económico y político del norte de África yoriente medio para beneficio de Europa yEEUU.

- Respaldamos el derecho del pueblo deLibia a decidir su futuro sin injerenciasautoritarias internas ni externas, perorechazamos la guerra impulsada porlos países occidentales cuyo fin no esotro que el de defender el sistema deconsumo capitalista basado en elexpolio de los recursos naturales.

-Denunciamos la hipocresía deoccidente, que proclama que el objetivo de laguerra es la intervención humanitaria y laprotección de la población civil pero sinembargo mira para otro lado e incluso apoyalas masacres cuando las cometen sus alia-dos, como está ocurriendo hoy en día enYemen, Bahrein o Arabia Saudita. Los paísesEuropeos y EEUU no tienen ninguna legitimi-dad para proclamarse garantes de los dere-chos humanos ya que en las últimas décadashan sido los responsables de las mayoresmasacres que se han producido en todo elmundo, interviniendo y provocando destruc-ción y muerte en todos aquellos lugares queno se han sometido a los intereses de sustransnacionales.

- Denunciamos que en el momen-to en que se están dando los mayo-res recortes de derechos y prestacio-nes sociales de las últimas décadascon el argumento de que la situacióneconómica obliga a ello el gobiernono tenga reparos en gastar millones

de euros en una guerra, con lo cual quedaclaramente probado que hay dinero pero solopara realizar actuaciones que aumenten losbeneficios de las clases más pudientes y delas multinacionales.

Gerraren aurkako plataformak bideratutako ekimenekin bat egin dugu oraingoan ere. Libian gertatzenari dena beste zenbait tokitan gertatzen ari denaren kalko hutsa da, hau da, munduko herrialde abera-tsenen mesedetara dagoen NBEen babespean libiarrei dagokiena beste batzuk erabakitzen dute. Ezdugu onartuko ez barneko ez kanpoko inposaketarik ere. Interes ekonomikoen araberako jarrera zini-koak salatuko ditugu behin eta berriro. Bereziki mingarria da bertako populazio zibilak jasaten dituenerasoak, beraiek baitira kaltetu nagusiak. Libiarrek euren etorkizuna erabakitzeko eskubidearen aldeko-ak gara, askatasunez, barne zapalkuntzaren aurka eta kanpoko eskuartzearen aurrean.

GIZA MUGIMENDUAK

Page 13: IRAKASKUNTZA PUBLIKOA 91.ZKIA

13stee-eilasirakaskuntzapublikoa 2011 EKAINA

Estatistikek esaten dutenaren araberagure gizarteak berdintasuna lortu du.Berdintasun formala bai: Berdintasun legea,sexu ezberdinen arteko ezkontza… bainaberdintasun erreala lortzeko oraindik askofalta da eremu guztietan: lan produktiboaneta erreproduktiboan, ikasketetan, komuni-kabideetan eta abar luze batean.

Egungo neskek ezberdintasuna ezeztatzendute, sexuaren araberako diskriminazioagaindituta dagoela esaten dute, eta gizartepatriarkatu honek inposatzen dizkigun"arauak": gorputzari gurtza, takoiak erabilt-zea, ikasketa teknologikoak ez aukeratzea,zaintzako lanekin lotura zuzena dutenak aldizbai… libreki aukeratzen ditugula pentsatzendute.

Berdintasun erreala lortu ez dugula hain-bat adierazpen publikoetan ikus dezakegu,horietako bat Maitzak 15eko plataformetaraedota kanpaldietara hurbilduz gero, izenaberak "indignados" ez gaitu izendatzen, kar-teletan edota idazkietan generoa ez da inonagertzen, beste batzuetan aldiz, edukia etahizkuntza sexista (que gobiernen las putasporque sus hijos no saben) jorratzen dute.Guztiok ezagutu dugu Sol-eko kanpaldianfeminista gazteek sufritu zuten erasoaldia "larevolución será feminista, o no será" lemape-ko kartela eskegi nahi izan zutenean.Pankarta horrek ez zuela tokirik iraultza guz-tiona ( de todos) delako, feminismo eta ma-txismoa gauza bera direla eta aurpegiratzenzieten bertako hainbatek.

Argi dago eskola mistoa ez dela hezkide-tzailea eta sexismoaren arazoa ez dagoelagainditurik, hau da, hezkidetza gainditugabeko arloa dugu.

Hezkidetzak hezkuntza heteronormatiboaaldatu behar du, edozein diskriminazio sexis-tari aurre egiteko identitate sexual ezberdi-nak azaleratu eta tratu onak landu eginbehar ditu.

Genero-nortasun aniztasuna ikusezina dagure ikastetxeetan, azken batean eskolagizartearen isla baino ez da.

Hori dela eta gure kurrukulumek bultzatubehar dute kalitatezko sexu heziketa, eragin-korra eta prebentiboa, pertsona guztiei berensexualitatea modu positiboan, osasunga-rrian, solidarioan eta kontzienteki bizitzenlagun diezaieona.

Orain urte batzuk hezkidetza mintegiakberritzegune guztietan zeuden, HezkuntzaSailak formazioa eta baliabideak eskaintzenzituen, baina hori guztia desagertu egin da,Hezkuntza sailak ere diskriminazioak etaezberdintasunak gainditurik daudela pent-satzen ote du? edo baliabideak beste proiek-tuak garatzeko, hiru eleko markoa, Bakerakohezkuntza, Teknologia berriak,… ipintzeaaukeratu du?

Hezkidetza da bidea diskriminaziorikgabeko gizartea lortzeko, beste gizarte eredubat posible eta ezinbestekoa baita.

EILASTASUNABILBOKO SAN ADRIAN IKASTETXEKO IKASLEAK KONGOKO IKASLEEKIN

Bilboko Berdinak Gara Taldeak (Irala auzoareninguruko ikastetxeen arteko koordinazioari esker)hezkuntza garapenaren inguruko praktika onakegiten ditu. Pasa den ikasturtean, Guatemalakoegoera ezagutu ondoren, aurtenSan Adriango DBHko 1., 2. eta 3.mailako ikasleek Kongo herriarenegoera aztertu dute.Horretarako, "Kongo argi ikusezi-na" dokumentala ikusi ondoren,Kasaiko ikasleen egoera hobetoulertzeko, hango NGEko emaku-me bat, Ntumba, etorri da ikasle-

en galderei erantzutera. Ntumbak azaldu duene-an hango ikasleek ez dutela inolako libururik, SanAdriango gazteek laguntzeko zerbait egitea era-baki dute. Urtebetetze egutegiak egitea erabaki

dute eta horretarako, 3. mailakoikasleek garaiko fruituen marrazkiakegin dituzte. Egutegiek bizitza oso-rako balioko dute, familia eta lagu-nen urtebetetzeak adierazteko. 10eurotan saltzen ditugu (5,5 gastuaketa 4,5 Kasaiko eskolei bidaltzeko)eta STEE-EILASeko egoitzetan erosditzakezue.

EMAKUMEAHEZKIDETZA, GAINDITU GABEKO ARLOA

Page 14: IRAKASKUNTZA PUBLIKOA 91.ZKIA

14 2011 EKAINA stee-eilasirakaskuntzapublikoa

NAFARROAKO HAUTESKUNDEAK: GURE BALORAZIOASTEE-EILAS-ek atera dituen emaitzak onak izan dira: mantendu ditugu 8 delegatuak eta

bigarren indarra izaten jarraitzen dugu

Ez ginateke gezurretan arituko emaitzahauek zapore gazi-gozoa utzi digutelaesaterakoan. Pozik egotekoa da bigarrenindarra izaten jarraitzen dugula ikusteak,baina zertxobait gehiago espero genuela ereesan nahi genuke. Baldintza asko eman diragu lehen indarra izateko: gure aurretik zego-en CCOOk jaso duen merezitako egurra, sin-dikatu korporatibisten zatiketa, gure ekimensindikala Euskal Herriko gehiengo sindikalare-kin, administrazioarekin sinatutako itunarenaurrean izan dugun jarrera irmoa, euskarareneta euskal irakaskuntzaren aldeko jarrera,gure eguneroko lana…

Geure lankideek iritzia eman dute etaemaitza hauek euren borondatearen isla dira.

LAB izan da lehen indarra, 42 botogatikbesterik izan bada ere. Gure zorionik beroe-nak. Esan genezake euren igoera nabarme-nak adierazten duela murrizketen eta krisia-ren inguruan gobernuek ezarritako politikenaurkako boto-emaileentzat erreferentziazkoaukera izan dela. Guk jaso dugun babesaeremu berean kokatu behar delakoan gaude.ELAren igoerak euskal gehiengo sindikalaren

NAFARROA

aldeko babesa indartzen duela esango genu-ke.

Aipatzekoa da ere abstentzioa % 42,40izan dela. Arrazoi hauek aipatu nahi genituz-ke: administrazioak ez du erraztasunik emanbozkatzeko eta Nafarroan bi hauteskundeakbatera izateak (autonomikoak eta sindikalak)ez du lagundu hauteskunde kanpainarenmartxa eta parte hartzea.

Orokorrean emaitza onak lortu ditugu.Hala ere, beste batzuen artean, nagusi izandiren bi ardatz aipatu nahi ditugu: egokituzaigun krisi garai hauetan zer nolako kude-aketa egin dugun itunaren eta honi lotu-tako gaien inguruan eta euskal gehiengosindikalaren baitan burututako ekintzasindikala. Lehenengo gaiari begira, bi urtehauetan maila orokorrean eta Itunaren gau-zatzean ezarritako murrizketek, hasieran lor-tutako aurrerapenak desitxuratu dituzte etahonek eragina izan du gure emaitzetan.Bigarrenari begira, gure sindikalgintza ere-duak eta gure eguneroko lana ongi egiteakerantzun ona izan dutela uste dugu.

Consideramos buenos los resultados obtenidos: hemos mantenidos 8 delegadas-os yseguimos siendo la segunda fuerza por sólo 42 votos de diferencia respecto a LAB. CCOOrecibe el lógico castigo a su modelo sindical y los sindicatos corporativistas mantienen el40% de representación. La abstención, el 42 %, ha sido importante. Han influido la coin-cidencia con las autonómicas y las trabas puestas por la Administración. La respuesta quenuestro sindicalismo y nuestro trabajo han recibido ha sido positiva.

Boto kopurua +/- Delegatuak2007 2011 2007 2011

LAB 603 808 +205 6 9

STEE-EILAS 793 766 -27 8 8

CCOO 858 643 -215 9 7

AFAPNA 681 610 -71 7 6

ANPE 282 412 +130 3 4

APS 674 561 -113 7 6

CSI-F 386 358 -28 4 4

ELA 259 335 +76 3 4

UGT 214 252 +38 0 3

Osotara 4822 4817 -5 47 51

Page 15: IRAKASKUNTZA PUBLIKOA 91.ZKIA

15stee-eilasirakaskuntzapublikoa 2011 EKAINA

IRAKASKUNTZA PUBLIKO INDARTSU, ZABAL eta PARTE HARTZAILEA NAHI DUGU

ESKOLA PUBLIKO INDARTSUAEkainaren 5ean Eskola Publikoaren jaia

ospatu zen Bilbon. Bertan protesta ere egingenuen. Izan ere, gobernu honek ezarridituen murrizketek gure eskola ahuldu dute:plantilletan irakasle gutxiago, ordezkapenensistema tamalgarria, proiektuak aurrera era-mateko arazo handiak. Eskola publikoaindartzeko neurriak eta baliabideak eskatzenjarraituko dugu.

ESKOLA PUBLIKO ZABALAKezkaz ikusten dugu Departamentuak

erakusten duen joera autoritarioa: wifi ezonartzeagatik ordenagailuak eraman (Lezo),batxilergoa ikastetxe batetik kendu klaustro-ak eta eskola kontseiluak jakin gabe(Gasteiz), Ikastetxe Integralak sortu…Azalpen eske joan eta honako erantzuna

entzun dugu: "planifikazioa administrazioa-ren ardura da", eta kito. Ez litzateke horrelaizan behar.

ESKOLA PUBLIKO PARTEHARTZAILEAAzken boladan sindikatuoi administrazioa

ateak ixten ari zaizkigu pertsonalaren ingu-ruko beharreko kontrola egiteko: esleipeninformatikoan ez du biderik irekitzen sindi-katuok prozesuaren jarraipena egiteko;plantillak negoziatzean, erabat bazter-tzen du alde soziala. Parte hartu nahidugu, gardentasuna eta berdintasuna guret-zat funtsezkoak direlako eta eskola publiko-an zer egin eta zer esan badugulako.

El 26 de mayo STEE-EILAS, LAB y ELA, amplia mayoría sindical en el sector, realizamos una pro-testa en la Delegación de Bilbao solicitando que se constituya la Mesa Sectorial (las elecciones sin-dicales fueron en febrero), un calendario para renegociar un nuevo convenio laboral y protestan-do por los recortes en la escuela pública. Su respuesta: la foto la expresa con más claridad que milpalabras.

STEE-EILAS, LAB eta ELA INPOSAKETA SALATUZOtsailaren 16an hauteskunde sindika-

lak egin ziren. Ekainean gaude eta orain-dik ez da eratu Mahai Sektorial berria.Badirudi batzuekarazoak dituztelabozetan langileokadierazi genuenaonartzeko.

H o r r e g a t i kSTEE-EILAS, LABeta ELA HezkuntzaSailaren jarrerabaztertzailea salat-zeko protesta bide-ratu genuen maiat-zaren 26an BilbokoHezkuntza Sailarenegoitzan. Izan ere,hezkuntza politi-kan ikuspegi atzerakoi eta alderdikoiadaramate, inposaketa ugari bideratuz.

Egun hartan gero eta txikiagoa dengutxiengo sindikalarekin adostutakomurrizketak salatu genituen, eta beste

lan hitzarmenerakonegoziazio egutegia ereeskatu.

Hezkuntza Sailakbeste aldera begiratzenjarraitzen du, baina guez gara geldirik egon-go: aintzat hartu behar-ko gaituzte langileongehiengo zabala (%73)ordezkatzen dugunok.

Honelako jarreraduen Departamentutikespero genezakeenerantzuna izan genuen:

beltzez jantzitakoak bidali zizkiguten.

Page 16: IRAKASKUNTZA PUBLIKOA 91.ZKIA

16 2011 EKAINA stee-eilasirakaskuntzapublikoa

HAN-HEMENKA IRAKURRITAKOAK:Hablen con ellos

/…/ el desarrollo sin freno del capitalismo financiero desde los añossetenta y, sobre todo, la terrible crisis económica que ese capitalismo haprovocado han acrecentado la peligrosa percepción de que la democracia esuna ficción y que los destinos humanos están gobernados por poderes eco-nómicos que nadie ha elegido, que doblegan a los gobiernos y que se sir-

ven de una legión de "expertos" para propagar sus doctrinas.Resulta muy elocuente al respecto un análisis del Pew Research Center sobre el tratamien-

to informativo de la crisis por parte de los medios de comunicación estadounidenses. Los inves-tigadores analizaron 9.950 noticias, reportajes o entrevistas en distintos soportes mediáticos-televisión, radio, prensa, internet- y, al evaluar qué fuentes se citaban en las informaciones,encontraron que la inmensa mayoría de las voces reflejadas eran de representantes guberna-mentales (con Obama a la cabeza), empresarios o expertos "independientes" (que suelen ser-vir a intereses económicos, como queda bien expuesto en el documental Inside job).Ciudadanos y/o trabajadores, por contra, sólo aparecen citados en el 8% de las noticias sobrela gravedad de la recesión - pese a ser quienes la han sufrido con más crudeza- o en el 9% delas informaciones sobre el sector financiero. Y mientras empresarios son citados en casi el 40%del total de las noticias, representantes sindicales sólo aparecen en el 2%.

El estudio del Pew Research Center no hace sino mostrar el reflejo que tiene en los mediosde comunicación eso que los ciudadanos observan con creciente malestar: que sus opinionesy sus inquietudes individuales no cuentan. Que el poder sólo recurre a ellos para que sufra-guen, con sus impuestos, los desmanes del gran capital.

Marco Schewartz bere blogean, "Versión Libre" izenekoan, 2011-05-30

Zaldieroa, Berrian, 2011-05-18

Krisialdien zorigaiztoko ondorioakEuropan, buru-hiltzeen eta hilketen kopuruak aldatuz doaz langabezia-tasaren aldaketen

arabera. Horra datu zenbait:# Buru-hiltzeen kopurua %0'8 igotzen da langabezia-tasaren ehuneko puntu bateko igo-

era bakoitzeko, eta gauza bera gertatzen da hilketen kopuruarekin. Zenbaki absolutuetanadierazirik, 310 hildako gehiago gertatzen dira Europa osoan buru-hiltzeen ondorioz eta 40 hil-dako gehiago erailketen ondorioz, beti ere langabezia-tasaren ehuneko puntu bateko igoerabakoitzeko. /…/

# Langabeziaren igoera, puntu batekoa izan beharrean hiru puntukoa bada, %4'45ekoada suizidioen igoera (1.740 hildako gehiago) eta %28 igotzen dira alkohol gehiegi edatearenondorioz gertatzen diren heriotzak (3.500 hildako gehiago). /…/

# Bestalde, langabeziaren ondorioak ez dira berdinak herri guztietan. Gizarte-babesahandia den herrietan apalagoak izaten dira langabeziaren eraginak. Izan ere, enplegu-politikaaktiboetan gastatzen denak oso eragin mesedegarria du: hiritar bakoitzeko 10 $-eko gastuak,esaterako, buru-hiltzeen tasaren %0'038ko jaitsiera dakar.

The Lancet aldizkariko argitalpen digitalean irakurritako artikulu batetik hartu ditut datuhoriek. Egileek (D. Stucker eta lankideak) 65 urtetik beherako lagunen hiltze-tasetan gizarte-eta ekonomia-baldintzek duten eragina aztertu zuten, eta Europako Batasuneko 26 estatuetan1970 eta 2007 bitartean jasotako zenbait datu (hiltze-tasak, BPG, enplegu eta GizarteSegurantzako gastuak, besteak beste) erabili zituzten. "The public health effect of economiccrises and alternative policy responses in Europe: an empirical analysis" da artikulua .

J. I. Pérez, "Txinpantze Biluzia" bloga, Berrian.