herria 3091
Embed Size (px)
DESCRIPTION
Herria 3091TRANSCRIPT

2011ko Otsailaren 3koa - 3 Février 2011 - 1,20 E - N° 3091- ISSN 0767-7643
Egina denak ez du egiterik
(Erran zaharra)
Urtarril ondar hortan urteko biltzar nagusia zuen Frantsesenia laborantza lizeoak, Donibane Garaziko bere ikastetxean berean. Frantxua Tambourin lehendakariaren eta Cé-cile Crouspeyre zuzendariaren inguruan bildu da kari hortara administralari, erakasle, ikasle eta burraso multxo on bat. 2009/2010 ikasturteari eman da lehenik behakoa, aipatuz ereman diren urratsak bai laborantzaren sailan bai osagarri eta sozial zerbitzuetakoan. Urte aberatsa, lizeoak ikasleak prestatzen dituela biharko aktore nagusi izaiten, etorkizunean ukanen dituzten desafioeri baikorki buru egin dezaten. Hala nola garapen iraunkorraren ildoari
Etorkizuneko ildo berria : elebidun formakuntzaEhun ikasle dauzka Frantseseniak, heren bat laborantza formakuntzan, bi heren osagarri eta sozial zerbitzuenean, gehienak inguru aski hurbilekoak, bainan zenbaitzu kostalde hortatik bai eta Biarnotik ere etorririk. Laborantzari doakionez, hiru urtez eremaiki da orain Bac Pro saila eta ez lau urtez berriki arte bezala. Pertsonari buruzko zerbitzuetan (osagarri, sozial eta animazioa), hiru urteko Bac Pro elebiduna (euskara/frantsesa) eskainiko da lehen aldikotz helduden ikasturtetik aitzina. Ez elebidun sail mendrena doi doia euskarazko zenbait orenekin, bainan funtsezko elebidun saila, euskarari tokia han
dia emanez. Euskarak orain arte ere bere tokia jadanik balinbazuen Frantsesenian, Aldudarrak bideo eta bertze frangorekilako harremanetan, irailetik harat funtsezko tokia ukanen du ondare paregabe daukagun gure euskarak. Lan munduan euskararen galdea ere araberakoa da, haur, xahar ala elbarritu zerbitzuen ganik, eta ikasleeri euskararen erabilpena beharrezkoa bihurtua zaie asko tokitan.
Bertzalde, animazioarako BAFA formakuntzaren posibilitatea ere eskainiko du Frantseseniak, Euskaldun Gazteriarekin partxuergoan. Eta lehen sokorrien formakuntza ere banatzen du, suhiltzaileen laguntzarekin, “laneko salbatzaile sokorri
tzaile” diploma berme.
Barnategi berriaAurten 27 ikasle bazituen Frantseseniak Uharte Garazi aldeko barnategian. Apiriletik harat haatik barnategi berriberria ukanen dute Frantsesenia lizeoaren ondoan. Tokiko ofizialek eraiki duten bastimendu eder eta egokia, 40 ikasle aterbetzeko modukoa. Atsegin handiko barnategia, bereziki urrundik heldu diren ikasleentzat. Martxoaren 26an beharrak diren ate idekitzetan barnategi hori bisitatzen ahalko da, ordukotz barne apailaketak bururatuak bailaitezke. Jakin ezazue haatik Frantsesenia ikastetxeko lehen ate idekitzeak otsailaren 9 huntan berean beharrak direla.
Frantsesenian suharki aitzina
Frantsesenia laborantza lizeoa, Donibane Garazin
garrantzi handia emaiten dioten, harreman sakonak sustatuz Belaun koperatifa, euskal xerrikia, Natura 2000, bidezko merkataritza eta gisa hortako egiturekin. Pertsonari buruzko osagarri, sozial eta animazio zerbitzuen formakuntzan ere kartsuki ari dira lanean, dela haurtzaroa, dela zahartzaroa ala elbarrituen ildoetan, APF, France Adot, Kurutze Gorri eta gisa hortako egiturekin eskuz esku aitzinatuz, ondareari ere begia atxikiz, hala nola munduko ondare den Konpostelarateko beila bideeri. Emaitzak ere hor dira, bikainak, %100eko kausitzea Bac Pro sailan, hutsegite bakar bat Bepa delakoan.
Ikasleak xaharretxe batean animazio jokoetan

Gure Hitza
itsu eta elkor« Denek bazakitela eta nehork ez digu deus jakinarazi », hala mintzatu da, omen, Frantziako lehendakaria. Zertako ote dira, beraz, enbaxadoreak eta haien kudeatzaile diren kanpoharremanetarako ministeritza eta ministroa bera.Alta, enbaxadorearen lan premiatsuena da jakinaraztea bere gobernuari zer iragaiten den dagoen herrialdean. Hortakotz, ez jakinean izanez, ixilik egon da Frantzia Tunisiari buruz ; gehiago dena, perekatu du hango erregetxoa, libertatearen suhazia bizirik zagola aspaldian.Eta orain, de Gaullek bezala Kanadan, oihuka dezake Frantziak : Gora Tunisia askatuta !!!
Mundu zabalean
urkitz aro ?
San Bladi eguna dugu otsailaren 3ko hau, laborarientzat egun berezia, Iholdiko ka-peran bertzeak bertze beilaz direla bil-duko. Asia aldean, aldiz, Urtats dute os-patuko egun hortan, hots primaderaren besta, aro berri batean sartzea. Txinatar egutegiaren arabera, erbiaren urtean dira han sartuko, tigrearena utzirik. Er-bia edo lapinaren urtea, berexkuntzarik gabe, nahiz guretzat ez diren arras abere berdinak, familia berekoak izanikan ere. Hangotarrentzat, bata ala bertzea, abere zuhurra, jeinutsua, sotila, sentikorra... Deusik ikustekorik gure Oxobik konda-tua daukun erbi harroputz harekin, zango luze ergela, apoarmatu xumea zitzaiola desafiozko lasterkaldian aitzinatu. Bai-nan Oxobiren erbiak jendetik badu gehia-go erbitik baino.
Hemen ere aro berri batean sartuko gira, ihauterien aroan. Nahiz batzuk ihaute os-pakizunak jadanik hasiak dituzten joan-den asteburukotzat, Beskoitzen, Leitzan eta Sunbillan bezala. Ituren eta Zubietako joaldunek ere beren dangak ja entzuna-raziak dituzte. Halere, eskualde huntan bereziki, heldu zaikun asteburuan dute ihauteriek funtsezko oldarra hartuko : Do-nibane Lohizune eta Ziburu aldean har-tzaren iratzartea igurikatua da, Donibane Garazin zirtzilak dira Santibate kari os-tatuz ostatu ibiliko eta Santagrazin mas-karadak harrotuko ditu bazterrak. Gure beldurrak uxatzeko sasoina etorria zaiku, aro eguzkiagotsu baten menturan.
Aro eguzkitsuago bat dute ere igurika-tzen herrialde frangotan, miseriari bizkar egin nahiz, Tunisian iragan den urkitz iraultzaren ildo beretik. Egipton, Yeme-nen, Aljerian eta bertze herrialde batzu-tan populua asaldatzen hasia da, daukan ezinbizia ezin gehiago jasanez. Urkitz lo-rearen usain onaz apainduko ote da po-pulu hoien biharamuna ? Esperantza ho-rrekin dabiltza ainitzak, bainan diktadore guziak ez baitoaz iheska Tunisiako Ben Ali hura bezala. Kargu gorenaren tronua frangotto inarrosia delarik ere, Egipton Hosni Moubarak presidentarena bezala, boterea ez baita bazterrera uzten den bi sosetako purtzuka ! Bolikostako Gbagbo kaskogogorrak badaki horren berri !
Peio Jorajuria
Gehexan Pontto
tu lezakeena, erranez : « Sinbolikoki eta amets artean bederen ezaguturik daukagu guk estadu bat 1967ko muga heiekilakoa, Palestinakoa, Israelen ondoan bizi litakeena, Jerusalem atxikiz bien kapitala (Israel eta Palestina), hots, HegoAmerikako batzuek dauzkaten batzuen araberakoa.
• Gabon afrikarrean ere Ali Bongo presidenta begitan dute zenbaitek, erranez horrek ere lekuak hustu beharko dituela Tunisian beste Ali batek egin zuen bezala. Erran baino gehiago, gobernamendu berri bat izendatua ere zuen Mba Obame ministroak, erreusitu balu. Damurik du bere entseguko estadu kolpe hori ezeztatua izan gobernu zuzenaz eta ONU elkarterat ihes egin behar ukan du protestalariak oraingotz.
• Pakistanen ez daude geldirik islamista errebelde talibanak. Badituzte lau mila herritar bederen hilak hiru urtez herri hortan atentadoz. Ondarra zuten Lahore hirian bederatzi hil eta 50 kolpatu eginez moto batean ezarria zuten bonbaz Mohamed profetaren ohoretan egina zen ibilaldiprozesio batean. Eta beste holatsutako bat oraino hartarik hurbil hurbila.
• Israelgo eremuan urpean gas eta petrolio aurkikuntza harrigarriak egin dituzte itsaspeko ikerlariek ondorio gotorrak izan letzazketenak ekonomian, baieta politikan ere Israelen auzo herri horien artean : Turkia, Zipre eta beste batzu gainerat elgarren artean asko auzi badutenak hori gabe ere, miliarrak eta miliarrak izanen direlarik gune horietan jokoan alabaina, delako urre beltzarekin.
• Moskun egin den bonbaketak Errusiaren kapitala hori arras kexaturik utzi du, bederen horko buruzagiak. Astelehenean zen, hiri haundi hortako aireportu eder eta modernoenean, noiz eta 7 kilo TNTko bonba batek han berean 35 presuna hil baititu eta ehun bat bederen kolpatu, zenbait biziki haundizki, bixtan dena. Laster mintzatu dira Dimitri Medvedev eta Putin bera, biek ere beren haserrea itzul tzen zutela Kaukasiaren kontra. Probintzia hau da berez pobrea eta korrupziopean bizi dena, aldiz podore zentralistak ederrenean tratatzen herriaren kanporako omena, kapitala eta ikusgarria espantagarriak, halanola aireportu famatu hori. Halere, buruzagiek hobendunak kaztigatuak izanagatik, ez da segurtamenik hobendunak zein diren. Aita Sainduak hitz hunkigarriak izan ditu bereziki kolpatuen eta familia joen alde.
• Abidjan, Bolikostako kapitalean gerla deklaratu bat ez da oraino hasia bi alderdi etsaien artean baina bakearen manerarik ere ez agertzen batere. Alde batetik Gbagbo bozen galtzale ezin errexituaren aldekoak Ouattara irabazlearen guneak inguratu beharrez eta beste aldekoak beldurrez. Armak ere galdatzen dituztenak badira baina orduan zer ikus litake ?
• Egiptoa ere mugitzen hasi da bere gisan, Tunisiaren ondotik eta Ipar Afrika horrekin hain bateko kotsaduraren seinaleak agertzen zituela. Bixtan da ez dutela oraino lehen hortan bezala beren buruzagia kasatu, baina mehatxu batzuen sinoak bakarrik mementoko. Denak oroitzen dira han nola zuten Anouar el Sadate hil 1981an eta orain Hosni Moubarak dute geroztik, haatik huni ere galdatzen diote eta galdatuko konstituzioa berri dezan, bere karguaren mugatzeko gisan, eta jornalak emenda. Gaitzak hor dituzte dena den, korrupzioa, langabezia, tortura, horiekin direla gogorki atxikitzen herriko erasiak. Halere, ez da hori Tunisia, herritarrak ez hain pobre, eskolatuago, eta armada ta polizia indartsu bainan mugitzen hasiak direnak badituzte gutiaski denetan, Suez, Kairo, Alexandria, Assouan, Mashalla eta nun ez ? Uztarria laxatu artean ixilduko ez direnak, galde horiek.
• Hosni Moubarak ere lanetan da ikusiz gauzak nola doatzin Ekialde hartan, Egipto, Israel, Turkia eta beste. Denbora batez izana zen hein bat bero egiptoar buruzagiarekin, hartaz baliatuz ez ote zuen hor ararteko bat ona izanen. Bainan orai, dazkigun m u g i m e n d u horiek abiatzearekin ez da berdin. Hor baita oraino Moubarak, eta hor ere hunek helduden irailean beharrak dituen bozak, hurbildik segitzen ditu eskualde hortako politikari batzu eta besteak. Irrisku bat ikusten du alabainan, gauzak mintzen balira, hor daudela bazterretik barrandan, anai musulmanak batetik, eta ere, haratago, Iran alde horrek ikusi zituen nahasketak.
• Tunisian Rached Ghannonchi islamista berriz itzuli da herrirat, dazkigun berriak nolakatzen ziren ikusiz. Berak dio ez duela president izaiteko ametsik baina bazituen bere aldekoak milaka errezibitzeko, horrek ere zerbait erran nahi baitu ez idurian.
• Palestinar Estadu bat betiko ametsa eta ainitzen galdea dago Iguzkialde hurbil hortan, oraino hortan ez izanik ere gauzak. Zernahi izanik, horra ONG deitu gobernamendu gabeko talde multzo baten elkartea berriz ere mintzo dela bake tratu baten alde, Palestina berezko bat ezagu
Arma trafikuekin, grebarako deiak, eskolak hetsiak asko tokitan, talde batzu berriz soldado berezko biltzen dabiltzanak, eta herritar frango Liberia auzorat buruz ihesi joanak, ez da ez horietan denetan berri onik batere gaixo herri hortan.
• Nelson Mandela hegoafrikar gizon ospetsua eritegian da Joannesburg hirian, 92 urtetan, ainitz buruzagi eta besteren bisitak dituela, pentsa errex den bezala.
Hosni Moubarak
2

Han eta HeMen
Gure Irratiak 30 urte
elgarrekin ontzen dutela emankizunen %80a.
Informazioa emaiteaz gain, euskararen erabilpena nahi du sustatu Gure Irratiak, euskara baliagarri bilakarazi. 30. urtemuga horren karietara, kanpaina bizkorra abiatuko du Gure Irratiak, besta giroko hitzorduak batetik, dirua biltzeko kanpaina bertzetik. Alabainan, ekonomikoki zailtasun handiak baditu irratiak, diru publikoa murrizten ari zaion garai huntan. Gisa hortan, jendearen laguntza baitezpadakoa
zaio. Ja baditu ilabeteroko e maitza jarraikiak 150 bat lagunen ganik. Kopuru hori emendatu nahi luke, jendeen behin behineko laguntzak bertzalde bai eta enpresenak. Jaz oraindik 8 langile zauzkan irratiak, orain zazpi baizik ez, zortzigarren hori atsulutuki errekuperatu nahi lukeelarik, diru ahalbideak araberakoak izanez.
Hitzordu alaitsuak aipatzeko, huna mementoko zer dukegun egitarauan : martxoaren 5ean, larunbatarekin bi pilota partida Arrangoitzeko trinketean : 18:00 amaturren buruzburukako xapelgoko partida bat, 19:00 berezkoen finalaren arrabantxa ; apirilean, Korrika kari, irratiaren ate idekiak ; ekainean bertsu saio bat ; irailan haurrentzat Pi rritx, Porrotx eta Marimotots ; eta abendoan kantaldi handi bat ainitz kantarirekin (Anje Duhalde, Patxi Saiz, Pantxoa ta Peio...). Norberak www.gureirratia.eu webgunean segi dezake, eta hazi, hori guzia.
Doluminak
Mattin Larzabal gure lankideak galdu ditu joanden astean, egun berean, bi haurride : Baionan Señan anaia, 74 urte, eta Aiherran Maialen arreba, 72 urte, biak minbiziaz joak. Astelehenean iragan dira ehorzketak. Gure atxikimendu osoa adierazten diogu Mattin adiskideari.
Irisarrin, aldiz, Aña Idieder da zendu, 85 urtetan. Gure hango berriketaria ginuen aspaldiko urtetan. Gure dolumin bizienak eta atxikimendu osoa haren familiakoeri ere.
Herria
Garazi-baigorriko SuStenGu ordainketa zerbitzua
Zenbait urte huntan xutik ezarria izan da “Sustengu” izeneko ordainketa zerbitzua GaraziBaigorrin, lurralde hortako 30 herrietako laborarientzat. Zerbitzu horrek ordainketa segurtatu nahi luke eritasun, ixtripu ala heriotze baten ondorioz etxalde bat norbaiten beharretan gertatzen delarik, ama edo aita oporren karietara ere. Geroeta maizago badira maleruski nahigabeak, aurten bereziki ainitz jende gertatu dira beharretan, frangok ez zutelarik batere kotisatzen. Zerbitzu hori baliatzeko
behar da haatik urtesaria ordaindu, 40 eurokoa, edo Ahatsako Bernadette Biscaichipy Sustenguren lehendakariari edo Bidarraiko Mayi Urruty diruzainari. Ordainketarentzat, MSAk bere gain hartzen du gastuen zati bat, Sustenguk bertze bat.
Argitasun guziak ukaiteko, la-borariak gomitatuak dira Izpu-rako kooperatifan, otsailaren 15ean, asteartez (14:00) egi-nen den biltzar nagusirat.
bruno le Maire ministroa SenperenBruno Le Maire laborantza ministroa Senperen zen joanden astean, bisitaz, SaintChristophe lizeoan eta INRA ikerketa zentroan. FNSEAko Patrick Etchegarayek hartzaren sartzeak Pirinioetan sustatzen dituen kezkak adierazi dizkio. ELBko Christian Harlouchet, JeanPaul Duhalde eta Beñat Etchetok aldiz laborantza munduak jasaiten dituen hiru arazotaz diote hitzegin : laguntzak ardiesterakoan eginak zaizkien kontrolak eta konplikazioneak, 30 bat doziera badaudela gaur blokatuak ; ardi esnea hobeki saldua izan dadien tokian berean, kanpotik sobera ekarrarazi gabe gaur egiten den bezala ; eta laborari gazteen instalakuntza, departamenduko Laborantza Ganbarak
ez duena, haien arabera, behar den bezala kudeatzen. Ministroak hitzeman die lantalde batzu sortzea, gai horietaz arduratzeko. Zalutasun Handiko Treinbide proiektuaz galdezkatua izan delarik, ihardetsi du dozier hori behar zela oraindik ikertu eta hobetu, denen arteko elkarrizketen bidez.
Bruno Le Maire ministroa (artxiboko argazkia)
1981eko abendoan eman zituen lehen urratsak Gure Irratiak, Milafrangan. Egin du geroztik bide, Baionan egonik, eta orain Uztaritzen. Gorabeherekin, hala nola 2006an Uztaritzeko geletan jasan zuen sute hura, denak suntsitu zituena. Urtetsu bat huntan haatik berriz ere gela egokietan daude irratiko zazpi langileak. Ibilbide hortan haurrideak ukan ditu Gure Irratiak : Irulegiko Irratia, 1982an sortua, Xiberoko Botza, 1983koa, eta berrikitako Antxeta Irratia, lauen arte Euskal Irratiak sarea osatuz,
3

HeGoaldeanTerrorismoa gelditzea eskatu dute ETAko preso zenbaitek Argia astekarian zabaldu deklarazioan, erakunde armatutik kanporatuak izan ziren ETAko zazpi preso berehala terrorismoaren ofizialki gelditzearen alde agertu dira. Biktimen sufrimendua “onartzea” ere eskatu dute ETAri. Carmen Guisasola, Kepa Pikabea, Joseba Urrosolo, Andoni Alza, Rafael Caride, Ibon Etxezarreta eta Josu Garcia Corporales presoek sinatu dute adierazpena, denak Langraizeko presondegian daudenak. 2010eko maiatzean argitaratutako gutunean erranak errepikatzen dituzte. Biktimei eta haien familiei egin kaltea onartu behar duela ETAk militante guzien izenean. Halaber, iraganean egin atsekabe guzia aitortu beharko duela ETAk. Bide beretik, estakururik gabe, borroka armatua behin betiko utzi behar du ETAk ofizialki, betirako izanen dela bermatuz. Balentin Lasartek ETArekin zuen harremana hautsi eta barkamena eskatu die biktimei. Langraiz Okako (Araba) espetxera eraman dute ETArekin zuen harremana hautsi ostean, kartzelako iturriek jakitera eman dutenez. Bestalde presoen elkarteak gutunaren bidez jakinarazi du bake prozesuan parte hartze aktiboa izaitea eskatzen duela.
EA ez da Nafarroa Bai-ren aurkezpenean izanNafarroa Bai koalizioa Iruñean aurkeztu dute, bainan Eusko Alkartasuna ez da ekitaldian izan. Aralar, EAJPNV eta Independenteak soilik egon dira aurkezpenean. Patxi Zabaleta Aralarren burua, Jose Antonio Agirrebengoa EAJPNVkoa eta Uxue Barkos independenteen ordezkaria izan dira, besteak beste, koalizioaren aurkezpenean. Aste huntan, asteartean, EAren alderdiko biltzarrak erabakiko du koalizioan segituko duen ala ez. Tirabirak segitzen du beraz Nafarroako indar abertzaleen artean. Ezker Abertzaleak EArekin dituen harremanak Nafarroan gauzatu nahi ditu. Bainan Aralar ala EAJPNV ez dira bero Ezker Abertzalearekin elkartzeko. Eta EAk makila bi buruetarik atxikitzen lanak baditu. Euskadik bost eskumen gehiago jasoko ditu mar-txoaren 31 baino lehenEspainiako Gobernuak bost konpetentzia berri ezarriko ditu Euskal Gobernuaren eskuetan martxoaren 31 baino lehen. PSOEren eta EAJPNVren batzordeak adostu dute akordioa ; otsailaren 16an bilduko dira berriro transferentziak martxoaren 31 baino lehen sinatzeko. 2011ko Espainiar estatuko aurrekontuak onartzeko, EAJPNVk Zapate
roren gobernuari eman sustenguari esker lortu eskumenen lehen multzoa izanen da. Halaber, ekainaren 30a baino lehen transferitu behar dituzten beste sei konpetentziei buruz hitz egin: besteak beste, itsas eta errepide garraioa, enpleguaren arauketa, artxibo nazionala, jabetza intelektualaren araudiak eta arrantza irakaskuntza profesionala. Renfe eta Feve trenbideen transferentziari, autopisten kontzesioari eta herriko etxeetako hauteskundelegediari buruz ere hitz egin dute.
10.600 langabe gehiago izan dira Euskadin 2010eko azken hiruhilekoanGobernuaren inkestaren arabera, 10.600 langabe gehiago izan dira jazko azken hiruhilekoan. Inkestak jakinarazi du, 2010eko azken hiru hilabeteetan, Autonomia erkidegoko hiru lurraldetan 1.054.400 pertsona aktibo bazaudela, horietatik 114.900 langabezian, aitzineko hiruhilekoan 104.300 izan zirelarik.
Erretiroa : 38,5 urtez kotizatzen dutenak 65 urterekin erretiratu ahalko diraGobernuak eta sindikatuek akordioa lortu dute erretiroaren e rreformaren inguruan. Gobernuak baieztatu du 38,5 urtez kotizatzen dutenak 65 urterekin erretiratu ahalko direla. Gobernuak eta sindikatuek erretiroaren beste punduetaz negoziatzen segitzen dute. Euskara eta bortizkeria lotzea gatik kritika zorro-tzak Lopez lehendakariari Terrorismoaren gelditzea euskalgintzarentzat onuragarri izanen dela ; ETA desagertzean euskara ere askeago izanen dela deklaratu du Patxi Lopez Lehendakariak. Deklarazioek kritika gogorrak eragin dituzte. Horrelako adierazpenak egitea «astokeria» dela erran du Urkullu PNVEAJko presidentak, hitz hoiek zuzen ditzan eskatuz. « Ez dakit zer nolako lotura duen hizkuntzak indarkeriarekin eta terrorismoarekin » deklaratu du. EA eta Aralarreko ordezkarientzat ere horrelako deklarazioak onartezinak dira : gaztelera frankismoarekin lotzea bezala dela deklaratu du EAko ordezkariak, euskaldun guziak terrorismoari lotuz. Euskararen inguruan, nehorat eramanen ez gaituzten eztabaidetan ez sartzeko erantzun dio Jaurlaritzako bozeramaileak. Euskara guzien hizkuntza dela eta, ondorioz, euskararen sustapena eta defentsa guzien helburua izan behar dela gaineratuz.
Hego Euskal Herriko sukaldariak Madrilen Euskal Erkidegoko jatetxetan 21 Michelin izar biltzen dituzten hamahiru sukaldari agertu dira Madrilgo biltzarrean, Euskal Herriaren ahalmen gastronomikoa zabaltzeko. Hiruna Michelin izar dauzkaten hiru sukaldariak: Juan Mari Arzak, Pedro Subijana eta Martín Berasategi ; bina izar dauzkaten Andoni Luis Aduriz eta Eneko Atxa, eta izar bateko beste zortzi. Eusko Jaurlaritzak gastronomia bultzatzeko egin apustuetako bat, Basque Culinary Center erakundearekin gauzatu lankidetza izan da. Erakundearen helburu nagusia, sukaldaritzari buruzko goi maileko ikasketak bultzatzea da. Irailean martxan ezarria izanen da Zientzia Gastronomikoen Fakultatea. Espainian ez dago unibertsitate mailako beste ikasketa ofizialik gastronomiaren eremuan.
Emazteen kontrako indarkeria : 4 mila kasuz goiti jaz Emazteen kontrako 4.285 indarkeria kasu izan ziren jaz Euskal Autonomia Erkidegoan Gobernuko zerbitzuek bildu berrien arabera. Bi emaztek bizia galdu zuten bikotekideen eskutik. Emaitza beldurgarriak. Hala ere jakin behar da aitzineko urteari alderatuz, %8 gutiago gertatu zirela eta 2002ko urteaz geroz lehen aldia izan dela kasuak gutitzea. Euskal gobernuak zerbitzu berriak abian ezarriak ditu indarkeria horri gerla egiteko.
“Euskaldun eta burujabe” manifestaldia otsailaren 12 an Otsailaren 12ko martxaren aldeko deia egin dute euskaltzale ezagunek eta Euskal Herrian Euskaraz elkarteak “Sasi guztien gainetik, euskaldun eta burujabe” lelopean. “Guztiok maila guzietan euskarari lehentasuna eman behar diogu, eta lehentasuna emaiteko ere eragin behar dugu” deklaratu dute. Euskaraz
bizi nahi dutela aldarrikatzeaz gain, Txillardegiri omenaldia eginen dio Euskal Herrian Euskaraz elkarteak manifestaldian.
2010eko Argia sariak Argia astekariak bere sariak banatu ditu 2010ean euskarazko komunikazioaren bost alorretan lan aipagarria egin dutenei. Internet alorreko saria Ahotsak.comi eman diote. Prentsa alorrean, Gaztezulo aldizkaria saritu dute, azken hamar urte hauetan gazteen topagune bilakatu delakotz. Telebistako saria, ETB3ko Orain saioari emana izan da. Irratigintzan, Fermin Etxegoien kazetariak lortu du saria, Ekaitz Perfektua saioko 100 diskorik onenak irratsaioan egin lanarentzat. Donostiako Euskara Patronatuari eman diote publizitatearenn saria, Nik ere euskaraz kanpainaren bitartez euskara sustatzeko egin ahalegina gatik.
Euskaltzaindiak Jorge Cortes Izal eta Xabier Lete omendu ditu Jazko urtean hil ziren Jorge Cortes Izal eta Xabier Leteri omenaldia egin die Euskalzaindiak Donostian. Ekitaldian Patxi Zabaletak irakurri du Cortes Izal euskaltzain urgazlearen omenezko hilberri txostena. Ikastolen mugimenduaren bultzatzaile handienetakoa eta Nafarroan, Euskalerria Irratiaren sortzaileetakoa ere izan zen Cortes. Jose Angel Irigarai ohorezko euskaltzainak, Lete ohorezko euskaltzain idazle, poeta eta kantaria goraipatu du. Bederatzi disko plazaratu ditu Xabier Letek, eta zazpi olerki liburu, euskal kulturaren lekuko argia izanez. Irigaraik berak eta Bernardo Atxagak Leteren poema batzuk irakurri dituzte, Joxan Goikoetxearen musikaren laguntzarekin.
Sabino Arana Sariak Frank Gehry Bilboko Guggenheim museoaren sortzailea, Pedro Miguel Etxenike zientzialaria eta Sanchez Galan Iberdrola argindar enpresako burua saristatu ditu Sabino Arana fundazioak.
Vahan Sarkisian ohorezko euskaltzaina hil da
Vahan Sarkisian urtarrilaren 21ean hil da, bihotzekoak jota. 55 urte zituen. Erevanen (Armenian) sortua zen, 1954ean. Filologia Zientzietan doktorea zen. Erevanen, Estatuko Unibertsitatean, irakaslea zen, bai eta Filologia Erromaniko Katedraren zuzendaria ere. Armenieraeuskara Estudioen Saileko sortzaile eta irakaslea zen Sarkisian eta Araxes izeneko Armenieraeuskara nazioarteko aldizkariaren sortzaile eta zuzendaria. International Linguistic Academy elkargoko zuzendaria zen eta Asociación Internacional de Hispanistas delakoaren kidea. Euskal Herriaren eta Armeniarren arteko lotura kultural eta linguistikoak aztertzearen eta sakontzearen aldekoa zen. Euskal kulturaz klaseak ematen zituen Unibertsitatean eta, azken urtetan, euskara ikastaroak ere. 2002ko azaroaren 29an, Euskaltzaindiak ohorezko euskaltzain izendatu zuen.
4

eGun eta biHar
“Berdeak” ere hor!
Helduden urteko presidentbozeri buruz, “berdeak” ere ez dira ixilik egoitekoak! EuropeEcolo
gieLes Verts alderdiak ukanen du beraz bere hautagaia. Nor izanen den jakinen da beren arteko bozkatze baten ondotik. Hain segur helduden uztailean bainan beharbada lehentxago, hori dute erabaki joanden igandean tirabira zonbaiten ondotik... Behin errana izan zen Eva Jolyk zuela hautatua izaiteko mentura gehiena. Bainan Yves Cochet ere hor da haatik… Eta gero, hirugarren izen bat usu aipatzen dute hor gaindi, Ni-colas Hulot 55 urteko ikerlari eta idazle famatuarena. Ainitzen
gostuko, hunek bil lezake ingurumenaz axola handia dutenen artean bozalde gehiena. Nahiz badituen kontrakoak ere, eta batzu “berdeen” artean gainerat! Askoren ustez haatik, bakarra litake ezkerralde hortan sozialixtari ere aitzintzen ahal litakeena denen buru… Eta beraz bigarren itzulirat heltzen… Salbu hara, berak ez du oraino batere garbiki erraiten zer egin nahi duen. Hautagai nahi duenetz agertu ala ez… Oraiko ustez, udaberri hastean edo hola jakinaraziko du zer erabakitzen duen…
Laburrago
Joanden abenduan ari ginen hortaz, azterketa sakon batzu akulatzen ari zituztela ikusteko ez ote ziren aldaketa batzu egin behar haurren eskolako segidan. Lan hortarik ateratu txostena ezarria izan da gobernuaren esku. Ja erakusterat emana izana zen bezala, aipu da lehen maileko eskoletan segurik egunean oren bat gutiago artzea ikaslanetan bainan asteazken goizetan ere eskolarat joan behar… Udako oporrak ere laburrago litazke bainan turismoari ere ez baitzaio uztarrik eman behar, udako oporraldiak ez luzkete haur guziek betan, Frantzia
bi zatitan jarria litake, batean oporrak has litazke hamabost egun bestean baino lehenago, denetan hilabete bat eta erdi iraunez. Diotenaz, deus ez da kanbiatuko helduden urtean, izaitekotz ondokoan. Bainan xuxen zeri buruz doatzin gauzak, aurten berean zerbait jakinen omen da…
Lan-eskasa goiti
Lanaren aldetik, jazko xifreak ez dira hain onak, bereziki urte ondarrekoak. Laneskasa ozka on batez emendatu da. Urtatsetan, arrunt lanik gabe zirenak baziren Frantzian 2.725.000 lagun. Kondatuz segidako lanik ez dutenak bainan artetan han edo hemen zerbait kausitzen, kasik lau miliunetarat heltzen da! Akitanian denik ere laneskasa doi bat ttipitu da iragan abenduan bainan aitzineko hilabetetan goiti egina zuen frango polliki. Ez da beraz espantu handirik egiten ahal…Horiek hola, François Fillon gobernuburua baikor agertu da xifre horiek aipatzean. Dio aurten gauzak onerat itzuliko direla eta laneskasa ttipituko beraz…
Kexu!Frantzia behere hortan, CRS delako polizagizonak arras
kexu dira. Gobernuak nahi du alabainan poliza horren arramoldaketa bat, deseginez Lyon eta Marsella hirietan diren bi konpainia, horietan barne direnak barreatuz, denak igorriz eskuin eta ezker. Polizagizon horiek kexu beraz. Pollitena ez da baitezpada kexu direla, da kexu direlako hori ez dutela batere gordetzen bainan ba aski gora oihukatzen. Ez baita holakorik usu aditu! Gehiago dena, Lyon eta Perpignan hirietan, joanden egunean, zerbitzuko ziren CRS asko joan dira denak medikurat, batere etzirela untsa. Denek eri kondu ekarriak izan nahi ez lanerat joaiteko! Marsellan aldiz, gosegreban jarri dira, holakorik ere ez baitzen oraino behinere gertatua! Nahiko buruhausteak Brice Hortefeux barneminixtroarentzat. Hau ari da bazterren lasaitzerat, hitzemanez hiriz aldatuko diren CRS horiek ez direla nola nahika norat nahi igorriko, familia bakoitxaren kasua aztertua izanen dela arta handirekin… Untsa auzi samina ez idurika, batere funtsik gabe piztu dena… Astearte goizean jakin da haatik gobernuak gibelerat egin duela eta pensa tzen dugu beraz eritu diren CRS horiek laster sendatuko direla ! J-B D
Jainkoa bizia JendeaAitzinamendua ?
Abiadura haundiko treinbidea Euskal Herritik pasarazi beharrez, Parisen eta Bordelen bizi diren jaun batzuek erabakia hartu dute. Akitaniako lehendakariari erranik treinbide berri batek ez lukeela Euskal Herrian egina izaitearen beharrik, hunek erantzun: « Bai eginen da. Zu aitzinamenduaren kontra zira » bota daut, arrazoinamendutan ari den haur bati buraso batzuek zaflako bat emaiten duten bezala, berak argumentu eskasez izanik.
Zer da aitzinamendua ? Zoin dira aitzinamenduaren seinaleak eta haren frogak ? Zoin dira haren berezitasunak ? Aitzinamenduari doakien xedeak dira ongia eta errextasuna, zoriona, gaitasuna edo baliostasuna. Ote da zozo bat horien kontra daitekeenik ? Luzaz teknikak errextasun haundiak ekarri ditu, etxeko lanen egiteko laguntza, bai barnean, bai landetan ; lehen, gizonen indarra beharrezkoa zen lantegietan, orai mekanikarekin eta tresnekin lauzkatuz zernahi egiten ahal da ; bideek eta ibilmoldeek
nasaiki dituzte jendeen harathunatak errextu...Teknikaren bidez, ekonomia hobetu, ideki, zabaldu da, jende ainitzi zoriona emanez, zorion materiala bederen. Jateko, beztitzeko, pausatzeko, nahi dena egiteko nahi delarik, munduan gaindi ibiltzeko, ikasteko, gogoko lana egiteko, horiek oro ai tzinamenduak dira, eta oraiko biziak duela ehun urtekoak baino aiseagoa iduri du. Baliostasuna frogatzeko bada zer erraitekorik. Aurkikuntzak haundizki dute gure bizia luzatu, gure osasuna hobetu, gure bizimoldea goxatu. Ikus, ehun urterat eta ehun urte pasa heltzen direnak, zenbat diren !
Aitzinamenduak ez luke ukatzailerik.
Teknika, Ekonomia, Gizarte gai hauek mundu hobezin bat eraiki nahi dute, bainan ez da hori beti agertzen. Sobera jende etxerik gabe ; sobera jende goseak hilak ; sobera haur burasorik gabe, eskolarat joan gabe ; so
bera jende lanik gabe, dirurik gabe, ikustaterik gabe.Ongi jateko, behar ote dira baraz kiak eta fruituak urrun u rrunetik heldu direnak, bertako jendeeri kenduz, heien mozkina urrunerat bidaliz diru gehiago ukaiteko ?Ongi beztitzeko, behar ote da Asiako jendeeri lan sari murritza eman, heien lanorenak baliatuz, hegazkinek, itsasuntziek eta kamiunek handik aise ekar tzen dituztelako aitzakiarekin, hek egin soinekoak heieri guti pagatuz eta hemen kario salduz ? Hemen ondarkinak metaka eta han beren produkzioa bertan ez baliatzen.
Gauzak ez dira aitzinamenduaren izenean egiten. Kontzeptu hori ez ditake diktadura bilaka.
Abiadura haundiko treina norat doa hoin laster ? Zoin moldetako biziaren itxura du erakusten? Hemen tarrapataka, treina edo beribila edo hegazkina atxe
maiteko tenorean, denborarik galdu gabe, goizean jo Pariserat eta egun berean etxerat itzuli, lan ondoan. Han lasterka, fite erosi, fite jan, fite egin behar dena, fite ikusi hau eta hura, fite mintzatu. Egungo komunikabideek dena « oraiko » dituzte ezartzen, atzoko eta biharkorik gabe, begira egoiteko, igurikatzeko denbora kenduz. Amerikateko jaun batek erran zuen « denbora dirua da », eta lantegietako nagusi ainitzek erran horren menpean ezarri dituzte langileak. Abiadura horrek batzuetan biziak ditu salbatzen eta bertzetan denbora errespetatze eskas horrek zenbat jende ez ditu hilarazi, eritu, burua galarazi, ez baita deneri emana bizia lasterka eremaitea.
Abiadura haundiko zuzentasuna, abiadura haundiko jendetasuna dut galdetzen. Aitzinamendu horri dut nere baia emaiten. Abiadura haundiko treinbide berri hori dut nahi Euskal Herrian pasa dadin.
Maite Irazoqui
Nicolas Hulot
5

koStaldeanHartzaren eguna larunba-tean!Eta bai, ihauteria bestak ere hor berean ditugu! Helduden asteburu hortan, izanen da jadanik mugimendu! Erran bezala, Xuberoko maskarada igandean agertuko da SantaGrazin bainan Kostaldean ere bazterrak airostuko dira, bereziki Doni-bane Lohizunen eta Ziburun, larunbatean baitute Hartzaren Eguna. Hartza ibiliko da beraz karriketan. Zer tenoretan abiatuko den, ez daukute salatu, nehork ez omen baitaki gaizo hartza noiz iratzartuko den! Segurtatzen daukutena da atzarriko dela larunbat goizean eta segitzaile frango ukanen duela, musikari eta dantzari! Hameketan oraino lo balitz, nun dagon badakiten batzu joanen omen zaizkio xeka eta sokatik lotuta ekarri beharra dute plazarat! Berak nahi ala ez!
Olerki lehiaketa bat Hen-daianHendaian, hirugarren aldikotz herriko etxeko kultura zerbitzuak muntatzen du olerki zoingehiagoka bat. Gai nagusia, “Gure Mundua”. Olerkiak behar dira helarazi martxoaren leheneko berantenaz, edo Mendi Zolan kulturgunerat edo herriko etxerat. Olerkari bakoitxak izenorde bat hautaturik bixtan da, epaimahaikoek ez baitute aitzinetik jakin behar noren lanak diren. Olerkiak izan ditazke euskaraz edo frantsesez. Luzenaz, berrogoi lerro, ez gehiago. Zerbait xehetasun gehiagoren ukaiteko, deitzen ahal da 05.59.48.30.49
Hendaiako ikastolak 40 urte Hendaiako ikastolak aurten betetzen ditu bere 40 urteak. Karia hortarat, ospakizun bereziak beharrak dira apirileko lehen asteburuan. Kantu bat ere molda
tua izana da urtebetetze ho rren ohoretan. Hitzak dira Amets Ar-zallus bertsulariarenak, musika Xano Halsouetena. Kantu hori sartuko da ikastolaren historiaz lekukotasun batzuekin martxoan salgai aterako den CD batean. Aurten, 226 haur badabiltza Hendaiako ikastolan. Bi gune desberdinetan dituzte klaseak. Ikastola berri baten eraikitzeko xedea badute, proiektu bat lehen bai lehen nahi luketena gauzatu…
Herri-bazkari gaitza Zibu-ruko bestetan… Ziburun, Bixintxo besten bigarren asteburua lehena bezen alegera izan da. Igandean bereziki. Lehenik, meza nagusia, Jean Eliçagaray erretoraren
prediku sarkor batekin. Meza hori bururatu orduko, atabalariak eliza aitzinean ziren. Han berean eman dute kontzertu airos bat eta gero segitu karrikaz karrika pilota plazarat. Hainbestenarekin, Ziburu Euskaldun taldeko kantariak entzun dira dena xaramela. Jendea goxoan egoki, bazkaria hasi orduko baziren aratsaldeko biak. Ar
tean emanak izanik aitzineko igandean odolki egileen xapelketako sariak. Erran bezala, ofiziokoetan xapeldun, Pantxoa Aizpurua ziburutarra, amaturretan La Badinguette miarriztar peña. Hola jakin dugu ere nundik heldu zen “badinguette” izen hori, eta ez “bardinguette” hastean entzuna ginuen bezala. Badinguette omen zen usu Miarritzerat jiten zen Napoleon III inperadorearen andreari e mana zioten izengoitia. Peña batek beraz bere kondu hartua nolazpait. Malezia gaixtorik gabe, inperadoresaren oroitzapenetan!
Hendaian, ortzegunean eta ortziralean, otsailak 3 eta 4, aratseko 8etan, Dantzaz konpainiak bi ikusgarri eskainiko ditu Mendi Zolan kulturgune berrian. Ortzegunekoan, agertuko ditu bere sormenezko obra zati batzu. Biharamunean, “Mintzo” ikusgarria, gorputza mintzarazten duena…
Dantzari ainitz gauza erran-arazten dioten artixtak!
Dantza eta dantza Mendi Zolan
Bazkari hauta, oilo salda, bero beroa eta sano sanoa, ondotik odolki eta kostillak. Alaiak ere trenpu gaitzean! Kantu herrikoi parrasta bat eman du izaiten ahal den giro hoberenean, ahantzi gabe bixtan dena bestakomitearen kantu berezia, jaz entzun zena lehen aldikotz bainan gero eta ezagutuagoa dena! Funtsean, bestakomitekoek berek ere berriz eman dute, han ziren guziek azkarki txalotzen zituztela. Oro har, ez da batere espantu egiteko, bainan aurtengo Bixintxoak gaitzak izan dira!
Doi-doia ateri, artetan eurixka eskaintzen, bainan Ziburu Euskaldun gogotik arizan da kantu eta kantu!
Ez hain aspaldi, Ziburuko danborradan atabalari guziak gizonak ziren.
Orai, hor ere, emazteak nagusitzen ari!
Odolki egile xapeldunak, Pantxoa Aizpurua eta Pierre Recalde, hau “La Badinguette” taldekoa. Beren ondoan zituztela Raphael Indo eta Luis Mocorroa, Bizi Ona elkarteko arduradunak, Guy Poulou Ziburuko auzapeza, Jojo Aramburu eta Janbattit Dirassar, besta-komitearen izenean.
Bazkal ondoan, besta-komiteko guziak pilota plazan bilduak…
6

koStaldean
Euskarazko hedabideak, beste jauzi baterako ordua
Euskal hedabideek zenbait ilabete hautan kanpaina bat deramate botere publikoen ganik hobeki ezagutuak eta onartuak izan diten. Huna hemen aste huntan heda-bide horiek guzietan ager-tzen dugun testu amanko-muna.
Euskarazko hedabideen historia jarraitu duenak, badaki azken 30 urteetan egin dela biderik emankorrena. Eta badaki denbora hortan emandako aitzinapausua handia dela. Gaur egun 400.000tik gora biztanlek kontsumitzen ditu euskarazko hedabideak, 2008ko Eusko Jaurlaritzaren ikerketa baten arabera.
Komunikazioa da gure ardatza, inguratzen gaituen mundua nola ikusten dugun kondatzea, ikusmolde eta euskarri anitzez. Elkarren lehian eta elkarren osagarri. Hori da lokaletik globalera egiten dugun ekarpen nagusia, euskaraz egiten duguna. Harro gaude egindako bide horrekin, eta gure euskaltasunetik munduaren ikuskera ainitz eskaintzen ditugu.
Baina ez da nahikoa, ibilbide hortan aitzina jo behar dugu, orain artekoa hobetuz eta zabalduz. Edozelako gizarte eta kultura modernoren geroan giltzarri da hedabideen zeregina. Printzipio eta helburuetan letra larriz aitortzen da garrantzi hori, baina sustengu ekonomikoan ez. Ezagun da Euskal Autonomia Erkidegoan, Nafarroan eta Ipar Euskal Herrian oso egoera desberdinak bizi direla : Nafa
rroan eta Iparraldean erakundeen sustengua kaxkarra da ; EAEn oso bestelakoa da, baina ez nahikoa, aitzinean ditugun erronkeri begira ihardesteko modukoa ez bederen.
Hedabide ainitz ari dira hesten munduan, gureen aldean handi eta indartsuak izandakoak. Eta guk ere enbataren erdian dihardugu. Publizitatea behera, salmentak ere bai, dirulagun tzak gutitzeko joeran… Noiz arte iraun ahal izango dugu ?
Bankuen, autoen, altzari eta elektratresnen salbamendu garaian, guk ere sustengu sendoagoa aldarrikatzen dugu. Maiz aurpegiratu zaigu diru publikotik bizi garela, bai euskal kultura, bai euskarazko hedabideak, konplexua sortzeraino ere bai batzutan. Orain, nehoiz baino argiago ikusten da nola erakunde publikoek dirutzak bideratzen dituzten, izan hauek eremu publiko edo pribatukoak. Eta ekonomikoki ere sektore garrantzitsua da euskarazko hedabide ez publikoena : 600 langiletik gora ari gara bertan, hilabetero soldata etxera eramanez eta euskal jendartearen aberastasunean gure aldizkaria jarriz.
Azken 30 urteetan ibilbide oparoa egin dugu, baina bada ordua beste jauzi bat emateko. Gure konpromisoa hemen dago, egunerokoan ikusgai. Oraingoan, herri erakunde publikoen sustengu ekonomiko handiagoa aldarrikatzera gatoz, errepide, trenbide edo eraikuntza handien zati txiki batek gure etorkizuna berma dezakeelako. Euskarazko komunikazioak merezi du araberako apustua eta euskal kulturak ere bai.
Herria eta euskarazko bertze hedabideak
Fipako urrezko sari nagusia Kroaziara
Fipa festibala bururatu da. Dalibor Matanic Kroaziarraren “Majha asfalta” filmak eskuratu du urrezko saria, musika hoberenaren sariarekin batera. Noraezean dabilan familia baten historia du kondatzen fikzio horrek, senarrak andrea jo ondoan, amasemeak etxetik ihes egiten dutela. Film hortako Marija Skaricicek eskuratu du bertzalde emazte aktore hoberenaren saria. Zilarrezko saria Giacomo Battiatoren “L’infiltré” frantses filmari joan zaio.Dokumentaletan, Marcelo Bukin Argentindarraren “Dreaming Nicaragua” obra da saristatua izan, Nikaraguako lau haurrez eginiko potreta bat, pobrezia gorrian bizi direnak bainan zailtasun guzien gainetik baikor eta umoretsu. Eta zilarrezkoa, Fin
landiako Visa KoisoKanttilak du beretu, “Miehen Kuva” dokumentalarekin.Hostokadetan, Dinamarkako “Borgen” obrak du urrezko saria ardietsi, zilarrezkoa aldiz Marco Turco Italianoaren batek. Erreportaietan, u rrezko Fipa Michel Daeronen “Unforgotten Islands” lanari (Chaagos ugarteetako biztanle errefusiatuetaz, Inglesek eta Amerikanoek duela 40 urte harat deportatuak), zilarrezkoa aldiz Antonin Svobodaren “#unibrenntBildungsprotest 2.0” erreportaiari, Vienan hezkuntza erreformaren kontrako protesta mugimenduaz. Musika eta ikusgarrien sailan, urrezko saria John Walkeren “A Drummer’s dream” obrari eta zilarrezkoa “Collegium vocale gent” Pierre Barre eta Thierry Loreaurenari.
Seaskako erakasle ordezkoak kexu
Ikastoletako lehen maileko erakasle ordezkoek gutun idekia helarazi dute Hezkunde Nazionaleko Ikuskaritzari, bizi dituzten zailtasun administratiboak salatzeko. Beren dozierak gaur Dordoñan dira tratatuak eta ez gehiago Pauen, duela guti arte egiten ziren gisa. Ondorioz, erakas
leak ez dira erregularki eta osoki pagatuak. Gertatua izan da sei hilabetez soldatarik ez ukaitea ! Paga ageriak ere berant heldu zaizkie eta ez beti xuxenak. Lan kontratuak ere batzutan ezin ardietsiak. Horiek denek trabak ekartzen dizkiela edozein urrats administratibo betetzeko tenorean.
lurralde kontratua bide erditan
Euskal Herri Lurralde Kontratua bidean eman zen 20072013rako, garai hortan 77 operazio finantzatzeko asmoz, lurralde hunen ekonomia indartzerakoan, Hautetsien kontseilua ildo hortaz arduraturik, Garapen kontseiluarekin partxuegoan. Joanden astean Lurralde kontratu horren gidaritza batzordea bildu da Baionan, biderditako pundua egiteko eta aurten aitzina eremanen diren proiektuak aipatzeko. JeanJacques Lasserre Hautetsien kontseiluko lehendakariak ditu horiek oro aurkeztu, sahetsean zituela Frantxua Maitia eta Max Brisson lehendakariordeak, Laurent Nuñez suprefeta, Jean Baptiste Etcheto Garapen kontseilukoa eta Battitta Boloqui teknikaria.
14 operazio ditu Lurralde kontratuak aurten finantzatuko :
sail berriztagarrietako 10 (lerra eta grafismoaren klusterrak, laborantzan kalitateko urrats batzu, arrantzan zuzenezko salerospen ildoa, ESTIAren formakuntza sailak, Bultza plataforma, bai eta Aldatu, Odace eta Indar zentroak), elkartasunaren sailan proiektu bat (Angelun 50 tokitako elbarritu larrien zentroa, 2014ean ideki behar laitekeena), ingurumenari doakionez 3 proiektu (euskal mendien ituna, kostaldearen behatokia, Kosta Garbia sindikatu mistoak deraman urhondakinen kontrako xedea). Orotara kasik 24 milioi euroko laguntza (Estaduak, Akitaniak eta Departamenduak 15,65 milioi, Europak 3,80 milioi, beste iturriek 4,48 milioi).Bide erditan, 46 proiektutan da beraz Lurralde kontratua engaiatua, erran nahi baita pentsatua zenaren %60a, 88,2 milioi euroko laguntzarekin.
Joanden ostiralean aurkeztu ditu EAJPNB alderdiak, Baionan, kantonamenduko bozetan presentatuko diren bere hautagaiak. MiarritzeMendebaldean, Renaud Albaric (Ahetze), ordezko MarieAndrée SaintEsteben (Miarritze). BaionaEkialdean, Jean Tellechea (Urruña), ordezko Clotilde Bordenave (Baiona). BaionaIparraldean, Dominique Biados (Bokale), ordezko Maite Lafourcade (Angelu). IholdiOztibarren, Beñat Oteiza (Hazparne), ordezko
Gaxuxa Elorga (D. Lohizune). Garazin, Paco Arizmendi (D. Garazi), ordezko Marielle AurnagueChiquirin (Uharte Garazi). Bertzalde, EAJ alderdiak sustengatzen ditu Beñat Inchauspe Hazparnen, Léopold Darritchon Bastidan eta Pelle Iriart Atharratzen. Azpimarra dezagun ere Txalo Goikolea, EAJko presidenta, aurkezten dela AngeluIparraldean Abertzaleen Batasuneko Iñaki Zaldunbideren ordezko gisa.
eaJ-Pnb bost kantonamendutan
7

Herriz Herri
XiberoaSara
Xiberotarrez ala ez ?
Üsü entzüten da Xiberoan eta bestetan ere holako erranak, «eüskara etxen ikastea aski dela edo hobe dela», «eskoletan ez dela egiazko eüskara erakasten» eta beste. Xiberoko parropiako « Zeiñützülian » kazetan 2010eko azaroako alean, « Xiberotarrez ala ez ? » izenbürüa züan artikülüan, entzüten diren « Hori ez düzü gure eüskara » eta « Hori ez düzü xiberotar hitza » erranetaz bere ikusmoldea plazaratü züan JeanLouis Davant eüskaltzainak. Belaunaldi batetik besteala galdürik izan diren eüskal hitzak, frantsesetik hartürik izan diren beste hitzekin ordezkatürik izan dira eta orai lehen baliatzen ziren eüskal hitz horiek arrotz egiten zaizkü deio JeanLouis Davantek bere artikülüan. 300 bat hitz galdürik izan direla azken ehün urteetan gehitzen dü eta azkenean eüskararen praubetzeari bürü egiteko hitzak ikasi behar direla eta eüskaraz mintzatü behar dela.
Mendixka Xarrikota-Peko ondarkintegiaren abioa
Mendixka, XarrikotaPean BiltaGarbi Sindikatak eraikiko düan ondarkintegiaren abioa eman düe urtarrilaren 18an Maulen. Xedearen üngürüko ikerlanak hasi dira, bai eraikuntzen mailakoak bai eta sarbidetakoak. Lanak urte ondarreko ürrentü nahi lütüzke, ondarkintegia 2013an zerbütxüan izateko. Haatik, Sindikatak finkatü egütegia etxekiko denez ez da segürtamenik, XarrikotaPeko Herriko Etxeak eta Terre Verte alkarteak bi errekurtso abiarazi beitütüe, bata « Déclaration d’intérêt générale » delakoaren kontre eta bestea eraikitzeko baimenaren kontre. EüskalHerri barnekaldean eta Salbaterra herri alkargoan bizi diren 80 000 bizizaleen ondarkinak berexiko dira Mendixka günean. Laborantxako baliagarri datekean lürbeltza eginen da eta azkenean egünko egünean % 80a lürperatzen bada, % 35eko heineala heltzea da helbürüa.
Xiberoan Eüskaraz Bai aitzineko ürratsak
Mauleko saltzaleak baikorki erantzüten ari dira Xiberoan Eüskaraz Bai alkarteak builtarazten dütüan ürratser. Egüberriz, Olentzeroz eta urte ondarreko erranaldietaz saltegietan ezarririk izan den libürüxka didaktikoak arraskasta eijerra ezagütü dü. Ber zentzüan, lan bat eramaiten da, okintegietan, arropa saltegietan eta beste, ofizio bakotxer lotürik diren beste libürüxka zonbaiten sortzeko, prezioak eta zabaltzeko tenoreak ere eüskaraz agertarazteko, beti eüskararen presentzia eta erabilpenaren azkartzeko helbürüarekin. Bestalde, dagün üda hatsarreko prestatzen ari den « Eüskararen Egüna » bide honean da. Jadanik, hamabost bat alkartek deiari erantzün düe, eta algarrekin egitaraua finkatzen hasi dira.
Goxama haurzaintzako zerbütxüa
Aitetama gazteak ala ama lagüntzaileen süstatzeko sortü da 2007an Goxama egitüra eta 2009an hasi da egiazki ibilten. Eüskal herri barnekaldeko GaraziBaigorri, Amikuze, Iholdi eta Xiberoa Herri alkargoetan eskentzen dütü bere zerbütxüak. Lehenik, aitetamer haurzaintzako eskentzaz berri zabaltzen deie eta lagüntzen ahal dütü ama lagüntzale baten edireiteko eta administrazio mailako ürratsetan. Ama lagüntzaileak ere, sozial mailako ürratsetan lagüntzen dütü bena horrez gain, inganioak antolatzen dütü bi asteetarik, bizitzen düen bakartarzünaren haustea delarik helbürüa, etxen berak lan egiten düelakoz. Goxama egitürarekin harremanetan sartzeko züen eskualdeko herri alkargoan hertsatzen ahal zidee.
Uraren prezioa eküatürik aurten
Berri hon bat, 2011ko uraren prezioa berdin egonen da, hona zer deliberatü düen SAEP Xiberoko ur sindikatak bere biltzarrean. Abonamentüa edo harpidetza 60.79 eurokoa baratüko da eta ur metra kübakoa 0.83koa. Prezioa ber heinean etxeki ahal izan da, 2010an uraren gastüa ez beita apaltü, 2003az geroztik agitü zen bezala. Berri honetan, SMICa ere % 1,6az goratü da, 8.86 eurotik 9 euroetara iragan da. Hots güti gora behera, 17 euro haboro üken behar günüke paka fitxan. Bena aski dateküanez goratüko diren beste freser bürü egiteko, ez da segürik. Adibidez, elektrika % 3az goratü da urtarrila lehenean. Asürantzak, izan ditian etxetakoak, autokoak ala mütüelak goratü dira ere bai. Gaza eta egün oroztako kontsumoko ekoizpenen prezioen goratzeak üken behar güntüzke horra den 2011 urte berrian.
(Xiberoko Botzaren partaidetzarekin)
Liburutegia - Urtarrilaren 26an iragan da Liburutegiaren biltzar nagusia. Denise Añorga lehendakariak eta Patricia Sahastume kontseilukoak ongi etorria egin dute deneri. Urteko kontuak po
sitiboak dituztela, eskerrak herriko etxeari diru laguntzarentzat eta gela dena berritu eta tintatua egina izan baita. Ehun bat jende etortzen da liburuketa, bai eta lau emaztek etxetara partikatzen dituzte (Mondiet, Bats, Elorga, Aguirre eta Azkarraga) ; parte hartzea 8E urteko eta 16 urte azpiko haurrentzat dohainik. Herri elkargoko 12 herrietatik 7 elkarretaratueta informatizatu dute “ Larrungo liburutegia“, bi ordenagailu eta inprimagailua muntatu dituzte. Ez da aski ordenagailua muntatzea, orai behar dituzte sailka liburuen idazleak sartu, memento huntan badute lan asko.Bulegoa: Lehendakaria Denise Añorga, diruzaina Pons, sekretarioa eta informatika Pouyet. Eskolen errezibitzeko, publikoarentzat Martin eta Laplacette. San Joseperentzat Bats eta Sarasqueta. Ikastolarentzat Elorga eta Laplacette. Zabal tenoreak : astelehenetan arratsaldeko 4ak eterditatik 6ak arte, asteazkenetan eta larunbatetan goizeko 10etatik eguerdi arte. Erleak - Ez dakit ohartuak zirezten, badu orai zoinbat urte,
Asiatik etorriak, hemengo erleak baino haundiagoak badirela. Liztor haundi horiek hemengo erlea jaten dute. Bistan da erlezainak errengura direla, beti pentsaketan ari dira nola behar dituzten
kasatu. Negua izanik ere, kasu, ez hunki horien ohatzeak eta sekulan ziztako bat ukaiten baduzue, hobe medikurat joaitea zeren ausiki tzarra baitute.
Doluminak - Hitz bat bakarrik, Mixel Jorajuria Saran sotua duela 76 urte joan zaiku. Bere bizian borroka haundiak ibili ditu. Pilotari ederra zen, bere anaiarekin egin ditu zoin
bat partida. Nere partez dolumin beroenak familia guziari.
Kirolak - Pilota. Esku huska binaka, Kadetak : Calvet Daniel eta Gachen Mathieu galtzaile 4021 Zaharrer Segiren kontra. Artekoak : Prevots Axel eta Garbiso Ramuntxo galtzaile 4027 I tsasuarraken kontra. E tcheverry Kevin eta Vidal Battit gal tzale 4035 Itsasuarraken kontra. Riobo Imanol eta Agesta Joan irabazle 4025 Hardoytarraken kontra. Gaztetxoak : Lecuona Aritz eta Iribarne Iñaki galtzaile 4023 Senpereren kontra. Fagoaga Eneko eta Arribillaga Eneko galtzaile 4003 Senpereren kontra.Pasaka : Finalerdian, Etchegaray Patrick eta Berrouet Mathieu irabazle 1309 Urruñarren kontra. Gure gazteak finalean dira. Eskubaloia - 11 urtekoak galtzaile 2316 Ganen kontra. 15ekoak galtzaile 2315 Bokaleren kontra. 18koak irabazle 3017 Mourenxen kontra. Seniorrak irabazle Arudyren kontra. Errugbia: Arrangoitzen, Sarak irabazi 1206 Arrangoitzeren kontra. Ganex
Makea – lekorne
Agiantzak – Diote gehienek urteko agiantzen eskaintzeko urtarril osoa badugula, eta huna beraz Alain Dubois eta Lucien Betbeder gure bi auzapezak bide beretik doatzila, bien hautetsiekin batean. Bai, urtarrilaren 29an ginuen agiantzen eskaintzeko tenorea, ba Mendiartean eta ba Mendiondoan. Badakit karrika nagusia batean Makea dela eta bestean Lekorne, eta karrika guziak batetaratuz herria osatzen dela ! Bai, biek zioten osasun, zorion, atxikimendu eta sustengu. Eta herriko aldizkaria etxe guzietarat heldua izan da,
eta beraz ez dut aldi huntan xehetasunetan sartzerik. Bainan erranen dut gure hautetsi guziak gogotik eta egin ahala ongi lanean ari direla eta guri ere dela hautetsi bakotxaren eskertzea.Sortze – Huna Xabi Bittor sortu dela Sylvain Martinez eta Maider Etchegarayen egoitza berrian, Baigura aldean. Bai, segur naiz, lorietan daude burraso gazteak. Eta nundik ez, Oihana arreba gehiena ! Osasun eta zorion urte huntako lehen sortu berriari eta goresmen herrikoia aitama balioseri.
P.I.
Arg. J.P.
8

Herriz Herri
Sortze Plazerrekin jakin dugu Ganganeko JeanClaude Lapeyrade eta Amaia Bidartek mundura eman dutela Eneka izendatu neskatto ttipia. Osagarrian eta zorionean haundi dadila sortu berria. Goresmenak aitama uroseri eta goraintziak etxekoeri.
Ama laguntza egoitza berri « Elizondoa » etxean, urteetan Gouffrant aitaseme notarioek zuten lan tokian, « Les p’tits
loups » ama egoitzak, bere ateak zabalduko ditu maiatzaren lehenetik harat. Proiektu hunen sortzailea, Kortalde auzoan bizi den MarieClaire Chopin Jorion anderea da, bera bost haurren ama. Behar diren urraspideak eginik, egoitza onartua izan da urtarrilaren 14ean. Bera eta Naima, biak ama laguntzaileak (assistantes maternelles) izanen dira hor lan eginen dutenak. Biak ere kontseilu orokorrak eta Donapaleuko PMIak onartuak. Zortzi haur ttipi, 3 eta 36 hilabete artekoak errezebitzen ahal dituzte, goizetan ekarri ondotik, arratsetan berriz hartu arte, astelehenetik ortziralera. Ordutegi
zabala beraz. Horrara ekarriz, haurren laguntzak berdin eskuratzen ahal dira. Jadanik, baten izena hartua dute. Interesatua eta tokia nahi duenak bai eta xehetasun gehiagorentzat deitu behar da 06.18.70.22.94.
Pilota Usaia duten bezala, aurten ere ZaharrerSegiko pilotariek beren arteko torneoa jokatu dute esku huska Herriarena trinketean. Finalen emaitzak hauek izan dira : Bigarren mailean
D. Marisco eta S. Gorostiague nagusitu 40 – 31, J.L. Oçafrain eta J.M. Semerenari. Lehen mailean, G. Elicetche eta B. Erreca irabazle 40 – 33 I. Goicoechea eta G. Caminoren kontra.
Mus Txapelgo nagusiaren kondu, igande huntan hasiko dira Manexenea ostatuko kanporaketak. Izena oraino emana ez duenak egin dezake deituz : 05.59.37.41.68.
Errugbia Garaziko zelaian, garaipen baliosa US Nafarroarentzat BagnèresdeBigorreren kontra : 13 – 7.
baigorri
“Pilotariak eta antolatzaileak” (Arg. PE)
Euskal Herria Bai hauteskun-deetan - Prentsaurreko bat
egin dute Hazparnen, Juliette Bergouignan eta Philippe Saint Esteben Euskal Herria Bai alderdiko hautagaiek. Hazparneko kantonamenduan dira hautagai, helduden martxoko hauteskundeeri buruz. Juliette Bergouignan Makean bizi da, ezkondua da eta hiru haurren ama da, Baionako IUT ikastetxean erakasle da. Euskal Departamenduari buruz lan egiten du Batera taldean eta Garapen kontseiluko elkartearen barne da ere. Bertzalde, Herri Urrats ikastolaren aldeko sortzaileetan barne da. Hautagai izaitea erabaki du, ikusiz kantonamendueri buruz izan berri diren aldaketak. Hauek bozkatuak izan dira 2010eko abendo huntan. « Lege hunek hautetsiak kenduko ditu, gelditzen direnak eremu haundiago batzuen buru izanen dira, lurralde horier buruz, erabakiak, parte Bordalen eta bertzea Pauen hartuak izanen dira, gure laborantxa lurraldearen kaltetan, hiri haundien abantailak beiratuz eta emendatuz», erran du Juliette Bergouignan andereak. Bertzalde kontseilu nagusian Euskal Departamenduari buruz ez da eztabadarik izan nahiz zenbeit hautetsik galdea egina zuten. Philippe Saint Esteben izanen da Juliette Bergouignan anderearen hautagai ordea, Xuriatea ostatuko zuzendaria da eta hunek dio obratu behar dela, Herrian bizitzeko eta bertan lan egiteko ikusmoldea. « Kontsei
lari nagusiak behar ditu luzarako gogoetak egin eta ez bozetik
bozerateko erabakiak hartu » zioten hautagaiek. Errana izan da ere, lur ainitz badela gure eskualdean eta hauek erosi behar direla laborari gazte batzu tokian ezartzeko. Ondotik lanpostuak tokian berean sortuz, mozkinak bertan lantuz eta hauen aldatzeko diru laguntzak eskainiz. Artoarekin egiten den ezantza ez dela projektu egokia laborantxarendako diote ere, nahiz hau hautetsi nagusiek laguntzen duten, gastuen haineko mozkina baizik ezin dela atera huntarik errana izan da, eta gaineran lurra ahultzen duela. Hautagaien proiektu orokorretan aipatu dituzte ere: enpresa berrieri egin laguntzak, erranez, lantegiak luguntzen direnean, hauekin akordio bat izenpetu behar dela, lanpostuak ez badituzte luzarat beiratzen, ukan dirua itzul dezaten; lana behar dela barnekalde huntan, Baionarat buruz bide horietan egun guziez ibiltzen diren autoen gutitzeko; autobusak tokian eman behar direla orotan kostalderat lanerat juaiten direnentzat ; adinekoen alde egunazko egontoki bat izan dezaten eta bertzalde noiztenka egonaldi batzuen egiteko ahala ukan dezaten etxe berezi batzuetan. Horrela egitarau luze bat aurkeztu dute hautagaiek, helduden hausteskundeeri buruz xeheki agertuko dutena ageri batzuetan.
J.A
Hazparne
Ezkerretik eskuinera: Dominique Duhalde, Jean Paul Larre, Philippe Saint Esteben, Juliette Bergouignan, Serge Harizgain, Pantxoa Carrere.
Heriotze : Maialen eta Señan anai arrebak egun berean !
Denak harritu gaitu jakitean Maialen BARBIER Granjako etxekanderea hil zela ostegun aratsaldean, hunen anaia Señan LARÇABAL goizarekin hiltzen zelarik hau ere.Maialenek aurten 73 urte egin behar zituen. Aspaldi huntan birikentzat artatzen zuten. Sudurretik odola galdurik, eritegira ereman zuten duela 15 egun. Ahuldua, ez du ihardoki ahal izan. Hunen anaia berriz, 74 urtekoa, Baionan bizi zena, barkatzen ez duen eritasun batek ereman du zonbeit egun barne. Maialenen ehorzketak astelehen goiz huntan iragan dira Aiherrako elizan, jendalde haundi batek nahi izan diolarik azken agurra egin. Señan berriz astelehen arratsaldean ehortzi dute Baionan.Bakarrik gelditzen den Henri Barbier Maialen zenaren senarrari, J Marie eta Jeanine seme alaberi, Louisette Larçabal Señan zenaren emazteari, bai eta hunen alabari, eta 2 heriotze hunek hunkitu dituen Mattin Larçabal eta Maitexa Perceval anai arreber, eta ahaidego guziari, gure dolumin bizienak.
aiherra
Kantaldia antolaturik da 16:00etatik aitzina Itsasuko ikastolaren alde. Ondotik, zintzur bustitzea eta talo jatea.
Kantariak :Kattalin Indaburu, Kantiruki, Mathilde Etchebarren, Maddi Zubeldia, Aurélie Etchepare eta Thierry Biscary, Amaia Riouspeyrous, Lauburu, Astezkenekoak, Maitena Monaco, Magali Zubillaga, Xendari ahizpak, Leire Uhalde eta Maider Lerissa, Izarrak, Maider Zigarroa eta Brave anaiak, Miren Tristant eta Guy Saldubehere.
Imanol kantatuzOtsailaren 13an, Itsasuko elizan,
itsasu
9

Herriz Herri
HeriotzeAitzineko astezkenean hedatu zen berria : Agerreko Aña Idieder supituki zendu zela 85 urtetan. Ehorzketa hunkigarriak ukan ditu ortzirale aratsaldean, Irisarriko eliza gaineraino betea zelarik. Herria astekari hunen Irisarriko berri emailea zen aspaldiko urte hauetan eta bere iloba Peio Bordagaray apezak predikuan orroitarazi duen bezala ez zuen oraino uztekoa hain zen gure hizkuntzari atxikia.
Orroitarazia izan da ere nola zerbitzu egina zen : elizaren garbiketa taldean zen aspaldi danik eta ere ainitz urtez, Sokorri Katoliko erakundearekin, Frantzia iparraldeko haurrak errezebitu ditu Agerrian udako oporretan. Fededunen otoitzean ere bere seme Jakesek berriz aipatu du Añaren atxikimendua bai elizari eta bai euskarari.Bere hiru seme alaberi eta familia guziari Herria astekariak bere doluminak eskaintzen ditu.
irisarri
DeialdiDuela lau urte Ttirrittarrak elkarteak hartu zuen Hiribeheren den Ttirritta ostatu eta jatetxearen kudeantza. Orduko partaideen eta partaide berri batzuen laguntza eskatzen du ondoko egunetan elkarteak aitzina segitzeko bere lanean. Hortakotz antolatzen du otsailaren 12an Ttirritta eguna bertsu bazkari batekin hasiko dena. Bertsula
riak izanen dira Odei Barroso, Eneritz Zabaleta eta Xumai Murua. Aratsaldean eta aratsean bi kontzertu emanak izanen dira toki berean, lehena Well Done Frogs taldearekin eta bigarrena Ekin tza taldearekin. Bazkariarentzat izenak eman daitezke telefono huntara: 05 59 93 20 31 otsailaren 9ko berantenaz. Ongi etorri deneri.
uztaritze
SenpereIhauteriak – Lehengo denboretan igande Ihaute eta astearte Ihaute ohoratuz egiten ziren besta horiek. Orai herrietako talde moldatzaileek besta horiek egiten dituzte sasoin huntan. Gure herrian ospatze horiek abiatuko dire otsailaren 2an « Hartzaren atzartzearekin » goizeko 10etan gure karrikan ibilaldiarekin. O tsailaren 5ean gazteak etxez etxe iraganen dire OlhaUrguri eta Ergaraiko kartieretan. Otsailaren 6an, 12.00etan Amotz Larraldean Ihaute bazkaria Senperen Kantuz eta trikitilariek alaiturik. Otsailaren 11n haurren ihauteri ttikia, 14.00etan elgarretaratzea Gazteluko aparkalekuan. Otsailaren 12an, Ihauteri besta eguna. 15.00etan pilota plazatik abiatuz karrikaren itzulia, 17.00etan Zanpantzarren auzia, 18.00etan zintzur bustitzea Txarangaita eta Senpere Kantuz taldeak alaiturik, 20.00etan Gau
Pasa Oxtikenean. Sartzea urririk.Minixtroa Senperen – Ganden ortziralean aldean zaukalarik Daniel Poulou gure deputatua, Bruno Le Maire Laborantzako Minixtroa gure herrian izan zaiku. St Christophe laborantzako lizeoa bisitatu du. Ondotik INRA Ibarrunen den Arraintegiaren ikusten izan da. Berek erakutsi dioten bezala gure Lizeoko gazteek hor egiten dute lan eta ixtudio asko. Erran behar da lehen lehenik andere auzapezak herriaren izenean eta Dominique Hirigoyen lehendakariak lizeoaren izenean beren agurrak egin diozkatela. Bertzalde Laborantzako sindikataren ordezkari zonbeiten galdeeri arrapostuak eman ditu. Behar dut ere erran jaun horrek bere familiarekin oporretako egunak gure herrian iragaiten dituela, Akertegarai kartierean berea duen Arroxainea etxean.
Sortze – Beranta puxka batekin bainan beti plazer berarekin jakin dugu herrian badugula sortze bat gehiago, Txomin mutiko pollit bat, abendoaren 23az geroz. Barkatu ez baitzira kondatua izan 2010eko sortzeetan, orai badakigu zurekin, Txomin, 4 bazireztela « klasa berekoak » lehen gizonek usu erraiten zutena. Errex da konprenitzea Gasnain Bordako J. Philippe Fran
chistéguy eta Nathalie Nogues aitama gaztek nolako bozkario eta zorionean iragan dituzten urte ondarreko besta horiek beren lehen haurñoarekin. Gure goresmenak eskaintzen dauzkitzuegu eta zu Txomin haundi zaitela osagarrian zure aitamen eta hurbilekoen maitasuna gozatuz.
M.G.
lasa
kanboAte idekitzeak San Mixel kole-gioan otsailaren 5ean - San Mixel kolegioak bere ateak idekiko ditu otsailaren 5ean, larunbatarekin, 9ak eta erdiak eta eguerdi artean. Burraso, ikasle eta irakasleak hor izanen dira denen errezebitzeko eta kolegioaren presentatzeko.
Elebidun saila beti azkartuz : Urtetik urterat euskararen lekua
haunditzen ari da. Ikasleen kopuruarekin klase oso bat bada irakaskuntza euskaraz denbora erdiz segitzen duena. Hala nola 6garrenean kirola, historia eta geografia, matematikak euskaraz egiten dira. Denetarat 14 oren astean. Huni behar dira gehitu euskaraz eraman ateraldiak eta trukaketak, kantu saila “Zortzi iturri” taldearekin eta abar… Ongi etorri guzieri.
larzabaleDolu « Hoxta » izengoitiaz ezagutua zen Janbattitt Urrutik mundua utzi du 63 urtetan. Familiaren doluminari juntatzen gira.
donibane lohizune
Beste usaia batzu ez bezala, ihauteriak berpiztu dira Euskal Herrian azken hogeita hamar urte hauetan. Kar horren arrazoinen hobeki ulertzeko, beti kanbiatuz joan den besta baten historioa aztertu behar da. Europako eta Euskal Herri osoko adibide batzu hartu eta, Lapurdi barnekaldea dugu xehekiago aztertuko. Lurralde hortan aurkitzen dira bai Lapurdiko ihauterietako usaiak (kaxkaroten etxe kurridak eta
Zan Pantzarren zeremonia) baita Baxenabartar kutsua daukaten usaia zonbait (Besta Berri eta tobera mustrak, bertzeak bertze). Usaia horien arteko oreka, hargatik, herrizherri aldatzen da, garaiaren arabera. Bestak, sentsu hortan, gizartearen bilakaera irudikatzen du. Donibane Lohizuneko herriak eta Euskal Kultur Erakundeak antolaturik
Sarrera dohainik
IhauteriakXabier ItçainaMintzaldia euskaraz
Ravel entzun-aretoan - Otsailaren 9a, asteazkenez,
18:00etan
luzaideHeriotze - Joanden larunbatean lagundu dugu bere azken egoitzarat Anamari Etxeandi 73 urteko emaztea. Neumonia eritasuna ezin izan du gainditu. Duela egun batzu ereman zuten Iruñeko erietxe batera bainan pausatu da uste ez ginuelarik. Ez zen esposatua eta bakarrik bizi zen Luzaideko Elizaldea auzoan, Yauregiberria izeneko etxean. Duela urte batzu hilak zitzaizkon aita, ama, osaba eta
lehenago anaia Pedro Jesus, ilun nabar batez Iruñetik etxerat heldu zenean, Ibañetako lepoan, Guardia Zibilek kontrol batean tirokatu zuten eta bizpahiru egunen buruan zendu zen Pedro Jesus, Luzaideko zurgina eta mutiko huna. Anamarik uzten dauku emazte hun baten oroitzapena. Doluminak eskaintzen ditugu familiari.
A.A.
donamartiriOmenaldi – Urtarrilaren 23an kantaldi xoragarria eskainia izan zauku Battit Haiçaguerren omenez. Battitek maite zuen kantua eta maite zuen ere besteak araraztea. « Elgarrekin » abesbatza taldean parte hartzen zuen beste hiru herritarrekin. Karia hortarat nahi ukan du kantari talde eder horrek kantaldi bat eskaini Donamartiriko elizan. Jendalde ederra bildurik denak loriatuak itzuli direla etxerat boz paregabeak entzunik. Ederki,
segi aitzina !
Heriotze – Urtarrilaren 27an bere azken egoitzarat segitu dugu Jean Baptiste Larramendy 86garren urtean. Jean Baptistek bere denbora gehiena Otsozelaiko harpetan lan egin du atezain gisa bere emaztearekin. Gizon langile eta prunt baten orroitzapena utziko dauku. Doluminak Aña bere espos lagunari eta familia guziari.
10

Herriz Herri
Mus lehiaketaren berri
Ehun bat muslarik parte hartu dute joan den igandean zortziko zoingehiagokan, ez baita guti, hoinbeste ausagailu bazelarik bestalde ezker ta eskuin. Huna emaitzak : C mailan, Pineau eta Cal Ahurtiarrak dira nagusitu Bonetbeltche eta Maitia Makea eta Hazparneko pilotari ezaguner. B mailan, EyherabideCarricart behauztar
andereak irabazle AscerySalles Gabadiarrer. A mailan, xapeldun Mouesca Mugertarra eta Larre Beskoiztarra, Olhagaray Mugertarrari eta Lafitte Miarriztarrari irabazirik.Arberoako ikastolako burraso antolatzaileek denak eskertzen dituzte : muslariak, bestalde hurbildu diren guziak bai eta ostatu, saltoki eta ofiziale sarien eskaintzaleak.
izturitze
C maila : S. Haiçaguerre burrasoa, Maitia -Bonetbeltche, Pineau-Cal
B maila : Eyherabide-Carricart, Ascery-Salles, J.L. Borda burrasoa
A maila : Olhagaray-Lafitte, Mouesca-Larre, A. Orbezua burrasoa
zuraide
Ederki iragan da Jondoni Jakobe eskolak antolatutako mus lehiaketa.Helduetan, 68 taldek dute parte hartu, irabazdunak zirelarik DABADDIE eta DAGUERRE, Peio ta Mattin GARAT anaien kontra. Gezurretan zoin gehiagoka arizanik, kartek dute azken hitza uzten halere !Gaztetxoetan, 6 talde ziren lehian, murrixko antolatzaileen
arabera. Lehen aldia baitzen, agian ondoko urtetan gazte gehiago lotuko da musean. Dena den, bi neska dira nagusitu, Lorie ta Maitena, Franck eta Arnaud zutelarik parean.Gau hortan irabazia izan den sosarekin, eskolan diren haurrak VAL LOURON alderat joanen dira elurretarat.
Helduetan, Dabaddie eta Daguerre irabazle
Gaztetxoetan, Lorie eta Maitena irabazle
11

abiSuakSCP BOULOUS & CHEVALLIER
Société d’AvocatsBâtiment 22 – 15 rue Raoul Perpère
64100 BAYONNE
Tél. 05 59 31 21 21 / Fax : 05 59 31 21 29
AVIS DE FIN DE LOCATION GERANCE
Aux termes d’un acte sous seing privé en date à BAYONNE du 31 décembre 2010, il a été décidé de résilier amiablement le contrat de location gérance avec effet à compter de cette date, conclu entre Monsieur André SIERRA et Madame Jacqueline PEYROT, épouse SIERRA d’une part, et la société
CAMPING ERREKA SARL d’autre part, concernant l’exploitation du fonds de commerce de terrain de camping, caravaning et commerces annexes, connu sous le nom CAMPING ERREKA, exploité à BIDART (64210), RN 10 – Camping Erreka, et pour lequel elle est inscrite auprès du registre du commerce et des sociétés de BAYONNE sous le numéro 317 469 971.
En conséquence le Locatairegérant a restitué au Loueur, le fonds de commerce dont s’agit, ayant fait l’objet du contrat de location gérance susénoncé et laissé libres les locaux dans lesquels il est exploité.
POUR AVIS
AVIS DE FIN DE LOCATION GERANCE
La location – gérance consentie par la SARL « LE PETIT FOURNIL » ayant son siège social 133 Rue Maubec à 64100 BAYONNE, immatriculée au RCS de BAYONNE sous le n° 482 917 119 à Madame Maria DIAZ épouse IBARRA, immatriculée au RCS de BAYONNE sous le n° 512 382 946 pour l’exploitation du fonds de commerce de RESTAURATION RAPIDE – TERMINAL DE CUISSON – RÔTISSERIE – PLATS A EMPORTER PATISSERIE connu sous l’enseigne « LE PETIT FOURNIL » 133 Rue Maubec à 64100 BAYONNE a pris fin par anticipation le 31 janvier 2011 à 24 heures.
Inscription modificative au RCS de BAYONNE.
AVIS DE CONSTITUTION de SARL
Suivant acte sous seing privé en date du 19 janvier 2011, il a été constitué une société à responsabilité limitée dont les caractéristiques sont les suivantes :
Dénomination sociale : SAPHIRCapital social : 2.000 euros, divisé en
200 parts sociales de 10 euros chacune.Apport des associés : 2.000 euros en
numéraire.Siège social : 32 bis allée d’Aguilera,
64600 Anglet.Objet : Conseil et Services en optimi
sations de charges aux entreprises et aux collectivités.
Durée : 99 années à compter de la date de son immatriculation au Registre du commerce et des sociétés, sauf dissolution anticipée ou prorogation.
Gérants : Didier Quesada, demeurant 32 bis allée d’Aguilera, 64600 Anglet
AnneMarie Sirmain, demeurant 619 avenue du Triolet, 34090 MontpellierPhilippe Tardy, demeurant 29 allée des petites garennes, 91190 GifsurYvetteGilles Testud, demeurant à Privage, 01560 SaintJuliensurReyssouzeLa société sera immatriculée au Registre du Commerce et des Sociétés de Bayonne. Pour avis - La gérance
Christian PELLOITAvocat inscrit au Barreau de BAYONNE
Résidence AITZINA – 69 avenue de BAYONNE
64600 ANGLET
AVIS DE CONSTITUTIONEURL BL NEGOCE SERVICES
Aux termes d’un acte sous seing privé en date du 25 janvier 2011 enregistré au SIE de BAYONNE, il a été constitué une Entreprise Unipersonelle à Responsabilité Limitée, dont les caractéristiques sont les suivantes :
Dénomination Sociale : EURL BL NEGOCE SERVICES,
Capital : 1 000 E, divisé en 100 parts de 10 E chacune.
Siège Social : 69 Chemin de LAHARIE Bâtiment A 1 64100 BAYONNE
Objet : Achat et vente de matériel roulant et nonroulant et tout autre petit matériel, et prestations liées à cette activité.
Durée : 50 années à compter de l’immatriculation.
Gérance : Monsieur LAPEGUE, 69 chemin de LAHARIE 6 bâtiment A 1 – 64100 BAYONNE
Immatriculation : Registre de Commerce et des Sociétés de BAYONNE.
Pour avis. Le gérant.
« LA TAVERNE »Société en liquidation
S.A.R.L. Au capital de 7.700 EurosSiège social : 63 rue Pannecau,
64100 BAYONNER.C.S. Bayonne : 431 281 161
Siret 431 281 161 00015
L’assemblée générale des associés, réunie le 17/01/2011 à 18h a approuvé les comptes définitifs de liquidation, donné quitus de la gestion et décharge du mandat de CAZORLA Robert 12 rue Paul Gauguin 40220 TARNOS, liquidateur, et constaté la clôture de la liquidation.Les comptes du liquidateur ont été déposés au greffe du tribunal de commerce de Bayonne.
Pour avis, Le liquidateur.
LA SOURCESociété Civile Immobilière au capital
de 1 500 eurosSiège social : 1 voie Communale
La Source64210 AHETZE (Pyrénées Atlantiques)
497 594 713 RCS BAYONNE
AVIS DE PUBLICITE LEGALE
D’un procèsverbal d’assemblée générale extraordinaire du 18 décembre 2010, il résulte que : Le siège social a été transféré, à compter du 18/12/2010, de AHETZE (Pyrénées Atlantiques), 1 voie Communale La Source, à 11 impasse Mounache, 64200 BIARRITZ.
Ancienne adresse : Le siège social est fixé à AHETZE (Pyrénées Atlantiques) 1 voie Communale La Source.
Nouvelle adresse : Le siège social est fixé à 11 impasse Mounache, 64200 BIARRITZ.Dépôt légal au greffe du tribunal de commerce de BAYONNE.
Pour avis, le représentant légal.
Etude de Maîtres Dominique LARRALDE, Pierre FAGOAGA,
Olivier COUSTOU et Claudine SALHA, Notaires associés
à SAINT JEAN DE LUZ (Pyrénées Atlantiques),
21, rue Chauvin Dragon
AVIS DE CONSTITUTION
Suivant acte reçu par Maître Pierre FAGOAGA le 18 janvier 2011, enregistré au S.I.E. de BAYONNE, Pôle enregistrement, le 28 janvier 2011, Bordereau 2011/129 Case n°4 extrait 603, a été constituée une société à responsabilité limitée ayant les caractéristiques suivantes :
Objet : La création, l’acquisition, et l’exploitation tout fonds de commerce de détail de journaux et papeterie, presse, librairie, loto et jeux de hasard, bibelots, souvenirs, cadeaux dans un ensemble immobilier situé à SAINTPEESURNIVELLE (64310), Résidence Ibarrondoan, Route Départementale n°918, Chemin Ibarbidea, ou sur tout autre endroit de la commune de SAINTPEESURNIVELLE ou sur toute autre commune environnante.
Dénomination : SARL BOTIKASiège social : SAINTPEESURNIVELLE (64310), Résidence Ibarrondoan, Route Départementale n°918, Chemin Ibarbidea.
Durée : 99 années à compter de son immatriculation au R.C.S.
Capital social : MILLE EUROS (1.000,00 EUR)
Gérant : Mme SALLENAVE épouse FOURNIER, demeurant à SAINTPEESURNIVELLE (64310), Quartier Olhasso Maison Borda,Mme Catherine Maïté SALLENAVE, épouse de Mr David JORAJURIA, demeurant à SAINTPEESURNIVELLE (64310), Sorauzoan Chemin Oihan Bidea,Pour une durée indéterminée, avec faculté d’agir ensemble ou séparément.La société sera immatriculée au registre du commerce et des sociétés de BAYONNE.
Pour avis - Le Notaire.
Etude de Maîtres Dominique LARRALDE, Pierre FAGOAGA, Olivier
COUSTOU et Claudine SALHA, Notaires associés à SAINT JEAN DE LUZ (Pyrénées Atlantiques), 21, rue
Chauvin Dragon
AVIS DE CONSTITUTION
Suivant acte reçu par Maître Pierre FAGOAGA le 18 janvier 2011, enregistré au S.I.E. de BAYONNE, Pôle enregistrement, le 28 janvier 2011, Bordereau 2011/129 Case n°1 extrait 584, a été constituée une société civile ayant les caractéristiques suivantes :
Forme : Société civile régie par les dispositions du titre IX du livre III du Code civil.
Dénomination : SCI LILIBICapital : 1.000,00 EDurée : 99 années Siège social : ASCAIN (64310) Lotis
sement Itsas Mendi.Objet : La société a pour objet :
l’acquisition de tous biens mobiliers et immobiliers, tant en France qu’à l’étranger, en pleinepropriété, en nuepropriété ou en usufruit,l’administration et la gestion du patrimoine social.
Apport en numéraire : 1.000,00 ECession des parts : Les parts so
ciales sont librement cessibles entre ascendants et descendants et entre associés. Dans tous les autres cas, un agrément est nécessaire ; il est donné par décision unanime de tous les associés.
Gérant : Mr Pascal VIGNEAU demeurant à ASCAIN (64310) Lotissement Itsas Mendi, sans limitation de durée.En cas de décès ou de mise en curatelle ou tutelle ou d’empêchement légalement constaté du gérant, les associés nomment dès à présent Mme Corinne HERNANDO épouse VIGNEAU demeurant à ASCAIN (64310) Lotissement Itsas Mendi, en qualité de nouvelle gérante.La société sera immatriculée au registre du commerce et des sociétés de BAYONNE.
Pour avis. Me FAGOAGA.
Etude de Maîtres Dominique LARRALDE, Pierre FAGOAGA,
Olivier COUSTOU et Claudine SALHA, Notaires associés à
SAINT JEAN DE LUZ (Pyrénées Atlantiques), 21, rue Chauvin Dragon
AVIS DE CONSTITUTION
Suivant acte reçu par Maître Pierre FAGOAGA le 18 janvier 2011, enregistré au S.I.E. de BAYONNE, Pôle enregistrement, le 28 janvier 2011, Bordereau 2011/129 case n°3 extrait 591, a été constituée une société civile de moyens ayant les caractéristiques suivantes :
Forme : Société civile de moyens régie par l’article 36 de la loi numéro 66879 du 29 Novembre 1966, les articles 1832 et suivants du Code civil.
Objet : La société a pour objet exclusif de faciliter l’exercice de l’activité professionnelle de ses membres par la mise en commun de moyens tant humains que matériels nécessaires à l’exercice de leur profession.
Raison sociale : SCM MAHAZURSiège social : ASCAIN (64310), Zone
artisanale Larre Lore.Durée : CINQUANTE années à comp
ter du jour de son immatriculation au registre du commerce et des sociétés.
Capital social : MILLE EUROS (1.000,00 EUR).
Cession des parts : les cessions entre associés et leurs descendants ou ascendants, ainsi qu’au bénéfice du conjoint d’un associé, et dans la mesure où pour les ascendants, descendants et conjoints ils disposent de la qualification professionnelle requise, sont libres. Les autres sont soumises à l’agrément de la majorité en nombre des associés représentant au moins les trois quarts des parts sociales. Toutefois, si les associés sont au nombre de deux, l’unanimité est exigée.
Cogérants : Mr. Pascal Vigneau demeurant à ASCAIN (64310) Lotissement Itsas Mendi, Mr Cédric BOYE demeurant à CAPBRETON (40130) 4 Impasse des Bleuets,Pour une durée indéterminée avec faculté d’agir ensemble ou séparément.L’immatriculation sera effectuée au registre du commerce et des sociétés de BAYONNE. Pour avis - Le Notaire.
S.A. LEGI CONSEILS SUD OUESTD. CASSAGNAU, J. ARMAGNACQ,
L. BENOIT3 Boulevard du Collège
40100 DAX
BELARREAExploitation Agricole à Responsabilité
Limitée au capital de 112 751,29 ESiège social à SAINT ETIENNE DE
BAIGORRY (64430) – Maison BelharRCS BAYONNE N° 393 789 003
TRANSFORMATION EN GAEC
Aux termes d’un procèsverbal de l’Assemblée Générale Extraordinaire en date du 1er Janvier 2011, l’EARL BELARREA a pris acte :de la prorogation de la durée de la société de 30 ans ce qui fixe son terme au 3 Février 2054,de la transformation de l’EARL en GAEC,de la nomination de Madame Jeanine LARRE et de Monsieur Enaut LARRE demeurant tous deux à SAINT ETIENNE DE BAIGORRY (64), Maison Belhar en qualité de cogérants de la société, aux côtés de Monsieur Jean Léon LARRE, maintenu dans ses fonctions de gérant de la société.Il n’a été effectué aucune modification autre que celles nécessitées par la transformation proprement dite.Le dépôt visé par la loi sera effectué auprès du Registre du Commerce et des Sociétés de BAYONNE.
Pour avis.
12

telebixta leihotik
aSteburuko Hitzorduak
Bahituak : 400 egun iraganak, hamahiru hilabete bahituak izan direla bi kasetariak beren afganistar hiru lagunekin. Noiz ote libratuko dituzte ? Zertan dira bahitzaile eta frantses gobernuaren arteko harremanak ? Bertze seiak ere nonbait daude, bat Somalian eta bortz Maliko basamortuan. Bahitzea da XX. eta XXI. mendeetako lege basa.Des racines et des ailes : Ez da dudarik Frantziak baduela ondare ederra, Europako herrialde edo erresuma guziek bezala, adibidez Espainia eta Italia, hain aberatsak ! Parisen egon gira lehenik Kapera Sainduaren berritzearen ikusteko : San Luis, Frantziako erregeak eraikia XIII. mendean, arte gotikoa oldar haundienean zagolarik. Egia da dituen berina haundietarik sartzen dela argia, nasaiki. Egia da ere baduela behar den goratasuna eta hola agertzen dela lerdenetarik lerdena. Zinez perla bat frantses ondarean. Hala nola ezagutzen nuen Pariseko Kapera Saindua, halaber ezagutu ditut duela parrasta bat urte Uzbekistango monumentuak. Joan den asteko emankizunari esker berriz egin dut hango bidaia, berriz bisitatuz Samarkanda eta Bukhara bereziki. Bi hiri horiek daukaten ondareak erakusten du zer izan diren zetabidea handik pasatzen zelarik Asia eta Europaren arteko salerosteak zoazila eremu horietarik. Orduko aberastasuna ageri da daukaten ondarean.Trabelsi : Hau da familia ezagutua orain, Tunisiako gertakarien sortzailea. Ama, ileapaintzalea, Ben Aliren emaztea. Ez dut deus ile apaintzaleen kontra, beren ofizioan ari direlarik. Tunisian gertatu dena da talde berezi bat bilakatu dela, egiazko mafia. Diktadorearen emazteari esker, ohoin gisa jokatu dira. Norbaitek nahi balinbazuen negozio bat sortu, ez zezakeen deus hasi zerbait pagatu gabe, hots zerga idurikoa. Denetan sartuak ziren Trabelsitarrak, denbora berean itsuski aberastuz. Bere burua sugarretan ezarriz Tunisiar batek, sua hedatu da Tunisia guzian eta Ben Ali kasatu dute bere familiarekin libertate eta duintasunaren beharrez, bainan sua hedatzen ari da ez bakarrik Egipton baita ere Yemengo errepublikan. Zer gertatuko den geroak erranen.Errugbia : Aste ona Euskal Herriko bi taldeentzat. Baiona joan da Brivera eta han irabazi (26 eta 18) ez baita balentria txarra. Miarri tzek azken mementoan irabazi du Perpinianen kontra (23 eta 21). Sailkapen orokorrean Miarritze laugarren eta Baiona zortzigarren. Hanbat hobe bi taldeentzat. J.H.
N° Commission paritaire 0514 G 84998
Jacques Laffitte karrika, 1164100 BAIONA
Tél. 05 59.25.62.85Fax. 05 59.25.60.10
[email protected]@wanadoo.fr
URTESARIAKUrtea 54 E Laguntzaile saria 64 E Europan 65 E Ipar Ameriketan :
Bandarekin : 99 E edo 129 $ Gutunazalean : 180 E edo 210 $
Hego Ameriketan : 99 EAfrikan : 87 E Asian : 102 E
Hegoaldekoentzat, DonostianCAJA LABORAL EUSKADIKO KUTXA
Donostia BoulevardZ.B. 075.0.70202.3
Directeur de la Publication/Zuzendaria : J.B. DIRASSAR
Ohorezko zuzendaria : E. LARREZuz. ordea : J. HARITSCHELHAR
Idazleburua : P. JORAJURIADiruzaina : R. CAMBLONG
Imprimeur : Imprimerie du Labourd
29, Chemin de CasenaveZ.I. St Etienne
64100 BAYONNE/BAIONATél. 05 59 59 16 42 Fax. 05 59 25 60 10
Éditions Basques
ortziralean - Hendaian, Mendizolan (20:30) Dantzaz konpainiaren “Mintzo” ikusgarria- Bokalen, VaillantCouturier gelan (20:30) Gaspard Proust humorista- Miarritzen, Midi geltokian (20:30) I Muvriniren kontzertua- Garruzen, herriko gelan (20:30) Petit Théâtre de Pain konpainiaren “Errautsak” antzerkia- Donibane Garazin, herrian barna Santibate, zirtzilak kantuz eta dantzan- Uztaritzen, Latsan, sagarnotegi afaria, Integrazio Batzordearen alde
larunbatean- Buzunaritzen, Sarasketako bestak- Donibane Lohizunen eta Zibu-run, Hartzaren eguna. Bertzalde, Donibane Lohizuneko San Tomas lizeoan (9:0012:00) Ofizioen foroa- Baionan, RoblesArangiz Fundazioan bi mintzaldi : 10:00 Filipe Mayte, Historiaurretik ErdiArorateko Euskal Herriaz eta 14:30 Antton Curutcharry, Nafarroako Erresumaz. Eusko Ikaskuntzan (17:00) Piarres Charritton mintzo Clément Mathieu (18821963) apezpikuaz. Antzokian (20:30) Ravel kontserbatorioko ikasleen baletak- Miarritzen, herri kasinoko plazan (10:30) Kantalasai eta Mutxiko. Koliseoan (20:45) humoristen gaualdia- Bidarten, Herriko Etxeko plazan (11:00) Bidarten kantuz
otsail ostegunak, donapaleun, Xerbitxuguneko salan
- Irisarrin, Ospitalea ondare zentroan (14:00) euskarazko idazketa tailerra, Itziar Madinarekin- Bidaxunen, besta gelan (15:30) “Dans ma cuisine, il y a” ikusgarria, haurrentzat. Eta Herriko Etxean (18:00) Jakes Casaubon pilotaz mintzo- Luhuson, Harrixuri gelan (17:00) Au fil du vent konpainiaren “Airs de jeu” ikusgarria- Maulen, Hebentikenean (19:00) “Xiberoa Zinez” zubererazko lehen fikzio filmaren xede berriaren aurkezpena, Peio Cachenautekin. Zinka ostatuan (19:30) antzerki eta Zein da Zein taldearen kontzertua. Chez Dédé ostatuan (21:00) Oilarrak taldearen kon tzertua. Maule Baitha gelan (21:00) “Balle rouge et quatuor” ikusgarria
iGandean- Santagrazin, Xiberoko maskarada- Ziburun, Untxin auzoaldean, zaharki merkatua eta selauru hustea- Getarian, pilota plazan (11:00) Le P’tit Cirk konpainiaren “2” ikusgarria- Miarritzen, Palazioko hotelean (11:00) Trio Pampeanoren kontzertua
aSteburuan- Uztaritzen, Arruntzako bestak- Miarritzen, Versant taldearen biltokian, ortziralean (20:30) eta igandean (17:30), “Clara et Robert Schumann, l’amour fou” antzerki musikala, Euskal kostaldeko orkestrak eta Versant taldeak e manik- Baionan, Luna Negran, ortziralean, larunbatean eta igandean (20:40) Jazz Chamber Orchestra
Otsailaren 3 huntan (20:30), Joseba Kamio mintzatuko zauku euskararen promozionatzeko erabiltzen ditugun moldeetaz, bere publizista eta antropologia talaiatik.Ondoko ostegunean Irlandari buruz itzuliko gira, otsailaren 10ean beraz, Joana ETXART Xiberotar ikerle gaztearekin.Mintzaldi honetan Ipar Irlandan azken berrogei urtetan gertatutakoer so eginen dugu. Lehenik, 1969tik goiti zabaldu den gatazka ikertuko dugu, azalduz jatorriak zoin izan diren bai eta aktore desberdinak ere. ‘The Troubles’ deitu izan den konfliktoaren abiapunduetan, ikusiko dugu arrazoi politikoak nabaritzen direla, bereziki 1920an hartu ziren erabaki batzu. Bigarrenik, 1998az geroztik garatu diren bake bideak aipatuko ditugu. Oroitaraziko ditugu
urrats nagusiak eta aztertuko ere Britainiarren desmartxa zer nolakoa izan den, honen akats batzu azpimarratuz. Bukatzeko, aztertuko dugu peacebuilding deitzen den sektorea, honek gatazkari bide eman dioten erroak desagertarazi nahi baititu bakegintza lanetan jardunez. So bat emanen dugu ‘jendarte zibilean’ abian eman diren arlo horretako iniziatiba interesgarri batzuri. Joana Etxart Xiberotarra Irlan-dan eta Liverpoolen bizi izan da bost urtez. Han ikerketa lan bat egin zuen bakegintzarako sor-tu den politika publiko batetaz Ipar Irlandan, eta Britainiarrek bakearen eragiteko ukan duten desmartxa bereziaz. Lan hori te-sia batean bildu zuen 2010ean. Orain, Ipar Irlandan garatzen diren beste politika publikoak aztertzen segitzen du ber ildotik.
Frantseseneko ikasle ohiak anhauzen
Frantsesenia laborantza lizeoko ikasle ohien afaria antolatua da Anhauzen, herriko gelan, otsailaren 11n, ortziralez (20:00). Afari denboran Haitirekilako elkartasunezko lekukotasunak zabalduko dira. Ikasle ohi guziak gomit dira. Afaria 20 eurotan izanen da. Behar da haatik Frantsesenera deitu otsailaren 7a aitzin (tel.05.59.37.22.35).
Clément Mathieu apezpiku
zenaz mintzaldi
Piarres Charritton euskaltzainak eskainiko du, Eusko Ikaskuntzaren egoitzan Baionan, mintzaldi mamitsu bat Clément Mathieu apezpiku zenaz (18821963). Hazparnekoa zen sortzez Clément Mathieu, 32 urtez Landesetan apezpiku egona. Hitzaldia otsailaren 5ean, larunbat arratsaldez (17:00).
amikuzeko mediatekan
Gormandizaz moldatua den erakusketari datxikola, ostiral huntan Edouard Molinoren « Le souper » filma (17:00) eta larunbatean idazkera tailerra (10:00) 16 urtez goitikoentzat. Oro urririk.
13

Han eta HeMen
Parropiaren aldetikan jin zaut eskutara paperaErdaldun batzun kexa* agertzen du euskaldunen alderaElizan erdarazko kanturik ez dela doaz salatzeraEuskal kantuen ederraEz ahal dute plazerra ?Jada erdarak gure artean ematen du « bulldozerra »Eta gehiago larrutzekotan, hau egitate ankerra ! * Euskaldunentzat den meza jada zaiku bipiltzen hasiaIrakurgaien erdia baita horien esku utziaGuziendako den « Berri ona » frantsesean onetsiaTa holako garrasiaKasik ezin sinetsiaEuskaraz dagon apurra bada guretako oasiaHorren lekuan ez ahal dugu ikusi behar sasia…
« Gure Aita-ren » kantua bera zaiote jasan ahalaAlta haurrekin entzun izan da hor erdara puntuala Ez al dakite presuna hoiek gurean zer den normala ?Hemen kontent nola halaBaina’eskatzen zer azala !-Euskal kristaua iratzar zaite ta etorri berehalaGure euskara ez dezaten ba trata eulia bezala !
Fermin
*Kexa : arrangura*Ankerra : gogorra, krudela.
PARROPIATIK
Eugene Green-en obra berria
Joanden azaroan (3081.zb) aukeztu ginauzuen Donibane Lohizuneko JeanBaptiste Chotro alias Jean d’Arango ikerleak plazaratutako “Le monde basque I - Le basque classique ou européen : l’étrusque” obra. Liburu horri datxikola, bigarren bat plazaratzen du gaur : “Petit lexique étrusque-basque-fran-çais” (A tlantica). Kuriosek eta etruskerari interesatzen diren guziek preziatuko duten liburuttoa (112 orrialde, 15 euro).
Izpegi komiteak argitaratu berri du GaraziBaigorriko elkarte eta Herriko Etxetako zerbitzuen gidaliburu berria. 32 orrialdeko liburutto praktikoa, tokian tokiko elkarte eta zerbitzuen helbide, telefono eta gaineratiko argitasunekin, alorka sailkaturik. Urririk da. Galdegin daiteke Baigorrin, PIJ bulegoan edo Herriko Etxean (ez da haatik postaz igorriko).
Mgr Goity dotore elizako dretxo jakintzan
Duela lau urte, Mgr Beñat Goityk argitaratu zuen liburu bat biziki ederra eta aberatsa, “Histoire du diocèse de Bayonne”, kondatuz izenak emaiten duen bezala Baionako apezpikuen segida guzia, ErdiAro haste hartarik eta iragan mende horren erditsutaraino.
Apezpikuen segida bai eta Elizaren bizia, mendezmende izan diren gertakari aipagarri ainitzekin.
Dena mamia den lan argi horren ildotik, horra nun Elizaren dretxoari buruzko dotore tesia bat moldatu duen, berrikitan aurkeztua izan dena Baionako apezpikutegian. Aurkeztua eta gaingainetik goretsia.
Luzaz HERRIA astekari huntan idazle eta diruzain izana den apez kartsu eta jakintsun horrek onar ditzala gure goresmen beroenak.
ditu fikzio horrek kondatzen, Euskal Herriaz eta euskaraz duen maitasuna. Euskararen desagertzeari iharduki nahiz, Orriako guduaren gisako bat du Gotzonek antolatuko, horregatik haatik gorriak ikusiz..Populu baten nortasunaz eta espiritualtasunaz, gogoeta liburu sakon bat (327 orrialde, 20 euro).
Gure irakurle batek eman dauku Gallimard argitaletxeak plazaratu duen liburu baten berri. Hori da “La bataille de Roncevaux”, Eugene Green idazlezinegile frantsesaren eleberria. Gotzon Peyrat du liburu horrek pertsonai nagusia, Donibane Garazin hazia izan den umezurtz gaztea. Gotzonen haurtzaroa eta gaztaroa
etruskera hiztegia
Gida-liburu
HARPIDE ZAITEZ
HERRIA
A S T E K A R I A R I
- urtesaria,
IPARRALDEAN 54 y HEGOALDEAN 65 y
14

kirolak
pilota buruzburuka hoberenak norfaltan pausatuz 3537 zelarik, eta hortan akabo xantzak. Haatik beti aitzinean izana Kurutcharry. Sakeak seina.
IGANDE HUNTAN GARINDAINENHerve Bonetbeltche............. ?Thierry Harismendy ............. ?
Agusti Waltari ...................... ?Andde Kurutcharry .............. ?Huna nola segituko duten xapelgo horiek helduden igandean Xiberun. Gero, beste igandean jokatuko dute Donapaleun, Bonetbeltche eta Kurutcharry lehenik eta gero segidan Waltari eta Harizmendy. Horietan aterako diren bi hoberenak finalean izanen dira : Donibane Garazin o tsailaren 27an. Parioa libro !
GARATENEKO PARTIDAAguirre – Jeannots ............ 50Monce – Oçafrain .............. 49Ez da enoatu astelehenean Garazin zen ikuslea, alta bi oren iraun duelarik partida hunek guti falta. Eta jo eta jo arizan direlarik gainera, batere gelditu gabe erraiteko maneran gainera. Oçafrain batek lan gaitza egin du hor, gaztean erakutsiko zuen kar guziarekin. Behar zuen alabainan gaztea lagundu, bereziki ondarrerat, hunen sakua akitzearekin. Halere arte hartan hunek erakutsia zuen bere gai ederra, bereziki airetik eta ere defentsan aitzin hartan bi eskuz biltzen zituen pilota guziekin. Bainan behar ditugu ere laudatu, nola ez, bi berezko berri irabazle horiek, bat eta bestea, lehenik Aguirre urruñarra, hango Zuhastiren bidetik oraino ikasiz joanen dena agian. Eta ere Jeannots landestarra, beso handiko aria eta denak dituena,
Agusti Waltari .................... 40Herve Bonetbeltche........... 22Arrangoitzeko trinketean hasi da lauen auzi hori jokatzen igandean. Sakea urrunagotik behar, ez du horrek Waltari jenatu, ala ez ote zitzaion berak handik ekarri sake hori debekatu behar, ez baita orai arte nehoiz hola sakatu. Dena den, horrekilan, 223 joana zen gizona, kasik berotu artean. Bonetbeltche ez baita manguerra, ordutik goiti agertu du berea hunek ere, nahiz ez duen sekulan berdinduko. 1337 izanik, 9 tanto eginen ditu orduan, berant bazen berant. Bazituen 7 sake sartuak, aldiz besteak 18, dakigun moldean, apuñotik.
Andde Kurutcharry ............ 40Thierry Harizmendy ........... 35Hau bai partida ederra izan dela, toki bererat etorria zen jende saldo haundiaren aitzinean. Ez erran beraz pilotak ez duela arrakastarik, badelarik zer ikus, bagira ere ikusle, zuzen den bezala. Partida huntan ikusi dena beraz, baigorriarraren artista jokoa, pilota guzien ekarle segura, duen begiarekin, bainan ez hori bakarrik, badaki ere meneko pilotaren nahi duen lekuan ezartzen, aitzin hartan pausatuz gutienik ustean. Eta anartean taulatuz eta taulatuz, jokoaren egiteko tenorea jin arte. Harizmendy ere baliosa, besoz nausi, eta borondatea, bainan kausitzez ez suerte bera. Gainerat huts bat egin du, potreta gabekoa, sakean, pilota
eskubaloia
besoa, airea, ezkerra... haatik oraino soberasko azpitik ari sare hura han duelarik. Dena den partida luze hortan zazpizortzi sake bakarrik biek ere, ekartzale onekin alabainan.
Ibarrola – Lazcano ............... ?Lambert I – Oçafrain ............ ?Hau izanen da helduden asteleheneko, Garatenean.
HEGOALDEAN
Berasaluze – Apraiz ........... 22Irujo – Merino II ................... 7
Gorka – Merino I ................ 22Urrutikoetxea – Iza............. 14
Gonzalez – Laskurain ........ 22Bengoetxea – Patxi Ruiz ..... 7
Titin – Pascual ................... 22Olaizola I – Beloki .............. 20
Apezetxea – Zezilio ............ 22Rico IV – Argote ................. 16
Idoate – Beroitz ................. 22Aritz Lasa – Zabaleta ......... 17
Olaizola II – Begino ........... 22Xala – Barriola ................... 19Hara beraz, xapelgo eta beste, Aimar eta beste batzu lorios, nola doatzin xapelgoak ere lehen eta bigarren mailean, Irujo eta Titin bitoriarik gabe, baieta XalaBarriola.Asteburu huntako partidak : ostiralean Covaledan TitinPaskual / GonzalezLaskurain ; larunbatean Zallan Olaizola IBeloki / Bengoetxea VIRuiz ; larunbatean Idiazabalen Berasaluze VIIIApraiz / Olaizola IIBegino ; eta igandean Eibarren IrujoMerino/XalaBarriola.
Bego
Gonzalez eta Laskurainek azkenean irabazi dute beren lehen partida, eta asteburu huntan ere irabazi behar, finalerdiak jokatzeko mentura atxikitzekotan
Errugbilarien sei naziotako lehiaketak hasiko dira asteburu huntan, bai gizonena, bai emazteena. Gizonetan, Frantzia larunbatean ariko da Eskoziaren kontra, Parisen. Miarritze eta Baionatik sei jokolari deituak izan dira partida hortarako, Imanol Hariñordoki, Damien Traille, Dimitri Yachvili, Sylvain Marconnet, Jérôme Thion eta Yoann Puget. Emazteetan, Frantziak ortziralean du jokatuko bere lehen
partida, Eskoziaren kontra hor ere, ViryChatilloneko zelaian. Eta talde hortan ariko da Dioni Aguerre Bidarraitarra. Frantses selekzioarekin munduko xapeldun balinbada bidarritar gaztea zazpinazkako jokoan, lehen aldia da Frantziako hamabosnazkakoan ariko dela, gibeleko lerroetan hegalari gisa, nahiz Baionan erdiko postuan ari den gehien bat. Suerte on Dioniri !
dioni aguerre bidarraitarra emazteen sei naziotako lehiaketan
Irisartar talde nagusiak multxoko lehenaren zelaian jokatu du, Floirac/Cenonekoan. Eta aise galdu, 39
22. Erran behar da taldea ez zela usaiako jokolari guziez osatua. Halere lehen partida erdian beren hoberena eman dute Irisartarrek, 1612tan zaudela bigarren zatia hasterakoan. Gero haatik osoki amore eman dute. Sailkapenean, laugarren dira Irisartarrak. Bigarren taldeak Gradignan garaitu du 1916. Eta neska seniorrek Lasseubeko taldea 2315, sailkapeneko hirugarren tokia indartuz gisa hortan. Helduden asteburuko partidak : lehen taldea Beglera doa, eta neska seniorrak Lescarera. Bertzalde, eskubaloi eskolen elgarretaratzea arras ederki iragan da Airoski gelan, Sara, Baiona, Kanbo eta Irisarriko haurren artean.
irisarrin orotarik
15

inbido
euSkal diaSPoraAEBetako Seattle-tik Uruguaiko La Colonia-ra
Jauziño bat Patagonia eskualderat…II- Mendi batzu izigarri xutak
Patagoniarat bazter ikuska johan diren jende gehienek itzuli bat egiten dute Torres del Paine izeneko parkerat. Hori da eremu bat osoki babestua, beti orai den bezala atxikia izan dadien. Horko bazterretan deusik ezin du beraz nehork hola eta hola kanbiatu. Den gutieneko kanbiatze edo obra zerbaitentzat, baimen berezia behar da eskatu eta biziki neurri xorrotxak badira legez finkatuak. Kasu egileak ere han, beti erne, bainan denbora berean jendearen laguntzaile. Berrehun mila hektaraz goiti hartzen du parke horrek. Bizkaiaren heina nunbait han beraz, edo Lapurdi eta BaxeNafarroa probintziek bien artean bezenbat… 1959an muntatu zuten, geroztik haatik bi aldiz segurik handitua izana da… Iparralderat, parkeak joiten du Argentinako muga bainan muga horren haindian preseski bada parke bat berdinberdina babestua dena eta hura Argentinako egiten dena bixtan da. Egia erran, Torres del Paine izen hori ezagutua zen parkea sortu aitzin ere. Hori baitzen, eta baita oraino, eskualde
hartako hiru mendi kaskoren izena . Dorreak deitzen dituzten mendiak. Dena harkaitz ilun direnak eta biziki xutak. Ez dira Patagoniako gorenak, hiru mila metro ez arras, bainan urrunetik ezagun dira hiru kaskoak, hiruak elgarren ondoan, begiak aise berexten ditu beste mendietarik.
Gero eta kanpotiar gehiago
Kasko horien itzalean bezala dago parkea. Hor badira xoragarriko erreka, urjauzi eta ain tzirak. Ikustekoak ere hein bat gora joanez geroz
ikaragarriko hormagune edo glaziareak. Ehun bat hegazti mota badira parkean, eta berrogoi bat abere ugaztun mota desberdin, horietarik frango Patagonian baizik ez direnak ikusten. Hango landare bereziak dira gehienak euri ainitz behar dutenak eta bestalde haize hotzari ederki ihardokitzen. Ugaztunetan, bada axeri mota bat otsotik ere zerbait baduena. Lama delakoen iduriko bat, “guanaco” deitzen dutena, untsa pollita. Bai eta orein ttipi bat, “huemul” deitzen dutena batzuek, eta beste batzuek “güemal”, ez dena haatik biziki ageri, a rrunt bakandua baita, parkeaz arduratzen direnek be
ren ahal guzia eginik ere azken urte hotan abere mota hori ez dadien arrunt galdu. Lehen bazen aise gehiago, eta Patagoniatik kanpo ere. Funtsean, Txileko armarrian dago, kondor delakoaren aldean, herrialde horen ezagutgarri nolazpait. Horiek hola, ez da harritzeko gero eta kanpotiar gehiago ibiltzen baita parke hortan, bereziki udan, erran nahi baita guk EuskalHerrian negua dugularik. Urtean berrogoi bat mila “turista” duela mendi erdiño bat, orai kasik hiru aldiz gehiago…
Muslaria
Euskalduna bazira eta Seattlen bizi bazira, lana atxemaiten ahal duzu bi egunez, euskara eta ingelesa ontsa mintzatzen badituzu. Teknologia berrietako konpainia bat ari da euskaldun baten xerka. Lan kontratua eskaintzen da behar da, beraz, Estatu Batuetan lan egiteko baimena eta galdegiten dute iPhone, Android edo gisa hortako telefonoak erabiltzeko gaitasuna. Interesatuek deitzen ahal dute 2062692432 zenbakira edo emaila igortzen ahal dute [email protected] helbidera. Bitartean, gauzak prestatzen ari dira Salt Lake Cityn, helduden astean NABOk bilkura eginen baitu larunbatez Utahko hiriburuan, hiriko Euskal Etxeak antolaturik. Eta otsailaren 18an, 19an eta 20an, San Frantziskoko Basque Cultural Centerek bere 29. urtebetetze besta ospatuko du. Horrendako, Kiki Bordatxo musikariekin batera, ohi bezala pilotariak abiatuko dira Euskal Herritik: Gipuzkoako Aitor Mendizabal eta Iñigo Irureta eta Bizkaiko Ander Elezkano eta Andoni Aldape. Uztaritzetik Kapito Harriko joko garbiko jokalariak
abiatuko dira. Igandearekin, o tsailaren 20an, 2011ko ‘Bizi Emankor’ Sariak emanen dituzte San Frantziskon, Yvonne Cuburu, Aña Iriartborde eta JeanBaptiste Sappararti. Argentinan, iragan larunbatean bururatu zen Rio Cuarton, Cordoba probintzian, ‘Euskara Munduan’ programako 2011ko lehenengo barnetegia, 22 ikasleirakasle partzuer, Argentina, Uruguai, Txile eta Brasilgoak. Bi astez arizan dira 24 orduak euskaraz, euskararekiko maitasun eta engaiamenduak deiturik. Ikasleen izenak eta
herriak, Argentinatik: Elizabet Etchegaray (Azul), Maria Amelia Dadet (Bragado), Marta Invernoz (Chivilcoy), Noe Fernandez Brizuela (Córdoba), Juana Zubizarreta (Cnel. Pringles), Cecilia Belaunzaran (Mendoza), Alejo Conti (Rosario), Paulina Lorda (Saladillo), Alejandra Bengoechea (Trenque Lauquen), Mario Azcarate (Viedma), Beatriz Etchegaray (Viedma), Silvia Reca (Viedma), Gustavo Echandia (Río Cuarto); Txiletik, Ignacio Gandara (Viña del Mar), Alvaro Montes de Oca (Santiago), Gustavo Ossa (Villa Alemana); Uruguaitik, Andrea Bella, Karina
Fernandez, Vicente de Lucia, Martin Zabalza (laurak Montevideokoak); eta Brasildik, Oskar Goitia eta Karolina Salazar (Sao Paulokoak). Rio Cuarton larunbatean euskarazko barnetegia bururatu eta aste huntako asteartean, Buenos Airesen, ‘Udako Euskal Unibertsitatea’ hasi da, otsailaren 1etik 10era. Ikastaro bat da, euskal kultura gaiez. Aurten, erakasle argentinarrez landa, Estatu Batuetako Boiseko John Bieter erakasle eta historialari euskalduna gomitatu dute, eta hunek klase bereziak emanen ditu Estatu Batuetako euskal ondareaz eta historiaz. Azkenik, Uruguaira gatoz. Osteguna du lehen eguna, aurten, Montevideotik 90 kilometrotara dagoen La Colonian, Canelones departamenduan, eginen den 2011ko Udalekuk. Berrogoita hamar bat haur 614 urtekoak partaide, edizio huntan ‘Euskal geografia’ da gai nagusia. Otsailaren 3tik 6ra, FIVU edo Uruguaiko Euskal Etxeen Federazioa antolatzaile.
Joseba Etxarri
Hiru kasko biziki xutak eta urrunetik ageri…
Bazterrak dena hormagune eta aintzi-ra, bainan landare batzu untsa berde egoiten…
Jendeen ganat ere hein bat hurbiltzen Patagoniako axeria, diotenaz otsoa eta axeriaren arteko aberea dena…
Iazko urrian Buenos Airesko Udako Euskal Unibertsitateko talde antolatzaileak Tres Lomasen egin zuen ekitaldia. Arg. EuskalKultura.com
16